Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 1997ko apirilaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
1967

AGINDUA, 1997ko martxoaren 25ekoa, Osasun sailburuarena, itundu gabeko terapia-elkarteetan toxikomaniak sendatzeko 1997ko dirulaguntzetarako deia egiten duena.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">«Drogamenpekoen alorreko Aurre-hartze, Laguntza eta Birgizarteratzeari buruzko azaroaren 11ko 15/1988 Legeak» tokikomania gaixotasuntzat jotzen du; gainera, horren gaineko laguntza-tratamendua Administrazioaren zeregina dela ezartzen du, hain zuzen, bai sare publikoan bai ekimen pribatuetan dauden baliabieak koordinatuz drogazaleari gainerako biztanleei eskaintzen zaien arreta berbera –osasun eta gizarte alorrekoa-bermatzea, alegia.

Halaber, Legearen 24. atalean jasotzen denez, Administrazio Publikoak dirulaguntzak eman ahal izango ditu, indarreko legeriarekin bat.

Osasun sailburuaren 1996ko martxoaren 26ko agindu baten bidez (1996ko apirilaren 25eko <FONT FACE="Fuente294" EHAA <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>, 80 zk.), itundu gabeko terapia–elkarteetan toxikomaniak sendatzeko dirulaguntzak, urtekoak eta ekitaldiro berraztertzekoak, ezarri ziren.

Aurreko guztia dela eta, ondoren aipatzen diren legeetan xedatutakoa betez (laguntzak eta dirulaguntzak araubidetzen dituen 1996ko martxoaren 5eko Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakiaren bigarren puntuko b) letra, eta Osasun Sailaren eta Osakidetzaren egitura organikoak eta funtzionalak ezartzen dituen uztailaren 11ko 369/1995 Dekretua), hau

<FONT FACE="Fuente294" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>1. atala.– Xedea.

1.– Drogazaleei bideratutako banakako dirulaguntzetarako deia, 1997 urterako, egiten da, toxikomaniaren alorrean jarduera terapeutikoak burutzen dituzten itundu gabeko zentroetan izandako desintoxikazio tratamenduetako gastuak finantzatzeko.

2.– Laguntza-jasotzaileak izan daitezke bai toxikomaniak jotako gaixoak berak, bai hauen ordezkotza duten senitarteko edota tutoreak. Salbuespenez, laguntzaren helburua betetzen dela ziurtatzeko, dirua zuzenean ordaindu ahal izango zaio zentroari; horretarako, agindu honetan agertzen den Batzordearen balorazioa ikusi beharko da.

3.– Toxikomaniaren alorrean jarduera terapeutikoak burutzen dituzten itundu gabeko zentroetan izandako desintoxikazio tratamenduak, beti ere, osagarriak izango dira Osakidetzaren beraren baliabideekiko edota Osasun Sailak ituntzen dituen baliabideekiko.

4.– Dirulaguntzak baremo bakarra izango du, alegia: 90.000 <FONT FACE="Fuente294" PTA<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> tratamentu-hilabete bakoitzeko; gehienez bederatzi hilabetez emango da, eta ezin izango da luzatu. Dirulaguntza hauek jasotzen dituztenek ezingo dute Administrazio Publikotik helburu berbereko beste inolako laguntzarik jaso.

5.– Agindu honetan aurreikusten diren diru kopuruak 1997rako, horretarako beren-beregi Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontu orokorretan ezarritako partidatik etorriko dira, eta aurrekontu horietan mugatutakoari egokitu beharko zaizkio.

2. atala.– Terapia-elkarteak.

1.– Diruz lagundutako gaixoak hartzen dituzten terapia–elkarteek ezinbestez bete beharko dute 1988ko martxoaren 30eko eta 1992ko azaroaren 9ko Osasun sailburuaren Aginduetan xedatutakoa, hau da, drogazaleen sorosketarako zentroak irekitzeko eta jarduneak jartzeko administrazio eta osasun arloko baimenari eta horretarako eskatutako betebeharrei buruzkoa.

2.– Euskal Autonomi Elkartetik kanpo dauden terapia-elkarteek, tokian toki, zeinek bere lurraldean zentroei buruz indarrean dauden baimenak eta araudiak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.

3.– Toxikomaniak sendatzeko zentroek, beren autonomi elkartean irekitzeko eta jarduteko administrazio eta osasun arloko baimenik ez badute, egiaztatu beharko dute, Osasun Sailaren Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzak emandako txosten arrazoituaren bidez, terapia-laguntzarako egitura aski baten jabe direla.

3. atala.– Eskabideak.

1.– Eskabideak Osasun Sailaren Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari zuzendu beharko zaizkio, eta aurkeztu, Osasun Sailaren ordezkaritzetan edo Osakidetzaren Barruti zuzendaritzetan aurkeztu ahal izango dira, hilabetero, lehenego egunetik hamabosgarren egunera bitartean.

