Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 1996ko urtarrilaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
335

IRAGARPENA, kontsumitzailearen babesa eta defentsaren alorrean dauden zehaztasun guztiak zabaltzeko plana esleitu dela jakinarazten duena. (KBN C02/96/1995 esp).

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Herri Administrazioen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 94.2 atalean xedatutakoaren arabera, 5.000.000 PTAko edo hortik gorako kontratuen esleipenak EHAAn argitaratu behar dira.

Lizitazioa, prozedura irekiaren bidezkoa eta lehiaketaz esleitutakoa, 1995eko urriaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarpenez egin zen.

Ildo horretatik, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Zerbitzu zuzendariak, honako hau erabaki zuen 1995eko azaroaren 3an:

Kontsumitzailea babesteko eta defendatzeko dauden zerbitzu guztien hedapen-planaren kontratua Publisal Carat, S.A. enpresari esleitzea hogeita sei milioi hirurehun eta hogeita hamabi mila (26.332.000) pezetatan.

Erabaki honek ez du administrazio bidea amaituko. Beraz, doakienek, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango diote, hierarki mailan erabakia eman duen organoaren gainetik dagoenari, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuari alegia.

Erabakia eman zuen organoari edo errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoari aurkez dakioke errekurtsoa, hilabeteko epean. Aurkeztu ondorengo hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik eman, ezetsitzat joko da.

Ustezkoa zein adierazitakoa izan errekurtso arruntaren ezespena, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari. Aldez aurretik, aurkapenaren gai izan den erabakia eman zuen organoari jakinarazi beharko zaio.

Bi hilabetekoa izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko epea, errekurtso arruntaren adierazitako ebazpen­akordioa jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita. Erabakia adierazitakoa ez bada urtebetekoa izango da epea, errekurtso arrunta aurkezten denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 14.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala