Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 1996ko azaroaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
5449

258/1996 DEKRETUA, 1996ko azaroaren 12koa, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetan Ordezkaritza­Organo Gorena hautatzeko eta partzialki berritzeko prozesua arautzen duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoarenak, xedatzen zuenari jarraituz, hainbat dekretu eta agindu eman zen eta horien bidez, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko ez–unibertsitarioen aginte-organoak hautatu eta eratu ziren.

Azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoak, ikastetxeen parte–hartzea, ebaluaketa eta aginteari buruzkoak, ikastetxe publikoetako aginte-organoen arauketa berri bat egiten du.

<FONT SIZE=2>Lege organiko horretan, ikastetxeko Ordezkaritza Organo Goreneko kideen agintealdiaren iraupenari eta berritze partzialerako prozesuari dagokionean, aldaketa garrantzitsuak sartu dira. Hori dela eta, beharrezkoa gertatzen da egun indarrean dagoen araudia azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoari egokitzea, kontutan hartua izateko aurrerantzean, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe ez-unibertsitarioetan ordezkaritza organo gorenak hautatzerakoan.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

Ondorioz, Euskadiko Eskola-Kontseiluak emandako irizpena ezaguturik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez,eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko azaroaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

I. ATALBURUA .– XEDEA ETA APLIKAZIO-EREMUA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko ez–unibertsitarioetan Ordezkaritzako Organo Gorena (OOG) hautatzeko eta partzialki berritzeko jarraitu beharreko prozesua arautzea da Dekretu honen xedea.

2. atala.– Dekretu hau aplikatuko zaie Euskal Autonomi Elkartean unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxe publikoei, eman ere, Euskal Eskola Publikoaren Legeko (otsailaren 19ko 1/1993 Legea) 1. atalean, 1. eta 2. idazatietan xedatzen den moduan.

<FONT FACE="Garamond 3" II. ATALBURUA.– ORDEZKARITZA ORGANO

GORENEKO KIDEAK HAUTATZEKO

PROZESUA

<FONT FACE="Garamond 3" 1. SEKZIOA

ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN

OSAKETA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 3. atala.– 1.– Ordezkaritza Organo Gorenaren osaketa ikastetxe bakoitzeko antolamenduko eta jarduerako araudiak zehaztuko du, indarrean dagoen legeria errespetatuz.

2.– Antolamenduko eta jarduerako araudia onartu gabe duten ikastetxeen kasuan, Hezkuntza sailburuordearen erabakiak zehaztuko du Ordezkaritza Organo Gorenaren osaketa.

<FONT FACE="Garamond 3" 2. SEKZIOA

ORDEZKARITZA ORGANO GORENEKO KIDEEN

AGINTEALDIAREN IRAUPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 4. atala.– 1.– Agintealdiak lau urtetako iraupena izango du, ondorengo puntuan eta Dekretu honen 5. atalaren 4. puntuan nahiz 7. atalean esaten denaren kaltetan gabe.

2.– Dekretu hau indarrean sartu ondoren, ikastetxe bakoitzean eratzen den lehen Ordezkaritza Organo Goreneko kideetatik erdiak bi urtetarako izango dira hautatuak; horrela beteko delarik azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoak 24. atalean, 3. puntuan xedatzen duena, hain zuzen, bi urtetan behin Ordezkaritza Organo Gorenaren erdia berritzeko agindua.

<FONT FACE="Garamond 3" 3. SEKZIOA

ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN ERDIA BERRITZEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 5. atala.– 1.– Dekretu hau indarrean sartu ondoren, ikastetxe bakoitzean burutzen den lehen hauteskunde-prozesuan hautatutako kideak, ordezkatzen dituzten eskola-komunitateko sektore bakoitzean bi multzotan bananduko dira.

2.– Eskola-komunitateko sektore batek hautatu beharreko kide–kopurua bikoitia bada, bi multzoek kideen kopuru bera edukiko dute. Bakoitia bada, lehenengo multzoak bigarrenak baino kide bat gehiago izango du.

3.– Multzo bakoitzeko kideak zehazteko, dagokion hauteskunde–prozesuan lortutako boto-kopuruaren arabera ordenatuko dira hautatuak, boto gehien lortu dituztenetatik hasita. Boto–kopuru bera lortu dutenak alfabetikoki ordenatuko dira. Ordena horretan lehenengo erdian sartzen direnek lehen multzoa osatuko dute eta gainontzekoek bigarrena.

4.– Lehenengo multzoko kideak lau urtetarako izendatuko dira. Bigarren multzokoak, bi urtetarako.

6. atala.– Lehen hauteskunde-prozesu hori burutu ondoren, bi urtetan behin Ordezkaritza Organo Gorena partzialki berrituko da, hurrengo bakanteak betez:

<FONT SIZE=2>a) Dena delako berritze partzialari dagozkion bakanteak: epe baterako izendatutako ordezkariek epe hori igarotzean hutsik uzten dituzten plazei dagozkienak.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

b) Aurreko berritze partzialari dagozkion bakanteak: aurreko berritzean lau urtetarako izendatuak izan arren, agintealdiko lehen bi urteen barruan Ordezkaritza Organo Goreneko kide izateari utzi dioten ordezkarien plazei dagozkienak. Bakante hauek beteko dira, behin-behinean ordezko batek bete izan baditu ala ez baditu kontutan hartu gabe.

7. atala.– Berritze partzial batean, aurreko berritze partzial bati dagozkion bakanteak badaude, oraingo berritzean bete beharreko postuak boto gehien lortu dituzten hautagaiek beteko dituzte (hauek lau urtetarako izendatuak izango direlarik); aurreko berritze partzialari dagozkionak, berriz, boto-kopuruaren arabera hurrengoak direnek beteko dituzte (bi urtetarako izendatuak izango dira hauek). Boto-kopuru bera lortu dituzten hautagaien artean, alfabetoaren araberako ordena edo hurrenkera jarriko da.

<FONT FACE="Garamond 3" 4. SEKZIOA

ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN OSAKETA ALDATZEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 8. atala.– Edozein ikastetxetako Ordezkaritza Organo Gorenak, bere eskuduntzak erabiliz eta indarrean dagoen araudia errespetatuz, edozein unetan alda dezake bere osaketa, antolamendurako eta jarduerako araudia aldatuz.

9. atala.– Ordezkaritza Organo Gorenaren osaketa aldatzea onartzen duen erabakia onarpen horren ondoren egiten den lehen hauteskunde-prozesua burutu eta gero sartuko da indarrean. Une horretan, Ordezkaritza Organo Goreneko kide guztiek beren postuak utziko dituzte (agintealdiaren iraupena kontutan hartu gabe) eta onarturiko osaketa berriaren arabera, erabat berrituko da aipatu organo hori.

10. atala.– Osaketaren aldaketak dakarren Ordezkaritza Organo Gorenaren erabateko berritzea Dekretu honen 5. atalean ezarritakoaren arabera egingo da, Dekretu hau indarrean sartu eta gauzatutako lehen hauteskunde-prozesurako aurrikusten den modu berean.

<FONT FACE="Garamond 3" 5. SEKZIOA

HAUTESKUNDE-ALDIA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 11. atala.– Ordezkaritza Organo Goreneko kideak dagokion ikasturtearen lehen hiruhilabetekoan hautatuko dira, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztutako aldian.

<FONT FACE="Garamond 3" 6. SEKZIOA

HAUTESKUNDE-BATZORDEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 12. atala.– Ordezkaritza Organo Goreneko Kideak hautatzeko hauteskunde-aldia hasitakotzat eman dezan Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta gehienez ere zazpi eguneko epean, hauteskunde-batzorde bat osatuko da ikastetxe bakoitzean. Batzorde horretako osakideak hurrengoak izango dira: zuzendaria, lehendakaria izango dela, eta Ordezkaritza Organo Gorenean ordezkaririk hautatu behar duen eskola komunitatearen sektore bakoitzaren kide bat, zozketa bidez aukeratuko dira denak. Halaber, ordezko kide bat hautatuko da sektore bakoitzetik.

Honako hauek dira batzorde honen egitekoak, Ordezkaritza Organo Goreneko kideak hautatzeari buruzkoak alegia:

a) Ikastetxea dagoen herriko udaletxeari eta Ordezkaritza Organo Gorenean ordezkariren bat izendatzeko eskubidea duten beste erakunde publiko eta pribatuei, ordezkari horiek izenda ditzatela eskatzea.

b) Hauteskunde prozesuko ekintzak noiz egingo diren zehaztea, ahalik jenderik gehien joan dadin saiatuz.

c) Hautaketa prozedura arautzen duten arauen berri ematea behar-hainbateko publizitatez.

d) Hauteskunde-mahaien osakera sustatzea, horien egitekoak, boto-emanketen buru izatea, bake-giroa zaintzea, boto-emanketaren zuzentasunaz arduratzea eta boto-zenbaketa egitea.

e) Hauteskunde prozesuko ekintzak gauzatzeko agindua ematea, honako epe hauei jarraiki:

– Hautagaiak onartzea eta hautesleen zerrendak gertatzea: gutxienez zazpi eta gehienez hamar eguneko epea, hauteskunde mahaia osatzen den egunetik kontatzen hasita.

– Hautagaien eta hautesleen zerrenda behin-behinekoz argitaratzea: hauteskunde-batzordeak, hautagaiak onartzeko eta hautesleen zerrenda gertatzeko, ezarritako epea amaitzen den egunaren biharamunean.

Hautagairen bat elkarte, antolakunde edo taldeko kide lez aurkezten bada, derrigorrezkoa izango da egoera horren berri ematea izangaiak aldarrikatzeko unean.

– Izangaien eta hautesleen behin-behineko zerrenden aurkako murtziloak aurkezteko epea: hiru egun gehienez, zerrenda horiek argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita.

– Aurkeztutako murtziloen ebazpena: hiru egun gehienez, murtziloak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita.

– Izangaien eta hautesleen zerrendak behin-betikoz argitaratzea: murtziloak ebazten diren egunaren biharamunean.

– Hautaketa ekintzak gauzatzeko epea: gutxienez lau eta gehienez zazpi eguneko epea, izangaien eta hautesleen zerrendak behin-betikoz aldarrikatzen diren egunetik kontatzen hasita.

– Boto-emanketetan lortutako emaitzak argitaratzea eta hautatuak behin-behinekoz aldarrikatzea: hautaketa-ekintza egiten den egunaren biharamunean.

– Hauteskundeetako emaitzen eta hautesleen behin-behineko zerrendaren aurkako murtziloak aurkezteko epea: gehienez hiru egun, horiek argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita.

– Aurkeztutako murtziloak ebaztea: hiru egun gehienez, murtziloetarako jarritako epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita.

– Hauteskunde emaitzak eta hautatuen zerrenda behin-betikoz argitaratzea: murtziloak ebazten diren egunaren biharamunean.

b), c) eta e) idazatietan xedatutakoaren araberako ebazpenak, ikastetxeko iragarpen-oholtzean jarriko dira.

13. atala.– 1.– Idatziz ebatzi ez daitezen murtziloak, ebazpenerako jarritako epea igaro ondoren, ukatutakotzat joko dira.

2.– Behin-betiko zerrenden aurka errekurtso arrunta sar daiteke dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkariaren aurrean, hilabete bateko epearen barruan.

<FONT FACE="Garamond 3" 7. SEKZIOA

HAUTAPENA EGITEKO PROZEDURA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 14. atala.– Dagokion sektoreko kideetatik edozeini eman dakioke botoa, baldin eta izangai lez aldarrikatua izan bada.

15. atala.– Eskola komunitateko sektoreetako ordezkariak hautatzeko orduan, hautesle bakoitzak, bere boto-txartelean, kasuan-kasuko sektoreari dagozkion ordezkari-kopuru guztiaren bi herenaren hainbat izen idatziko ditu gehienez. Bi heren hori zatikizko zenbakia balitz, horren azpiko hurrengo zenbaki osoa hartuko da kontutan. Ordezkari bakarra hautatu behar izanez gero, hautesle bakoitzak, bere boto-txartelean, izen bakarra idatziko du.

Atal honetan ezarritako izangai-izenak baino gehiago jaso ditzaten eta behin baino gehiagotan errepikatutako hautagaien izenak izan ditzaten botoak, baliogabetzat joko dira.

16. atala.– Ikastetxe berean ordezkatzeko eskubidea izan dezaten sektoreetako partaide izan dadina, bera partaide deneko sektoreetatik bateko izangaia bakarrik izan daiteke.

17. atala.– Duten karguaren arabera Ordezkaritza Organo Goreneko berezko kide izan behar duena ezingo da ordezkari lez aukeratu. 18. atala.– Botoa zuzena, isilpekoa eta ordezkaezina izango da.

<FONT FACE="Garamond 3" 8. SEKZIOA

IRAKASLEEN ORDEZKARIAK HAUTATZEA

19. atala.– Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenean irakasleen ordezkariak izango direnak klaustroak hautatuko ditu. Klaustroko kide guztiak izango dira hautesle eta hauek hautatu ahal izango dute hauteskunde-batzordeak hautagai legez aldarrikatu dituen irakasleen artean.

20. atala.– Ezohizko bilkura baterako deia egingo dio, zuzendariak, klaustroari, hauteskunde-batzordeak ezarritako egunerako; egun horretan egingo da hautaketa-ekintza.

21. atala.– Ezohizko bilkura horretan hauteskunde mahai bat eratuko da. Ikastetxeko zuzendaria izango da mahaiburu eta zozketaz hautatutako bi irakasle kideak; azken horietatik gazteenak egingo ditu idazkari-lanak.

22. atala.– Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan, Ordezkaritza Organo Gorenerako irakaslegoaren ordezkariak aukeratzekoan, ikasleekiko ardura pertsonalizatua betetzen duen ikastetxeari atxikitako langilegoak hautesle eta hautagarri modura hartuko du parte. Ez dute parte hartuko, ordea, zaintzaileek eta horiei kidekatutako pertsonalak.

<FONT FACE="Garamond 3" 9. SEKZIOA

IKASLEEN GURASOEN ORDEZKARIAK

HAUTATZEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 23. atala.– Hauteskunde-batzordeak ezarritako egunerako, zuzendariak, deia egingo die guraso eta ikasleen legezko ordezkariei, hautaketa-ekintzara joan daitezen.

24. atala.– Ikastetxean matrikulatutako ikasleen guraso edo ordezkari legalak hartuko dira hautesle lez, eta hautagarri hauteskunde–batzordeak hautagai lez aldarrikatuak izan direnak. Hautagai eta hautatua izateko eskubidea amak zein aitak izango dute, biek batera ere erabil dezaketela eskubide hori eta, ondorioz, ez dago zertan baztertu beharrik batak bestearen eskubideaz baliatzeko duen eskubidea.

Hala ere, «patria potestas» gurasoetatik bakar baten eskuetan dagoenean, «patria potestas» bereganatuta duena bakarrik izan daiteke hautesle eta hautagai.

25.atala.– Guraso edo tutoreen ordezkariak hautatzeko orduan, hautesleak direla egiaztatzeko, nahiko izango da nortasun agiri ofiziala erakustea.

26. atala.– Hautaketa ekintza egin dadin egunean eratuko da hauteskunde mahaia; partaide lez, mahaiburua izango den ikastetxeko zuzendaria eta zozketaz aukeratutako bi guraso edo tutore egongo dira; azken horietatik gazteenak egingo ditu idazkari-lanak.

27. atala.– Ordezko bokalak ere hautatuko dira; ez batzuk ez besteak ez badira agertzen, zuzendariak eta zozketaz aukeratutako bi irakaslek osatuko dute mahaia; irakasleok, ezingo dira izan irakasleen ordezkariak hautatzeko den hauteskunde mahaiko osakideak.

