Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 1997ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5790

16/1997 LEGEA, azaroaren 7koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea Aldatzekoa.

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

AZAROAREN 7KO 16/1997 LEGEA,

EUSKAL FUNTZIO PUBLIKOARI BURUZKO LEGEA ALDATZEKOA.

ZIOEN ADIERAZPENA

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen bidez aurrerapauso garrantzizkoa eman zen, guztientzat balioko zuen ereduari jarraiki, euskal administrazioetako giza baliabideak eratu eta tajutzeko, eta hori, alor horretako oinarrizko ordenamenduak eskaintzen zituen aukera murritzen barruan. Ia-ia zortzi urte igaro dira, legeak indarra hartu zuenetik, eta egin zaizkion aldaketak gutxi izan dira. Aldaketa horien helburua sustantiboak ez diren prebisio batzuk 1992, 1995 eta 1997 urteetako aurrekontuei buruzko legeen bidez eguneratzea izan da; izan ere, Funtzio Publikoari buruzko Legearen aplikazioaren eraginez alde batetik, eta bere oinarrizko erregulazioagatik bestetik, beharrezkotzat jo da prebisio horiek egitea.

Hori horrela izanik ere, ez dira landu giza baliabideen kudeaketa azkartuko duten erreforma sakonagoak, ez eta Administrazioaren barruan plangintza estrategikoa ezartzen laguntza eskainiko duten erreformak ere. Bi gaiok errealitate beraren alde biak dira, izan ere, kudeaketarako baliabideen zurruntasunak oztopatu egiten du, eragotzi agian, plangintza zuzen bat.

Giza baliabideak kudeatzeari dagokionez, nabarmena da, alor horretan gertatu den eskumen-pilaketa handiak, 1989ko Legeak finkatu zuenak alegia, indarra galdu duela apurka-apurka, jarduera hori behar-beharrezkoa zen arren euskal funtzio publikoa gorpuzteak lehentasuna zuenean. Horrela eman zen aditzera Herri Administrazioa Arrazoizkotzeko eta Hobetzeko Batzordearen txostenean. Txosten hori Jaurlaritzak 1994ko ekainean onartu eta orain agintean dagoen Jaurlaritza osatzeari buruzko Koalizio Akordioan bere alderik behinenetan onartu zen. Horiek horrela, akordio horretan jasotzen diren norabideen arabera, izan ere, politika publikoak aurkezterakoan giza baliabideen izaera estrategikoa indartzearen aldekoak baitira norabide horiek, eta, horren ondorioz, politikok gauzatzeko ardura duten sailek baliabide horiek kudeatzeko autonomia eurenganatzen badute, lege honek lanpostuei buruz gaur egun Jaurlaritzaren Kontseiluak bere gain dituen eskumenak sailetako titularren esku uzteko bideak ezarriko ditu. Horren ildotik esan behar da, hala ere, eskumenak berrizendatzeko aukerak eskaini arren, ez dela zuzenean gauzatzen, izan ere, egungo egoeratik adierazitako eredura igarotzeak argibide eta kontrol-sistemak ezartzea eskatzen du, arian-arian eratuko direnak alegia.

Bestalde, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua lehendik bereganatuta dituen egitekoetara egokitzea dakar eskumenak eta antolaera berraztertzeak. Aurrerantzean osaera eraginkorragoa izango du, erkatutako ereduekin bat datorrena; bermatu egingo du, hala ere, administrazioek eta sindikatuek kontseiluan parte hartzea, eta hori, sindikatuek administrazio horietan zabalik eduki behar dituzten gainerako organu eta jarduneko bideen kaltetan gabe. Kontseiluaren egitekoek lehengoan diraute, jardunean egon den zortzi urteko errealitateari egokitzen baitzaizkio, baita oraintsukoa den administrazio publikoen errejimen juridikoari buruzko legediari ere, lehendik ere kontseiluarentzat aplikagarria zenari hain zuzen.

Plangintza estrategikoa dela-eta, interesgarriak dira 1994az geroztik Estatuan eta autonomi elkarteetan gertatu diren berrikuntzak. Berrikuntza horiei buruzko araugintza ez da izan, ez, egokiena, ez baitute ekarri hain beharrezkoa den enplegatu publikoaren estatutuaren birplanteaketa, hots, autonomien Estatuaren izaera aunitzari egokitu dakiona eta, politika publikoak tajutu eta burutzeko funtsezkoak diren elementuetariko bati dagokionez, autogobernuaren garapena ekar dezana. Dena dela, birdefinitze hori gerta ez dadin bitatean, onuragarria litzateke giza baliabideak arrazionalizatzeko sistemak, alegia, euskal administrazioen berezitasunei egokitutako programak garatzea ahalbidetuko dutenak, gure legedian modu formalean arautzea.

Oinarrizko araudian arrazionalizazio-sistemak, enplegurako egitasmoak adibidez, sartzeak, familia babesteari buruz xedapen aurreratuagoak indarra hartzeak eta Europako Batasunaren Ituna aplikatzeak eragin itzela izan dutenez egoera administratiboen errejimenean, segurtasun juridikoko arrazoiek errejimen horren erregulazio osatuago baten egokitzapena eskatzen dute. Segurtasun juridikoak, bestalde, abagune honetaz baliatzea eskatzen du 1989an jasotako prebisioen nondik norakoak eta eragina argiago zehazteko, izan ere, interpretazio kontrajarriak ekarri baitituzte legegilearen borondatearekiko. Egoera horren barruan sar ditzakegu administrazio publikoen arteko mugikortasuna edo gradu pertsonala sendotzeko modua. Arrazoi berdintsuak egon dira baita ere beste erabaki batzuen erredakzioa aldatzeko eta, duten oinarrizko izaera dela-eta, Euskal Autonomi Elkartean aplikagarriak diren arauak beren-beregi sartzeko.

Azkenik, eskualdaketen ondorioz edozein euskal administraziok beregana ditzakeen langileak integratzeaz dihardu legeak. Hori, gai horren inguruan ordenamendu juridikoak eskaintzen dituen aukerak aplikatzearen arabera, eta eskualdaketa horiek eragindako antolaketa-alorretan egon dauden giza baliabideak arrazionalizatzearen arabera. Ildo horretatik, merezimenduaren eta gaitasunaren erizpideak guztiz bermatu eta eraginkortasunari egokitzeko, jurisprudentziaren erizpiderik zehatzenak erabiltzen dira.

Salbaguarda berarekin, eta epe laburrean ezabatu beharko litzatekeen berariazko prozedura lez hartuta, 1989ko Legearen aldibaterako erabakietatik seigarrenean jasotako epea ireki egiten da berriro. Erabaki horretan agindutakoa erabaki horrek indarra hartu aurretik karrerako funtzionari edo lan-itunepeko langile izatera iritsi eta Administrazioarekin duten loturaren araberako zerbitzu-harremanari dagozkion lanpostuak ez baizik eta beste lanpostu batzuk beteko dituztenei aplikatuko zaie. Berriro irekitze hori, erabaki horretan ezarritako epe-mugaren ondorioz, beharrezkotzat eta egokitzat jotzen da. Epe-muga hori, batzuetan, lanpostuen zerrendak gertatzeari buruz erabaki gehigarrietatik bosgarrenean agindutakoa bete ezinaren ondorioa izan da, eta beste batzuetan, agindu hori burutzeko hasi diren jarduerak eta horietarako deialdiak ezereztu dituzten beste arrazoi batzuen ondorioa.

Neurri hori, nolanahi ere, prozesu horiek beti bete behar duten izaera bereziari eta errepikaezinari lotuko zaio zehatz-mehatz, horiei buruzko konstituzio-jurisprudentziaren arabera. 1989ko Legean jaso gabeko prebisio bakarra sartzen da hain zuzen ere, prozesuon izaera bereziarekin bat datorrena. Administrazioei aukera ematen zaie arauaren barne sartzen diren langileek, hots, aukeraketa-prozesuen bidez lan-itunepeko langile izatea lortu dutenek, ez ditzaten egin ezagupenak eta gaitasunak egiaztatzeko probak, baldin eta lehendik burututa eta gaindituta badituzte.

Integrazio-prozedurok bide ematen dute, benetan, giza baliabideak era arrazoizkoagoan kudeatzeko, eta, ondorioz, efizientzia eta eraginkortasun handiagoa izateko bai kudeaketa publikoan eta bai euskal administrazioek herritarren gurariak asetzeko lanean.

LEHENENGO ATALBURUA

EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZERBITZUKO LANGILEGOA

Lehenengo atala.– Erabaki orokorrak

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 2.1 atalaren d) letra honela geldituko da:

«2. atala.–

1.– (...)

d) Foru eta Toki Administrazioak eta horien Erakunde Autonomoak».

Bigarren atala.– Organuak eta horiei dagozkienak

1.– 5. ataleko h) eta i) letrak aldatu egiten dira, eta honela geldituko dira.

«5. atala.–

1.– (...)

h) Sail eta Erakunde Autonomo bakoitzarentzat egokiena izan daitekeen lanpostu-egitura ezartzea.

i) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eremuan, lanpostuen sailkapen-erizpideak finkatzea eta horiei dagozkien zerrendak onartzea».

2.– 5. atalari 2 idazati berria gehitzen zaio; orain duen testua 1 idazati lez gelditzen da. 2 idazati berriak honela dio:

«2.– Jaurlaritzak Sailburuen esku utzi dezake beren menpeko Sail eta Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzeko eskuduntza. Horrelakoetan, egitura organikoari buruzko arauetan ezarritako eskuduntza-banatzearen arabera, Sailek gertatuko dituzte zerrendak. Sailek, zerrendok jasoko dituzten aginduak eman aurretik, funtzio publikoaren ardura duen Sailaren onarpena beharko dute».

