Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 1997ko apirilaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
1966

AGINDUA, 1997ko martxoaren 25ekoa, Osasun sailburuarena, osasun zentroak eraiki, handiagotu, eraldatu eta konpontzeko, Euskal Autonomi Elkarteko udalei dirulaguntzak emateko deialdia egiteko dena, eta zentroon kudeaketa Osakidetzako zuzendari nagusiari eskuordetzen diona.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Osasun zerbitzuak behar den moduan eskaintzeko behar-beharrezkoa da tokiak eta ekipamenduak edukitzea. Kasu askotan, ordea, horiek ez dira izaten gaur egun dauden beharretara egokitzeko modukoak. Horregatik, dirulaguntzak emateko programa bat prestatu da toki eta ekipamendu horiek hobetzeko. Agindu honen bidez arautzen da, hain zuzen ere, dirulaguntza horiek emateko modua.

Bestalde, osasun alorreko langintza hori gauzatzeko, zentzuzkoena da Osakidetzako laguntza tekniko eta materiala baliatzea, jarduera materialak hobeto kudeatu ahal izateko.

Laguntza hori bideratzeko, bidezkoa da eskumen hori Osakidetzako zuzendari nagusiari eskuordetzea, hainbat lege–xedapenetan ezarritakoa betez, alegia: Osakidetzari buruzko 10/1983 Legearen 2.j) atala, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen 369/1995 Dekretua, eta Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 13.1 atala.

Horiek horrela, hau

<FONT FACE="Fuente294" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>1. atala.– Ondoren adierazten den 1997rako dirulaguntza-programaren kudeaketa Osakidetzako zuzendari nagusiari eskuordetzea, agindu honetan ezarritakoari men eginez gauzatu dadin.

2. atala.– Euskal Autonomi Elkarteko udalentzako dirulaguntzak eskuratzeko deia egitea, udalen menpeko osasun zentroak handiagotu, eraldatu eta konpontzeko obrak egin, proiektuak idatzi eta eraikin berriak eraiki ditzaten, eta zentroak altzariz eta tresnez horni ditzaten.

3. atala.– 1.– Programaren diru-kopuru osoa hogeita hamar milioi (30.000.000) pezetakoa da.

2.– Laguntza bakoitzaren zenbatekoa egin behar den inbertsio osoaren bestekoa izan daiteke.

4. atala.– 1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

2.– Eskabideak Osakidetzako Oinarrizko Laguntzako Zuzendariordetzari bidaliko zaizkio. Hona hemen eskabideak aurkezteko bulegoak: – Osakidetza (Araba kalea 11, 01006 Vitoria-Gasteiz).

– Arabako Barrutiko Zuzendaritza (Diputazio kalea 13, 01001 Vitoria-Gasteiz).

– Bizkaiko Barrutiko Zuzendaritza (Gran Vía 62 eta 81, 48011 Bilbao).

– Gipuzkoako Barrutiko Zuzendaritza (Antso Jakituna kalea 35, 20010, Donostia-San Sebastián).

Horretaz gainera, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 atalean adierazitako bideen bitartez ere aurzkeztu ahal izango dira eskabideak.

5. atala.– Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Dirulaguntza zertarako erabiliko den azaltzen duen txostena, hauetako bat zehaztu beharko dela:

– Proeiktuak idaztea.

– Eraikin berrietako lanak.

– Handiagotze lanak.

– Eraldatze lanak.

– Konpontze lanak.

– Altzariak erostea.

– Osasun-ekipamenduko tresnak erostea.

b) Egin beharreko inbertsioaren zenbatekoaren agiria.

c) Udalerrian dauden osasun-baliabideen egungo egoerari buruzko txostena.

d) Azalpena, egin beharreko inbertsio osoa dirulaguntza honen bidez ordainduko denentz.

e) Beste edozein erakunde publikori edo pribaturi xede horretarako dirulaguntzarik eskatu bazaie edo haiengandik dirulaguntzarik jaso baldin bada, dirulaguntza horiek zehaztea.

6. atala.– 1.– Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak irekitzeko, jardunean jartzeko eta aldatzeko baimenei buruzko Eusko Jaurlaritzaren urriaren 11ko 396/1994 Dekretuan (1994ko urriaren 28ko <FONT FACE="Fuente294" EHAA<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>, 206 zk.) agindutakoari lotu beharko zaizkio eskatzaileak proiektuak idatzi eta lanak egiterakoan.

2.– Dirulaguntzaren onuradun den udalaren orube, eraikin edo lokalei buruzkoak izan beharko dute proiektu eta obrek.

7. atala.– 1.– Osakidetzako zuzendari nagusiak horretarako izendatutako batzordeak proposatuta, Osakidetzako zuzendari nagusiak hartuko du eskabideei buruzko erabakia. Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta batzorde horretako kideen izenak ere.

2.– Erabaki horren aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osasun sailburuari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean, 30/1992 Legeko 114. atalean eta hurrengoetan agindutakoaren arabera.

3.– Legeak Administrazioari berariaz erabakitzeko ematen dion aginduaren aurka joan gabe, 1997ko abenduaren 31n Osakidetzako zuzendari nagusiak erabaki adierazirik hartu ez badu, eskabideak ez direla onartu ulertu beharko da, aipatutako 30/1992 Legeko 43. atalean agindutakoaren ondorioetarako.

8. atala.– Batzordeak, oro har eta lehentasunez, irizpide hauek hartuko ditu kontutan laguntzak eman eta horien zenbatekoak finkatzeko: a) Euskal Autonomi Elkartean lehen mailako osasun-atentzioa ezartzeko prozesua erraztu eta arintzea, lehen mailako atentzioko taldeak jardunean jartzeari buruz finkatzen diren lehentasunak kontutan hartuta.

b) Lehen mailako osasun-sorospena eskaintzen duten eta ospitalez kanpokoak diren osasun-ekipamenduak hobeto hornitzea, «Eusko Komunitate Autonomoko Osasun Mapa» delakoaren jarraibideen arabera.

c) Onuradun gertatzen den biztanleriaren kopuru eta beharren araberakoak izatea eman nahi diren dirulaguntzak.

d) Egin nahi den hobekuntza finantzatzeko arrazoizko beste aukerarik ez egotea.

e) Herri bakoitzeko zernolako propioak kontutan hartzea, hala nola, izaera historikoa eta artistikoa duten beste zerbitzu batzuei atxikita ez dauden erikinetan egitea obrak.

9. atala.– Dirulaguntza hauetaz gain, beste finantzabide batzuk ere eskuratu ahal izango dira aldi berean. Dena dela, erakundeetatik xede bererako lortutako dirulaguntzen zenbatekoa kostu osoa baino handiagoa bada, agindu honen bidez emandako dirulaguntzaren zenbatekoari soberakina kenduko zaio.

10. atala.– Osakidetzak ordainduko du dirulaguntzaren zenbatekoa; zatika ordainduko du eta, beti ere, onuradunak jatorrizko ziurtagiri hauek, kasuan kasu, aurkeztu ondoren: proiektua idazteagatiko diru-ordainak, obren egiaztagiria (arkitekto zuzendariak baloratu eta izenpetua), edo altzariak edo tresnak erosi izanarenak (fakturen bidez), eta ordainketa onartzeari buruz Udalbatzarrak eta Gobernu Batzordeak hartutako akordioarena, edo Alkatetzaren dekretuarena.

Ordainketa egin dadin, agiriak aurkezteko azken eguna 1998ko abenduaren 31 izango da gehienez ere.

11. atala.– Udalek honako baldintzak bete beharko dituzte:

– Lanen esleipenak 1997ko azaroaren 15a baino lehen jakinaraztea Osakidetzari.

– Laguntzen zertarakoa ez aldatzea.

– Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin elkarlana egitea, horiek hasitako jardutze programetan.

– Osasun Sailak ezarritako ikuskaketak eta zainketak onartzea.

– Zentroaren sailkapena ez aldatzea eta ez eraldatzea.

12. atala.– Osakidetzak, dirulaguntzaren arauak eta baldintzak betetzen direla ikusteko, egokitzat jotzen dituen gainbegiratze, ikuskatze eta egiaztatzeak egin ahal izango ditu.

13. atala.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera, dirulaguntzaren hartzaileak, erabaki honetan jasotako eskakizunak eta zertarakoak betetzen ez baditu, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egin duela deklaratuko da eta, hala behar izanez gero, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusira itzuli behar izango ditu jasotako diru-kopuruak, legezko interesak eta guzti, bidezko diren bestelako ekintzen kaltetan gabe. Diru-kopuru horiek dirusarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.

14. atala.– Jardunbideari buruz erabaki honetan aurreikusi ez diren kasuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean agindutakoa aplikatuko da.

<FONT FACE="Fuente294" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko martxoaren 25a.

<FONT FACE="Fuente294" Osasun sailburua,

<FONT FACE="Fuente294" IÑAKI AZKUNA URRETA.


Azterketa dokumentala