Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 1997ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
6289

AGINDUA, 1997ko abenduaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko eta Erresuma Batuko ikertzaileen arteko elkartrukaketak finantzatzeko diren laguntzetarako deia egiteko dena.

Kultura, Zientzia eta Teknologia arloetako lankidetzarako itun bat izenpetu dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta British Council erakundeak, Espainiako Gobernuak eta Britainia Haundia eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko Gobernuak izenpeturik duten Kultura itunak ezartzen duen esparruaren barruan, horren xedea Euskal Autonomi Elkarteko eta Erresuma Batuko unibertsitate-irakasleen eta ikertzaileen elkartrukaketa sustatzea dela.

Hori horrela, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eginkizunak eta jardute-alorrak finkatzeari buruzko urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuko (urtarrilaren 4ko EHAA) 11. atalean ezarritakoaren arabera, hau

XEDATU DUT:

1. atala.– Euskal Autonomi Elkarteko irakasleak Erresuma Batuan eta, alderantziz, hangoak hemen, unibertsitate-irakasleen eta ikertzaileen bidaiak eta egonaldiak, British Council erakundearekin batera finatzatzeko diren laguntzetarako deia egitea, zientzia eta kultura mundua aitortutako izen ona duten ikertzaileekin harremanetan jartzea indartzeko. Dirulaguntza hauek lehiaketa baten bitartez emango dira.

2. atala.– Hona hemen dirulaguntzen zenbatekoa: joan-etorriko bidaia baterako, 200 liberako diruzenbatekoaren parekoa; eta egonaldiko aste bakoitzeko, bai Euskal Autonomi Elkartean zein Erresuma Batuan, 300 liberaren baliokidea. British Council–ak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak parte berdinetan elkarrekin finantzatuko dituzte zenbateko horiek.

2 astetik 8 astera bitartekoa izango da egonaldien iraupena. 3. atala.– Laguntza horiek eskuratu ahal izateko, bai norberarentzat zein Erresuma Batuko ikertzaile bat gonbidatzeko, derrigorrezkoa izango da honako eskakizun hauek betetzea:

a) Euskal Autonomi Elkartean kokaturiko Unibertsitateetako batean irakasle titularra edo katedraduna izatea.

b) Euskal Autonomi Elkartean Ikerketa alorrean diharduten babestutako enteetako ikertzaile-taldeetako kide izatea.

4. atala.– Laguntza hauek eskuratu nahi dituztenek, agindu honetako I. eta II. eranskinetan azaltzen diren moduluen araberako eskeidazki bat bidali beharko diote, norbere izenean, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari.

Honako agiri hauek erantsiko dizkiote eskeidazkiari eske–egile guztiek:

a) Eske–egilearen ikasketa eta ikerketa curriculuma.

b) NANren fotokopia.

c) Zinpeko aitorpena, egonaldi horretarako beste dirulaguntzarik ez duela egiaztatzeko (III. eranskina).

Dirulaguntza norberarentzat nahi dutenek honako agiri hauek ere erantsi beharko dizkiote bikoizturik:

a) Erresuma Batuan bisitatu nahi duten ikerketa–zentroa.

b) Zentro horretan, harremanetan dagoen ikertzailearen izena eta kategoria.

c) Zentro horrek eske–egileari egin dion gonbitearen kopia edo bisita onar dakiola eskatuz, eskegileak egindako eskabidearen kopia.

d) Bisitatuko duen zentroan eske–egileak beteko dituen jarduerak eta horiek duten interes zientifiko eta akademikoaren deskribapena. Erresuma Batuko ikertzaile bat gonbidatzeko dirulaguntza eskuratu nahi dutenek honako agiri hauek ere bidali beharko dituzte bikoizturik:

a) Gonbitea egin zaion ikertzailearen izena eta kategoria profesionala.

b) Eskegileak bere jarduna betetzen dueneko Erresuma Batuko Ikerketa–zentroa.

c) Gonbitea egin zaion ikertzaileak zuzentzen dituen edo parte hartzen dueneko ikerketa–ildoen titulua.

d) Gonbite-idazkiaren kopia.

Deialdiaren testua eta eskabide–orriak lortzeko Interneteko helbidea hau da: «http/www.ehu.es/ invest/convGV/».

Hona, eskeidazkia eta agiriak bidali behar direneko helbidea:

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Zientzi Politikarako Zuzendaritza

Erreferentzia: British Council–ekin Ituna

Wellingtongo Dukea, 2

01010 VITORIA-GASTEIZ

Herri–Administrazioen Lege–Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean adierazitako edozein moduz.

5. atala.– Eske–idazkiak eta agiriak aurkezteko epea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera 1998ko irailaren 15era arterainokoa izango da.

Agindu honetako 4. atalean eskatutakoa zerbaitean betetzen ez duten eske–idazkiak eta agiriak jasoko balira, Politika Zientifikorako Zuzendaritzak dei egingo lieke eske–egileei, 10 eguneko epean akatsak zuzentzeko edo beharrezkoak diren agiriak aurkezteko; bestela, artxibatu egingo zaizkie eskabideak bestelako izapideketarik gabe. Hori guztia, Herri Administrazioaren Lege–Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1. atalean ohartemandakoari jarraituz.

