Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 1997ko apirilaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1965

AGINDUA, 1997ko apirilaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko ikasleek atzerrian alemaniera, frantsesa eta ingelesa ikasteko kurtsoetarako plazen deialdia egiten duena.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Atzerriko hizkuntza bat ezagutzea hezkuntza-sistemaren oinarrizko helburu bihurtu da hainbat arrazoirengatik: alde batetik, ikasleari prestakuntza osoa emateko beharrezkoa delako eta, bestetik, kultur eta gizarte-giro desberdinetara hurbiltzeko bitarteko bikaina delako eta Europako lan merkatua malgutzeko aukera ematen duelako.

Frogatuta dago, atzerriko hizkuntza bat ondo ikasteko, dagokion herrialdean egonaldiren bat egitea ikasturtean ikasitakoaren osagarri egokia dela eta, gainera, beste kultura batzuekin harremanetan jartzeko aukera ematen diola ikasleari.

Hala ere, familia askok ezin diote aurre egin bidaiaren eta egonaldiaren kostu ekonomikoari eta horregatik prestatu du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak programa berezi hau. Berorri esker, ikasle askok atzerrian egonaldia egiteko aukera izango dute udan, eta alemaniera, frantsesa eta ingelesa hitzegiten den herrialdeetan hizkuntzok sakonean ikasi ahal izango dituzte.

Horregatik guztiagatik honako hau eta Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzaren proposamenez,

<FONT FACE="Fuente294" ERABAKITZEN DUT:

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>1. atala.– Deialdiaren helburua.

1.– Alemanian, Kanadan, Estatu Batuetan, Frantzian, Ingalaterran eta Irlandan 1997ko udan lau asteko eta Australian hamaika asteko egonaldiak egiteko eta alemanierako, frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko 470 plazarako deialdia egitea,<FONT FACE="Fuente294" BBB <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>ko 3. mailako, <FONT FACE="Fuente294" UBI<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>ko, <FONT FACE="Fuente294" LOGSE<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Batxilergoetako, <FONT FACE="Fuente294" IEE <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>ko 2. Zikloko, II. <FONT FACE="Fuente294" LH<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>ko eta Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako eta Batxilergoko Sariak azken deialdian lortu dituzten ikasleentzat.

2.– Plaza horiek honela banatuko dira:

a) 20 plaza Alemanian lau asteko alemanierako ikastaroa egiteko eta familia batekin bizitzeko.

b) 50 plaza Kanadan lau asteko ingeleseko ikastaroa egiteko eta familia batekin bizitzeko.

c) 130 plaza, Estatu Batuetan. Horietako lau asteko 80 plaza, ingelesean «murgiltzeko» programa egiteko eta lau asteko gainontzeko 50 plazak, ingeleseko ikastaroa egiteko eta familia batekin bizitzeko.

d) 40 plaza, Frantzian. Horietako 20 plaza,lau asteko frantseseko ikastaroa egiteko eta familia batekin bizitzeko, eta gainontzeko 20 plazak,lau asteko frantseseko ikastaro bat enpresako praktikekin, eta familia batekin bizitzeko. Azken hauek, deialdi hau zuzentzen zaien ikasle guztiek izango dute aukera aipatutako enpresa-praktikak egiteko. Horrela frantsesa praktikan erabiltzea lortuko dute Europar Batasuneko enpresetan.

e) 105 plaza, Ingalaterran. Horietatik 25 plaza, lau asteko ingeleseko ikastaroa eta enpresako-praktikak, familietan bizitzen. Plaza hauek, deialdi hau zuzentzen zaien ikasle guztiek aukera izango dute aipatutako enpresa-praktikak egiteko. Horrela ingelesa praktikan erabiltzea lortuko dute Europar Batasuneko enpresetan. Gainontzeko 80 plaza dira lau asteko ingeles ikastaro bat egiteko eta familia batekin bizitzeko.

f) 105 plaza, Irlandan. Horietatik 80 plaza lau asteko ingeleseko ikastaroa egiteko eta familia batekin bizitzeko dira, eta gainontzeko 25 plazak, lau asteko ingeleseko ikastaro bat eta enpresako praktikak egiteko, familietan bizitzen. Azken plaza hauek, deialdi hau zuzentzen zaien ikasle guztiek aukera izango dute aipatutako enpresa-praktikak egiteko. Horrela ingelesa praktikan erabiltzea lortuko dute Europar Batasuneko enpresetan.

g) 20 plaza, Australian hamaika asteko programa bat egiteko Australiako hezkuntza-sisteman murgiltzeko eta familia batekin bizitzeko.

