Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 1997ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
6288

AGINDUA, 1997ko abenduaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, gai espezifikoetarako ikerketa-taldeak finkatzeko laguntzak deitzen dituena.

SARRERA

Euskal Autonomi Erkidegoko zientzia eta teknika ikerketaren egungo egoera, jakintzaren arloen hazkunde ezberdinaren emaitza da. Ezberdintasun hori Humanitateak eta Gizarte-Zientzien arloetan agerikoa da beste zientzi jakintzagai batzuekiko harremanagatik. Arlo horietan beraz, ikerketa ekintzetarako laguntzak sustatu beharra dago, lehiakortasun maila lor dezaten, ikerketa–taldeak sendotzea, indartzea eta finantzatzea ekarriko dutenak hain zuzen.

Deialdi honen xedea Euskal Autonomi Erkidegoko ikerketen kalitatea haz dadin eta aipatu arloetan Autonomi Erkidegoaren giza-baliabideen lehiakortasuna, gaitasuna eta partaidetza areagotu dadin sustatzea da.

1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua (1992ko otsailaren 7ko EHAA, 26. zk.), Euskal Autonomi Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei lotuta, laguntzen bermeen eta itzulketen erregimen orokorra arautzen eta bere kudeaketan parte hartzen duten Erakunde Laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituena, kontuan hartuz.

1991ko urriaren 7ko Agindua, Ogasun eta Finantza sailburuarena, eta Euskal Autonomi Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei lotutako laguntzen onuradunak egiaztatu behar dituzten zerga-betebeharrei buruz aurtengo urteari dagokion gaurkotzea kontuan hartuz.

Horregatik, urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuan, Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioko Sailak eratu, kendu eta aldatzekoan eta berorien funtzioak eta jarduera arloak zehazten duenekoan, ezarritakoaren arabera,

ERABAKI DUT:

Ikerketa eta zientzia-lankidetzarako sareak sustatzeko laguntzak deitzea. Laguntzak lehiaketa erregimenaren bidez emango dira.

Programa hori ondoren datozen Arau Orokorren eta I. eranskinean jasotzen diren arau espezifikoen menpe egongo da.

ARAU OROKORRAK

Lehenengoa.– Programa horietarako eskabideak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratzen den hurrengo egunetik hasita irekiko da, I. Eranskinean ezartzen diren arau espezifikoen arabera.

Bigarrena.– Onuradunen eta hartzaile diren zentroen aldetik laguntzak onartzeak, deialdi honetan ezarritako arauak onartzea dakar berekin, baita programen jarraipenerako Zientzi Politikarako Zuzendaritzak ezarriko dituenak ere.

Hirugarrena.– Edozein aldaketa egiteko, jarduerak eteteko edo onuraduna aldi batez ez egoteko, Zientzi Politikarako zuzendariaren berariazko baimena beharko da.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, betiere dirulaguntzen zertarakoa fiskalitzatzeko duten eskumenaz baliatuz, onuradunei eska diezazkieten argibide guztiak eman beharko zaizkie nahitaez.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan aurreikusitako guztian, Herri Administrazioen Araubideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, aplikatuko da.

Bigarrena.– Euskal Autonomi Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargurako gastu espedienteen aldezaurreko izapideketari buruzko Ekonomia eta Herriogasun Sailaren 1985eko azaroaren 12ko Aginduan aurrikusten denez, Agindu honen eraginkortasuna Euskal Autonomi Erkidegoaren 1998. urterako aurrekontu orokorretan horretarako kreditu nahikoa egotearen baldintzapean gelditzen da.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abenduaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA

Ikerketa sareak.

1.– Programaren xedea.

Sare horiek hiru ikerketa-taldek osatuko dituzte, horietatik batek, gutxienez, Euskal Autonomi Erkidegoan egon beharko du, eta beste batek, gutxienez, Espainiako Estatutik kanpo. Ekintza honen xedea, Humanitateak eta Gizarte-Zientzien arloetan ikerketa-sare iraunkorrak ezartzea da.

2.– Hautagaiak.

Ikertzaile-arduradun gisa eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte Euskal Autonomi Erkidegoan dauden Unibertsitate publiko zein pribatuetara adskribatutako ikertzaileek, hain zuzen ere.

3.– Laguntzen xedea.

Laguntza horiek, zientzia-lankidetzarako sareak ezarri asmoz, joan-etorri, alojamendu eta mantenurako gastuak eta, kontaktu eta joan-etorrietatik eratorritako bestelako gastuak ordaintzeko izango dira.

4.– Eskabideak betetzea eta aurkeztea.

Eskabideak eta agiri guztiak honako helbide honetara igorriko dira:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Zientzia Politikarako Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

Wellington Dukea, 2

01010 Vitoria-Gasteiz.

Herri Administrazioen Araubideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 atalean aurreikusitako ezein eratan.

Ondoko aginduak atxiki beharko dira:.

a.– Eskabide-orria (1. inprimaki normalizatua).

b.– Eskatzailearen curriculum vitae (2 zenbakia duen inprimaki normalizatua).

c.– Memoria laburra (gehienez hiru orrialdekoa), beste talde batzuekin koordinatzetik eratorri daitezkeen abantailak, baita gastuen aurreikuspena ere (3. inprimaki normalizatua) azalduz.

d.– Laguntza eskatzeko proposamenak direla eta, aurretiaz izan diren harremanen inguruko agiriak.

e.– Hirugarrenentzako fitxa (4. inprimaki normalizatua).

f.– NANaren fotokopia.

Eskabideak egiteko inprimaki normalizatuak honako tokietan eskuratu ahal izango dituzte doakienek: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zientzi Politikarako Zuzendaritzan, Wellington Dukearen etorbidea, 2 -01010 Vitoria-Gasteiz, Euskal Autonomi Erkidegoan dauden Unibertsitateen Ikerketa Errektoreordetzetan eta interneteko honako helbidean: «http://www.ehu.es/invest/convGV/».

Eskabideak aurkezteko epea 1998ko ekainaren 15ean amaituko da.

Horretarako egindako inprimaki normalizatuetan bete gabeko eskabideak aurkeztekotan, eta aurreko ataletan zerrendatutako agiri guztiak aurkeztuko ez badira, doakionari, hamar eguneko epean, akatsa zuzendu eta nahitaezko agiriak aurkez ditzan eskatuko zaio, horrela egingo ez balu, bere eskaria bertan behera utzi duela ulertuko da, espedientea bestelako izapiderik gabe artxibatuz, Herri Administrazioen Araubideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1 atalean ezarritakoaren arabera.

5.– Ebaluazioa eta esleipena.

5.1.– Eskabideak Politikarako zuzendariak, bera lehendakaria dela, eta Unibertsitateetako zuzendariak osatuko duten Batzordeak ebaluatuko ditu, kasuan kasuko zerbitzuburuaren laguntzarekin. Aurretiaz aipatutako batzordeak jardueraren zientzia-kalitateari buruzko ebaluazioa eskatu ahal izango die kasuan kasuko arloko adituei.

5.2.– Ebaluaziorako eta kuantifikaziorako irizpide espezifikoak honakoak dira:.

– Ikertzaileen zientzia-kalitatea, baita curriculum vitaen adierazitako euren argitalpenena ere, puntuazioaren, bere osotasunean, %30eraino.

– Gaiaren inguruan ikertzaileen aurreko esperientzia, puntuazioaren %30eraino.

– Proposatzen diren helburuetarako aurreikusitako finantza-baliabideen egokitzapena, puntuazioaren %20raino.

– Harremanetarako ikerketa-taldeen zientzia-ikasketa historiala, puntuazioaren %20raino.

5.3.– Laguntzaren zenbateko nagusia urteko eta eskabideko 1.000.000 pezetakoa izango da. Kasu bakoitzean, 5.1 puntuan aipatutako Batzordeak finkatuko du zenbateko zehatza, eskatzaileak egindako gastuen aurreikuspenaren arabera. Laguntza horiek xede bera duen beste ezein laguntzarekin bateraezinak dira.

6.– Erabakia.

Batzordeak Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen proposamena jasoko du, eta Erabaki bidez egingo ditu esleipenak, 1998ko azaroaren 16aren aurretik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direnak.

Aipatu epean berariazko erabakirik ez egotekotan, eskabideak, administrazioaren isiltasun bidez, ezeztatu direla ulertuko da, Herri Administrazioen Araubideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.2 atalean ezarritakoaren arabera.

7.– Esleipenaren baldintzak.

Dagokien erakundeei edo nortasun juridiko propioa duten Zentroei libramenduak eginez ordainduko dira laguntzak, deialdi hau erabaki bezain laster, batetik emandako laguntzaren %75aren igorpenarenarekin, eta bestetik, laguntzaren %25 jarduera amaitu ondoren, horretarako aurretiaz honako agiriak aurkeztu beharko dira:

– Erabilitako garraioen, alojamendua eta gastu txikiei dagozkien eta justifikatu nahi den ezein beste fakturen tiketak eta faktura originalak.

Agiriok, guztiok, Zientzi Politikarako Zuzendaritzara igorri beharko dira ekintza bukatu eta hurrengo hirurogei egun naturalen barruko epean. Epea beteko ez balitz edo atal honetan eskatutako agiriak aurkeztuko ez balira, emandako laguntza galdu egingo da. Frogagiri guztietatik batzuk baino ez aurkeztekotan, horrek laguntzaren zenbatekoaren murriztapen proportzionala ekarriko luke berekin.

8.– Laguntzaren itzulketa.

Esleipendunen aldetik dirulaguntzak onartzeak zera dakar berekin: dirulaguntza publikoei buruz indarrean dagoen arauditik eratortzen diren betebeharrei heldu beharra.

