Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 1998ko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
277

AGINDUA, 1998ko urtarrilaren 16koa, Kultura sailburuarena. Honen bitartez erabakitzen da Donostia-San Sebastiángo Hirigune Historikoko Arkeologia Gunearen zati bat, Alameda de Boulevard­ean, Garibai eta Legazpi kaleen artean dagoena, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorretik kanpo uztea.

Kultura sailburuaren 1996ko otsailaren 29ko aginduaren bitartez (martxoaren 15eko EHAA, 54. zenbakia), Donostia-San Sebastiángo Hirigune Historikoko Arkeologia Gunea, Kultur Ondasuntzat, eta Monumento Multzo kategoriarekin, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzea erabaki zen.

Iharduera Arkeologikoen ondorioz Gune Arkeologikoaren zati batzuk aztertu direla ikusirik, eta azterketa hauen ondorioz zenbait elementuren iraupen egoera ez denez egokiena, ez eta beren kultur balioa garrantzitsuena edota adierazgarriena, Administrazio honek ofizioz elementu hoiek Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorretik kanpora uzteko espedientea hastea jo zuen egokien.

Horrela, Kultura, Gaztedia eta Kirol sailburuordearen 1997ko abenduaren 10eko Erabakiz (EHAA 240 zenbakiduna, abenduaren 16koa) Alameda de Boulevard-ean, Garibai eta Legazpi kaleen arteko gunea Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorretik kanpo uzteko administrazio espedienteari hasiera eman zitzaion, eta baita, jendaurrean jarri eta interesatuei beren alegazioak egiteko aukera ere eman zitzaien, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legearen 19. atalean ezarritakoari jarraituz.

Aurreko izapidetzak buruturik ez da Administrazio honetan inolako iradokizunik aurkeztu.

Ondorioz, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legearen 19. atalaren eta hurrengoen arabera, eta espedientearen txostenak aztertu ondoren, honako hau,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Donostia-San Sebastiángo Hirigune Historikoko Arkeologia Gunearen zati bat, Alameda de Boulevard-ean, Garibai eta Legazpi kaleen artean dagoena, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorretik kanpo uztea, une honetan ez duelako Euskal Kultura Ondarearen araudiaren arabera babesteko moduko garrantzi eta adierazgarritasun kulturalik.

Bigarrena.– Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorretik kanpo gelditzen den arkeologia gunearen mugak zehaztea, I. eranskinean ezarritakoari jarraituz. Jarraipen modura deskribapen bat eransten da, II. eranskinean.

Hirugarrena.– Euskal Kultura Ondarearen Zentroari atxikita dagoen Euskal Kultura Ondarenaren Zerrenda Orokorretik Donostia–San Sebastiángo Arkeologia Gune horren inskripzioa ezabatzeko eskatzea.

Laugarrena.– Agindu honen berri ematea eragindako jabeei, Donostia-San Sebastiángo Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.

Bosgarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoa Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, guztiak jakin dezaten.

Seigarrena.– Agindu honek Administrazio bidea itxita uzten du. Dena den, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urtarrilaren 16a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

<IMG SRC="Image101.gif" WIDTH=568 HEIGHT=830 ALIGN="LEFT" HSPACE=9>

II. ERANSKINA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO HIRIGUNEKO ARKEOLOGIA GUNETIK KANPO UZTEN DEN ARKEOLOGIA GUNEAREN, ZEINA ALAMEDA DEL BOULEVARDEAN BAITAGO, DESKRIBAPENA

Zerrendatik kanpo geldituko litzateken gunea orain arte agerian utzitako Santiagoko Baluartearen egiturek osaturikoa litzateke, harresiaren kortinaren zati batekin batera, hau harresiari atxikitzen baitzaio. XVIII. mendeko harresi egitura bat da, oinean duen garapena Alameda del Boulevard-eko zoladura eta ibilbidearen azpian dagoelarik eta murailaren mihise zati bati atxikiz, hau XVI. mendeko lan obra bat izango litzatekelarik Donostia-San Sebastián hiria itxitzen duena bere hegoaldean. Bere iraupen egoera txarra da, hiriari zerbitzua eskeintzen dion biltegi haundi batek zeharkatu eta mozten baitu.


Azterketa dokumentala