6. atala.– Jasotako eske–idazkien arabera eta 5. atalean aipatutako epearen arabera, beti ere 1998ko azaroaren 27a baino lehenago, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen erabaki baten bidez esleituko dira dirulaguntzak, British Council erakundeko ordezkari batek eta Zientzi Politikarako zuzendariak osatutako batzorde baten proposamenez. EHAAn argitaratuko da.

Epe horretan ez bada erabaki adierazirik ematen, administrazio–ixiltasuna dela eta, eskeidaziak ukatutzat jo beharko dira.

Eskabideak baloratzeko orduan eske–egilearen curriculuma eta egonaldian zehar garatuko diren jarduketen nondik norakoaren interesa hartuko ditu kontuan batzordeak.

7. atala.– Dirulaguntzen onuradunak partaide direneko erakundeei egingo zaie ordainketa, egonaldiko egunen sendespena Zientzi Politikarako Zuzendaritzara bidali ondoren, egonaldia gauzatu aurretik eta dena batera.

Deialdi honen arabera bere gain hartu dituen obligazioak ez baditu betetzen laguntzaren onuradunak, laguntzarik gabe geldituko da; horrez gain, hala behar bada, ordurarte jasotako laguntzak ere itzuli egin beharko ditu horiei dagozkien interesekin batera, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko 4. atalean xedatutakoari jarraituz.

8. atala.– Egonaldi bera egitea xedetzat duen beste edozein dirulaguntzarekin bateraezinak izango dira dirulaguntza hauek.

9. atala.– Deialdi honen onuradunek, bertan egindako egonaldia amaitu eta, gehienez ere, bi hilabeteko epe baten barruan, txosten bat, partaide izan deneko taldearen arduradunaren oniritziaz, bidali beharko dute Zientzi Politikarako Zuzendaritzara, egonaldia zer-nolako zirkustantziatan garatu den, izan ditzakeen zientzi emaitzak, eta ekar ditzakeen beste edozein motatako ondorioak azalduz.

10. atala.– Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, dirulaguntzen zertarakoa fiskalizatzeko egitekoak erabiliz, eskatzen dioten adina informazio ematera behartuta geratuko da onuraduna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan zehazten ez den guztirako, Herri Administrazioaren Lege–Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legera joko da.

Bigarrena.– Euskal Autonomi Elkartearen 1998rako Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa egotera baldintzaturik dago agindu honen eraginkortasuna, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren konturako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzeari buruzko Ekonomi eta Ogasun Sailaren 1985eko azaroaren 12ko Aginduan aurrikusitako ondorioetarako.

Hirugarrena.– EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera emango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abenduaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA

EUSKO JAURLARITZA ETA BRITISH COUNCIL ERAKUNDEAREN ARTEKO ITUNA

(Erresuma Batuan egoteko eskeidazkia)

Jaun hori:

Hau izenpetzen duen (bi abizen eta izena) jaunak/andreak,

zenbakia duen NAN duenak, P.K. duenak, (titulu akademikoa) izan eta (kategoria profesionala) ............... duenak ...................... erakundean (Fakultateko, Eskolako, Ikastetxeko Saila, Dibisioa, eta abar), .... urteko .............. eguneko EHAAko ...... zenbakian argitaratutako Aginduan esaten denaz baliatuz, hau

ESKATZEN DU:

astetan zehar ..................................................... (unibertsitateko, fakultateko, ikastetxeko departamendu, laborategi etab.) egingo dudan nire bisitak sortuko dituen gastuak finantzatzeko laguntza bat eman dakiola.

Izpta.: __________________________

O.E. (Ikastetxeko legezko arduraduna)

Izpta.: __________________________

UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUORDE JN.

II. ERANSKINA

EUSKO JAURLARITZA ETA BRITISH COUNCIL ERAKUNDEAREN ARTEKO ITUNA

(Erresuma Batuko ikertzaile baten egonaldirako eske–idazkia)

Jaun hori:

Hau izenpetzen duen (bi abizen eta izena) jaunak/andreak, .....(e)ko ..........ren ......(e)an ............(e)n jaiotakoak, ......... zenbakia duen NAN duenak, egoitza ...........(e)n,

akademikoa) izan eta ............. (kategoria profesionala) duenak,

(Fakultateko, Eskolako, Ikastetxeko eta abarretako Sailean, Dibisioan eta horren posta helbidea), ..... urteko ................(e)an, EHAAko ........ zenbakian argitaratutako ..................... Aginduan esaten denaz baliatuz, hau

ESKATZEN DU:

(Unibertsitateko, Fakultateko, Ikastetxeko eta abarretako sail, laborategi eta abarretan eta horren posta helbidea) ............................... (titulua) eta ................. (lanbidea kategoria) duen (abizenak eta izena)

gastuak ordaintzeko dirulaguntza ematea.

O.E. (Ikastetxeko legezko arduraduna)

Izpta.:

______________________

UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUORDE JN.

III. ERANSKINA

ZINPEKO AITORPENAREN EREDU ARAUZKOTUA

Izenpetzen duen ................................ jaun/andreak


Azterketa dokumentala