Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 1997ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
6295

IRAGARPENA, Administrazioarekiko auzi­errekurtsoaren 2170/97­2 zenbakia duen espedientea bidaltzeko eta horretan interesaturik dauden gainerakoei epea jartzeko dena.

Interesatzen zaionari jakinarazi egiten zaio Gema Del Rio Lorenzo andreak Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan Administrazioarekiko 2170/97-2 zk. duen auzi–errekurtsoa jarri duela Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1997ko martxoaren 17ko Erabakiaren kontra; erabaki horrek ezetsi egin zuen 1996ko irailaren 3ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtso arrunta, azken erabaki horrek pedagogi Aholkutegietako lanpostuak betetzeko deialdiari ebazpena eman zion eta interesatu hori lehiaketako hautapen–prozesutik kanpo utzi zuen DBHra adskribaturik egoteagatik.

Administrazioarekiko Auziaren Eskumenari buruzko Legearen 64. atalean xedatutakoaren arabera interesatu guztiei jakinarazi egiten zaie egintza hori eta bederatzi eguneko epea jartzen zaie sala honetara etorri eta bertan agertzeko.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abenduaren 12a.

Sailburuaren Kabineteko zuzendaria,

CLAUDIO SAIZAR BENGOETXEA.


Azterketa dokumentala