Horretaz gainera, eskabideak aurkeztu ahal izango dira, baita ere, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean ezarritako prozeduretako edozeinen bidez.

2.– Agindu honetako I. eraskinean agertzen den inprimakia beteaz egingo da eskabidea; inprimaki hori barik, ezaugarri bererak dituen beste bat ere bete ahal izango da.

3.– Tratamenduaren finantzazioa diruz laguntzeko eskabidearekin batera –bertan gaixoak bere borondatez terapia-programa betetzeko hitza emango du–, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Euskal Autonomi Elkarteko tokian tokiko udalaren agiria, gaixoa bertan gutxienez bi urte –eskabidea egiten denetik– bizitzen daramala egiaztatzen duena.

b) Osakidetzako mediku espezialistak egindako txosten medikua, honako puntuak jasoko dituena:

– Gaixoaren aurrekariak, bilakaera klinikoa, egoera organikoa eta aurretik jaso dituen tratamenduak.

– Gaixoa itundu gabeko terapia-elkarte edo zentro batean desintoxikatzeko programan sartzeko eskabidea zergatik egiten den.

– Proposatzen den terapia-elkartea.

c) Osakidetzako gizarte-laguntzaile batek egindako gizarte–txostena.

d) Gaixoaren eta, 1.2 atalaren arabera, diruz lagunduko den pertsonaren <FONT FACE="Fuente294" NAN <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>en fotokopiak.

e) Familiaren diru sarrerak egiaztatzen dituen agiria (azken ekitaldiko errenta-aitorpenaren fotokopia, edo edozein erakundek egindako agiria, non familiaren urteko diru sarrerak adierazten diren).

f) «Datu-alta/hirugarrena» izeneko agiria, laguntza-jasotzailearen banku-datuak jasoko dituena (agindu honetako II. eranskineko inprimaki normalizatua).

g) Agiri horietaz gainera, eskatzaileek egoki ikusten dituzten agiri osagarriak ere aurkeztu ahalko dituzte.

4.– Terapia-elkartean eskabidea egin aurretik sartu izana; hala bada, zuzenean gaitzetsiko da eskabidea.

4. atala.– Ebazpena.

1.– Osasun Sailaren Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariaren erabakiz emango dira dirulaguntzak, Osasun sailburuordeak berariaz izendatutako batzorde baten proposamena jaso ondoren. Batzorde horretako kideak honakoak izango dira: Osasun Sailaren Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendariordetzako ordezkari bat, Laguntza Psikiatrikoko eta Osasun Mentaleko arduraduna eta Osasun Mentaleko teknikari bat, azken biak Osakidetzaren menpekoak.

2.– Laguntzak ematerakoan, Batzordea irizpide orokor hauetan oinarrituko da:

a) Gaixoaren drogamenpekotasunaren eta egoera organikoaren bilakaera.

b) Familia eta gizarte giroa; batez ere, familiako erantzukizunak edo aparteko zailtasunak dituzten emakumeen giroa.

c) Familiaren errenta maila.

d) Drogamenpekotasuna, terapien bitartez, bertako zein itundutako baliabideekin sendatzeko ezintasuna.

e) Desintoxikatzeko antzeko programetan egon izana.

f) Proposatu den terapia-elkartearen laguntza eta teknika aldeko bermea.

g) Aurkeztutako agiriak aski ez izatea; kasu horretan falta direnak eskatuko zaizkio.

h) Gaixoa zentroan dagoen bitartean, terapia-elkateari zuzenean ordaintzea, dirua helarazteko beste biderik ez dagoenean behinik-behin.

3.– Agindu honetako dirulaguntzak jasotzeko eskabideak bi hilabetetan, gehienez, ebatziko dira. Epe hori pasatutakoan ez bada erabaki adierazirik eman, hortik segituko da eskabidea gaitzetsi egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. atalean ezarritakoaren ondorioetarako; dena den, Administrazioa ez da erabaki adierazia emateko obligaziotik salbuetsiko.

4.– Dirulaguntzak jasotzeko eskabideak eman edo ukatu, Osasun Sailaren Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariaren erabaki horren aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko zaio Osasun sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazten denetik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. atalean eta hurrengoetan adierazitakoaren arabera.

5. atala.– Ordainketa eta baliogabetzea.

1.– Dirulaguntza honela ordainduko da:

a) Lehenengo hilekoa, laguntza ematearekin batera.

b) Gainerako hilekoak (gehienez bederatzi), hil bakoitzaren hogeita hamarrean; beti ere, gaixoa terapia-elkartean egon dela egiaztatzen duen agiria, 4.1 atalean aipatzen den batzordeko idazkariak edota terapia-elkarteko arduradunak egina, jaso ondoren.

c) Baldin eta laguntzaren titularrak tratamenduko hilabete oso bat betetzen ez badu –aldaketak direla, utzi duelako edo bestelako arrazoiengatik–, ordainduko den kopurua 3.000 PTA egonaldiko egun bakoitzeko izango da; horretarako, batzordeko idazkariaren edota terapia-elkarteko arduradunaren ziurtagiria beharko da. Horren ondorioz, hitzartutako dirulaguntza baliogabetu egingo da.

2.– Aurreko idazatiko b) puntuan aipatzen den egiaztagiria bi hilabetetan segidan bidali ezean, ulertuko da gaixoak utzi egin duela terapia-elkartea eta, beraz, hitzartutako dirulaguntza baliogabetu egingo da. 3.– Tratamendua bertan behera uzteak edota adierazi zaion egunean zentroan ez egoteak, laguntza baliogabetzea ezezik, aurrerantzean horrelako beste laguntzarik eskuratu ezina ere ekarriko du, gutxienez urtebetean zehar zentroa uzten denetik edota erabakiaren egunetik, hala badagokio.

4.– Agindu honetako 4.1 atalean aipatzen den Batzordeak ahalmena izango du –soilik aparteko kasuetan eta gaixoaren gainbehera larria aztertu ondoren–, aurreko idazatietan ezarritako epeak alde batera utzita, beste dirulaguntza bat bideratzeko.

6. atala.– Laguntzak itzultzea. Administrazio prozedura. 1.– Onuradunak, eman zaion dirua laguntzaren helburuaz beste ezertarako erabiltzen badu, itzuli beharra izango ditu eskuratu duen kopurua eta legezko interesak, abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuan agindutakoaren arabera. Diru horiek dirusarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.

2.– Prozedurari buruz agindu honetan jaso ez diren kasuetan azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da.

<FONT FACE="Fuente294" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Lehenengoa.– Osasun Sailaren Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan. <P ALIGN="JUSTIFY">Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko martxoaren 25a.

Osasun sailburua,

<FONT FACE="Fuente294" IÑAKI AZKUNA URRETA.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>I. ERANSKINA

<FONT FACE="Fuente294" ITUNDU GABEKO TERAPIA-ELKARTEETAN TOXIKOMANIAK SENDATZEKO TRATAMENDUETARAKO

DIRULAGUNTZA JASOTZEKO ESKABIDEA

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>1.– <FONT FACE="Fuente294" GAIXOAREN DATUAK:

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Izen-abizenak:

Helbidea:

Herria: Posta kodea:

Telefonoa: <FONT FACE="Fuente294" NAN:

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>

Jaioteguna: Egoera zibila:

2.– <FONT FACE="Fuente294" ESKATZEN DUT:

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Dirulaguntza bat, itundu gabeko terapia-elkarteetan toxikomaniak sendatzeko tratamendua jaso ahal izateko, Osasun sailburuaren 1997ko martxoaren 25eko Aginduaren babesean. Hitza ematen dut, halaber, desintoxikatzeko terapia–programa neure gogoz beteko dudala eta ez dudala helburu horretarako beste administrazio publikoetatik inolako dirulaguntzarik jasotzen.

3.– <FONT FACE="Fuente294" SENITARTEKOARI EDO TUTOREARI EMANDAKO BAIMENA:

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Osasun sailburuaren 1997ko martxoaren 25eko Aginduan ezarritako laguntza-eskatzailea naizen aldetik, nik, ___________________________________________ jaunak/andreak ( <FONT FACE="Fuente294" NAN<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> zk:______________), baimena ematen diot ________________________________________________jaunari/andreari ( <FONT FACE="Fuente294" NAN<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> zk:______________), senitarteko edo tutore gisa, itundu gabeko terapia-elkarteetan toxikomaniak sendatzeko tratamendua finantzatzeko Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariaren dirulaguntza jaso dezan.

______________________________(e)n, 1997ko _____________________aren _______(e)an

Eskatzailea Onetsia, hirugarren baimendua

Izpta.: Izpta.:

<FONT FACE="Fuente294" OSASUN ASEGURAMENDU ETA KONTRATAZIORAKO ZUZENDARIA.

OSASUN SAILA.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>II. ERANSKINA / ANEXO II

<FONT FACE="Fuente294" BANKUAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS

DATUEN ALTA / ALTA DE DATOS

HIRUGARREN INTERESATUA / TERCERO INTERESADO

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> <FONT FACE="Fuente294" HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK

DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO (A)

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> (1) <FONT FACE="Fuente294" IFZ / NIF <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>:.

(2) Bi abizenak eta izena / Sozietatearen izena

Dos apellidos y nombre / Razón Social <P ALIGN="JUSTIFY">

<FONT FACE="Fuente294" <P>HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACION (B)

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Kalea, zkia., solairua

Calle, N.º, Piso

Herria

Localidad .

Lurraldea

Provincia

Udal kodea Posta kodea

Código de Población


Azterketa dokumentala