Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 1997ko apirilaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
1962

AGINDUA, 1997ko martxoaren 5ekoa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Urnietako (Gipuzkoa) Fundación Escuela de Artes Gráficas de Guipuzcoa fundazioko estatutuetan egindako aldaketa —Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko— eta fundazioak eginiko ahalduntzeak eta ahalmen-gabetzea Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Fundazioen Babesletzari eskatuz Urnietako (Gipuzkoa) «Fundación Escuela de Artes Gráficas de Guipuzcoa» fundazioko estatutuetan egindako aldaketa –Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko– onar dezala eta aldaketa hori eta fundazioak eginiko ahalduntzeak eta ahalmen-gabetzea Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

<FONT FACE="Fuente294" AURREKARIAK

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>1.– 1996ko uztailaren 29an, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan, Urnietako (Gipuzkoa) «Fundación Escuela de Artes Gráficas de Guipuzcoa» fundazioaren izenean eta ordez Alberto Espín Laborde jaunak izenpetutako idazki bat aurketu zen. Idazkiaz hau eskatu zen: fundazioko estatutuetan egindako aldaketa –Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko– eta fundazioak eginiko ahalduntzeak eta ahalmen-gabetzea Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

2.– Eskaera horrekin batera, Donostia-San Sebastiánen 1993ko apirilaren 7an eta maiatzaren 7an eta 1996ko uztailaren 22an, egoitza Donostia-San Sebastiánen duen eta Iruñeako Elkargoko notario den Jose María Segura Zurbano jaunaren aurrean egindako eskritura publikoen (1.001, 1.193 eta 2.124 protokolo zk.) kopia baimenduak aurkeztu ziren. Eskritura horiekin publiko egin ziren, akordio hauek:

– «Fundación Escuela de Artes Gráficas de Guipuzcoa» fundazioko estatutuak aldatzea Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko.

– Carlos Ubide Tejada jaunari, Carlos García Llata jaunari, Alberto Espín Laborde jaunari eta Mikel Ormazabal Loinaz jaunari ahalmena ematea.

– Fundazioak Carlos García Llata jaunari emandako ahalmena kentzea.

3.– 1996ko urriaren 1ean eta 21ean, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak fundazio horri hautemandako akatsak zuzen zitzala eskatu zion Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearekin bat etorriz. Eskakizun hori urte bereko azaroaren 28an konplitu zen behar den moduan, agiri hauek igorri baitziren:

– Egoitza Donostia-San Sebastiánen izan eta Iruñeako Elkargoko notario den Jose María Segura Zurbano jaunaren aurrean 1996ko azaroaren 13an egindako eskritura publikoaren (3.039 protokolo zk.) kopia baimendu bi. Eskritura horrek publiko egin zuen Patronatuak 1996ko urriaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakia, zeina Urnietako (Gipuzkoa) «Fundación Escuela de Artes Gráficas de Guipuzcoa» fundazioko estatutuetako 4. atala aldatzeko hartu baitzen.

– Hiru agiri pribatu, notarioak legitimaturiko sinaduraz, ahalduntzeak onartzeari buruzkoak.

4.– Urnietako (Gipuzkoa) «Fundación Escuela de Artes Gráficas de Guipuzcoa» fundazioko estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko aldeko txostena eman zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 1997ko otsailaren 12an –hala eskatzen da 12/1994 Legeko 36.4. atalean eta 404/1994 Dekretuko 8-3. eta 62. ataletan–.

<FONT FACE="Fuente294" ZUZENBIDEKO OINARRIAK

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>Lehenengoa.– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio agindu-bidez fundazioaren estatutuetako aldaketarako espedientea erabakitzea, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. ataletan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7-1.a) atalean agindutakoaren arabera.

Bigarrena.– Legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek hasiarazi du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legearen 12., 17. eta 31. ataletan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 22., 40., 41. eta 62. ataletan agindutako baldintzak bete dira.

Hirugarrena.– Kasu honetan bete egiten dira prozedurari buruzko baldintzak, bai eta estatutuen aldaketak fundazioen erregistroan erregistratzeari, fundazioak ahalmenak kentzeari eta ahalduntzeak egiteari buruzko legezko aginduak ere.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomi Elkarteko Autonomi Estatutua; Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Herriko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko Arautegia Onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta aplikagarri diren gainerako arau orokorrak. Ondorioz,

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau <FONT FACE="Fuente294" ERABAKI DU:

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>Lehenengoa.– Urnietako (Gipuzkoa) «Fundación Escuela de Artes Gráficas de Guipuzcoa» fundazioko estatutuetan egindako aldaketa onartzea, zeina 1996ko uztailaren 17an eta urriaren 22an Patronatuak egindako bileretan erabaki baitzen.

Bigarrena.– Fundazio horren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, 1996ko uztailaren 22an eta azaroaren 13an egindako eskritura publikoetan agertzen den moduan –eskritura horiekin, Fundazioko Estatutuak Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko 12/1994 Legera egokitzeko hartutako erabakiak publiko egin ziren–.

Hirugarrena.– Fundazioak egindako ahalduntzeak inskribatzea, fundazioak 1993ko apirilaren 23an eta maiatzaren 7an eta 1996ko uztailaren 22an egindako eskritura publikoetan jarritako moduan. Eskritura horiekin hain zuzen ere, Carlos Ubide Tejada jaunari, Carlos García Llata jaunari, Alberto Espín jaunari eta Mikel Ormazabal Loinaz jaunari ahalmena eman zien akordioak publiko egin ziren.

Laugarrena.– Fundazioak Carlos García Llata jaunari emandako ahalmena kentzea, 1996ko uztailaren 22ko eskritura publikoan ezartzen den moduan.

Erabaki honek administrazio bidea agortzen duenez, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekursoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Errekurtsoa aurkezteko ezinbestekoa izango da aurretiaz organo hau jakinaren gainean jartzea, hala agintzen baita Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110. atalean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko martxoaren 5a.

<FONT FACE="Fuente294" Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

<FONT FACE="Fuente294" RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.


Azterketa dokumentala