Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1995eko azaroaren 17a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
4796

464/1995 DEKRETUA, urriaren 31koa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituena.

Euskal Autonomi Elkarteko ekonomia kontrolari eta kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994

Legeak arautu egiten ditu Euskal Autonomi Elkarteko

Administrazio Publikoaren kontabilitateari eta barneko ekonomiaren kontrolari buruzko printzipio gidatzaileak. Lege horretako azken xedapenetatik bigarrenak baimena ematen dio Jaurlaritzari lege hori araudi bidez garatu dezan. Erraz aplikatzekoa izan dadila, ulerkorra eta arauei lotutakoa. Ez da araudi bakar baten bidez garatuko; areago, lege horretan jasotzen diren arau osagarriak, antolaerari eta prozedurari buruzkoak, onartu daitezke. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi gaietarako

Ordezko Batzordeak, 1995eko ekainaren 8an hartutako akordioz, aldeko irizpena eman zien abiaburu orokorrei, hots, Euskal Autonomi Elkarteko ekonomia kontrolari eta kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko

14/1994 Legea arauen bidez garatzeko direnei. Halaber,

Euskal Administrazio Publikoaren kontuhartze- eta kontaduritza-kontrolak eta kontabilitatea betetzeko oinarrizko printzipioen aldeko irizpena ere eman zuen. Legearen 22.1.a) 3 atala garatzen duen urtarrilaren

24ko 66/1995 Dekretua nahitaez aipatu behar da; izan ere, dekretu honen aurrekaria da eta garrantzi handikoa.

Egindako gastu moeten banakako zenbatekoak finkatzen ditu dekretu horrek, zenbateko horien gainetik beharrezkoa dela aldez aurretiko fiskalizazioa. Dekretu hori izan zen, beraz, aipatutako legeak arauen bidez izan duen lehenengo garapena. Horren aplikazioak elkartu egiten ditu aministrazio eta prozedura alorreko izapideen liberalizazioa eta areagotu egiten du organo kudeatzaileen ardura. Hori guztiori «Eusko Jaurlaritzaren etapa berri baterako antolaera berri bat» izeneko agirian jasotako prebisioekin bat etorriz egingo da. Ekonomiaren barne kontrola, helburuari egokitzeari buruzko printzipioaren arabera arautzen da dekretu honetan. Horrek dioenari jarraiki, kontrolpean dauden izaikien nortasun juridikoak, erabilitako kudeaketa ereduak, aurrekontu baliabideen bolumenak eta burututako ekonomi iharduerek EAEko Ogasuntza Orokorrarentzat duten garrantziak dakartzaten premiei egokituko zaie ekonomiaren kontrolari buruzko sistema. Kontaduritza kontrolaren, kontuhartze kontrolaren eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren kontabilitate publikoaren mekanika tajutzen du dekretu honek. Ekonomiaren eta Administrazioaren alorretako kontuhartze kontrola ez da arau horren menpe jartzen; izan ere, Legearen 2.2 atalean horren garapen berezia jasotzen baita, hots, berorrentzako den araudi bereziaren eta Legean jasotzen diren espezialitateen arabera zertuko dela ezartzen du, eta horren aurrean, kontabilitateaz eta gainontzeko kontrolez 2. atal horretako

1. pasarteak predikatzen duen kontabilitateari eta gainerako kontrolei buruzko erregelak ematezko edo garapenerako arauak jaratzen dira. Dekretua hiru atalburutan egituratzen da. Arauaren helburuari, kontabilitateari, kontaduritza kontrolari eta kontuhartze kontrolari buruzkoak dira. Euskal Autonomi

Elkarteko ekonomia kontrolari eta kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean agertzen diren hurrenkerari jarraitzen diote. Ez da dekretu honen asmoa legearen xedapen guztiak zehatz-mehatz aruatzea. Legea osatu egin nahi du ordea. Horrela, ez da berriz adieraziko legean berariaz araututa dagoena, dekretuarekin zerikusirik izan edo dekretua hobeto ulertzeko izan dadinean izan ezik.

Legeak berak beren-beregi osatu behar direla dioen pasarteak baino ezingo dira garatu, eta bai gai instrumentalak edo garapen horrekin loturik daudenak ere.

I. atalburuan finkatzen da zein den dekretuaren helburua.

Kontabilitateaz eta kontaduritza kontrolaz arituko da II. atalburua; bi sekziotan garatuko du bere edukia, biak ere idazpuruko bi zatiei buruzkoak. Horri dagokionez, Administrazio Orokorraren eta horren erakunde autonomoen alorreko kontabilitate publikoari eta kontaduritza kontrolari buruzko alderdiak esklusibotasunez garatu dira. Administrazio Orokorreko zein

Administrazio Instituzionaleko kontabilitate gaietako arduradunei buruz hitzegiten du Euskal Autonomi

Elkarteko ekonomia kontrolari eta kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 12.3 atalak; arduradun horientzat garatu dira, hain zuzen,

Administrazio Orokorreko organoekin izan behar dituzten izaera formaleko berezitasunak.

III. atalburua hiru sekziotan egituratzen da. Lehenengoa, ekonomia- finantza- eta kudeaketa-kontrolari buruzkoa, kontuhartze-kontrolaz arituko da. Euskal

Autonomi Elkarteko ekonomia kontrolari eta kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako zernolakoei eta horren kudeaketan erabiliko dituen baliabideei jarraiki egingo da hori. Kontrol ekonomiko-fiskalaren eragina eta garapena zehazten ditu bigarren sekzioak; izan ere, bere konfigurazio legalean berrikuntzarik gehien sartzen ditu eta horretaz baliatzeak dakartzan berezitasunak finkatuko ditu. Ekonomiaren eta araugintzaren kontrolaz eta berorren ekonomi eta antolaera modalitateez baliatzea arautzen du hirugarren sekzioak, indartu egiten dituela elkarren arteko kudeaketari eta eraginkortasunari buruzko ezaugarriak. Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseilukak

1995eko urriaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

/p>

I. ATALBURUA <P>XEDAPEN OROKORRAK

1. atala.- Helburua. <P>1.- Ekonomiaren barne kontrola eta kontabilitatea,

Euskal Autonomi Elkarteko ekonomia kontrolari eta kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994

Legean jasotakoa alegia, arautzea da dekretu honen helburua. 2.- Ekonomi eta administrazio alorrak hartzen dituen kontuhartze-kontrola, ekainaren 30eko 14/1994

Legeko III. idazpuruko V. atalburuan jasotakoa, berori arautzen duten xedapenen arabera gauzatuko da, baina ez da dekretu honetan garatuko.

II. ATALBURUA <P>KONTABILITATEAZ ETA KONTADURITZA

KONTROLAZ 1. SEKZIOA KONTABILITATEA

2. atala.- Kontaduritza eragiketen ohartarazpena. <P>1.- Administrazio Orokorreko organoek eta horiek

Administrazio mailan dituzten erakunde autonomoen sailetako agintedun organoek, nahitaez bidali beharko dizkiote Ekonomi Kontrolerako Bulegoari, eragiketa horien edukiaren berri ematen duten kontaduritza-agiriak.

Horretarako epea bulegoak ezarriko du, ekonomiari buruzko edukia duen ekintza edo eragiketaren arabera finkatuko da. Dagozkion frogagiriak edo lagungarriak aurkeztuko dira agiri horiekin batera. 2.- Kontaduritzari buruzko eragiketen bananbanako ohartarazpenak jasoko dira kontabilitate erregistroetan, eta hurrenkera kronologikoan egingo dira. Eta hori, euren bolumen, izaera edo araubide juridikoagatik erantsirik agertu behar duten eragiketen kaltetan gabe. 3.- Egokitzat jotzen den kontaduritza-agirian oinarrituz burutu beharko dira kontaduritza-ohartarazpen guztiak, eta eskudun diren organoek izenpeen bidez eman beharko diete baimena. Ekonomi Kontrolerako

Bulegoak, hala ere, kontaduritza-kontrolaz baliatzearen ondorioz antzemandako huts material eta aritmetikoak zuzentzeko, bidezkoak diren kontaduritza-egokitzapenak egin ditzake. 4.- Kontaduritza agiriak betetzeko ereduak eta arauak ezarriko ditu Ekonomi Kontrolerako Bulegoak. 5.- Kudeaketa alorrekoak edo beste izaeraren batekoak diren azpisistemak ustiatzearen ondoren lortzen badira kontaduritza-agiriak, azpisistema horietan utzitako informazio ekonomikoa eta kontaduritza-ohartarazpena egiteko bidalitakoa zehatz-mehatz bat datozela zaindu beharko dute Administrazio Orokorreko eta horren erakunde autonomo administratiboen sailetako agintedun organoek. 3. atala.- Gordetzeko araubidea. 1.- Kontabilitatean erregistratutako agiriak eta horiei buruzko frogagiriak indarreango arauetan eta, beharko balitz, Ekonomi Kontrolerako Bulegoak finkatutako artezpideetan ezartzen den moduan gordeko dira. Agiri horien euskarri materiala edozein izanda ere, gordetze araubide hau erabiliko da. 2.- Eurei dagokien ekonomi ekitaldia amaitu eta sei urteren buruan apurtu egingo dira agiri eta frogagiri horiek, legeek beste epe batzuk ezartzen dituztenean izan ezik. 3.- Kontabilitate erregistroak hamabost urtetan gorde beharko dira. Epe horren ostean apurtu egingo dira, kasu berezietarako arauetan ezartzen dena salbuespen lez hartuz. 4.- EAEko sektore publikoaren aurrekontu orokorren eta urteroko kontuen likidazioa epe mugarik gabe gordeko dira.

4. atala.- Kontaduritza erregistroak. <P>Ekonomi Kontrolerako Bulegoari dagozkionak:

a) EAEko eta berorren erakunde autonomoetako

Administrazio Orokorraren kontabilitatea informatizatzeko egitasmoak eta programak ezarri. b) Informatika bidez tratatu behar diren kontaduritza eginkizunak zehaztu, kontabilitate publikoaren alorreko garapen informatikoak onartu eta informatizaturik dauden kontaduritzari buruzko argibideez baliatzeko baimena eman. c) Kontaduritza erregistroen antolaera, egitura eta euskarri materiala ezarri. d) Ondareari, finantza-gaiei edo kontaduritza erregistroetan integratzeko orduan eragin ekonomikoa duten beste alor batzuei buruzko eragiketei dagozkien xehetasunak aurkezteko modua ezarri. e) EAEko Administrazio Publikoko beste organo batzuen erregistroak, baldin eta horien argibideak kontabilitatearen euskarri gisa beharrezkoak badira, kontabilitatearen erregistro laguntzaile lez deklaratu. Deklarazio horrek, kontabilitateari dagokionez, erregistro horien antolaera, egitura eta kudeaketa modua finkatzea dakar. f) Erantsirik agertu beharko luketen eragiketak zehaztu.

5. atala.- Kontaduritzari buruzko argibideez baliatzea. <P>1.- Ekonomi Kontrolerako Bulegoak Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko ditu laburpenak hiruhilabetero, hurrengo hilabetetik hasita.

Laburpen horiek EAEko Administrazio Orokorraren aurrekontuetan jasotako kredituen exekuzioegoeraren eta horietan egon daitezkeen aldaketen berri emango dute. Sailka eta atalburuka tajutuko dira. 2.- EAEko Administrazio Publikoko zuzendaritza eta kudeaketa organoek kontaduritza argibideez baliatu ahal izango dute, euren baliabideak zuzen kudeatzeko beharrezkoak gertatzen bazaizkie. Horien barne sartuko dira, beti, organo horiek kudeatutako gastu eta dirusarreren exekuzioan erregistratutako eragiketak eta bai euren agintepekoak izan daitezen eragiketak ere. 3.- Entitate eta enpresa publikoek zein pribatuek, eta bai partikularrek ere, kontabilitatean erregistratutako xehetasunen ziurtapena eska diezaiokete, nahi dutenean,

Ekonomi Kontrolerako Bulegoari, baldin eta xehetasun horietan zordun, titular edo hartzekodun lez agertzen badira; eta hori, espedienteak kudeatzen dituzten sail edo organoen bidez egingo da. 4.- Entitate eta enpresa publikoek zein pribatuek, eta bai partikularrek ere, aurreko idazatietan jasotakoaren kaltetan gabe, kontaduritzari buruzko argibideez balia daitezke. Horretarako, beharrezkoa izango da, indarrean dauden legeek agintzen dutenen arabera, eskatutako xehetasun horiek ez daitezela egon erreserbaren pean edo isilpekotasunaren pean, eta ez daitezela hautsi hobeto babestu behar diren hirugarren batzuen interesak. Zehaztu egin beharko dira eskatzen diren argibideak, duten izaera, hedapena, eragina eta horretarako aurkeztu diren arrazoiak.

6. atala.- Kontabilitatearekin zerikusirik duten arduradunak. <P>1.- Ondorengo pasarteetan adierazten diren erantzukizunak ditu Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, indarreango arauetan jasotzen diren gainerakoen kaltetan gabe:

a) Eragiketa bakoitzari dagozkion kontrolak, fiskala eta kontaduritzari buruzkoa, gainditu ondoren bidal dakizkion agirietan jasotako xehetasunak erregistratu. b) Aplikagarriak gerta daitezen arau eta printzipio kontableen arabera kontaduritza saldoak aztertu, kontabilitateari dagozkion helburuak bete ditzaten.

Bidezkotzatjo daitezen argibideak eskatuko zaizkie dagozkien organoei. c) Kontaduritza agiriak eta kontabilitateari buruzko erregistroak egokiro eta tajuz gorde dekretu honetako

3. atalean jasotako epearen barruan. d) EAEko Administrazio Orokor eta Instituzionaleko izaikiek eta horietako partaide izan daitezeneko enpresek duten iharduerarekin zerikusirik izan eta

Jaurlaritzari eta bai Ekonomia gaietarako Ordezko Batzordeari aurkeztu behar zaizkion txostenak gertatu. e) Kontaduritzari buruzko argibideak eskuratu eta aurkez diezazkioten argibideei buruzko eskabideak ebatzi. f) Kontaduritza-ziurtagiriak EAEko Administrazio

Orokorrerari eta horren erakunde autonomoei bakarrik eman. 2.- Kontabilitatearen erantzukizuna duten organoek, ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 12.3 ataleko a) eta c) letretan jasotakoak hain zuzen, honako ardura hauek izango dituzte:

a) Kontaduritzaren gai izan behar duten eragiketen errealitatea eta legaltasuna berma dezaten kudeaketa prozeduren arauzkotasunaz arduratu. b) Ekonomi Kontrolerako Bulegoarekin batera lan egin kontabilitatearen egiaztapen- eta ikuskapenlanetan, eta eska diezazkion argibide guztiak eman. 3.- Kontabilitatearen erantzukizuna duten organoek, ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 12.3 ataleko d),

e) eta f) letretan jasotakoak hain zuzen, honako ardura hauek izango dituzte, merkataritzako araudi sustantiboak orokotasunez ezartzen dituen erantzukizunen kaltetan gabe:

a) Kontaduritzari buruzko argibideak eskuratu eta aurkez dakizkien argibideei buruzko eskabideak ebatzi, indarreango arauek gai horri buruz ezar dezatenaren kaltetan gabe. b) Kontaduritzaren gai izan behar duten eragiketen errealitatea eta legaltasuna berma dezaten kudeaketa prozeduren arauzkotasunaz arduratu. c) Ekonomi Kontrolerako Bulegoarekin batera lan egin kontabilitatearen egiaztapen- eta ikuskapen-lanetan, eta eska diezazkien argibide guztiak eman; eta beti, indarrean dagoen araudian ezarrita daudenak. 4.- EAEko sektore publikoa osatzen duten izaiki bakoitzarentzat indarrean dauden arauetan ezarritako epealdiak kontutan hartuz gertatuko dira Jaurlaritzari,

Ekonomi Kontrolerako Bulegoari eta Herri-Kontuen

Euskal Epaitegiari aurkeztu behar zaizkion kontuak eta egoeraorriak. Ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 12.3 atalean jasotzen diren arduradunen eta horretarako ezarritako prozeduraren arabera baimena hartu duten langileen izenpeek baimenduko dituzte kontu eta egoera-orri horiek.

Jaso egin beharko dira bai dagokien epealdia eta bai agiri horiek benetan aurkeztu diren eguna ere. 5.- Kontaduritzari buruzko argibideak aurkezteko ardura duten agintariek eta langileek, baldin eta arauetan eskatzen diren kontuak ez badituzte aurkezten, edo berandu eta huts larriekin aurkezten badituzte, araua hautsi egin dutela ulertuko da, hori baitio Euskal

Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bateratuko VI. idazpuruko II. atalburuak, eta hori, iharduera horren ondoriozko erantzukizunen kaltetan gabe.

2. SEKZIOA <P>KONTADURITZARI BURUZKO KONTROLA

ADMINISTRAZIO ORKORRARRENETA HORREN

ERAKUNDE AUTONOMOEN EREMUAN

7. atala.- Kontaduritzari buruzko kontrola gauzatzea. <P>1.- Kontabilitate Publikoari buruzko Planean eta kontaduritzari buruz ezar daitezen aruetan jasotako printzipioak, kontaduritza zerrendak eta balorapen arauak ezarriz gauzatzen da kontaduritzari buruzko kontrola. <P>2.- Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, kontaduritzari buruzko egitura zehazteko eta kontabilitateko printzipioak eta arauak aplikatzeko, EAEko Aurrekontu Araubideari buruz indarrean dauden legezko xedapenen Testu

Bateratuko IV. idazpuruan jasotako aurrekontu orokorren gertatze-prozeduran parte hartuko du. 3.- Ekonomi Kontrolerako Bulegoak jarriko ditu argibideei eta betetze arauei buruzko baldintzak. Jarriko ditu, baita ere, hemen aipatzen den kontrolerako diren kontaduritza agiriekin batera joan behar duten justifikagiriak, dekretu honetako III. atalburuko bigarren sekzioan kontrol ekonomiko-fiskalari buruz ezartzen duenaren kaltetan gabe. Argibideen osotasuna eta kalitatea eta xehetasunen tratamendu zuzena bermatuko duten kontrolak ere ezarriko ditu.

8. atala.- Kontaduritza kontrolaz baliatzea. <P>1.- Ekonomiaren aldetik garrantzia duten ekintza edo eragiketak, indarrean dauden arauen arabera, modu zuzenean kontabilizatzeko erabiliko da kontaduritza kontrola. Oinarritzat kontaduritza agiria eta horrek dituen sorospen-agiriak hartuko ditu. Ondorio horietarako, honako hauek egiaztatuko dira berenberegi:

a) Kontaduritza inputazio zuzena. b) Indarrean dauden printzipioei, kontaduritza zerrendei eta balorapen arauei egokitzea. c) Kontaduritza agiriaren eta horrek dituen frogagiri edo sorospen-agirien arteko elkarkidetasuna. 2.- Kontaduritza kontrolaz baliatzerakoan ekintzaren edo kasuan kasuko ekonomi eragiketaren kontabilizazioa eragotzi dezaketen akatsak antzematen badira,

Sailari edo Erakundeari emango zaio gorabehera horren berri, baimena eman zuen organoak zuzendu ditzan.

9. atala.- Kontaduritza erregistroak deuseztu. <P>1.- Orokortasunez ekainaren 30eko 14/1994 Legeko

14. atalean xedatutakoaren arabera, eta Euskal Autonomi

Elkartearen eta horren erakunde autonomoen Administrazio

Orokorra hartuko duela, ofizioz duseztu eta baliogabetu ahal izango ditu kontaduritza ohartarazpenak

Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, baldin eta, hainbat saldo kontabilitatean egotea justifikatzen duten argibideak dagokion organoari eskatu eta 15 eguneko epearen barruan bidalzen ez badira; edo, bidali arren, indarrean dauden kontaduritza-arauekin bat etorriz nahikotzat jotzen ez badira. 2.- Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, halaber, kontaduritza erregistroak deuseztu edo indargabetu ditzake, baliogabetze espedientearen bidez, honako egoera hauetan:

a) Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Orokorraren alde aitortutako eskubideak, Euskal Herriko Herriogasuntza

Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bateratuko 44. atalean ezarritakoaren arabera, indargabetu egiten direnean. b) Aitortutako obligazio bat edo itxitako ekonomi urteei dagokien ordainketa agindu bat, Euskal Herriko

Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bateratuko 47. atalean ezarritakoaren arabera, indargabetu egiten direnean. 3.- Beharrezkoak baino ordainkea gehiago edo dirusarrera gutxiago egin direla sumatu dezanean Ekonomi

Kontrolerako Bulegoak, agintedun organoari emango dio horren berri, bidezkotzat jotzen diren diruitzulerak eta dirusarrerak lortzeko diren administrazio espedienteak ireki ditzan organo horrek.

III. ATALBURUA <P>KONTUHARTZE KONTROLA <P>1. SEKZIOA <P>EKONOMIA-, FINANTZA- ETA KUDEAKETA-KONTROLA

10. atala.- Eragin eremua. <P>Ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-kontrolaren eragin eremu subjetiboa:

a) Administrazio orokorreko sailak eta zerbitzuak. b) Erakunde autonomoak. c) Zuzenbide pribatupeko izaiki publikoak. d) Baltzu publikoak.

e) Entitate eta enpresa publiko edo pribatuak eta

EAEko aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzak edo fondo komunitarioak eskuratzen dituzten partikularrak.

11. atala.- Baliatzeko modua. <P>1.- Ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-kontrola ikuskaritzako tekniken bidez kontrolatutako sujetuaren iharduera berrikuskatuz egingo da. Dituzten helburuen arabera, honakoak izan daitezke ikuskaritzak:

a) Kudeaketa ikuskaritza. b) Finantza ikuskaritza. c) Aurrekontua betetzeari buruzko eta legezkotasunari buruzko ikuskaritza. d) Prozedurak eta barne kontrola berrikuskatzeko ikuskaritza. 2.- Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, kontrol hori behar-bezala garatzeko, behar dituen argibide guztiak eska diezazkieke berorren pean dauden entitateei. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituen egiaztapen materialak egin ditzake. Iharduera horren alde ez egin edo laguntzarik eskaintzen ez duten organoek aurre egin beharko diete dagozkien erantzukizunei, horrela xedatzen baita

Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bateratuko

VI. idazpuruko II. atalburuan. Izan dizakeen beste era bateko erantzukizunen kaltetan gabe egingo da hori. 3.- Ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-kontrola

Ekonomi Kontrolerako Bulegoko langileek burutuko dute zuzen-zuzenean; edo, bestala, Administraziotik kanpoko baliabideak kontratatuko dira. Azkeneko kasu honetan, ikuskaritzen kontratazioa eta exekuzioa egiteko,

Ekonomi Kontrolerako Bulegoak gai horretarako eman ditzan arau eta manuetan ezartzen denari jarraituko zaio, kontratazio eta ikuskaritzaren alorretan indarrean dauden legeetan esaten dena betetzearen kaltetan gabe. Zuzenbide pribatupeko izaiki publikoek eta baltzu publikoek kanpo ikuskariak izendatzeari dagokionean, aldez aurretiko iharduketak ezarriko ditu Ekonomi

Kontrolerako Bulegoak, indarrean dauden legeek orokortasunez ezartzen duten prozeduraren kaltetan gabe. 4.- Kanpo ikuskarien lana, Ekonomi Kontrolerako

Bulegoak on baderitzo, gura bestean berrazter daiteke eta behar beste kalitate-kontrol egin dakizkioke.

Emandako txostenei buruzko sorospen-argibide guztiak eskaini beharko dizkiote bulegoari kanpo ikuskariek.

12. atala.- Etengabeko finantza kontrola. <P>1.- Etengabeko finantza-kontrola, hots, ekainaren

30eko 14/1994 Legearen 18. ataleko 2. idazatiko 1. pasartean jasotzen dena, euren aurrekontu-bolumena, iharduera ekonomikoak edo kudeaketa-ereduak bidezkotzat jotzen duteneko sail, erakunde, zerbitzu, baltzu eta izaiki publikoetan ezar daitezke. Egintza horretarako prozedura eta eragina Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak finkatuko ditu. 2.- Kontrol hori garatzeko beharrezkoak izan daitezen ihardueak eta lanak etenik gabe egingo dira hurrengo ekonomi ekitaldietan zehar. Kontrolatu nahi diren iharduera edo egintzen garaikideak izan beharko dute, ahalik gehien, iharduera horiek. 3.- Kontrolatu nahi den ihardueraren argibide eguneratuak eta zehaztuak jasoko ditu Ekonomi Kontrolerako

Bulegoak, argibide horiek ahalik eta ondoen ezagutzeko.

Bulegoak berak finkatuko du jasotzeko era eta aldizkotasuna.

13. atala.- Kudeaketa ikuskaritza. <P>1.- Entitate batek burututako iharduerak modu sistematikoan berraztertzea hartuko da kudeaketari buruzko ikuskaritzat. Bere helburuak betetzeko entitate horri gaineratutako baliabide publikoak kudeatzerakoan lortutako eraginkortasuna eta ekonomia ebaluatuko dira. Kontrolatuta dauden izaikiek burutu dituzten politika publikoak ere ebaluatu ditzake, lortutako emaitzak, duten baliagarritasuna eta eragina eta eskainitako zerbitzuen kalitatea aztertu ahal izateko, izandako desbideraketak zuzentzen laguntzeko eta baliabide publikoak kudeatzerakoan ekonomiak errazteko, proposatutako helburuen eta erabilitako medioen arabera. <P>2.- Entitateak burututako iharduera edo programa guztiak edo horietariko batzuk har ditzake kudeaketa ikuskaritzaren eraginak, Ekonomi Kontrolerako Bulegoak ezarri dezan moduan. <P>3.- Dekretu honetarako definizioak:

a) Eraginkortasuna: begiz jotako helburuen lortze maila. b) Efizientzia: baliabide eta faktore produktiboez ahalik ondoen baliatzea, etekinik gehien atera ahal izateko. c) Ekonomia: finantza baliabideak, gauzazkoak eta giza-baliabideak erdiestea, bai kalitatearen aldetik zein kopuruaren aldetik kosturik txikiena izan beharko dutela.

14. atala.- Finantza ikuskaritza. <P>1.- Entitate baten kontabilitatea eta ekonomi eta finantza alorretako argibideak berrikuskatzea joko da finantza ikuskaritza lez. Entitatearen finantza-, ondare-eta aurrekontu-egoeraren berri zehatz-mehatza ematen duten begiratuko da, eta bai aplikagarriak diren xedapen eta printzipioei egokitzen zaizkien edo ez. <P>2.- Kontrolatuta dauden entitateen argibide ekonomiko-finantzieroak eta kudeaketari buruzkoak har ditzake finantza ikuskaritzak burutuko duen berrazterketak, guzti-guztiak izan zein batzuk bakarrik. <P>3.- Txostenaren egitura eta mamia:

a) Euskal Autonomi Elkarteko eta horren erakunde autonomoetako Administrazio Orokorrarentzat, burututako finantza ikuskaritzatik ondorioztatzen den egoera argi eta garbi aurkezteko Ekonomi Kontrolerako

Bulegoak zehaztu ditzanak. b) Zuzenbide pribatuko izaiki publikoei eta baltzu publikoei dagokienez, Kontuen Ikuskaritzari buruzko uztailaren 12ko 19/1989 Legean eta hori garatzen duen

Arautegian jasota daudenak.

15. atala.- Aurrekontua betetzeari eta legezkotasunari buruzko ikusakaritza. <P>Ekonomi eta finantza alorretako kudeaketari eta aurrekontua exekutatzeari buruzko ekintzak eta prozedurak arau aplikagarriei edo aldez aurretik zehaztutako helburuei egokitu zaizkien edo ez finkatuko du aurrekontua betetzeari eta legezkotasunari buruzko ikuskaritzak.

16. atala.- Prozedurak berraztertzeari eta barne kontrolari buruzko ikuskaritza. <P>Aplikatutako ekonomi eta finantza alorretako kudeaketari buruzko prozedurak ebaluatzean datza berraztertzeari eta barne kontrolari buruzko ikuskaritza.

Horren helburua, antzemandako agiango ahultasun eta disfuntzionalitateetan oinarrituz, hobekuntzak eta aldakuntzak gomendatu eta proposatzea da. Atxekimendurik gabe eta esklusibotasunez burutu daiteke berraztertzeari buruzko lan hori; edo, bestela, aurreko 14. atalean aipatutako finantza-ikuskaritzen osagarri lez.

17. atala.- Dirulaguntza publikoak eskuratzen dituztenen ekonomi eta finantza alorreko kontrola. <P>Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokor eta Instituzionalek, izaera publiko eta pribatuko entitate eta enpresei eta partikularrei, aurrekontu orokorren edo Komunitateko Fondoen pentzutan emandako dirulaguntza, mailegu, abal edo beste era bateko laguntzen erabilpen zuzenari buruzko kontrola, ekainaren 30eko

14/1994 Legeko 17.2 atalean xedatutakoaren ondorioetarako, honako alderdi hauek egiaztatzean datza:

a) Dirulaguntza edo laguntza horiek emateko edo lortzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzea. b) Izaikiak edo partikularrak, eskuratu dituen diru-kopuruak, xedapen arauemaileetan eta esleipen-akordioetan jasotako helburuak betetzen erabiltzea. c) Xedapen arauemaileetan agindutakoa kontutan izanik, dirulaguntzekin lortu nahi diren helburu generikoen lorpen-maila. Eskuratutako dirukopuruak erabili ondoren dirulaguntzadunek benetan lortu dituzten emaitzak kontutan izanik.

18. atala.- Ikuskaritzei buruzko urteroko plana. <P>1.- Aldizkako exekuzioa aurrikusita dagoen ekonomia, finantza- eta kudeaketa-kontrolari buruzko iharduerak jasoko ditu ekainaren 30eko 14/1994 Legearen

18.3 atalean agertzen den urteroko ikuskaritza planak.

Planaren egitasmoa gertatuko du Ekonomi Kontrolerako

Bulegoak; kontrolatu ahal izango diren izaikiek eskatutako iharduerak hartuko ditu horrek. 2.- Kontrolatuak izan daitezkeen sujetuek egindako eskabideak urteroko ikuskaritza-planeko egitasmoan sartu edo ez sartu erabakitzeko, Ekonomi Kontrolerako

Bulegoari bidali beharko zaizkio plan horretan adierazten den ekonomi ekitaldiaren aurreko abenduaren 1a baino lehen.

19. atala.- Iharduerekin hastea. <P>1.- Ekonomi Kontrolerako Bulegoko zuzendariak hartutako akordioaren bidez emango zaie hasiera ekonomia, finantza- eta kudeaketa-kontroleko iharduerei. <P>2.- Garatu behar den ikuskaritza-mota eta horren eragina jasota geldituko dira hasiera ematezko akordioan.

Ikuskarien ezaugarriei buruzko elementuak ere jasoko dira akordio horretan. 3.- Kontrolaren gai izango den titularrari eta, dekretu honetako 17. atalean araututakoari jarraiki, dirulaguntza eskuratzen duenari emango zaie hasiera ematezko akordio horren berri.

20. atala.- Lanari buruzko orriak et iharduerak artxibatzea. <P>1.- Ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-kontrolaren garapenean gauzatutako iharduera guztiak, eta bai lortutako emaitzak ere, lanari buruzko orrietan ageriko dira. <P>2.- Kontrola gauzatzerakoan gertatutako edo lortutako lan-orrien artxibo osotua eta zehaztua egokitu beharko da, baldin eta erdietsitako ondorioen oinarri lez baliagarriak gertatzen badira. <P>3.- Lanari buruzko orriak isilpekoak dira eta Ekonomi

Kontrolerako Bulegoak baino ezin ditzake euki, eta erabili ere berak bakarrik.

21. atala.- Ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-kontroleko txostenei buruzko alegazioak. <P>Egindako berrazterketak ekar dezakeen behinbetiko txostena eman baino lehen, ekainaren 30eko 14/1994

Legeko 19.4 atalean xedatutakoaren ondorioetarako, kontrolatutako sujetuari behin-behineko txosten bat bidali beharko dio Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, sujetu horrek, bidezko deritzen alegazioak aurkez ditzan txosten hori eskuratu eta hamabost egun baino lehen. Ekonomi Kontrolerako Bulegoak aztertuko ditu alegazio horiek; onartu ez daitezenak txostenaren eraskinean jasoko dira.

22. atala.- Txostenak banatzea. <P>1.- Ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-kontroleko behin-betiko txostenak, ekainaren 30eko 14/1994

Legeko 19.3 atalean xedatutakoaren arabera, ondoren adierazten diren organoei bidaliko dizkie Ekonomi

Kontrolerako Bulegoak:

a) Ikuskaritza egin zaion sailburuari, Administrazio

Orokorreko edo horren egitura organikoan sartutako zerbitzuei buruzko kontrol-txostenak. b) Erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko izaiki publikoetako eta baltzu publikoetako zuzendari edo lehendakariei eta bai horri atxikita daudeneko sailburuari ere, euren iharduerei egindako kontrol ekonomiko-finantzieroaren txostenak. c) Ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 17.2 atalean jasotako dirulaguntzei buruzko ekonomia-, finantzaeta kudeaketa-kontrolari dagokienean, txostena, dirulaguntza esleitu duen izaikiko titularrari eta dirulaguntzaren esleipendunei bidaliko zaie. d) Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari beti

bidali beharko zaio txostena. Ekonomia-, finantza- eta

Kudeaketa-kontrolak Ekonomi Kontrolerako Bulegoaren ustez, kalte nabarmenak ekar diezazkionean Euskal

Autonomi Elkarteko Ogasuntza Orokorrari, edo horren edukia garrantzizkoa izan dadinean, Jaurlaritzaren

Kontseiluari bidali beharko zaizkio txostenak. 2.- Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, ondo deritzonean, jende gehiagori ere bidal diezazkieke berrazterketa txostenak. 3.- Aurreko pasarteetan adierazitakoek baino ez dute izango kontrol-txostenak eukitzeko ahalmena, eta euren gain egongo da txosten horiek ondo erabiltzearen eta zaintzearen ardura.

23. atala.- Finantza kontrolerako aktak. <P>1.- Euskal Ogasuntza Publikoari kalteak eta galerak ekarri dizkion edo ekar diezazkiokeen irregulartasunek, ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 20. atalean xedatutakoaren arabera, finantza-kontrolari buruzko akta ekarriko dute eurekin. Akta horiek, hurrengo lerroaldietan esaten deneantxe, bakoitza bere aldetik izapidetuko dira; horrek, ordea, ez dakar garabideetan legokeen finantza kontrola gelditzea edo etetea. <P>2.- Finantza-kontrolari buruzko aktek jasoko dituzten alderdiak:

a) Ekintzen azalpena. b) Akta egitea dakarren ekintzaren, agiangoaren edo eragiketaren kalifikazioa, eta hautsitako araua zein den adierazi. c) Kudeaketaren ustezko irregulartasuna nori egotzi behar zaion adierazi. d) Dirukalterik badagoela antzematen bada, horren zenbatekoa. 3.- Agiango bakar bati buruzkoak direnean, agiango hainbat irregulartasun pilatu daitezke. Agirien kopia eta beharrezkotzat jo daitezen aurrekariak erantsiko zaizkio eraskinean, era egokian adierazita. Aktek beti izan beharko dute Ekonomi Kontrolerako Bulegoko zuzendariraren baimena. 4.- Egin diren aktak, agiriak eta aurrikinak, finantza-kontrolaren gai den organoaren edo izaikiaren arduradunari edo titularrari bidali beharko zaizkio eta, honek, aktan egindako agiango irregulartasunekiko adostasunaren edo ezadostasunaren berri eman beharko dio Ekonomi Kontrolerako Bulegoari 15 eguneko epearen barruan eta zehaztasun hauek aditzera emanez:

a) Aktan irregulartasunak badaudela onartzea gerta dadin kasuan, onarpenaren gai izan diren zuzenketaneurrien berri eman beharko da. b) Irregulartasunik ez dagoenaren iritzia egotea gerta dadinean, egokitzat jotzen diren oharren berri eman beharko da. 5.- 4. idazatian aipatutako epealdia igaro edo, komunikazioa jaso ondoren, aktaren jatorri izan ziren kausek indarrean jarraitzen badute, Ekonomi Kontrolerako

Bulegoak bai komunikazioa eta bai jasotako erantzuna ere gai horretan agintea duten organoetara bidaliko ditu; hauek, Euskal Herriko Foru Ogasuntza arautzen duten Printzipioei buruz indarrean dauden xedapenei buruzko Bateratutako Testuko VI. Idazpuruko

II. Atalburuan xedatzen denaren arabera, bidezkoak diren erantzukizunak eskatzeko ekintzei ekin diezaieten, jarduera horrek ekar ditzakeen beste maila bateko erantzukizunen kaltetan gabe. Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari ere eman beharko zaio horren berri, gaia ezagutu dezan.

2. SEKZIOA <P>KONTROL EKONOMIKOFISKALA

24. atala.- Kontrol ekonomiko-fiskalari aplika dakizkiokeen xedapenak. <P>Ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 21.2. ataleko bigarren idazatian aipatzen direnen ondorioetarako, honako hauek dira ekonomi-jardunaren fiskalizazioari aplika dakizkiokeen xedapenak: alde batetik, Euskal

Autonomi Elkarteko Ogasuntza Orokorraren gai propioak direnei buruzko jardunbide bereziak arautzen dituztenak eta bai horiei buruzko aldeak arautzen dituzten xedapenak ere, beste era bateko edozein araumodu sektorialetan sartuta baldin badaude ere.

25. atala.- Aurre fiskalizazioa. <P>Dagokion egintza, gertakari edo edukin ekonomikoa duen eragiketa eman baino lehen, dekretu honetako 26. atalean aipatzen diren espedienteak aztertzean datza fiskalizazioa, era honetan, espedienteen izapideketa kasu bakoitzari aplika dakiokeen legeei atxikitzen zaiela bermatu ahal izateko.

26. atala.- Aurre fiskalizazioari atxikita dauden espedienteak. <P>Honako espediente hauek egongo dira aurre fiskalizazioari lotuta:

1.- Artez edo zeharka edukin ekonomikoa duten akordioei buruzko proposamenak, horietarako baimena ematea edo horiek onartzea Jaurlaritzaren Kontseiluaren eskuduntza izan dadinean edo horien ezagutza izatea

Kontseiluari dagokionean. Diru-sarrera, gastu edo beste era bateko izakera izan dezakete proposamen horiek. Ekainaren 30eko 14/1994 Legean eta dekretu honetako III. Atalburuko 3. Sekzioan xedatzen denaren arabera kontrol ekonomikoaren eta araubidezkoaren gai izan behar duten proposamenak eta xedapenak ez dira horretan sartzen. 2.- Aurrekontuen aldaketak. 3.- Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko

14/1983 Legean jasotzen diren ondare-eragiketak eta

Euskal Autonomi Elkarteko Ondareari buruzko eskubide errealak eta kreditu mailakoak eratzeari buruzko eragiketak. 4.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eta honen Erakunde Autonomoek, bermeak ematea Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintza Orokorraren pentzutan. 5.- Kontratu edo beste era bateko maila duten gertakari edo eragiketa ekonomikoak, gastuen zenbatekoa finkatu gabe egon dadinean. Diru berriak hartzea edo gastuak bata bestearen ondorengo hiru aurrekontue-kitaldietarako edo gehiagotarako konpromezuak ekar ditzaketen eragiketak edo gertakariak. 6.- Unitate bakoitzaren gastua arauz finkatuta dagoen gastua baino goragokoa ekar dezaketen gastu-espedienteak ere aurre fiskalizazioari atxikita egongo dira.

27. atala.- Aurre fiskalizazioari atxikita ez dauden espedienteak. <P>Aurre fiskalizaziotik kanpo gelditzen dira:

1.- Kontratazioei buruzko arauteria sustantiboan, zenbatekoa kontutan hartuz definitzen diren kontratu txikiak. 2.- Langile-kontratuak eta, horiek indarrean dirauten bitartean, gerta daitezkeen inguruabarrak. 3.- Bata bestearen ondorengo eta aldianaldiango traktoei buruzko kontratuak, han jatorria izan dezakeen egintza, hastapen-aldia edo aldaketak fiskalizatu ondoren. 4.- Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretan banan-banan izendatu diren dirulaguntzak.

Dekretu honetan xedatzen denaren ondorioetarako, honako hauek gerta daitezenean ulertuko da dirulaguntza banan-banan izendatuta dagoela, hau da, Euskal

Auotonomi Elkartearen eta bere Erakunde Autonomoen aurrekontuetako gastuak osatzen dituzten edozein aurrekontu-kredituetan, onuraduna, bereziki eta argi eta garbi aipatuta egon dadinean.

28. atala.- Aurre fiskalizazioari buruzko txostena. <P>1.- Gastuetarako edo diru-sarreretarako proposamenak eta beste era bateko espedienteak izan daitezenean,

25. atalean aipatzen den azterketa eta, ondorioz, fiskalizazio-txostenak, espedientean eman daitezkeenetatik azkenengoa izan behar du derrigor. Hori horrela, aurre fiskalizazioa egin ondoren, proposamenari inarpena eman behar dionaren ezagutzapean jartzea eta, hala behar izan dadinean, izenpetzea izango da beharrezkoa. 2.- Aurre fiskalizazioari atxikita dauden agiri eta espedienteen kasuetan, agiria Ekonomi Kontrolerako

Bulegoan jaso dadin egunetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan eman beharko da fiskalizazio-txostena, agiri guztiekin batera. 3.- Diruzaintzan eta/edo kontaduritzan eragina duten espedienteak edo agiriak izan daitezenean, aplika daitezkeen arauen arabera bidezkoak izan daitezkeen kontaduritza-agiriak aurkeztu beharko dira. 4.- Kontuhartzailearen sinadura-bidez gauzatuko dira aldezko txostenak aurreko lerroaldiei dagokienetan.

Hala ere, kontuhartzaileak, egokitzat jo dezanean, nahi hainbateko hedadura duen txostena gertatu ahal izango du.

29. atala.- Ziurtapen fisikoa. <P>1.- Obren, horniduren, sorospenen, ohikoak ez diren lan berezi eta zehatzen eta zerbitzuen ziurtapena, beroien konprobazio materiala eginez eta justidikaziobideak ematen dituzten agirien azterketa burutuz gauzatuko da, era honetan, beroien kalitatea, egokitasuna, erabilpena eta eska daitezkeen beste alde batzuren errealitatea ziurtatu ahal izateko. <P>2.- Ordaindutako diru-zenbatekoak horretarako izendapena zuteneko egitekoetan inbertitu direla ziurtatzea izango da aurreko lerroaldian aipatu eta justifikaziobideak emango dituzten agirien azterketaren xedea.

30. atala.- Ziurtapen fisikoari atxikita dauden espedienteak. <P>Honako hauen ziurtapen fisikoa egitea agindupekoa izango da:

a) 300.000.000 PTAtik gorako zenbatekoa hartzen duten obrak. b) Horniduren guztirako zenbatekoa edo, hala behar izan dadinean, lotekako zenbateko partziala

100.000.000 PTAtik gorakoa denean. Homologatu gabekoak izan behar dute hornidura horiek. c) 50.000.000 PTAtik gorako zenbatekoak dituzten sorospenak eta ohikoak ez diren lan berezi eta zehatzak, horien xedea, txostenak, proiektuak eta ikerketa zehatzak entregatzea izan dadinean.

31. atala.- Fiskalizazio txostena, ziurtapen fisikoetan. <P>1.- Obrak eskuratzea egingo deneko leku, egun eta orduaren berri eman beharko dio organo kudeatzaileak

Ekonomi Kontrolerako Bulegoari, gutxienez 15 egun lehenago. Eskuraketa ekintza horietan parte hartu behar duen kontuhartzailea bulego horrek izendatuko du. Aplikagarriak diren arauetan finkatutako eran burutu beharko da ziurtapena eta, fiskalizazio-txostena, emaitza kreditatzeko egingo den aktan utzi beharko da erasota. 2.- Obren, horniduren, sorospenen, ohikoak ez diren lan berezi eta zehatzen eta zerbitzuen ziurtapen fisikoa, beroiek entraga daitezen unean egin beharko da. Horretarako, organo kudeatzaileak, ziurtapen-ekintza hori burutuko deneko egun, ordu eta lekuaren berri eman beharko dio Ekonomi Kontrolerako Bulegoari, bost egun lehenago gutxienez. 3.- Ziurtapen materiala egiteko, ezagutza teknikoak izatea beharrezkoa izan dadinean, Ekonomi Kontrolerako

Bulegoko zuzendariak, erosketa, obra edo zerbitzua dagokion espezialitatean ezagutzak dituen funtzionario bat izendatzeko eskabidea egin ahal izango du kontuhartzaileari lagundu diezaion, ekainaren 30eko

14/1994 Legeko 4.3. atalean xedatzen denaren arabera.

Eman den laguntza idatziz erasota utziko da espedientean.

32. atala.- Ordainketa mailako eginbeharren onarpena justifikatuko duten agirien egiaztapena. <P>Ordainketa mailako eginbeharren onarpena justifikatuko duten agirien egiaztapena, honako honetan datza:

kreditudunak prestazioa egin duela eta/edo zenbatekoa eskuratzeko eskubidea kreditatuko dituzten agiriak aztertzean. Kontratu, akordio edo xedapenetan zuen jatorria, dirua eskuratzeko eskubide horrek eta horiek kontutan hartuta eman zen baimena eta egin zen gastuarekiko konpromezua.

33. atala.- Fiskalizazio txostena, ordainketa mailako eginbeharren onarpena justifikatuko duten agirien egiaztapenean. <P>1.- Ordainketa mailako eginbeharren onarpena justifikatuko duten agirien egiaztaperako, Ekonomi Kontrolerako

Bulegora bidali daitezen espedienteak, bidezkoa izan dadin egiri kontagarriarekin eta zenbateko exaktoa kreditudunaren legezkotasuna kreditatuko duten jatorrizko agiriekin batera aurkeztu beharko dira. Eta hori, egintza, kontratu edo ordainketa eginbeharrek jatorria hartzen duten eragiketa ekonomikoaren eta prestazioaren egokitasunari buruz organo kudeatzaileak emandako adostasun espresuaren arabera egin beharko da. Ordainketa-betebeharrak langileei dagozkienetan onartzea justifika dezaten egiriek, ordainketen bidezkotasuna kreditatuko duen eta langileen gastuen kudeaketan eta nominen zerrendei dagokienetan agintea duen organuak emandako ziurtagiria hartuko dute beren baitan. 2.- Aurreko lerroaldian aipatu denaren ondorioetarako,

Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, ekonomi edukina duen egintzaren fotokopiatutako eta behar den bezala formalizatutako kopia bat bidaltzeko eskatu ahal izango du. Egintza, kontratu mailakoa edo beste izakera batekoa izan daiteke. Batabestearen ondorengo ordainketak beren baitan daramatzaten espedienteak izan daitezenean, lehen aipatu den eskabide hori, onartu beharreko ordainketa-betebeharretatik lehenengoarekin batera egingo da batik bat. 3.- Aurreko atalean aipatu den azterketaren kaltetan gabe, kontuhartzaileak, ordainketa-obligazioa onartze proposamena, aurre fiskalizazioari atxikita dagoen gastu-espedientean jatorria duen ala ez ziurtatuko du eta, fiskalizazioari atxikitakoa izanez gero, zegokion une prozesalaren barruan fiskalizatu zen ala ez. Ziurtapen hau egin izanaren ondorioz, ekainaren 30eko 14/1994

Legeko 24. ataleko 4. lerroaldian jasotzen diren kasuetakoren batetan sartuta dagoela ikustea jazoz gero, onartutako obligazioaren ordainketa geldiarazi egingo da. Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, bere garai prozesal egokiaren barruan legokiokeen txosten fiskalizatzailea emango du eta, hau aldekoa baldin bada, espedientearekin aurrera jarraitu ahal izango da. Horrela ezean, onartutako obligazioaren ordainketa geldi egongo da,

Jaurlaritzaren Kontseiluak behin-betiko ebazpena eman diezaion arte. Hori betetzeko, Ekonomi Kontrolerako

Bulegoak, administrazio-espedientea bidaliko dio

Kontseiluari kontrako txostenarekin batera. 4.- Kontaduritza agirien kontuhartzailearen sinaduraz gauzatuko dira aldezko txostenak. Hala ere, kontuhartzaileak, hala baderizkio, berak nahi hainbateko hedadura duen txostena gertatu ahal izango du.

34. atala.- Ordainketen aurre kontrola. <P>1.- Ordainketen aurre kontrolak, zenbatekoaren zehaztasuna eta ordainketa-aginduaren kreditudun pertsonaren zahaztasunak ziurtatzea hartuko du, onartutako obligazioari dagokionetan, konpentsazioa, uztea, epailarien ebazpena edo beste edozein zio dela medio, zenbatekoa edo hartzailea aldatzea gerta dadin kasuetan izan ezik. Kasu honetan, inguruabar hori ere fiskalizatu egin beharko da. <P>2.- Transferentzi proposamena edo dagokion ordainketa-agiria sinatuz gauzatuko da fiskalizazioa, diruzaintzan behar hainbateko saldoa badagoela ziurtatu eta saldo hori fondoen erabilgarritasunari buruz Jaurlaritzak finkatu dezan planari egokitu ondoren. Eta hori,

Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu-araubideei buruz indarrean dauden xedapenei buruzko Bateratutako

Testuko 115. atalean xedatzen denaren arabera.

35. atala.- Akordio bereziak. <P>1.- Ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 22.3. atalean xedatzen denaren ondorioetarako, aurrekontu-programa berezi jakin batzuren kontrol ekonomiko-fiskalari buruzko akordioak, Jaurlaritzak finkatuko ditu, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenak entzun, honen edo sailetako sailburuen zuzendarien eta erakunde autonomoetako lehendakarien ininiziabak aztertu ondoren. Akordioa hartu izana justifikatuko duten arrazoiak jaso beharko dira ekimen horretan. <P>2.- Eraginpeko espedienteen kontrol ekonomiko-fiskalaren harmena eta hedadura finkatu beharko da ekordio horretan, kontrolari atxikita dauden espedienteek izan dezaketen ekonomi-fiskal mailako kontrolari buruzko araubide berdinean sartuta gelditzen direla.

36. atala.- Itunepeko kontrol ekonomiko-fiskalak. <P>1.- Itunepeko kontrol ekonomiko-fiskalek, aurre fiskalizazioari eta ziurtapen fisikoari atxikita ez dauden egintza, gertakari eta eragiketa ekonomikoak hartuko dituzte beren baitan, ekainaren 30eko 14/1994 Legeko

22.4. atalean xedatzen direnen ondorioetarako. 2.- Organo kudeatzailearen eta Ekonomi Kontrolerako

Bulegoko arduradunaren artean hartutako akordio-bidez formalizatuko da itunepeko kontrol ekonomiko-fiskala eta honako hauek jasoko dira bertan:

egintza, gertakari eta eragiketa ekonomikoei buruzko zehaztasunak eta kontrol ekonomiko-fiskalaren harmena eta hedadura. 3.- Itunepeko kontrol ekonomiko-fiskalak egoteak, beroietan sartzen diren espedienteei kontrol ekonomiko-fiskalaren araubidea aplikatzea ekarriko du, aurreko lerroaldian aipatu den akordioa izenpetu dadin unetik bertatik hasita.

37. atala.- Kontrol ekonomiko-fiskalari buruzko urteko txostena. <P>1.- Ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 23.2. atalean aipatu eta xedapenak betetze-graduari buruzko urteko txostena, Ekonomi Kontrolerako Bulegoak gertatu eta

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak onarpena emango dion urteko plan baten arabera gauzatuko da.

Planak hartuko duen eragin-eremua jaso beharko da plan horretan, kontrol ekonomiko-fiskala haren gain aplikatu ez deneko gainontzeko jardun ekonomikoa osatzen duten egintza, gertakari eta eragiketa ekonomiko guztiak edo batzuk bakarrik jaso ahal izango dituela plan horrek. Jaurlaritzaren Kontseiluari eman beharko zaio urteko txostenaren eta horren emaitzen berri. 2.- Aurreko 1. lerroaldian esan denaren kaltetan gabe eta Ekonomi Kontrolerako Bulegoak finkatu dezan aldizkotasunaren arabera, Euskal Autonomi

Elkarteko Ogasuntza Orokorrean garrantzia izan eta langile edo beste gai batzuri buruzko espedienteen urteko planaren aurrelanak landu ahal izango dira.

Kontrol ekonomiko-fiskalaren pean dauden espedienteak izan behar dute horiek.

38. atala.- Organo kolegiatuetan egote eta partehartze araubidea. <P>1.- Ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 23.3. atalean xedatzen denaren arabera, organo kolegiatuak sortze edo jardute-arauetan kontuhartzaile batek parte hartu behar duela agintzea gerta dadinean, kontrol ekonomiko-fiskala eramatea izango da honen egitekoa. Ez da izango organo kolegiatu horretako kide, baina hitz egiteko eskubidea izango du. <P>2.- Kontrol ekonomiko-fiskala behar dutenei buruzko txostena edo txostenak, akordio horiek hartu direla jaso dadineko aktan utzi beharko dira erasota. Ez da horrela jokatu beharrik izango suspensio-indarra baldin badute akordio horiek; kasu honetan, ekainaren 30eko

14/1994 Legeko 24.2. atalean finkatzen den izapideari jarraitu beharko zaio. 3.- Kontrol ekonomiko-fiskala, dagokion organoaren barruan eta erabakia hartzen deneko unean gauzatu behar da. Hala ere, kontuhartzailearen iritzitan agiriak edo gehigarrizko informazioa bilatzea beharrezkoa izan dadinean edo, salbuespen gisa, espedientearen konplexutasunak eta espediente horrek Euskal Autonomi

Elkartearen Ogasuntza Orokorrean duen eraginak hala eskatzea gerta dadinean, txostena gertatzeko aldia areagotu ahal izango da eta, ondorioz, akordioa hartzeko prozesua, gehienera, hamabost eguneko epealdiz etenarazi ahal izango da.

39. atala.- Fiskalizazio moduak. <P>1.- Kontrol ekonomiko-fiskala, erabatekoa izango da oro har. Hala ere, laginketarako teknikariek burutu ahal izango dute. Hori horrela bada, atal honetan aipatzen direnak eta, hala gerta dadinean, Ekonomi Kontrolerako

Bulegoak eman ditzan argibideak bete beharko dira. 2.- Honako baldintza hauek bete ditzaten egintzak, gertakariak edo eragiketa ekonomikoak izan daitezke laginketaren gai:

a) Antzeko xedapenei lotuta egotea. b) Horren kudeaketaren ardura duen administrazio-organo berean jatorria izatea. Zuzendaritza edo baliokidekoak diren organoen mailan finkatuko dira kudeaketa-organo horiek, administrazio-izapide arloko eskuduntzei dagokienetan. c) Ekonomi Kontrolerako Bulegoan denboraldi jakin baten barruan jasotzea. Ekonomi Kontrolerako Bulegoak finkatuko du espedienteak eskuratzeko denboraldi hori. 3.- Ekonomi Kontrolerako Bulegoak finkatuko dituzte Sail, Zerbitzu, Zentru edo Erakunde bakoitzean laginketaren gai izan behar duten populazioak eta bai zein laginketa-moeta aplikatu behar den ere. Konfidantza aldea eta errakuntza portzentaia ere finkatu egingo dira laginketaren gai izango den populazio bakoitzarentzako. 4.- Lagina osatzen duten egintzen, agirien eta espedienteen aukeraketa, itsu-mutsuan egingo da, laginketaren gai izango diren egintza, agiri edo populazioei buruzko espedienteak antolatu ondoren. Horretarako,

Ekonomi Kontrolerako Bulegoko sarrera-erregistroan edo kudeaketa-organuan jatorri duten espedienteen zerrendetan finkatutako antolaera hartuko litzateke oinarritzat. 5.- Laginketaren gai den populazio bat identifikatzeko eta aukeratutako espedienteak erasota uzteko behar diren argibideak emango ditu Ekonomi Kontrolerako

Bulegoak eta bai, aukeratuak izan ez arren ere, populazio hori osatzen duten gainontzekoari buruzkoak ere. 6.- Fiskalizazio txostenek, izakera eta ondorio berdinak izango dituzte aukeratuak izan diren espedienteei dagokienetan eta, suspensio mailako ondorioak dituzten eta ezaldezkoak diren fiskalizazio-txostenak finkatuta dagoen errakuntza-portzentaia gainditzea gerta dadinean, populazioa osatzen duten elementu guztiak itzuliko dira organo kudeatzaileak aztertu ditzan. 7.- Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, egokitzat jotzen baldin badu, laginketaren gai den populazioari buruzko egintza, agiri edo espedienteen erabateko eta banan-banako azterketa egin ahal izango du, aukeratu den laginean sartuta ez egotea gertatu dadinean ere.

40. atala.- Fiskalizazio txostenen izakera eta ondorioak. <P>1.- Fiskalizazio txostenak, aldezkoak edo ezaldezkoak izan daitezke eta, azken kasuan, arrazoiak eman beharko dira. <P>2.- Ezaldezko fiskalizazio-txostenek, suspensio eta ez-suspensio indarra izan dezakete. Ekainaren 30eko

14/1994 Legeko 24.1. ataleko a)tik e)ra arteko idazatietan hartu beharko dute oinarri lehenengoek. 3.- Suspensio indarra duten fiskalizazio txostenetan idatziz jaso beharko da inguruabar hau. Eta horiek kontutan hartuta, egintza sortzeko edo, Jaurlaritzaren

Kontseiluaren eskuduntzapekoa bada, proposamena egiteko agintea duen organoak, somatutako akatsak zuzendu ahal izango ditu edo, hala behar izanez gero, ezadostasuna Jaurlaritzaren Kontseilura bidali, honek behin-betiko ebazpena eman diezaion. Fiskalizazio txostena sail kudeatzailean jaso dadin egunetik hasi eta

15 eguneko epearen barruan eragin beharko zaizkio izapideak bidalketa horri, espedientearen berri Ekonomi

Kontrolerako Bulegoari eman beharko zaiola. Honek, beronek finkatu dezan eran, beharrezkoak diren agiriak gertatu ditzan, Jaurlaritzaren Kontseiluak ezadostasun-ebazpena eman ahal izateko. 4.- Ezaldezkoak izan eta suspensio-indarra duten fiskalizazio txostenetan, Dekretu honetako 24. atalean aipatzen diren xedapenetatik, zein xedapen aplikagarri hautsi den zehaztu beharko da eta horrek, kontuhartzailearen iritzitan, egintzen nulitatea ekar dezakeen edo ez ere bai. Era berean, prozedurari dagokionetan ezinbestekotzat jotzen diren izapideren batzuk kendu diren edo ez ere zehaztu beharko da txosten horietan. 5.- Ezaldezkoak izan eta suspensio-indarrik ez duten fiskalizazio txostenek ez dute emango atal honetako 3. lerroaldian aipatu den ezadostasun-prozeduraz baliatzeko biderik eta, ondorioz, agintedun organoak egintzei jarraitu ahal izango die. Hala ere, Ekonomi Kontrolerako

Bulegoak, aurreko 4. idazatian aipatzen diren espedienteei berri emango dio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari.

3. SEKZIOA <P>KONTROL EKONOMIKOA ETA ARAUBIDEZKOA

41. atala.- Xedapenak. <P>1.- Dekretu honetan xedatzen direnen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira ekonomi edukindun xedapentzat: Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza

Orokorra Arautzen duten pripintzipioei buruz indarrean dauden xedapenen Bateratutako Testuko 1.2. atalean,

Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Orokorraren gai propioen gain, zuzen edo zeharka, eragina duten xedapenak. Aurrekontu araubidearen gain eta Euskal

Autonomi Elkarteko aurrekontu-araubidea arautzen duen arauterian jasotzen diren gastu eta dirusarrera publikoen gain eragina duten xedapenak ere horretan sartzen dira. 2.- Aurreko lerroaldian xedatzen denaren kaltetan gabe eta Ekonomi Kontrolerako Bulegoak edukin ekonomikoa ematen den ala ez baloratu ahal izateko, sailek eta erakundeek, xedapen- proiektu guztiak bidali beharko dituzte bulego horretara dekretu honetan arautzen den prozeduraren arabera.

42. atala.- Memoria eta agiri orokorrak. <P>1.- Oro har aplikagarriak diren arauen indarrez,

prozedurak kontutan hartuta agian eskatu daitezkeen beste baldintza edo izapide batzuren kaltetan gabe, kontrol ekonomiko eta araubidezkoari atxikita dauden xedapen guztiekin batera, memoria bat aurkeztu beharko da oinarrizko dokumentu gisa. Gutxienez honako hauek jaso beharko dira bertan:

a) Hori indarrean jartzeak ekarri ditzan aurrekontu-gastu eta diru-sarreren kuantifikazioa, ohikoak direnak eta kapital-eragiketetatik datozenak bereiztu egin beharko direla eta gastu edo diru-sarrera horien destinoa identifikatu egin beharko dela. b) Aurrekontu gastuen finantzaketa, eraginpean dauden errekurtsoak eta Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontu orokorrez aparte ematen diren finantzaketa-iturriak aipatuz. c) Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza orokorraren gaietan eta aurrekontu-araubidean eragina duen xedapeneko aldeak identifikatzea, xedapenaren aurrekariak deskribatzea eta horren beharrak justifikatzea. d) Proposamenaren gai den xedapena han sartzen deneko aurrekontu-programa ekonomikoaren deskripzioa, arau hori indarrean jartzeak bere baitan hartuko dituen helburuak, egintzak eta indikatzaileak identifikatuz eta hori aplikatzeak ekonomi eta gizarte mailan izango dituen eraginen ebaluazioa eginez. e) Programak eta lortzea nahi deneko helburuak exekutatze eta betetze graduaren ebaluazioa, dirulaguntzapeko programak garatzeko emandako arauak izan daitezenean.

Dirulaguntzen deialdien ebaluazioa ere egin beharko da, deialdi horiek beste ekitaldi batzutan onartutakoen jarraipena izan daitezenean. 2.- Aurrekontuetan, diruzaintza eta/edo kontaduritzan eragina duten espedienteak izan daitezenean, aplikagarriak izan daitezkeen arauetan xedatzen denaren arabera egokitzat jotako kontaduritza-agiriak ere aipatu beharko dira. 3.- Era berean, proposamenaren gai izan den erregulazioari indarra ematen dioten iritzi orokorrak eta juridikoak ezagutzeko bide eman dezaketen datu, txosten eta ikerketa guztiak jaso beharko dira memoria horretan.

Txostena emateko bideak erraztuko dituzten beste edozein berri ere bai.

43. atala.- Agiriak, ekonomi eta araubidezko kontrolari buruzkoak, ekonomi-antolaera mailako modalitateari dagozkionetan. <P>1.- Ekonomi eta araubidezko kontrola, ekainaren

30eko 14/1994 Legeko 26. ataleko 2. lerroaldian aipatzen dena bezalakoa izan dadinean, aplikagarriak izan daitezkeen atal horretako 1. idazatian aipatzen diren idazatietan jasotzen direnak hartu beharko ditu kontrol horrek eta horiei buruzko iritzia eman ere bai. Honako hauek ere jaso beharko dira, hau da, proposamenaren gai izan den antolaketaren arrazionalitatea, zerbitzuen koste, errendimendu eta emankortasunaren gain kontrolak izango dituen ondorioak eta eragina. 2.- Ondorio horietarako, aurreko atalean aipatu diren agiriez gain, honako hauek ere bidali beharko dira:

a) Izaikia edo organoa sortze edo, hala behar bada, aldatze eta birregituratze beharra edo horren egokitasuna justifikatzea, era honetan, burutu behar diren edo horietan sartuko deneko programa ekonomiko eta aurrekontu mailakoak bete ahal izateko. b) Erabili beharko diren giza-baliabideen prebisioa, horien soldata, kostu eta eraginpean geldituko diren medio materialen deskripzioa. Ohiko gastua edo kapital mailakoa ekar dezaketen medioen arteko bereizketa egin beharko da. c) Jarduketaren kostuari eta zerbitzuen errendimendu edo utiltasunari buruzko ikerketa ekonomikoa. Hala behar izan dadinean, lau urterako Plan Ekonomikoa ere bai. 3.- Xedapenaren helburua, sozietate, elkarte edo entitateren bat sortzea edo horietakoren batetan parte hartzea izan dadinean, dadina dadila horien izakera juridikoa, honako hauek jasoko dituen justifikazio-memoria bidali beharko da: entitate berriaren jarduna garatuko deneko inguru ekonomikaori buruzko informazio orokorra eta Euskal Autonomi Elkarteko

Administrazio Orokorrak eta Instituzionalak parte hartzea justifika dezaten ekonomi-enpresa, gizarte-kultura edo estrategi-politika mailako arrazoiak alegia. Entitate hori sortzeaz edo horretan parte hartzeaz lortzea nahi deneko eta ertain mailako denboraldiaren barruan kuantifikagarriak diren helburuak definitu beharko dira. Horiek betetzeko bideak eskainiko dituzten indikatzaileak ere finkatu beharko dira, nahiz objetiboak, nahiz subjetiboak. Honako informazio hauek ere emango dira: entitatearen helburuak, Eusko Jaurlaritzaren partaidetza-portzentaia, beste partehartzaile batzuri buruzko zehaztasunak eta horien partaidetza-portzentaia, inbertsio proiektuak, errentabilitatearen analisi ekonomiko eta soziala, proiektuaren azterketa, kapital eta ustiaketa aurrekontuen ikerketa, aurreikusgarriak diren finantza-egoerak, aurrikusita dagoen zordunketa eta proposamena erabat ezagutzeko bide emango duten beste elementu eta agiri batzuk.

44. atala.- Ekonomi eta araubidezko kontrolari buruzko txostena emateko prozedura. <P>1.- Ekonomi eta araubidezko kontrola, arauz ezarrita dagoen kontrolari buruzko txostena emanez gauzatuko da eta kontrolaren gai izango den araua edo xedapena horretarako agintea duen organoak onarpena ematearen pean jarri aurreko eta gertu-gertuko unean erabiliko da. Hori horrela, espedienteak izan ditzakeen kontroletatik azkenengoa izan beharko du eta txostena eman ondoren, nahikoa izango da, proposamenaren berri agintedun organo horri ematea eta organo horrek onartzea. <P>Lege-aurreproiektuak izan daitezenean, Jaurlaritzaren

Kontseiluak aztertu aurreko gertueneko unean gauzatuko da kontrol ekonomiko eta araubidezkoa. 2.- Kontrol ekonomiko eta araubidezkoari buruzko txostenak, xedapen-proiektuaren testua eta, edukinaren arabera, eskatzen diren agiriena eskuratu daitezen egunetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan egin beharko dira. 3.- Espedientea eskuratu ondoren, espedientearen alde guztiak jaso direla ziurtatu beharko du Ekonomi

Kontrolerako Bulegoak. Hori horrela ez izatea gertatuz gero, beharrezkoak diren agiriak edo datuak eman ditzala eskatuko dio organo bidaltzaileari. Kasu honetan, aurreko lerroaldian finkatu den 15 eguneko epealdi hori, eskatu diren agiriak eskuratu daitezen egunetik hasita kontatuko da. 4.- Ekonomi Kontrolerako Bulegoak bere egitekoak betetzeko beharrezkoak dituen txostenak, aholku teknikoak, aurrekariak edo dokumentuak eskatu ahal izango dizkio egokitzat jotako edozein instantziri, artez edo proposamena egiten duen Sail edo Erakundearen bidez.

Espedientearen konplexutasunak edo horrek Euskal

Autonomi Elkarteko Ogasuntza Orokorreko eskubide eta eginbeharretan eragina izateak hala eska dezanean,

Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, gelarazi ahal izango du kontrol ekonomiko eta araubidezkoari buruzko txostena emateko epealdia. Txostena eskatu duen organoari eman beharko dio inguruabar horren berri. 5.- Finkatuta dagoen epealdiaren barruan txiostena ez ematea jazoz gero, aldezkoa dela joko da eta ekintzei jarraitu ahal izango zaie. 6.- Ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 27.4. atalean xedatzen direnen ondorioetarako, kontrol ekonomiko eta araubidezkoari buruzko txostenak, Ogasun eta

Herri Administrazio Saileko edozein organok, indarrean dauden xedapenetan agintzen denaren arabera, eman beharreko txosten guztiak bereganatuko ditu. Aurrekontu, aurrekontu-programazio, kontaduritza, ogasun eta finantza, diruzaintza, ondare, kontratazio eta zerga-administrazio mailako gaietan agintedunak izan behar dute organo horiek. 7.- Bestalde, ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 27.3. atalean xedatzen denaren arabera, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako

Koordinaziorako eta Administrazioa

Eraberritzeko Idazkaritza Nagusiari eman beharko zaio ekonomi eta antolaerapean landu diren txostenen berri.

Txostenen edukina ezaldezkoa izatea jazo dadinean,

Jaurlaritzaren Kontseiluari eman beharko zaio horren berri Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren bidez.

45. atala.- Xedapenek edukin ekonomikorik ez izatea. <P>Aurreko atalean zera xedatu baldin bada ere eta bidali den xedapenak edukin ekonomikorik ez izatea gerta dadinean, 5 egunekoa izango da ziurtagiria bidaltzeko epealdia, espedientea eskuratu dadin egunetik hasita.

46. atala.- Kontrol ekonomiko eta araubidezkoei buruzko txostenen izakera eta ondorioak. <P>1.- Kontrol ekonomiko eta araubidezkoei buruzko txostenak, aldezkoa eta ezaldezkoak izan daitezke. <P>2.- Kontrol ekonomiko eta araubidezkoari atxikita dauden arau edo xedapenek ezaldezko txostena jaso dezatenean, araua edo xedapena emateko edo, Jaurlaritzaren

Kontseiluaren agintepekoa izan dadinean, proposamena egiteko eskuduntza duen organoak, ikusitako akatsak zuzendu edo txostenarekiko azadostasunak aurkeztu ahal izango ditu, txostena aztertu ondoren. Erabakiaren berri Ekonomi Kontrolerako Bulegoari eman beharko dio beti, kontrol-txostena eskuratu dadin egunetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan. 3.- Akonomi eta araubidezko kontrolari buruzko txostenen berri Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari eman beharko dio Ekonomi Kontrolerako Bulegoak. 4.- Ekonomi Kontrolerako Bulegoaren ezaldezko txostenak, ekainaren 30eko 14/1994 Legeko 26. ataleko lehenengo lerroaldiko a) letran xedatzen denean hartzen baldin badu jatorria edo, Euskal Autonomi

Elkarteko Diruzaintzari edo elkarte horren ondareari, arau edo xedapen horrek kalte ekonomikoak ekar diezazkiokeela jotzea jazoz gero, geldiarazi egingo dira espedientearen izapideak, erreparoari irtenbidea eman arte. Araua edo xedapena emateko edo, Jaurlaritzaren

Kontseiluaren agintepekoa izan dadinean, proposamena egiteko eskuduntza duen organoak, ikusitako akatsak zuzendu edo, azadostasunak indarrean dirauenean, ezadostasun hori Jaurlaritzaren Kontseiluaren aurrean aurkeztu ahal izango du, honek behin-betiko ebazpena eman diezaion. Atal honetako bigarren lerroaldian finkatzen den epearen barruan izapidetu beharko da bidalketa hori eta Ekonomi Kontrolerako Bulegora espediente hori bidali, era honetan, Jaurlaritzaren Kontseiluak ezadostasunari ebazpena emateko beharrezkoak diren agiriak, bulego horrek finkatu dezan erari jarraituz gertatu ahal izateko. 5.- 44. ataleko 5. idazatian ezartzen den salbuespena kontutan hartuta, ekonomi eta araubidezko kontrolari buruzko txostena eskatu edo eskuratu gabe xedapenari onarpena ematea gerta dadinean, Ekonomi Kontrolerako

Bulegoak, txostena eskatu ez denaren berri emango dio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK <P>Lehenengoa.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Sektore

Publikoa osatzen duten izaikietako kide izan eta ekainaren

30eko 14/1994 Legean eta dekretu honetan finkatzen diren kontaduritza eta kontrol egitekoak bete ditzaten langileek, konfidentzialitatea eta isilpekotasuna gorde beharko dute lanaren ondorioz ezagutu ditzaketen gaiei dagokienetan. 2.- Beren egitekoak betetzerakoan eskuratu ditzaketen datu, txosten edo aurrekariak, kontrola eramateko bakarrik erabili ahal izango dira eta, hala behar izan dadinean, administrazio, kontaduritza mailako legehaustea edo delitua izan daitezkeen egintzak salatzeko ere erabili ahal izango dira. Kontrol-txostenez baliatu ahal izatea, agintedun organuei bakarrik dagokie, legeetan eta dekretu honetan xedatzen denaren arabera. Bigarrena.- Otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuz onartu eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere Erakunde Autonomoen Aldezaurreko Agizko Fondoen kontrola, ekonomi, finantza eta kudeaketa mailakoa izango da. Auditoria erako teknikaz burutuko da kontrol hori, aipatu den dekretuko horretako 8. atalean eta dekretu honetan xedatzen denaren arabera.

ALDIBATERAKO XEDAPENA <P>Dekretu hau garatuko duten xedapenak eman daitezen arte, honako hauek izango dute indarra, dekretu honetan xedatzen denaren aurka egon ez daitezen heinean:

obren ziurtagiriak uzteko prozedurari eta Euskal

Autonomi Elkarteari egindako prestazioak kreditatuko dituzten agiriei buruzko Ekonomi eta Ogasun Sailaren

1984ko martxoaren 30eko Agindua; inbertsioen ziurtapenen kontuhartze egitekoa betetzeari buruzko Ekonomi eta Ogasun Sailaren 1985eko urriaren 8ko Agindua;

Euskal Autonomi Elkartearen Kontaduritza Publikoaren

Plana onartzen deneko Okonomi eta Ogasuna Sailaren

1985eko abenduaren 17ko Agindua; Zuzenbide

Pribatupeko Izaiki Publikoek eta Sozietate Publikoek,

Ogasun eta Finantza Sailera bidali behar duten ekonomi-finantza mailako informazioa finkatzen duen

Ogasuneta Finantza sailburuaren 1991ko abenduaren

30eko Agindua.

INDARGABETZE XEDAPENA <P>Dekretu hau indarrean jartzean, ondoren aipatzen diren xedapen hauek indargabetuta gelditzen dira: Euskal

Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrean eta bere Erakunde Autonomo Administratiboetan laginketa-teknikez baliatuz parte hartzea arautzen duen irailaren

17ko 311/1985 Dekretua; dekretu hori garatzen duen Ekonomi eta Ogasun Sailaren 1987ko otsailaren

13ko Agindua eta Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio

Publikoaren eremuaren barruan ekonomi eta araubidezko kontrola egitea arautzen duen maiatzaren

2ko 119/1990 Dekretua.

AZKEN XEDAPENAK <P>Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko esku ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. <P>Bigarrena.- Dekretu hau, 1995eko abenduaren 1ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1995eko urriak 31. <P>Lehendakaria, <P>JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. <P>Ogasun eta Herri Administrazio sailburua, <P>JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


Azterketa dokumentala