Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 1997ko uztailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
3852

153/1997 DEKRETUA, 1997ko ekainaren 24koa, Larrialdiei aurregiteko bidea-LABI deritzan Euskadiko Herri Babeseko Plana onartzen duena eta larrialdiei aurre egiteko euskal sistemak dituen integrazio-bideak arautzen dituena.

Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legean aginduta dago Euskadiko Autonomia Elkarteko administrazio publikoek izan behar duten jarduera arrisku handien, hondamenen eta zorigaitzen edo istripuen eta antzekoen ondorioz sortutako larrialdietan, lagunen bizitza, ondasunak, eta guztion ondarea zaintzeko. Horretarako, legeak, beste ekintzen artean, hondamendia denerako edo aurrikus daitekeenerako behar bezalako erantzuna prestatzera bideratzen ditu zerbitzu publikoak, babeseko eta laguntzako lanetan koordinatuta parte har dezaten larrialdietako planen eta ekintza-taktiken bidez.

Hori helburu, Larrialdien Kudeaketari buruzko apirlaren 3ko 1/1966 Legearen 15. atalean aurrikusia dago Euskal Autonomia Elkarteko Herri Babeseko Plana herri-babeseko diren egoerei erantzuteko jarduera antolatzeko bitarteko osotzat onartzea. Horretarako, herri-babeseko plan guztiek bere duten antolamendu-esparru orokorra behar du Planak autonomia-zuzendaritzaren beharrean den edozein larrialditan; are gehiago, herri-babesaren planifikazioa bere maila guztietan osatzen duten jarraibideak ere ezarri behar ditu, jarraibide horiek bat egin dezaten larrialdiei aurre egiteko euskal sistema integratu eta bateragarri batekin.

Bestalde, legeak agintzen duenez, larrialdiei aurre egiteko sistema integratu, bateragarri eta erabilgarriak etengabe prest egon behar du bai herri-babesaren beraren egoerei bai istripuei eta antzekoei erantzuteko. Larrialdien kudeaketari buruzko Legeko 2. atalean jasotako agindu horrek beharrezko bilakatzen du gogoan izatea eta arautzea herri-babesaren planifikazioko tresnen eta hondamen ez diren larrialdietan lankidetzan eta koordinazioan aritzeko tresnen (lege bereko III. atalburuan araututakoen) arteko elkartasuna.

Euskal Autonomia Elkarteko Herri Babeseko Plana egiten parte izan dute Planak barruan hartzen dituen erakunde eta jarduleek, eta Ekonomia Arazoetako Batzorde Ordezkariak 1995eko abenduaren 19ko bileran erabakitako ildotik jo da; izan ere, Jaurlaritzaren egitarau eta jarduera garrantzitsuen eta planen egutegian sartu da. Egutegi hori 1995eko abenduaren 19an onartu zen Jaurlaritzako Kontseiluaren Erabakiz.

Ondorioz, Euskal Autonomia Elkarteko Herri Babeseko Batzordearen txostena aldekoa izanik, Herrizaingo sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluak 1997ko ekainaren 24ko bileran eztabaidatu eta onartuta, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Herri Babeseko Plana onartzea.

Dekretu honen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Elkarteko Herri Babeseko Plana, «Larrialdeei aurregiteko bidea- LABI» deritzana. Dekretu honen eranskinean dago jasoa.

2. atala.- Ekintza-taktikak.

1.- Hondamendi ez diren gora-beheretako larrialdiei aurre egiteko sistemaren erantzun-tresnak dira ekintza-taktikak. Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen III. atalburuan jasota daude eta larrialdietako bateraguneen oinarrizko tresna dira.

Deia edo alarmaren mezua zein eta nolakoa den benetako denboran erabakitzen dute; baita gora-beheren eta larrialdiaren zenbaterainokoaren arabera baliabideak eta bitartekoak abiarazteko irizpideak eta hartu beharreko neurriak ere (Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 26. atala).

2.- Istripu-mota jakin bati erantzuteko prestatutako plan sinoptikoaren egitura du. Horrelakoetako deiaren edo alarmaren mezua zein eta nolakoa den benetako denboran erabakitzeko irizpideak azaltzen ditu; baita abiaraz daitezkeen zerbitzu, baliabide edo bitartekoak eta horietako bakoitzaren betekizuna ere. Egoeran, gora-behera motan eta larrialdiaren zenbaterainokoan eragina dutenak nolakoak, halakoa izango da betekizun hori. aurreikusiak daude, hala berean, zerbitzu, baliabide eta bitartekoak abiarazteko irizpide eta protokoloak.

3.- Ekintza-taktika bakoitzean aurreikusitako baliabideak abiarazteko irizpideak hauek dira: erantzunaren berehalakotasuna, larrialdia izandako tokiaren hurbiltasuna, baliabideen erabilgarritasuna, profesionalizazioa, parte hartzaileen espezializazioa, baliabide-bitartekoen arteko osagarritasuna eta ordezkotasuna.

Ekintza-taktikek hainbat aplikazio-maila izan behar dute kontuan, gora-beherarena konpontzeko beharrezkoak diren bitartekoak abiarazteko moduaren araberako aplikazio-mailak eta larrialdia izandako tokian jarduteko zuzendaritza beharraren araberakoak. LKLren 26.3. atalean ezartzen denez, honako hipotesiak gogoan hartu behar dira horretarako:

a) Premialdi edo larrialdiari aurre egitea administrazio jakin edo administrazio-zerbitzu jakin bati badagokio eta bestelako zerbitzuen laguntza beharrik ez bada, dagokion zerbitzu edo administrazioari alarma jakinaraztea eta jarraipena egitea besterik ez da izango larrialdietako bateraguneen eginkizuna.

b) Partaide diren zenbait baliabide edo bitartekoren laguntza behar denean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak larrialdetako bateraguneen laguntza teknikoa eskainiko du benetako koordinazioa lor dadin. Behar izanez gero, Herrizaingo Saileko teknikariak joango dira gertaera izandako lekura, lanetan, partaideekin adostasunean, batera jardun dadila lortzeko.

c) Lagunek bizitza galtzeko arrisku larriko kasuetan edo partaideek batera jardutea ezinbesteko denean, Herrizaingo Saileko agintari eskudunek unean uneko jarraibide zehatzak erabaki ahal izango dituzte larrialdiari aurre egiteko edo partaideen arteko lagunen bat, duen trebetasunagatik, zuzendaritza-lanetan aritzeko izendatu.

4.- Herrizaingo Sailak onartzen ditu ekintza-taktikak doazkien zerbitzu eta administrazioei entzun ondoren eta Euskal Autonomia Elkarteko Herri Babeseko Batzordeak txostena egin eta gero (Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 26.2 atala)

Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 25. atalean aipatutako erakunde publiko edo pribatuak Herrizaingo Sailak behartuta daude ekintza-taktikak egiten laguntzera. Premialdi edo larrialdietan informazioa eman behar dute, kokaleku, langile-kopuru, baliabide tekniko, zerbitzu eskaintzaren sistema eta, oro har, bitarteko erabilgarrii buruzko informazioa.

3. atala.- Ekintza-taktiken eta herri-babeseko planen arteko elkarbideak.

1.- Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legeak 2. atalean larrialdiei aurre egiteko aurreikusten duen sistema erabilgarri iraunkorra bermatzeko aplikazio-maila bi bereizten ditu sisteman bertan. Istripu edo larrialdi-egoerari, bilakaerari eta konplexutasunari begirakoa da bereizketa hau:

a) 1. maila.- Hondamendia ez den gorabehera konpontzeko ez da beharrezkotzat jotzen larrialdietan jardun ohi duten zerbitzuak besterik martxan jartzea. Kalterik ez edo kalte murritzak eragiten dituzten istripuak dira, hasieran laguntzeko bitartekoak abiaraztea eskatzen dutenak edo, kasuan kasu, koordinazio osagarria eta laguntza tekniko handiagoa. Maila honetan erabiltzen dira hondamen ez diren larrialdietako lankidetza- eta koordinazio-bideak, Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legeak III. atalburuan arautzen dituenak dagokion ekintza-taktikaren bitartez.

b) 2. maila.- Arrisku handiko egoera, hondamendia edo hondamen publikoa. Jarduteko egitura organiko berezia eskatzen du eta, batera, parte hartzera deitutako administrazio publikoen arteko koordinazioa. Herri-babeseko planak abiaraziko dira maila honetan.

2.- Herri babeseko plan bat abiarazten denean, larrialdiaren nondik norakoa ikusita, eta hondamena ez diren larrialdietarako koordinazio eta elkarlanerako mekanismoak kontutan izanda, ekintza-taktika batez moblizatzen diren baliabideak aipatu planaren barruan integraturik erabili beharko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Organo eskudunak izango dira Plana ezarri eta zainduko dutenak. Horri kalterik egin gabe, Plana garatzeko erabakitzen den programarekin bat, Euskal Autonomia Elkarteko Herri Babeseko Plana bultzatu eta koordinatuko du Herrizaingo Sailak. Horrela, bada, Jaurlaritzako Lehendakariordetzaren bidez urtero jakinaraziko dizkio Ekonomia Gaietako Eskuordezko Batzordeari hasitako, uneko eta amaitutako ekintza zehatzak, horietarako jarritako bitartekoak eta zenbateraino bete den Plana garatzeko programa.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 24an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

ERANSKINA

LARRIALDIEI AURREGITEKO BIDEA (LABI)

HERRI-BABESEKO EUSKADIKO PLANA

AURKIBIDEA

HITZAURREA

ATARIKO IDAZPURUA

1.- Irismena

2.- Eginkizunak

3.- Lege-esparrua

4.- Terminoen glosarioa

I. IDAZPURUA.- ARRISKUEN IRAGARPENA

1.- Sarrera

2.- Arriskuen sailkapena

2.1.- Arrisku-mota orokorrak

2.2.- Sailkapena

2.3.- Arriskuen arteko lotura

3.- Arriskuak iragartea eta neurtzea

4.- Arriskuen mapa eta inbentarioa

5.- Administrazioaren eskuhartzea, arriskuen iragarpenaren arabera

II. IDAZPURUA. BALIABIDEAK ETA BITARTEKOAK ZEHAZTEA

1.- Baliabide eta bitartekoen kontzeptuak

2.- Baliabide eta bitartekoen jatorria

3.- Baliabide eta bitartekoen katalogoa

4.- Baliabide eta bitartekoak elkarri esleitzea

III. IDAZPURUA.- EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HERRI BABESAREN PLANGINTZA

I.- ATALBURUA.- XEDAPEN OROKORRAK

1.- Planaren kontzeptua

2.- Plan-motak

3.- Herri-babeseko plangintzarako beste tresna baliagarri batzuk

4.- Herri-babeseko plangintza

5.- Planen onarpena

6.- Homologazioa

7.- Planen eraginkortasuna eta indarraldia

8.- Herri-babesaren planen ezarpena eta mantenimendua

II. ATALBURUA.- PLANGINTZAREN EGITURA OROKORRA

1.- Gidaplanaren izaera

2.- Plangintzaren eskema orokorra

III. ATALBURUA.- LURRALDE PLANGINTZA

1.- Xedapen orokorrak

1.1.- Kontzeptua

1.2.- Mota desberdinetako lurralde-planifikazioek dituzten lehentasunak

1.3.- Planaren araberako organo aginpidedunak

2.- Udal eta foru-plangintzarako jarraibideak

2.1.- Udalen lurralde-planetarako jarraibideak

2.1.1.- Helburuak

2.1.2.- Gutxieneko edukina

2.2.- Foru-erakundeen lurralde-planetarako jarraibideak

2.2.1.- Helburuak

2.2.2.- Gutxieneko edukina

IV. ATALBURUA.- PLANGINTZA BEREZIA

1.- Kontzeptua

2.- Herri Babeseko Oinarrizko Arauan aurreikusitako plan bereziak

3.- Herri Babeseko Oinarrizko Arauan aurreikusten ez diren beste plan berezi batzuk

4.- Foru eta udalen arlo-ekintzetako jardunbide-planak

4.1.- Kontzeptua

4.2.- Baso-suteei aurre egiteko Eintzen foru plana

4.3.- Homologazioa

V. ATALBURUA.- ARLOKO EKINTZEN JARDUNBIDE-PROGRAMAK

1.- Definizioa

2.- EAEko Herri Babeseko Lurralde Planari lotuta dauden arloko ekintzen jardunbide-programak

3.- Larrialdi Erradilogikoei aurre egiteko Ekintza-Programa

VI. ATALBURUA.- AUTOBABESEKO PLANAK

VII. ATALBURUA.- PLANEN BATERATZE ETA INTEGRAZIOA

1.- Integrazio horizontala

2.- Integrazio bertikala. Planen arteko lotura

IV. IDAZPURUA.- ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIO ARAU OROKORRAK

1.- Zuzendaritzako organoak eta agintariak

1.1.- Zuzendaritzako agintarien eta organoen zenbaketa

1.2.- Planaren zuzendaritzaren ahalmenak

2.- Herri-babeseko planak ezartzeko irizpideak

3.- Herri-babeseko autonomi agintariak

3.1.- Herrizaingo sailburua

3.2.- Lehendakaria

4.- Estatuarekiko koordinazioa

4.1.- Estatuko Zuzendaritza

4.2.- Koordinatzeko arauak

4.2.1.- Plangintzarako lankidetza

4.2.2.- Estatuko eta autonomia erkidegoko zuzendaritza- eta koordinazio-organoen arteko informazio-trukea

4.2.3.- EAEko Herri Babeseko Planaren zuzendariaren aholku-batzordean Estatuak duen ordezkaritza

V. IDAZPURUA.- EUSKAL AUTONOMIA ELKARTEKO HERRI BABESAREN ANTOLAKETA OROKORRA

ATARIKO ATALBURUA

1.- Definizioa

2.- Bestelako plangintza-tresnez baliatzea

I.- ATALBURUA.- EAE-KO HERRI BABESEKO LURRALDE PLANAREN ZUZENDARITZA-EGITURA.

1.- Zuzendaria

2.- Aholku-batzordea

3.- Informazio-kabinetea

4.- Ekintzak Koordinatzeko Zentruz (EKZ)/ Ekintzen Koordinazio Bateraturako Zentrua (EKZ)

4.1.- Definizioa eta eginkizunak

4.2.- Ekintzen Koordinazio Bateraturako Zentruaren sorrera. (EKZ)

4.3.- Kokalekua

II. ATALBURUA.- EKINTZA-EGITURA

1.- Aginte-postu aurreratua (APA)

1.1.- Definizioa

1.2.- Helburuak

1.3.- Zuzendaritza

2.- Ekintza-taldeak

2.1.- Definizioa

2.2.- Egitura

2.3.- Antolaketa

2.4.- Eginkizunak eta osaketa

- Eskuhartze-taldea

- Osasun-taldea

- Segurtasun-taldea

- Logistikako taldea

- Laguntza teknikoko taldea

III. ATALBURUA.- ATAZAK

1.- Kontzeptuen eta egoeren definizioa

1.1.- Kontzeptua

1.2. - Jarduketa-mailak (larrialdiaren fase edo egoerak)

1.2.1.- 0 egoera

1.2.2.- 1. egoera

1.2.3.- 2. egoera

1.2.4.- 3. egoera

1.2.5.- 4. egoera

2.- EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana abiaraztea

2.1.- Kontzeptua

2.2.- Aplikazio-motak, larrialdi-egoera nolako den kontuan

2.2.1.- 0 egoera

2.2.2.- 1. egoera

2.2.3.- 2. egoera

2.2.4.- 3. egoera

2.2.5.- 4. egoera

2.3.- Egoera bakoitzaren aldarrikapen formala

2.3.1.- 0 egoeran

2.3.2.- Gainontzeko egoeretan

3.- Udalen zein aldundien planetako eta EAEko herri-babeseko lurralde-planeko agintari eta arduradunen arteko lotura

3.1.- Udalen eta aldundien planak abiaraztearen jakinarazpena

3.2.- Planen arteko lotura

3.3.- Udal eta aldundietako agintariei jakinaraztea

4.- Alerta eta alarma-sistemak

5.- Jakinarazpenak

5.1.- Kontzeptua

5.2.- Jakinarazpenaren hartzaile diren agintariak

5.2.1.- 0 egoera

5.2.2.- 1. egoera

6.- Ekintzen jardunbidea

IV. ATALBURUA.- BABES ETA KONPONKETA-NEURRIAK

1.- Babes-neurriak

2.- Biztanleei informazioa ematea

2.1.- Informazioa babes-neurri

2.2.- Informazioaren edukia eta ezaugarriak

2.3.- Informazioa emateko baliabideak

3.- Konponketa-neurriak

3.1.- Kontzeptua

3.2.- Jarduketak

3.3.- Ordezko zerbitzuak

V. ATALBURUA.- ATAZAREN EZARPENA ETA MANTENIMENDUA

1.- Planaren ezarpena

1.1.- Sarrera

1.2.- Plana garatzeko programazioa

1.3.- Ezarpena

1.3.1.- Beharrezko ekintzak

1.3.2.- Azpiegitura

1.3.3.- Planaren gaineko prestakuntza

1.3.3.1.- Planaren ezaguera

1.3.3.2.- Prestakuntza-programa

2.- Biztanleei informazio ematea

2.1.- Informazio-politika

2.2.- Informazioaren xedea

2.3.- Informazioaren oinarri diren printzipioak

3.- Planaren mantenimendua

3.1.- Kontzeptua

3.2.- Mantenimenduko programa

3.3.- Materiala aldizka egiaztatzea

3.4.- Planaren gaineko prestakuntza iraunkorra

3.5.- Trebakuntzako ariketak

3.6.- Saioak (itxura hutsezkoak)

3.7.- Eguneratzea/berraztertzea

HITZAURREA

Gaur egun, zoritxarrez, gero eta maizago gertatzen dira arrazoi naturalen nahiz akats teknikoen edo gizakien akatsen ondoriozko istripu, hondamen eta hondamendiak gure gizartean.

Gerta daiteke gizartea, bere ohiko antolaketarekin, gertaera horiei guztiei ondo aurre egiteko gai ez izatea, gertaerak larriak direnean batipat. Horrela, beharrezkoa da larrialdiko egoera horiei erantzuteko antolaketa bat, sinplea, malgua, azkarra eta eraginkorra izango dena.

Erronka horren aurrean, euskal erakundeak jabetu dira ondo erantzungo duen sistema bat eskaintzen asko ahalegintzea ezinbestekoa dela. Izan ere, batetik, herri-babesari dagozkien hondamendizko larrialdiei erantzun behar zaie, eta, bestetik, hain larriak ez diren egoerei ere koordinatuta eta eraginkortasunez erantzun behar zaie, egoera horiek gizartean eta funtsezko zerbitzuetan eragozpenik sortu ez arren, pertsonen bizitza eta segurtasuna jokoan baitaude. Era horretan, arazoa oro har hartu dugu, eta, horri eskerrak, egunero lana elkarrekin egiten duten zerbitzuak errazago etorriko dira bat hondamendiak gertatzen direnean. Gainera, hondamendien izaera aurreikusiz, hobeto erantzuten zaie, istripuzko egoera saihesteak hondamendia gertatzea ekidin baitezake. Aldi berean, gizarteak geroz eta gehiago eskatzen duen segurtasuna eskaintzen da.

Bi puntuetan oinarritu behar dugu larrialdiak kudeatzerakoan: egin behar dena planifikatu egin behar da, eta tartean dauden herri-administrazioak beren artean eta gizabanakoekin elkarlanean aritzeko bideak pentsatu behar dira. Horretarako, beharrezkoa da eskuartean dugun arauak larrialdi eta hondamendiei erantzuteko funtsezko esparrua ezartzea, eta, horrela arlo honetako ekintza guztiak larrialdiei aurre egiteko ekimen osatu eta bateragarrian sartuko dira.

Ikuspegi horrekin, eskuartean dugun EAEko Herri Babeseko Plana (Larrialdiei Aurregiteko Bidea (LABI) izena hartzen duena) da Euskal Autonomia Elkarteko larrialdien kudeaketa antolatzeko oinarrizko tresna, Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legeak, hain zuzen (hemendik aurrera LKL) ezarritakoaren arabera. Ildo horretatik ezartzen du, batetik, zein irizpide orokorri jarraitu behar dion Euskal Autonomia Elkarteko plangintzak, eta, bestetik, gure elkartean era guztietako larrialdiei aurre egiteko antolaketa orokorra, hala agintzen baitu Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legeak.

Legearen aginduz, larrialdiei aurregiteko LKLaren II. eta III. atalburuetan aurreikusten diren mekanismoak sistema bakar batean sartu behar dira. Horregatik, plangintza honetan arautzen denaren esparruan sartu behar dira larrialdiei aurre egiteko zenbait tresna. Tresna horiek berez herri babeseko planetakoak ez izan arren, aipatutako mekanismoekin bat etorri behar dute, era horretan dena koherentziaz lotuta egon dadin. EAEko Herri Babeseko Planak sartzen ditu bere baitan tresna horiek, herri babeseko planetako faseetan integratu ahal izateko.

ATARIKO IDAZPURUA

1.- IRISMENA

EAEko Herri Babeseko Planak LKE k arautzen duen larrialdiei aurre egiteko sistemaren elementu konplexuena da, euskal erakunde guztien planak, prozedurak, bitartekoak eta baliabideak integratzen baititu. Bere asmoa da autonomia elkartearen barruan sor daitezkeen edozein eratako larrialdiei aurre egiteko gai den antolaketa eratzea. Berdin da larrialdia zenbateraino den larria, edo larrialdia sortu zuen arriskugunea Elkarte barrutik edo kanpotik etorri den.

Erakunde-egiturak larrialdiaren ondorioz dagoen egoera berrira egokitzea da LABIren helburua. Eta hori, bizitzak eta ondasunak babestuz, komunitatearen funtsezko zerbitzuak mantenduz eta gizarte-sistemaren oinarrian dagoen azpiegitura zainduz eta, beharrezkoa denean, birgaituz, herritarren segurtasuna bermatzea lortzeko.

Herri babesa planifikatzea, larrialdiei aurregiteko sistemaren barruan, erakunde publikoetako maila desberdinek hondamendiei erantzuteko era aurreikustean datza. Behar-beharrezkoa da plangintza hori integrala eta koherentea izatea eta horregatik EAEko Herri Babeseko Gidaplan hau (Larrialdiei Aurregiteko Bidea (LABI)), LKL aren 15. atala betez, Euskal Autonomia Elkartean larrialdiei aurregiteko plangintza antolatzeko erreferentea da. Horretarako, autonomia mailan zuzendu edo koordinatu behar diren larrialdieei aurre egiteko modua antolatzeko marko orokorra izateaz gain, herri babesari dagozkion erakunde-mailak planifikatzeko prozesu globala ere osatzen du.

Azkenik, lege-agindua dela-eta larrialdiei aurregiteko sistemaren osagaiek talde eraginkorra eta berehala martxan jartzekoa osatu behar dute. Horregatik beharrezkoa da hondamenezkoak ez diren larrialdiei aurre egiteko lankidetzan eta elkarlanean aritzea. Larrialdi mota horiek herri-babesarekin batera araututa daude LKEren II. atalburuan.

2.- EGINKIZUNAK

Euskadiko Herri Babeseko Planak (LABI) honako eginkizun hauek betetzen ditu:

a) Autonomia Elkarteko herri-babesa antolatzeko egitura nagusia finkatzea. Horretarako hurrengo hau dagokio:

1) Plangintza-prozesuaren garrantzizko elementu iraunkorrak zehazten ditu Euskal Autonomia Elkartean (Larrialdien Kudeaketari buruzko Legearen -LKLren- 15 a) atala).

2) Arlo, ekintza edo larrialdi-mota zehatzak ezartzen ditu, gorabehera faktikoek, oraingoek nahiz historian zehar izandakoek, plan berezien lanketa eskatzen dutenean (LKL 15 b) atala).

3) Herri-babeseko udal eta foru-planak jarraibideak ezartzen ditu, plan bereziak eta arloko ekintzen jardunbidea lantzeko.

b) Larrialdien Kudeaketari buruzko Legearen III. atalburuan arautzen diren merkanismoek (hondamendizkoak ez diren larrialdietan elkarlanean aritzeko eta koordinatzekoek) herri-babeseko planekin izan behar duten lotura aurreikustea.

c) EAEko herri babeseko antolaketa-esparrua ezartzea, autonomia mailan zuzendu behar diren mota-askotako larrialdiei aurregiteko, larrialdiaren izaeragatik, irismenagatik edo larrialdi mota dela-eta erakunde bat baino gehiagok eskuhartu behar duelako. (LKLren 15. atala).

Antolaketa-esparru hori eskuartean dugun planaren VI. idazpuruan aurrikusten da, eta orokorra da, plangintza berezirik ez duen edozein arrisku-motatarako.

1) Herri-babeseko udal- eta foru-planak lurralde-planaren barruan sartzea ahalbidetzea eta Estatuaren eremukoekiko lotura bermatzea. (ikusi NBPC. 3.2).

2) Autonomia Elkartean dauden zerbitzu, baliabide eta bitarteko guztiak koordinatzea. Erakunde publiko eta pribatuenak ere multzo horren barruan sartzen dira, baita EAEko Herri Babeseko Lurralde Planak dituen beharren arabera eta beste herri-administrazioek, beren ahalmenen arabera, ematen dituztenak ere.

Ezarri diren antolaketa eta eraginkortasuna, hurrengo puntuak lortzeko gai izateko ezarri dira:

a) Larrialdiak diren bitartean beste herri-administrazioetatik jasotzen dituen laguntzak koordinatzeko eta zuzentzeko, eta, Herri Babeseko Oinarrizko Arauko IV. atalburuan azaltzen den deklarazioa dekretatuko balitz, eginkizunak Estatuko administrazioari nola eskualdatu aurreikusita izateko, eta, gainera, agintzen zaizkion jarraibideei jarraituz, bere baliabideak zuzentzen jarraitzeko.

b) Behar denean, udal- eta foru-planetako ekintzetan laguntzeko.

c) Behar denean, beste autonomia elkarteei lagundu, batez ere mugakideei.

3.- LEGE-ESPARRUA

Hondamendi-arriskuak konpontzeko administrazioek egiten dituzten ekintzen erreferentziarako testu nagusienak hauexek dira: aginpideen legezko esparruaren barruan, Konstituzioa, Autonomi Estatutua, Toki-jardunbidearen Oinarriak arautzen dituen Legea eta Euskal Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoen arteko harremanak arautzen dituen Legea.

Osagarri gisa, urtarrilaren 21eko 2/1985 Legeak, estatu-mailakoak ezartzen du zein betebehar dituzten herritarrek arrisku larriko egoera, hondamendi eta hondamen publikoetan eta Estatuko herri-babeseko eredu bat zehazten du, hain zuzen ere, aurreikuspenean, prebentzioan eta ekintzen antolaketan oinarritzen dena.

Euskal aginpideen eremuaren barruan, Larrialdien Kudeaketari buruzko 1/1996 Legeak Euskal Autonomi Elkarteko barruko herri-babesaren funtsezko ezaugarriak zehazten ditu.

Konstituzio Auzitegiak 1990eko uztailaren 19ko epaian agertu zuen herri-babeseko aginpideen banaketari buruz erabaki zuena. Euskal Autonomia Elkarteak eta Estatuak aldi berean aginpideak dituztela aitortu zuen eta gure autonomia elkartearen aginpideak muga bat duela: larrialdien arloko «Estatuaren interesa edo autonomia elkarteen gaindiko interesa». Horrela, interes hori dagoen kasuetarako, Estatuaren legeak finkatu egin behar du zein diren herri-babeseko eredu uniformearen oinarrizko ezaugarriak, izan ere, era horretan autonomietan erabiltzen diren zuzendaritza eta koordinazio-egiturak estatu-mailan dauden egituren barruan sartu ahal izango dira.

Konstituzio Auzitegiaren epaiaren ondoren, urtarrilaren 21eko 2/1985 Legeko 8. atala garatzeko, Herri Babeseko Oinarrizko Araua (apirilaren 24ko 407/1992 Errege Dekretua) onartu zen. Administrazioen herri-babeseko planak egiteko eta homologatzeko jarraibide nagusiak arautzen ditu arau horrek, eta autonomien gaindiko interesa duten kasuak arautzen ditu, baita horiek formalki nola deklaratu ere.

Arau hauek osatzen dute herri-babesaren gaian indarrean dagoen araudiaren oinarrizko zerrenda:

A) ESTATUA

Espainiako Konstituzioa (30.4 azpiatala).

2/1985 Legea, urtarrilaren 21ekoa, Herri Babesari buruzkoa.

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Jardunbidearen Oinarriak arautzen dituena (21.1.j), 25 eta 26 atalak).

1053/1985 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Arrisku Larri, Hondamendi edo Hondamen Publiko Kasuetako Larrialdi Egoeretan Jarduteko Behin-behineko Neurriei buruzkoa.

888/1986 Errege Dekretua, martxoaren 21ekoa, Herri Babeseko Estatuko Batzordearen Osaketa, Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzkoa.

886/1988 Errege Dekretua, uztailaren 15ekoa, Industri Jarduera Zehatzetan Istripu Larriei Aurre Hartzeari buruzkoa.

Akordioa, 1989ko martxoaren 13koa, Ministroen Kontseiluarena, - Larrialdi Nuklearraren Oinarrizko Plana onartzen duena (1989ko martxoaren 29ko Aginduan argitaratua).

952/1990 Errege Dekretua, ekainaren 29koa, Industri Jarduera Zehatzetan Istripu Larriei Aurre Hartzeari buruzko uztailaren 15eko 886/1988 Errege Dekretuko Xedapenak osatu eta eranskinak aldatzen dituena.

Erabakia, 1991ko urtarrilaren 30ekoa, Barne Ministerioko Idazkariordetzarena, arlo kimikorako plan bereziak egiteko eta homologatzeko oinarrizko gidabidea onartzen duen Ministroen Kontseiluaren Akordioa argitaratzen duena.

Akordioa, 1990eko azaroaren 23koa, Ministroen Kontseiluarena, 1991ko urtarrilaren 30eko Erabakian argitaratua, arlo kimikorako plan bereziak egiteko eta homologatzeko oinarrizko gidabidea onartzen duena.

407/1992 Errege Dekretua, apirilaren 24koa, Herri Babeseko Oinarrizko Araua.

21/1992 Legea, uztailaren 16koa, Industriari buruzkoa (9-18 atalak).

Akordioa, 1993ko martxoaren 18koa, Ministroen Kontseiluarena, 1993ko apirilaren 2ko Barne ministroaren Aginduan argitaratua eta baso-suteengatiko larrialdietako herri-babesa antolatzeko oinarrizko gidabidea onartzen duena.

Akordioa, 1994ko abenduaren 9koa, Ministroen Kontseiluarena, 1995eko urtarrilaren 31ko Erabakian argitaratua, uholdeen arriskuen kasuan herri-babesa antolatzen duen oinarrizko gidabidea onartzen duena.

Akordioa, 1994ko apirilaren 7koa, Ministroen Kontseiluarena, 1995eko maiatzaren 5eko Erabakian argitaratua, arrisku sismikoen kasuan herri-babesa antolatzeko oinarrizko gidabidea onartzen duena.

105/1995 Errege Dekretua, urtarrilaren 27koa, Herri-babeserako Estatu-Batzordearen osaketari buruzko 888/1986 Errege Dekretua aldatzen duena.

Akordioa, 1996ko urtarrilaren 19koa, Ministroen Kontseiluarena, 1996ko otsailaren 21eko Erabakian argitaratua, sumendien arriskuen kasuan herri-babesa antolatzeko oinarrizko gidabidea onartzen duena.

387/1996 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, salgai arriskutsuen errepide eta trenbidezko garraioetako istripuen arriskuen kasuan herri-babesa antolatzeko oinarrizko gidabidea onartzen duena.

B) EUSKADI

Autonomi Estatutua (17. atala).

34/1983 Dekretua, martxoaren 8koa, Ihardun-antolakidetegiak sortzekoa.

365/1991 Dekretua, ekainaren 11koa, Herri Babeseko Euskadiko Batzordea sortzen duena.

107/1992 Dekretua, maiatzaren 5ekoa, istripu handiei aurre hartzeari dagozkionean industri mailako ihardun jakin batzutan Euskal Autonomi Elkartean agintea izango duten organuak finkatzen dituena.

279/1993 Dekretua, urriaren 7koa, Herri Babeseko Euskadiko Batzordearen osaketa aldatzeko dena.

Agindua, 1994ko maiatzaren 19koa, Herrizaingo sailburuarena, Ertzaintzan Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren Laguntzarako Zerbitzua (LAZLZ) sortzen duena.

Agindua, 1995eko martxoaren 2koa, Herrizaingo sailburuarena, zenbait industri eta enpresetatik kanpoko Larrialdiei Aurregiteko Plangintzak onartzeko dena.

Agindua, 1995eko azaroaren 6koa, Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, hainbat jardunetan gerta daitezkeen istripu larriei aurrea hartzeari buruzkoa.

1/1996 Legea, apirilaren 3koa, Larrialdiak Kudeatzekoa.

108/1996 Dekretua, maiatzaren 14koa, berorren bitartez Herrizaingo Sailaren egitura organikoa finkatzen dena.

4.- TERMINOEN GLOSARIO A

- Istripua: pertsona, elementu edo funtzioen ohiko egoera aldarazten duen ustegabeko gertaera, ondorio kaltegarriak sortzen dituena.

- Istripu larria: industri jarduera baten kontrolik gabeko garapenaren ondorioa den edozein gertaera -esaterako emisioa, ihesa, isurketa, sutea edo leherketa- pertsona, ingurugiro eta ondasunetan zuzenean edo zeharka arrisku larria edo hondamen publikoa dakarrena, nahiz instalazioen barruan nahiz kanpoan.

- Plana abiaraztea: aginpidea duen agintariak dagokion larrialdi-plana, osoa edo zati bat, martxan jartzea.

- Alarma: istripu bat gertatuko dela edo berehala gerta daitekeela ohartarazten duen eta babesteko neurriak hartzera eramaten duen ekintza edo mekanismoa.

- Alerta: istripu bat gerta daitekeela edo pertsona, ondasun edo funtzioetan eraginak eduki ditzakeela ohartarazten duen ekintza. Prest egotera eta berriak jasotzera eramaten du

- Arriskuaren azterketa: arriskuak identifikatu, sailkatu, ebaluatu, murriztu eta kontrolatzeko teknika eskuragarriak.

- Hondamen publikoa: pertsonengan, ondasunetan, ingurugiroan eta azpiegituretan goren mailako kalteak sortzen dituen istripua, ekintza-taldeen jarduteko gaitasuna eta Estatuko interesa arriskuan jartzerainokoa

- Hondamendia: pertsonengan, ondasunetan edo ingurugiroan era askotako kalteak sor ditzakeen istripua, gizakien ekintza, naturaren indarrak edo inguruabar tekno-soziologikoak direla-eta sortutakoa.

- Ekintzak Koordinatzeko Zentrua (akronimoa EKZ da): operazio guztiak zuzendu eta koordinatzeko zentro edo gunea da. herri-babeseko zuzendaritza-organoei laguntzeko aginte-postua da., Informazioaren berri eman, informazioa koordinatu eta zentralizatzeko beharrezko gaitasuna eta ekipamendua izango ditu, larrialdia eragin duen egoera aztertu eta erabakitakoaren berri zabaltzeko. Era berean, zuzeneko harremanean mantendu beharko du planaren zuzendaria zuzendaritza edo kontroleko beste zentro edo gune batzuekin. Ekintzen bateragune guztiek ekintzen koordinazio bateraturako zentru gisa jarduteko aukera edukiko dute, hainbat administraziotako kideak bateratuta.

- Larrialdiak koordinatzeko zentruak kudeatzeko bateragunea (SOS-Deiak): Larrialdien Kudeaketari buruzko Legearen 24. atalean aurrikusitako administrazio-zerbitzua; Herrizaingo Saileko zerbitzua da, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari atxikia. Organo honek alertak eta laguntzarako deiak jasotzen ditu, eta laguntza teknikoa ematen du larrialdian behar diren zerbitzuak koordinatzeko eta bateragarri egiteko. Zentro horietan kokatzen dira Ekintzak Koordinatzeko Zentrua eta ekintzen bateragune elkartua, autonomia erkidegoko herri babeseko planak aktibatzen baldin badira.

- EAEko Herri Babeseko Batzordea: Larrialdien Kuideaketari buruzko Legeko 8. atalean aurrikusitako erakundearteko organoa. Bere eginkizunen artean du, besteak beste, berri ematea edo, beharrezkoa denean, administrazioak egindako herri-babeseko planak homologatzea.

- Zuzendaritza Batzordea: EAEko Herri Babeseko Lurralde Planeko zuzendaritza-egiturako organoa da. Autonomia Erkidegoko eta Estatuko ordezkari banak osatzen dute. Autonomiaz gaindiko interesa dagoen kasuetan jarduten du, eta, horri esker, zuzendaritza eta koordinazio-funtzioak eskualda daitezke.

- Aholkularitza Batzordea: EAEko Herri Babeseko Lurralde Planeko zuzendariari aholkuak emateko lantaldearen izena da. Planeko zuzendaritzan eta EAEko Larrialdietarako Batzordearen egiturako parte da.

- Plan-zuzendaria: herri-babeseko arloko planean egingo diren ekintzak zuzentzen dituen organoa. EAEko herri-babeseko lurralde-planeko zuzendaria Herrizaingo sailburua da.

- Estatuko oinarrizko jarraibidea: Herri Babeseko Oinarrizko Arauan aurreikusiriko plan bereziak egiteko eta homologatzeko Estatuak finkatutako oinarriei, egiturari, antolaketari, jarduteko irizpideei eta koordinatzeko tresnei buruzko gutxieneko baldintzak dira.

- Dominoarena: hitz honen bidez, ondorioak biderkatzen dituen efektu-katea adierazten da. Izan ere, fenomeno arriskutsuek, erasotutako elementuez gain, beste arrisku batzuk eragin ditzakete, eta, ondorioz, beste istripu edo hondamendiren bat gerta daiteke. Azken horiek, halaber, fenomeno arriskutsuak sortaraz ditzakete, eta horrela katea luzean.

- Larrialdia: istripu bat gertatu bitarteko egoera.

- Arriskuak neurtzea: arrisku baten baldintza edo ezaugarri bat beste irizpide batzuekiko edo aurretik jarrita dauden estandarrekiko baloratzeko teknika.

- Arriskuguneak: inguruko elementu edo jardueretan baino istripu-probaliate handiagoa duten elementu edo jarduerak, edo elementu edo jarduera horietan istripuaren ondorioak handiagoak direnean, istripua beste elementu edo jarduera batzuetan gertatu izan balitz baino.

- Ekintza-taldeak: larrialdi bat gertatzen den tokian esku hartzen duten eta berariazko funtzioak dituzten jarduteko zerbitzu arrunt iraunkorren multzoa.

- Arriskuaren iragarpena: nahi ez diren gertaerak sortarazteko gai izan daitezkeen egoerak agerian uzteko prozedura koalitatiboen multzoa.

- Esteka: planen arteko lotura. Maila desberdinetako planek dituzten prozedura eta baliabide berdinen multzoa, baita zuzendaritza-egituren eta jarduteko egituren artean dauden jakinarazteko bideak eta irizpideak ere, hori guztia bi planek arautua eta zehaztua.

- Larrialdien Kudeaketari buruzko Legea (LKL): 1/1996 Legea, apirilaren 3koa, larrialdiak kudeatzekoa.

- Arrisku-mapa: arriskuak aurkitzea, baloratzea eta aztertzea, baita aztergai diren arloek dituzten arriskuak ezagutzea ahalbidetzen duen informazioa lortzeko ikerketa, lurralde jakin bati ezartzen zaiona.

- Baliabideak: larrialdiak direnean ekintza-taldeek herri-babeseko zereginak betetzeko dituzten giza eta materiazko elementu guztiak, nagusiki mugikorrak direnak.

- Mugiaraztea: istripu-egoera bati erantzuteko neurria da. Honen bidez, ezarritako seinale bat denean, egoera gertatu den tokira abiatzen da ekintza-egitura.

- Herri Babeseko Oinarrizko Araua: herri-babeseko planak egiteko eta homologatzeko jarraibide nagusiak. Apirilaren 24ko 407/1992 Errege Dekretuak onartu zituen jarraibideok.

- Ataza: larrialdien fase edo egoeraren arabera larrialdien antolaketan parte hartzen duten pertsonen talde bakoitzak egin behar dituen ekintzen multzoa.

- Udal- eta foru- jarduteko planak: Udal- edo foru-agintariek egindako protokoloak. Bertan jasotzen dira Herri-Babeseko Oinarrizko Arauan jasotako arrisku jakin batzuei aurregiteko jarduteko-prozedurak. Plan Berezietako jarraibideak beteta egiten dira.

- Plan berezia: berariazko arriskuentzat egindako eta arrisku horien izaeragatik teknika eta zientziazko metodologia berezia behar duten herri-babeseko planak. Estatuak (Estatuko plan bereziak eta oinarrizkp planak) edo Autonomia Erkidegoak egin ditzake. Autonomia Erkidegoko plan bereziek lurralde-planarekin bateragarri eta osagarri izaten saiatu behar dute.

- Herri-babeseko plana: plan hauen bidez ezartzen da zein den jardungo duen organo eta funtzionamendu-esparrua, eta zein bitarteko eta baliabide diren beharrezko arrisku larri, hondamendi edo hondamen publikoaren kasuetan pertsonak eta ondasunak babesteko. Halaber, esku hartu behar duten administrazio guztiak koordinatzeko egitura zehazten da.

- EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana: Euskal Autonomia Erkidegoko udal- eta foru-planak biltzen dituen lurralde-plana. Egiten diren plan bereziak lurralde-planaren barruan sartzen dira.

- Lurralde-plana: lurralde-eremu zehatz batean ager daitezkeen larrialdi orokorrei aurre egiteko herri-babeseko plana. Autonomia Erkidegoan maila bakoitzeko erakundeetan egon daitezke lurralde-planak.

- Larrialdi-aurrea: gerta daitekeen istripu edo hondamendi baten aurretik sortzen den den egoera.

- Arloko ekintzen jardunbidea: herri-babesaren arloan plangintza egiteko tresnak dira, herri-babeseko planak garatzen dituztenak. Herri-babeseko planetako bitartekoen ekarpen zehatzak edo ezaugarri partzialak osatu edo eraginkorrak egiten dituzte.

- Ekintza-jardunbidea: larrialdi-egoera batean operazioa aurrera ondo eramateko egin behar diren ekintza partzialen bide zehatza.

- Aginte-postu aurreratua: istripua gertatu den tokitik gertu kokatzen den ekintza-egiturako organoa. Denbora guztian Ekintzak Koordinatzeko Zentruarekin harremanean egoten da. Hauexek dira partaideak: laguntzeko ekintzak zaindu, zuzendu eta koordinatzen dituzten ekintza-taldeetako buruak edo arduradunak

- Bitartekoa: nagusiki estatikoa den elementu naturala edo artifiziala. Horiek edukita, larrialdietan lanak egin daitezke edo egiteko modua hobetu.

- Arriskua: ondorio kaltegarriak eragiten dituen gertaera bat (istripua) gauzatzeko dagoen aukera.

- Saioa: larrialdi-plana, itxurak eginez eta aurretik programatutakoa burutuz, abiaraztea. Saioaren bidez, praktikan jartzen dira planean aurreikusitako ekintzak.

- Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea (LABI): EAEko herri-administrazioen esparruan, helburutzat edozein motatako larrialdiei erantzutea eta horiek kudeatzea duten plan, prozedura, mekanismo, tresna eta baliabide ororen multzoa. Horiek guztiak bateragarri izateak eta elkar osatzeak ezinbestez eskatzen du, xedapen honen bitartez, maila desberdinetako erakundeetan plangintzak egiteko oinarrizko jarraibideak ezartzea eta zehaztea. Arrazoi hori dela eta, EAEko Herri Babeseko Planak erakundeen artean dauden mailen plangintza egiteko jarraibideak finkatzen ditu.

- Mugiarazteko bide iraunkorrak: larrialdiekin zerikusia duten organoei mezuak bidaltzeko bidea, mezua edozein garaitan bidalita ere jasoko dutela ziurtatzen duena.

- Ekintzako taktikak: Deia edo alarma benetako denboran identifikatu eta ebaluatzeko prozedumenduak zehazten ditu, eta baliabideak lanean jartzeko zein neurri eta zein irizpiderekin hartu behar diren ere zehazten du; azken hori, arazo motaren eta larrialdiaren fasearen arabera.

- Erantzun-denbora: ekintza-taldeek alarma jasotzetik istripuaren tokira iritsi arte behar duten denbora-tartea.

- Kaltebera: arrisku zehatz batek kalte egin diezaiokeela agertzen duen pertsona, sistema edo elementu baten ezaugarria.

- Eskuhartze-eremua: kaltetutako toki fisikoa. Bertan, istripuen ondorioek sortzen duten larritasuna arrazoia izaten da babesteko neurriak berehala ezartzeko.

I. IDAZPURUA

ARRISKUEN IRAGARPENA

1.- SARRERA

Lurralde batean gerta daitezkeen gaitzen arriskuen indizeak lurralde horretako ingurune zehatz batean gauzatu ondoren lortzen den emaitza da arriskuen iragarpena.

Euskal Autonomia Elkarteak, bere geografia, gizarte eta ekonomiazko osaketagatik, neurri handiagoan edo txikiagoan, arriskua ekar dezaketen naturazko nahiz gizakiak eragindako egoeren multzoa pairatzen du.

Naturazko arriskuen artean, uholdeena da gure elkartean garrantzitsuenetako bat. Iparraldeko arroan Kantauriko mendikatea gertu eta kostarekiko paralelo dagoelako, aldapa handiko ibai motzen sare bat dago. Ezaugarri horien ondorioz, denbora laburra behar izaten da ura kontzentratzeko, eta, hortaz, punta gehiago azaltzen dira bertako hidrograman.

Teknologiazko arriskuen artean, gure elkartean industri jarduerak duen eragina nabarmendu behar da. Enpresa batzuk istripu larriei aurre hartzeari buruzko araudiaren pean daude.

Salgai arriskutsuen garraiotik eratorritako arriskuak ere kontuan hartu behar dira Euskal Autonomia Elkartean. Izan ere, bai lurrez bai trenbidez, salgai horien trafikoa handia baita euskal errepideen sarean eta trenbideetan. Era berdinean azpimarratu behar da zamalanak egiteko guneak oso populazio handiko inguruneetan daudela, eta horietako batzuk oso garrantzitsuak direla.

2.- ARRISKUEN.

2.1.- Arrisku-mota orokorrak

Hondamendietan Laguntzak Koordinatzeko Nazio Batuen Agentziaren (UNDROren) sailkapenari jarraituz, arriskuak hiru multzotan bana daitezke jatorriaren arabera:

a) Naturak sortutakoak: arriskuaren eragilea ez da zuzenean gizakia edo bere jarduera, geologi eta klima-faktoreek baizik.

b) Giza jarduerek sortutakoak: gizakien ekintza edo jarduerek sortutako arriskuak, edo ekintza nahiz jarduera horietatik ondorioztatzen direnak.

c) Teknologiak sortutakoak: teknologi garapenetik eta teknologien aplikazio eta erabilera garrantzitsuetatik ondorioztatzen diren giza jarduerek sortutako arriskuak.

2.2.- Sailkapena

Aurreko mailen arabera, Euskal Autonomia Elkarteari eragin diezaioketen arrisku garrantzitsuenen sailkapen hau egin da, etorkizunean berrikus badaiteke ere:

a) naturak sortutako arriskuak:

1) lur-higidura: lubizia eta lur-jausia

2) uholdea:

2.1) erauntsia bertan izan delako

2.2) isurketa edo uharreak izan direlako edo ibaiek gainezka egin dutelako

2.3) azpiegitura hidraulikoak hautsi edo oker erabili direlako

3) eguraldia

3.1) elurtea

3.2) euri-jasa

3.3) haizetea

3.4) enbata

3.5) txingor-zaparrada, izoztea

3.6) lehorte luzea

4) lurrikara: Euskal Autonomia Elkartearen ezaugarri geotektonikoak ikusirik, ez du eragin arriskutsurik.

5) sumendia: Euskal Autonomia Elkartearen ezaugarri geotektonikoak ikusirik, ez du eragin arriskutsurik.

b) teknologiak sortutako arriskuak

1) kimikagai arriskutsuak ekoiztu, erabili eta biltegiratzetik datozenak

2) industri jarduera arriskutsuetatik datozenak

3) salgai arriskutsuen garraiotik datozenak

4)erradiazioarena: erradiazio nuklearra, instalazio erradioaktiboak, gai erradioaktiboen garraioa

5) ingurunearen kutsadurarena

c) giza jarduerek sortutako arriskuak (aurreko puntuetan zehaztu ez direnak)

1) trafiko eta herri-garraioarena

a) airekoa

b) itsaso eta ibaikoa

c) tren eta metrokoa

d) errepidekoa (gurpildunen zirkulazioa)

2) sutearena

a) basoetakoa

b) herrietakoa

3) jendetza handiak biltzetik datozenak

a) jende asko ibiltzen den leku eta etxeetakoak

b) kultura, jai, erlijio eta bestelako ekitaldi jakinetakoak

4) epidemiarena

5) istripu eta galtzearena

a) mendian

b) itsasoan, ibaian, urtegian

c) haitzuloan eta lurrazpian

6) oinarrizko zerbitzurik ezarena

7) izurritearena

8) ingeniaritza zibileko eraikuntzatik datozenak

9) espaziotik gauzak jaustearena (meteoritoak, sateliteak, etab.)

2.3.- Arriskuen arteko lotura:

Gertakariak aurrera joateko moduagatik, arriskuen mota batzuk elkarrekin lotuak egon daitezke. Horrelakoetan, egoera zehatza ezingo zaio arriskuen mota bakar bati egokitu. Arrisku bakoitzari dagokion plana egiterakoan hori azaldu egin behar da.

3.- ARRISKUAK IRAGARTZEA ETA NEURTZEA

Euskal Autonomia Elkarteari eragiten dioten arriskuak zeintzuk diren zehaztasunez esateko eta ezagutzeko, honako hauek erabil daitezke: historiako informazioa, iragarpenak, arriskua sortzen parte hartzen duten aldagaiak neurtzeko instalazio edo tresna finko nahiz mugikorrek emandako datuak, edota «dominoarenari» buruzko arrisku-ikerketak.

Arriskuen ikerketek, ahal denean eta eragiten duten ingurune bakoitzerako, probabilitate gehiago dituzten urteko sasoiak zein diren zehaztu behar dute, baita maiztasuna eta gerta daitezkeen kalteak ere.

Era berean, arriskuen arteko lotura kontuan hartu behar da. Horretarako, udalaren egituratik abiatuta, komeni da zehaztea zein diren arrisku natural batek eta beste teknologi arrisku batzuek sortutako egoera baten eragina jasan dezaketen pertsonen pilaketa-puntuak, iraunkorrak edo noizbehinkakoak. Ondoren, arriskuen artean egon daitekeen sinergia aintzat hartuz, puntu beltzak koka daitezke.

Larrialdiei Aurregiteko Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak EAEn dauden arrisku nagusiei buruzko ikerketa bat egin eta egunean mantendu egiten du. Horretarako, kontuan hartzen du udal- eta foru- babes publikoko programetako informazioa, bestelako datuak ere kontuan hartuko badira ere. Bestelako datuak lortzeko Eusko Jaurlaritzaren beste sail batzuek, beste erakunde edo erakunde publikoek zein pribatuek parte hartzea eskatu ahalko du eta, hala badagokio, komenioak sinatu ere bai.

4.- ARRISKUEN MAPA ETA INBENTARIOA

Euskadiko arriskuen inbentarioa egin behar du Larrialdiak Kudeatzeko Zuzendaritzak. Inbentarioak prestatzeko, zenbait datu jaso behar dira: aurreragoko ikerketetan bildutako informazioa, aurrea hartzeko jardueretan edo hondamen publikoetan jasotako informazioa, plan bakoitzeko arriskuei buruz jakin daitezkeen datuak, eta beste edozein iturritatik bildutako informazioa.

Arrisku-mapa Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak egin behar du: Euskal Autonomia Elkartean eragin dezaketen arrisku guzti-guztiak bildu eta kokatzen ditu kartografia ofizialean.

Inbentarioa eta arrisku-mapa etengabe eguneratua erantsiko zaio Euskal Autonomia Elkarteko Herri Babeseko Planari.

5.- ADMINISTRAZIOAREN ESKUHARTZEA ARRISKUEN IRAGARPENAREN ARABERA

Arriskuen iragarpenaren emaitzek ezartzen dituzte Euskal Autonomia Elkartearen plangintzaren lehentasunak.

Arriskuen iragarpenaren emaitzak, inbentarioa eta arrisku-mapa lurralde-antolamenduan aginpidea duten organoei bidaliko zaizkie, horrela, Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusitako plangintzarako tresnak egin, izapidetu eta onartzerakoan, arriskuei buruzko informazioa gogoan har dadin.

Aginpidea duten agintariek eskatuta, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak, edozein administrazio-jardunbidetan, txostenak egin ahal izango ditu arrisku edo hondamen publikoetako segurtasun-aldeei buruz, hain zuzen ere, alde horiek hobetzen laguntzeko. Erakunde horrek, halaber, txostenak eska diezazkieke herri-babesarekin lotutako gaietan aginpidea duten agintariei.

II. IDAZPURUA

BALIABIDEAK ETA BITARTEKOAK ZEHAZTEA

1.- BALIABIDE ETA BITARTEKOAREN KONTZEPTUAK

Baliabideak: larrialdiak direnean ekintza-taldeetan sartzen diren materiazko elementu eta giza elementu guztiak dira, nagusiki mugikorrak. Herri-babesaren zereginak betetzeko erabiltzen dira.

Bitartekoak: larrialdiak direnean lanak egingarri bihurtzeko edo hobetzen laguntzeko eduki behar diren elementu natural eta artifizial guztiak dira, nagusiki estatikoak.

2.- BALIABIDE ETA BITARTEKOEN JATORRIA

Herri-babeseko planen esparruan, materiazko eta giza elementuak mugiaraz daitezke: horiek dira baliabide eta bitarteko. Materiazkoen artean, mugiarazi ahal izango dira arrisku eta hondamendietan erabili daitezkeenak, eta hori edozein izaera eta jabetza dutela ere.

Jabetza pribatuko baliabide eta bitartekoak Larrialdien Kudeaketari buruzko Legearen 20. ataleko irizpideen arabera mugiarazi eta erabiliko dira, beti ere, larrialdi-egoeretan herritarren betebeharrak arautzen dituzten legeek ezartzen dutenarekin bat (urtarrilaren 21eko 2/1985 Legeko II. atalburua).

3.- BALIABIDE ETA BITARTEKOEN KATALOGOA

Datu deskribatzaileak, zenbakizkoak eta grafikoak dituzten artxiboak dira katalogoak. Bertan, kasuan kasuko plangintza-esparruarekin bat, mugiarazi ahal diren baliabide eta bitartekoei, bere dituenei edo esleitutakoei, buruzko informazio guztia jasotzen da.

Herri-babeseko plan guztien baliabide eta bitartekoak indarrean dagoen sailkapen-sistema bakar eta kodifikatu homologatuaren arabera katalogatuko dira.

Katalogatzerakoan, baliabide edo bitarteko bakoitzaren erantzun-gaitasuna gogoan hartuko da (denboraren aldetik, koalitatiboki eta koantitatiboki). Horretarako, ezartzen den arrisku-kasu bakoitzean nola jokatzen duten ikertuko da, eta adieraziko da, gutxienez, baliabide eta bitartekoaren titularitatea, kopurua, egoera, erabilgarritasuna, mugitzeko modu iraunkorrak eta erantzuteko denbora.

Euskadiko Herri Babeseko Planak bitarteko eta baliabideen katalogo propioa du, eta katalogo horretan jasota daude Euskal Autonomia Elkarteko udal eta foru-administrazio guztiek sortu eta mantendutako bitarteko eta baliabideen gainerako katalogo guztiak. Era berean, Euskadiko Planari atxikitzen zaizkion beste administrazio batzuen bitarteko eta baliabideen katalogoa ere izango du Euskadiko Herri Babeseko Planak. Larrialdiei Aurregiteko Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzaren eginkizuna izango da katalogo hori etengabe eguneratuta edukitzea.

Planaren zuzendaritzakoak diren organoek informatikako euskarrian gordeko dute bitarteko eta baliabideen katalogo hori, eta Euskadiko Herri Babesteko Planari erantsita egongo da.

4.- BALIABIDE ETA BITARTEKOAK ELKARRI ESLEITZEA

Era honetan bideratzen dira baliabide eta bitarteko publikoak erakundeen artean:

a) herri-babeseko plan bakoitzak ezartzen duen diru-kopuru egonkorraren arabera;

b) kasuan kasuko arrisku edo hondamendiak sortu duen behar larriaren arabera.

Esleipen horien helburua herri babeseko lurralde-planen eraginkortasuna areagotzea izango da, hain zuzen ere planetan jasotako jarduerak hobeto burutzeko. Esleipenaren akordioan, beste batzuen artean, hauek zehaztu beharko dira, gutxienez: zeintzuk diren aurrera eraman beharreko eginkizunak (beti ere kasuan kasuko planean aurrikusitakoen artean), emandako bitarteko eta baliabideak nola jarriko diren lanean, planaren antolaketaren barruan nola sartuko diren eta esleipena zenbat denboran egongo den indarrean.

Administrazio batenak diren bitarteko eta baliabideak maila txikiagoko lurralde-plan baten esku uzteko, berariaz hartu beharko du erabaki hori gainetik duen organoak, dituen premiak nolakoak diren ikusi ostean; gainera, ekintza horren berri eman beharko dio Euskadiko Herri Babeseko Batzordeari.

Bitarteko eta baliabide horiek uzten badira ere, besteren esku utzi dituen administrazioko agintariek erabili ahal izango dituzte, beste lurralde batzuetako larrialdiek erabili beharra eragiten baldin badute. Dena den, horren berri eman beharko diote agintariek beren plana zuzentzen duen zuzendaritza-organoari.

III. IDAZPURUA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HERRI BABESAREN PLANGINTZA

I. ATALBURUA

XEDAPEN OROKORRAK

1.- PLANAREN KONTZEPTUA

Herri-babeseko planek xedatzen dituzte arrisku larrian, hondamendi edo hondamendi publikoen kasuetan, pertsonak eta ondasunak babesteko esparru organikoa eta praktikoa, eta baliabideak eta bitartekoak mugiarazteko mekanismoak eta baita eskuhartzera deitutako administrazioen arteko koordinatzeko eskema ere (LKLren 13.1 a.).

2.- PLAN MOTAK

Herri-babeseko planak lurraldekoak edo bereziak izan daitezke (LKLren 14.1 a.)

3.- HERRI BABESEKO PLANGINTZARAKO BESTE TRESNA BALIAGARRI BATZUK

Larrialdiei aurre egiteko sistema bateratzea dela eta, herri babeseko plangintza egiteko tresna baliagarritzat jotzen dira autobabeseko planak eta ekintzako taktikak.

4.- HERRI-BABESEKO PLANGINTZA

Planak onartzeko aginpidea duen administrazioak egiten ditu planak. Planetan ondo bereizi behar dira alde deskriptiboak eta ekintza hutsak, plan berean dokumentu desberdinak eginez. Ahalik eta hitz gutxienekin eta argien idatziko dira eta lexiko bateratua erabiliko da.

