Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 1997ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
6286

AGINDUA, 1997ko abenduaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, kongresuak, zientzia bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzak emateko deia egiten duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ustez, kongresuak, zientzia bilerak, ikastaroak eta mintegiak, mekanismo egokiak dira ideiak elkartrukatu eta zabaltzeko eta ezagupen zientifikorik eta teknologikorik aurreratuenak suspertzeko. Horregatik, sail honek interes handikoa dela uste du jarduketa horiek Euskal Autonomi Elkartean burutzeko laguntza ematea eta, bereziki, horien zientzia-kalitatea eta arrakasta indartzeko; hartara, aitortutako itzala duten estatuko eta atzerriko ikertzaile eta irakasleen partaidetza izanez.

Ondorioz, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuan ezarritakoaren arabera, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.– 1998ko urtean, Euskal Autonomi Elkartean egiten diren kongresuak, zientzia bilerak, ikastaroak eta mintegiak antolatzeko laguntzetarako dei egiten da. Laguntzok lehiaketa bidez emangodira.

2. atala.– Jarduketa horietarako dei egin edo antolatzen dituzten erakundeek jaso ditzakete laguntzok, baldin eta honen ondoren aipatzen diren baldintzetako bat betetzen badute:

a) EHUko Departamentua izatea.

b) Euskal Autonomi Elkartean egoitza izan eta publikoak ez diren Unibertsitateetako Departamentua izatea.

c) Euskal Autonomi Elkarteko Ikerketarako Ikastetxe Babestua izatea.

d) Hurrengo 4.c) atalean ezarritako moduetan ekintza horietan erantzukizun berdinez parte hartzen duen EHUko Departamentu batekin elkarlanean aritu, irabazteko xederik izan ez eta lege–nortasun propioa duen goi-mailako irakaskuntza edo ikerketarako entitatea edo erakundea izatea. Erakunde horiek beren estatutuak ekarri beharko dituzte.

e) Autonomi Elkartean kultur arloan entzute handia duten ikerketa-erakunderen bateko partaide izatea, egoitza zibila Euskal Autonomi Elkartean baldin badu.

f) Euskal Teknologia Sarearen barruan dauden beste ikerketarako teknologia zentroak.

3. atala.– Deialdi honen arabera eskatutako laguntzak bilera horietako gastuak ordaintzeko erabiliko dira, salbu eta ekintza sozialtzat hartzen direnak.

Bidaiak egiteko nork bere ibilgailua erabiliz gero, kilometroko 20 PTA ordainduko dira.

4. atala.– Eskatzaileak eskeidazki bat bidaliko dio Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari, I. eranskineko eredu normalizatuaren arabera.

Honako agiri hauek bidaliko dira eskeidazkiarekin batera, ale bakarrean:

a) Kongresu eta zientzia bileretarako, II. eranskinaren araberako inprimaki normalizatuak beteta; ikastaro edo mintegietarako, aldiz, III. eranskinaren araberakoak.

b) Txostena, IV. eranskinaren eredu normalizatuaren arabera. c) Deia egin edo antolatzen duen erakundearen Gobernu-Batzordearen edo batzorde baliokidearen akta; propio jasoko da akta horretan dena delako kongresurako, zientzia bilerarako, ikastarorako edo mintegirako dei egiteko eta horiek antolatzeko erantzukizuna eta konpromezua onartzen dela. Goragoko 2.d) atalaren kasuan dei egilearekin batera ekintzaren erantzukizuna duen Unibertsitateko Departamentuarena gehitu beharko zaio.

d) Dirusarreren eta gastuen guztizko gutxi gorabeherako aurrekontua, kontzeptuka zehaztuta.

e) Jarduketaren behin-behingo edo/eta behin betiko egitaraua.

f) Zientzia komiterik badago, horren osaera.

g) Bankuko kontuaren datuak, laguntza sartu ahal izateko, eta, goragoko 2.d, 2.e eta 2.f ataletan aipatutako erakundeen kasuan, zergalaritzako identifikazio-kodea edo dagokion Ministerioan duen erregistro-zenbakia.

h) Euskal Autonomi Elkarteko sektore publikokoak ez diren erakunde onuradunek, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoaren arabera (1991ko urriaren 15eko 208 zk. duen EHAA), zerga eginkizunak beteta dituztela egiaztatu beharko dute.

