Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 1997ko apirilaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
1972

IRAGARPENA, Asociación Vizcaína de Excavadores elkarteari Herritarren Segurtasunerako zuzendariaren 1997ko otsailaren 21eko Erabakia jakinarazteko dena.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Herritarren Segurtasunerako zuzendariak, 869/96-SC/XVII zenbakiko zigor-espedientean 1997ko otsailaren 21ean hartutako erabakiz, berrogeita hamar mila eta bat (50.001) pezetako isuna ezarri zion «Asociación Vizcaína de Excavadores» elkarteari, helbide soziala Bilboko Luchana kaleko 6. zenbakian duenari, otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 23.m). atalean jasotako arau-hauste larri baten egile-erantzulea izatearren, hain zuzen, leku publikoetan istilu larriak sortzeagatik.

Interesdunari zigor-erabaki hori jakinarazten saiatu arren, hori egiterik lortu ez denez, iragarpen hau ematen da argitara, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. ataleko 4. idazatian ezarritakoa betez. Horrez gain, jakinarazten zaio administrazio bidea amaitzen ez duen erabaki horren aurka interesdunak errekurtso arrunta jarri ahal izango diola Segurtasun sailburuordeari, iragarpen hau argitaratzen denetik hilabeteko epean.

Zigor-erabakiak administrazio bidean irmotasuna lortzen duenetik hogei egun balioduneko epean ordaindu beharko da isuna. Errekurtso arrunta aurkezteko dagoen hilabeteko epean errekurtsorik aurkezten ez bada edo, aurkeztu bada, gaitzesten den kasuan lortuko du irmotasuna erabakiak.

Isunaren ordainketa, hurrengo edozein banku kontutan egin beharko da, izen-abizenak eta espediente zenbakia, eta Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziz.

Euskal Autonomia Elkarteko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Orokorra

Bilbao Bizkaia Kutxa-<FONT FACE="Fuente294" BBK.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>Kontu zka. 2095-0631-55-21-31000143.

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-Kutxa.

Kontu zka.: 2101-0760-69-0002788214.

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-Vital Kutxa.

Kontu zka.: 2097-0178-92-0015172561.

Zigortuak ezarritako isuna adierazitako borondatezko epe horretan ordaintzen ez badu, behartze-bidean ordainaraziko da bere ondaretik, azaroaren 26ko aipatu 30/1992 Legearen 97.1 atalean xedatutakoari jarraituz.


Azterketa dokumentala