Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 1997ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
6287

AGINDUA, 1997ko abenduaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikerketa egintza berezietarako laguntzen deialdia egiteko dena.

Euskal Autonomi Elkarteko zientzi eta teknika ahalmena areagotzeko beharra ikusita, bidezkoa da egintza berezietarako laguntzak sustatzea, ikerketa taldeak bultzatzeko eta finkatzeko. <P ALIGN="JUSTIFY">

Ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko sailak sortzeko, kentzeko eta aldatzeko eta horien zereginak eta jardute eremuak finkatzeko urtarrilaren 3an eman zen 1/1995 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.– Xedea.

Batetik Euskal Autonomi Elkarteko oinarrizko ikerketaren eta ikerketa aplikatuaren kalitate zientifiko eta teknikoaren kalitatea hobetzea da deialdi honen xedea, eta bestetik Euskal Autonomi Elkarteko giza baliabideen parte hartzea, elkarlehia eta gaitasuna areagotzea. Egintzek 1998 urtean hasi beharko dute eta laguntzak lehiketa bidez emango dira.

Europaren Batasuneko I+G programa markoaren egitasmo berezietan onartutako proiektu europarren aurkezpena errazteko laguntzak eskatu ahalko dira deialdi honetan. Horretaz gain, kasu berezietan, nazioarteko programen finantzazio partziala jasotzen duten proiektuetarako osagarrizko laguntzak ere eska daitezke.

Diru laguntzek aurkeztu den aurrekontu osoa edo horren zati bat finantzatu ahalko dute. Eskatzaileak halako erakunde onuradunetan badihardu, erakunde horren alde libratuko da zenbatekoa, aurrekontuetan sar dadin.

Diru laguntzak ez dira inoiz erabiliko erakunde onuradunari atxikitako estatutupeko edo kontratupeko langileei ordaintzeko; ezta ikerketako bekadunentzako zuzkiduretarako.

2. atala.– Eskatzaileak.

Euskal Teknologia Sarean sartuta dauden teknologia ikerketarako erakundeei atxikita dauden doktore titulua duten ikertzaileek eskatu ahalko dituzte zientzi ikerleentzako beka hauek eta agindu honetan zehazten diren egintzen arduradun izango dira.

3. atala.– Egintza berezien ezaugarriak.

Euskal Autonomi Elkartean burutzen den ikerketa jardueraren barruan egintza berezi eta puntualen bat eskatzen duten zientzi helburuak betetzeko izango dira egintza hauek.

Besteak beste hauek joko dira egintza berezitzat:

a) Europako egitasmoetarako proiektu-proposamenak egiteko egintzak. Europako egitasmoaren koordinatzailea Euskal Autonomi Elkarteko talderen bat denean, bere proposamenak lehentasuna izango du.

b) Ikerketa proiektuen ondorioen argitalpenak finantzatzea edo kofinantzatzea, zirkunstantzien arabera komenigarri denean.

c) Presa eta interes berezia duten bestelako egintza zientifiko-teknologikoak.

d) Zientzi Politikarako Zuzendaritzak zientzi politikako egintzatzat jo ditzake gaiagatik edo egokitasunagatik Euskal Autonomi Elkarteko zientzi lanen garapena bultzatzen duten bestelako eskabideak.

4. atala.– Eskabideak formalizatzeko eskatzen diren agiriak.

Agiri hauek aurkeztuko dira bikoiztuta:

1. agiria.– Laguntza-eskabidea. Bertan hauek jasoko dira: eskabidearen erantzulearen datuak, eskatzailea partaide deneko erakunde, zentro edo departamentuaren datuak, eskabidearen xedea eta horren apartekotasunaren zergatia.

2. agiria.– Eskatzen diren fondoen zehaztapena eta, hala badagokio, faktura proforma.

Ikertzaile arduradunaren eta eskatzen den egintzan parte hartzen duten zientzilarien curriculum vitaea.

Kasua hori bada, argitaratu nahi den eskuizkribua edo horri buruzko informazio zehaztua.

Eskabidearen xedea Europako proiektuen formulazioa egitea bada, laguntzaren helburu diren proposamenen inguruan izandako aldez aurretiko kontaktuei buruzko agiriak bidaliko dira.

Ikertzaile nagusia atxikita dagoen erakundearen legezko ordezkariaren baiespena izan beharko du eskabideak.

Deialdiaren testua eta eskabide-agiriak lortzeko Interneteko helbidea: «http://www.ehu.es/invest/ convGV/».

5. atala.– Eskabideak aurkezteko lekua.

Eskaera orria eta gainontzeko agiriak helbide honetan aurkeztuko dira:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Zientzi Politikarako Zuzendaritza

Erreferentzia: Egintza bereziak

Wellingtongo Dukea, 2

01010 Vitoria-Gasteiz

Herri-Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean aurrikusten diren gainerako eratan ere aurkeztu ahalko dira eskabideak. 6. atala.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko azken eguna 1998ko irailaren 30a izango da.

7. atala.– Ebaluaketa eta ebazpena.

Proposamenak ebaluatzerakoan irizpide hauek hartuko dira kontutan, bata eta bestea berdin baloratuta:

a) Eskatutako egintzaren ezaugarriak direla-eta, beste deialdi publiko batzuen bitartez finantzatu ezin izatea.

b) Proposamenaren kalitate zientifiko-teknikoa (helburuak, eduki berritzailea, metodologia, lanerako plana,...) eta taldearen ikerketa ahalmenaren arabera bideragarria den. Taldearen neurria, osaera eta dedikazioa positiboki baloratuko dira.

c) Eskabidearen erantzuleak eta lantaldeko gainontzeko kideek lehendik burutu duten ikerketa jarduna.

d) Proiektuaren finantza-baliabideak eta iraupena egokiak izatea lortu nahi diren helburuetarako.

e) Sortutako ikerketa taldeak aktiboak, zabalak eta diziplina anitzekoak izatea.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak 1998ko azaroaren 16a baino lehen emandako erabaki baten bitartez esleituko dira laguntzak eta zehaztuko dira dagozkien zenbatekoak. Aldez aurretik, Unibertsitate Zuzendariak eta Zientzi Politikarako zuzendariak —azken hau lehendakari lanetan— osatutako batzordeak proposamena egingo du, kasuan kasuko zerbitzuburuaren laguntza teknikoarekin. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aipatutako batzordeak proiektuen kalitate zientifikoa ebaluatzeko eskatu ahalko die kasuan kasuko zientzi arloetako adituei.

Aipatutako epean erabaki adierazirik ematen ez bada, eskabideak ezetsitzat joko dira, Administrazioaren isilbidez.

Sailburuordearen erabakiaren aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

8. atala.– Onarpena.

Esleipendunek subentzioak edo laguntzak onartzen badituzte, subentzio eta laguntza publikoei buruz indarrean dagoen legeriak xedatzen duena bete beharko dute.

Deialdiaren terminoetara lotu ezik, datuak izkutatu edo aldatuz gero edo eskatutako informazioan iruzurra eginez gero, proposamena ezetsi egingo da.

Euskal Teknologia Sarean sartuta dauden erakunde pribatuek zerga–betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituztela egiaztatu beharko dute aldez aurretik.

9. atala.– Laguntzen justifikazioa eta jarraipena.

Ikerketaren azken ondorio gisa hau bidaliko da:

a) Ikerketa taldeko arduradunak aurkeztutako txosten labur bat, zeinek erakundearen legezko ordezkariaren onespena izango duen.

b) Zentroko Gerentziaren edo Kontabilitate Zerbitzuaren ekonomi txostena edo ziurtagiria eta gastuen frogagiria. Bertan, egindako gastuak zehatz-mehatz adieraziko dira, kontzeptuka.

Egintza bukatu eta handik hiru hilabetera egingo da justifikazioa beranduen jota.

Zientzi Politikarako Zuzendaritzak egingo du laguntza jaso duten egintzen jarraipen zientifiko-teknikoa. Horretarako, egoki ikusten dituen batzordeak izendatu ahalko ditu.

10. atala.– Esleipenaren baldintzak.

Laguntzen gehienezko zenbatekoa 2.000.000 PTAkoa izango da eta ikertzaile nagusia integratuta dagoeneko nortasun juridikodun erakunde, ente edo zentroen alde libratuko da. Zenbatekoaren %75a deialdi hau erabaki eta berehala libratuko da. Gainontzeko %25a, berriz, behin egintza bukatu eta 9. atalean eskatzen diren agiriak aurkeztu ondoren.

11. atala.– Laguntzak itzultzeko arrazoiak.

Hona hemen laguntzak itzultzeko arrazoiak:

a) Egintza batek beste finantzazio iturri batzuk ere izatea eta horren berri Zientzi Politikarako Zuzendaritzari eman ez izana, honek onar zezan.

b) Zientzi Politikarako Zuzendaritzaren baimenik gabe, egintzaren garapena proposatutako helburuetatik urruntzea eta hitzartutako epeak ez betetzea.

c) Egintzari eskaini beharreko dedikazioan ez-betetze larriak egitea.

d) Deialdi honetako oinarri guztiak edo horietako batzuk, edo dirulaguntzen alorrean aplikatzekoak direnak, ez betetzea.

Laguntzak baliogabetuz gero, dagozkien zenbatekoak itzuli egin beharko dira, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

12. atala.– Laguntzaren onuraduna behartuta dago Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak eta Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, dirulaguntzen destinoa fiskalizatzeko garaian eskatzen dizkioten argibide guztiak ematera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen eraginkortasuna Euskal Autonomi Elkartearen 1998 urterako Aurrekontu Orokorretan kreditu egoki eta nahikoa egoteari baldintzaturik geldituko da, Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontu orokorren pentzutan egingo diren gastu–espedienteen aurreratutako izapidetzeari buruzko Ekonomi eta Ogasun Sailaren 1985eko azaroaren 12ko Aginduan adierazitakoaren ondorioetarako.

Bigarrena.– Interesatuek aurkatu egin ditzakete hala deialdi hau eta bere oinarri nola hortik sor dadin edozein Administrazio egintza. Horretarako epea eta era Herri-Administrazioen Lege–Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean dago ezarrita.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abenduaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

1. A G I R I A

EGINTZA BEREZIETARAKO DEIALDIRAKO ESKABIDEA

DEIALDIA 199

IKERTZAILE NAGUSIA

ABIZENAK IZENA

NAN. JAIOTEGUNA

LANBIDE-KATEGORIA

KOKALEKUA

ERAKUNDEA

ZENTROA

DEPARTAMEN.

HELBIDEA

EGINTZA BEREZIA ETA HASIERA ETA BUKAERA EGUNAK

EGUNAK:

IZENBURUA

Egintza berezia entitate publikoren batek finantzatutako ikerketa proiektu bati zuzenean lotuta badago, honako hauek adierazi:

PROIEKTUAREN IZENBURUA

ENTITATE FINANTZATZAILEA

ERREFERENTZIA ZK.

INDARRALDIA

AURREKONTU OROK.

Lekua eta eguna: OE:

Ikertzaile nagusiaren sinadura: Erakunde legezko ordezkaria:

ESKABIDEAREN HELBURUA ETA BERE APARTEKOTASUNAREN JUSTIFIKAZIOA

2. A G I R I A

ESKATZEN DITUEN FONDOEN JUSTIFIKAZIO XEHEKATUA

Lekua eta eguna:

Ikertzaile nagusiaren sinadura:

CURRICULUM VITAE

INPRIMAKI NORMALIZATUA

Orri kopurua: ______________

Izena:

Eguna:

Sinadura:

Goian sinatzen duenak curriculum honetan jasotzen diren datuak benetakoak direla adierazten du. Horrela ez balitz, bere lepo hartuko lituzke bertan agertzen diren zehazgabetasunen ondorioz sortutako erantzukizunak

– Ez ahaztu orrialde bakoitzeko marjenean sinatu behar duzula.

– Curriculum hau aurkeztu arren, bertan emandako informazioa areagotzeko deitu ahal zaituzte ebaluaketa prozesuan zehar.

ABIZENAK:

IZENA: SEXUA:

NAN. JAIOTEGUNA: FUNTZIONARIO ZK.:

DIRECCIÓN PARTICULAR:

HERRIA: POSTA BARRUTIA: TELEFONOA:

ESPEZIALIZAZIOA (UNESCO-KO KODEA):

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Lizentziatura/Injineru.Zentroa Data

Doktoradutza

TESIAREN ZUZENDARIA(K):

GAUR EGUNGO LANBIDE EGOERA

ERAKUNDEA:

ZENTROA:

DEPT/SEKZ/UNITATE ESTR:

LANBIDE KATEGORIA ETA HASIERA EGUNA:

POSTA HELBIDEA:

TELEFONOA (adierazi aurrezenbakia, zenbakia eta luzapena):

PLANTILLA n DEDIKAZIOA: OSOA n

BITARTEKOA n PARTZIALA n

BEKADUNA n

ZIENTZIA ETA LANBIDE ARLOAN LEHENDIK BURUTUTAKO JARDUERAK

Datak Postua Erakundea

ZIENTZIA-HIZKUNTZAK (E=erdizka; O=ongi; Z=zuzen).

HIZKUNTZA MINTZ. IRAKUR. IDAZMENA

argitalpen)

Adierazi liburukia, lehenengo eta azken orria (urtea) eta gakoa.

GAKOA: L= liburu osoa, LA= liburu-atala, A= artikulua, R= review, AR= argitaratzailea.

EGILEAK (sinaduren hurrenkeran):

IZENBURUA:

ALDIZKARIA/LIBURUA: GAKOA:

ENPRESA EDO/ETA ADMINISTRAZIOEKIN EGINDAKO GARRANTZI BEREZIKO IKERKETA KONTRATUETAN PARTE HARTU IZANA

(azken 10 urteak hartuko dira kontutan)

KONTRATUAREN IZENBURUA:

ENPRESA/ADMINISTRAZIO FINANTZATZAILEA:

IRAUPEN HASIERA: AMAIERA:

IKERTZAILE ARDURADUNA:

PATENTE ETA EREDU ONURAGARRIAK

(azken 10 urteak hartuko dira kontutan)

ASMATZAILEAK (sinaduren hurrenkeran):

IZENBURUA:

ESKABIDE ZK.: LEHENTASUNEZKO HERRIALDEA: LEHENTASUNEZKO DATA:

ENTITATE TITULARRA:

ZEIN HERRIALDETARA ZABALDU DEN:

ZEIN ENPRESA ARI DIREN USTIATZEN:

EGONALDIAK ATZERRIKO ZENTROETAN

(sei hilabetetik gorako egonaldi jarraiak azken 10 urteotan) GAKOA: D=doktoregaia; DO=doktoratu ondokoa; G=gonbidatua; K=kontratatua; B=beste batzuk (zehaztu)

ZENTROA:

HERRIA: HERRIALDEA: URTEA: IRAUPENA:

GAIA: GAKOA:

BILTZARRAK

(aipatu azken 10 urteotan egindako 5 ekarpen, gehienez)

EGILEAK:

IZENBURUA:

PARTE HARTZE MOTA:

BILTZARRA:

ARGITALPENA:

EGIN ZENEKO LEKUA:

URTEA:

ZUZENDUTAKO DOKTORETZA-TESIAK

(azken 10 urteak hartuko dira kontutan)

IZENBURUA:

DOKTOREGAIA:

UNIBERTSITATEA: FAKULTATEA EDO ESKOLA:

URTEA: KALIFIKAZIOA:

AIPATU NAHI DITUEN BESTE MEREZIMEDUAK EDO ARGIBIDEAK

(erabili bakarrik inprimaki honetako lekua)


Azterketa dokumentala