Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 1997ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
6285

AGINDUA, 1997ko abenduaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, zientzia eta teknikako kongresuetarako joan­etorriek eta horietan egoteak sortutako gastuak ordaintzeko laguntzetarako deialdia egiteko dena.

Euskal Autonomi Elkarteko ikertzaileek zientziako batzarretan, bereziki nazioartekoetan, partaidetza areagotzea beharrezkotzat jotzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, biltzar horietan ezagupenak elkarrekin trukatu eta eguneratu egiten baitira eta ikertzaileen artean lankidetzako harremanak sortzen baitira.

Ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko sailak sortzeko eta aldatzeko den eta horien zereginak eta jardute–eremuak finkatu dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorrita, hau

XEDATU DUT:

1. atala.– 1998ko urtean egingo diren zientzia eta teknikako kongresuetarako joan–etorriek eta horietan egoteak sortutako gastuak ordaintzeko laguntzetarako deia egiten da. Horretarako, 10.000.000 PTAko guztirako zenbatekoa egongo da. Fondo horiek agortu ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da zehaztasun hori, laguntza berriak ematea geldiarazteko.

2. atala.– 1995 eta 1996ko deialdietan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak finantzatutako ikerketa proiektuetan parte hartzen ari diren edo parte hartu duten doktoratu aurreko edo ondoko ikertzaile edo bekadunek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek (laguntzetarako deialdi horiek Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindu hauen bitartez egin ziren: ikerketa–proiektuetarako laguntzetarako deia egin zuen 1995eko apirilaren 7ko Aginduz; ikerketa–proiektuetarako laguntzetarako deia egin zuen 1996ko ekainaren 18ko Aginduz) eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko maiatzaren 28ko Aginduan, elkarren artekoan, unibertsitate–enpresa ekintzetarako aurrikusitako fondoen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Kongresurako komunikazio (ahoz edo panelez) edo txosten baten izenpetzailea izan beharko du eskatzaileak eta kongresu horretan txosten hori irakurtzeko edo azaltzeko ardura izango du.

3. atala.– Laguntza hau eskuratu nahi dutenek, eskeidazki bat bidali beharko diote pertsonalki Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari, agindu honen I. eranskinean azaltzen den ereduaren arabera. Agiri hauek erantsi beharko dizkiote eske–idazkiari:

a) Kongresuari buruz, datu hauek zehatz–mehatz jasotzen dituzten agiri inprimatuak, hau da, deia egiten duen erakundea zein den, zein antolatzen duena, zein Zientzia–Batzordea eta/edo komunikazioak edo ponentziak onartzen dituen batzordea, baita zein egunetan eta non egingo den ere, barne egitura eta kongresuaren egitaraua ahaztu gabe.

b) Aurkezten den komunikazio edo txostenaren laburpena.

c) Aurrikusitako gastuen zenbatespena, agindu honetako II. eranskinean ageri den ereduaren arabera.

d) Bankuko datuak.

e) Eskea egiten duenaren Nortasun–Agiri Nazionalaren fotokopia.

Deialdiaren testua eta eskeidazkia eskuratzeko Internet–eko helbidea hau da: «http://www.ehu.es/invest/ convGV/».

Eskeidazkiak eta agiri guztiak, kopia bakarrean, helbide honetara bidaliko dira:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Zientzi Politikarako Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

Wellingtongo dukea kalea, 2

01010 Vitoria–Gasteiz

Erref: Bidaia–Laguntzak

Herri-Administrazioen Lege–Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean adierazitako moduetako baten bidez.

4. atala.– Hauek izango dira eskeidazkiak eta agiriak aurkezteko epeak:

A) 1998ko urtarrilaren 1etik 1998ko martxoaren 30era bitartean egingo diren kongresuetarako, epea 40 egunekoa izango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera kontatuz.

B) Hastapen–eguna 1998ko apirilaren 1aren eta 1998ko ekainaren 30a bitartean duten kongresuetarako, 1998ko martxoaren 10a izango da epea.

C) Kongresuari hasiera emateko eguna 1998ko uztailaren 1etik 1998ko irailaren 30era bitartekoa bada, 1998ko apirilaren 29an amaituko da epea.

D) Kongresuari hasiera emateko eguna 1998ko urriaren 1etik 1998ko abenduaren 31ra bitartekoa bada, 1998ko uztailaren 10ean amaituko da epea.

Baldin eta bidalitako eskeidazkiek eta agiriek agindu honetako 3. atalean eskatutakoa punturen batean betetzen ez badute, Zientzi Politikarako Zuzendaritzak dei egingo die eskatzaileei, hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo beharrezkoak diren agiriak aurkez ditzaten, Herri–Administrazioen Lege–Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1. atalean ezarritakoa betez. Horrela egingo ez balute, eskeidazki horiek artxibatu egingo lirateke beste izapiderik egin gabe.

5. atala.– Laguntza bakoitzaren zenbatekoa, gehienez ere, 200.000 PTAkoa izango da, ozeanoz edo kontinentez harantzakoena izan ezik, orduan 300.000 PTAkoa izango baita. Dena dela, eskatzaileak aurkezten duen gastu aurrikuspenaren arabera finkatuko da zenbateko zehatza, kasu bakoitzean. Laguntza horiek bateraezinak izango dira kongresu berera joatea xedetzat duten beste edozein laguntzakin; hala ere, salbuespen izango dira deia egiten duen erakundeak edo antolatzaileak berak kongresu horretara joateko eskain ditzakeenak badira, baldin eta dirulaguntza horiek gastu guztiak betetzen ez badituzte. Kasu horretan, espreski erasota utzi beharko da eskeidazkian, laguntza horiek egon badaudela eta beren zenbatekoa. Ondorioz, ezingo da gainditu kongresura joateak sortutako gastu osoa, eskatzaileak jaso dituen dirulaguntzen guztirako dirukopuruaz.

6. atala.– Eskatzaile batek bakarrik jaso lezake laguntza komunikazio edo ponentzia bakoitzeko. Bestalde, 6 eguneko dirulaguntzak emango dira, gehienez ere, bidaietakoak barne direla.

Kongresu berera komunikazio edo ponentzia bat baino gehiago aurkezten badira, proiektu bereko ikertzaileek izenpetuak eta horietako bat baino gehiagorentzat eskatzen bada dirulaguntza, komunikazio edo txostenek duten interes zientifikoaren arabera, lehentasunari buruzko informe bat bidali beharko dio ikertzaile nagusiak Zientzi Politikarako zuzendariari. Kide bakar bati emango zaio dirulaguntza ikerketa proiektu edo kongresu bakoitzeko.

7. atala.– Laguntzak esleitzea eta dirulaguntzen zenbatekoa finkatzea Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen erabakiz egingo da, dagozkien eskabide–epeak amaitzen direnetik hurrengo hiru hilabeteen barruan. Zientzi Politikarako zuzendariak eta Unibertsitate zuzendariak osatutako batzorde batek egingo dio erabaki horretarako proposamena, beti ere dagokien Zerbitzu buruaren laguntza izango dute.

Aurrekontu–ekitaldiaren amaieran onuradunen zerrenda eta hartutako laguntzak argitaratu egingo dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Aipatutako epean erabaki adierazirik hartzen ez bada, isiltasunaren ondorioz eskeidazkiak ez direla onartu ulertu beharko da, Herri–Administrazioen Lege–Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.2. atalean ezarritakoaren arabera.

Irizpide hauek zati berdinetan neurtuz aukeratuko dira laguntzen onuradunak:

a) Partehartzea nolakoa den: hitzaldi plenarioa, hitzaldi gonbidatua, ponentzia, komunikazioa, etab.

b) Kongresuaren garrantzia eta zientzi mailako kalitatea. Zientzia–batzordea eta/edo kongresura aurkeztutako lanen onarpena egingo duen batzordea osatzen duten kideen nazioartekotasuna eta zientzia mailako ospea.

c) Kongresuaren eta deialdia egin duen erakundearen eremu geografikoa. Mundu osoa hartzen duten kongresuek izango dute lehentasuna eta kontinentea hartzen dutenek ondoren, Europakoek batik bat.

d) Eskatzailearen ikasketa eta ikerketen curriculuma.

8. atala.– Agiri hauek aurkeztu ondoren ordainduko dira emandako dirulaguntzak:

– Erabilitako garraiobideei dagozkien jatorrizko txartelak eta inskripzioa ordaindu izanaren ziurtagiria, baita ostatuko jatorrizko ordainagiria ere.

Zientzi Politikarako Zuzendaritzara bidali beharko dira agiri guztiak, kongresua amaitu ondorengo hirurogei egun naturalen barruan. Epe hori ez betetzeak edo atal honetan eskatzen diren agirietakoren bat ez aurkezteak, emandako dirulaguntza galtzea ekarriko du, eta justifikagiri guztiak ez aurkezteak, laguntzaren zenbatekoa hein berean gutxiagotzea.

9. atala.– Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko duen bere egitekoa gauzatzeko denean, eskatzen dioten informazio guztia eskaini egin beharko du onuradunak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdi hau, bere oinarriak eta bertatik sor daitezkeen egintza administratibo guztiak aurkatu ahal izango dira, Herri–Administrazioen Lege–Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzitarako Eskumena arautzen duen Legean ezarritako eran eta epean.

Bigarrena.– Gastu–espedienteak Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontu orokorren pentzutan aurrez izapidetzeari buruz Ekonomia eta Ekonomi eta Ogasun Sailaren 1985eko azaroaren 12ko Aginduan adierazitako ondorioetarako, agindu honen eraginkortasuna Euskal Autonomi Elkartearen 1998. urterako aurrekontu orokorretan kreditu egoki eta nahiko egoteari baldintzaturik gelditzen da.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko abenduaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA

Sailburuorde jauna:

Hau izenpetzen duen (bi abizen eta izena), jaunak/andreak (e)ko ko an jaioak, .............. zenbakia duen NAN duenak, ko ...................................(..................... P.K.) izeneko kalean egoitza duenak,

<FONT FACE="Zapf Dingbats"><P ALIGN="JUSTIFY">n Eskabidea, eredu normalizatuaren arabera (deialdiko I. eranskina)

<FONT FACE="Zapf Dingbats">n a. Kongresuari buruzko inprimatutako agiriak

II. ERANSKINA

GASTUEN AURRIKUSPENA

EGUNAK (5) GUZTIRA

KOLEKTIBOA (1)

GARRAIOA

BAKARKA (2)

OSTATUA (3)

MANTENUA (4)

INSKRIBAPENA

GUZTIRA

(1) Adierazi garraio mota (egazkina, trena, autobusa): <P ALIGN="JUSTIFY">bidai txartelaren mota (joan–etorrikoa, klasea ...): <P ALIGN="JUSTIFY">Irteera eguna: Itzul. eguna

DATUAK JASOTZEA

BESTE INTERESATUA

BESTE INTERESATUAREN DATU EZAUGARRIAK(A-ESKATZAILEA)

(1) IFZ:

(2) Bi abizen eta izena/ Baltzuaren izena

HELBIDEA (B-JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA)

Kalea, Zk., solairua

Herria

Probintzia

Hiriaren kodea Posta kodea

BANKUKO DATUAK

(1) Bankua

(2) Agentzia

(3) Kontu zk.

(4) Titularra

Administrazioak betetzekoa

Banku–adostasuna

Zigilua eta izenpea

Bestearen adostasuna

Zigilua eta izenpea

Sailaren O.E.

Baimendutako izenpea

Kontabilitatearen O.E.


Azterketa dokumentala