Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 1997ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
6293

IRAGARPENA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako zigor-espediente hauetan Segurtasun sailburuordearen Kabinetearen zuzendariak emandako Erabaki Proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zitzaien arren, hori egitea lortu ez zenez, iragarpen hau argitaratzen da, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. eta 61. ataletan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, doakion orok horren beri izan dezan, ondorengo ohartarazpen eta guzti:

1.– 15 egun balioduneko epea duela jakinarazi egiten zaio, erabaki proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, organo instruktorea den Segurtasun Sailburuordearen Kabinetearen zuzendariari, komenigarritzat jotzen duen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko.

2.– Halaber, aipatu epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango ditu espedientearen zenbakia aipatuz. Horretarako, ondoko helbide honetara zuzendu beharko luke: Bilbaoko Gran Via kaleko 81.-3. pisuan dagoen Segurtasun Sailburuordearen Kabineterean zuzendaritza.

IZEN-ABIZENAK ESP.ZK LEGE-HAUSTE DATA PROPOSAMEN DATA ZIGOR HAUTSI

PROPOS. ARAUA

APELLIDOS Y NOMBRE N.º EXP. FECHA INFRACC. FECHA PROPUESTA SANCIÓN ART.

PROP. INFRINGIDO

KORTAZAR PIPAON, JOSEBA 521/97-JG 17-06-96 13-10-97 50.001 23.C)

HERNANDEZ BLANCO, GORKA 445/97-JG 12-11-96 06-10-97 50.001 23.A)

LONGARES MORENO, RUBEN 795/97-JG 02-02-97 29-09-97 50.001 23.A)

LIZARRIBAR URILLUN, JOSE ANTONIO 753/97-SR 17-02-97 06-10-97 100.000 23.C)

Bilbon, 1997ko azaroaren 17a.

Segurtasun Silburuordearen Kabinetearen zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala