Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 1997ko apirilaren 26a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2118

3/1997 LEGEA, apirilaren 25ekoa,Hirigintza-Ekintzak sortutako gainbalioetan elkarteak izan behar duen partaidetza zehazten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie herritar guztiei:

<FONT FACE="Garamond 3" 3/1997 LEGEA, APIRILAREN 25EKOA,

HIRIGINTZA-EKINTZAK SORTUTAKO

GAINBALIOETAN ELKARTEAK IZAN BEHAR DUEN PARTAIDETZA ZEHAZTEN DUENA.

ZIOEN ADIERAZPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Euskal Autonomi Elkarteak, Etxebizitzaren Arloko Presako Neurriak eta Hirigintza Plangintzako zein Kudeaketako Tresnak Izapidetzeko Neurriak Zehazteari buruzko ekainaren 30eko 17/1994 Legearen bitartez, lurraren jabeak eskuragarri duen hirigintza aprobetxamendua arautu zuen, Lurraren araubide eta hiri-antolaketari buruzko Legearen Bateratutako Testua onesten duen ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa garatuz.

Auzitegi Konstituzionalaren epaiak, 1997ko martxoaren 20koa, aipatutako Legegintzako Errege Dekretu horren atal gehienak baliogabetu ditu, aginpidetzak banatzeari buruzko agindu konstituzionalaren aurka doazelako. Auzitegi Konstituzionalaren pronuntziamendu horrek, lehen ere aipatutako ekainaren 30eko 17/1994 Legean jasotako arauak sendetsi baino ezin dezake egin, haren edukia Lege horren 11. atala dagokion gaia araupetzeko legegintza autonomikoaren egun zalantzarik gabeko aginpidetzaren onarpenarekin erabat bateragarri delako.

Ondorioz, <FONT FACE="Garamond 3" EAE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ri honako xedapen hauen indarrez, 1978ko testu konstituzionalaren 148.1.3. atala, Autonomi Estatutuaren 10.31 atalean ohartemandakoa eta 27/1983 Legean ezarritakoa, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harremanei buruzkoa, lurralde antolaketa, hirigintza eta etxebizitza arloan eman zaion legegintzako aginpidetzazko zalantzak argitutakoan, bidezko da hirigintza-ekintzak sortutako gainbalioetan Elkarteak izan behar duen partaidetza berriro arautzeari ekitea.

Atal bakarra.

Honako era honetan gauzatuko da erakunde publikoen hirigintza-ekintzak sortutako gainbalioetan Elkarteak izan behar duen partaidetza:

1.– Hiri lurrean, Udalari dagokio indarreango planeamenduan ohartemanda dagoen hirigintza aprobetxamenduaren %15.

Bereoneratzeko lanen kasuan, Udalari ez zaio aurretik eraikitakoaren gaineko hirigintza aprobetxamenduaren gehikuntzaren %15 baino egokituko.

2.– Hirigarri den edo hiritzeko gai den lurrean, Udalari dagokio indarreango planeamenduan ohartemanda dagoen hirigintza aprobetxamenduaren %15.

<FONT FACE="Garamond 3"

GEHIGARRIZKO XEDAPEN BAKARRA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– Lege hau betetzerakoan, indarreango planeamenduan ohartemanda dagoen hirigintza aprobetxamendutzat honako hauek joko dira:

1.1.– Hiri lurrean.

– banakuntza-eremuetan sartuta dauden lurren kasuan, aprobetxamendu-tipoa.

– banakuntza-eremuetan ez dauden burutzapen-unitateetan sartuta dauden lurren kasuan, batezbesteko aprobetxamendua.

– 1976ko legediaren arabera ezarritako jardute-eremuetan sartuta dauden lurren kasuan, unitatearen aprobetxamendua guztira zati bere azalera.

– aurreko azpiataletan jasotzen ez diren jardueren kasuan, jarduera bakoitzaren aprobetxamendua guztira.

1.2.– Egitaraupeko lur hirigarrian edo hiritzeko gai den lurrean.

– banakuntza-eremuetan sartuta dauden lurren kasuan, aprobetxamendu-tipoa.

– banakuntza-eremuetan ez dauden lurren kasuan, arloko batezbesteko aprobetxamendua.

2.– Banakuntza-eremuak mugatu eta aprobetxamendu-tipoak kalkulatzerakoan honako arau hauek izango dira kontutan:

I.– Banakuntza-eremuen mugaketa.

1.– Planeamendu orokorrerako egiterapideek zorpide eta onurabidedun banakuntza-eremu bat edo batzuk mugatu ahal izango dituzte hiri lurrean.

2.– Hirigarri den lurretan sailkatutako lur guztiak edo hiritzeko gai den lurra eta hori lortzeko honelako lurrari atxikitako edo bertan dauden sistema orokorrei itsatsiak, banakuntza-eremuen barne geratu beharko dira.

3.– Banakuntza-eremuak mugatzeko honako arau hauek ezarriko dira:

a) Hiri lurrean, banakuntza-eremuetatik kanpo geratuko dira berari atxikitako edo bertan sartutako sistema orokorretarako diren lurrak.

Egoerek hala eskatuz gero, lur oso hori banakuntza-eremu bakartzat jo ahal izango da.

b) Egitaraupeko lur hirigarrian, banakuntza-eremu bakarra osatuko dute laurteko berean zatiko planeamendua onetsi behar zaien arloek eta beren kudeaketarako horietara atxikita edo bertan sartuta dauden sistema orokorrek.

c) Egitaraurik gabeko lur hirigarrian, banakuntza-eremu bakarra osatuko dute Hirigintzaren aldetik Jarduteko Egitarau bakoitzeko esparruek, mugatzen den edo diren arloari edo arloei atxikitako edo bertan sartuta dauden sistema orokorrak badituzte.

d) Hiritzeko gai den lurrean, planeamendurako arau subsidiarioek ezartzen duten eran.

II.– Aprobetxamendu-tipoa.

Banakuntza-eremu bakoitzerako, kasuen arabera, Plan Orokorrak, Arau Subsidiarioek edo Hirigintzaren aldetik Jarduteko Egitarauak edo parekoak diren egiterapideek definituko dute kasuan kasuko aprobetxamendua. Hori kalkulatzeko era ondoko azpiataletan ezartzen da.

III.– Hiri lurrean aprobetxamendu-tipoa kalkulatzekoa era. 1.– Hiri lurrean, banakuntza-eremu bakoitzeko aprobetxamendu-tipoa honelaxe lortuko da: berari dagokion irabazizko aprobetxamendu osoa, hornidurarako pribatua barne, zati azalera guztira, badauden hornidura publikoari atxikitako lurrak kenduta. Zatiketaren lehenengo faktorea ohiko erabilpen eta eraikuntza-motako metro karratu eraikigarritan adieraziko da beti ere.

Emaitzak, unitateko, ohiko erabilpen eta motako azalera eraikigarria adieraziko du beti ere, kasuan kasuko eremuko lurraren metro karratu bakoitzeko.

2.– Aprobetxamendu-tipoa ohiko erabilpen eta eraikuntza-motari dagokionez adierazi ahal izateko, planeamenduak erabilpen horren eta motaren arteko ponderazio-koefizienteak finkatuko ditu tajuz, beti ere unitatearen balioa emango zaiona, eta gainerakoak, balio handiago edo txikiagoak egokituko zaizkienak, udalerriaren eta banakuntza-eremuaren egoera zehatzen arabera.

IV.– Lur hirigarrian aprobetxamendu-tipoa kalkulatzeko era. 1.– Plan Orokorra, egitaraupeko lur hirigarrian, edo Hirigintzaren aldetik Jarduteko Egitaraua, egitaraurik ez duenaren kasuan, eta Arau Subsidiarioak, hiritzeko gai denean, izango dira banakuntza-eremu bakoitzeko aprobetxamendu-tipoa finkatuko dutenak, eta honelaxe: bertan sartutako eremuen irabazizko aprobetxamendua guztira zati eremuaren azalera guztira, lehena ohiko erabilpenaren metro karratu eraikigarritan adierazita beti ere.

2.– Eremu desberdinetako erabilpenen ponderazio erlatiboa, ohikoa denari dagokionez beti ere, III. azpiatalaren bigarren zenbakian adierazitako eran egingo da.

3.– Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek, hartzen dituzten eremuetarako Plan Orokorrak finkatutako ponderazioa gordeta, jasotzen duten azpizonifikaziotik ondoriozten diren erabilpen zehatzen eta eraikuntza-moten ponderazio erlatiboa ezarriko dute, ohiko erabilpen eta eraikuntza-motari dagokienez ere bai.

V.– Beste zehaztapen batzuk.

1.– Banakuntza-eremu bakoitzeko ohiko erabilpentzat joko da nagusiena dena, ezargarri den hirigintza antolaketaren arabera.

2.– Hirigintza planeamenduak eraikuntza edo erabilera edo zerbitzu publikoko instalazioetarako bideratzen dituen lurrek hornidurarako izaera izango dute, beraz, ez dira kontutan hartuko irabazizko aprobetxamenduak kalkulatzerakoan.

3.– Planeamendu Orokorrak lurrak babes ofizialeko edo babespen publikoko beste erregimeneko etxebizitzak eraikitzeko kalifikatuko balitu, kalifikazio hau berariazko erabilpentzat joko du eta, justifikatuz eta katastro balorazioaren irizpideekin koordinatuta, sartuta geratzen den eremuaren ohikoari dagokionez balioa adierazten duen ponderazio-koefizientea ezarriko zaio.

VI.– Aprobetxamendu-tipoaren eta aprobetxamenduaren transferentzien aplikazioa.

Eskuragarri den aprobetxamendua zehazteko kasuan kasuko aprobetxamendu-tipoa eta horri atxikitako aprobetxamenduaren transferentziak burutzapen-unitateetan sartu gabe dauden lur eraikiei ezarriko zaizkie, dagoen eraikuntza ordezterakoan.

<FONT FACE="Garamond 3"

INDARGABETZE XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lege honetan ezarritakoaren aurka doazen xedapenak indargabetu egin dira.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Lege hau.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hogeita bostean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.


Azterketa dokumentala