Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 1995eko urtarrilaren 17a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Osasuna
252

481/1994 DEKRETUA, abenduaren 27koa, botiketan bete behar diren baldintza teknikoak eta materialak finkatu eta botiken azaleraren barruko banaketa zehazten duena.

Botiketan, osasunbiderako establezimendu direnez, farmaziako sorospena ondo emango dela ziurtatuko duten baldintza batzuk bete behar dira. Halan, besteak beste, erabiltzaileen eskubideak zainduko direla bermatu behar da, bai bakoitzari banan-banako tratua emanda, bai isilpekotasuna gordeta, bakoitzaren osasun egoerari buruzko informazio guztia horrela landu behar delako.

Medikamentuak eta osasunbideko produktuak biltegiratzea, bestalde, beren iraupenerako baldintzarik onenetan egin behar da, bai higiene eta osasunbideko egoeraridagokionez eta bai hezetasun, hotz-bero eta bestelako baldintzei dagokienez ere.

Botiketan, halaber, bertan lan egiten duten profesionalei ere farmaziako sorospena egoki emateko modua utzi behar zaie, Medikamentuen abenduaren 20ko

25/1990 Legearen 88. atalean eta Euskal Autonomi

Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko

11/1994 Legearen 5.2. atalean ohartemandakoarekin bat etorriz.

Azkenik, botiken seinalizazioa ere bateratu egin behar da, botikak non dauden bilatzerakoan eta beste establezimendu batzuetatik bereizterakoan, erabiltzaileei zailtasunik sor ez dakien.

Ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio

Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen

7.4. atalean xedatutakoarekin bat etorriz, kolegio profesionalei entzunda, Osasun sailburuaren proposamenez,

Jaurlaritzaren Kontseiluak abenduaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio

Farmazeutikorako 11/1994 Legearen babespean baimena jaso dezaten botikek, farmaziako sorospena emateko,

75 metro karratuko azalera erabilgarria izan beharko dute. Honako zona hauetan banatuko da azalera hori:

A) Erabiltzaileari jaramon egiteko zona.

B) Medikamentuak eta osasunbiderako produktuak jaso, aztertu eta biltegiratzeko zona.

C) Formula magistralak eta prestakin ofizinalak egiteko laborategia.

D) Botikarioaren bulegoa, edo zona berezia, erabiltzaileei banan-banan informazioa eman ahal izateko moduan.

E) Botikako langileek erabiltzeko komuna.

2.- Farmaziako sorospena zuzen emateko egokiak diren higiene eta osasunbideko baldintzak bete behar dira zona guztietan une oro.

3.- Drogamenpekoen alorreko Aurrehartze, Laguntza eta Bergizarteratzeari buruzko azaroaren 11ko

15/1988 Legearen 18.1.c) atalarekin bat etorriz eta, egoki iritzitako guneetan erreteko toki aproposak prestatzeko, botikario titularrak duen ahalmenaren aurka joan gabe, debekatuta dago botiketan erretzea.

4.- Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako

Legearen 5.3. atalaren arabera, farmaziako sorospenaz gain, beste eginkizun eta iharduera profesional eta sanitario batzuk betetzen diren botiketan, horretarako premiazkoak diren guneak izan eta baimenak lortu beharko dira.

2. atala.- 1.- Erabiltzaleari jaramon egiteko zonan, batez ere, produktuak zabaldu eta informazioa emateko eginkizunak beteko dira. Bi eginkizun horiek erabiltzaile bakoitzarekin banan-banan bete ahal izateko moduan banatuko da zona hori.

Guardiako zerbitzuetan jaramon egiteko leihatila bat edo antzerako beste zerbait duten botiketan, gainera, eguraldiaren eragin txarretatik erabiltzailea babesteko eta berari bakarreko sorospena emateko guneak eduki behar dira.

2.- Erabiltzaleari jaramon egiteko zonarako sarbidea, bestalde, kaletik zuzen, libre eta noiznahi sartzeko modukoa izango da.

3.- Zona horren gutxienezko azalera 30 metro karratu izango da. Hala ere, bertan koka daiteke botikarioaren bulegoa edo banan-banako sorospena emateko zona ere.

4.- Zona horretan honako produktu hauek emango dira:

a) Medikamentuen abenduaren 20ko 25/1990 Legean ohartemandako farmaziako espezialitateak.

b) Formula magistralak eta prestakin ofizinalak.

c) Homeopatiako produktu eta medikamentuak.

d) Dietetikako erregimenetarako eta/edo erregimen berezietarako elikagai prestakinak eta elikadura enterala.

e) Sendabelarrez prestatutako medikamentuak.

f) Kosmetikoak eta gizakien higinierako produktuak.

g) Osasunbideko produktuak eta gehigarriak.

5.- Erabiltzaileari jaramon egiteko zonan, azkenik, osasuna sustatu edo gaisotasunei aurrehartzeko produktu edo iharduerei buruzko publizitatea baino ezingo da egin.

3. atala.- 1.- Produktuak jaso, aztertu eta biltegiratzeko zona hori, bestalde, bai produktuak jaso eta aztertzeko iharduerak, baita biltegiratzekoak ere, guztiok egoki burutu ahal izateko modukoa izango da.

2.- Biltegiratzea, ordea, medikamentuak eta osasunbiderako bestelako produktuak kanpoko agenteen eraginpean eraldatzea ekiditeko moduan egin beharko da.

3.- Biltegiratzeko zonan segurtasun armairu bat edo kutxa gotor bat eduki behar da. Bertan gordeko dira, segurtasuna eta kontrola bermatuta direla, indarrean dauden legeetan estupefazientetzat hartzen diren farmaziako espezialitateak, lehengaiak eta farmazian erabiltzen diren prestakinak; berdin egingo da legeen arabera psikotropotzat jotzen diren lehengaiekin ere.

4.- Farmaziako zenbait espezialitate, lehengai eta farmazian erabiltzen den zenbait prestakin ezaugarri berezikoak direla eta, hozgailu bat egon beharko da botika guztietan, bertan gorde daitezen. Hozgailuan beti 2 eta 8 grado zentigrado bitarteko tenperatura zaindu behar da eta etenik gabe iharduteko moduko sistema eduki behar du.

5.- Eraldatuta, dataz iraungita eta, orokorrean, saltzeko gai ez diren espezialitateak argi eta garbi berezita egongo dira; eta ez da modurik egongo farmaziako beste produktu eta espezialitateekin horiek nahasteko.

4. atala.- 1.- Botiketan laborategi bat egongo da formula magistralak eta prestakin ofizinalak egiteko.

Horretarako izendatutako gunean edateko ura, argindar puntuak eta argiteria eta aireztatzeko puntuak egongo dira. Eta horiek guztiok Medikamentuen abenduaren

20ko 25/1990 Legearen 87. h) atalean ohartemandako baldintzetan lan egiteko egokiak izan behar dira.

2.- Behe, sabai eta hormetako azalerak arrakalarik gabe egon behar dira, garbitasuna eta desinfekzioa egoki egiteko moduan.

3.- Osasun sailburuak emandako aginduaz zehaztuko dira botiketako laborategietan egon beharko diren gutxienezko tresnak.

5. atala.- 1.- Botikarioaren bulegora erraz heldu ahal izango dira erabiltzaileak, bakarreko edo isileko informazioa beharrezkoa duten kontsultak erraz egiteko moduan.

2.- Botikarioak dituen beste eginkizunak egiteko nahiko baliabide ere izan behar dira botikan bertan, hala nola: bere burua eten gabe prestatu eta eguneratzeko, erabiltzaileari medikamentuen berri emateko, osasunbideko heziketa egiteko eta farmako-zaintza burutzeko.

6. atala.- 1.- Botikaren fatxadan errotulu bat egongo da eta bertan, ondo ikusteko moduko hizkiekin egina, «Botika» edo «Farmazia» hitza agertuko da euskaraz, edo «Farmacia» gazteleraz.

2.- Fatxadan bertan agertuko da, halaber, botikako botikarioaren edo botikario titularren izena, argi ikusteko moduan.

3.- Horrez gain, botiketako fatxadan, ate ondoan, gurutze bat jarriko da, ahal dela berdea. Botika bakoitzak gehienez izan dezakeen gurutze kopurua zehazteko, botikaren fatxadak zenbat kaletara joten duen kontuan hartu, eta horrenbestekoa izango da. Bestela, baldin eta botika non dagoen aurkitzeko zailtasunik bada, baimena eskatu beharko da gurutzea beste leku batean kokatzeko eta esandako kopurua baino gurutze gehiago jartzeko.

7. atala.- Baldin eta, 11/1994 Legearen 5.3. atalarekin bat etorriz, dagokion ihardunbideari jarraituz eta dagokion agintaritzaren baimenez, botika zehatz batean beste eginkizun eta iharduera profesional batzuk egiteko baimena ematen bada, farmaziako sorospena soilsoilik eman behar denean eskatzen den azalera baino handiagoa izango da toki horretakoa, berezi horretarako eska dakizkiokeen beste betebeharrak ahaztu gabe.

Beraz, iharduera berriaren ondorioz sortutako premietara egokitu beharko da lokala. Hala ere, erabilera guztietarako izan daitezke berdinak produktuak jaso eta biltegiratzeko zonak, bulegoa, laborategia, komuna eta sarrerak.

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa.- Dekretu hau indarrean jarri aurretik baimendutako botiken kasuan, obrak egin nahi badituzte, dekretu honetan ohartemandakoetara egokitu beharko dira. Hala ere, ez zaie ezarriko gutxienezko azalera erabilgarriari buruz 1. eta 2.3. ataletan xedatutakoa.

Bigarrena.- Dekretu hau indarrean jarri aurretik baimendutako botiken kasuan, halaber, larritasun zerbitzuak bete behar direnerako, ez zaie eskatuko eguraldiaren eragin txarretatik erabiltzailea babesteko eta berari bakarreko sorospena emateko gunerik izaterik.

Baina, erabiltzaileak botika barrura sartu gabe produktuak emateko balio izan dezan sistemaren bat eduki behar dute.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

Dekretu honetan finkatutako betebeharrek ez dituzte baztertzen botikak sortu, lekuz aldatu eta eskuz aldatzeko baimenak arauten dituzten legeetan eskatzen diren beste betebeharrak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ihardunbideei dagokienez, dekretu honetan oharteman gabe gelditutako kasu guztietan,

Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako

Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992

Legean xedatutakoa ezarriko da.

Bigarrena.- Dekretu hau garatu eta ezartzeko beharrezko izan daitezen xedapen guztiak emateko ahalmena ematen zaio Osasun sailburuari.

Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den eguneran biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko abenduak 27.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.


Azterketa dokumentala