3.– 6.1 e) atalari erredakzio berria ematen zaio, honela geldituko dela:

«6. atala.–

1.– (...)

e) Sail eta Erakunde Autonomo bakoitzarentzat onuragarriena den lanpostu-egitura proposatzea Jaurlaritzari. Lanpostuen zerrendak gertatzea, eta horiek onartzeko proposamena egitea Jaurlaritzari, lege honetako 5.2 atalean jasotako deskonzentrazio egoeran izan ezik. Lege honetako 18.2 eta 50.6 ataletan aurrikusitako lanpostuak eta funtzionariak berratxikitzeko erabakia hartzea, baldin eta Sailean aldaketak eragiten badituzte.

Enplegu publikorako eskaintza gertatu eta onartzea. Sailaren beraren ekimenez edo eragindako Sailen ekimenez, giza baliabideak arrazionalizatzeko programak gertatu eta onartzea, Sail bakarrerakoak direnak izan ezik».

4.– 8 b) atala honela geldituko da:

«8. atala.–

(...)

b) lege honetan esaten dena garatuz, Jaurlaritzaren Kontseiluak onar ditzan xedapen orokorrei buruzko proiektuak hilabeteko epean informatzea».

5.– 9. atala honela geldituko da:

«9. atala.–

1.– Honako hauek izango dira Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluko kide:

a) funtzio publikoaren alorrean eskuduntza duen Sailburua, hau buru izango dela,

b) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko bost ordezkari, funtzio publikoaren alorrean eskuduntza duen Sailburuak langile-kopuru handiena atxikita dagoen Sailetako langileen kudeaketaren ardura duten goi-karguen artetik izendatuta,

c) Foru Diputazioetatik ordezkari bana, horietariko bakoitzak izendatua,

d) Udal Batzarretatik hiru ordezkari, Euskal Autonomi Elkartean ordezkaririk gehien duen elkarteak izendatuta, eta

e) langilegoaren sei ordezkari, sindikatuek izendatuak, Euskal Administrazio Publikoetan dituzten ordezkarien arabera.

2.– Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko ordezkari bat arituko da idazkari-lanetan. Funtzio publikoaren alorrean eskuduntza duen Sailburuak izendatuko du.

3.– Kide horien ordezkoak izenda daitezkeela jaso dezake Kontseiluaren arautegiak. Arautegi hori gizartearen interesak ordezkatzen dituzten erakundeek parte hartzen duten administrazio arteko organu kolejiatuei aplikagarria zaien errejimen juridikoari egokituko zaio. Akordioak hartzerakoan berdinketarik egongo balitz, Kontseiluko buruak emango luke boto ebazlea».

6.– 10.1 e) atala honela geldituko da:

«10. atala.–

1.– (...)

e) Saileko lanpostuen zerrendak proposatzea eta, 5.2 atalean aurrikusitako egoeran, gertatu eta onartzea. Lege honetako 18.2 eta 50.6 ataletan aurrikusitako lanpostu eta funtzionari-berratxikitzeak erabakitzea, baldin eta Sailez aldatzerik ez badakarte.

Bere Sailerako diren giza baliabideak arrazionalizatzeko programak gertatu eta onartzea».

7.– 10.3 atala honela geldituko da:

«10. atala.–

(...)

3.– Behin-behineko langileak izendatzea eta e) letran jasotakoa izan ezik, 1 idazatian aipatzen diren eskuduntzak, horiei atxikitako langileei dagokienez, Erakunde Autonomoetako organuek gauzatuko dituzte, euren egitura eta jardute-arauetan ezarrita dagoen eskuduntza-banaketaren arabera».

BIGARREN ATALBURUA

FUNTZIO PUBLIKOA EGITURATZEA

ETA ANTOLATZEA

Hirugarren atala.– Lanpostuen zerrendak

1.– 15.2 ataleko b) letra aldatu egiten da, eta honela geldituko da:

«15. atala.–

2.– (...)

b) lanpostu-horniketarako sistema eta, hala beharko balitz, zein Administrazio Publikotako funtzionariei ematen zaien lanpostuak betetzeko aukera».

2.– 18. atalari lerroalde berri bi gehitzen zaizkio; gaur duen testua 1 lerroalde lez geldituko da. Bi idazati berriek honela diote:

«18. atala.–

(...)

2.– Unitate edo Zuzendaritza Zentro bati atxikitako lanpostu ez singularizatuak, zerbitzuko premien arabera, Sail edo Erakunde Autonomo bereko eta ezberdineko beste Unitate edo Zuzendaritza Zentro batzuei berratxiki dakizkieke, herri berean. Beteko dituzten egitekoak ordura arte gaineratuta zituztenen antzekoak izango dira.

Lanpostuak berratxikitzeko beharrezkoa da zioak jasoko dituen memoria aurkeztea. Memoria horretan, hartzen den neurriaren egokitasuna justifikatuko duten arrazoiak egiaztatu beharko dira. Funtzio publikoaren alorrean eskuduntza duen organuak emandako aldeko txostena ere beharko da, aurreko lerroaldean exigitzen diren eskakizunak betetzeari buruzkoa.

tal honetan xedatutakoaren arabera berratxiki daitezen lanpostuetan ari diren funtzionariek berorietan jarraituko dute eta ordura arte zituzten baldintza berberak izango dituzte.

3.– Atal honetan xedatutakoaren ondorioetarako ez dira aintzakotzat hartuko lanpostuak atxikita daudeneko Sail edo organuen izenei baino ez daragieten aldaketak, eta ez badaragiete horien egitekoen edukiari ez eta eskakizunei ere. Hala ere, lanpostuen zerrenden egoera uneoro nolakoa den jakin ahal izateko, eta horien kudeaketa erraztu ahal izateko, funtzio publikoaren alorrean eskuduntza duten organuek eguneratu egingo dute, aldian-aldian, lanpostuei buruzko informazioa. Agiri-eredu bat gertatuko da horretarako; aldaketok eta aurreko epealdian lanpostuetan izandako gainerako aldaketak jasoko dira, horien eragile izan diren egintza juridikoak adieraziz».

3.– 19.2 atala aldatu egiten da. Idazkera berria hartuko du f) letrak, eta orain duen edukia, berriz, g) letran jasoko da:

«19. atala.–

(...)

2.– (...)

f) Administrazio edo laguntza-egitekoak dituzten atzerriko lanpostuak.

g) duten izaera eta horiei atxikita daudeneko organu edo unitateek bete dezaten zerbitzuaren zernolakoak kontutan izanik, Eusko Legebiltzarraren legez finka daitezen lanpostuak».

Laugarren atala.– Giza baliabideak arrazionalizatzeko programak eta enplegu publikorako eskaintza

1.– 22. atala honela geldituko da:

«22. atala.–

1.– Euskal Administrazio Publikoek giza baliabideak arrazionalizatzeko programak onar ditzakete, euren buruak antolatzeko duten gaitasunaren arabera eta langileen ordezkariekin negoziatu ostean. Programok euren berezitasunei egokituko zaizkie, eta funtzionariei zein lan-kontratuko langileei buruzkoak izango dira, eta euren eraginpeko alorrean giza baliabideak ahalik ondoen erabiltzeko garatu behar diren jarduketak hartuko dituzte batera. Eta hori aurrekontuen mugen barne egin beharko da, gobernu-organuek langileei buruzko politikarako finka ditzaten jokabideen arabera.

2.– Giza baliabideak arrazionalizatzeko programetan, enplegu-planetarako aplikagarriak diren arau orokorretan ezarritako neurri guztiak edo batzuen batzuk sar daitezke. Horretaz gain, borondatezko lan-utzialdian daudenentzat, aldez aurretik jubilatu daitezenentzat, jarduneko zerbitzu-aldia uzten dutenentzat edo behin-betiko baja hartzen dutenentzat pizgarriak ere sar daitezke.

3.– Lege honetan eta Administrazio Publiko bakoitzak eman dezan arautegian xedatutakoa beteko da giza baliabideak arrazionalizatzeko programetan.

4.– Euren aplikazio-arautegi berezia beteko da enplegu planetan.

5.– Giza baliabideak arrazionalizatzeko programak daragien langileek beste Administrazio Publiko batzuetara berratxiki daitezke. Era eta modua Administrazioen arteko hitzarmenetan ezarriko dira.

6.– Giza baliabideak arrazionalizatzeko programek, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eremuan, Sail, Erakunde edo administrazio-alor bati edo hainbati eragin diezaiekete. Funtzio publikoaren alorrean eskuduntzak dituen Sailak onartuko ditu programok, ogasun alorrean eskuduntza duen Sailak emandako aldeko txostena beharko duela aldez aurretik. Sail bati baino ez badiote eragiten, aipatutako Sail horien aldez aurretiko aldeko txostena izan ondoren, Sail horrek onartuko ditu.

Programok gertatzeko ekimena, eragindako Sail edo Erakundearen esku geldituko da edo, elkarlanean, funtzio publikoaren eta ogasunaren alorretan eskuduntza duten Sailen esku. Azken egoera honetan, aplika dakien Sailen txostena beharko da».

2.– 23. atala honela geldituko da:

«23. atala.–

1.– Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira.

2.– Enplegu publikorako eskaintzan, bete behar diren plaza betegabeak adieraziko dira, bai funtzionarienak eta bai lan–kontratuko langile finkoenak ere. Plazok funtzionarien lan–kategoriaka edo taldeka, kidegoka eta eskalaka sailkatuko dira. Plaza horiek sartzeak ez du esan gura aldez aurretik lanpostu horien lehiaketa egin behar denik funtzionarien artean.

3.– Ezingo da plazak betetzeko aukeraketa-probetarako deialdirik egin, enplegu publikorako eskaintzaren arabera plaza horiek bete beharrekoak ez badira».

3.– 24. atala honela geldituko da:

«24. atala.–

Enplegu publikorako eskaintzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira edo, Foru Diputazio edo Udal Batzarrenak badira, Lurralde Historikoetako aldizkarietan. Azken kasu honetan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da eskaintzen laburpen bat».

4.– 30. atalari 3 idazati hau gehitzen zaio:

«30. atala.–

(...)

3.– Deialdiak eta horiek arautuko dituzten oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, edo, Foru Diputazio edo Udal Batzarrenak badira, Lurralde Historikoetako aldizkarietan, indarreango legediak beste aldizkari ofizial batzuetan argitaratzea beren-beregi eska dezakeenaren kaltetan gabe».

HIRUGARREN ATALBURUA

EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO

FUNTZIONARIAK

Bosgarren atala.– Funtzionaritza lortzea eta galtzea

1.– 37. atala honela geldituko da:

«37. atala.–

1.– Honako arrazoi hauetakoren batengatik uzten zaio Euskal Administrazio Publikoetako funtzionari izateari:

a) doakionak idatziz uko eginez, Administrazioak onartzen badu,

b) zerbitzutik behin-betiko kentzea ekar dezan sendetsitako zentzabide-zigorra,

c) funtzionaritzarekin lotutako lanpostuari edo enpleguari dagozkion egitekoak betetzeko erabateko ezgaitzea edo ezgaitze berezia dakarren pena nagusia edo osagarria, epaiz zehaztua,

d) espainiar nazionalitatea, Europako Batasuneko kide den beste Estatu batekoa edo beste edozein Estatutakoa galtzea, alor horretako legedi orokorraren eta aplikagarriak diren nazioarteko ituneen arabera,

e) derrigorrezko edo borondatezko jubilazioa, eta

f) heriotza.

2.– Funtzionari izatea galduko dute, halaber:

a) Zerbitzu berezietako egoeran, edozein Administrazio Publikotako beste kidego edo eskala batean jardunean egoteagatik edo familiaren bateratzeagatik borondatezko lan–utzialdiko egoeran eta seme-alabak jagoteko eskatutako lan-utzialdi egoeran deklaratu zireneko baldintza desagertuta, edo denbora igarota, jarduneko zerbitzura berriz sartzeko eskatu ez dutenek interes partikularrarengatik borondatezko lan-utzialdi egoeran sartzeko behar hainbat benetako zerbitzu ez dutenean.

b) Derrigorrezko lan-utzialdi egoeran egonik, euren kidegoari edo eskalari dagozkion lanpostuak betetzeko dei egindako lehiaketetan parte hartzen ez dutenek edo, Administrazioak horrela erabaki dezanean, birlaneratzean jarduneko zerbitzuan sartzen ez direnek, edo, destinoaren zain egon eta derrigorrezko lan-utzialdikoak izanik, sektore publikoan lanpostuak betetzen dituztenek, interes partikularrarengatik borondatezko lan-utzialdi egoeran sartzeko behar hainbat benetako zerbitzu ez dutenean».

3.– Nazionalitatez aldatu dutelako edo ezintasun iraunkorragatiko jubilazioa dutelako funtzionaritza galdu duten funtzionariek birgaitzea eska dezakete, horretarako ezar dadin prozeduraren arabera.

4.– Euskal Administrazio Publikoek, doakionak hala eskatzen badu, birgaitzea eman diezaiekete ezgaitzeko pena nagusia edo osagarria izan dutenei, egindako delituaren zernolakoak eta garrantzia kontutan hartuz».

2.– 38. ataleko 1 idazatia honela geldituko da:

«38. atala.–

1.– Funtzionari publikoen derrigorrezko jubilazioa ofizioz deklaratuko da hirurogeita bost urte betetzean.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, deklarazio hori ez da egingo funtzionarien jarduneko zerbitzuaren egoera amaitu dadin arte, hau da, egoera horretan, euren borondatez, goitik jota hirurogeita hamar urte bete ditzaten arte jarraitzen badute. Euskal Administrazio Publikoek emango dituzte eskubide horretaz baliatzeko beharrezkoak diren prozedura-arauak.

Jubilatzeko arau bereziak dituzten kidego eta eskaletako funtzionariak, aurreko lerroaldean xedatutakotik kanpo geldituko dira».

Seigarren atala.– Funtzionarien sailak

42. atala honela geldituko da:

«42. atala.–

Kidego edo eskala jakin batera lanpostuak esklusibotasunez atxiki daitezke, atxikipena lanpostu horietan bete beharreko egitekoen izaerari darionean eta horrela ezar dadinean lanpostuen zerrendetan. Kidego edo eskala baterako lanpostuak gordetzeak ez ditu aurrez juzgatzen lanpostu horiei izendatu beharreko osagarrizko lansariak, ez eta guztientzako edo gutxienezko lansariak finkatuko direla bermatzen ere».

Zazpigarren atala.– Administrazio-karrera

1.– 45. ataleko 3 idazatia aldatu egiten da, eta honela geldituko da:

«45. atala.–

(...)

3.– Norbere gradua sendotzeko ez da kontutan hartuko lanpostu batean behin-behingotasunez egindako zerbitzua, egoera hori aurrez zuena kenduz sortu ez bada behintzat, edo, edukia aldatu dela-eta, lekualdaketa egon delako.

Horrelakoetan, parte har dezakeen aurreneko lehiaketaren ebazpena jaso arte, eta graduari dagokionez, ezabatutako lanpostuaren maila sendotuz joango da funtzionaria.

Lanpostu batean zerbitzu-aldian iraundako aldia, funtzionariaren beraren lanpostu-mailari dagokion norbere gradua sendotzeko kontutan hartuko da».

2.– 45. ataleko 8 idazatia aldatu egiten da, honela geldituko dela:

«45. atala.–

(...)

8.-Funtzionari sartu berriei eurak dauden talderako ezarritako gutxieneko mailari dagokion norbere gradua izendatuko zaie.

Goragoko gradu bat sendotu ahal izateko, aurreko idazatietan xedatutako erregelak aplikatuko zaizkie, 6 zenbakian jasotakoa batik bat».

3.– 45. ataleko 10 idazatia aldatu egiten da, honela geldituko dela:

«45. atala.–

(...)

10.-Zerbitzu berezietan, seme-alabak jagoteko lan–utzialdian, destinoaren zain eta lanpostua ezabatzeagatik edo jarduneko zerbitzura itzultzeko aukerarik ez izateagatik derrigorrezko lan-utzialdian emandako denbora, norbere gradua sendotzeko, jarduneko zerbitzuko azken lanpostuan betetako lez hartuko da; lehenengo bi egoerei dagokienez, ordea, gerora lehiaketa bidez lortutako lanpostua hartuko da kontutan».

4.– 47.1 atala aldatu egiten da, honela geldituko dela:

«47. atala.–

1.– Lanpostuak betetzeko Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak egin ditzan deialdiak, lehiaketaz nahiz aukerako izendapenez egin daitezenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. Foru Diputazioek edo Udal Batzarrek egindakoak, ostera, Lurralde Historikoetako aldizkari ofizialetan argitaratuko dira. Hala ere, deialdia egiten duenaz besteko Administrazio Publikoetako funtzionariek bete ditzaketen lanpostuak agertzen badira deialdietan, horien laburpen bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Indarreango legedi aplikagarriak, hala ere, beste argitalpen batzuk egitea ezar dezake.

Deialdietan halabeharrez jaso beharko dira honako xehetasun hauek:

a) izena, tokia, maila eta lanpostuaren berariazko osagarria,

b) hori betetzeko eskatzen diren baldintzak, horien artean, lanpostu-zerrendetan jasotakoak bakarrik azal daitezkeela, eta

c) eskabideak aurkezteko epea, eta hori ez da, inola ere, dagokion aldizkari ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, edo azkenengotik aurrera, hamabost lanegunetik beherakoa izango».

5.– 48.1 atala aldatu egiten da, honela geldituko dela:

«48. atala.–

1.– Jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan eta seme-alabak jagoteko lan-utzialdian egon daitezen funtzionariek parte har dezakete lanpostuak betetzeko deietan. Halaber, derrigorrezko edo borondatezko lan-utzialdian, egitekoez gabeturik eta gainerako Administrazio Publikoetan zerbitzu-aldian daudenek ere parte har dezakete lehiaketan, prozedura hauen bidez jarduneko zerbitzura itzuliz egoera horietarako jarritako iraupen-aldia beteta egon dadinaren baldintzapean».

6.– 49. atala aldatu egiten da, honela geldituko dela:

«49. atala.–

1.-Lanpostuak betetzeko lehiaketetarako deialdia batera egingo da, edo kidego edo eskala bateko edo gehiagoko lanpostuei buruzkoak izango dira. Azkenengo egoera honetan, deialdiak aipatzen dituen kidego edo eskaletako langileek baino bete ezin dituzten lanpostu hutsak bakarrik hartuko ditu deialdiak.

2.– Euskal Administrazio Publikoek, egoera berezietan, baimena eman dezakete lanpostuak betetzeko diren lehiaketei buruzko deialdietarako; finkatuko diren alor, sektore edo sailetan destinoa duten funtzionarientzat izango dira lehiaketok».

7.– 50. atalari 6 idazati hau gehitzen zaio:

«50. atala.–

(...)

6.– Singularizatu gabeko lanpostuetan behin-betiko dauden funtzionariak, betetzeko prozedura eta destino–osagarri maila bereko beste lanpostu batzuetara atxiki daitezke, herri berean eta izaera berberaz; beharrezkoa izango funtzio publikoaren alorrean eskuduntza duen organuak aldez aurretik aldeko txostena ematea».

8.– 51.2 atala aldatu egiten da, honela geldituko dela:

«51. atala.–

(...)

2.– Lehen izandako lanpostua ezabatu izanaren ondorioz edo, edukia aldatu dela-eta, lekualdaketa egon delako, beste lanpostu bati behin-behingoz atxikitako funtzionariek, egin dadin hurrengo lehiaketan, eta behin bakarrik, herri berean egon daitezen lanpostu hutsak betetzeko lehentasuna izango dute; lanpostuok, ezabatutako edo aldatutako lanpostuaren destino osagarri berdina edo txikiagokoa izan beharko dute».

9.– 53.2 atala aldatu egiten da, honela geldituko dela:

«53. atala.–

(...)

2.– Behin-behingo atxikipena lehengo lanpostua ezabatu egin delako edo edukia aldatzearen ondorioz lekualdaketa egon delako gertatu bada eta lanpostu berriari izendatutako lansariak utzitakoarenak baino txikiagoak badira, funtzionariak, aurreko idazatian xedatutakoaren kaltetan gabe, aldibaterako osagarria eskuratuko du aldeagatik. Doakionak parte har dezakeen lehenengo lehiaketa ebatzi arte iraungo du osagarri horrek».

10.– 54.5 atala honela geldituko da:

«54. atala.–

(...)

5.– Zerbitzu-aldiaren iraupena ez da bi urtetik gorakoa izango, ez bada ematen, titularra zerbitzu berezietan dagoelako edo aldibaterako falta delako, lanpostu bat betetzeko. Zerbitzu-aldia gehienez ere bi urtez luza daiteke, eta lanpostu bati beren-beregi izendatu ez zaizkion zeregin berezietarako emana denean».

11.– 6 zenbakidun idazati bat gehitzen zaio 54. atalari. Hona hemen idazati horren idazkera:

«54. atala.–

(...)

6.– Aurreko idazatietan xedatzen dena beste Administrazio batzuetan lanpostuak edo egitekoak betetzeko eman daitezen zerbitzu-aldiei aplikatuko zaie. Zerbitzu-aldi horiek indarra galdu egingo dute bai finkatutako indarraldia amaitzean eta bai eraginpeko bi administrazioetariko batek eman dezan erabaki espresuz ere.

Beste Administrazio Publiko batean zerbitzu-aldian daudenak Administrazio honek ezarritako lan-baldintzei atxikiko zaizkie. Sustapen profesionala eta zerbitzutik kendu izanagatiko zigorra ez dira horretan sartzen».

12.– 54 bis atala gehitzen da. Hona hemen bere idazkera:

«54 bis atala.–

1.– Giza baliabideak arrazionalizatzeko programaren bat aplikatu izanaren ondorioz, funtzionariren baten lanpostua ezabatzea gertatuz gero, beste lanpostu baterako destinoa eman dakioke funtzionari horri langileen berrizendapen-prozeduraz baliatuz.

2.– Langileen ordezkariekin negoziatuko diren arrazionalizazio-programak, giza baliabideei buruzkoak, aplikatu izanaren ondorioz burutu daitezen langileen berrizendapenak gaitasun, formazio, esperientzia eta antzinatasunari buruzko erizpide objektiboak kontuan hartuta egingo dira. Erizpide horiek arrazionalizazio-programetan finkatuko dira.

3.– Berrizendapen bidez esleitu den lanpostuari funtzionari bat atxikitzeak behin-betiko indarra izango du.

4.– Giza baliabideen arrazionalizazio-programak aplikatzearen barruan burututako langile-berrizendapenaren eraginez, funtzionari batek bere egoitza aldatu beharra izatea gertatuz gero, arlo honi buruzko arauetan finkatzen den kalte-galeren ordaina eskuratzeko eskubidea izango du. Eskubide berdinak izango dituzte derrigorrezko lan-utzialdian egon eta programa horri jarraituz destinoa jaso dezaten funtzionariek.

5.– Autonomi Elkarteko Administrazioaren eremuaren barruan, hiru alditan egingo da langileen berrizendapena:

1.a.– Funtzionariak destinoa dueneko Sailak egingo du langileen berrizendapena bere eremuaren barruan eta beroni atxikitako erakundeen eremuaren barruan. Lanpostua ezabatu dadin egunetik hasi eta sei hilabeteko epearen barruan egin behar da hori. Behartze-indarra izango du berrizendapenak udalerri bererako baldin bada, eta, beste udalerri baterakoa izanez gero, borondatezkoa izango da. Ezaugarriak, egitekoak eta lansariak antzekoak izango dira bi kasuetan. Lehen betetzen zen lanpostuari zegokion lansaria eta berria berdinak izango dira aldi honetan zehar.

2.a.– Sail mailako berrizendapen aldian, funtzionari batek bere destinoa dueneko Sailean lanpostua lortzen ez badu, funtzio publikoaren arloan eskuduntza duen Sailak funtzionari horren aldeko berrizendapena egin ahal izango du. Hiru hilabeteko epearen barruan egin beharko da hori, beste Sail batzuetako eta horiei atxikitako erakundeetako lanpostuetarako eta lehengo lanpostuan zituen baldintzekin. Aurreko lanpostuari zegokion lansaria eskuratuko du bigarren aldi honetan zehar.

Aipatu diren bi aldi horietan, eragindako funtzionariei berak direneko kidego edo eskalari dagozkion egitekoak eman ahal izango zaizkie.

3.a.– Langileak berrizendatzeko aldiak igaro eta lanpostua lortu ez duten funtzionariak, funtzio publikoaren arloan eskuduntza duen Sailari atxiki ahal izango zaizkio destinoaren zain dauden egoerako gisa. Berrizendapen-lanpostuen zerrenda berezien bidez egingo da hori. Beste Sail batzuetako eta horiei atxikitako erakundeetako antzeko ezaugarriak dituzten beste lanpostu batzuetarako ere izendatu ahal izango ditu Sail horrek; kasu horretan, behartze-indarra izango du berrizendapenak lanpostua Lurralde Historiko berean baldin badago, eta, beste Lurralde Historiko batean egonez gero, borondatezkoa izango da.

Giza baliabideak arrazionalizatzeko programak Administrazio Publiko batzuetan aplikatu izanaren ondorioz langileen berrizendapena egitea gerta dadinean, lehen aipatu diren irizpideak, hau da, epe, lansari, mugikortasun eta administrazio-egoerak, bermatuz egin beharko da berrizendapen hori».

13.– 57. atala honela geldituko da:

«57. atala.–

1.– Lege honen eremuan sartzen diren funtzionari publikoek lanpostuz aldatzeko duten eskubidea aitortzen da, lanpostu-zerrendetan horrela zehaztu dadin kasuetan eta aplikagarri diren funtzio publikoko legeetan xedatzen denari jarraiki.

2.– Aurreko idazatian aurrikusitako kasuetan, Euskal Administrazio Publikoetako funtzionariek, lanpostuak betetzeko horietako edozeinek egin ditzaten deietan eskuhartu ahal izango dute.

3.– Halaber, Euskal Administrazio Publikoek, lanpostu-zerrendetan horretako jarri dadinari jarraiki, beste edozein Administraziotako diren funtzionariz bete ahal izango dituzte lanpostuak.

4.– Tokiz aldatzeko eskubidea erabiltzea ahalbideratzeko, egitekoak eta sartzeko eskatu beharreko titulu-maila antzekoak dituzten Euskal Administrazio Publikoetako Kidego eta Eskalen arteko baliokidetasuna, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak erabakiko du».

Zortzigarren atala.– Administrazio-egoerak

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko III. idazpuruko (Euskal Administrazio Publikoetako funtzionariei buruzkoa) V. atalburua (administrazio-egoerak) aldatu egiten da. Honako era honetan gelditzen da:

«V. ATALBURUA

ADMINISTRAZIO EGOERAK

LEHENENGO SEKZIOA

EGOERAK ORO HAR

59. atala.–

Euskal Administrazio Publikoetako funtzionariek honako administrazio-egoera hauetakoren batean egon behar dute:

a) jarduneko zerbitzuan,

b) borondatezko lan-utzialdian,

c) pizgarridun borondatezko lan-utzialdian,

d) lan-utzialdian, umeak zaintzeko,

e) destinoaren zain,

f) zerbitzu berezietan,

g) derrigorrezko lan-utzialdian,

h) destinoaren zain daudenekotzat deklaraturiko funtzionariei aplikagarria, zaien derrigorrezko lan-utzialdian,

i) egitekoez gabetuta, eta

j) beste Administrazio Publiko batzuen zerbitzuan.

BIGARREN SEKZIOA

JARDUNEKO ZERBITZUA

60. atala.–

Honako baldintza hauek bete ditzanean egongo da funtzionari bat jarduneko zerbitzuan, alegia, aurrekontuetan dirua izan eta plantilako plaza bat okupatu, funtzionariarentzako gordetako lanpostuan lanean egon edo zerbitzu-aldiak eman dakizkionean.