28. atala.– Gurasoek eta tutoreek ihardun dezakete interbentore lez, gutxienez hamar hautesleren abala edo ikasleen guraso-elkarte batek proposatuak izan beharko dutela.

<FONT FACE="Garamond 3" 10. SEKZIOA

IKASLEEN ORDEZKARIAK HAUTATZEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>29. atala.– Ikastetxeko ikasle guztiak izango dira hautesle eta hautagai, ondorengo hauek izan ezik: haur-hezkuntzako ikasleak, lehen hezkuntzakoak eta hezkuntza berezikoak. Hautagarri, hauteskunde–Batzordeak hautagai legez aldarrikatu dituenak izango dira.

30. atala.– Hauteskunde-batzordeak ezarritako egunerako deia egingo die, zuzendariak, ikasleei, hautaketa-ekintzan parte har dezaten.

31. atala.– Hautaketa-ekintzaren egunean hauteskunde mahaia eratuko da. Mahaiburu izango den ikastetxeko zuzendariak, eta zozketaz aukeratutako bi ikaslek osatuko dute mahaia; azken horietatik gazteenak egingo ditu idazkari-lanak.

32. atala.– Ordezko bokalak ere hautatuko dira; ez batzuk ez besteak ez badira agertzen, zuzendariak eta zozketaz aukeratutako bi irakaslek osatuko dute mahaia; irakasleok, ezingo dira izan irakasleen ordezkariak hautatzeko den hauteskunde mahaiko osakide.

33. atala.– Ikasleek ihardun dezakete interbentore lez, gutxienez hamar hautesleren abala edo ikasleen elkarte batek proposatuak izan beharko dutela.

<FONT FACE="Garamond 3" 11. SEKZIOA

IKASTETXEKO ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEGOAREN ORDEZKARIAK HAUTATZEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 34. atala.– Laboralki edo administratiboki ikastetxeari atxikita egon eta irakaskuntza lana ez deneko egitekoak burutzen dituzten langileek osatzen dute administrazio eta zerbitzuetako langilegoa.

<FONT SIZE=2>35. atala.– Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan, Ordezkaritza Organo Goreneko administrazio eta zerbitzuetako langilegoaren ordezkariak aukeratzekoan, zaintzaileak eta horiei kidekatutako langileek ere, hautesle eta hautagarri modura hartuko dute parte.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>36 atala.– Zuzendariak horretarako deia egin eta hauteskunde–batzordeak finkatutako egunean egingo dute sektore honetako kideek beren ordezkarien hautaketa.

37. atala.– Hautaketa ekintzaren egunean hauteskunde mahaia eratuko da. Mahaiburu izango den ikastetxeko zuzendariak eta zozketaz aukeratutako administrazio eta zerbitzuetako bi langilek osatuko dute mahaia; azken horietatik gazteenak egingo ditu idazkari-lanak.

38. atala.– Ordezko bokalak ere hautatuko dira: ez batzuk ez besteak ez badira agertzen, zuzendariak eta zozketaz aukeratutako bi irakaslek osatuko dute mahaia; irakasleok ezingo dira izan irakasleen ordezkariak hautatzeko den hauteskunde mahaiako osakide.

<FONT FACE="Garamond 3" 12. SEKZIOA

HAUTESKUNDE PROZESUAREN AZKEN FASEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 39. atala.– Hautaketa-ekintza bakoitzean, bozketa amaitu ondoren, mahaiak botoak zenbatzeari ekingo dio. Botoak zenbatu eta gero (zenbaketa hau jendaurrekoa izango da), akta bat egingo da, mahaia osatzen duten guztiek izenpetuko dutena, eta akta hau hauteskunde-batzordeari bidaliko zaio. Dekretu honen 42. atalean bakanteak betetzeari buruz aurrikusten denari begira, akta horretan jasoko dira, lortutako boto-kopuruaren arabera ordenatuta, botoak eskuratu dituztenen izenak eta eskuratutako boto-kopurua. Boto-kopuru bera lortu dutenak alfabetoaren arabera ordenatuko dira.