Jarraipen horren bitartez, proposatutakoaren eta esleitutakoaren gain behar ez den gasturik egingo balitz edo datuak ezkutatu, aldatu edo ezein eratan manipulatuko balira, edo beste edozeinen bete eza gertatuko balitz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, doakionaren entzutearen ondoren, emandako laguntza ezeztatuko luke. Kasu horretan, doakionak jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, baita aplikaziotik sor litezkeen legezko interesak ere, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko II atalburuan ezartzen denaren arabera (1992ko otsailaren 7ko EHAA).

Deialdian zehaztutakora ez lotzea, baita datuak ezkutatu, aldatu edo eskatutako informazioaren ezein iruzurrezko manipulazio egitea ere, proposamena ezesteko arrazoia izango da.

INPRIMAKIA 1. ZK.

ESKABIDE-ORRIA

Jaun agurgarria:

Sinatzen duenak, (bi abizen eta izena)

(e)n jaioak ......................................ko

ren -n

Tokia eta eguna: O.E.:

Ikertzailearen sinadura: Erakundeko Legezko ordezkaria:

UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUORDE JAUN GORENA.

CURRICULUM VITAE

2 ZK. DUEN INPRIMAKI NORMALIZATUA

Orrialde kopurua:

Izena:

Eguna:

Sinadura:

Goian izenpetzen duenak, curriculum honetan sartutako xehetasun guztiak egiazkoak direla adierazteko erantzukizuna hartzen du bere gain eta, behar izanez gero, eska dakizkion froga-agiriak aurkezteko hitza ematen du.

– Ez ahaztu orri bakoitzaren alboan izenpetzea.

– Curriculum hau beteta ere, ebaluazio prozesuan zehar hemengo informazioa argitzea eska dakizuke.

ABIZENAK:

IZENA: SEXUA:

NAN: JAIOTEGUNA: FUNTZIONARIO ZK:

ETXEKO HELBIDEA:

HERRIA: POSTA KODEA: TELEFONOA:

ESPEZIALIZAZIOA (UNESCO KODEA):

IKASKETA PRESTAKUNTZA

Lizentziatura/Ingeniaria Zentroa Eguna

Doktoradutza

TESIAREN ZUZENDARIA(K):

EGUNGO LANBIDE EGOERA

ERAKUNDEA:

ZENTROA:

DEPT/SEKZ/UNITATEA:

MAILA PROFESIONALA ETA HASTEKO EGUNA:

POSTA HELBIDEA:

TELEFONOA (aurrezenbakia, zenbakia eta luzapena):

PLANTILA n DEDIKAZIOA: OSOA n

BITARTEKO n PARTEZKOA n

BEKADUN n

LEHENAGOKO IHARDUERAK, BAI ZIENTIFIKOAK BAI LANBIDEKOAK

Egunak Lanpostua Erakundea

INTERESA DUTEN HIZKUNTZAK ZIENTZIA ALDETIK (E=erdizka; O=ondo; B=bikain)

HIZKUNTZA HITZ IRAK IDATZI

FINANTZATUTAKO IKERKETA PROIEKTUETAN IZANDAKO PARTEHARTZEA

(azken 10 urteetan)

PROIEKTUAREN TITULUA:

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA:

HASIERA: BUKAERA:

IKERTZAILE NAGUSIA:

ARGITALPENAK

(azken 10 urteetan eta gehienez ere 10 argitalpen)

Alea, lehen eta azken orrialdeak (urtea) eta gakoa adierazi GAKOA: L= liburu osoa, LA= luburu atala, A= artikulua, R= review, E= editorea

EGILEAK (izenpearen ba):

TÍTULUA:

ALDIZKARIA/LIBURUA: GAKOA:

ERAKUNDE EDO/ETA ADMINISTRAZIOEKIN EGINDAKO IKERKETA KONTRATUETAN IZAN DUEN

PARTEHARTZEA

(azken 10 urteetan)

KONTRATUAREN TITULUA:

ENPRESA/ADMINISTRAZIO FINANTZAILEA:

NOIZTIK: NOIZ ARTE:

IKERTZAILE NAGUSIA:

ONURAKO PATENTE ETA EREDUAK

(azken 10 urteetan)

SORTZAILEAK (ba izenpetua):

TITULUA:

ESKABIDE ZK: HERRIALDEA: EGUNA:

ERAKUNDE TITULARRA:

ZEIN HERRIALDETAN ZABALDU DEN:

ZEIN ENPRESA DIREN HORI USTIATZEN ARI DIRENAK:

INTERESATUAREN DATUAK (A-ESKATZAILEA)

(1) IFZ:

(2) Bi abizen eta izena/Baltzuaren izena

HELBIDEA (B-JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA)

Kalea, zk, solairua:

Herria:

Lurraldea:

Biztanlegune kodea: Posta-kodea:

BANKUKO DATUAK

(1) Bankua

(2) Agentzia

(3) Kontu zk

(4) Titularra

Administrazioak bete bearrekoa

Bankua, ados Interesatua, ados Sailak Kontabilitateak

OE OE

Zigilua eta izenpea Zigilua eta izenpea Baimendutako izenpea Baimendutako izenpea


Azterketa dokumentala