HIRUGARREN SEKZIOA

BORONDATEZKO LAN UTZIALDIA

61. atala.–

1.– Funtzionari bat honako egoera hauetakoren batean dagoenean, bidezkoa izango da borondatezko egoeran dagoela deklaratzea:

a) Edozein Administrazio Publikotako beste kidego batean edo eskalan jarduneko zerbitzuan egon dadinean, honako kasu hauetan izan ezik, hau da, bidezkoa den egokigarritasuna lor dezanean edo sektore publikoko entitateren batean zerbitzuak egitera igaro dadinean eta, lege honetan xedatzen denaren arabera, beste egoera bat hartzea ez dagokionean.

Funtzionariek egoera horretan jarraitu ahal izango dute, egoera horren zio izan zen zerbitzu-harremanak indarrean iraun dezan bitartean. Egoera hori utzi ondoren eta hogeita hamar eguneko epearen barruan jarduneko zerbitzuan berriro sartzea eskatu beharko du funtzionariak; eskabidea ez egitea gertatuz gero, interes partikularpeko borondatezko lan-utzialdi egoerakotzat deklaratua izango da, baina, horretarako, lege honetan ezartzen diren eskakizunak bete beharko dira.

b) Beren interes partikularrarengatik eskabidea egin dezatenean. Kasu honetan, lan-utzialdia ematea, zerbitzuaren aldibaterako beharren baldintzapean geldituko da. Interes partikularpeko lan-utzialdira pasatzeko eskabidea aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa izango da, edozein Administrazio Publikotan, lan-utzialdia eskatu aurreko bost urteetan zehar Administrazio Publikoren batean benetako zerbitzuak eginda izatea. Gutxienez bi urteko epealdian egon beharko da egoera horretan. Epealdi horiek kontatu ahal izateko, honako urte hauek joko dira benetako zerbitzutzat, alegia, zerbitzu berezietan, destinoaren zain eta seme-alabak zaintzeko lan-utzialdian egindako urteak.

Idazati honetako a) letran aipatzen den borondatezko lan-utzialdiko egoerakotzat deklaratua izatearen ondorioetarako, sektore publikotzat jotzetik kanpo gelditzen diren Erakundeetan edo Entitateetan zerbitzuak egin ditzaten funtzionariak interes partikularpeko borondatezko lan–utzialdi egoerakotzat deklaratuak izango dira eta ez zaie aplikatuko aurreko lerroaldean aipatzen den lan-utzialdiko denbora.

Interes partikularpeko borondatezko lan-utzialdia ezin eman izango da, funtzionaria zentzabide-espedientepean edo zigorra betetze zain egotea gerta dadinean.

Egoera horretan dauden eta jarduneko zerbitzuan sartzeko eskabidea egin bai, baina, betegabeko plazarik ez dagoelako, lana lortu ez dezaten funtzionariek egoera horretan jarraituko dute plaza hutsa egotea gerta dadin arte.

c) Familia bateratu ahal izateko borondatezko lan-utzialdia ondorengo kasuan eman ahal izango zaie funtzionariei, gutxienez bi urterako eta gehienez hamabost urterako: haien ezkontideak lanpostu bat behin-betiko lortu eta, hori bete behar duelako, beste udalerri batean bizi beharra duenean, nahiz karrerako funtzionari gisa, nahiz lan-kontratupeko funtzionari gisa. Lanpostu hori egon daiteke Administrazio Publiko batean, Erakunde Autonomo batean, Gizarte Segurantzako Entitate Kudeatzaile batean, konstituzio-organu batean, Eusko Legebiltzarrean, Herri Kontuen Euskal Epaitegian, Arartekoaren bulegoetan eta Epailaritza-Boterearen organuetan.

Familia bateratu ahal izateko borondatezko lan-utzialdi egoeran jarraitzeko gehienezko epealdia amaitu ondoren, funtzionariak jarduneko zerbitzura birsartzeko eskabidea egin behar du 30 eguneko epearen barruan, eta, horrela jokatzen ez badu, interes partikularpeko borondatezko lan-utzialdi egoeran dagoela deklaratuko da, baina, horretarako, lege honetan ezartzen diren eskakizunak bete beharko dira.

Borondatezko lan-utzialdiak ez du ekarriko lanpostua gordetzea, eta egoera horretan egindako denboraldia ez da kontatuko sustapen, hirurteko eta eskubide pasiboen ondorioetarako.

2.– Berrizendatzeko prozesu batek bere eraginpean hartu eta lege honetako 54 bis atalean aipatzen diren lehenengo bi aldietakoren batean egon daitezen funtzionariak pizgarridun borondatezko lan-utzialdi egoerakotzat deklaratu ahal izango dira eurak hala eskatzen badute.

Giza baliabideak arrazionalizatzeko programak aplikatu izanaren ondorioz destinoaren zain edo derrigorrezko lan-utzialdian egon daitezenek eskubidea izango dute egoera horretara pasatzeko, horren eskabidea egiten badute.

Pizgarridun borondatezko lan-utzialdiak bost urteko iraupena izango du eta sektore publikoan lanpostuak betetzeko ahalbideak itxi egingo ditu. Ondorioz, langile horrek ezin bete izango du funtzionari edo kontratu-harremaneko lanposturik, kontratu hori lan-itunepekoa nahiz administrazio-kontratua izan. Aipatu den epealdi hori bete ondoren, interes partikularpeko borondatezko lan-utzialdi egoerara pasako da funtzionaria beste gabe, birsartzea eskatzen ez baldin bada behintzat, baina, horretarako, lege honetan ezartzen diren eskakizunak bete beharko dira.

Pizgarridun borondatezko lan-utzialdi egoerara pasa daitezen funtzionariek aldian aldiko eta lehen bete zuten azken lanpostuari zegozkion lansarien hileko bat eskuratzeko eskubidea izango dute, benetako zerbitzuetan egindako urte oso bakoitzagatik, gehienera hamabi hilabeteko izango direla. Ez dira horretan sartzen, ez ohiz kanpoko lansariak eta ez produktibitate-osagarria ere.

Borondatezko lan-utzialdiak ez du ekarriko lanpostua gordetzeko eskubiderik, eta bertan egoteak ez du izango ondoriorik ez sustapen, ez hirurteko eta ez eskubide pasiboei dagozkienetan ere.

LAUGARREN SEKZIOA

LAN UTZIALDIA SEME-ALABAK ZAINTZEKO

62. atala.–

1.– Gehienez hiru urteko iraupena izango duen lan-utzialdi baterako eskubidea izango dute funtzionariek, seme edo alaba bakoitza zaintzeko. Jaiotza-egunetik edo epaileak erabakia eman dezanetik hasita kontatuko da epealdia eta semea edo alaba norberea edo adopziozkoa izan daiteke.

2.– Seme edo alaba bakoitzak lan-utzialdi berri baterako eskubidea emango du, lan-utzialdi batek bestea indargabetu egingo duela.

3.– Aita eta ama, biak lanean dabiltzanean, bietako bat bakarrik baliatu ahal izango da eskubide horretaz.

4.– Egoera horretan igarotzen den aldia konputagarria izango da hirurtekoen, norbere gradua sendotzearen eta eskubide pasiboen ondorioetarako. Denboraldi horretan gisa honetako funtzionariek eskubidea izango dute lehen betetzen zuten lanpostua gorde diezaieten.

5.– Egoera horretan igarotzen den aldiko lansaridun jardunak Administrazio Publikoen zerbitzuan dauden langileei aplikatzen zaien bateraezintasun-errejimenari atxikiko zaizkio eta ezin eragotzi izango dute edo ezin kalte egin izango diote seme-alabak zaintzeari.

6.– Lan-utzialdian egoteko gehienezko epealdia amaitu ondoren, 30 eguneko epearen barruan jarduneko zerbitzura birsartzeko eskabidea egingo du funtzionariak; eskabidea ez egitea gertatuz gero, interes partikularpeko borondatezko lan-utzialdi egoerakotzat deklaratuko da, baina, horretarako, lege honetan ezartzen diren eskakizunak bete beharko dira.

BOSGARREN SEKZIOA

DESTINOAREN ZAIN EGOTEA

63. atala.–

1.– Destinoaren zain dauden funtzionariek honako lansari hauek eskuratuko dituzte: oinarrizkoak, legokiekeen norbere graduaren destino-osagarria eta egoera horretara pasatzean betetzen zuten lanpostuari zegokion berariazko osagarriaren 100eko 50a.

2.– Honako hauek bete beharko dituzte funtzionari horiek:

a) Destinatuta zeuden Lurralde Historikoan eskaini dakizkiekeen eta betetzen zituzten lanpostuen antzeko ezaugarriak dituzten destinoak onartu.

b) Destinatuta zeuden Lurralde Historikoan kokatuta dauden eta beren kidego, eskala edo kategoriari egokitutako lanpostuak hartzeko lehiaketetan parte hartu.

c) Deialdia egin dakieneko trebakuntza-ikastaroetan parte hartu.

3.– Destinoaren zain egoteko denbora gehienez urtebete izango da. Epealdi hori igaro ondoren, derrigorrezko lan-utzialdi egoerara pasako dira.

4.– Gainontzeko ondorioei dagokienetan, egoera hau eta jarduneko zerbitzuan egotearena parekoak dira.

SEIGARREN SEKZIOA

ZERBITZU BEREZIAK

64. atala.–

1.– Honako kasu hauetan deklaratuko dira Euskal Administrazio Publikoetako funtzionariak zerbitzu berezien egoerakotzat:

a) nazioarteko edo nazioez gaineko erakundeetako funtzionari izatea lor dezatenean,

b) nazioarteko erakundeetan, atzerriko gobernu edo entitate publikoetan edo nazio edo nazioarte mailako lankidetza-programetan sei hilabetetik gorako iraupena izango duten eginkizunak betetzeko, Administrazioak baimena eman diezaienean,

c) Eusko Jaurlaritzako, Estatuko Gobernuko edo beste Autonomi Elkarte batzuetako gobernu-organuetako edo Foru Diputazioetako kide izateko edo berorietako goi-mailako karguetarako izendatuak izan daitezenean, kargu horiek nahitaez funtzionari publikoek bete beharrekoak ez diren kasuetan,

d) Gorte Nagusiek konstituzio-organuetako edo beste organu bateko kide izateko aukera ditzatenean, aukeratzea Biltzar horiei dagokien kasuetan,

e) Europako Parlamentuak organu bateko kide izateko izenda ditzanean, aukeratzea Parlamentu horri dagokion kasuetan,

f) Gorte Nagusietako diputatu edo senadore izateko edo Europako Parlamentuko diputatu izatera irits daitezenean,

g) Eusko Legebiltzarreko, Lurralde Historiko bateko Batzar Nagusietako edo beste Autonomi Elkarte bateko Legegintza Biltzar bateko kide izatera irits daitezenean, non eta, bateraezintasunean sartu gabe, jarduneko zerbitzuan jarraitzeko erabakia hartzen ez duten,

h) hauteskundeen ondorioz kargu lansaridun eta dedikazio esklusiboa eskatzen dutenak Udal Batzarretan bete ditzatenean,

i) behin-behineko langileentzako gordeta dauden lanpostuak bete ditzatenean,

j) funtzio publikoarekin bateragarria ez den edozein kargu politikotarako izenda ditzatenean,

k) soldadutza edo ordezko zerbitzua betetzen ari daitezenean, hori eta funtzio publikoa betetzea bateragarriak izan daitezenean izan ezik,

l) Konstituzio Auzitegiko, Arartekoaren edo Herri Defendatzailearen zerbitzuei atxikita egon daitezenean edo, apirilaren 5eko 7/1988 Legeko 93.3 atalean xedatzen denaren arabera, Kontuen Epaitegira destinatuta,

m) Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide egin daitezenean, eta

n) beste edozein kasutan, Eusko Legebiltzarrak lege bidez hala finkatu dezanean.

2.– Zerbitzu berezietan egon daitezen funtzionariei gorde egingo zaizkie bai plaza eta bai destinoa ere. Eta egoera horretan egon daitezen denboraldia konputatu egingo zaie, gradu, hirurteko eta eskubide pasiboen ondorioetarako.

Dena dela, bete dezaten benetako lanpostuari edo karguari dagozkion ordainsariak eskuratu egingo dituzte eta bai funtzionari gisa onartuta izan ditzaten hirurtekoei dagozkienak ere.

3.– Diputatu, senadore eta Eusko Legebiltzarreko, Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietako eta beste Autonomi Elkarte bateko Legegintza Biltzarreko kide izan, baina Biltzarra ezabatu egin delako edo agintealdia amaitu delako izaera hori gal dezatenek jarraitu ahal izango dute zerbitzu

berezien egoeran Biltzar berria eratu arte.

4.– Zerbitzu berezietako egoerakotzat deklaratua izatearen jatorri izan zen izaera galdu dezatenek jarduneko zerbitzuan birsartzeko eskabidea aurkeztu behar dute hogeita hamar eguneko epearen barruan, eta, horrela ez badute jokatzen, interes partikularpeko borondatezko lan-utzialdi egoerara pasako dira, lege honetan eskatzen diren baldintzak betetzen baldin badituzte.

ZAZPIGARREN SEKZIOA

DERRIGORREZKO LAN UTZIALDIA

65. atala.–

1.– Honako kasu hauetan pasako dira Euskal Administrazio Publikoetako funtzionariak derrigorrezko lan-utzialdi egoerara:

a) funtzionariak betetzen duen lanpostua ezabatu eta destino berri bat ematea ezinezkoa izan dadinean, eta

b) egitekoez gabeturik egondako aldia igaro edo semea edo alaba zaintzeko lan-utzialdia amaitu ondoren, funtzionariak birsartzeko eskabidea egin, baina birsartzea ezinezkoa denean plaza hutsik ez dagoelako.

2.– Derrigorrezko lan-utzialdian dagoenak eskubidea izango du oinarrizko lansariak eskuratzeko eta egoera horretan igarotako aldia konputagarria izango zaio hirurtekoetarako, eskubide pasiboetarako eta norbere gradua sendotzeko.

3.– Derrigorrezko lan-utzialdian dagoen funtzionariak bere kidegoko edo eskalakoak diren lanpostuak betetzeko egin daitezen deialdietako lehiaketa guztietan hartu beharko du parte. Dena dela, dagokion Administrazioak jarduneko zerbitzura sar dadila agindu ahal izango dio, aurrekontuetan horretarako dirua duen plaza hutsa egotea gerta dadinean.

Administrazioak derrigortasunez agindu, baina, hala ere, lehiaketetan parte hartu ez edo hogeita hamar eguneko epearen barruan jarduneko zerbitzura sartu ez daitezen funtzionariak interes partikularpeko borondatezko lan-utzialdi egoerara pasako dira, lege honetan horretarako ezartzen diren eskakizunak betetzen badituzte.

4.– Destinoaren zain daudenekotzat deklaratuak izan daitezen funtzionariak derrigorrezko lan-utzialdi egoerara pasako dira lerroalde honetan finkatzen diren berezitasunekin eta honako kausa hauek gerta daitezenean:

a) Egoera horretarako finkatuta zegoen gehienezko denboraldia pasata izatea,

b) 63.2 atalean aipatzen diren obligazioak ez betetzea.

Derrigorrezko lan-utzialdi honetan daudenek oinarrizko lansariak eskuratzeko eskubidea izango dute.

Funtzionari horiek honako obligazio hauek bete beharko dituzte: beren kidego, eskala edo kategoriari egokitzen zaizkien lanpostuetarako egin daitezen deialdietako lehiaketetan parte hartzekoa, horien berri jasotakoan; antzeko ezaugarriak dituzten eta izenda dakizkiekeen destinoak onartzekoa eta eskaini dakizkiekeen trebakuntza-ikastaroetan parte hartzekoa. Sektore publikoan ezin bete izango dute funtzionari edo kontratu-harremaneko lanposturik, kontratu hor ilan-itunepekoa nahiz administrazio-kontratua izan. Sektore horretan lanpostua lortzea gertatuz gero, 61.1.a) atalean arautzen den borondatezko lan-utzialdi egoerara pasatuko dira funtzionariak.

Interes partikularpeko borondatezko lan-utzialdi egoerara pasako dira, lerroalde honetan aipatzen diren obligazioak ez betetzea gertatuz gero eta egoera horretaz baliatzeko bete behar diren baldintzak betetzen badituzte.

ZORTZIGARREN SEKZIOA

EGITEKOEZ GABETZEA

66. atala.–

1.– Egitekoez gabetzea behin-behinekoa edo sendetsia izan daiteke. Gabetzeak iraun dezan bitartean, kendu egiten zaizkio funtzionariari bere egitekoak eta horien ondoriozko eskubideak aldibaterako baldin bada ere. Atal honetan xedatzen direnak ere kontutan hartuko dira.

2.– Egitekoez behin-behingoz gabetzeko erabakia prebentzio mailakoa izan daiteke, epaiketa edo zentzabide mailako prozeduraren izapideak burutzen diren bitartean, interes publikoa kasu bereziren batean babestu beharrak hala eska dezanean.

Zentzabide-espediente baten izapideak egiteko aldian egitekoez behin-behingoz gabeturik egoteko denboraldia ezin daiteke izan espediente horri ebazpena emateko legeetan finkatzen dena baino luzeagoa, atzerakizuna espedientepeko funtzionariari ezar dakiokeen kasuan izan ezik.

Epaiketa-prozeduraren pean dagoen funtzionaria egitekoez behin-behingoz gabeturik egoteko aldia luzatu ahal izango da kausa penalaren izapideak bete arte.

Dena dela, izapideek iraun dezaten bitartean epailaritza-organuak aldibaterako espetxeratzea edo beste neurri batzuk hartzea erabakiko balu eta funtzionaria lanean aritzea ezinezko bilakatu, behin-behingoz egitekoez gabetutzat deklaratuko da funtzionaria, neurri horiek indarra izan dezaten aldian zehar.

Egitekoez behin-behingoz gabetuta dagoenak oinarrizko lansariak eskuratzeko eskubidea izango du, ez agertzea edo funtzionariari ezar dakiokeen espediente-luzapena ematea gerta dadinean izan ezik, orduan edozein eratako lansarietarako eskubidea galduko bailitzateke.

Espedienteari ebazpena eman eta, hala ere, egitekoez gabetzea sendetsitzat ez deklaratzea gertatuko balitz, honako hauek ekarriko lituzke horrek, alegia, funtzionaria berehala lanpostuan birsartu ahal izatea, ordaindu ez zaizkion lansariak eskuratu ahal izatea eta egitekoez behin-behingoz gabeturik egindako denboraldia jarduneko zerbitzutzat konputatu ahal izatea.

3.– Egitekoez gabetzea sendetsia izango da gabetze hori krimen-kondenaren edo zentzabide-zigorraren ondoriozkoa izan dadinean. Bere iraupena sei hilabetetik gorakoa baldin bada, lanpostua galtzea ekarriko du.

Egitekoez gabetze sendetsia zentzabide-zigorraren ondoriozkoa baldin bada, bere iraupena ezin da izan lau urtetik gorakoa, eta, zigor hori betetzearen ondorioetarako, egitekoez behin-behingoz gabeturik egondako aldia konputatu egingo da.

Epailearen epaiaren ondoriozkoa den egitekoez gabetze sendetsia dagoeneantxe ezarriko da.

Zigorra bete ondoren, jarduneko zerbitzuan birsartzeko eskabidea egin beharko du funtzionariak hogeita hamar eguneko epearen barruan, eta, horrela jokatzen ez badu, interes partikularpeko borondatezko lan-utzialdira pasatuko da, lege honetan, horretarako, eskatzen diren baldintzak betetzen baditu. Egitekoez gabeturik egondako aldia sei hilabetetik beherakoa baldin bada, beste gabe birsartuko da lehengo lanpostuan.

BEDERATZIGARREN SEKZIOA

ZERBITZUA BESTE ADMINISTRAZIO

BATZUETAN

67. atala.–

Beste Administrazio Publiko batzuetako lanpostuaz, nahiz lehiaketa bidez, nahiz aukerako izendapenez, jabetu daitezen funtzionariak, beste Administrazio Publiko batzuetako zerbitzu-egoerara pasatuko dira.

HAMARGARREN SEKZIOA

JARDUNEKO ZERBITZUAN BIRSARTZEA

68. atala.–

1.– Lanpostua gordeta izan ez dezaten funtzionariak jarduneko zerbitzuan birsartzea ondoren aipatzen den lehentasun-hurrenkerari jarraituz egingo da, horretarako, lanpostu hutsa eta aurrekontuetan diruz hornitutakoa egotea ezinbestekoa dela:

a) destinoaren zain egotea,

b) derrigorrezko lan-utzialdian daudenak,

c) egitekoez gabetuak,

d) borondatezko lan-utzialdian daudenak eta

e) beste Administrazio Publiko batzuetan zerbitzuan daudenak.

2.– Lehiaketaz edo aukerako izendapenez lanpostuak betetzeko deialdietan parte hartuz egingo da birsartzea.

3.– Bere kidegoko edo eskalako lanpostu huts bati behin-behingoz atxikitzearen bidez ere egin daiteke birsartzea. Eta egoera horretan geldituko da funtzionaria, lehiaketa bidez edo aukerako izendapenez behin-betiko destinoa lortu arte».

Bedaratzigarren atala.– Funtzionarien zentzabide-errejimena

1.– 83. atalari, honako ñ), o) eta p) letra hauek gehitzen zaizkio:

«83. atala.–

(...)

ñ) ezarrita dauden epe eta baldintzak betez, ustezko egintzei buruzko ziurtagiria ez ematea, bidezkoa denean.

o) Administrazio Publikoen kontratuei buruzko legezko arauetan jasotzen diren xedapenak haustea edo behar den bezala ez aplikatzea, gutxienez zabarkeria larria egon denean bitarteko.

p) sekretu profesionala haustea eta karguaren ondorioz ezagutzen diren gaiekiko behar den bezalako isilpekotasuna ez gordetzea, Administrazioaren edo eraginpekoen aurkako kalteak sortuz».

2.– 84. atalari, honako r), s), t) eta u) letra hauek gehitzen zaizkio:

«84. atala.–

r) bi egun edo gehiagoz lanera joan gabe egotea bata bestearen ondoren, justifikaziodun kausarik egon gabe.

s) karguaren ondorioz ezagutzen diren gaiekiko isilpekotasun profesionala ez betetzea, falta larria ez denean.

t) zerbitzuko gaiei buruzko txostenak honako era honetan ematea, alegia, egiaren kontra argi eta garbi ez jokatu arren egia eraldatuta, esanahi aunitzeko, iluntasundun edo partzialtasundun hitzen bidez, edo egia aldatuta, egia osoa jasotzen ez duten terminoez baliatuz; horretaz aparte, egia iluntze horrek, norbere eta beste baten aldeko onura lortzea izan behar du xedetzat edo Administrazioari edo hiritarrei kalteak ekartzeko bide izan behar du.

u) medio edo baliabide ofizialez baliatzea edo norbanakoek erabiltzeko baimena ematea edo beste batzuei eskaintzea; garrantzi txikikoa delako, hutsegite arintzat kalifika daitekeenean izan ezik».

3.– 88. atala aldatu egiten da, eta honako era honetan gelditzen da:

«88. atala.–

1.– Funtzionariaren gain jausi daitekeen erantzukizun zibil edo penala barne dela ulertu behar da zentzabide-erantzukizuna.

2.– Funtzionarien aurkako prozedura penal bati ekiteak ez dio eragozpenik jarriko, egintza berdinengatiko aurre-informazioari edo zentzabide-espedienteari ekiteari, eta, beharrezkoa izanez gero, egitekoez behin-behingoz gabetu egingo dira espedientepekoak eta bidezkoak izan daitezkeen kautelazko neurriak hartu ere bai. Hala ere, prozedura horiei buruzko behin-betiko erabakia, eremu penalean emandako epaiak sendespena jaso dezanean bakarrik emango da. Epai horrek bere baitan dituen eta probatutako egintzen deklarazioak Administrazioa behartu egingo du».

Hamargarren atala.– Eskualdatutako langileen integrazioa eta lan-kontratuko langileak funtzionaritza lortzea

Erabaki gehigarrietatik bigarrena aldatu egiten da 2 eta 3 zenbakidun idazati berriak gehituta. Oraingo testua 1 zenbakidun idazatia izango da. Hona hemen idazati berrien idazkera:

«ERABAKI GEHIGARRIAK

(...)

BIGARRENA

(...)

2.– Eskualdaketak direla-eta, Euskal Administrazio Publikoetarikoren batera sar daitezen funtzionariak eta lan-kontratuko langile finkoak, hurrenez hurren, sartu ahal izango dira lan-kontratupekoen plantilan edo funtzionari gisa dagokien kidegoan, baina horretarako eskatu ohi diren titulazio mailako baldintzak bete beharko dituzte. Horretarako, horien lanpostuak lehen zuten zerbitzu-harremanarekin ez, beste batekin baizik sailkatu beharko ditu destinoko Administrazioak. Dagokien plantilan sartu ahal izateko, mugatutako aukeraketa-probak egin ahal izango dituzte Administrazioek; horietarako deialdiak ohiz kanpokoak izango dira eta behin bakarrik egingo dira. Eskualdaketa egin eta hurrengo sei hilabeteko epearen barruan egin behar da sailkapen berri hori.

Lanpostuen zerrendan sailkapena sartu eta hurrengo sei hilabeteko epealdiaren barruan egin behar da probetarako deialdia; izangaiak egindako zerbitzuak baloratuko dira bertan eta bai berorren gaitasuna edo trebetasuna finkatzeko diren beste edozein meritu ere. Beharrezkotzat jo eta ezagupenak kreditatzea xedetzat duten probak ez dira alde batera utzi behar, noski.

Aukeraketa-prozesuan parte hartu ez edo probak gainditu ez ditzatenek Administrazioaren zerbitzuan jarraituko dute lehengo harremanei eutsiz. Plaza horiek ezabatu beharrekotzat joko dira.

3.– Lan-kontratuko langile finkoa izan eta indarrean dauden Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakasle-lanpostuen zerrenden barruan dauden plazetara atxikitako irakasleak irakaskuntzako karrerako funtzionari gisa sartu ahal izango dira atxikirik dauden plazaren mailari dagokion kidegoan, aipatu kidegora sartu ahal izateko berariazko titulazioaren jabe ez izan arren. Horretarako egin beharreko aukeraketa-probak mugatuak izango dira eta deialdia, salbuespenez, Hezkuntza Administrazioak egin ahal izango du».

Hamaikagarren atala.– Foru eta Toki Administrazioetako Eskalak, Azpieskalak, Klase eta Espezialitateak

Erabaki gehigarrietatik laugarrena aldatu egiten da, eta honako era honetan gelditzen da:

«LAUGARRENA

Lege honetan Kidego eta Eskalei buruz egiten diren aipamenak Foru Diputazioetan eta Udal Batzarretan dauden Eskalei, Azpieskalei eta, hala badagokio, Klase eta Espezialitateei buruz egindakotzat joko dira; hala ere, bi azkenengo hauek sortu ahal izango ditu organu eskudunak».

Hamabigarren atala.– D Taldeko Kidegoak eta Eskalak C Taldeko Kidego eta Eskaletan sartzea barne-sustapen bidez.

Hamasei zenbakia duen erabaki gehigarri bat gehitzen da. Hona hemen bere idazkera:

«HAMASEIGARRENA

C Taldeko Kidegoetan eta Eskaletan sartzea, dagokion jardun-eremuko edo eremu funtzionaleko D Taldeko Kidego edo Eskaletatik, barne-sustapen bidez bideratu ahal izango da eta lehiaketa-oposizio bidez burutuko da. Karreraren eta betetako lanpostuen bidez lortutako merituak, formazio-maila eta antzinatasuna baloratuko dira lehiaketa-aldian.

Ondorio horietarako, lege honetako 43. atalean finkatzen den titulazioa eskatuko da edo hamar urteko antzinatasuna D Taldeko Kidegoan edo Eskalan, edo bost urteko antzinatasuna eta formazio-ikastaro berezi bat gaindituta izatea. Irizpide objektiboak erabiliko dira ikastaro horretan parte hartu ahal izateko».

Hamahirugarren atala.– Foru eta Toki Administrazioetako bitarteko funtzionariak

Hamazazpi zenbakia duen erabaki gehigarri bat gehitzen da. Hona hemen bere idazkera:

«HAMAZAZPIGARRENA

91. atalean xedatzen denaren kaltetan gabe, Autonomi Elkarteko Foru eta Toki Administrazioek bitarteko funtzionariak izendatu ahal izango dituzte aldibaterako programak garatu ahal izateko».

Hamalaugarren atala.– Lanorduak berreratzea eta lana banatzea

Hamazortzi zenbakia duen erabaki gehigarri bat gehitzen da. Hona hemen bere idazkera:

«HAMAZORTZIGARRENA

1.– Administrazio Publikoek, lanaren banaketa sustatzeko eta lanorduak berreratzeko, lanaldia murrizteko aukera eman diezaiekete lege honen aplikazio-eremuan dauden langileei, soldata ere dagokion heinean murriztuko zaiela. Beharrezkoa izango da, baina, giza baliabideen plangintzak eta zerbitzuko beharrizanek horretarako aukera ematea. Administrazio bakoitzak dituen aurrekontu-mugen barruan egin beharko da hori.

2.– Murrizketa horretaz baliatzeko baldintzak Administrazio Publiko bakoitzeko organu eskudunak arautuko ditu, euren berezitasunak kontuan hartuz. Honako hauek bete beharko dira nahitaez:

a) Gehienezko eta gutxienezko murrizketa.

b) Egoera horretan gutxien egon beharreko denbora.

c) Langileek egun osoko lanaldira itzultzeko duten eskubidearen bermea eta mugak.

3.– Giza baliabideen plangintzak eta zerbitzuko beharrizanek hala eskatzen dutelako, emandako lanaldi-murrizketa atzera bota dezake Administrazioak. Aldez aurretik doakionari entzun ondoren, arrazoitutako erabakiz egingo du hori».

Hamabosgarren atala.– Atzerriko zerbitzu-aldiak

Hemeretzigarren xedapen gehigarri bat sartzen da, idazkera honekin:

«HEMERETZIGARRENA

Atzerriko lanpostuetarako emandako zerbitzu-aldiak bost urtekoak izango dira gehienez ere».

ERABAKI GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Organuen eta arauen izenak egokitzea

1.– Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapeneko Sailari eta Sailburuari eta Herriogasun eta Dirubideetako Sailari eta Sailburuari buruz legean egiten diren aipamenak, hurrenez hurren, funtzio publikoan eta ogasuntzan eskudunak diren Sail eta Sailburuenekin ordezkatu behar dira.

2.– Arduralaritza-Auzipidetarako Legeari buruzko aipamenak, administrazio-prozedurari dagozkionetan indarrean dagoen legediarenekin ordezkatu behar da.

Bigarrena.– Foru eta Toki Administrazioen zerbitzuko langileen errejimen juridikoa langile horiek betetzen dituzten lanpostuen izaerari egokitzea

Foru eta Toki Administrazioetako funtzionariak eta lan-kontratuko langile finkoak, hurrenez hurren, lan-kontratupekoen plantilan edo funtzionari gisa dagokien kidegoan sartu ahal izango dira aukeraketa-proba mugatuen bitartez, baldin eta, jarduneko zerbitzuan, horrekin parekatutako egoera batean edo lanpostua eta destinoa gordetako kontratu-etenaldian daudela, haien lanpostuak lanpostu-zerrendetan zuten zerbitzu-harremanarekin ez baizik beste batekin sailkatuak izan badira. Horretarako, betiere, eska daitezkeen titulazio mailako baldintzak bete beharko dituzte funtzionari eta langile horiek.

Egindako zerbitzuak baloratuko dira deialdian eta bai izangaiaren gaitasuna edo trebetasuna finkatzeko beste edozein meritu ere. Beharrezkotzat jo eta ezagupenak kreditatzea xedetzat duten probak ez dira alde batera utzi behar, noski.

6/89 Legea baino lehen lan-kontratuko langile finkoak izateko deialdi publikoko aukeraketa-probak gaindituz eta meritu eta gaitasun-printzipioak errespetatuz hautatutako langileek beren lanpostuetan jarraituko dute lan-kontratuko langile finko gisa eta aurreko idazatietan ezarritako funtzionari bihurtzeko prozesuetan parte hartu ahal izango dute. Horrenbestez, ez da aintzat hartuko deialdi haiek zein egoera juridikotan dauden, lan-kontratuko langile finkoentzat ez baizik eta karrerako funtzionarientzat izan behar zutela-eta adierazitakoari dagokionez.

Aukeraketa-prozesuan parte hartzen ez dutenek edo prozesu hori gainditzen ez dutenek beren lanpostuan jarraituko dute aurretik zuten lan-harremanarekin, eskubide finkatu guztiekin, sustapen profesionalerako aukeren kalterik gabe eta indarrean dauden xedapenen arabera beren izaerari dagozkion eskubide guztiekin. Plaza horiek ezabatu beharrekotzat joko dira.

Aurreko aukeraketa-prozesuaren bitartez funtzionari edo lan-kontratuko langile finko izatera iristeak plaza hutsa besterik gabe aldatzea ekarriko du, eta plaza hori langilea sartu den plantilakoen artean integratuko da.

ALDIBATERAKO ERABAKIAK

Lehenengoa.– Lan-kontratukoen plantilan edo funtzionaritzan sartzeko epeari berriro ekitea

1.– Euskal Administrazio Publikoetan lan egin, uztailaren 6ko 6/1989 Legea indarrean jarri baino lehen funtzionari eta lan–kontratuko langile finkoak izan eta, lege horretako aldibaterako erabakietatik seigarrenean gai horri buruz xedatzen denaren arabera, langile horiek lan-kontratukoen plantilan edo funtzionaritzan oraindik sartu gabe daudenei aplikatuko zaie Aldibaterako Erabaki horretan xedatzen dena. Ondorio horietarako, horrek hartzen dituen Administrazioek hamazortzi hilabete izango dituzte, bai lanpostuen zerrendak onartu ahal izateko eta bai seigarren erabaki horretan finkatzen diren aukeraketa-prozesuetarako deialdia egiteko ere. Deialdietako oinarriek deialdietan parte hartu dezaten funtzionariak eta lan-kontratuko langile finkoak zenbait probatatik jare utzi ahal izango dituzte, baldin eta proba horien bidez kreditatu beharreko ezagutzak eta gaitasunak agertzen baziren funtzionari edo lan-kontratuko langile finko egiteko gainditu zituzten deialdietako ariketetan.

2.– Aurreko idazatian aurrikusitakoa aplikatuko zaie, halaber, Hezkuntza Administrazioa titulartzat duten ikastetxeen sarean uztailaren 6ko 6/1989 Legeaz geroztik sartu ziren ikastola eta gainerako ikastetxeetako langile ez-irakasleei, eta, ondorio horietarako, Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoaz besteko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoari buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen aldibaterako hirugarren erabakian, hirugarren epigrafean, xedatutakoa aplikatuko zaie.

Bigarrena.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea indarrean jarri baino lehen jardunean zeuden Foru eta Toki Administrazioetako funtzionariak behin–betiko atxikitzea

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea indarrean jarri baino lehen, lege hori aplikagarria den Administrazioetan, jarduneko zerbitzuan edo horrekin parekatutako egoeran lanean zeuden Foru eta Toki Administrazioetako funtzionariak lehendik betetzen zuten lanpostuari edo dagokion Administrazioak egin dezan lehenengo lanpostu-zerrenda onartu ondoren eman dakienari behin-betiko atxikitzat joko dira. Ez da horrela izango, lehiaketa baten ondorioz beste lanpostu batez behin-betikotasunez jabetzea gertatuz gero.

Hirugarrena.– Desagertutako Interbask, S.A, baltzu publikotik eta Arabako Kalkulu Zentroa, A.B.tik datozen langileak fintzionari bihurtzea

1.– Desagertutako Interbask, S.A. baltzu publikotik datozen lan-kontratuko langile finkoek funtzionari-izaera lor dezakete plaza atxiki dakion kidegoan, baldin eta titulazioari buruz eska daitezkeen baldintzak betetzen badituzte eta beren lanpostuak funtzionari-lanpostutzat sailkatuak badira. Horretarako egin beharreko aukeraketa-probak mugatuak izango dira eta deialdia behin bakarrik egingo da.

2.– Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Arabako Lurralde Historikoaren 1992ko Kontu Orokorraren Fiskalizazio Txostenean egindako gomendioak ukitzen dituen Arabako Kalkulu Zentroa, A.B.ko lan-kontratuko langile finkoak Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorrean sartuko dira, baldin eta titulazioari buruz eska daitezkeen baldintzak betetzen badituzte eta beren lanpostuak funtzionari-lanpostutzat sailkatuak badira. Horretarako egin beharreko aukeraketa-probak mugatuak izango dira eta deialdia behin bakarrik egingo da.

3.– Aurreko bi idazatietan esaten diren deialdiak funtzionarientzat gordetako lanpostu horiek agertzen diren lanpostu-zerrendak onartu eta sei hilabeteren barruan egingo dira, eta, deialdi horietan, egindako zerbitzuak baloratuko dira eta bai izangaiaren gaitasuna edo trebetasuna finkatzeko beste edozein meritu ere. Beharrezkotzat jo eta ezagupenak kreditatzea xedetzat duten probak ez dira alde batera utzi behar, noski.

Aukeraketa-prozesuan parte hartzen ez dutenek edo prozesu hori gainditzen ez dutenek, bakoizak bere Administrazioan jarraituko du, lanean aurretik zuten lan-harremanarekin. Plaza horiek ezabatu beharrekotzat joko dira.

AZKEN ERABAKIA

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hamahiruan.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO


Azterketa dokumentala