Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 1997ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
3059

123/1997 DEKRETUA, maiatzaren 27koa, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadira destinatuta dagoen Epailaritzako Idazkaritzaren arteko lankidetza-organua sortzen duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Eskualdaketetarako Batzorde Mistoaren 1996ko otsailaren 16ko akordioari onarpena ematen dion martxoaren 26ko 60/1996 Dekretuak indarra hartu zuenetik aurrera; eta Justiziako Administrazioaren zerbitzura dauden baliabide pertsonalen arlokoak izan eta Estatuaren Administrazioarenak diren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruzko martxoaren 15eko 514/1996 Errege Dekretua indarrean jarri zenetik hasita, Euskal Autonomi Elkarte honi dagokio Estatuarenak ziren egiteko horiek betetzea. Eta hori, Justiziako Administrazioan lan egiten duten ofizial, laguntzaile eta agenteen kidegoei buruzko Erregelamendu Orokorra onartzen deneko otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuan eta Epailaritzako Sendagileen Kidegoei buruzko Erregelamendu Orokorrari onarpena ematen zaioneko otsailaren 23ko 296/1996 Errege Dekretuan horrela ezarrita dagoelako. Tranferentzia hauek 1988. urtean ekindakoari jarraitzen diote, alegia, azaroaren 6ko 1684/1987 Errege Dekretuan hasitakoari. Baliabide material eta ekonomikoak hornitze arloko eskualdaketak gauzatu ziren dekretu honen bidez.

Apirilaren 29ko 429/1988 Errege Dekreatuaz onartu zen eta Epailaritzako Idazkarien Kideagori buruzkoa den Erregelamendu Organikoa aldatzen duen otsailaren 16ko 250/1996 Errege Dekretuan, honako hau ezartzen da: Justiziako Administrazioaren jardunerako baliabide pertsonalak berenganatuta dituzten Elkarte Autonomoetan, dagokion elkarte autonomoko eskumendun organuekin batera egin beharko dutela lan Epailaritzako Idazkariek, langileen buruzagi direnez; era horretan, Justiziako Administrazioaren zerbitzuko baliabide pertsonal eta materialen arloan eskuratuta dituzten egitekoak benetako eragina izan dezaten lortu ahal izango da.

Epailaritzako Idazkariak, Epailaritzako Idazkaritzako zuzendaria denez, garatzen dituen egitekoak, ezinbestekoak dira, Justiziak behar den bezala funtzionatzeko. Bestalde, bai azaroaren 8ko 16/1994 Lege Organikoaren bidez aldatu eta Epailaritzako Botereari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan eta lehen aipatu dugun Erregelamendu Organikoan, erabat finkatuta dago idazkariaren egiteko hori. Hori horrela izanik, arlo honi buruz Euskal Autonomi Elkarteak bereganatuta dituen eskumenak erantzukizunez erabiltzeak eta Justizia-arloko egitekoak modu bitxi batean bananduta egoteak, behar-beharrezkoa bilakatzen dute elkarlana, izan ere, gaur egun instituzio batek baino gehiagok baititu eskumenak, aldi berean, arlo beraren gain. Koordinazio hori, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta Epailaritzako Idazkarien artean burutu behar da.

Azken urte hauetan eman dira esperientzia bat baino gehiago lankidetzari dagokionetan. Eta ondorioz, egon badaude lekukoak, adibidez, Izapideak eta Dokumentuak Normaltzeko diren eta Justiziako Administrazioko langileek eta informatikako langileek osatzen dituzten Batzordeak; Euskal Autonomi Elkarteko Justiziako Administrazioa Informatizatzeko Planaren Jarraipena egiteko Batzorde Mistoa; edo Epailaritzako Agintarien eta Justiziako Saileko Goi Kargudunen arteko batzarrak. Adibide horiek aditzera ematen digutenaren arabera, instituzio ezberdinak elkarlana burutzen ari dira, Justiziaren zerbitzu publikoa hobetzeko xedez.

Beraz, Epailaritzako Idazkaritzako zuzendariak, Langileen buruzagi direnez, elkarrekin bilduko dituen kontsulta-organu bat formalizatzea da, alde batetik, dekretu honen xedea eta, bestetik, Euskal Autonomi Elkarteak Justiziaren Administrazioko baliabide pertsonal eta materialei dagokienetan bereganatuta dituen eskumenen kudeaketa zuzen bat burutzea ere bai. Horietaz aparte, Epailaritzako bulego-lana arrazionalizatzea ere xede horien artean sartzen da.

Ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko maiatzaren 27an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Xedea.

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadira destinatuta dagoen Epailaritzako Idazkaritzaren arteko lankidetza-organua sortzen da. Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita egongo da eta kontsulta izakera izango du.

2. atala.– Egitekoak.

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadira destinatuta dagoen Epailaritzako Idazkaritzaren arteko lankidetza-organuak, gero aipatzen diren egitekoak bete beharko ditu, dagokion eremuaren barruan noski eta beste Administrazio batzuei edo Epailaritzako Boterearen Kontseilu Orokorrari dagozkien eskumenen kaltetan gabe. Hauetxek dira egitekoak:

a) Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko organuek eska dakizkioketen gaiez informatzea eta, aldi berean, arlo horietaz egokitzat jotako proposamenak eta aholkuak bidali ahal izango ditu.

b) Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, langile mailako baliabideen arloan edo baliabide material eta ekonomikoez hornitzeari dagokionetan burutu behar dituen egintzak ezagutzea, Epailaritzako Idazkarien egitekoen gain zuzeneko eragina baldin badute egintza horiek, izan ere, Epailaritzako Idazkaritzetako zuzendariak baitira beroiek.

c) Epailaritzako Idazkaritzak, Doango Lege-Sorospenei buruzko uztailaren 30eko 210/1996 Dekretuko 11. atalean finkatzen den Doango Lege-Sorospenetarako Kontseilu Aholkularian izan behar duen ordezkaria proposatzea.

d) Epailaritzako idazkariak trebatzeko programei buruzko edukinekiko proposamenak Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari

egitea eta bai Foru Zuzenbide eta Euskarari buruzkoak ere.

e) Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saila informatizatzeko planak eta programak aurrez informatzea, plan eta programa horiek Epailaritzako idazkariaren egitekoetan eta Epailaritzako Bulegoaren antolaeran zuzeneko eragina izan dezaketenean.

f) Justiziaren jarduna eta zerbitzu publikoa ongi garatzeko komenigarritzat jotako edozein eratako egintzei buruzko proposamenak egitea.

3. atala.– Organuko kideak.

Honako hauek osatuko dute Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadira destinatuta dagoen Epailaritzako Idazkaritzaren arteko lankidetza-organua:

a) Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren izenean:

– Justizi sailburuordea. Organuaren lehendakaritza lana beteko du.

– Justizi Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendaria. – Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendaria.

– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikitako A taldeko teknikari bat. Idazkaria izango da.

b) Epailaritzako Idazkaritzaren izenean:

– Justizi Auzitegi Nagusiko Gobernuko idazkaria.

– Epailaritzako Idazkari bi, Lurralde Historiko bakoitzeko. Lurralde bakoitzean destinoa duten epailaritzako idazkariek izendatuko dituzte, bertako kideen artetik aukeratuta.

4. atala.– Jarduteko arauak.

1.– Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadira destinatuta dagoen Epailaritzako Idazkaritzaren arteko lankidetza-organurako aukeratuak izan diren bokalen agintealdia, bi urtekoa izango da.

2.– Lankidetza-organuaren ohiko eta ezohiko batzarretarako deialdia lehendakariak egingo du, egokitzat jo dezanean. Eta beti, Epailaritzako Idazkaritzako gutxienez lau ordezkarik batzarra egin dadila eska dezatenean. 3.– Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Epailaritzako Idazkaritzaren arteko lankidetza-organua, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean organu kolegiatuei buruz ezartzen denari atxiki beharko zaio bere jardunean.

5. atala.– Batzarretara joateagatiko indemnizazioak. Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Epailaritzako Idazkaritzaren arteko lankidetza-organuaren batzarretara joateak indemnizazioak ekarriko ditu, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan xedatzen denaren arabera. Abenduaren 19ko 515/1995 Dekretuaz aldatu egin zen dekretu hori. Idazkariak eman beharko ditu batzar horiei buruzko justifikazioak.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko maiatzaren 27an.

<FONT FACE="Garamond 3" Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan

eta Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.


Azterketa dokumentala