3.– Deitutako plazek kontzeptu hauek hartuko dituzte: irakasleak bizi diren tokitik egonaldia egingo duten herrira joan-etorria, matrikulak, egingo diren hizkuntz-ikastaroko materialak, alojamendu, mantenu eta bidai-asegurua. Ikastaroak, murgiltze-programa eta lan-praktikak uztailean eta/edo abuztuan eta/edo irailaren lehenengo hamabostaldian egingo dira.Australietako, berriz, uztailean, abuztuan eta irailean egingo dira. Dena dela, behin-betiko egutegia garaiz eta artez jakinaraziko zaie onuradunei.

Agindu hau betearazteko behar diren kontratazioak egingo ditu administrazioak ikasleen egonaldiak antolatzeko.

2. atala.– Baldintzak.

1.– Agindu honetako deialdian jasotzen diren plazetako bat lortu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira:

a) Beken Deialdi Orokorreko bekaren onuraduna, hau da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko 1996ko uztailaren 24ko Aginduan (1996ko irailaren 2ko <FONT FACE="Fuente294" EHAA <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>) jasotako bekaren onuraduna izatea 1996/1997 ikasturtean, eta dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Beka Unitateak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatzea bekadun izaera hori. Beka Unitateetan egiten da ikasle jakin batzuei beka emateko proposamena eta ikasle bakoitzak dagokion beka unitateak emandako ziurtagiria beharko du, 1993ko azaroaren 30eko Aginduan (<FONT FACE="Fuente294" EHAA <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> 93-12-21, 3. atala) ezarritakoaren kaltetan gabe. b) Atzerrian ikastaroak egiteko, Sailak aurreko urteetan emandako plazarik beka onuraduna bezala ez jaso izana.

c) Hezkuntza arloko beste administrazio batzuen diru-laguntzarik jaso ez izana 1996/97 ikasturtean, Frantzian frantseseko ikastaroak, Britainia Handian ingelesekoak edo Alemanian alemanierako ikastaroak egiteko.

d) a) atalean ezarritako ihardunbidearekin alemanierako ikastaroetarako plazak betetzen ez badira, plaza horiek eskatu dituzten eta ikasketa-espedienterik onenak dauzkaten ikasleentzat izango dira bete gabe geratu diren plazak.

3. atala.– Eskabideak eta aurkezteko epea.

1.– Eskabidea Aginduko I. Eranskinean arauturiko ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratzen den biharamunetik aurrera. 1997ko maiatzaren 9an amaituko da eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak honako zehaztasun hauek izango ditu: ikastaroa egiteko plaza eskatzea, eskatzen den hizkuntza, modalitatea herrialdea eta asteko kopurua lehentasunaren arabera, eskabide-egilearen datuak, matrikulatuta dagoen ikastetxearen datuak eta 1995/96 eta 1996/97 ikasturteetan edozein erakunde publiko edo pribatutatik jasotako edo eskatutako beste diru-laguntza batzuen zerrenda.

4. atala.– Dokumentazioa eta eskarien aurkezpena.

1.– Lurralde Ordezkaritzetako Pedagogi Berrikuntzako Lurralde Burutzetara zuzenduko dira eskabideak.

2.– Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren 30/1992 Legearen 38.4 atalean azaltzen diren egoitzetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Eskabide-egileek posta-bulego batean aurkezten badituzte eskabideak, gutunazal irekian izan beharko du, posta-funtzionarioak eguna eta zigilua jar diezaion gutunari, ziurtatu baino lehen. Ikastetxeetako Erregistroak ez dira sartzen lege horretako 38.4 atalean jasotako egoitzen artean.

3.– Eskabideak II., III. eta IV. Eranskinetan arautzen den ereduari jarraitu behar dio eta, bertan, aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena, 1995/96 ikasturtean lortutako kalifikazioen ziurtagiria eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Beken Unitateak emandako ziurtagiria, ikasleari beka ematea proposatu dela egiaztatzen duena, agertuko dira.

5. atala.– Dirulaguntzen esleipen prozedura.

1.– Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak batzordea eratuko du laguntzak esleitzeko proposamena egiteko, eta honako hauek izango dira batzorde hori osatuko dutenak:

– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaria edo berak ordezkotzat hautatzen duena.

– Pedagogi Berrikuntzarako hiru lurralde-buruak.

– Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzako bi teknikari.

2.– Batzordeak proposatuko dizkio aginpidedun organoari hiru Lurralde Historikoetan plazak betetzeko hautatu diren ikasleak. Ikasleek lortu dituzten puntuazioen ordenari jarraituko zaio hautatuen zerrenda egiteko, eta puntuazioa aurreko ikasturteko batezbesteko nota eta alemanierako, frantseseko edo ingeleseko azken nota batuta ematen duena izango da, honako baremo honen arabera:

– Bikain: 9

– Oso ongi: 7

– Ongi: 5

– Nahikoa: 2

– Gutxiegi: 0

3.– Enpaterik gertatuz gero, azken urtean urteko errenta txikiagoa izan duen familiakoa geratuko da aurretik.

4.– Ikasleek ezin izango dute agindu honen bidez egindako deialdiko plaza bat baino gehiago bete.

5.– Puntuazioaren arabera esleituko dira plazak eta kontuan hartuko da ikasleak zer duen nahiago.

Hautatuetako batek uko eginez gero, itxaron-zerrendan dauden eskabide-egileek utzik geratu diren plazak hartzeko eskubidea izango dute, nahiago dutena kontuan hartu gabe.

6.– Egonaldien behin-betiko egutegia zehaztu ondoren, herrialde bakoitzeko txanda bat baino gehiago balego, zozketa egingo da onuradunen artean txanda bakoitzean joango direnak erabakitzeko. Ez da txandak aldatzerik onartuko.

7.– Erabakiaren proposamenak bi zerrenda jasoko ditu: ikasle onuradunen zerrenda eta uko egiteak betetzeko ikasleen itxaron-zerrenda, biak puntuazioaren arabera ordenatuta, eta ikasleak nahiago duena kontuan hartzen ez duena, azkena.

6. atala.– Deialdien erabakia.

1.– Pedagogi Berrikuntzarako zuzendariak erabakiko du deialdi hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratu eta bi hilabeteko epean. Epe horretan berariazko erabakirik izan ezean, eskabidea gaitzetsi egin dela esan nahiko du.

2.– Plazak esleitzen dituen erabakiak bi zerrenda izango ditu: onuradun ikasleena eta uko egiteak betetzeko ikasleen itxaron-zerrenda, biak puntuazioaren arabera ordenatuta.

3.– Hautaturiko ikasleen zerrenda eta itxaron-zerrenda argitara emango dituen erabakia Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-oholetan jarriko da.

4.– Deialdiaren erabakiaren aurka ohiko helegitea aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza sailburuordeari, erabaki hori argitara ematen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

<FONT FACE="Fuente294" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Lehenengoa.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Bigarrena.– Agindu honetan arautzen ez denari Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legean arautzen dena ezarriko zaio.

Hirugarrena.– Agindu hau ezartzeko behar diren argibideak eman ahal izango ditu Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko apirilaren 9a.

Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburua,

<FONT FACE="Fuente294" INAXIO OLIVERI ALBISU.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>I. ERANSKINA

(Lehenengo abizena) (Bigarren abizena)

(Izena) (Eskatzailearen <FONT FACE="Fuente294" NAN<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>)

Jaioterria

Probintzia .

Jaioteguna

Helbidea: Udalerria

Kalea

Hizkuntza Kodea Herria Modalitatea Aste kopurua <P ALIGN="JUSTIFY">Ingelesa 01 Kanada Ikastaroa 4

Ingelesa 02 EEBB Ikastaroa 4

Ingelesa 03 EEBB murgilketa familiarra 4

Ingelesa 04 Ingalaterra Ikastaroa 4

Ingelesa 05 Ingalaterra Ikastaroa+praktikak 4

Ingelesa 06 Irlanda Ikastaroa 4

Ingelesa 07 Irlanda Ikastaroa+praktikak 4

Ingelesa 08 Australia murgilketa akademikoa 11 Alemaniera 09 Alemania Ikastaroa 4

Frantsesa 10 Frantzia Ikastaroa 4

Frantsesa 11 Frantzia Ikastaroa+praktikak 4

Lehentasunaren arabera jarraian bere kode, herria modalitatea eta iraunpenarekin agertzen diren plazak eskatzen ditut:

Kodea Herria Modalitatea

Hizkuntza Kodea Herria Modalitatea Aste kopurua <P ALIGN="JUSTIFY">Ingelesa 01 Kanada Ikastaroa 4

Ingelesa 02 EEBB Ikastaroa 4

Ingelesa 03 EEBB murgilketa familiarra 4

Ingelesa 04 Ingalaterra Ikastaroa 4

Ingelesa 05 Ingalaterra Ikastaroa+praktikak 4

Ingelesa 06 Irlanda Ikastaroa 4

Ingelesa 07 Irlanda Ikastaroa+praktikak 4

Ingelesa 08 Australia murgilketa akademikoa 11 Alemaniera 09 Alemania Ikastaroa 4

Frantsesa 10 Frantzia Ikastaroa 4

Frantsesa 11 Frantzia Ikastaroa+praktikak 4

Kurtsoetarako ematen den baimena

Kodea Herria Modalitatea

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> <P ALIGN="CENTER">

Iz.:


Azterketa dokumentala