Lortutako emaitzekin batera, aurkeztu diren era guztietako oharpen eta murtziloen berri emango da aktan. Oharpen edo murtzilorik aurkezten bada, murtzilo-egileak ere izenpetuko du akta.

Orobat, 12. atalean hautagaiak izendatzeaz aipatzen diren elkarte, erakunde edo taldeen erreferentziak berariaz adieraziko dira akta-agirian.

<FONT FACE="Garamond 3" 13. SEKZIOA

ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN

ERAKETA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 40. atala.– Bost eguneko gehienezko epearen barruan, hautatuen behin-betiko zerrenda argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorena berria eratuko du zuzendariak.

41. atala.– Euren kideei egotzi dakizkiekeen arrazoien ondorioz ez balu ordezkaririk hautatuko sektoreetariko batek, Ordezkaritza Organo Gorenaren eraketak ez du eragozpenik jasango horregatik.

<FONT FACE="Garamond 3" 14. SEKZIOA

BAKANTEAK BETETZEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 42. atala.– 1.– Dagokion berritzearen aurretik Ordezkaritza Organo Goreneko kide izateko baldintzak galtzen dituen ordezkariak bakante bat sortzen du eta bakante hori beteko du, lortutako boto–kopuruaren arabera zerrendan hurrengoa den hautagaiak. Sortzen diren bakanteak hornitzeko, azken berritze partzialeko aktetako zerrendak erabiliko dira, bakantea aurreko berritze partzial batekoa izan ala ez izan. Bakantea betetzeko hautagairik ez balego, hutsik geratuko litzateke ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenaren hurrengo berritze partziala egin arte.

2.– Uztailaz geroztik sortutako bakanteak, edozein berritze partzialaren aurretik justu sortutakoak, berritze honetan beteko dira eta ez dira ordezkoekin beteko.

3.– Aurreko bi puntuetan xedatutako modu berean beteko dira ondorengo bakante hauek ere: Ordezkaritza Organo Goreneko ordezkari hautatuak izan diren irakasleek sortutakoak, sortu ere, ondoren, organo horren berezko kide izaera duen lagun bakarreko kargu baterako hautatuak edo izendatuak izan direlako.

4.– Aurreko hiru idazatietan xedatutakoa aplikatuko da soilik, baldin eta ikastetxearen antolamenduko eta jarduerako araudian ez bada espreski arautzen Ordezkaritza Organo Gorenean sortutako bakanteak betetzeko prozesua.

5.– Edonola ere, berritze partziala burutzen den arte ordezkoa Ordezkaritza Organo Gorenaren kide izendatua izango da, ordezten duen pertsonaren agintealdiak zeukan iraupena edozein izanda ere.

43. atala.– Ordezkaritza Organo Gorenaren osaketan egiten den aldaketa ororen berri eman behar dio berehala ikastetxeko zuzendariak dagokion hezkuntzako lurralde-ordezkaritzari.

<FONT FACE="Garamond 3" GEHIGARRIZKO XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Hautagaiak izendatzerakoan ez bada berariaz adierazten elkarte, erakunde edo talde jakin batekoak direnik, independientetzat hartuko dira parte-hartze, kontsulta edo aholku organoak eratzerakoan kontuan hartu beharreko portzentaiei dagokienez.

<FONT FACE="Garamond 3" INDARGABETZE XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Indargabe geratzen da 1994ko otsailaren 21eko Aginduaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak emandakoaren, atalburua, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko ez–unibertsitarioetan aginte-organoen hautaketa-prozesua arautzen duena; era berean, indargabe geratzen dira Dekretu honen aurka egonda, maila berekoak edo apalagokoak diren xedapen guztiak.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Jardunbideari dagokionean Dekretu honetan aurrikusten ez denari, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko zaio.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko azaroaren 12an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala