Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 1997ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4848

AGINDUA, 1997ko irailaren 15ekoa; Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena; Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salaren epai bat konpli dadila xedatzen duena. Epaia: Electrificaciones del Norte, S.A. enpresak aurkezturiko 190/94 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandakoa.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde ordezkariaren erabaki baten kontra errekurtso bat aurkeztu zen, errekurtso hori Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Segurantzako Lan zuzendariak onetsi egin zuen partzialki, 1993ko azaroaren 18ko Erabakiaz. Bada erabaki honen aurkako errekurtsoa, hau da, Electrificaciones del Norte, S.A.-k aurkezturiko 190/94 zenbakidun Errekurtsoa, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak aztertu duelarik, sala honek beronek epaia eman du 1997ko uztailaren 7an, eta epai horren xedatze-zatiak ondoko hau dio: <P ALIGN="JUSTIFY">

«Eusko jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako Lan zuzendariaren 1993ko azaroaren 18 Erabakiaren aurkako errekurtsoa, hau da, Elecnor, S.A.-ren legezko ordezkariak aurkezturikoa, onetsi egiten dugu, errekurritutako erabakia zuzenbidearekin ez datorrela bat deklaratzen, eta prozesuak eragindako kostuak inposatzea ez dugu bidezkotzat jotzen»

Hortaz, aipatu epaia zehazki konplitzeaz gain Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila xedatu du Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, betiere otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuaren 4. atalean eta Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 103 atalean eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat eginik.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 15a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.


Azterketa dokumentala