Deialdiaren testua eta eskeidazkia eskuratzeko Internet-eko helbidea hau da: «http://www.ehu.es/ invest/convGV/».

Eskeidazkiak, agiriak eta geroagoko korrespondentzia guztia helbide honetara bidaliko dira:

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Zientzi Politikarako Zuzendaritza

Erreferentzia: Kongresuen eta Ikastaroen Antolaketa

Wellingtongo dukea kalea, 2

01010 Vitoria-Gasteiz

Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean aurrikusitako moduetako baten bidez.

5. atala.– Eskeidazkiak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epeak hauek izango dira:

A) 1998ko urtarrilaren 1a eta 1998ko martxoaren 30a bitartean burututako jardunetarako, berrogei egunekoa izango da epea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

B) 1998ko apirilaren 1a eta 1998ko ekainaren 30a bitartean gauzatzen diren jardunetarako, 1998ko martxoaren 10ean amaituko da epea.

C) Hastapen eguna 1998ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean izaten duten jardunetarako, 1998ko maiatzaren 15ean amaituko da epea. D) Azkenik, 1998ko urriaren 1etik abenduaren 30era bitartean hasten diren jardunetarako, 1998ko ekainaren 25ean amaituko da epea.

Agindu honetako 4. atalean eskatutakoa punturen batean betetzen ez duten eskeidazkiak eta agiriak bidaliko balira, eskatzaileei dei egingo lieke Zientzi Politikarako Zuzendaritzak, 10 eguneko epe barruan akatsak zuzendu edo beharrezkoak diren agiriak aurkez ditzaten, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 atalean aurreikusitakoa betez. Horrela egingo ez balute, eskeidazki horiek artxibatu egingo lirateke beste izapiderik egin gabe.

6. atala.– Honako hauek izango dira laguntzen gehienezko zenbatekoak:

a) Kongresuen kasuan, 2.500.000, 1.250.000 edo 500.000 PTA arte, hurrenez hurren, kongresuok nazioartekoak, estatukoak edo Euskal Autonomi Elkartekoak diren bestean.

b) Zientzia bileren, ikastaroen eta mintegien kasuan, 1.500.000, 750.000 edo 300.000 PTA arte, hurrenez hurren, ekintza horiek nazioartekoak, estatukoak edo Euskal Autonomi Elkartekoak diren bestean.

Eskatutako diruzenbatekoak inoiz ere ez du gaindituko kongresuaren jardun zientifikoek sortutako aurrekontu osoaren herena.

Kongresuetarako laguntzei emango zaie lehentasuna. Zientzi elkarteek aldian-aldian egiten dituzten eta, gutxienez, bi batzar-mota hauek dituzten batzarrak hartuko dira kongresutzat: batzuk, ponentziak aurkezteko, eta beste batzuk, berariaz, ikertzaileak egiten ari diren ikerketetatik ateratako datu berriei buruzko komunikazioak aurkezteko direnak. Kongresuen zientzia maila bermatuko duen aukeraketa-komite bat izan behar dute kongresuek.

7. atala.– Laguntza hauek beste edozeinekin elkartu ahal izango dira, baldin eta kongresu, zientzia bilera, ikastaro edo mintegi berbera egiteko badira. Laguntzen guztirakoak ezingo du gainditu sortutako gastuen aurrekontu osoa; izan ere, horrela gertatuko balitz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak gutxitu egingo bailuke berak emandako dirulaguntza aurrekontu horren mugaraino iritsi arte.

8. atala.– Laguntzak esleitzea eta dirulaguntzaren zenbatekoa finkatzea, bestalde, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen erabakiz egingo da, eskeidazkiak aurkezteko epeak amaiatzen diren hurrengo hiru hilabeteko epean. Zientzi Politikarako zuzendariak eta Unibertsitate zuzendariak osatutako batzorde batek egingo dio proposamena, lehenengo hori lehendakari dela eta dagokien Zerbitzu-buruaren laguntza teknikoaz baliatuta.

Aipatutako epean erabaki adierazirik ematen ez bada, eskabideak isilbidez ezetsi direla ulertu behar da, Herri–Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.2. atalean ezarritakoaren arabera.

Goian aipatutako batzorde horrek jardunaren zientzia kalitatearen ebaluaketa eska diezaieke arlo horretan adituak diren zientzilariei.

Laguntzak nork jasotzen dituzten eta zenbatekoak zein diren argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, aurrekontuzko ekitaldiaren bukaeran.

9. atala.– Izendatutako laguntzen dirukopuruko %75a deialdi hau erabaki bezain laster ordainduko da eta, gainerako %25a, jarduna amaitu eta honako agiri hauek aurkeztu ondoren:

a) Kongresuaren edo zientzia bilera, ikastaro edo mintegiaren benetako kostuen ekonomia balantze osoa eta zehatza.

b) Emandako laguntzekin bete diren gastuen jatorrizko fakturak edo erakundeko ekonomia arduradunak erkatutako kopiak.

c) Kongresuko akten bi kopia edo baliokideenak, hala gertatzen denean.

10. atala.– Zientzia bilera, ikastaro edo mintegiei buruzko agiri guztiak Zientzi Politikarako Zuzendaritzara bidali beharko dira, delako bilkura amaitu ondorengo 12 hilabeteen barruan.

Behin-behinean onartuko dira akten zirriborroak, gero argitaratzeko badira.

Aurreko epe hori betetzen ez bada edo goragoko 9. atalean edozein gertakizunetarako eskatzen diren agiri guztiak aurkezten ez badira, emandako laguntza galtzea ekarriko du, hurrengo atalean adierazitako eran. Hala ere, egiaztagiri batzuk baino aurkezten ez badira, laguntzaren zenbatekoa ere hein berean gutxituko da.

11. atala.– Zientzi Politikarako Zuzendaritzak, egoki deritzonean, bidezko iritzitako informazio osagarriak aurkeztea eska dezake eta emandako laguntzaren zertarakoa zaintzeko beharrezko izan daitezkeen ekintzak Zuzendaritzari atxikitako pertsona baten edo batzuen eskuetan utzi.

Jarraipen honen bidez ikusiko balitz egindako gastua proposatutakoez eta esleitutakoez bestelakoa dela, edo datuak isildu, eraldatu edo manipulatu egin direla, edo bestelako ez betetzeren bat egin dela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, doakionari entzun ondoren, emandako laguntza kendu egingo dio. Hartara, jasotako diru–zenbatekoak eta legez legozkiokeen interesak itzuli egin beharko ditu hori doakionak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko II. idazpuruan ezartzen denaren arabera (1992ko otsailaren 7ko EHAA).

12. atala.– Laguntzaren onuraduna behartuta dago Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak eta Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, dirulaguntzen destinoa fiskalizatzeko garaian eskatzen dizkioten argibide guztiak ematera

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

Euskal Atonomi Elkartearen aurrekontu orokorren pentzutango gastuaren espedienteak aurretik izapidetzeari buruzko Ekonomia eta Ogasun sailaren 1985eko azaroaren 12ko Aginduan aipatzen diren ondorioetarako, agindu honen eragina Auskal Autonomi Elkartearen 1998rako aurrekontu orokorretan horri buruzko kreditu egoki eta nahikoa egoteari baldintzarik geldituko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdi hau, bere oinarriak eta bertatik sor daitezkeen egintza administratibo guztiak aurkatuak izan ahalko dira, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzitarako Eskumena arautzen duen Legean ezarritako eran eta epean.

Bigarrena.– EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abenduaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA

ESKEIDAZKIA

Jaun hori:

Honako hau izenpetzen duenak (bi abizen eta izena), jaunak/andreak, ................... NAN zk., jaioteguna .....(e)ko ........aren

dela, egoitza ................ko herriko kalean izan, (P.K........................) eta kargua hau duenez: (jarduna antolatu edo jardunerako deia egin duen erakundean betetzen daukan kargua aipatu, baita erakundearen izena eta posta-helbidea ere) 19..(e)ko........-ren..(e)ko EHAAren

<FONT FACE="Zapf Dingbats"><P ALIGN="JUSTIFY">n 1) Inprimaki normalizatuaren araberako eskeidazkia (deialdiko I. eranskina).

<FONT FACE="Zapf Dingbats">n 2) Kasu bakoitzari dagokion inprimaki normalizatua (II. edo III. eranskina).

<FONT FACE="Zapf Dingbats">n 3) Txostena (IV. eranskinaren arabera)

<FONT FACE="Zapf Dingbats">n 4) Gertakizunerako deialdia egin eta/edo hori antolatu duen erakundeko Kontseiluaren edo horren pareko organoaren akta: gertakizuna antolatzeko onarpena, konpromezua eta erantzukizuna bere gain hartzen dituela berariaz adieraziko dituena.

<FONT FACE="Zapf Dingbats">n 5) Dirusarreren eta gastuen gutxi gorabeherako aurrekontu guztia, zehaztuta eta osoa.

<FONT FACE="Zapf Dingbats">n 6) Gertakizunaren egitaraua, zehatza eta osoa. <FONT FACE="Zapf Dingbats">n 7) Batzorde zientifikoaren osaera.

<FONT FACE="Zapf Dingbats">n 8) 2.d ataleko erakundeen bankuko datuak (V. eranskinaren arabera).

<FONT FACE="Zapf Dingbats">n 9) ZIFaren eta Ministerioan duen erregistro zenbakiaren fotokopia edo NANaren fotokopia.

II. ERANSKINA

Kongresuak eta zientzia bilerak antolatzeko laguntzetarako eskabidea.

Jardunaren titulua:

Izaera: EAE koa Estatukoa Nazioartekoa

Egiteko tokia:

Egiteko eguna:

Erakunde deiegilea:

Posta-helbidea:

Erakunde deiegilearen izaera: Unibertsitatea: Erakunde babestua:

Zientzia elkartea:

Erakunde antolatzailea:

Posta-helbidea:

Erakunde antolatzailearen izaera: Unibertsitatea: Erakunde babestua:

Zientzia elkartea:

Jarduna antolatzeko arduradun eragilea:

Izena: Abizenak:

Posta-helbidea:

Telfonoa:

Antolaketarako Komitea:

IzenakKarguak

ALDIAN-ALDIAN EGITEN DENA BADA, AZKENEKO EGIN DENAREN DATUAK

Titulua:

Noiz eta non egin zen:

Erakunde deiegilea:

Erakunde antolatzailea:

Gonbidatu zientifikoen kop: Partaideen kopurua: Aurkeztutako lanen kop: Izena emateko kuotak:

EGITEKO DEN GERTAKIZUNAREN DATU OROKORRAK

Izaera: Kongresua Zizentzia bilera

Hautaketa komiterik badago? BAI EZ

hautaketa batzordearen izaera:

EAE Estatua Nazioartekoa

Aldikotasuna:

Urtero Bi urtero Hiru urtero Lau urtero Aldirik gabe

Orain arte jaso diren lanen kopurua:

Ustez onartuko diren lanen kopurua:

Hitzaldi orokorretarako:

Sailatal berezietarako:

Posterrerako:

Ustez parte hartuko duten zientzilarien kop:

EAE

Estatukoak

Atzerrik

Hitzaldiak emango dituzten zientzilarien kop.:

EAE

Estatukoak

Atzerrik

Ustezko partaideen kopurua:

Antolaketa babesten duten erakunde laguntzaileak:

Erakundearen izenaEmandako laguntza (diruz eta baliab.)

EGITEKO DEN GERTAKIZUNAREN ZEHAZTASUN EKONOMIKOAK

Ustezko aurrekontu osoa: (a+b+c batuta) PTA.

a) Zientzi jardunetatik sortutako

aurrekontua: .......... PTA. %.

b) Antolaketa-teknikazko aurrekont: . PTA. %.

c) Gizarte egintzetarako aurrekont: ....... PTA. %.

Hizlariaren diru-sariak, hitzaldi bakoitz.: ...... PTA.

Izena emateko kuota arrunta, partaideko: ..... PTA.

Izena emateko kuotak honako gastuak betetzen ditu:

HONAKO HONETARAKO ESKATZEN DA LAGUNTZA:

Kontzept: pta.

" pta.

" pta.

" pta.

" pta.

" pta.

Eskatzen den dirulaguntza osoa PTA.

HARTZEKO DIREN BESTE DIRULAGUNTZA BATZUK

Ziurrak (Emailea eta kopurua aipatu):

Eskatuta, baina emateke daudenak (erakundea eta kopurua aipatu):

III. ERANSKINA

Ikastaroak eta mintegiak antolatzeko laguntzetarako eskabidea.

Jardunaren titulua:

Izaera: EAE Estatukoa Nazioartekoa

Egiteko tokia:

Egiteko eguna:

Erakunde deiegilea:

Posta-helbidea:

Erakunde deiegilearen izaera: Unibertsitatea: Ikast. babestua:

Zientzia elkartea:

Erakunde antolatzailea:

Posta-helbidea:

Erakunde antolatzailearen izaera: Unibertsitatea: Ikast. babestua:

Zientzia elkartea:

Jarduna antolatzeko arduradun eragilea:

Izena: Abizenak:

Posta-helbidea:

Telefonoa:

Antolaketarako Komitea:

IzenakKarguak

GAUZATU DEN AZKEN GERTAKIZUNAREN DATUAK

Titulua:

Noiz eta non egin zen:

Erakunde deiegilea:

Erakunde antolatzailea:

Irakasle partaideen kopurua: Ikasle partaideen kopurua:

Ikastordu kopurua: Izena emateko kuotak:

Emandako beka edo laguntzak: Beken diru-kopurua:

EGITEKO DEN GERTAKIZUNAREN DATU OROKORRAK

Izaera: Ikastaroa Mintegia

Onartuko diren ikasleen kopuru ososa:

Irakasle partaideen kopuru osoa: EAE

Estatukoak

Atzerrikoak

Ikasketa unitate guztien kopurua:

Ikasketa unitate bakoitzak ditu ordu

Ikastordu guztien kopurua:

Ikas-materialik ematen zaie ikasleei? BAI EZ

Hala balitz, aipa zelako materiala emango den:

Antolaketa babesten duten erakunde laguntzaileak:

Erakundearen izena Emandako laguntza (diruz eta baliabidez)

EGITEKO DEN GERTAKIZUNAREN ZEHAZTASUN EKONOMIKOAK

Ustezko aurrekontu osoa (a+b+c) PTA.

a) Zientzi jardunetatik sortutako

aurrekontua: PTA. %.

b) Antolaketa teknikazko aurrekontua: .. PTA. %.

c) Gizarte ekintzetarako aurrekontua: ........ PTA. %. Irakasleen diru-sariak irakastaldi bakoitzeko: ...... PTA.

Izena emateko kuota arrunta partaideko: ........ PTA.

Izena emateko kuotak honako kontzeptuak hartzen ditu:

Ustez partaide direnenkopuru osoa:

HONAKO HONETARAKO ESKATZEN DA LAGUNTZA:

Kontzept: pta.

" pta.

" pta.

" pta.

" pta.

" pta.

Eskatzen den dirulaguntza osoa PTA.

HARTZEKO DIREN BESTE DIRULAGUNTZA BATZUK

Ziurrak (emailea eta kopurua aipatu):

Eskatuta, baina oraindik em ateke daudenak (erakundea eta kopurua aipatu):

IV. ERANSKINA

ZIENTZI GERTAKIZUNARI BURUZKO TXOSTENA

GERTAKIZUNAREN EDUKINA ETA GARRANTZIA (ORRIALDE BAT)

DATUEN ALTA

BESTE INTERESATUA

INTERESATUAREN DATUAK (A-ESKATZAILEA)

(1) IFZ:

(2) Bi abizen eta izena/Enpresaren izena

HELBIDERAKO DATUAK (B-JAKINARAZPENA BIDALTZEKO HELBIDEA)

Kalea, zk., solairua

Herria

Probintzia

Herri-kodea Posta-kodea

BANKUKO DATUAK

(1) Bankua

(2) Agentzia

(3) Kontu zk.

(4) Titularra

Administrazioak bete beharrekoa

Bankua, ados Interesatua, ados Sailaren O.E. Kontabilitatearen O.E.

Zigilua eta izenpea Zigilua eta izenpea Baimendu. izenpea Baimendu. izenpea


Azterketa dokumentala