Administrazio bakar batek lurralde berean bi edo plan gehiago onartzen dituenean, plana zuzentzen duen zuzendaritza osatzen duten organoek gordeko dituzte plan horiek, eta dokumentu bakar baten atal zatitu ezinak baina identifikatzeko modukoak izango dira.

Plan horiek izan beharreko egitura eta edukiari dagokionez, Estatuko oinarrizko araudian eta Plan Gidari honetan jarritako gutxienekoak bete beharko dira.

Herrizaingo Sailak herri babeseko edozein plan mota egiteko gidak zabaldu ahal izango ditu, planak idaztea erraztu eta denak homologatutakoak izateko.

5.- PLANEN ONARPENA

a) Gobernu-Kontseiluak onartzen ditu EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana eta plan bereziak, Herrizaingo sailburuak proposatuta (LKLren 4.a) a.).

b) Udal- eta foru- administrazioetako organo aginpidedunek onartzen dituzte udal- eta foru-erakundeetako lurralde-planak (LKLren 6.a) eta 7.b atalak).

6.- HOMOLOGAZIOA

Atalburu honetako planak -plan horiek onartzen dituen agintaria edozein dela ere-, EAEko Herri Babeseko Batzordeko Idazkaritzari bidali beharko zaizkio, baldin eta Euskal Autonomia Elkartean erabateko edo alde bateko eraginik badute, horrela organo aginpidedunak txostena egin dezan eta, behar izanez gero, homologa ditzan.

Planak atalburu honetako 3. azpiatalean agertzen diren arauetara eta planifikatzeko baliabideetara moldatzen diren egiaztatzean datza homologazioa.

Homologatzeko aginpidea duten organoak honako hauek dira:

a) Herri Babeseko Estatuko Batzordea, EAEko herri-babeseko lurralde-planerako eta Estatuko oinarrizko arauetan aurreikusitako plan berezietarako.

b) EAEko Herri Babeseko Batzordea, udaletako eta aldundietako lurralde-planetarako eta Estatuko oinarrizko arauek aurreikusten ez dituzten plan berezietarako.

7.- PLANEN ERAGINKORTASUNA ETA INDARRALDIA

EAEko Herri Babeseko Batzordeak homologatzekoak diren planak eta horien aldaketak ezin izango dira ezarri homologazio zehatza egin arte edo, dagokion erroldan plana aurkeztu eta hiru hilabete pasa izanagatik, isileko homologazioa egin arte.

Homologatu gabeko lurralde-planak aldatu egin beharko dira, homologazioa oztopatzen duten zergatiak kontuan harturik; eta atzemandako akatsak zuzendu arte lurralde-planik zabalena egongo da indarrean.

Herri-babeseko planak homologatzen dituen EAEko Herrri Babeseko Batzordearen erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) aditzera emango dira.

Plana homologatu zuen akordioaren testua planaren testuarekin batera jasoko da, eta hau idatziko da: EAEko Herri Babeseko Batzordeak homologatuta, X. bileran, xx-xx-xx (urtea, hilabetea eta eguna).

Planen indarraldia mugagabea da, beharrezkoa izanik planak gaurkotu eta moldatu egingo badira ere.

Datu fisikoak, pertsonalak edo teknikoak gaurkotzeak eragindako aldaketek planen funtsezko edukinean ondoriorik ez badute, ez da beharrezkoa izango berriro homologatzea, dagokien pertsona publiko eta pribatuei aldaketen berri eman behar bazaie ere.

8.- HERRI BABESAREN PLANEN EZARPENA ETA MANTENIMENDUA

Herri-babeseko plan bat onartzerakoan, dituen alderdi mugikor eta iraunkorrak besterik ez dira finkatzen; planaren kalitatea eta benetazko eraginkortasuna behar bezala ezartzearen eta mantentzearen menpe dago.

Plana erabat eraginkor bihurtzen duten edukin tekniko edo egiturazko batzuk garatzea dakar plana ezartzeak.

Plana mantentzeak eta berrikusteak etengabeko doikuntzak eta hobekuntzak egitea esan nahi du. Horiek bermatuko dituzte erantzunean partaide diren alderdien integrazio-maila egokia eta planaren oinarri diren egituren finkapena; hala berean, zabalik egongo dira gertatzen diren aurrerakuntzak, berrikuntza teknikoak edo arauen aldaketak hartzeko.

Herri-babeseko planak egiten eta onartzen dituzten administrazioen ardura da planak ezartzea eta mantentzea.

II. ATALBURUA

PLANGINTZAREN EGITURA OROKORRA

1.- GIDAPLANAREN IZAERA

Eremu desberdinetako herri-babeseko planak erabat erangikorra den eta berehalako integrazioa egiterik duen plan-multzo batean sartu behar dira. Horretarako, EAEko Herri Babeseko Planak (Larrialdiei Aurregiteko Bideak) planifikatzeko egitura orokorra mugatu behar du eta, horretarako, Euskal Autonomia Elkarteko planifikatzeko prozesuaren funtsezko eta betiko osagaiak zehaztu eta udaletako edo aldundietako herri-babeseko planak lantzeko jarraibideak finkatu. Azken jarraibide horiei egokitu beharko dira herri-babeseko planak, horrela EAEko Herri Babeseko Batzordeak homologa ditzan.

Aipatutako gida-izaera horren arabera, puntu hauek zehazten dira atalburu honetan:

a) Lurralde-planen eginkizunak, ezaugarriak eta gutxieneko edukiak euskal erakunde-maila bakoitzaren aginpideekin, zerbitzuekin eta bitartekoekin, hots, erakundeek duten erantzuteko gaitasunarekin, bat etorriz. Beraz, konpromisua hartu duten erakunde-maila bezainbeste lurralde-plan mota egongo dira. Lurralde-planek, autonomi maila baino baxuagokoak badira, prebentzio eta autobabesari emango diete lehentasuna, larrialdiei aurre egiteko beren eskuhartze-antolaketa eratu beharra badute ere.

b) Euskal Autonomia Elkarteko plangintza berezia edukiko duten berariazko arriskuak, baita plan bereziak egiteko jarraibideak ere, EAEko Herri Babeseko Lurralde-Planarekin bat egingo dutela eta hor sartuko direla bermatzeko.

2.- PLANGINTZAREN ESKEMA OROKORRA

Larrialdiei Aurregiteko Bideari dagozkion ondorioetarako, hurrengo hauek izango dira Euskadiko Herri Babeseko Planak:

A) Herri-babeseko planak

1) Plan bereziak:

a) Herri Babeseko Oinarrizko Arauan (HBOA) aurreikusitakoak:

1) uholdeak

2) arrisku kimikoa

3) baso-suteak

4) merkantzi arriskutsuen garraioa

5) bestelakoak

b) HBOA n aurreikusten ez direnak:

2) Lurralde-planak edo arrisku-anitzekoak:

a) EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana

b) lurralde historikoetako planak

c) udal-planak

B) Euskadiko Herri Babeseko Arloko ekintzen plana garatzeko jardunbideak:

1) Osasunaren esparruko ekintzen jardunbidea

2) Aterpe eta sorospenaren esparruko ekintzen jardunbidea

3) Herritarren segurantzaren esparruko ekintzen jardunbidea

4) Errepidearen esparruko ekintzen jardunbidea

5) Garraioaren esparruko ekintzen jardunbidea

6) Hornikuntzaren esparruko ekintzen jardunbidea

7) Transmisioaren esparruko ekintzen jardunbidea

8) bestelakoak

C) Udal eta foru mailako jarduteko planak

D) Ekintzako taktikak

E) Autobabeseko planak

III. ATALBURUA

LURRALDE PLANGINTZA

1.- XEDAPEN OROKORRAK

1.1.- Kontzeptua

Lurralde-planak lurralde-eremuetan gerta daitezkeen larrialdi orokorrei, horien prebentziozko alderdietan nahiz ataza-alderdietan, aurre egiteko lantzen dira (LKLren 14.2.a.). Edozein motatako arrisku-egoerei aurre egiteko gai den egitura antolatzaile orokorra ezarriko dute, egitura hori aurreikusita egon edo ez dagokion planean.

Lurralde-planak arrisku anitzetarakoak direnez, baina larrialdi zehatzei aurre egiteko erabateko eraginkortasuna ere izan behar dutenez, arrisku edo jarduera zehatzetarako arloko ekintzen jardunbideak ere jasoz osatu ahal izango dira.

1.2.- Mota desberdinetako lurralde-planifikazioek dituzten lehentasunak

Euskal erakunde-maila bakoitzak dituen aginpideen eta erantzuteko ahalmenaren arabera zehazten dira planifikatzeko eredu desberdinak.

Euskal Autonomia Elkarteko baino erakunde-maila baxuagoek, orokorrean, ez dute izango goi-mailako administrazioek duten atazarik eta baliabiderik; kontuan izanik foru- eta udal-erakundeek Antolamenduak emanda dituzten aginpideak eta herritarrengandik hurbil daudelako herritarren partehartzea ahalbideratzen dutela, erakunde horiek egingo dituzten planek prebentzioari eta autobabesari emango diete lehentasuna.

Horregatik, aipatutako alderdiei lehentasuna emanez beti ere, lurralde-planen eginkizunak, ezaugarriak eta gutxieneko edukinak zehazten dira; beste ekintza-planak eta larrialdietan eskuhartzeko planak egin ditzakete hala ere, plan bakoitza egin duen administrazioak dituen baliabideekin eta bitartekoekin edo beste administrazio batzuek esleitutakoekin.

1.3.- Planaren araberako organo aginpidedunak

EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana onartzeko aginpideduna da Eusko Jaurlaritza.

Lurralde historikoetako agintariek beren eremuetako foru-erakundeetako babeseko lurralde-planak egin eta onartzeko aginpidea izango dute.

20.000 biztanle baino gehiago dituzten udalek eta turistikoak direlako urtarotan biztanle-kopuru hori baino handiagoa dutenek beren herri-babeseko lurralde-planak egin eta onartu beharko dituzte.

Eusko Jaurlaritzak bultza dezake lurralde-planak egitea, onartzea eta mantentzea 5.000 biztanle baino gehiago duten euskal udalerrietan edo udalerriek dituzten berariazko ezaugarriengatik komenigarria denean.

2.- UDAL ETA FORU PLANGINTZARAKO JARRAIBIDEAK

2.1.- UDALEN LURRALDE-PLANETARAKO JARRAIBIDEAK

2.1.1.- Helburuak:

Udaletako herri-babeseko planen oinarrizko helburuak honako hauek dira:

a) udal-eremuan larrialdietan eskuhartzeko antolamendu-egitura eta jardunbideak eratzea. Berariaz, berehalako laguntza emateko udal-taldeen antolamendua aurreikustea; talde horietan boluntarioak sartzerik izango da,

b) udal-eremuan autobabesa sustatzea eta bultzatzea,

c) udalerriko arriskuak eta elementu ahulak identifikatzea eta aztertzea,

d) prebentzio-neurriak zehaztea antzemandako arriskuak saihesteko edo gutxitzeko,

e) arriskuei, prebentzio- eta hartu beharreko babes-neurriei buruzko argibideak ematea biztanleei eta kontzientziaraztea,

f) EAEko Herri Babeseko Lurralde Planarekin batasun batean antolatzeko sistemak ezartzea eta goragoko mailako planak zuzendu eta koordinatzen dituzten zentroekin lotzeko sistemak ezartzea.

2.1.2.- Gutxieneko edukina

Udaleko lurralde-planek, homologatzeko eta maila altuagoko beste plan batzuetan integratzeko, hurrengo alderdi hauek, bederen, erabakiko dituzte:

a) planaren edukia eta helburua; horretarako udaleko herri-babeseko antolakuntza aztertu eta ikertu beharko dira.

b) lurraldearen azterketa, hau da, udalerri, ingurune eta biztanlegoaren deskribapena.

c) arrisku eta ahultasunaren azterketa; horretarako, udalerrian larrialdi-egoerak sor ditzaketen arrisku guztien identifikazioa eta azterketa egin beharko da, hau da, arrisku eta arriskuguneen deskribapena, sailkapena eta kokapena; eremu arriskutsuen mugaketa eta ahultasunaren azterketa. Baita lurraldeari buruzko informazioaren ebaluaketa ere, informazio horrek normaltasuna aldatzen duten egoerak baldintza baditzake.

d) prebentzio-jarduerak, hots, arrisku-baldintzak saihesteko edo gutxitzeko neurrien finkapena; arrisku-azterketa eta hirigintza-plangintzaren arteko lotura aztertzea; herritarrei zuzendatuko kanpainak diseinatzeko oinarrien zehazpena, arriskuei buruz kontzientzia har dezaten eta babes-neurrietara ohi daitezen.

e) antolamendua: egitura organiko eta funtzionalaren finkapena, plan-zuzendariaren eta aholku-batzordearen figuren zehazpena, arriskuetan edo hondamendietan zein udal- zerbitzuk jardun dezaketen eta ekintza-taldeetan nola egituratu beharko diren zehaztea, agintariak, eginkizunak eta koordinatzeko arauak izendatuta; planaren ekintzak koordinatzeko zentruaren zehazpena.

f) ataza: plana formalki abiaraztea erabakitzen duten agintariak, mekanismoak eta egoerak; herritarrei, zerbitzuei, taldeei eta agintariei larrialdi-deiak, alerta eta larrialdi-planen hasiera eta amaiera jakinarazteko bailabideak; babespen eta sorospen neurriek duten helburua eta irismena, ebakuatzeko bideak, etabar,...;

g) EAEko herri-babeseko lurralde-planean integratzeko mekanismoak eta maila altuagoko planak zuzendu eta koordinatzeko zentroekin lotzeko sistemak.

h) larrialdi batean ezarpen zuzena edo zeharkakoa izan dezaketen baliabide eta bitartekoen, propio nahiz esleituen katalogoa. Baliabideak eta bitartekoak katalogatzeko indarrean dauden kodeen zerrendarekin bat egin beharko du katalogoak eta datu hauek ere jasoko ditu, hots, organo eta pertsonen nortasuna, aurkitzeko moduak eta, kasuan kasu, helbideak.

i) Planaren eraginkortasuna ezartzea eta mantentzea.

2.2.- FORU-ERAKUNDEEN LURRALDE-PLANETARAKO JARRAIBIDEAK

2.2.1.- Helburuak

Erakundeen oinarrizko helburuak hurrengo hauek dira:

a) foru-erakundeen esku dauden baliabideek eta bitartekoek larrialdietan esku hartzeko zer-nolako antolaketa-egitura eduki behar duten eta zer-nolako jardunbideak abiarazi behar dituzten aurreikustea.

b) udal planetan egindako arrisku-azterketak osatzen dituzten azterketak egitea.

c) lurraldea eremuetan sailkatzea, gerta daitezkeen eskuhartze-eskaeren arabera eta foru-erakundeen esku dauden baliabideen eta bitartekoen hedapenaren arabera eta, halaber, larrialdi-operazioetan erabili beharko den azpiegitura fisikoa kokatzea ere.

d) aurreikusitako jarduerak martxan jartzeko beharrezkoak diren berariazko baliabideak eta bitartekoak katalogatzea.

e) uda-planei baliabideen eta bitartekoen izendapena edo ekarpen osagarria egiteko bideak aurreikustea.

f) EAEko Herri Babeseko Lurralde Planarekin batzeko sistemak zehaztea.

2.2.2.- Gutxieneko edukina:

Foru erakundeetako lurralde-planak homologatzeko eta maila altuagoko beste plan batzuetan integratzeko, hurrengo alderdi hauek, bederen, erabakiko dituzte:

a) planaren edukia eta helburua.

b) arriskua eta puntu ahulak aztertzea: lurralde historikoan larrialdi-egoerak sor ditzaketen arriskuei buruzko azterketa orokorra eta osagarria egitea, udalerrietako datuak lurralde historiko osoko datuetara estrapolatu ondoren lortu diren emaitzak kontuan harturik. Era horretan, arriskuak eta arriskuguneak deskribatzea, sailkatzea eta kokatzea, eremu arriskutsuak mugatzea, puntu ahulak aztertzea eta horien inbentarioa egitea. Lurraldeko informazioa ebaluatzea, informazio horrek normaltasuna aldatzen dituzten egoerak baldintza baditzake.

c) prebentzio-jarduerak: arriskuak aztertzearen ondoriozko emaitzen eta hirigintzako plangintza egiteko tresnen artean dagoen lotura zein den ikustea; herritarrei zuzendutako udaleko informazio-kanpainak sustatzea, arriskuei buruz kontzientzia har dezaten eta babes-neurrietara ohi daitezen.

d) antolamendua: organoen eta eginkizunen egitura; plan-zuzendariaren eta horren aholku-batzordearen figura eta arriskuetan edo hondamendietan jardun dezaketen foru-zerbitzuak erabakitzea; aurrekoen eginkizunak, koordinatzeko arauak eta jarduera erabakitzea eta baita planaren ekintzak koordinatzeko zentrua ere.

e) ataza: plana formalki abieraztea erabakitzen duten agintariak, mekanismoak eta egoerak; udal planei bitartekoak eta baliabideak esleitzeko eta/edo emateko mekanismoak; herritarrei, zerbitzuei, talde eta agintariei larrialdi-deiak eta alertak helduarazteko baliabideak; babespen eta sorospen neurriek duten helburua eta hedapena, eta abar.

f) EAEko Herri-Babeseko Lurralde-Planean integratzeko mekanismoak.

g) baliabideen eta bitartekoen katalogoa: larraialdian zuzen edo zeharka ezarri daitezkeen baliabide eta bitartekoak dira, foru-erakundeenak edo esleituak. Baliabideak eta bitartekoak katalogatzeko indarrean dagoen kodearen zerrendarekin bat egin beharko du katalogoak. Planaren egituran parte duten pertsonen nortasun-datuak, non aurkituarenak eta, hala badagokio, organoen eta pertsonen helbidea biltzen dituen direktorioa ere jasoko da katalogoan.

h) Planaren eraginkortasuna ezartzea eta mantentzea.

IV. ATALBURUA

PLANGINTZA BEREZIA

1.- Kontzeptua

Arrisku zehatz batzuek, beren izaeragatik, berariazko teknika eta zientziazko metodologia behar dute bai jarduera-arloen arabera, bai larrialdi-moten arabera, baita jarduera zehatzetarako ere. Arrisku horiei aurre egiteko egiten dira plan bereziak. (LKLren 14.3.a.)

2.- Herri Babeseko Oinarrizko Arauan aurreikusitako plan bereziak:

Herri Babeseko Oinarrizko Arauan jasota daude arrisku-azterketen emaitzen arabera Euskal Autonomia Elkartean duten berariazko eraginatik plan bereziak egitera behartzen duten arriskuak. Horiek dira plan bererezien xede; uholdeak, arrisku kimikoak, merkantzi arriskutsuen garraioa eta baso-suteak, berriz, behin-behineko xede dira.

3.- Herri-Babeseko Oinarrizko Arauan aurreikusten ez diren beste plan berezi batzuk.

Euskal Autonomia Elkarteko beste arrisku batzuk ere izan daitezke plan berezien xede, Estatuko oinarrizko arauan aurreikusirik ez egon arren, baldin eta beren izaera eta tratamenduagatik garrantzitsuak badira.

4.- Foru eta udalen arlo-ekintzetako jardunbidea:

4.1.- Kontzeptua:

Plan bereziek agindu dezakete udalerriko edo lurralde historikoetako organo aginpidedunek arrisku zehatzei aurre egiteko berariazko planak egitea eta onartzea (LKLren 17.2.a.), Estatuko oinarrizko jarraibideetan eta plan berezietan zehaztutako jarraibideak kontuan harturik.

Berariazko plan horiek, egin beharrekoak direnean, lurralde-planekin edo foru-planekin batera gordeko dituzte planaren egituran sartzen diren organoek, eranskin modura jasota, eta agiri bakarra osatuko dute, edukia bereizteko modukoa izango den arren.

