Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1996ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
3364

149/1996 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Orokorraren eta organismo autonomoen eremuan agirien kopiak eta ziurtagiriak emateari eta sinadurak legeztatzeari buruzkoa.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Dekretu honen bidez nahi dena hau da: Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren eta organismo autonomoen eremuan, izaera desberdineko prozeduretan sartu beharreko agiri publiko eta pribatuen kopiak ematea antolatzea eta horien ondorioak, halaber erakunde horien jardunari eta ekintzei buruzko ziurtapenak ere eta agintarien eta funtzionarioen sinadurak legeztatzea ere.

Bikoitza de bere helburua. Batetik, beren harremanetan baliokotzat hartu nahi edo behar diren jatorrizko agiriak erraztasunez eta segurtasunez ordezkat ahal izateko formulak emanez, herritarren eta administrazio organoen arteko harreman horiek errazagoak egitea nahi du eta organo berorien artekoak eta organo horienak beste erakundeekiko.

Bestetik, kautotze, konpultsatze, egiaztatze eta legeztatze eragiketa horien izate modua erabate formazkoa eta behar bada ospezkoa ere badela kontuan izanik, arauketa xume eta argia egin nahi izan da.

Horri erantzuten diote 2. atalak —bertan zehazten dira eragiketa horiek sortzen dituzten izakerak— eta gainerako aginduen egiturak ­bertan adierazten dira zehazki organoak, formalitateak eta horietako bakoitzaren ondorioak—.

Horrela, bere autogobernurako erakundeen antolakuntza, erregimen eta jardunaren gaietan Euskal Autonomi Elkarteari eskuduntza esklusiboa ematen dion Autonomi Estatutuaren 10.2 atalaren indarrez eta Herri­Administrazioen Lege­Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen orientazioei jarraituz, Herri­administrazioaren eguneroko behar bati erantzuna ematen zaio, hots, herri­interesekoa bermatzeko, legeek ezartzen dituzten gogortasun formalak betetzea eta administrazio horretan aurkezten diren edo horri eskatzen zaizkion agirien erabileran erraztasun eta xumetasuna betetze horrekin batera lotzea.

Ondorioz, Jaurlaritzaren Lehenkariordearen proposamenez eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1996ko ekainaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Xedea.

Dekretu honek arautzen ditu, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren eta Organismo Autonomoen eremuaren barruan, agirien kopiak emateko, ziurtagiriak emateko eta sinadurak legeztatzeko era, ondorioak eta eskuduntzadun organoak.

2. atala.- Definizioak.

Dekretu honen ondorioetarako hau da ulertuko:

a) Kopia kautoa: jatorriazkoa eman zuen organo berak emandako administrazio­agiriaren zehatz­mehatzeko erreprodukzioa.

b) Kautotutako kopia: Administrazioaren horretarako berariaz ahalmendutako organoetatik sortutako administrazio­agiri baten zehatz­mehatzeko erreprodukzioa, baliodun izateko formalitate batzuez janzten dena.

c) Konpultsatutako kopia: agiri publiko edo pribatu baten kopia, erkatu ondoren, aurkeztu zaion agintari edo funtzionario batek jatorrizkoarekin zehatz-mehatz berdina dela konstarazi duena.

d) Kopia arrunta: agiri baten fotokopia.

e) Ziurtagiria: agiria, horren bidez gertakizun batzuk gertatu direla aitortzen da formaz, edo akordioak hartu direla, akordio, ekintza edo gertakizun horiek osoan edo zati batean aipatuz edo idatziz ematen direla .

f) Legeztatzea: sinadura bat aintzatesteko eginbidea, horren bidez, eskuduntza hori eman zaion agintari batek administrazio­agiri bat izenpetzen duenaren sinadura kautotua dela deklaratzen du.

3. atala.- Kopia kautoak.

1.- Agiri bat jatorrizkoaren kopia dela konstarazten deneko eginbide baten bitartez egingo da kautotutako kopiak ematea, eginbide horretan konstaraziko da agiri bat jatorrizkoaren kopia dela eta hori kopia horren zenbakia jasoz egingo da eta, beraz, horretarako erregistro bat eramatea eskatuko da. Aipatutako eginbide horren idatzizko eitea hau izango da: "kautotutako kopia da".

2.- Aurreko idazatian aipatzen den erregistroak gutxienez ondorengo datu hauek eduki beharko ditu: zein agiri den, kopiaren zertarakoa eta data.

3.- Jatorrizko agiria eman zuten administrazio­organoei dagokie kopia kautoak ematea.

4.- Guztien aurrean hedatuko dira kopia kautoen ondorioak.

4. atala.- Kautotutako kopiak.

1.- Kautotutako kopia bat emateko eginbide bat gauzatuko da, bertan ondorengo formula honen bidez adieraziko da agiri bat kautotutako kopia dela: "Kautotutako kopia da".

2.- Administrazio Nagusian eta Organismo Autonomoetan hauek izango dira eskuduntzadun kautotutako kopiak emateko:

a) zuzendariak edo zerbitzu orokorretako arduradun organoen titularrak Sailetatik edo Organismo Autonomoetatik ateratzen diren agiriei dagokienez,

b) kolegiatutako administrazio­organoetako dagozkien idazkariak, eta

c) Jaurlaritzaren Kontseiluak eta berak delegatutako batzordeek ezagutzeko, aztertzeko eta onartzeko jartzen diren gaien testuak dituzten agiriak kautotzeko denean, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzako zuzendaria.

3.- Guztien aurrean izango dute balioa autentikatutako kopien ondorioek.

5. atala.- Konpultsatutako kopiak.

1.- Konpultsatutako kopiek eginbide hau eramango dute ondorengo esaldi honekin: "Konpultsatutako kopia da".

2.- Funtzionarioek eta agintariek konpultsatu ahal izango dituzte beren sailetan edo organismo autonomoetan izapidetzen diren administrazio­espedienteetan sartzen diren kopiak.

3.- Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioaren eremura mugatuko dira konpultsaren ondorioak.

6. atala.- kopia arruntak.

1.- Kopia arruntak Administrazioaren eskutan dauden agirien fotokopiak izango dira inolako ohar berezirik ez dutela.

2.- Herri­Administrazioen Lege­Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.a) eta 37.8 ataletan ezarritako mugen barruan, ihardunbideak, artxibategiak eta erregistroak izapidetzeko enkargatuek eman ahal izango dizkiete interesatuei era horretako kopiak.

3.- Kopia arruntek informaziorako balioa baino ez dute izango.

7. atala.- Ziurtagiriak.

1.- Ziurtagiria adierazpen formal baten bidez egingo da eta bertan agertuko dira lehenengoz hori egin duenaren izena eta bi abizen eta kargua edo funtzioa, horren jarraian, horretan dihardueneko gertakizun, ekintza edo akordioen kondaketa edo idazketa, osoan edo zati batean.

2.- Eragiketa hori gauzatzeko eskudun hauek izango dira:

a) Ekintza edo xedapena eman duten organoko titularrak,

b) kolegiatutako organoetako idazkariak, lehendakariaren ikus­onetsiaz,

c) sailetatik edo dagozkien organismo autonomoetatik sortzen diren agiriei dagokienez, guztientzako zerbitzuetako arduradun organoetako arduradunak,

d) lurralde­ordezkariak, dagozkien eskuduntzen eremuan,

e) erregistro publikoetako arduradunak, beraien egitekoei dagozkienean,

f) Jaurlaritzako Kontseiluko idazkaria eta delegatutako batzordeetakoa, organo horiek hartutako akordioei dagokienez, eta

g) Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzako zuzendaria, Jaurlaritzako Kontseiluaren eta bere delegatutako batzordeen aktetan ageri diren akordioei dagokienez.

3.- Guztien aurrean izango dute balioa ziurtagirien ondorioek.

8. atala.- Sinadurak legeztatzea.

1.- Dekretu honetan esaten den sinaduren legeztatzea, agiri horretan era honetako eginbidea adieraziz gauzatuko da "Sinadura egiaztatzeko eginbidea" eta horren jarraian ondorengo formula hau: "Nire eskutan dauden datuen arabera, aurreko sinadura hau honi (izena, abizenak eta agirian adierazitako kargua) dagokio."

2.- Legeztatze hori emateko eskuduntza duten organoek hauek izango dira:

a) Sailetatik eta organismo autonomoetatik sortzen diren agiriei dagokienez, guztientzako zerbitzuetako organo arduradunen titularrak,

b) Herri-administrazioetako agintariei dagokienez, atzerrian eragina izango duten agiriei buruzkoetan Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria, eta

c) Atzerrian eragina izango duten Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeetako agiri akademikoei dagokienez, Ikastetxeen Zuzendaria.

3.- Beren sinadurak legeztatuak izan behar dituzten organo edo agintariei, beren sinadura horien beharrezko egiaztapena eskatuko diete organo hauek, aurkeztuko diren agirietan erkaketa gauzatu ahal izateko.

9. atala.- Xedapen orokorrak.

Dekretu honetan jasotzen diren eginbideak Sailaren edo Organismo Autonomoaren zigiluarekin joango dira eta data eta kargua, ematen edo legeztatzen duen pertsonaren izen abizenak eta agiriaren orrialde guztietan jaso berharko dira.

Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko beharrezko diren xedapenak ezartzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzaren lehendakariordeari.

Bigarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko ekainaren 18an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

JUAN JOSÉ IBARRETEXE MARKUARTU.


Azterketa dokumentala