Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 1997ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4851

AGINDUA, 1997ko irailaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilbaoko (Bizkaia) Ocharan ikastetxe pribatuaren jarduketak bertan behera uzteko baimena emateko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Bilbaoko (Bizkaia) «Ocharan» ikastetxe pribatuaren jarduketak bertan behera uzteko baimena eskatuz ikastetxe horren titularrak hasiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak eman dio izapidea eta indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskuduntza duten erakundeek beren informea eman diote. Unibertsitatekoaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak erakusteko, ikastetxe pribatuei baimena emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko <FONT FACE="Garamond 3" EBO <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) eta indarrean dauden eta gai horretan erabiltzekoak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1. atala.– Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari bere jardunak bertan behera uzteko baimena ematen zaio:

Lurralde Historikoa: Bizkaia

Udalerria: Bilbao

Herria: Bilbao

Kode zk.: 48003333

Izen espezifikoa: «Ocharan»

Titularra: José Antonio Ocharan López.

Egoitza: Ribera,11–12, Pelota, 3.

2. atala.– Jarduketak bertan behera uzteko baimenak 1997/98 ikasturtetik aurrera emango ditu ondorioak eta egun horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari.

Egun horretatik aurrera, Lehen Graduko Lanbide Heziketako ikastetxe bezala jarduteko baimena eman zion 1976ko ekainaren 8ko Agindua ondoriorik gabe geratuko da.

3. atala.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, ikastetxeei baimenak emateari buruzko gaietan indarrean dauden xedapenetan dauden aginduak betetzea nahitaezkoa izango da.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Agindu honen aurka, Euskal Herriko Auzitegi Nagusian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadinetik aurrera bi hilabeteko epe baten barruan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 5a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana