Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 1997ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4867

EDIKTUA, Gizarte Ekonomiako zuzendariarena, Ekai, S. Coop. izeneko kooperatibaren desegitea inskribatzeko den 821/96 espedienteari buruzkoa.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Hona hemen Felipe Yarritu Diazek, Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendariak eman duen

<FONT FACE="Garamond 3" EDIKTUA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Espedientean dagoen helbidea okerra delako, kooperatiba horrek sozietate-egoitza aldatu duelako nahiz beste kausa batzurengatik, ez dugu Ekai Publicidad, S. Coop. izeneko kooperatibari goian aipatzen den espedienteari buruz hartutako erabakia berariaz jakinarazterik izan. Horregatik, eta Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 atalean ezarritakoa betez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da ediktu hau. Aipatu sozietateari erabaki horren edukia jakinarazten diogu jarraian:

Ikusirik Bilboko (Bizkaia) Ekai Publicidad, S. Coop. izeneko kooperatibak aurkeztutako espedientea.

Hau honela Cesar Magallon Roquena Jaunak, bere izenean, eta Federico Zuazo Villa Jaunak, likidazio-aldian dagoen Ekai, Publicidad, Sociedad Cooperativa izeneko sozietatearen izenean eta ordezkari bezala, erabaki sozialen (kooperatibaren desegitea eta likidatzailearen izendapena) eskritura publikoa egin zuten, 1996ko uztailaren 24an, Andres Maria Urrutia Badiola Bilboko Elkargoko notarioaren aurrean, 1017 protokolo-zenbakiaz. Eskritura horri 1996ko abuztuaren 30ean eman zitzaion sarrera Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean.

Hau honela Eskritura horrekin batera 1996ko uztailaren 22an egindako batzar orokor bereziaren aktaren egiaztagiria ere bidali da, likidatzaile hautetsiak izenpeturik. Sozietatea desegitea eta Federico Zuazo Villa likidatzaile izendatzea erabaki zen, hain zuzen, batzar horretan.

Hau honela Sozietatea desegiteko iragarkia bi egunkaritan argitaratu zen: El Mundo del País Vasco-n, 1996ko uztailaren 24an; eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 1996ko abuztuaren 14an. Horren guztiaren egiaztagiria ere aurkeztu da.

Kontuan izanik likidazio-aldian dagoen kooperatibari Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legea aplikatu behar zaiola, lege horretako azken xedapenetatik bigarrenean eta Kooperatibei buruzko apirilaren 2ko 3/1987 Legeko azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoari jarraiki. Hortaz, Gizarte Ekonomiako zuzendariak dauka espediente hau erabakitzeko eskuduntza, honako lege-arauok aplikatzetik datorkiona: Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta ihardunari buruzko maiatzaren 24ko 189/1994 Dekretuko 1, 2 eta 3. atalak, eta laugarren xedapen gehigarria; eta Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena arautzen duen otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 20-c) atala.

Kontuan izanik ezen Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta ihardunari buruzko maiatzaren 24ko 189/1994 Dekretuko 35 eta 36. ataletan ezarritako prozedurazko betebeharrak -sozietatearen erabakiak egiaztatzeari buruzkoak- bete direla.

Kontuan izanik Kooperatiba Sozietateak desegiteari eta likidatzaileak izendatzeari buruz 4/1993 Legean (87, 88 eta 90. atalak) eta 189/1994 Dekretuan (67 eta 70. atalak) ezarritakoa bete dela.

Ikusirik aipatutako lege-aginduak eta oro har aplika daitezkeenak,

Gizarte Ekonomia Zuzendariak Honako Hau,

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DU:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– César Magallón Requena Jaunak, bere izenean, eta Federico Zuazo Villa Jaunak, likidazio-aldian dagoen Ekai Publicidad, Sociedad Cooperativa izeneko sozietatearen izenean eta ordezkari bezala, Andrés María Urrutia Badiola Bilboko Elkargoko notarioaren aurrean 1996ko uztailaren 24an, eta 1017 protokolo-zenbakiaz, egindako erabaki sozialen eskritura publikoa (kooperatiba desegiteaz eta likidatzailea izendatzeaz) Euskadiko Kooperatiben Erregistro Nagusiko Inskripzio-Liburuko 338 folioan eta 3 idazpenean inskribatzea. Eskritura horrekin, 1996ko uztailaren 22an egindako Batzar Orokor Bereziaren aktaren egiaztagiria ere aurkeztu da, likidatzaile hautetsiak izenpeturik; sozietatea desegitea eta Federico Zuazo Villa Jauna likidatzaile izendatzea erabaki zen, hain zuzen, batzar horretan. Eskritura 1996ko abuztuaren 30ean inskribatu zen Liburu Egunkarian, 2 idazpenean.

2.– Aipatu sozietateari Erabaki honen kopia bidaltzea. Sozietate horri ohartarazten diogu ezen, 189/1994 Dekretuko 72. atalean ezarritakoaren arabera, erregistroko idazpenak ezeztatzeko, eskritura publikoa aurkeztu behar dela. Eskritura horrekin batera, Batzar Orokorrak azken balantzea eta likidazio-eragiketak onartzeko hartutako akordioa ere aurkeztu behar da, eta, gainera, honako alderdiok adierazi behar dira: azken balantzearen eta ondasun sozialak banatzeko proiektuaren onarpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko lurralde historikoko zabalkunde handiko egunkariren batean argitaratu dela; akordioaren aurka egiteko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro dela; hartzekodunei kredituak oso-osorik ordaindu zaizkiela edo ordainketa ziurtaturik dagoela; eta sozietatearen ondasunak adjudikatzerakoan, Euskadiko Kooperatiben Legean ezarritako arauak errespetatu direla. Horrez gainera, aipatu entitateari jakinarazten zaio kooperatibaren liburuak eta likidazioari buruzko dokumentuak Erregistroan gorde behar dituela.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroaren 29a.

Gizarte Ekonomiako zuzendaria,

FELIPE YARRITU DÍAZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana