Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 1997ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
6284

AGINDUA, 1997ko azaroaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Debako (Gipuzkoa) Deba Bigarren Hezkuntzako Institutuaren berariazko izena aldatzeko dena.

Debako (Gipuzkoa) «Deba» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren berariazko izena aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da.

Horren espedienteari Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Gai horretan erabili beharreko legegintza ikusi ondoren, hau ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– Debako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen «Deba» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren berariazko izenaren aldaketa onartu egiten da eta aurrerantzean «Mendata» deituko da.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 26a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala