Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 1997ko abuztuaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
4117

AGINDUA, 1997ko aren 17koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Europako Elkarteko "Arrantza" ekimenaren itzalpean Euskal Autonomi Elkarteko arrantza sektorea berregituratzeko emango diren laguntzak arautzeko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Kontseiluaren abenduaren 19ko 4253/88 (<FONT FACE="Garamond 3" EEE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) Arautegiaren 11. atalean aukera ematen da Batzordeak bere ekimenez proposa diezaien Estatu kideei Europako Batasunarentzat bereziki interesgarriak diren ekintzetarako laguntza-eskabideak aurkez ditzaten; hortaz, tramite horren arabera onetsitako eskuhartze guztiak kontuan hartuko dira Europako Elkarteko harako laguntza markoa osatu edo berrikusterakoan. Lehen aipatutako arautegia, gerora, 2082/93 (<FONT FACE="Garamond 3" EEE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) Arautegiak aldatu zuen.

Horrela, lehen aipaturiko arautegiaren 11. atalarekin bat etorriz, Europako Elkarteko Arrantza izeneko ekimena sortzea erabaki zuen Europako Batzordeak 1994ko ekainaren 15ean, arrantza sektorea berregituratzeko. 1994ko uztailaren 1ean, Europako Batasuneko Estatu kideei zuzendutako berriemate bat (94/C 180/01) eman zuen Europako Batzordeak. Berriemate horretan, dirulaguntza orokor edo jardun-egitarau integratuetarako orientazioak finkatzen dira, eta, ildo horretatik, arrantza sektorea berregituratzeko ekimen komunitario baten barruan laguntza-eskabideak aurkez ditzaten eskatzen zaie Estatu kideei.

Arrantza sektorea berregituratzeko ekimen komunitarioaren barruan, Euskal Autonomi Elkarteari eta beste autonomi elkarte batzuei 1994-1999ko Jardun-egitarau Integraturako laguntza komunitarioa emateko Erabakia onartu zuen Europako Batzordeak 1994ko abenduaren 27an.

Gaur egun inoiz ez bezalako krisi egiturazkoa pairatzen ari da arrantza sektorea, besteak beste, untziteriaren berregituraketa eta horren ondorioz sortu diren lan-soberakinak direla kausa. Eta, hain zuzen ere, arrantza sektorea krisi hori gainditzeko moduan jartzea da beste laguntza egiturazko batzuen osagarri izateko eratu den Arrantza ekimenaren helburua. Hortaz, Arrantza ekimenak lagundu nahi dio arrantza sektoreari, krisiaren ondorio sozial eta ekonomikoak arintzen, eta arrantzaren menpe-menpeko aldeetan enplegua sortzen duten jarduerak garatu eta ekonomi ehuna anizten; eta lagundu nahi die, halaber, arrantzaren menpeko alde horiei, etorkizunari buruz gaur egun dauden zalantza gogorrak argitzen, eta susperketa eta garapen ekonomikoa lortzen.

Ildo horretatik, Eusko Legebiltzarrak 1994ko ekainaren 23an onetsi zuen «Arrantzarako Plan Estrategikoa. Jarduketa Esparri Orokorra» agiriak jardun-egitarau berezia diseinatu zuen aipaturiko aldeen garapen sozioekonomiko integratua sustatzeko, eta nabarmen utzi zuen, Arrantzaren filosofiarekin bat etorriz, ekimen pribatua funtsezko aurreoinarria dela aipatu dugun prozesu guztia ezartzeko.

Europako Elkarteko Arrantza ekimenak, aurrerantzean ere alde hauetako jarduera ekonomiko nagusia arrantza izan behar delako uste osoan baitago, jarduteko bi ardatz nagusi ditu: batetik, arrantza sektorea are indartsuago bultzatu beharra, eta bestetik, arrantzagune hauetako garapen sozioekonomikoa sustatu beharra, bertako ekonomi ehuna aniztuaz.

Europako Elkarteko fondoetatik -Arrantzaren Orientaziorako Finantza Tresnatik (<FONT FACE="Garamond 3" AOFT <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>), Eskualde Garapenerako Europako Fondotik ( <FONT FACE="Garamond 3" EGEF<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) eta Europako Gizarte Fondotik (<FONT FACE="Garamond 3" EGF <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>), hain zuzen ere- eta Euskal Autonomi Elkarteko fondoetatik aterako dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak finatzatzeko baliabide ekonomikoak.

Ondorioz, arrantzako profesionalen elkarteei kontsulta egin ondoren, hau

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1. atala.– Xedea.

1.– Arrantza Sektorea Berregituratzeko Europako Elkarteko «Arrantza» Ekimenaren Egitarauaren markoan (aurrerantzean Egitaraua) ekonomi laguntzak ematea da agindu honen xedea. Egitarau hori Batzordearen 1994ko abenduaren 27ko Erabakiaren bitartez onetsi zen.

2.– Agindu hau Egitarauaren indarraldian zehar aplikatuko da.

2. atala.– Laguntzen izaera.

1.– Agindu honen ondorioz ematen diren dirulaguntzak ez itzultzekoak izango dira.

2.– Europako Batasuneko egitura-fondoetatik eta Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontu orokorretan ezarriko diren aurrekontu-kredituetatik aterako dira helburu honetarako baliabide ekonomikoak. Aurrekontu ekitaldi baten barruan ematen diren laguntza guztien kopuru osoak ez du gaindituko aurrekontuan ezarritako kopurua edota -indarreko legeriarekin bat etorriz, aurrekontuen aldaketarik onetsiz gero- kopuru hori eguneratzearen ondoriozkoa. Laguntzak egotzi behar zaizkion aurrekontuan ez badago kreditu egoki eta nahikorik lortu nahi den helbururako, ez da laguntzarik emango, eta agindu honen eraginkortasuna etenik geratuko da laguntza berriak emateari dagokionez.

Laguntzak egotzi behar zaizkion aurrekontuan ez badago kreditu egoki eta nahikorik lortu nahi den helbururako, laguntzak ukatu egingo dira administrazio-erabaki bidez. Hori guztia dela eta, «Arrantza» egitarauak indarrean dirauen bitartean, ekitaldi ekonomiko batean laguntzak emateko kreditua agortzen bada, inguruabar horren berri emateko xedeaz, Arrantza Zuzendaritzak administrazio-erabakia emango du, aipaturiko kreditua zein egunetan agortu den adieraziko duena. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Edonola ere, harako ekitaldian inbertsio-proiektuetarako aurkezten diren laguntza-eskabideak, berriz egin eta ondorengo ekitaldi bateko aurrekontu-kredituei egotzi ahal izango zaizkie, baldin proiektu horiek betetzen badituzte agindu honetan laguntza emateko ezartzen diren eskakizunak eta, gainera, ezinezkoa bada proiektuei erantzutea beraiek aurkezten diren ekitaldiko kredituekin. Halaber, arau honen 10. atalean ezarriko diren lehentasun-irizpideei dagokienez, ukatutako lehenengo eskabidearen data gordeko da.

3. atala.– Jardun-eremua.

1.– Euskal Autonomi Elkartean, arrantzarekiko menpekotasun nabaria duten udalerri guztiak izango dira Europako Elkarteko «Arrantza» ekimenaren jardun-eremuaren barruan. Horrez gain, aipatu ekimenaren eraginaldean kokaturiko udalerriak ere izango dira ekimenaren jardun-eremuaren barruan, lehenik aipaturiko udalerrien gizarte eta ekoizpen ehuna suspertzen lagun dezaketen neurriei dagokienez.

2.– Agindu honen eranskinean zehazten da aurreko lerroaldian aipaturiko udalerriak zein diren.

4. atala.– Onuradunak.

Enpresari indibidualak, merkataritzako sozietateak, kooperatibak, lan-sozietate anonimoak eta indarreko legerian jasotako beste era juridiko guztiak izan daitezke agindu honetan jasotako laguntzen onuradun, baita herri-erakundeak ere, baldin betetzen badituzte ondoko beharkizun guztiak:

a) Arrantzaren menpe-menpean dagoen eskualderen baten barruan lagun daitekeen inbertsio-proiektu edo jardueraren bati heltzea, aurreko atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

b) Enpresa txiki eta ertainei laguntza estatalak emateko Europako Elkarteak zehaztutako gidalerroei buruz <FONT FACE="Garamond 3" EEE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko Batzordeak Estatu kideei 1992ko maiatzaren 20an egin zien 92/C213/O2 Berriematean (abuztuaren 19ko C/213 zk.ko Europako Elkarteen Egunkari Ofiziala) ezarritakoarekin bat etorriz, enpresa txiki edota ertainaren izaera izatea, hala goian aipaturiko aldeen ekonomi ehuna anizteko neurrien kasuan, nola aurrerantzean ezartzen diren gainerakoetan. Eskakizun hau ez da aplikatuko herri-erakundeen kasuan.

c) Tributu-betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez, egunean egotea, edo, bestela, gerorapena edo luzamendua izatea.

d) Lagundutako inbertsioaren destinoari eustea, gutxienez inbertsioa gauzatu eta hurrengo bost urtean zehar.

5. atala.– Lehentasunezko jarduketa-ardatzak. Jarraian adieraziko diren jarduketa-ardatzen barruan kokaturiko jarduera eta inbertsioen sustapenera zuzentzen dira agindu honetan araututako laguntzak:

a) Krisian dauden azpisektoreentzako eta gaztazkak konpontzeko laguntza berezia.

– Errentagarritasun-krisi luzean dauden sektore eta modalitateetarako presazko laguntzak: enpresen modernizazio, berrikuntza eta lankidetzarako laguntzak, edota inbertsioen birfinantzaketarako laguntzak, besteak beste.

– Arrain-tokietan arrantza-ikuskapena egiteko eta gatazketan bitartekaritza-lanak egiteko laguntzak.

– Arrantzako enpresa txiki eta ertainak kapitalen merkatura iristeko modua erraztea, bermeak ematera eta partaidetzak hartzera jotzen duten neurrien bitartez, finantza-proiektuen ebaluazio eta aholkamendu zerbitzuak eskainiz, enpresa-ekimenak sustatuz eta abar.

b) Arrantzako produktuen balioa areagotzea: arraina eraldatu eta merkaturatzeko laguntza integrala:

– Industria eraldatzaileak lehiatzeko duen gaitasuna hobetea: azpiegiturak eta ekipamenduak sortzea, hobekuntza teknologikoak eta ekoizpenezkoak lortzera zuzendutako inbertsioak, kalitatea eta enpresen kudeaketa hobetzeko inbertsioak, enpresen arteko lankidetza eta egituraketa lortzekoak eta abar.

– Arrainaren eraldaketa eta merkaturatzearen azpisektore berrietan enpresak sortzeko laguntza: ontzi hermetikoan eraldatutako arrainaren sektore tradizionala aniztea eta hazteko igurikapen onak eskaintzen dituzten beste prestaera batzuk sustatzea (arrain-xerrak, aurrez apailaturikoa, hezurrik gabekoa eta abar).

– Arrantzako produktuen merkatu iraunkorra garatzeko esperientzia ereduzkoetarako laguntza.

– Arrantzako produktuak aniztera eta haien balioa areagotzera zuzendutako ikerketa-proiektuak.

c) Harrapaketa sektorearekin eta arrantza-bilbadura osoaren egituraketarekin loturiko enpresa berriak sortzeko laguntzak.

– Zerbitzu komunetako enpresak (aholkularitza eta kudeaketa, tresneriaren hornidura, sareen konponketa, esportazioaren sustapena, merkatuak irekitzea, itsaso zabaleko osasun-laguntza eta abar).

– Sektorearen egituraketarako laguntza: Arrantzako Mahaia, Aholkamendurako Sektorearteko Kontseilua eta lanbidearteko erakundeak sortuz eta/edo haien jardunaz baliatuz, edota erakunde horietako kideek Europako Elkarteko foroetan parte hartuz.

d) Arrantzako prestakuntzarako egitarau berria.

– Arrantzaleen prestakuntza profesionala hobetzea itsasketa eta arrantza gaietan: hasierako prestakuntzaren edukiak hobetzea, batez ere ekonomi eta enpresa kudeaketa, arrantzari aplikatutako teknologia berriak, sektoreari aplikatu behar zaizkion arau europarrak, ingurugiroaren babesa, eta arrainaren kalitatearen eta arraina manaiatzeko moduaren hobekuntza jorratzeko. – Irakasleen prestakuntzarako egiturak hobetu eta berritzea, nazioarteko beste prestakuntza-zentro batzuekiko elkartrukeak sustatzea eta abar.

– Europako Batasuneko hezkuntza-agenteen arteko loturak, mintegiak eta bilkurak bultzatzea.

e) Arrantzaren menpe-menpeko kostaguneetako ekoizpen-ehuna anizteko laguntza.

– Beharginak birziklatzeko eta beste jarduera batzuetan prestatzeko egitaraua.

– Artisau-erako enpresa berriak eta enpresa txiki eta ertain berriak ezartzeko laguntzak.

– Turismo eta nekazalturismoko ekipamenduen sustapena.

– Toki-garapenerako ekipamenduak hornitzea.

6. atala.– Subentziona daitezkeen gastuak.

1.– Egitarauan adierazitako neurri eta helburuen barruko jarduera eta proiektuen sustatzaileek bereganatutako gastuak subentzionatu ahal izango dira, beti ere ondoko kontzeptu hauengatik:

a) Ondoko helburuak dituzten inbertsioak:

– Lurren atondura eta urbanizazioa.

– Eraikuntzak.

– Makinak, instalazioak, tresneria eta altzariak.

– Komunikazio eta informatizazio prozesuetarako ekipoak.

– Barne-garraiorako elementuak.

– Inbertsioa gauzatzeko behar diren gainerako inbertsio eta gastuak: ikerketa eta garapenean (I + G), proiektu ingeniaritzan eta proiektuen zuzendaritza teknikoan egindako gastuak.

b) Ekoizgarri ez diren jarduera eta inbertsioak, ondoko hauek bereziki:

– Garapen-proiektuen erantzuleentzako, enpresa txikientzako eta martxan dauden beste jarduera batzuetarako urgazpen teknikoa, beti ere ekimen berriak sumatzera, haien bideragarritasuna ebaluatzera, litezkeen merkatu berriak sumatzera, finantzaketa-aukerak aurkitzera, eraberriketaren kudeaketara eta abarretara zuzenduta.

– Merkatuak ezagutzeko azterlanak, beti ere agindu honetan aipatutako aldeetan turismoaren garapen hobea ahalbidetzeko.

– Aholkularitza ematea eta kalitateari, produktuen eraberriketari eta ekoizpen-prozesuei buruzko diagnosi-azterlanak egitea, enpresek eskaturik; horrez gain, kalitatea bermatzeko sistema ezarri eta hobetzeko, lehen aipaturiko azterlanek beharrezkotzat jotzen dituzten inbertsioak gauzatzea.

– Teknologiaren transferentzia.

– Arrantza-herrien eta itsaso zein lehorreko ibilbide turistikoen berrikuntza eta garapena.

– Jarduera ekonomikoen ondoriozko beharrizanetarako egokitzen diren azpiegitura publiko txikiak.

– Arrantzaz landako beste jarduera batzuk bultzatu eta sustatzea: kirol-portuak, urazpiko jarduerak, erakusketak, azokak, akuarioak, museoak eta abar.

– Artisau-erako enpresak eta arrantzaren azpisektore berriekin erlazionaturiko enpresak sortu eta bultzatzea.

– Herri eta eskualde eremuko merkatuei buruzko azterlanak eta banaketa-zirkuituen azterketa.

– Arrantza-baliabide naturalak babestu, berreskuratu eta hobetzea, eta baliabide horiek aurkitzeko neurriak.

c) Arrantzaren menpe-menpeko aldeen beharrizanetarako egokitutako lanbide-heziketa edo prestakuntzarekin erlazionaturikoak, eta orientazio eta aholkamenduarekin erlazionaturikoak, hala nola ondoko hauek:

– Ikastaroak egiten ari direnen gizarte-zamak, egonaldi edo joan-etorriek eragindako gastuak.

– Langileria hezitzaile, orientatzaile edo aholkulariaren gastuak.

– Suntsikorrak eta amortizakorrak ez diren ondasunak.

– Prestakuntzarako ekipoen amortizazioak, alogerak eta leasing-a.

– Eraikinen amortizazioak, alogerak eta leasing-a.

– Administratzaileen, kudeatzaileen eta prestatu gabeko langileriaren ordainsariak, gizarte-zamak eta bidai gastuak.

– Lanbide-heziketako zentroetako lokalak elbarrientzat egokitzea.

– Publizitatean, bulegoen horniduran eta dokumentazio orokorrean egindako gastuak eta beste gastu arrunt batzuk.

– Prestakuntzako eskolen atondura eta hobekuntza.

d) Enplegu sorkuntzarako laguntzak, aurreko idazatien barruko inbertsioen markoan, ondoko modalitate hauetan, hain zuzen ere:

– Besteren konturako lanpostuak kontratatzeko laguntzak.

– Jarduera independenteak sortzeko laguntzak.

7. atala.– Laguntzen zenbatekoa.

1.– Inbertsioak egiteko laguntzak ondoko portzentaia hauen arabera subentzionatuko dira:

a) Ekimen publikoaz egiten badira inbertsioak, onartutako aurrekontuaren %100erainokoa izan daiteke subentzioaren portzentaia.

b) Ekimen pribatuaz egiten badira inbertsioak, gutxienez inbertsioaren %50 onuradun pribatuari dagokio, eta laguntza publikoen portzentaia (ekoizgarri ez diren jarduera eta inbertsioetarako laguntzen kasuan izan ezik, orduan laguntzak inbertsioaren %100erainokoak izan baitaitezke) ondoko muga hauen barruan egongo da:

– Sektorea egituratzeko laguntzak (hala Arrantzako Mahaia, Aholkamendurako Sektorearteko Kontseilua eta lanbidearteko erakundeak sortuz eta/edo haien jardunaz baliatuz, nola erakunde horietako kideek Europako Elkarteko foroetan parte hartuz egituratzeko, alegia), eta arrain-tokietan sortzen diren ikuskapen-gatazketan bitartekaritza-lanak egiteko laguntzak ezin izan daitezke inbertsioaren %50etik gorakoak.

– Krisian dauden azpisektoreentzako eta gaztazkak konpontzeko laguntza bereziak (horien artean errentagarritasun-krisi luzean dauden sektore eta modalitateetarako presazko laguntzak daudelarik) inbertsioaren %40koak izango daitezke gehienez ere.

– Arrantza-produktuak eraldatu eta merkaturatzeko enpresetan egindako inbertsioetarako laguntzak ezin izan daitezke inbertsio osoaren %40tik gorakoak akuikulturaren arloan; bestelako inbertsioetan eta interesatuek neurrien finantzaketan parte hartzen badute, gehienezko muga inbertsio osoaren %50ekoa izango da.

– Arrantzaren menpe-menpeko aldeak garatzeko laguntza zuzena ematen duten inbertsioak egiteko laguntzak, artisau-erako enpresen eta enpresa txiki zein ertainen kasuan, ezin izan daitezke onartutako aurrekontutik subentziona daitezkeen gastuen % 46tik gorakoak; enpresa txiki edo ertain ez direnentzat, ordea, eskualdeko laguntzen muga %38,5ekoa izango da. Bestalde, laguntzak %100erainokoak izan daitezke, hiru urteko epean enpresa berari emandako laguntza osoa ez bada 16 milioi pezetatik gorakoa.

– Ikerketa eta garapenarako (I + G) laguntzen kasuan, Europako Elkarteko arauteriak baimendutakoak izango dira gehienezko mugak.

– Lanbide-prestakuntzarako, orientaziorako eta arrantza sektorearen garapenerako inbertsioei buruzko aholkamendurako laguntzen kasuan, partaidetza publikoa inbertsioen edo egindako jarduketen %100erainokoa izan daiteke; edonola ere, muga 250.000 pezetakoa izango da antolatzen den ikastaro bakoitzean parte hartzen duen ikasle bakoitzeko.

– Enplegua sortzeko laguntzak kontratazioaren urteko kostuen %40rainokoak izan daitezke, edota %50erainokoak iraupen luzeko langabetuen, famili zamarik duten emakumeen edo minusbaliatuen kasuan, delako kontratazio hori gutxienez hiru urteko eperako egiten bada, eta gutxienez bost urtez eusten bazaio sortutako lanpostu berriari.

Edonola ere, Europako Elkarteko arauekin bat etorriz emango dira agindu honetan jasotako laguntzak.

8. atala.– Gastuen inguruan jarraitu beharreko erregelak.

1.– Eskabideak behar bezala balora daitezen, pertsona edo entitate eskatzaileak informazio egokia emango du bere eskabidean, eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren eraikin, ekipo, gai eta horniduren kostuari buruzko aurreikuspenak behar bezala bidezkotuko ditu (pro-forma fakturak, aurrekontuak eta abar).

2.– Agindu honen I. eranskinean jasotako udalerrietan egin behar dira inbertsioak.

3.– Inbertsioek gutxienez bost urte iraun behar dute enpresa edo entitate onuradunaren aktiboan.

4.– Pertsona edo entitate eskatzaileak behar diren neurri guztiak hartuko ditu, eskuratzen diren ekipo eta materialak, kalitate, kostu zein mantenimenduari dagokionez, egokienak direla bermatzeko.

9. atala.– Laguntzen baterakortasuna.

1.– Agindu honetan ezarritako laguntzak baterakorrak izan daitezke gainerako Herri Administrazio, Sail edo Erakundeek eman dezaketen beste edozein laguntzarekin, baldin ez badago gehiegizko finantzaketarik.

2.– Edonola ere, Agindu honen konturako laguntzak behar den heinean gutxituko dira, laguntzen kopuru osoak gaindi ez ditzan 7. atalean ezarritako mugak.

10. atala.– Laguntzak emateko lehentasunak.

Ondoko beharkizunei lotzen zaizkien proiektuak izango dira lehentasunezkoak:

a) Kreditu egokirik ezagatik ukatutako proiektuak.

b) Arrantzarekiko menpekotasun nabaria pairatzen duten eskualdeen kapital endogenoa behar bezala garatzen laguntzen duten proiektuak. c) Enpresa txiki eta ertainen ekoizpen-ehuna garatu eta eraberritzeko proiektuak.

d) Arrantzaleei eskainitako zerbitzuen eta portuaren garapen osorako lagungarri diren proiektuak.

e) Enplegua sortzen laguntzen duten proiektuak.

f) Arrantzako produktuen kalitatea areagotzeko politika sustatzera zuzendutako proiektuak.

g) Arrantzako langileen prestakuntza hobetzera zuzendutako proiektuak.

h) Ekoizpen-beharrizanak natur ingurunearen babesarekin bateratzen dituzten proiektuak.

11. atala.– Laguntzak zenbatekotzeko irizpideak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa, ezarritako gehienezko mugen barruan, ondoko irizpide hauen arabera zehaztuko da:

a) Proiektuaren bideragarritasun tekniko-ekonomiko eta finantzazkoa.

b) Egitarauaren izaera eta helburuei egokitzea harako ekintza.

c) Lurralde eta ekoizpenen orekaezak zuzentzen laguntzea.

d) Inbertsioa eraberritzailea eta eskualdearen osoko garapenerako lagungarria izatea.

e) Proiektuaren sustatzaileek behar adina berme eskaintzea, hala kaudimen ekonomiko-finantzazkoari nola enpresa-kaudimenari dagokionez.

f) Eskualdean eskualdeko ekoizpen-faktoreen erabilera.

g) Enplegua sortu eta mantentzea.

h) Proiektuaren ekoizgarritasunaren gehikuntza edo balio erantsiaren tasa.

12. atala.– Eskabideak.

1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzei heldu nahi dieten pertsona fisiko edo juridikoek, publikoak zein pribatuak izanik, jarraian aipatuko diren agiriak aurkeztuko dizkiote Arrantza Zuzendaritzari edo, horrelakorik ezean, entitate laguntzaileei:

a) Eskatzaileak edo bere legezko ordezkariak sinatutako eskabidea.

b) Garatu behar den jarduera deskribatzen duen memoria, non jasoko baitira kokalekuari buruzko datuak, inbertsioaren zenbatekoari buruzkoak, eta finatzaketa eta enplegu-sorkuntzari buruzkoak, bai halaber jarduera hori nola egokitzen zaien agindu honetan zehaztutako jardun-neurriei.

c) Tributu-betebeharretan eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketetan eskatzailea egunean dagoela frogatzen duen agiria.

d) Beste erakunde edo Administrazio batzuei eskatu eta/edo haiengandik lortutako laguntzen aitorpena.

e) Inbertsioa egin eta hurrengo bost urtean gutxienez, inbertsioaren destinoa errespetatzeko konpromizua.

f) Laguntza ordaindu eta hurrengo bost urteetan, Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari, entitate laguntzaileari eta Europako Batzordeari, beharrezko argibideak jaso eta inbertsioa edo gastua egiaztatu ahal izateko, behar dituzten agiri guztiak emateko konpromizua.

2.– Eskabideak aurkezteko epeak ekitaldian-ekitaldian ezarriko dira Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren erabakiaren bidez. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. 11. atalean jasotzen diren kuantifikazio-irizpideen baremazioa finkatuko da urteroko deialdi horretan.

13. atala.– Tramitazioa.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritza arduratuko da aurkezturiko eskabideak tramitatzeaz.

14. atala.– Entitate laguntzaileak.

1.– Aurreko atalean ezarritakoa gora-behera, entitate laguntzaileak deklaratu ahal izango dira laguntzak kudeatzeko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 6. atalean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

2.– Halaber, arrantzaleen kofradiak eta beren federazioak, eta arrantza-sektorearen garapenaren sustapena xede duten irabazasmorik gabeko elkarteak eta, xede bera izanik, nortasun juridikoa duten beste entitate pribatu batzuk deklaratu ahal izango dira entitate laguntzaile, baldin ondoko baldintza hauek betetzen badituzte eraginkortasun eta kaudimenari dagokionez:

a) Kudeaketa ekonomiko eraginkorra egitea.

b) Administrazio-egitura egokia izatea, behar beste giza eskuarte eta eskuarte materialekin.

c) Foru Ogasunari eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketetan egunean egotea, baita udal zergen ordainketan ere.

d) Jardun-eremuko arrantza-sektorean edota, kasuan kasu, arrantzarekin loturiko jardueretan itzal egoki eta nahikoa izatea.

e) Agindu honetan aipatutako aldeen garapen ekonomikoaren sustapenean aurre-aurreko bi urteetan gutxienez aritu izana, eta hori frogatu ahal izatea.

3.– Entitate laguntzaile izateko, elkarte eta entitate interesatuek berek eskatuko diote Arrantza Zuzendaritzari aurreko lerroaldian aipatutako deklarazioa, eta ondoko agiri hauek erantsiko dituzte:

a) Aurreko bi ekitaldietan burututako jarduerak azaltzen dituen memoria, non deskribatuko baitira kudeaketarako administrazio-egitura eta giza eskuarte zein eskuarte materialak, laguntzak kudeatzeko erabiliko direnak zehaztuz. Halaber, afiliatu kopurua adieraziko da.

b) Azken bi ekitaldietako kudeaketaren balantze ekonomikoak. c) Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak, zeinek egiaztatuko baitute entitate eskatzailea egunean dagoela erakunde bi horiei egin beharreko ordainketetan.

d) Elkarte edo entitatearen estatutuen kopia, eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

4.– Entitate laguntzaileen deklarazioa Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduaren bidez gauzatuko da. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

15. atala.– Lankidetza-hitzarmenak.

Aurreko atalean ezarritako beharkizunak betetzen dituzten entitate laguntzaileekin lankidetza-hitzarmena egingo du Arrantza Zuzendaritzak. Lankidetza-hitzarmenean ondoko inguruabar hauek zehaztu behar dira beren beregi:

a) Laguntzak kudeatzeko giza eskuarte eta eskuarte materialak.

b) Hartutako konpromizuen ondorioz egin behar diren diru-sarrera eta ordainketetarako banka-kontuaren identifikazioa.

c) Fondoak igortzeko era.

d) Alderdiek hartutako konpromizuak.

e) Jarraipena egiteko mekanismoak.

f) Jardupide-gastuak.

16. atala.– Entitate laguntzaileen betebeharrak.

Lankidetza-hitzarmenetan ezartzen denaren kaltetan jo gabe, ondoko hauek dira, besteak beste, entitate laguntzaileen betebeharrak:

a) Eskatzaileek aurkezten dituzten eskabideak jaso eta tramitatzea.

b) Laguntzak emateko baldintzak benetan betetzen direnentz egiaztatzea.

c) Onuradunek aurkezturiko ziurtagiriak entregatzea, eta egokiesten diren egiaztapenak egitea.

d) Laguntza ematen duen erakundeak fondoen kudeaketa egiaztatzeko obratzen dituen ekintzetara eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak burutzen dituen ikuskapen-kontroletara makurtzea.

17. atala.– Erabakia.

1.– Arrantza zuzendariak emango du harako laguntza onetsi ala ukatzeko erabakia.

2.– Aurkeztutako proiektua Egitarauan ezarritako irizpideei hobeto egokitzeko exigitzen diren aldaketak egitea, eskatzaileek bete beharreko baldintza izan daiteke proiektuak onetsi eta dirulaguntza emateko.

3.– Laguntzak emateko erabakiak ondoko inguruabar hauek zehaztuko ditu:

a) Lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoa.

b) Emandako laguntzaren gehienezko zenbatekoa.

c) Laguntzaren ordainketa zatikatzeko modua, horrelakorik egin behar bada.

d) Proiektuak gauzatzeko baldintza teknikoak.

e) Onuradunen betebeharrak.

4.– Eskabidea aurkeztu eta hiru hilabete igarotzen badira erabakirik eman gabe, eskabidea gaitziritzia izan dela ulertu ahal izango da 30/1992 Legearen 43. atalean aurreikusitakoari dagokionez.

18. atala.– Laguntzen ordainketa.

1.– Laguntzen helburua gauzatu dela frogatu ondoren

ordainduko zaizkie laguntzak onuradunei. Horretarako, burututako jarduerak azaltzen dituen memoria, proiektaturiko inbertsioak egin direla frogatzen dituzten agiriak, eta egindako inbertsioen ordainketen frogagiriak eta fakturak aurkeztuko zaizkio Arrantza Zuzendaritzari.

2.– Hala ere, emandako kopuru osoaren %50etik gorakoak ez diren aurrerakinak ematea onetsi ahal izango da laguntza emateko erabakian, baldin bidezko kausarik badago.

3.– Laguntzak hogeita hamar milioitik gorakoak direnean, laguntzaren aurrerakinik ordaindu ahal izateko, onuradunak abala aurkeztu beharra ezarriko du Arrantza Zuzendaritzak, bete beharreko baldintzak betetzen ez badira, emandako kopuru ekonomikoak itzul daitezen bermatzeko, 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

19. atala.– Urratzeak.

1.– 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eman zaion eta jaso duen diru-kopurua eta legearen arabera ezartzekoak diren korrituak itzuli behar ditu onuradunak, baldin ez baditu betetzen agindu honetan ezarritako eskakizunak edota laguntza emateko erabakian ezartzen diren baldintzak. Horrek guztiak ez du baztertzen bestelako lege-ekintzak edo zehapenak ezartzeko aukera.

2.– Arrantza zuzendariak erabakiko ditu urratzeengatiko espedienteak.

<FONT FACE="Garamond 3" XEDAPEN GEHIGARRIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Lehenengoa.– 1997ko ekitaldirako, agindu hau indarrean jartzen denetik 1997ko urriaren 15era bitartekoa izango da eskabideak aurkezteko epea.

Bigarrena.– Agindu hau indarrean jarri eta egutegiko 30 eguneko epea izango dute agindu honen 14. atalean aipatutako entitateek eskabideak aurkezteko.

<FONT FACE="Garamond 3" ALDIBATERAKO XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Europako Batzordeak Euskal Autonomi Elkartearen alde onetsitako erabakiaren markoan, Agindu hau indarrean jarri baino lehen aurkezturiko proiektuetarik, Euskal Autonomi Elkarterako azpiegitarauan exigituriko eskakizunak bete eta erabakitzeko daudenak, aipaturiko egitarauaren markoan erabakiko dira, eskabidearen administrazio-baldintzak errespetatuz eta Agindu honetan exigituriko eskakizunen arabera.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 17a.

<FONT FACE="Garamond 3" Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

<FONT FACE="Garamond 3" JAVIER RETEGUI AYASTUY.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" AGINDUAREN JARDUN-EREMUAREN BARRUAN SARTZEN DIREN UDALERRIEN ZERRENDA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Bizkaia.

Bilbo Handia eskualdea (26 udalerri).

Bilbao Muskiz Galdakao Getxo Barakaldo <P ALIGN="JUSTIFY">Ortuella Etxebarri Leioa Sestao Valle de Trápaga-Trapagaran

Zaratamo Berango Portugalete Alonsotegi Larrabetzu

Erandio Santurtzi Arrigorriaga Lezama Loiu

Basauri Sondika Derio Zamudio Abanto Zierbena

Plentzia-Mungia eskualdea (15 udalerri).

Plentzia Bakio Mungia Gorliz Maruri

Meñaka Lemoiz Gatika Arrieta Barrika

Laukiz Fruiz Sopelana Urduliz Gamiz-Fika

Gernika-Bermeo eskualdea (19 udalerri).

Bermeo Elantxobe Mundaka Ibarrangelu Gernika-Lumo

Ea Sukarrieta Gautegiz-Arteaga Ereño

Murueta Nabarniz Errigoiti Forua Busturia

Morga Kortezubi Mendata Muxika Ajangiz

Markina-Ondarroa eskualdea (11 udalerri).

Lekeitio Ondarroa Berriatua Mendexa Amoroto <P ALIGN="JUSTIFY"> Ispaster Aulesti Etxebarria Guizaburuaga Markina-Xemein

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

Gipuzkoa.

Deba Beherea eskualdea (6 udalerri).

Mutriku Eibar Elgoibar

Mendaro Deba Soraluze-Placencia de las Armas

Urola-Kostaldea eskualdea (11 udalerri).

Getaria Orio Azkoitia Zumaia Zarautz

Azpeitia Aizarnazabal Aia Errezil Zestoa

Beizama

Donostialdea (11 udalerri).

Donostia-San Sebastián Pasaia Usurbil Lezo

Lasarte-Oria Oiartzun Andoain Rentería

Urnieta Astigarraga Hernani

Bidasoa Beherea eskualdea (2 udalerri).

Hondarribia Irun

<FONT FACE="Garamond 3" LAGUNTZA-ESKABIDEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Espediente zk. Sarrera data (Erregistroko zigilua)

Sozietateko ordezkariaren datuak

Izen-abizenak: .

<FONT FACE="Garamond 3" NAN <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>:

ESKAERA:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Europako Elkarteko «Arrantza» ekimenaren itzalpean Euskal Autonomi Elkarteko arrantza sektorea berregituratzeko emango diren laguntzak arautzeko den Aginduan aurreikusitakoaren arabera, «...........................» izeneko inbertsio-proiekturako, ........................ PTAko kostuaren gainetik, %...(e)ko subentzioa eman dakion. Proiektua .......................... herrian gauzatuko da, ....................... Lurralde Historikoan.

Horrez gain, eskatzaileak adierazten du, bere erantzukizunpean, eskabide honekin batera ematen dituen datu guztiak egiazkoak direla, eta ondoko konpromizu hauek bere gain hartzen dituela:

1.– Datuak egiaztatzeko behar diren agiri guztiak ematekoa. 2.– Konpromizuaren eskakizunak betetzekoa, eta, kasuan kasu, eskatutako laguntzaren arabera egoki diren egiaztapenak onartzekoa.

Eskabide honekin batera ondoko agiri hauek aurkezten dira (marka ezazu X batez egokia dena):

(..) Eskatzaileak edo bere legezko ordezkariak sinatutako eskabidea.

(..) Garatu behar den jarduera deskribatzen duen memoria, non jasoko baitira kokalekuari buruzko datuak, inbertsioaren zenbatekoari buruzkoak, finatzaketa eta enplegu-sorkuntzari buruzkoak, bai halaber jarduera hori nola egokitzen zaien agindu honetan zehaztutako jardun-neurriei.

(..) Tributu-betebeharretan eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketetan eskatzailea egunean dagoela frogatzen duen agiria.

(..) Beste erakunde edo Administrazio batzuei eskatu eta/edo haiengandik lortutako laguntzen aitorpena.

(..) Inbertsioa egin eta hurrengo bost urtean gutxienez, inbertsioaren destinoa errespetatzeko konpromizua.

(..) Laguntza ordaindu eta hurrengo bost urteetan, Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari, entitate laguntzaileari eta Europako Batzordeari, beharrezko argibideak jaso eta inbertsioa edo gastua egiaztatu ahal izateko, behar dituzten agiri guztiak emateko konpromizua.


Azterketa dokumentala