4.2.- Baso-suteei aurre egiteko Ekintzen Foru Plana:

Baso-suteei aurre egiteko plan bereziak aurreikusi beharko ditu arrisku horren aurka egiteko lurralde historikoetako organo aginpidedunek egin eta onartutako jarduteko foru-planak, arrisku horretarako jarraibideen arabera egindakoak. Baso-suteetarako plan bereziak zehaztu egin beharko ditu Autonomia Elkarteak Ekintzen Foru Planari laguntzeko eta bitartekoak eta baliabideak emateko mekanismoak. Plan horrek, halaber, arriskuaren larritasun-mailak sailkatuko ditu, behin maila batetik aurrera Eusko Jaurlaritzako agintarien zuzendaritza- eta koordinazio-lana ziurtatzeko beharrezkoak diren antolakuntza-jardunbideak martxan jartzea eskatzen baitute.

4.3.- Homologazioa

EAEko Herri Babeseko Batzordeak homologatu behar ditu aurreko lerroaldeetan aipatzen diren udal eta foru-jarduteko planak eta plan horiek dagozkien plan berezietan sartuko dira (LKLren 17.2. atalaren azken lerroaldea).

V. ATALBURUA

ARLOKO EKINTZEN JARDUNBIDEAK

1.- Definizioa.

Arloko ekintzen jardunbideek ezaugarri partzialak, inguruabar zehatzak edo bitarteko nahiz baliabideen ekarpenak arautzea dute helburu, bai herri-babeseko planak osatzeko, bai horiek eraginkor bihurtzeko.

2.- EAEko Herri Babeseko Lurralde Planari lotuta dauden arloko ekintzen jardunbideak

Une zehatzetan arloko ekintzen beste jardunbide batzuk ere aurreikusi daitezkeen arren, hurrengo hauek egingo dira eta EAEko Herri Babeseko Lurralde Planean sartuko:

a) Osasunaren arloko jardunbidea.

b) Aterpe eta sorospenaren arloko jardunbidea.

c) Herritarren segurantzaren arloko jardunbidea.

d) Errepideen arloko jardunbidea.

e) Garraioaren arloko jardunbidea.

f) Hornikuntzaren arloko jardunbidea.

g) Transmisioaren arloko jardunbidea.

h) bestelakoak

Arloko ekintzen jardunbide bakoitzak bere koordinatzailea (EAEko Herri Babeseko Planaren zuzendariaren ardurapean egongo dena) eta antolatzeko bere egitura ere izango du, eta, kasuan kasu, arloko koordinazaio-bateraguneak. Bitartekoak eta baliabideak mugiarazteaz arduratuko dira bateragune horiek eta Euskal Autonomia Elkartetik kanpoko bitartekoak eta baliabideak mugiarazteko eska diezaiokete Ekintzen Bateragune Elkartuari (EBE).

Arloko ekintzen jardunbideek koordinatzaile bat izango dute, eta pertsona horren erantzukizuna izango da larrialdiren bat sortzen denean ekintzak eraginkortasunez abiaraztea. Era berean, jardunbide horiek hobetu, eguneratu eta parte hartzen dutenen artean hedatzea ere bere erantzukizuna izango da.

Arloko ekintzen jardunbideak dena delako arloan aginpidea duten agintariek egingo dituzte, eta, ondoren, EAEko Herri Babeseko Batzordeak derrigorrez eman beharreko irizpenaren menpe geratutko da. Irizpen horren emaitza lotesle edo binkulantea izango da, eta jardunbideak EAEko Herri Babeseko Lurralde Planari egokitzen zaizkion aztertuko du.

EAEko Herri Babeseko Lurralde-planak magultasun handikoa izan behar du, horrek ekarriko dio planari funtzionaltasuna. Horrela, arloko plan bat edo gehiago jar daitezke martxan, plan osoa abian jarri beharrik gabe.

3.- Euskadiko Itsas Salbamenduko Plana eta Larrialdi Erradilogikoei aurre egiteko Ekintza Plana.

Herrizaingo Sailak onartuko du Larrialdi Erradiologikoei aurre egiteko Ekintzen Euskal Plana, larraialdi nuklearretako estatu planak lagundu eta indartzeko. Jarduteko plan horrek aipatutako estatu-planetan aurreikusitako antolakuntzan sartzeko gai izan beharko du, estatu-plan horietan ezarritakoaren arabera.

VI. ATALBURUA

AUTOBABESEKO PLANAK

Herritarren autobabesa eta babes korporatiboa herri-babesaren oinarrietariko bat da eta administrazio publikoei dagokie autobabes hori sustatzea eta kontrolatzea.

LKLren 11. atalean ezarrita dago eduki hauek jasotzen dituen kalalogoa araudi bidez egin behar dela: pertsona, ondasun eta ondare kolektiboaren aurka arriskuak sortarazi ditzaketen jarduerak, jarduera horien leku eta/edo establezimenduak eta, kasu bakoitzerako derrigorrezkoak diren neurriak eta autobabes-planak. Katalogo horrek urtarrilaren 21eko 2/1985 Legeko 5. atalak aipatzen duen katalogoaren edukia barnehartuko du gutxienez,

Modu berean, araudi bidez xedatu ahal izango da berak sortu-eztako arriskuen eraginpeko eremuaren titularrek edo elkarloturako arriskuen eraginpeko eremuaren titularrek autobabes-planak egiteko duten obligazioa, titular bakoitzarentzakoa eta arriskupeko guztientzakoa.

Aurreko lerroaldeetan aipatutako erregelamenduak jasotako zehaztasunez gain, norberaren babes-planek, gutxienez, hurrengo alderdi hauek izango dituzte LKLren 11. atalaren arabera:

a) leku edo establezimenduari kalte egin diezaioketen arriskuen identifikazioa eta ebaluaketa,

b) arriskuak gutxitzeko edo ezabatzeko neurriak ezartzen dituen prebentziorako plana,

c) larrialdietan hartu beharreko neurriak eta egin beharreko jarduerak -alarma, laguntza eta hustuketa, adibidez- biltzen dituen larrialdi-plana eta horren integrazioa Herri Babesarako planetan.

d) instalazioetan lan egiten duten pertsonentzako informazioa eta pertsona horien trebakuntza eta behar bezalako hornikuntza. Araudi bidez derrigorrezkoa den kasuetan, laguntza eta sorospenean bereziki trebatutako bitarteko propioak dituzten talde profesionalen antolaketa.

e) autobabeserako planeko neurriak eraginkorrak izateaz eta herri-babesean aginpidedun diren agintariekin harremanak edukitzeaz arduratzeko pertsona izendatzea.

VII. ATALBURUA

PLANEN BATERATZE ETA INTEGRAZIOA

1.- INTEGRAZIO HORIZONTALA

Udalek edo lurralde historikoek egindako lurralde-planek egin beharrekoak izango diren udal- eta foru-jarduteko planekin (plangintza berezia behar duten arriskuei dagozkienekin) bateragarriak izan beharko dute edukietan. Era bateko zein besteko planak batera gordeko dituzte plan horien ardura duten organoek.

Autonomia Elkarteak egindako plan bereziak eta arloko ekintzen jardunbideak EAEko Herri Babeseko Lurralde Planean integratzen dira.

2.- INTEGRAZIO BERTIKALA. PLANEN ARTEKO LOTURA

Herri-babeseko planek goragoko mailetako planetan sartzeko mekanismoak aurreikusi beharko dituzte; horrela, bitarteko eta baliabide osagarrien ekarpena eta/edo zuzendaritza eta koordinazioa beste agintari batzuei automatikoki eta eraginkorki eskualdatzea ahalbidetuko dute goragoko mailetako planak abiarazten direnean.

Udal, foru eta Estatuko agintariek edo autobabesaren planen arduradunek larrialdiren bat zuzentzen dutenean, eta Autonomia Elkarteko plan bat aktibatzen ez den artean, arriskuen edo hondamendien jarraipen informatiboa egin beharko dute Larrialdiak Koordinatzeko Zentruek (SOS-Deiak).

IV IDAZPURUA

ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOKO ARAU OROKORRAK

1.- ZUZENDARITZAKO ORGANOAK ETA AGINTARIAK

1.1.- Zuzendaritzako agintarien eta organoen zenbaketa.

Larrialdi jakin bat dela eta Herri-babesaren zuzendaritzak emandako erantzuna pertsona bakarrarena da, aholku-batzorde baten laguntza izan beharko badu ere.

Alkatea, bere udalerrian, Herrizaingo sailburua, Autonomia Elkartean eta une bakoitzean aplikatu behar diren beste hainbat planen zuzendariak izango dira herri-babesaren zuzendari.

Plan bakoitzak izendatzen duen pertsonari dagokio planak zuzentzea. Orokorrean, eta izan daitezkeen eskuordetzeak salbu, hurrengo hauei dagokie zuzendaritza:

a) udaleko agintaritzari, udal-planetan,

b) foru-agintari aginpidedunari, foru-planetan,

c) Herrizaingoko sailburuari, eskuarki, autonomi planetan,

d) Estatuko ordezkariari, autonomiaz gaineko garrantzia duten kasuetan.

Planek, larritasun-mailen arabera, zuzendaritza pertsona bat baino gehiagok osatzea erabaki dezakete, salbuespen batzuetan bakarrik.

1.2.- Planaren zuzendaritzaren ahalmenak.

LKLren 21. atalean aurrikusitakoaren kaltetan izan gabe, larrialdiari aurre egiteko aurrera eraman beharreko ekintza guztiak zuzentzea eta koordinatzea egoera jakin horretan ezarriko den planaren zuzendariaren eginkizuna izango da, aholkularitza-batzorde baten lagunza izango duen arren (LKLren 19.1. atala).

Planaren zuzendariak edo, honek norbait eskuordetuz gero, bere ordezkariek premiazko beharrengatik agindu orokorrak edo zehatzak, derrigorrez bete beharrekoak, ezar ditzakete. (LKLren 19.2. a.).

Zuzendariaren esku dago edozein motatako ondareak hondatzea, ondareei kalte egitea, edo aldi baterako bahitzea; biztanleria prebentzioz ebakuatzea edo ateraraztea; herritarrei honelako edo halako zerbitzua emateko edo ez emateko eskatzea. Ohiko jardunbidea alde batera utzita, edozertariko neurri hertsagarriak ezar ditzake, legeak babesten baditu eta premia-egoeraren neurrikoak badira beti ere (LKLren 19.3.a.).

2.- HERRI BABESEKO PLANAK EZARTZEKO IRIZPIDEAK

Atalburu honetan agertzen direnetariko larrialdi-egoeraren bati antzemanez gero, udalerriko udal-agintariari dagokio egoera horri aurre egiteko beharko diren nahitaezko neurri egokiak hartzeko lehenbiziko ardura (LKLren 18.1.a.)

Arrisku-motak edo hedapenak, larrialdiaren garrantziak edo mobilizatu beharreko zerbitzu, baliabide eta bitartekoek administrazio baten aginpidea gainditzen dutenean, larrialdi horren beharretarako lurralde-planik zabalena abiaraziko da. Horrelakoetan, jardunean dabilen administrazioari laguntzeko baliabide eta bitarteko osagarriak emango zaizkio eta lurralde-plan zabalagoko agintariak hartuko du bere gain zuzendaritzako eta koordinazioko ardura (LKLren 18.2. atala)

Autonomia Elkartearen organo aginpideduneei dagokie jarduerak zuzentzea eta koordinatzea, hurrengo kasu guztietan:

a) EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana edo plan berezi bat martxan jartzeko beharra ezartzen denean.

b) LKLren 21. atalean agertzen den hondamendizko larrialdi egoera deklaratzen denean.

c) Autonomiaz gaindiko interesa deklaratuta, eta zuzendaritza eta koordinazioa Autonomia Elkarteko organoetan eskuordetzen denean.

3.- HERRI BABESEKO AUTONOMI AGINTARIAK:

3.1.- HERRIZAINGOKO SAILBURUA

Herrizaingo sailburua da autonomia erkidegoko herri babesaren arloko politikaren ardura duen organoa, eta hori hala izanik, Eusko Jaurlaritzak emandako jarraibideen arabera, berak zuzenduko ditu ekintzak, politika hori zuzentzeko eta koordinatzeko organo nagusia baita.

Herrizaingo sailburuaren eginkizuna izango da EAEko Herri Babeseko Plana eta plan bereziak berak bakarrik zuzendu eta koordinatzea, LKLren 21. atalean erabakitakoa kontuan hartu beharko bada ere.

Zuzendaritza hori praktikan jartzeko, autonomia elkarteko herri babeseko planak abian jarri beharko ditu, sailburuak berak alerta edo larrialdi-egoerak deklaratuta, bere edo beste administrazio publiko baten ekimenez. Eusko Jaurlaritzak larrialdiei aurre egiteko dituen zerbitzuek arrisku eta hondamendien ohiko jarraipena uneoro egin ahal izango dute, hala ere.

LKLren 18. atalean ezarritakoaren arabera, EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana martxan jarri ahal izango da udal- eta foru-bitartekoak eta baliabideak mugatuak diren egoeretan, edo gertaeraren benetako edo aurreikusitako garrantziagatik zuzendaritza bakarra hobe denean eta arriskuaren izaerak zein hedadurak horrela eskatzen duenean.

Herrizaingo sailburuaren zuzendaritza edozein lurralde-agintari publikoen zuzendaritza-jardunaren gainetik dago, baita Euskal Autonomia Elkarteko beste plan-zuzendari edo koordinatzaileen jardunarenetik ere. Ahalmen horrek bestelako agintarien eta plan-zuzendarien aginpideen jardunaren koordinazioa dakar ondorioz.

Aurreko lerroaldean erabakitakoaren kalterik gabe, oso premia handiko eta ez-ohizko kasuetan Herrizaingoko sailburuordeak edo larrialdien arretaren zuzendariak alerta- edo larrialdi-egoera deklaratu ahal izango du eta Elkarteko herri-babeseko planak abiarazi. Horren guztiaren berri ahalik eta azkarren emango diote Herrizaingoko sailburuari.

3.2.- LEHENDAKARIA

EAEko Herri Babeseko Lurralde Planak lehendakariak herri-babesaren goi-zuzendaritza eta koordinazioko eginkizunak bere gain hartzeko erantzun-gaitasun nahikoa bermatzen du, datozen kasu hauetan:

a) arrisku-egoera edo izandako kalteak asko hedatu direla edo oso larriak direla ikusita, lehendakariak larrialdiaren zuzendaritza bereganatzen duenean,

b) Estatuko agintariek Estatuko herri-babesaren legeak aurreikusten duen nazio intereseko deklarazioa edo 4/1981 lege organikoak aurreikusten duen alarma egoeraren deklarazioa egin ondoren, Estatuko gobernuak bere eginkizunak lehendakariengan eskuordetu dituenean, erabat edo alde batean.

Larrialdiari aurre egiteko beharrezkoak diren jarduera guztiak bere gain hartuko ditu Lehendakariak, LKLren 21. atalean agertzen den hondamendizko larrialdiaren egoera deklaratzen denean. Horren arabera EAEko Herri Babeseko Lurralde Planak duen antolamendu-egitura Lehendakariaren agindupe zuzenera aldatuko da, aipatutako legeak ezartzen dituen ondorio guztiekin.

4.- ESTATUAREKIKO KOORDINAZIOA

4.1.- ESTATUKO ZUZENDARITZA

Autonomiaz gaindiko interesa deklaratzeko aginpideduna da barne ministroa, Estatuko oinarrizko legeek aurreikusten dituzten kasuetan. Deklarazio hori gertatzen denetik aurrera, edo Espainiako Konstituzioko 116. atalean aurreikusten diren ezohizko egoeraren bat deklaratzen denean, Estatuaren ardura izango da herri-babesaren zuzendaritza Euskadin.

Lehendakariak, beharrezkoa uste duenean, premiatu ahal du Estatuak zuzendaritza bere gain har dezan, baita zuzendaritza horren eskuordetzea ere.

4.2.- KOORDINATZEKO ARAUAK

4.2.1.- Plangintzarako lankidetza

Estatuko Administrazioak, bere aginpide-eremuan, Euskal Autonomia Elkartean herri-babeserako egiten dituen jardunbideak eta metodoak, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailari eta EAEko Herri Babeseko Batzordeari jakinarazi beharko zaizkie. Modu berean, Herrizaingo Sailak jakinarazi egingo du Estatuko titulartasuneko diren bitartekoak udal-, foru- eta autonomi-eremuko planetarako eskatzen eta izendatzen direnean, 1994eko maiatzaren 6an Ministro Kontseiluak hartutako erabakiaren arabera, 1994eko uztailaren 4an erabaki bidez argitaratuarenera.

4.2.2.- Estatuko eta autonomia elkarteko zuzendaritza- eta koordinazio-organoen arteko informazio-trukea.

Estatuko eta euskal administrazioko Larrialdaik Koordinatzeko Zentruek herri-babesean bakoitzak duen eskudantzian eragina izan dezaketen gertaerei buruzko berri emango diote elkarri.

Horretarako, Autonomia Elkarteak Estatuko herri-babeseko agintariei informazioa emango diote hurrengo hauei buruz:

a) autonomi planak dagozkion mailetan abiarazteari buruz; baita beren bukaerei buruz ere,

b) arriskuei eta hondamendiei buruzko datu kuantitatibo eta kualitatiboez eta horien bilakaeraz,

c) Estatuko titulartasuneko bitartekoek eskuhartzea beharrezkoa izan daitekeen arrisku edo hondamendiez.

Modu berean, Estatuko administrazioak Autonomia Elkarteko herri-babeseko agintariei informazioa emango die hurrengo hauei buruz:

a) ohartarazten dioten arriskuari buruzko edozein informazio-motaz eta Euskal Autonomia Elkarteko lurraldean eragina izan dezaketen arriskuen eta hondamendien datu koantitatiboez eta koalitatiboez.

b) Estatuko oinarrizko planak abiarazteari buruz, ondoko autonomia-elkarteen edo mugakide diren udalen, bai Estatukoen, bai atzerrikoen planei buruz.

Beharrezkoa den egoeretan, bi Ekintzen Bateraguneen arteko komunikabide iraunkorra mantendu beharko da, arriskuarena edo hondamendiarena erabat konpondu arte.

4.2.3.- EAEko Herri Babeseko Planaren zuzendariaren aholku-batzordean Estatuak duen ordezkaritza.

Estatuko administrazioak ordezkaritza izango du EAEko Herri Babeseko Planaren zuzendariaren aholku-batzordean, informazioaren elkar-trukea eta, behar izanez gero, zuzendari- arduren eskualdaketa ahalbideratzeko.

Larrialdiaren garrantzi-mailaren arabera beharrezkoa izanez gero, larrialdiaren zuzendaritza eta koordinazioa planaren arduradunak eta Estatuko ordezkari batek osaturiko zuzendaritza-batzorde baten barruan garatuko dira. Batzorde hori eratuko da eta Ekintzen Bateragune Elkartu (EBE) bezala eratuko da Ekintzak Koordinatzeko Zentrua (akronimoa EKZ da). Zuzendaritza Batzordeko ordezkari autonomikoari egokituko zaio larrialdiaren zuzendaritza, nazio-intereseko deklaratzen ez den bitartean.

Herrizaingo sailburuak Estatuko zuzendaritzaren pean antolatutako larrialdietarako batzordeetako Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria izendatuko du. Horiek arduratuko dira autonomiako bitarteko eta baliabideak koordinatzeaz.

V. IDAZPURUA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HERRI BABESAREN ANTOLAKETA OROKORRA

ATARIKO ATALBURUA

1.- DEFINIZIOA

EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana, Autonomia Elkartearen lurralde-eremuan gertatzen den arrisku larri, hondamendi edo hondamen publikoko edozein egoerari erantzuna emateko antolaketa-tresna orokorra izango da, herri-babesa zuzentzea eta koordinatzea Euskal Autonomia Elkarteari dagokion kasuetarako. Arau eta jardunbideen multzo bezala dago egituraturik, larrialdiak kalte egindako pertsonak, beren ondasunak eta denon ondarea ahalik eta hoberen babesteko.

EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren antolaketak, bestalde, larrialdiari erantzuteko behar besteko malgutasuna izango dela bermatzen du, eta Lehendakariak herri-babeseko goi-zuzendaritzako eta koordinazioko eginkizunak eskuratu ahal izango dituela, Estatuko Gobernuak bere ahalmen guztiak edo batzuk eskuordetzen dituenean, Herri Babesari buruzko 2/1985 Legeko 15. atalean eta Herri Babesari buruzko Onarrizko Arauan ezarritakoaren arabera.

Plan honen xedea da Lehendakariari zenbait ahalmen eskuratzeko aukera emango dion tresna izatea. Ahalmen horiek, 4/1981 Lege Organikoan aurreikusten direnak dira, Autonomia Elkarteko lurralde osoan edo zati batean larrialdi egoera aldarrikatzen denerako, baldin aurretik Estatuko Gobernuak bere eginkizunak eskuordetzen badizkio.

2.- BESTELAKO PLANGINTZA-TRESNEZ BALIATZEA

Onartu eta homologatzen diren plan bereziak Lurralde Planaren barnean jasoko dira. Plan berezi horien zuzendaritzako eta ekintzako egiturek, bestalde, bateragarri izan beharko dute lurralde-plan honetan ezartzen diren egiturekin.

Lurralde-plana arian-arian aplikatu eta zehaztuko da, arrisku edo jarduketa bereziko kasuetan jarduteko arloz arlo onartzen diren prozedura zehatzen bitartez.

I. ATALBURUA

EAE-KO HERRI BABESEKO LURRALDE PLANAREN ZUZENDARITZA-EGITURA

1.- ZUZENDARIA

EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren zuzendaria Herrizaingo sailburua da, eta ondoko eginkizunak dagozkio, plan honetako aurrikuspenez bat:

a) Aholku-batzordeko kideak, ekintza-taldeetako arduradunak eta aginte-postu aurreratuetako arduradunak izendatzea,

b) Aholku-batzordea eta informazio-kabinetea biltzeko deia egitea,

c) EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana abiaraztea eta haren aplikazio formala erabakitzea,

d) Plan honetan ezartzen diren larrialdi-egoerak aldarrikatzea, hondamendizko larrialdia aldarrikatu behar denean izan ezik, hori Lehendakariaren eginkizuna izango baita.

e) egoera bakoitzean antolaketa-egiturako zein zati abiarazi behar den erabakitzea,

f) pertsonei eta ondasunei kalteak sor diezazkieketen gertakariak zein agintariei jakinarazi behar zaizkien zehaztea,

g) Aholku-batzordearen laguntzaz, une bakoitzean larrialdiei aurre egiteko egokienak diren jarduketak agintzea eta biztanleak, ingurugiroa nahiz ondasunak eta larrialdian parte hartzen duten pertsonak babesteko neurriak aplikatzea,

h) larrialdiarekin zerikusia duten pertsona publiko zein pribatuen jarduera guztiak koordinatzea,

i) sailburuak berak edo, eskuordetuz, haren agenteek, agindu orokor edo zehatzak ematea; eta behar izanez gero, neurri hertsakorrak ere bai, egoeraren heineko neurriak beti ere.

j) bai EAEko Herri Babeseko Lurralde Planak propio aurreikusten dituen komunikabideen bitartez, bai gizarte-komunikabideen bitartez larrialdiak dirauen bitartean biztanleari eman beharreko informazioa zehaztea eta koordinatzea,

k) Elkartez gaindiko planekiko lotura eta nformazioa bermatzea,

l) beharrezkoa denean ekintzen bateragune elkartua eratzea,

m) EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren ezarpena, eraginkortasuna eta eguneratzea ziurtatzea,

n) larrialdiaren amaiera era normaltasunerako itzulera erabakitzea. Horrek EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana geldiaraztea dakar, eta larrialdian erabilitako bitarteko eta baliabideak desmobilizatzea, helburuak lortu eta gero.

2.- AHOLKU-BATZORDEA

Aholku-batzordearen eginkizuna zuzendariari aholku ematea da eta batzorde horretako kideak ondoko hauek izango dira:

a) Herrizaingo sailburua,

b) Segurtasun sailburuordea,

c) Osakidetzako zuzendari nagusia,

d) Herritarren Segurtasunerako zuzendaria,

e) Larrialdiei Aurregiteko zuzendaria,

f) Estatuko administrazioaren ordezkari bat,

g) kalte izandako lurralde historikoetako ahaldun nagusiak,

h) larrialdiaren ondorioz kalte izandako udalerrietako alkateak, bertan parte hartzea egokitzat jotzen dutenean.

i) Herrizaingo sailburuak deitzen dituen gainontzekoak, hala nola EAEko Herri Babeseko Batzordeko kideak, ekintza-taldeetako buruak edo beste batzuk, haiek bertan egotea beharrezkotzat jotzen denean.

3.- INFORMAZIO-KABINETEA

Informazio-kabinetea zuzenean planaren zuzendaritzaren menpean dago eta Ekintzak Koordinatzeko Zentruan edo Ekintzen Bateragune Elkartuan egongo da kokaturik. Kabinete horrek bakarrik izango du informazio ofiziala emateko baimena, eta bere eginkizunak honakoak izango dira:

a) arrisku edo hondamendiari eta bere bilakaerari buruzko informazioa jasotzea

b) plana abiarazteko, alertako, larrialdiko eta horien amaierako aldarrikapenak barreiatzea,

c) zuzendariak emandako aginduak, manuak eta gomendioak komunikabideen bitartez hedatzea,

d) larrialdiari buruzko informazio orokorra zentralizatzea, koordinatzea eta prestatzea, eta gizarteko komunikabideen esku jartzea,

e) informazioa bilatutzeko jarraibideak ematea eta okerra den informazioa zuzentzea,

f) kalteak eurek izan dituzten herritarren senideei informazioa ematea.

Informazio-bulegoaren erantzukizuna Herrizaingo Saileko Sailburuaren Kabineteko zuzendariak du bere gain.

4.- EKINTZAK KOORDINATZEKO ZENTRUAK (EKZ) / EKINTZEN KOORDINAZIO BATERATURAKO ZENTRUA (EKBZ)

4.1.- Definizioa eta eginkizunak

- Ekintzak Koordinatzeko Zentrua (EKZ)

Ekintzak koordinatzeko zentruan (EKZ) Euskadiko Herri Babeseko Planari dagozkion ekintza guztiak zuzendu eta koordinatzen dira. Planaren zuzendariaren aginte-postua da, eta hori dela eta, beharrezko gaitasuna eta tresneria izan behar ditu, ondorengoetarako: informazioa komunikatu, koordinatu eta zentralizatzeko, hain zuzen ere larrialdiaren egoera zein den jakiteko, eta hartu beharreko neurriei buruzko erabakien berri emateko. Era berean, planaren zuzendaria zuzendaritza- edo kontrol-lanetan diharduten beste zentro batzuekin zuzeneko harremanetan mantendu beharko dute.

Modu berean, Ekintzak Koordinatzeko Zentruaren azpiegiturak egokia izan beharko du beste eginkizun hauetarako:

a) informazioko zentro iraunkorra izatea; horretarako, ekintzen bateraguneek beren esku eduki behar dituzte kutsadurari, eguraldiari, ibaietako emariei eta bestelakoei buruzko datuak jasotzeko terminalak, arrisku-egoeraren etengabeko balorazioa egin ahal izateko eta, beharrezkoa izanez gero, alertako mekanismoak abiarazteko,

b) alarmak eta alertak jaso eta igortzeko zentroa izatea, eta beharrezkoak diren informazioko eta datu-baseko sistema guztiak kudeatzen dituzten zentroak izatea,

c) zuzendariari laguntzea erabakiak hartzerakoan eta aginduak jakinarazi nahiz gauzatzeko bidean. Horretarako, larrialdiari buruz jasotako informazioa prozesatu egiten dute.

4.2.- Ekintzen Bateragune Elkartua

Behar izanez gero ekintzen bateragune elkartu gisa era daiteke, bertara Elkarteko eta Estatuko administrazioko buruak biltzen direnean, bai larrialdiak zuzendu eta koordinatzeko, bai ardura eskualdatzeko, larrialdia elkarteaz gaindiko interesa aldarrikatzen den kasuetan.

4.3.- Kokalekua

Herrizaingo Saileko Larrialdiak Koordinatzeko Zentruetan (SOS Deiak) egongo dira kokaturik ekintzak koordinatzeko zentruak, eta haien azpiegitura erabiliko da dagokion lurraldean gertatzen diren larrialdiak koordinatzeko.

Larrialdia zein den kontuan izanik, zuzendariaren iritzian larrialdiak kudeatzeko egokiena den bateragunean bilduko da, ahal izanez gero, planaren zuzendaria eta zuzendaritzako egitura. Talde hori ekintzak koordinatzeko zentruan bertan eratzen ez bada, informazio sistemak beste zuzendaritza-zentroekiko lotune eta luzapenak izan beharko ditu, plan-zuzendariak zentro horietatik jarduketak zuzendu eta koordinatu ahal izan ditzan.

II. ATALBURUA

EKINTZA-EGITURA

1.- AGINTE POSTU AURRERATUA (APA)

1.1.- Definizioa

Larrialdiaren izaera eta larritasuna nolakoa den ikusita, EAEko Herri Babeseko Lurralde Planeko zuzendariak aginte-postu aurreratu (APA) bat edo gehiago ezarri eta izendatu ahal izango du, horiek baitira EAEko Larrialdietarako Batzordeak larrialdiaren tokian dituen laneko organoak. Postu horiek ekintza-taldeetako eta helburuak lortzeko ezinbestekoak diren beste erakundeetako buru edo arduradunek osatzen dituzte.

1.2.- Helburuak

Aginte-postu aurreratuek helburutzat dute larrialdiaren tokian eskuhartzen duten bitartekoen eta baliabideen jarduketak zuzentzea eta koordinatzea, plan-zuzendariak emandako jarraibideen arabera. Horretarako arrisku edo hondamendiaren bilakaerari buruzko informazio zehatza eman beharko diote zuzendariari.

1.3.- Zuzendaritza

APAren zuzendaritza EAEko Herri Babeseko Lurralde Planeko zuzendaritzak zehazten duen hari egokituko zaio, edota plan bereziek dioten hari.

2.- EKINTZA-TALDEAK

2.1.- Definizioa

Larrialdiaren hasieratik bertatik eskuhartzen duten zerbitzu eta pertsonen multzoei esaten zaie ekintza-taldeak. Ekintza-zerbitzu arrunten arduradunak dira eta EAEko Herri Babeseko Lurralde Planean aurreikusten diren babes-jarduketak, eskuhartzea, sorospena eta konpoketak egitea da beren lana.

Ekintza-taldeak antolatzeko oinarria ekintzako zerbitzu arruntak dira, larrialdi mota guztietan daudenak. Horien artean, besteak beste, ondokook ditugu: Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako zerbitzuak; su-itzaltze eta salbamendu-zerbitzuak; larrialdietako osasun-zerbitzuak; Euskadiko polizia-gorputzak eta Estatuko segurtasun-indarrak eta gorputzak, laguntza emateko erakundeak, boluntario-taldeak eta abar.

Zuzenean arriskuaren edo hondamendiaren tokian eskuhartzen duten herritarrek nahiz edozein administrazioko langileek, EAEko Herri Babeseko Lurralde Planean edo plan berezietan aurreikusten direnen arteko ekintza-talde mota jakin baten barnean jardun beharko dute.

2.2.- Egitura

Jarduteko egitura sinplea diseinatzeko asmoz, plan berezi desberdinetako egituren oinarri izango dena, bost ekintza-talde aurreikusi dira:

- eskuhartze-taldea,

- osasun-taldea,

- segurtasun-taldea,

- logistikako taldea,

- laguntza teknikoko taldea.

Plan bereziek, edota Herrizaingo sailburuak, EAEko Herri Babeseko Lurralde Planeko zuzendaria denez gero, adituen taldeak sortzea erabaki dezakete, arrisku bakoitzaren ezaugarriei erreparatuz.

2.3.- Antolaketa

Ekintza-taldeak antolatzeko behar diren protokolo, hitzarmen eta akordioak egingo dira parte hartzen duten erakundeekin, bai bakoitzaren zereginak zehazteko, baita erakunde horiei behar dituzten giza-baliabideak eta baliabide materialak esleitzeko ere.

EAEko Herri Babeseko Lurralde Planean aurreikusten diren ekintza-taldeak, EAEko Herri Babeseko Lurralde Planean integratzen diren udalen edo aldundien planetako baliokide diren taldeek osatzen dituzte.

Ekintza-talde bakoitzeko kideek, bateraturiko burutzaren egituraren barnean, beren berariazko buruen menpean jardungo dute, eta maila autonomikoak larrialdiaren zuzendaritza bere gain hartu bezain pronto ekintza-talde bakoitzeko arduradun edo buruak izango dira koordinatzaile. Arduradun edo buru horiek Eusko Jaurlaritzako zerbitzu publiko hauetako teknikarien artean hautatuko dira:

- eskuhartze-taldea: Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza,

- osasun-taldea: Osakidetza,

- logistikako taldea: Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza,

- segurtasun-taldea: Ertzaintza,

- laguntza teknikoko taldea: Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.

2.4.- Eginkizunak eta osaketa

Aparte utzita arloko ekintzen jardunbideen zehaztapenak eta plan bereziek aurreikusten dituzten egokitzapenak, ekintza-taldeen eginkizunak eta osaketa hurrengo hauek dira:

Eskuhartze-taldea

Talde honen egitekoa da larrialdiaren ondorioak ezabatzeko, gutxitzeko edo kontrolatzeko egiten diren eskuhartze-neurriak betetzea, larrialdi hori sortarazten duten kausen aurka zuzenean borrokatuz eta baita larrialdiaren garapena edo hedapena errazten duten egitateetan eraginez ere.

Honako eginkizunak ditu:

a) ezbeharraren ondorioak nahiz arriskuaren kausa kontrolatzea, murriztea edo neutralizatzea,

b) pertsonak eta ondasunak bilatu, erreskatatu eta salbatzea,

c) biztanleria babesteko neurriak hartzeko beste taldeekin elkarlanean aritzea,

d) elkarturiko arriskuak aztertzea eta neurtzea,

e) eskuhartze-eremua zehaztea,

f) larrialdia kontrolatu eta gero ezkutuko arriskuak zaintzea,

g) EAEko Herri Babeseko Lurralde Planeko zuzendaritzari egin beharreko eragiketen arriskuaz, kalteez eta bideragarritasunaz informazioa ematea.

Eskuhartze-taldearen osakeraren oinarria, ekintza-talde honek egiten dituen eskuhartze-lanekin (arrisku-iturriei aurre egiteko eskuhartzea eta sorospena) zuzeneko zerikusia duten lanak egiten dituzten zerbitzu iraunkorrek daukaten osakera bera izango da.

Osasun taldea

Talde honen zeregina da biztanleria babesteko neurriak betetzea, arrisku edo hondamendi batek kalte egindakoei osasun-laguntza emanez eta horiek egonkor mantenduz, harik eta ospital batera iristen diren arte; halaber, osasun publikoko babes-neurriak eta aurreneurriak betetzea dagokio.

Bere eginkizunak honako hauek dira:

a) eskuhartze-eremuan zauritzen direnei premiazko osasun-laguntza ematea,

b) zaurituak sailkatu, egonkortu eta ebakuatzea, baldin horren beharrean badaude,

c) zaurituak eritetxeetara eramateko garraioa koordinatzea eta zaurituak jasotzeko eritetxeek duten azpiegitura antolatzea,

d) hildakoak identifikatzea, aginpidea duten agintari judizial eta polizialekin batera jardunez, eta bestelako biktima zein kaltetuak ere identifikatzea,

e) larrialdiaren eraginez dauden osasun-baldintzak zein diren neurtzea eta kontrolatzea (epidemien agerraldiak kontrolatzea, jende askoren txertaketa,...), eta agintariek erabakitzen dituzten osasun-aurreneurriak betetzea,

f) kaltetutako biztanleria botikez hornitzea,

g) sorospen-eremuak eta oinarri-eremuak zehaztea logistikako taldearekin elkarlanean,

h) osasun publikoari kalte egin diezaioketen ezkutuko arriskuak zaintzea behin larrialdia kontrolatu eta gero.

i) Planaren zuzendaritzari egoera errealari buruzko informazioa ematea.

Osasun taldea ondoko hauek osatzen dute:

a) eragiketa-eremuan jardungo dutela ziurtatzen duten osasun-laguntzako zerbitzuek, Osakidetzatik datozenak ezezik adosturiko beste erakunde batzuetatik datozenek ere bai,

b) istripua izan duten pertsonak eramateko osasun-zerbitzuak, Osakidetzatik, Gurutze Gorriatik, DYA tik nahiz enpresa pribatuetatik etorriak, baldin eta biktima askoren garraioa ziurtatzen badute,

c) mediku-laguntza ziurtatzeko beharrezkoak diren osasun-etxeetako zerbitzuak, kontuan edukiz posible dela istripu askori aurre egin behar izatea,

d) Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko herri osasuneko zerbitzuak,

e) beste batzuk.

Segurtasun-taldea

Talde hau herritarren segurtasuna bermatzeaz arduratzen da, arrisku edo hondamendiko eremuetan, eta baita trafikoa zuzentzeaz eta biktimen identifikazioan laguntzeaz ere.

Honako eginkizun hauek ditu:

a) herritarren segurtasuna bermatzea,

b) larrialdiko eremuetarako sarrera kontrolatu eta murriztea, eta eskuhartze-eremua ixtea,

c) trafikoa zuzentzea, larrialdiko jarduketa eta eragiketak erraztearren,

d) arriskuan dauden pertsonen berehalako ebakuazioa ahalbidetzea,

e) ondasunak babestea, gizakontrako ekintza posibleetan,

f) eskuhartze-taldeari laguntzea biktimen erreskate eta salbamenduan,

g) biztanleriarentzako abisuak iragartzen laguntzea,

h) plan-zuzendaritzari txostenak ematea,

i) bere gain dituen gainontzeko zereginak.

Segurtasun-taldea Ertzaintzatik datozen baliabideekin eratuko da, eta udaltzaingoetatik eta Estatuko segurtasuneko indar eta gorputzetatik EAEko Herri Babeseko Lurralde Planari esleitzen zaizkion baliabideekin.

Logistikako taldea

Talde honen zeregina da ekintza-taldeen jarduerarako beharrezkoak diren ekipamendu eta hornigaiak biltzea, eta gertakariaren bilakaeraren ondorioz sortzen diren gainontzeko horniketa-beharrak asetzea.

Bere eginkizunak honako hauek dira:

a) eragiketetan laguntzea eta isolaturiko biztanleriari laguntza ematea, unitate ibiltarien bitartez dauden transmisio-sistemak osatuz,

b) karburanteen, garraiobideen eta behar-beharrezko gaien hornikuntza kudeatzea, bai ekintza-taldeentzakoa, bai kalteturiko biztanleentzakoa,

c) eragiketa-eremuetan beharrezkoak diren banaketa-guneak ezartzea,

d) larrialdiko aterpetxea, haren hornikuntza eta biztanleriaren garraioa antolatzea, eta ebakuazioa beharrezkoa izanez gero bilguneak kudeatzea,

e) eskuhartze-talde bati talde horrek berak edota laguntza teknikoko taldeak zehazten dituen lantalde bereziak eransten zaizkionean, eransketa horren kudeaketa egitea,

f) eskuhartzeen beharrizanak zein diren neurtzen laguntzea eta biztanleriari sorosteko behar diren ekipamendu eta hornidurak ere zehazten laguntzea.

Talde hau osatzen duten ekipoak SOS-deiak larrialdiak koordinatzeko zentruetan integraturik daudenak dira, baina beste ekipo batzuk ere erantsiko zaizkio, bai Eusko Jaurlaritzako beste sailetatik datozenak, bai beste erakundeetatik datozenak ere, garraioan, obra publikoetan, gizarte ongizatean eta antzerakoetan dabiltzan erakundeetatik datozen ekipoak eta aldundien planetatik eta udalen planetatik EAEko Herri Babeseko Lurralde Planean integratzen diren ekipo edo talde baliokideak.

Laguntza teknikoko taldea

Talde hau tresna gisako organo bat da eta, plan-zuzendaritzaren esanetara dago. Talde honen eginkizuna aholkularitza teknikoa ematea da, zenbait arrisku motei aurre egiteko, haien kausak kontrolatzeko edo ondorioak murrizteko ezarri behar diren neurri zuzentzaile eta konpontzaileei buruz; halaber, kalteturik dauden funtsezko zerbitzuak birgaitzeko aholkularitza ematea.

Horretarako, hauek dira bere eginkizunak:

a) neurri zuzentzaileak proposatzea (injinerutza zibilekoak edo bestelakoak) zenbait arrisku-motari aurre egiteko, haien ondorioak kontrolatzeko edo murrizteko, eta baita ere kalteturiko funtsezko zerbitzuak birgaitzeko,

b) neurri horiek aplikatzeko zein lantalde-berezi eta ekipamendu behar diren neurtzea,

c) larrialdiaren eta bere eraginen jarraipen teknikoa egitea,

d) Plan-zuzendaritzari lortutako emaitzen berri ematea eta larrialdiaren bilakaeran arlo horretan aurkezten diren premiez informatzea.

Laguntza teknikoko taldean honako hauek izango dira: Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako langileak; Herrilan Saileko eta arriskuko egoerak kontrolatzeko injinerutza zibilean espezializaturik dauden enpresetako teknikariak; Ingurugiroko eta Herri Osasuneko teknikariak, ingurugiroarekiko eta pertsonekiko kaltea neurtzeko; eta beharrezko jotzen diren enpresa publiko zein pribatuetako (gas-konpainiak, elektrikoak, ur-hornikuntzako enpresak,...) teknikariak.

III. ATALBURUA

ATAZAK

1.- KONTZEPTUEN ETA EGOEREN DEFINIZIOA

1.1.- Kontzeptua

EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana eraginkorra izango bada, ezinbestekoa da aurretik prozedura, estrategia eta neurri multzo bat, plana martxan jar dadin ahalbidetuko dutenak, planifikatzea larrialdiaren eremuaren eta larritasunaren arabera. Horrek berarekin dakar, ezinbestean, jarduteko estrategia eta prozedura malguak antolatu beharra, kontuan hartuz horiek zein unetan eta tokitan, eta zein larrialdi-motari aplikatu behar zaizkion. Horretarako jarduketa-maila desberdinak aurreikusi behar dira, larrialdi-egoera nolakoa den kontu.

1.2.- Jarduketa-mailak (larrialdiaren fase edo egoerak)

1.2.1.- 0 egoera:

Egoera hauek, txarrera joz gero, larrialdiko egoera sortaraz dezakete, edo kalterik gabeko zein kalte mugatuetako larrialdia edo istripua. Horiek kontrolatzeko, hasiera bateko eskuhartzean nahikoak izan ohi dira tokian tokiko bitartekoak edo baliabideak edota goragoko mailako zenbait bitarteko.

Egoera hauek hiru mota desberdin barnebiltzen dituzte:

a) udal-mailako larrialdiak. Horiek udaleko bitartekoekin kontrola daitezke, baina txarrera eginez gero beste egoera bat ere sor dezakete. Horrelakoetan, EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren eginkizunak segimendua eta neurketa egitea eta behar diren laguntzak bermatzea izango lirateke, besterik ez,

b) larrialdi-aurre edo alertako faseak, oraindik sortu ez diren larrialdiak aurreikusten direnean. Normalean natur hondamendiak izan ohi dira, aurreikuspen meteorologikokoak,

c) kalterik gabeko edo kalte mugatuak sortzen dituen larrialdia edo istripua, udal-mailakoa ez dena eta haren arreta edo jarraipena egiten dutenak Autonomia Elkarteko zerbitzuak direnean.

1.2.2.- 1. egoera

Kontrolatuak izango badira, EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren erantzuna behar duten egoerak dira hauek, udal bati baino gehiagori kalte egiten dioten larrialdiak direlako edota udal- eta aldundi-mailako baliabideak motz geratu eta EAEko Herri Babeseko Lurralde Planarenak propio diren baliabideak edo hari esleiturikoak behar direlako.

Horren ezaugarria da ezinbestekoa dela EAEko Herri Babeseko Lurralde Planak koordinazioko eta laguntzako eginkizunak betetzea, eta beharrezkoa dela EAEko Herri Babeseko Lurralde Planean aurreikusitako babes-neurriak hartzea edo plan bereziak abiaraztea.

1.2.3.- 2. egoera

Beren izaera, larritasun eta/edo arriskuaren hedaduragatik udal- eta foru-administrazioen erantzuteko ahalmena gainditzen duten larrialdi-egoerak dira hauek, eta, hortaz, EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren aplikazio osoa eskatzen dutenak, bai baliabide propioak erabiliz, bai beste administrazioek esleitutakoak.

Egoera-mota honetan sartzen dira plangintza-eremu Autonomia Elkartea duten arriskuen ondorioz sortzen diren larrialdiak. Plan berezien kasuan, hala ere, plan horiexek ezarriko dituzte beren berariazko larrialdiko fase edo egoerak.

1.2.4.- 3. egoera

Horrelako egoera, bere inguruabarrek okerrera eginez gero, beste motako egoera bihurtuko litzateke, elkarteaz gaindiko interesekoa izango litzatekeen egoera berri, Herri Babeseko Oinarrizko Arauan aurreikusitakoaren arabera.

1.2.5.- 4. egoera

Barne Ministerioak Herri Babeseko Oinarrizko Araudiko IV. atalburuak arautzen duen aldarrikapen formala egiten duenean izaten den larrialdiko egoera da hau.

2.- EAE-KO HERRI BABESEKO LURRALDE PLANA ABIARAZTEA

2.1.- Kontzeptua

Abiaraztea da aginpidea duen agintariak EAEko Herri Babeseko Lurralde Plan hau, osorik ala arloka, martxan jartzea.

EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana eraginkorra izan dadin beharrezkoa den malgutasunak ezinbestekoa egiten du plan horren aplikazio-maila ezberdinak finkatzea, ondoko egitate hauen arabera:

a) larrialdi-mota bakoitzarena,

b) gertakariaren bilakaerarena: larrialdiaren bat-batean agertu den ala arriskuaren bilakaera geldiaren ondoriozkoa izan den,

c) beharrizan konkretuena: horien arabera plana osorik abiaraziko da ala parteka, baliabideak edo ekintza-taldeak parteka mugiaraziz.

2.2.- Aplikazio-motak larrialdi-egoera nolako den kontuan

2.2.1.- 0 egoera:

a) udal-mailako larrialdiak izanez gero, udal-mailako eginahalaz kontrolatzen direnak, normalena izango da dagokion udal-plana abiaraztea, haren zuzendariak gidatuta. Halaber, aplika daitezke aldundien planak ere udal-planari laguntzeko. Baina ez da formalki EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana abiaraziko, nahiz eta haren zenbait baliabide egitez abiaraz daitezkeen, laguntzako eta segimenduko eginkizunak egiteko ezezik ekintza-taldeei alertak igortzeko edota babeseko neurriak prestatzeko,

b) larrialdi-aurreko faseetan, hau da, artean sortu gabeko larrialdiak iragarrita daudela-eta alerta denean, ez da EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana formalki abiaraziko, baina ekintza-taldeei alertak igorriko zaizkie eta babes-neurriak prestatuko dira. Plan horretako baliabideen parte bat ere abiaraz daiteke,

c) kalterik sortu ez edo kalte mugatuak sortzen dituzten larrialdi edo istripuetan, udal-mailakoak ez direnean eta arreta edo jarraipena Autonomia Elkarteko zerbitzuek egiten dutenean, normalena izango da ekintza-taktikak aplikatzea, halakorik behar izanez gero.

2.2.2.- 1. egoera

Egoera honetan EAEko Herri Babeseko Lurralde Planak koordinazioko eta laguntzako eginkizunak dauzka. Horrelakoetan normalean plan horren baliabide propioekin eskuhartu behar izaten da eta EAEko Herri Babeseko Lurralde Planean aurreikusitako babes-neurriak hartu. Ondorioz, honelako egoeretan arloko ekintzen jardunbide-programak abiarazi daitezke eta plan bereziei dagozkien ekintzak hasi.

1. egoera aldarrikatzea EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren zuzendariari dagokio, dela berariazko ekimenez, dela egoeran sartuta dauden udalen edo foru-organoen eskariz.

Udal bakar bati kalte egiten dioten egoerak izanez gero, Herrizaingo sailburuak udal-planaren zuzendariaren esku utzi dezake eman beharreko erantzuna koordinatzea.

2.2.3.- 2. egoera

Honelako egoeretan beharrezkoa da EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana osorik abiaraztea, eta zuzendaritza zein koordinazioa EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren zuzendariari dagozkio. Ukituak diren maila txikiagoko planak ere plan nagusi horretan sartuko dira.

Egoera hauetan funtsezkoak diren zerbitzu publikoak birgaitzeko neurri konpontzaileak aplika daitezke, zerbitzu horien gabezia bera larrialdi denean edo eragiketen bilakaerarako oztopo denean.

Normaltasunerako itzulera aldarrikatuko da egoera eragin duten faktoreak ezeztatutakoan eta egoera haren ondorioek pertsonentzako edo ondasunerako arriskutsuak izateari utzitakoan.

2.2.4.- 3. egoera

Egoera honetan EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren zuzendariak Estatuko administrazioaren izenean datorren agintariarekin batera Zuzendaritza Batzordea osatuko duen agintaria izendatuko du. Lehen ekintzak koordinatzeko zentrua zena, ekintzen bateragune elkartua bihurtuko da.

Egoera hau sortu zuten faktoreak galtzen direnean, aldarrikatu ahal izango da 2. maila edota normaltasunerako itzulera.

2.2.5.- 4. egoera

Egoera honetan, Autonomia Elkarteari egiten zaizkion eskuordetzen kalterik gabe, Herrizaingo sailburuak, planaren zuzendaria izaki, Estatuko administrazioaren izenean datorrenarekin batera Zuzendaritza Batzordea osatuko duen agintaria izendatuko du. Estatuko ordezkaria izango da batzorde horren zuzendaria.

EAEko Herri Babeseko Lurralde Planeko zuzendariak, Zuzendaritza Batzordearen jarraibideak betez, planean aurreikusten diren baliabide propioak eta esleiturikoak koordinatzeko ahalmena gordeko du.

2.3.- Egoera bakoitzaren aldarrikapen formala

2.3.1.- 0 egoeran:

Egoera honetan planaren abiaraztea berehalakoa da, ez formala, eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentruek (SOS-Deiak) aplikatzen dute, bai eurek zuzenean egoera horren berri dutelako, bai eremu murritzagoko planak abiarazi direla jakinarazi zaielako.

2.3.2.- Gainontzeko egoeretan:

1. egoera ego goragokoak dakarten inguruabarrak direnenean, EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana aplikatzeko aldarrikapen formala egiten da.

3.- UDALEN ETA ALDUNDIEN PLANETAKO ETA EAE-KO HERRI BABESEKO LURRALDE PLANEKO AGINTARI ETA ARDURADUNEN ARTEKO LOTURA.

3.1.- Udalen eta aldundien planak abiaraztearen jakinarazpena

Udal- edo foru-plan bat abiarazten denean, larrialdi-aurreko aldian nahiz larrialdian bertan, plan horren zuzendariak EAEko Herri Babeseko Planaren zuzendariari jakinarazi beharko dio hori, eta egiaztatu egin beharko du badutela horren berri. Plana abian jarri dela Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen bidez (SOS Deiak) jakinaraziko dute. Era berean, aldizkako informazioa eman beharko die egoerak hartzen duen norabideari eta eragiketen bilakaerari buruz, aurreikuspenak berretsi, larrialdiaren aldaketa larriak jakinarazi eta larrialdiaren amaieraren berri eman beharko die.

Larrialdiari erantzuteko ahalbideak nahikoak ez direla igarri edo egiaztatzen bada, eskura ez dauden baliabideen premia gorria dela, edota larrialdia beren lurraldetik harago zabaldu dela berehala jakinarazi behar zaio SOS -Deiaki.

3.2.- Planen arteko lotura

Maila handiagoko planekiko koordinazioa bermatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren ordezkari bat izango da aplikatzen ari den plan horren aholku-batzordean.

Planaren titularraren eskumenean ez dauden baliabideen mugiarazpena, baliabide propioak izan zein esleiturikoak, SOS-Deiaken bitartez egingo da.

EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana 2. edo ondorengo egoeretako batean abiarazteak edo plan bereziren bat abiarazteak berekin ekarriko du eraginak izandako beheragoko planak bertan sartuko direla eta automatikoki abiaraziko, baldin aurretik abiarazita ez bazeuden behintzat.

3.3.- Udal eta aldundietako agintariei jakinaraztea

Ekintzak koordinatzeko zentruak eta ekintzen bateragune elkartuak beharturik daude berehala jakinaraztera eragina izandako udal eta lurraldeei, Autonomia Elkarteko edo Estatuko agintariek egiten duten alertako, alarmako edo plana abiarazteko edozein aldarrikapen edo ohartarazpen formal; eta baita beste edozein arrisku- egoera edo hondamendi jakinaraztera ere, baldin eta egitate hori ezagun badute eta udal edo lurralde horiei kalte egin badiezaieke.

4.- ALERTA ETA ALARMA SISTEMAK

Alerta eta alarma sistemek EKZ-EKBZ n jasotzen den informazioan dute beren oinarria, eta helburu bikoitza dute:

a) Une oro Planaren zuzendaritzari ematea plana abiarazteko oinarri izan dakizkiokeen datuak eta gertakaria nahiz haren ondorioak hasieratik neurtzeko baliagarri izango zaizkion datuak.

b) Planean eskuhartzen dutenei eta kalteturiko biztanleriari alerta eta alarmako jakinarazpenak egiteko oinarria ematea lan-zuzendaritzari.

Alertaren xedea da hartzailearengan arreta eta ernetasuna sorraraztea alerta bera eragin duten inguruabarrei begira. Alerta kasuetan, eskuhartzea azkartzeko eta erantzun-epea murrizteko prestakuntzak egin behar dira, eta argibide berriak jasotzeko erne egon beharra dago. Alerta normalean ekintza-taldeei zuzenduta egon ohi da. Alerta, propio, EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren 0 egoerakoa da.

Alarmaren xedea da hartzaileari berehala neurriak hartzera bultzatzea, bera mehatxatzen duen arrisku edo hondamenditik babesteko. Berdin-berdin zuzentzen zaie ekintza-taldeei nahiz kaltea izandako biztanleriari. EAEko Herri Babeseko Lurralde Planeko 1, 2, 3 eta 4 egoerei dagokie propio.

Iragarpen meteorologikoa izan ohi duten hondamendiek, hau da, hondamendi naturalek (uholdeak, haize bortitzak, lehorteak, etab.) ohikoan larrialdi-aurreko aldia izaten dute. Alerta meteorologikoak SOS -Deiaketatik igorriko zaizkie aurretik finkatuta egongo diren erakundeei.

5.- JAKINARAZPENAK

5.1.- Kontzeptua

Larrialdia aurreikusten dela albistea emateko eta igortzeko ekintza da jakinarazpena, edota egokiak diren agintariei jakitera ematea aurreikusitako faseetako bat edo larrialdi-egoera bat deklaratu dela.

5.2.- Jakinarazpenaren hartzaile diren agintariak

5.2.1.- 0 egoera: Jakinarazpena egingo da, sorrarazi duen arriskua eta eremua nolakoak diren kontuan izanda, ekintzak koordinatzeko zentruan ezartzen diren protokoloen arabera.

5.2.2.- 1tik gorako egoera: Lehendakariari, Gobernuko delegatuari, tartean diren udal- eta foru-planetako zuzendariei, arloko ekintza-jardunbideen koordinatzaileei, aginte-postu aurreratuen arduradun izendatutakoei eta giza-baliabideak edo baliabide materialak ematen dituzten gainontzeko agintariei jakinarazi behar zaie larrialdia aurreikusten dela.

6.- EKINTZEN JARDUNBIDEA

Plan-zuzendaritzak, egoera bakoitzean aurrera eraman beharreko ekintzei buruzko hausnarketa egiten duenean, eszenatokiak eta hondamendiaren ondorioak aztertuko ditu, bere ekintza-asmoak errealitatetik ahalik eta hurbilen izan daitezen.

Zehaztasun horren helburua da jarduketen arteko koordinazioa nabarmenki hobetzea ataza garatzearren; jarduketak berak arrazionalizatzeko era da, bestalde.

Eragiketetan zer egin, nola, eta noiz finkatzeko zehaztasunak eta xehetasunak, dena dela, malgutasun bat ere ametitu behar du; izan ere, gauzak xehe-xehe finkatzeak gehiegizko zurruntasuna emango lieke eragiketei, baina, bestalde, jarraibide lausoak besterik ez ematea ere baztergarria da inondik inora.

Nolanahi ere, ekintza-asmoan ondoko hauek agertu beharko dira:

a) ondorioen neurketa,

b) eszenatokiaren azterketa,

c) ezarri beharreko aginte-postu aurreratuak,

d) eragiketa-eremuaren mugak, eskuhartze-eremuak eta sorospen- nahiz oinarri-eremuak.

e) zein neurri hartu behar diren eskuhartzeko, babesa emateko, sorospena egiteko eta konponketak egiteko,

f) erabili beharreko bitarteko eta baliabideak.

Eragiketa horiek zehaztu eta gero, ekintza-talde bakoitzak aurreikusitako egoera bakoitzerako ezarritako jardunbideen arabera jokatu beharko du eta aginte bateratuaren markoaren barnean.

IV. ATALBURUA

BABES ETA KONPONKETA NEURRIAK

1.- BABES NEURRIAK

EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren ataza honako babes-neurriek osatzen dute:

a) Biztanleria babesteko neurriek. Gutxienez ondoko hauek dira:

1) sarbideak kontrolatzea,

2) kalteak izandako biztanleei abisua ematea,

3) jendea segurtasuneko tokietan aterpetzea edo isolatzea,

4) ebakuazioa, era guztietakoa,

5) osasun-laguntza.

b) Ondasunak babesteko neurriek:

1) ondasunak babestea propio, kontu berezia eginez kulturako interesa aitortu zaien ondasunei,

2) lotutako arriskuak sor daitezen galaraztea.

c) Sorospen-neurriek:

1) bilaketa, erreskatea eta salbamendua

2) lehen laguntzak´,

3) ebakuazioa (garraioa),

4) kaltetuen sailkapena, kontrola eta ebakuazioa, osasun- eta gizarte-laguntza jaso dezaten,

5) lehen mailako osasun-laguntza,

6) larrialdiko aterpetxea,

7) hornikuntza.

d) Eskuhartze-neurriak, arrisku edo hondamendiaren sortzailea kontrolatu eta neutralizatzeko.

2.- BIZTANLEEI INFORMAZIOA EMATEA

2.1.- Informazioa babes-neurri

Biztanleei larrialdi-aurreari edo larrialdiari buruz abisatzea eta argibideak ematea, alerta-mezuen eta jarraitu beharreko aholkuen bitartez, funtsezko babes-neurri dira, eta informazio osoa eta egiazkoa ez izatearen ondoriozko babesik eza baztertzeko balio dute.

Larrialdiari buruzko informazioa eskura izan bezain pronto, batik bat kalte izandako biztanleei helarazi behar zaie, baina gainontzeko biztanleei, oro har, ere bai, informazio-kabineteak sortzen dituen alerta-mezuen bitartez.

2.2.- Informazioaren edukia eta ezaugarriak

Informazio horren edukiak eta noiz eman behar den aurretiaz finkaturik egon behar du egoera bakoitzerako. Ziurtatu egin behar da mezuen kalitatea egokia dela lortu nahi denerako, eta mezuak biztanleengan izan dezakeen eragina neurtu behar da, izuikara sor ez dadin.

Mezu horiek aldez aurretik egon behar dute erabakita, eta megafonia-sareak erabili aurretik graba daitezke, mezu-emaileak, psikologikoki hunkituta, (normala baita horrela egotea larrialdietan) mezuen kalitatea txartu ez dezan.

Dokumentazio- eta kontsulta-fondo bat eratuko da mezu horiek errazago igortzeko biztanleei. Ekintza-taldeetako arduradunek jo ahal izango dute fondo horretara; eta bertan «mezu ereduak» izango dira, arrisku eta egoera konkretuei buruzkoak.

Biztanleriari zuzendutako informazioak honako hauek adieraziko ditu:

- larrialdiaren benetako egoera une bakoitzean,

- jarraitu beharreko babes-neurriak eta aholkuak,

- larrialdiaren bilakaerari buruzko igarkizunak,

- ebakuatu behar izanez gero: nola?, bilgunea non?

Biztanleentzako mezuek ondoko ezaugarriok izan behar dituzte:

- argitasuna, guztiek ulertzeko moduko esaldi eta hitz errazak erabiliz,

- laburtasuna, ahalik eta hitz gutxien erabiliz,

- zorroztasuna, anbiguitaterik gabe adieraziz zer nola jokatu behar den,

- nahikotasuna: biztanleei ez zaie azaldu gabe utzi behar ezagutu beharreko ezer, baina ez da jardun behar alferriko zehaztasunetan ere,

- mezuak errepikatzea.

2.3.- Informazioa emateko baliabideak

Informazio hori emateko baliabideak honako hauek izango dira:

a) Tokiko megafonia-sistema:

Aurreneko maila batean, eta larrialdiak hala eskatzen badu, tokiko megafonia-sistemak erabiliko dira, finkoak eta/edo mugikorrak, berehala hartu beharreko babes-neurriei buruzko informazioa emateko biztanleei.

Megafonia-sistema horiek udalen planetan aurreikusirik egon beharko dute eta baliabide horiez hornituko dira udalean diharduten ordena publikoko indarrak (Udaltzaingoa, Ertzaintza) eta gainontzeko eskuhartze-taldeak.

b) Gizarteko komunikabideak

Bigarren maila batean biztanleriari gizarteko komunikabideen bitartez (irratia, telebista) emango zaizkio mezuak. Gizarteko komunikabideak plan-zuzendariari laguntza eman behar dioten erakundeak dira, herri-babeseko legediak dioenari jarraiki, eta derrigorturik daude informazio-kabineteak elaboraturiko mezuak hedatzera, biztanleei larrialdi kasuan zer egin behar duten jakitera emateko.

Helburu horri begira, planak behar diren lotuneak ezarriko ditu informazio-kabinetearen eta gizarteko komunikabideen artean. Azken horiek hedakuntza irrati-elektrikoak eteten ez direla ziurtatu egin beharko dute, baita aurkako baldintzetan ere, larrialdietako sorgailuak eta bestelako gailu teknikoak erabiliz.

Telebista- eta irrati-hedapeneko emakidadunekin protokoloak, hitzarmenak eta akordioak egingo dira, larrialdiko egoeretan biztanleriari zuzenduriko mezuen ahalik eta zabalkunderik handiena bermatzeko.

3.- KONPONKETA-NEURRIAK

3.1.- Kontzeptua

Plan honen ondorioetarako, konponketa-neurritzat jotzen dira larrialdi-egoeretan etendako oinarrizko edo funtsezko zerbitzuen hornidura eta funtzionamendua berriz ezartzeko neurriak.

Zerbitzuak oinarrizkoak edo funtsezkoak direla esaten da, horiek gabe herritarren bizimodua nabarmen txartzen denean.

3.2.- Jarduketak

Larrialdi-egoeretan problemak izaten dira kaltea izandako udalerrietan berriro ere oinarrizko zerbitzuak martxan jartzeko eta normalizatzeko. Zailtasun hori areagotu egin ohi da udalaren baliabideak akituz joaten direlako eta, sarritan, udalerrian ez delako egoten eginkizun horietarako material eta makineria berezirik.

Halako egoeretan EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren Zuzendaritzaren egitekoa izango da biztanleriarentzat oinarrizkoak edo funtsezkoak diren gutxienezko zerbitzuak berriz jartzeko lanak eta jarduketak koordinatzea.

Dauden protokoloei jarraiki, zerbitzuetako bakoitzean hornidura berriro martxan jartzeko ardura dutenekin izan beharreko harremanak finkatuko dira.

Hornidura-konpainien ekintzarako prestasunaren eta prestasun-teknikoaren arabera, EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren Zuzendaritzak erabakiko ditu hornidura berriz martxan jartzeko lehentasunak.

Udalei, alkatearen edo haren eskuordeko denaren bitartez, une oro jakitera emango zaie zein diren hornikuntza-konpainiei gauzatzen dituzten jarduketak, larrialdiak kalte egindako biztanleriak ahalik eta informazio gehien izan dezan. Aldi berean, udalei ere argibideak eskatuko zaizkie zerbitzu-horniduren egoerari buruz, informazioa bildu eta bateraturik, zerbitzu horiek berriz abian jarri behar dituztenei emateko.

3.3.- Ordezko zerbitzuak

Behar izanez gero ordezko zerbitzuak (atal honetan zerrendatzen direnak kasu) ezartzeko neurriak koordinatu eta hartuko dira, baina, garatu, dagozkien arloko ekintza-jardunbideen programetan garatuko dira zerbitzu horiek. Kaltea izandako oinarrizko zerbitzuen ezean behin-behingoz proposatzen diren ordezko konponbideak honako hauek dira:

a) edateko uraren hornidura: edateko uraren ordezko hornidura botila-ura banatuz egingo da, edo horretarako gaituriko zisternadun ibilgailuen bitartez,

b) elektrizitate-hornidura: elektrizitate-hornidura alternatiboa ekipo elektrogenoen bidez egingo da, eta lehentasuna emango zaie eritetxeei, laguntza-zentroei eta aterpetxeei. Hornikuntza-enpresek eta udal zerbitzuek dute, planaren antolakuntzarekin lankidetzan, hornikuntza berrezartzeko ardura,

c) telefono-zerbitzua: telefono-zerbitzurik ezean, ordez irrati-bidezko komunikazioa ezarriko da. Erabili beharreko frekuentziak Eusko Jaurlaritzaren komunikazio-sarearenak berak izango dira, eta gainontzeko administrazioenak ere bai, larrialdietarako udal-sarearenak barne, horrek posible egiten baitu udaletako alkateak zuzenean SOS -Deiakekin harremanean jartzea,

d) gas-hornidura: botilaraturiko gasen horniketa egingo da, hornikuntza-enpresen jarduera koordinatu eta bateratuaren bitartez.

V. ATALBURUA

ATAZAREN EZARPENA ETA MANTENIMENDUA

1.- PLANAREN EZARPENA

1.1.- Sarrera

EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren ezarpenak bere barne hartzen ditu planaren erabateko eraginkortasuna ziurtatzeko egin behar diren jarduketa guztiak. Horretarako beharrezkoa da:

a) programazioa, EAEko Herri Babeseko Lurralde Planean eranskin moduan derrigor sartu behar diren zatiak edo dokumentuak garatzeko.

b) ezarpena egitea, hau da, EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren ekintzarako egitura benetan integratzeko behar diren jarduketak egitea.

1.2.- Plana garatzeko programazioa

Arau-agiri guztiak eta horietatik ateratzen diren gainontzeko agiri teknikoak EAEko Herri Babeseko Lurralde Planari erantsiko zaizkio eraskin edo gehigarri moduan. Agiri horiek, Herrizaingo Sailak egingo ditu plan honetan ezartzen denari jarraiki.

Garapeneko programazioak, besteak beste, gai hauek landu beharko ditu:

a) EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren egitura, arrisku anitzetarako dena, arrisku-mota desberdinetara egokitu beharko da; horretarako, plan bereziak egin eta onartuko dira, eta arrisku bakoitzerako behar diren baliabide eta bitarteko bereziak lurralde-planaren egitura orokorrera moldatzen saiatuko.

b) arriskuen azterketa,

c) bitarteko eta baliabideen katalogoa,

d) lurralde-informazioa,

e) egiten diren arloko ekintzen jardunbide-programak sartzea,

f) ekintza-taktikak,

g) autobabesari buruzko araudia ebaluatzea eta ikertzea.

1.3.- Ezarpena:

1.3.1.- Beharrezko ekintzak:

EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana egoki ezarriko bada, beharrezkoak da zenbait ekintza egitea, hala nola:

a) aholku-batzordeko, Informazio-kabineteko eta Larraldiak Koordinatzeko Zentruetako kideak hautatzea, eta kide horiek non diren jakiteko sistemak finkatzea,

b) ekintza-taldeak osatzen dituzten agintariak (eta euren ordezkoak), kideak eta baliabideak hautatzea, eta baita horiek mugiarazteko sistemak ere,

c) parte hartzen duten erakundeekin behar diren protokolo, hitzarmen eta akordioak egitea, bai jarduketak argitzeko, baita bitartekoak eta/edo laguntza teknikoa esleitzeko ere,

d) planari esleituriko baliabide eta bitarteko guztiak eskura daudela egiaztatzea,

e) eskuhartzaile guztiek plana beren egitekoak zuzen betetzeko moduan ezagutzen dutela egiaztatzea,.

f) ezarritako ereduaren eraginkortasuna, langileen trebakuntza, eta bitartekoen eskuragarritasuna egiaztatzea. Horretarako itxura hutsezko saio oso bat egin beharko da, edota zuzendariak ezinbestekotzat jotzen dituen bezainbeste saio partzial.

1.3.2.- Azpiegitura

EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren ataza bermatzearren, beharrezkoak jotzen diren baliabide guztiez hornituko da plan hau. Alabaina, gutxienez, honako baliabide hauek kontuan izango dira:

a) Igorpen-sarea,

b) datu meteorologikoak eta kutsadurari buruzkoak jaso eta igortzeko sistemak,

c) behar diren berariazko baliabideez hornitzea bai ekintzen bateragune elkartua, bai informazio-kabinetea, baita eskaintza-taldeak ere,

d) herritarrei egoeraren berri emateko sistemak.

1.3.3.- Planaren gaineko prestakuntza

1.3.3.1.- Planaren ezaguera

Planean erantzukizuna duten pertsonen prestakuntzako lehen urratsa plana ezagutzea da. Horretarako, planaren hedakuntza osoa edo zatikakoa programatuko da, bakoitzari dagozkion ekintzekin bat datorren moduan. Hedapen hori prestakuntza-programen bitartez osatu beharko da.

1.3.3.2.- Prestakuntza-programa

Prestakuntza-programak modu sistematikoan aztertuko du planean sartuta dagoen langileria, haien eginkizunak eta ardurak, eta, azterketa hori oinarritzat hartuta, irakatsi behar diren ikastaroak diseinatuko dira, hartzaile guztiek ondoko gai hauei buruzko ezaguerak jaso ditzaten: planen egitura eta edukiei, beren eginkizunei, jardunbideei eta planaren atazari, eta hartu beharreko aurreneurri eta babeseko neurriei buruzkoak.

Prestakuntza-mota bakoitzak kontuan hartu beharko du zein diren hartzaileak, alegia planaren arduradunak diren, ekintza-taldeen arduradunak, tarteko karguak, oinarriko mailan ari direnak ala komunikabideak.

Prestakuntza sendotzeko ariketak eta itxura hutsezko saioak egin beharko dira, osoak zein partzialak, ezarritako ereduaren eraginkortasuna planean jardun behar dutenen prestakuntza eta baliabideen eskuragarritasuna egiaztatzeko.

2.- BIZTANLEEI INFORMAZIOA EMATEA

2.1.- Informazio-politika

EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana ezartzeko fasean, eta mantenimenduko fasean era iraunkorrean edo aldian behin, informazio-politika jakin bati jarraitu beharko zaio plangintzaren esparru diren eskualdeetako udal- eta foru-aldundiekin batera jardunez. Helburua plangintza hori biztanleriari ezagutaraztea da, herritarrak eurei dagozkien edo eragiten dien babes-neurriekin ohitzeko.

2.2.- Informazioaren xedea

Informazioa ematearen helburua jendeari oro har edo kolektibitate jakin batzuei, jasan ditzaketen arriskuak eta ekiditeko babes-neurriak ezagutaraztea da, horiez jabetaraztea eta sentsibilizatzea. Informazioaren gai honako hauek izango dira:

a) arriskua eta arrisku hori gauzatu aurreko neurriak eta babeseko neurriak. Aurreneurriko informazio horrek xede hauek ditu: herritarrak kontzientziatzea, babeseko planen oinarrizko mekanismoak ezagutaraztea eta biztanleei jakinaraztea zein bidetatik emango zaien informazioa larrialdi bat gertatuz gero. Horretarako, biztanle-multzo ezberdinei zuzendutako kanpainak egingo dira aldizka, ikastetxe-mailakoak batez ere.

b) larrialdia gertatu eta gero: informazio honek batik bat azaltzen du zein jokabide izan behar den, eta hondamenak dirauen bitartean norbere burua nola babestu behar den. Informazio hori informazio-bulegoaren eta plan honetan bertan edota plan honetan sartzen diren beste planetan aurreikusten diren sistemen bitartez bideratuko da.

2.3.- Informazioaren oinarri diren printzipioak

Informazio-politikak baztertu egin behar ditu alferrikako alarma sozialak eta, horretarako, aurretik informazioa programatu behar da. Honako printzipio hauek izango dira informazioaren oinarri:

a) informazioak koordinatua, erraza eta kontraesanik gabekoa izan behar du,

b) egiazkoa, eta egoeraren berri modu zabal eta benetakoan ematen duena,

c) erregularra, eta aldian behingoa, batez ere arriskua urtarokoa denean,

d) hartzaileentzako egokia den hizkera erraza eta ulergarria erabili behar da,

e) informazioaren hartzaileek zer nolako sentsibilitatea duten eta bestelako ezaugarriak kontu, informazioa halakoa eman behar zaie, kaltedunak izan nahiz biztanleak oro har.

3.- PLANAREN MANTENIMENDUA

3.1.- Kontzeptua

Plana ezarri eta gero, indarrean dagoen bitartean, eraginkortasuna mantendu beharko zaio. Horretarako, jardunbideek erabateko ataza-ahalmena lor dezaten, ekintzak egingo dira, eta baita eguneratzekoak eta etorkizuneko aldaketetara egokitzekoak ere.

Planaren eraginkortasuna mantentzeko ekintzak hauek dira:

a) materiala aldian behin egiaztatzea,

b) etengabeko prestakuntza,

c) trebakuntzako ariketak,

d) saioak (itxura hutsezkoak),

e) eguneratzea/berrikustea

3.2.- Mantenimenduko programa

Planaren eraginkortasuna mantentzeko ekintzak mantenimendu-programa batean jasoko dira. Programa horrek EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren ekintza-atal guztien ezarpen eta mantenimendurako beharrezko jarduketak arautuko ditu, barne direla bai informazio, hedakuntza eta gaikuntzari buruzkoak, bai egiaztapen, ariketa, itxura hutsezko saioei buruzkoak eta baita planaren aldizkako eguneratzeari eta berrikusteari dagozkionak ere.

Mantenimendu-programa hori Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak egin eta Herrizaingo sailburuak onartuko du, bera baita Planaren zuzendaria.

3.3.- Materiala aldizka egiaztatzea

Aldizkako egiaztapena planean erabil daitekeen materiala egoera ezin hobean dagoen egiaztatzeko da eta, horrela, bitarteko eta baliabideen katalogoa eguneratua eduki ahal izateko. Egiaztatze hori bitarteko eta baliabideen titularren egitekoa da. Egiaztapena eta egiaztapenaren gorabeherak, bitartekoen eta baliobideen katalogoan jaso beharko dituzte.

3.4.- Planaren gaineko prestakuntza iraunkorra

Planean sartutako lagunen prestakuntza iraunkorrak etengabeko lana izan behar du, dokumentu bizia baita plana, etengabe berrikusten eta eguneratzen dena. Atalburu honetako 1.1.3 atalean ezarritako printzipioetan oinarritzen da hau.

3.5.- Trebakuntzako ariketak

Trebakuntzako ariketak etengabeko prestakuntzan sartzen dira. Planari esleituriko, edo esleitu gabeko zenbait bitarteko eta baliabide partzialki erabiltzean datza. Ekintza-taldeek benetan jardun behar izango dute erabili beharko dituzten ekipo eta teknikekin ohitu daitezen.

Talde bakoitzeko arduradunak, jardueren programa bat abiapuntutzat hartuta, ariketa bat prestatu beharko du eta horretan taldeko kideek benetako mugiarazpenetan erabili beharreko baliabide eta bitarteko guztiak edo batzuk erabiliko dituzte.

Ariketa egin ostean, jarduketen eraginkortasuna neurtu beharko da eta ekintza-taldeko kide guztiek elkarri esperientziak, usteak eta iradokizunak adieraziko dizkiote planaren ataza-ahalmena hobetzearren.

3.6.- Saioak (itxura hutsezkoak)

Saio hau EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana itxura hutsez abiaraztea da. Ondorengo hauek neurtzea eta egiaztatzea du helburu: biztanleei abisatzeko sistemen funtzionamendua eta eraginkortasuna, eta alarmako eta transmisioko sareak; ekintza-taldeen mugitzeko eta babes-neurriak ezartzeko azkartasuna; eta ekintza-taldeen funtzionamendua eta eraginkortasuna.

Aurreikusitako programazioaren arabera, planaren itxura hutsezko saio orokorrak egingo dira, eta plan berezi edo jarduketa-progama bakoitzeko saio bana. Ondoren, eraginkorrak ez direla argi ikusten diren alderdiak aldatu edo hobetu egingo dira.

Komeni da saioak egoera fisiko eta klimatiko ezberdinetan egitea, baldintzak aldakorrak diren kasuetan ere planaren ataza-ahalmena egiaztatzeko.

Saioa egin baino lehen irizpideak ezarri behar dira jarduketen koordinazioa bera eta koordinazioaren eraginkortasuna neurtzeko, hala nola planaren egiturak edo ekintza-taldeak eratzen behar izandako denbora, mugiaraziek tokira heltzen iraundakoa, komunikazio-bideen egoera eta abar.

Saioak erabateko arrakasta izango badu, aurreikusitako giza-baliabideek eta materialek beren eginkizun bakoitzean funtzionatzeko gauza izan beharko dute, eta aurretik ezarri zaien lekuan eta denboran prest egon beharko.

3.7.- Eguneratzea/berraztertzea

EAEko Herri Babeseko Lurralde Planaren ataza-ahalmena indarrean dagoen aztertzeko eta eguneratzeko lanak bai aldizka bai ohiz-kanpo egin daitezke.

EAEko Herri Babeseko Lurralde Plana urtero berrikusi beharko da, partehartzaile diren bitartekoei eta pertsonei buruzko oinarrizko informazioan aldaketak sartzeko, eta mantenimenduko programa garatu-ahala agertutako berrikuntza- eta hobekuntza-beharrak jasotzeko.

Ohizkanpoko berrazterketak egingo dira izandako esperientziek edo arauen nahiz antolaketaren aldaketek planaren funtsezko alderdiak ukitzen dituztenean.

Autonomia Elkarteko Plana erabat edo zatika abiarazi duten larrialdirik izanez gero, txostena egin beharko da larrialdi horiei buruz. Larrialdiaren zergaitiak, ondorioak eta planak izandako eraginkortasuna jasoko ditu txostenak. Ondoren EAEko Herri Babeseko Batzordearen esku jarriko da, plana aztertu eta balizko hobekuntzak edota ohizkanpo egin beharreko berrazterketak sar ditzan bertan.


Azterketa dokumentala