Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 1997ko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
405

7/1997 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Euskal Autonomi Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuen Eskola-Kontseilua hautatzeko eta eratzeko eta zuzendaria izendatzeko prozedura arautzen duena.

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 56. atalaren 1. eta 3. idazatiak berriro idatzi ziren Ikastetxeetako partehartzea, ebaluaketa eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren azken xedapenetatik lehenengoaren 4. idazatian. Berridazketa horrek itunpeko ikastetxeen Eskola-Kontseilua nola osatu eta eraberrituko den ezartzen du. Halaber, hezkuntza-administrazioaren esku utzi da kide anitzeko organo hori osatzeko edo behar bezala eraberritzeko prozedurak arautzea.

Beste alde batetik, Hezkuntza-itunen Araubidea onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren 35. atalak ezartzen du itunpeko ikastetxeetako titularrek organo artezkarien hauteskunde-prozesua bermatuko dutela. Hortaz, eskola-elkarteko kideek emandako botoak pertsonalak, zuzenak eta sekretuak izan daitezen publizitate eta objetibotasun egokiak erabiliko dituzte. Aipatutako hauteskunde-prozesua ordezkaritza-sistema proportzional baten arabera burutuko da.

Era berean, lehen aipatutako azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoak itunpeko ikastetxeen zuzendarien agintaldiaren epea aldatu egin du.

Prozedura ezberdinak arautzeari buruz Lege Organiko horren azken xedapenetatik lehenengoaren 4. idazatiak ezartzen duena bete dadin, Eskola-Kontseiluak hautatzeko, eraberritzeko eta osatzeko, eta itunpeko ikastetxe pribatuetako zuzendariak izendatzeko arau zehatzak ezarri behar dira.

Horri jarraiki, Euskadiko Eskola-Kontseiluak emandako irizpena ezagutu eta gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta eta Gobernu Batzordeak 1997ko urtarrilaren 22ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honakoa

XEDATU DUT:

I. ATALBURUA.– HELBURUA ETA EZARPEN-EREMUA

1. atala.– Dekretu honen helburua da Euskal Autonomi Erkidegoko itunpeko ikastetxeetako Eskola-Kontseilua nola hautatu, eraberritu eta osatu eta zuzendaria nola izendatu arautuko duen prozedura erregulatzea.

2. atala.– Dekretu hau Euskal Autonomi Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatu guztietan aplikatuko da, baldintza hauek betetzen dituztenean:

a) Bertako Eskola-Kontseilua lehenengoz eratzen dutenean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin izenpetutako itunak aurreikusten duenaren arabera.

b) Hautatuak izan zirenerako epea agortzearren, Eskola-Kontseiluko dagozkion kideak eraberritu egin behar denean.

II. ATALBURUA.– ITUNPEKO IKASTETXE

PRIBATUEN ESKOLA-KONTSEILUA

1. SEKZIOA.– ESKOLA-KONTSEILUAREN OSAKETA

3. atala.– Azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren azken xedapenetatik lehenengoaren 4. idazatiak ezartzen duenaren arabera, itunpeko ikastetxe pribatuen Eskola-Kontseilua honakoek osatuko dute:

– Zuzendariak.

– Ikastetxearen titularraren hiru ordezkarik.

– Ikastetxearen irakasleen lau ordezkarik.

– Ikastetxearen ikasleen gurasoen edo tutoreen lau ordezkarik.

– Ikastetxearen ikasleen ordezkari bik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ziklotik aurrera.

– Ikastetxearen administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek. Hezkuntza bereziko ikastetxe espezifikoetan administrazio eta zerbitzuetako langileen barruan sartuko dira laguntza osagarriko langileak.

4. atala.– 1.– Ikasleen Gurasoen Elkarteak legez osatuta egongo dira. Horietatik ikastetxeko ordezkaritza handiena daukan elkarteak Eskola-Kontseilurako ikasleen gurasoen lau ordezkarietariko bat izendatu ahal izango du. Hautagaien zerrendak aurkezteko epea hasi baino lehen, Gurasoen Elkarteak ikastetxeko titularrari jakinaraziko dio izendatutako ordezkariaren izena. Gurasoen Elkarteak epe honetan izendapena egin ez badu, ordezkari hau ohizko hauteskunde prozesuan hautatuko da.

2.– Ordezkari horrek ikasleen gurasoen hautesle-erroldan egon beharko du. Agintaldia, gehienez ere, lau urtekoa izango da eta kargua uzteko arrazoi bi egon daitezke: ikasleen gurasoen ordezkari hautatuen arrazoi beragatik eta, beste alde batetik, izendatu duen Ikasleen Gurasoen Elkarteak erabakita.

3.– Ikasleen Gurasoen Elkarteak izendatutako ordezkariak agintaldia bukatu baino lehen uzten badu kargua, Elkarteak beste ordezkari bat izendatuko du aurrekoak bete barik utzi duen denborarako. Hilabete bitan ez badute ordezkaririk izendatzen, azken hauteskunde prozesuan botorik gehien dauzkan baina hautatua izan ez den gurasoen hautagaiak hartuko du kargua, Eskola-Kontseilua partzialki eraberritu arte.

4.– Ikastetxeko Ikasleen Gurasoen Elkarteen artean ordezkaritza handiena daukana izango da dagozkien itunpeko irakaskuntzetako guraso gehien afiliatzen duena.

5. atala.– 1.– Berariazko Lanbide Heziketa ematen duten itunpeko ikastetxeek enpresa-munduko ordezkari bat ekartzeko aukera izango dute euren Eskola-Kontseiluetara, hitzarekin baina boto barik.

2.– Horretarako, ikastetxeak ematen dituen Lanbide Heziketako irakasgaiekin zerikusia daukan enpresa-erakunde garrantzitsuenera joko du ikastetxeko titularrak, hark bere ordezkaria izenda dezan.

3.– Izendatutako ordezkariaren agintaldia, gehienez ere, lau urtekoa izango da. Ordezkari horrek enpresa-erakundearen erabakiz edo ikastetxeko titularraren erabakiz utziko du kargua.

6. atala.– Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, maila horretako ikasle batek Eskola-Kontseiluan sartzeko aukera izango du, hitzarekin baina boto barik, eta ikastetxearen barne-araudiak ezartzen dituen baldintzak betez, halakorik baldin badago.

2. SEKZIOA.– ESKOLA-KONTSEILUKO KIDEEN

AGINTALDIAREN EPEA

7. atala.– 1.– Itunpeko ikastetxeetako Eskola-Kontseiluko kideak lau urterako hautatuko dira, Dekretu honetako hurrengo idazatian, 8. atalaren 4. idazatian eta 10. atalean jasotakoari kalterik eragin barik.

2.– Dekretu hau indarrean sartu ondoren ikastetxe bakoitzean osatzen den lehen Eskola-Kontseiluko kideetatik erdia urte birako hautatuko da. Horren helburua izango da urte birik behin Eskola-Kontseiluaren erdia eraberritzea, uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 56. atalaren 3. idazatian jasotakoa betetzeko. Idazati hori azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren azken xedapenetatik azkenean berridatzi zen.

3. SEKZIOA.– ESKOLA-KONTSEILUAREN ERDIA

ERABERRITZEKO MODUA

8. atala.– 1.– Dekretu hau indarrean sartu ondoren ikastetxe bakoitzeko hauteskunde-prozesuan hautatzen diren Eskola-Kontseiluko kideak erdi bitan banatuko dira, ordezkatzen dituzten eskola-elkarteko talde bakoitzean.

2.– Erdi bakoitza honela osatuko da:

a) Lehenengo erdia:

– Ikastetxearen titularraren ordezkari bat.

– Ikastetxearen irakasleen ordezkari bi.

– Ikastetxearen ikasleen gurasoen ordezkari bi.

– Ikastetxearen ikasleen ordezkari bat.

– Ikastetxearen administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkaria.

b) Bigarren erdia:

– Ikastetxearen titularraren ordezkari bi.

– Ikastetxearen irakasleen ordezkari bi.

– Ikastetxearen ikasleen gurasoen ordezkari bi.

– Ikastetxearen ikasleen ordezkari bat.

3.– Erdi bakoitzeko kideak zehazteko, hautatu guztiak kasuan kasuko hauteskunde-prozesuan lortutako boto-kopuruaren arabera ordenatuko dira, boto gehien eskuratu dituztenekin hasita. Boto-berdinketa egonez gero alfabetikoki ordenatuko dira, zozketaz ateratako hizki bat kontuan hartuz. Hori egin ondoren, lehenengoek lehen erdia osatuko dute eta gainerakoek bigarren erdia.

4.– Lehenengo erdiko kideak lau urterako izendatuko dira eta bigarren erdiko kideak urte birako.

9. atala.– Lehenengo hauteskunde-prozesua burutzen denean, Eskola-Kontseilua urte birik behin eta zatika eraberrituko da, eta honako bakante hauek beteko dira:

a) Eraberritze partzial horretako bakanteak. Ordezkariek bete beharreko agintaldia bukatzen dutenean hutsik uzten dituzten lekuak dira.

b) Aurreko eraberritze partzialeko bakanteak. Ordezkari horiek aurreko eraberritzean lau urterako izendatu arren agintaldiaren lehenengo urte bietan Eskola-Kontseilua uzten badute gertatuko da. Leku huts horiek bete egingo dira, ordezko batek behin-behinean bete baditu ere.

10. atala.– Eraberritze partzial batean aurreko eraberritze bateko bakanteak egonez gero, boto-kopuru gehien daukaten hurrengoek beteko dituzte. Ordezkari horiek urte birako izendatuko dira. Boto-berdinketa baldin badago, hautagaiak alfabeto-ordenaz izendatuko dira, beti.

4. SEKZIOA.– HAUTESKUNDE-GARAIA

11. atala.– Eskola-kontseiluko kideak ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan hautatuko dira, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezartzen duen epean.

5. SEKZIOA.– HAUTESKUNDE-BATZORDEAREN OSAKETA ETA ESKUMENAK

12. atala.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko du Eskola-Kontseiluko kideak hautatzeko epea irekitzen duen Agindua. Hori argitaratu eta hurrengo egunetik hasita gehienez ere zazpi egunetan ikastetxe bakoitzak hauteskunde-batzordea eratuko du eta honakoek osatuko dute: zuzendariak, batzordearen lehendakaria izango denak, eta aginte-organo horretarako ordezkari bat hautatu behar duten eskola-elkartearen talde bakoitzetik kide banak; azken horiek zozketa bidez aukeratuko dira. Halaber, talde bakoitzerako ordezko bana aukeratuko da. Ikastetxeko titularra edo eskuordetzen duen pertsona ere hauteskunde-batzordeko partaide izango da.

13. atala.– Hauteskunde-batzordeak honako eskumenak izango ditu:

a) Hautesle-erroldak onartzea eta argitaratzea. Horren aurretik, ikastetxeko zuzendariak egin beharko ditu erroldak.

b) Hauteskunde-prozesuaren egutegia finkatzea.

c) Hautagaiak aurkezteko epea jartzea.

d) Hautagaiak onartzea eta aldarrikatzea. Hautagaien zerrenda argitaratzen denetik hauteskunde-egunera lau egun egongo dira, gutxienez.

e) Hala baderitzo, hauteskunde-txartelen eredua onartzea.

f) Hauteskunde-mahaien eraketa bultzatzea.

g) Hautesle-talde bakoitzak botoa eman ahal izango duen ordutegia finkatzea.

6. SEKZIOA.– HAUTAKETA-PROZESUA

14. atala.– 1.– Ordezkariak hautatzeko eta ordezkari izateko eskubidea hauek daukate: gurasoek eta legezko tutoreek, irakasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleek, beti ere hautesle-erroldan baldin badaude.

2.– Ikastetxearen Barne-Araudiak Lehen Hezkuntzako ikasleen ordezkari baten presentzia aurrikusten duen ikastetxeetan, ikasle hauek hautagai eta hautesle izango dira, aipatutako Araudiak finkatzen dituen baldintzak betetzen badituzte.

3.– Gurasoen ordezkariak hautatzeko eta ordezkari izateko eskubidea ikastetxean ikasten duten ikasleen gurasoek edo, kasua bada, legezko tutoreek izango dute. Umeen guraso-agintea guraso bakar batek daukanean, berari bakarrik dagokio hautesle eta hautagai izatea.

4.– Irakasleen ordezkariak hautatzeko eta ordezkari izateko eskubidea klaustroan dauden irakasleek izango dute.

15. atala.– 1.– Bakoitzari dagokion taldeko hautagai izan daiteke hautesle-erroldan dagoen guztia. Kandidatura aurkezteko ezin izango da eskatu hautesle-kopuru zehatz baten sinadurek abalatuta egotea, hautesle-zerrenda itxiak osatzea edo aipatutako eskubidea mugatzen duen beste edozer.

2.– Hautagai bat legez ezarrita dagoen elkarte, erakunde edo talde zehatz bateko kide gisa aurkeztu bada, hautagaiak aldarrikatzen direnean derrigorrez geratuko da jasota egoera hori.

16. atala.– 1.– Eskola-kontseiluan ordezkariak hautatzeko eskubidea daukan eskola-elkarteko talde bakoitzeko hauteskunde-mahai bana eratuko da.

2.– Hautaketaren ordutegia ezartzeko, nahi duten hautesle guztiei botoa emateko aukera eman behar zaiela hartuko da kontuan.

3.– Ikastetxeko zuzendaria mahai guztietako lehendakaria izango da.

17. atala.– 1.– Botoa zuzena eta sekretua izango da eta ezin izango da eskuordetu.

2.– Hautesle bakoitzak dagokion hautestontzian txartel bat utziko du eta bertan idatziko ditu bere botoa jasotzen duten pertsonen izena edo izenak. Gurasoek eta irakasleek gehienez izen bi idatziko dituzte; ikasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek, ostera, izen bakarra.

3.– Balio bakoak izango dira aurreko idazatian ezarritakoak baino hautagai-izen gehiago dauzkaten botoak eta hautagai-izen errepikatuak dauzkaten botoak.

7. SEKZIOA.– HAUTAKETA-PROZESUAREN AZKEN FASEA

18. atala.– Hauteskunde-ekintza bakoitzean, boto-ematea bukatu denean, mahaiak botoak zenbatuko ditu. Zenbaketa publikoa izango da; horren ondoren akta idatzi eta mahaikide guztiek sinatuko dute. Akta hori hauteskunde-batzordera bidaliko da. Dekretu honetako 21. atalak jasotzen duen leku hutsak edo bakanteak betetzeko modua burutu ahal izateko, botoak jaso dituzten guztien izenak eta zenbat boto izan dituzten aktan jasoko da eta boto-kopuruaren arabera ordenatuko dira izenok. Boto-berdinketa badago, alfabetikoki ordenatuko dira.

Lortutako emaitzen ondoan, egin diren arrazoibide eta ohar guztiak jasoko dira aktan. Horrelakorik egonez gero, arrazoibidea egin duenak ere sinatu egin beharko du akta.

Halaber, 15. atalean aipatutako elkarte, erakunde edo taldeen erreferentziak ere aktan jasoko dira, hautagaiak aldarrikatzen direnean horrelako erakunde edo talderen bat egonez gero.

8. SEKZIOA.– ESKOLA-KONTSEILUAREN ERAKETA

19. atala.– Hautatuen behin betiko zerrenda argitaratu eta gehienez bost eguneko epean ikastetxeko zuzendariak Eskola-Kontseilu berria eratuko du. Aipatutako aginte-organo horren eraketa-aktaren kopia Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzara bidaliko du eta ordezkariak nortzuk diren jakinaraziko dio, Dekretu honen eraskinean datorren ereduaren arabera.

20. atala.– Eskola-elkarteko talderen batek edo batzuek, kideen erruz, ordezkaririk hautatu ez arren, ikastetxeko Eskola-Kontseiluaren eraketak balio osoa izango du.

9. SEKZIOA.– LEKU HUTS EDO BAKANTEAK BETETZEKO MODUA

21. atala.– 1.– Dagokien eraberritzea baino lehenago, hautatutako ordezkariek Eskola-Kontseiluan egoteko beharrezko baldintzak izateari uzten badiote lekua hutsik geratuko da eta zerrendako hurrengo hautagaiak beteko du, jasotako botoen arabera. Leku hutsak betetzeko, azken eraberritze partzialeko aktetako zerrenda erabiliko da, bete beharreko lekua aurreko eraberritze partzial batekoa izan ala ez. Lekua betetzeko hautagai gehiago ez badago, bete barik geratuko da ikastetxearen Eskola-Kontseilua zati batean hurrengo eraberritu arte.

2.– Edozein eraberritze partzialen aurreko uztailetik aurrera gertatzen diren leku hutsak eraberritze horretan beteko dira, eta ez ordezkoen bidez.

3.– Eskola-kontseiluko kide den irakaslea ikastetxeko zuzendari izendatzen baldin badute, hark utzitako lekua aurreko idazati bietan ezarritako moduan beteko da.

4.– Edozelan ere, ordezkoa Eskola-Kontseiluko kide izendatuko dute berriro partzialki eraberritzen dutenerarte, ordezten duen pertsona edozein epetarako izendatuta egonda ere.

22. atala.– Eskola-Kontseiluko izendatutako kideei dagozkien leku hutsak betetzeko, dagokion pertsona edo erakundeak kide berria izendatuko du. Ikastetxeko ordezkaritza handiena daukan Ikasleen Gurasoen Elkarteak izendatutako ordezkariari dagokion leku hutsa betetzeko, Dekretu honen 4. atalan xedatutakoa ezarriko da.

III. ATALBURUA.– ZUZENDARIA IZENDATZEA

23. atala.– 1.– Zuzendaria izendatzeko, hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren IV. tituluan jasotako arauak beteko dira. Eskola-kontseilua eratu eta hurrengo aste bietan izendatuko da zuzendaria. Eraketa hori dekretu honetako 19. atalean dago jasota.

2.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da.

3.– Ikastetxeetako titularrek dagokien Hezkuntzako lurralde-ordezkariari emango diote zuzendariaren izendapenaren berri; horretarako hamar egun izango dituzte gehienez ere, izendapenetik aurrera.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Hautagaien aldarrikapenean ez bada aipatzen elkarte, erakunde edo talde zehatz batekoak direnik, independientea dela joko da partehartze, kontsulta eta aholkularitzako ikastetxearena baino eremu handiagoaren organoak osatzeko portzentaiak eratzeko.

Bigarrena.– Partehartzeari buruzko arauak hausten badira, dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan salatu ahal izango da. Hori gertatzen bada, hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 61. eta 62. ataletan ezarritakoa beteko da.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.– Salbuespen moduan, 96-97 ikasturtean itunpeko ikastetxeen aginte-organoak ikasturteko bigarren hiru hilekoan hautatuko dira.

Bigarrena.– Dekretu hau indarrean hasi aurretik hautatutako Eskola-Kontseiluek euren funtzioak betetzen jarraituko dute, bete beharreko epea bukatu arte.

Hirugarrena.– Agintaldia indarrean daukaten itunpeko ikastetxe pribatuetako zuzendariek euren karguetan jarraituko dute agintaldia bukatu arte. Salbuespena izango da hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 59.4. azpiatalean jasotako lan-uztea. AZKEN XEDAPENA

Bakarra.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko urtarrilaren 22an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

ERASKINA

<FONT SIZE=2>

IKASTETXEKO ESKOLA-KONTSEILUAREN OSAKETA

A) ESKOLA-KONTSEILUKO KIDE EZ-HAUTATUAK:

Z u z e n d a r i a : _ _ _______________________________________________________________________________ – Ikastetxeko titularren ordezkariak: ______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

– Ordezkaritza handiena daukan Gurasoen Elkartea: ______________________________________________

– Enpresa-erakundearen ordezkaria: ______________________________________________

B) ESKOLA-KONTSEILUKO KIDE HAUTATUAK: (*)

Irakasleen ordezkariak: ______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

Gurasoen ordezkariak: ______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

Ikasleen ordezkariak: ______________________________________________

______________________________________________

Administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkaria : ______________________________________________

<FONT SIZE=2>

C) ESKOLA-KONTSEILUKO KIDE HAUTATUEN ORDEZKOAK:

Irakasleen ordezkariak: ______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

Gurasoen ordezkariak: ______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

Ikasleen ordezkariak: ______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

Administrazio eta zerbiztuetako pertsonalaren ordezkariak: ______________________________________________

______________________________________________

______________________________________________

____________________(e)n, _____(e)ko ________________k __________

IKASTETXEKO ZUZENDARIA

(* ) Jarri bedi hautagaiak zein elkarte, erakunde edo talderen izenean aurkeztu diren.


Azterketa dokumentala