Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 1996ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
342

IRAGARPENA, Ilarrazatik Lubianora doan A-3010 errepideko 8+160 eta 8+880 puntu kilometrikoen arteko zatia (Vitoria-Gasteizko udalerria) konpontzeko proiektuaren berri ematen duena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Ilarrazatik Lubianora doan A-3010 errepideko 8+160 eta 8+880 puntu kilometrikoen arteko zatia (Vitoria-Gasteizko udalerria) konpontzeko proiektuak hartzen dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda behin-betiko onartu zuen Diputatuen Kontseiluak 1995eko abenduaren 19an hartutako 941 Akordioaren bitartez.

1995eko urriaren 20an emandako 133 Foru Aginduaren bitartez, berriz, desjabetze espedienteari hasiera eman zitzaion. Espedientea jendaurrean jarri zen eta Nahitaezko Desjabetzari buruzko legeak eta bere Arautegiak eskatzen dituen gainontzeko betekizunak bete ziren. Uztailaren 5eko 165/1989 Dekretuaren bitartez Eusko Jaurlaritzak Presatasun Deklarazioa egin zuen bai Gasteiz eta Agurain arteko autobiarako bai obrak egiterakoan sor litezkeen erreformetarako eta, ondorioz, baita Ilarrazatik Lubianorako proiekturako, horien artean baitago.

Beraz, Arabako Foru Aldundiak proiektuak hartzen dituen eskubideen jabeei dei egitea erabaki du, Nahitaezko Desjabetzari buruzko legearen 52. atalaren ezartzen den prozeduraren bitartez Okupatu Aurretiko Aktak egiteko eta, hala badagokio, baita behin­betiko Okupaziokoak ere. Guzti hori apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 94. atalak eta indarrean dagoen Nahitaezko Desjabetzari buruzko legearen 85. atalak ematen dioten eskumenez baliatuz eta Lege horren 52. atala eta bere Arautegiko 56. atalak eta hurrengoak betetzeko.

Esandako guztiagatik, interesatu guztiek eta ikututako ondasunen gaineko ezelako eskubide edo interesen titular direnek agertu egin beharko dute, hala bakarrik nola behar bezala baimendutako ordezkarien bitartez. Horretarako titulartasunaren frogagiria aurkeztu beharko dute eta, nahi izanez gero, beren peritoekin edo notarioarekin aukez daitezke, baina, kasu horretan, beren kontura.

Aktak 1996ko urtarrilaren 15eko 11:00etatik aurrera egingo dira Arabako Foru Aldundiko Hirigintza Arloa Kudeatzeko bulegoetan (Probintziako plaza, 5, 1.a, Vitoria-Gasteiz). Deialdi honen berri banan-banan emango zaie interesatuei agiri baten bitartez. Beraz, argitalpen hau Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazioko Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59-4 atalaren ondorioetarako egiten da.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 27.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatua,

JULIO HERRERO ROMERO.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala