Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1994ko uztailaren 15a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2549

11/1994 LEGEA, ekainaren 17koa, Euskal Autonomi Elkarteko Ordenazio Farmazeutikorako dena.

Eusko Legebiltzarrak honako Legea onartu duela jakinarazten zaie

Euskadiko herritar guztiei:

EKAINAREN 17KO 11/1994 LEGEA, EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO ORDENAZIO

FARMAZEUTIKORAKOA.

Zioen adierazpena

Politika farmazeutikoen formulazio eta aplikazioak, osasunpolitika baten zati osagarri bezala, garai eta une bakoitzean egokitzat jotzen diren osasun helburuak lortzera bideratua egon behar du. Eta hori guztia, kontuan hartuz osasuna prozesu aktibo bat dela, eskurra dauden baliabide guztiak aplikatzearen ondorioz lortu beharrekoa, osasunbaliadideek zeregin garrantzitsua jokatu behar dutelarik guztihorretan.

Bestalde, kontuan eduki beharra dago:

a) Atentzio farmazentikoaren zati handi bat ezinbestean farmazi bulegoen bitartez eman behar dela

b) Farmazi bulegoen titularitate eta jabetza publikoa gauza ezinezkoa dela ikuspegi juridiko batetik.

Bi baldintzapen horiek beharrezkoa egiten dute ordenazio farmazeutikoak gainerantzeko establezimendu eta zerbitzu sanitarioek ez bezalako tratamendu desberdindua edukitzea.

Eta arauketa horri ekiteko eskuduntzaeremuari dagokionez, Euskal

Herriko autonomi Estatutuaren 10.15 atalak Autonomi Elkarteari eskuduntza esklusiboak esleitzen dizkio ordenazio edo antolamendu farmazeutikoari dagokionez. Konstituzioaren 149.1.16 atakeab xedatutakoaren arabera, eta estatuaren beraren 18. Atalean xedatutakoa kontuan hartuz.

18.atalak, bere adetik. Euskal Herriari egozten dio legeen garapena eta Estatuak barruko osasunari dagokionez duen oinarrizko legeriaren egikaritza eta baita Estatuak produktu farmazeutikoei buruz duen legeria egikaritzea ere.

Horrela bada, aipatu eskuduntzaeremuaren barruan, lege honek establezimendu eta zerbitzu sanitariofarmazeutikoen eginkizunak, zuzkidura eta banaketa arautuz lortu nahi duen oinarrizko helburua hiritar guztiei atentzio farmazeutiko egokia garantizatzea besterik ez da.

Atentzio hori egokitzat jo daiteke, baldin eta ondorengo premisak betetzen badira:

a) Medikamentua erraz eta bizkor eskuratzea.

b) Establezimendu farmazeutikoak arrazoiz banatuak egotea.

c) Botikak behar adinako kontroleko eta erabiltzailearekiko informazioko garantiarekin dispentsatzea.

d) Atentzio farmazcutikoko establezimendu eta zerbitzuak helburu horietarako beharrezkoak diren baliabide gizakizko eta materialekin zuzkituak egotea.

Legeak, bestalde, beste helburu garrantzitsu bat ere bete nahi du, botiken erabilera razionala, zinak, Osasunaren Munduko Erakundearen hitzetan, preskripzio edo agindu egokia, xedapen bidezkoa, prezio neurrizkoa, dispentsazio zuzena eta agindutako dosi, bitarte eta denboren araberako aplikazioa beharrezkoak baititu. Medikamentuak, gainera eraginkorra izan behar du eta kalitatearen ikuspegitik onartua eta segurua.

Ez dago inolako zalantzarik, esparrru honeta botikarien iharduera, botikaren profesional teknikosanitarioak diren neurrian, erabakiorra gertatzen dela.

Dena den, ez da langintza erreza atentzio farmazeutikoa definitzea, bere horretan. Horrela ere, esan beharra dago lege honek interes publikoko zerbitzu bat bezala kalifikatzen duela, eta horrek posible egiten du profesio sanitarioen egikaritza librea botere publikoen arrazoizko eskuhartzearekin betera joatea, hiritarren osasunarekin hain lotua dagoen alor honetan.

I. atalburuan atentzio farmazeutikoa definitu ondoren eta II.

Atalburuan establezimendu eta zerbitzu sanitariofarmazeutikoak aipatu ondoren, legeak bere IIIVii. Atalburuak horietako bakoitzaren erregulazioari eskaintzen dizkio.

III atalburua farmazi bulegoei eskainia dago. Azpimarratzeko moduko da bulego horien banaketa egokia, demografikoa bezala baita geografikoa ere, egitarakoan udalerria albo batera utzi dela planifikaziounitate bezala eta zona farmazeutiko izeneko beste unitate bat hartu dela.

Zona farmazeutikoa bi lurralde-eremu desberdin, osasunzona eta udalerria alegia, elkarrekin harremanetan jartzearen ondorioz sortzen da, atentzio sanitarioaren planifikazioa insperatzen duten irizpide teknikosasnitarioei lehentasuna emanez, udalerri mailako banaketaren oinarrian dauden irizpide politikoadministratiboen gainetik.

Farmazi bulego bakoitzeko lege honetan ezartzen diren biztanleen proportzioak gure inguruko herrialdeetan indarrean daudenen oso antzekoak dira, nahiz eta proportzio horietara iritsi ahal izateko horretarako bideratuak dauden neurrisail bat hartu behar izan, kontuan hartzen bada, egungo errealitatearen azterketak adierazten duen bezala, zona farmazeutiko jakin batzuetan farmazi bulego gehiegi daudela.

Ildo honetatik, azken erabakiak ahala ematen dio administrazioari, osasunzonaren batean lege honen aurrikuspenen arabera farmazi bulegoen gehiegikeriaren bat agertuko balitz, erregelamenduz farmazi bulegoen kopurua murriztera bideratutako neurriak hartzeko, horrekin atentzio farmazeutiko egokiari inolako kalterik sortu gabe.

Aldi berean, eta farmazi bulego berriak irekitzeari dagokionez, bi fase ezartzen dira. Lehenengoak egungo errealitatea legearen aurrikuspenekin bat egitea edo egokitzea hartuko luke barne. Eta horretarako, erabaki gehiagarrietako hirugarrenean, daudenak birbanatzeko asmoa duen sistema bat planteatzen da.

Bigarren fase batean, etorkizuneko instalazio berriek gainerantzeko planifikazio sanitarioarekin ados dauden irizpideetan oinarritutako panifikazioari erantzungo diote, III.atalburuko II.sekzioan xedatutakoari jarraiki.

Osasun Lege Orokorraren 103.4 atalari jarraituz, botikariak soilik izan daitzke jendearentzat irekiak dauden farmazi bulegoen jabeak eta titularrak.

Hala bada, farmazi bulegoaren jabetzaren eta titularitatearen arteko bateratze horrek ekarri du berorri aplikatzeko bi arautalde desberdin egoeta: zuzenbidea publikokoak batetik eta izaera pribatukoak bestetik, eta horien bateratzea ez da samurra izaten zenbait kasutan.

Lege honek, bere izaera nabarmenki sanitarioari jarraituz, farmazi bulegoak arautzen ditu, interes publikoko zerbitzu bat ematen duten heinean. Hala ere, eta posible den neurriraino bi arautalde horien aldi bereko aplikazioa batera egiten saiatzea da bere asmoa, puntu honetan Osasun Lege Orokorrak Estatuaren oinarrizko arauaren izaera duela kontuan hartuz, gainera.

Legearen berrikuntzelako bat gutxieneko populazio kontzentrazioa ezartzea da, farmazi bulegoen bitartez atentzio farmazeutikoaran estaldura egokitzat jotzeko, eta botikinak kontsideratzen dira osasunestablezimendurik hoberenak bezala atenditu beharreko biztanleen kopuruak ez dituenean 800 gainditzen lege honetan bultzatu nahi den botikinak, jakina, atentzio farmazeutikoaren maila altua eman behar du, atenditutako populazioaren beharrizanak garantizatzeko.

Osakidetzako lehen mailako atentzioko farmazi zerbitzuak ere arautzen dira, maila honetan atentzio farmazeutikoa Eusko Legebiltzarrak "Osasuna Zainduz"-en inguruan emandako erabakietako planteamenductara eta etorkizunean sanitateak Euskal Herrian erabiliko duen marko legalera egokitu daitzen oinarriak ezarriz.

Zentro soziosanitarioak ere inkorporatzen dira, beren ezagarrien arabera, hala dagokionean, farmazi zerbitzuz hornitu beharko duten establezimendu bezala.

Azkenik eta kasu hauetan normala den bezala, legeak bere VIIXIV atalburuetan atentzio farmazcutikoko establezimendu eta zerbitzu farmazeutikoak baimentzeko betebehar eta prozedurak jasotzen ditu, bateraezintasunen erregimena eta baita zigorerregimena ere.

I ATALBURUA

Atentzio farmazeutikoa

I.atala.1.Lege honek hiritarrei eman beharreko atentzio farmazeutikoa arautzea du helburu gisa, Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 10.15 eta 18. Ataletan xedatutakoaren arabera.

2.- Autonomi Elkarteko Administrazioari dagokio bere lurralde-esparruaren barruan atentzio farmazeutikoa emango dela garantizatzea

2.atala.Atentziofarmazeutikoa interes publikoko zerbitzu bat bezala ulertzen da, indarrean dagoen legerian ezartzen diren baldintzetan, profesional sanitarioek establezimendu eta zerbitzu farmazeutikoetan, botikari baten ardurapean, bete behar dituzten ihardueramultzoa, asistentzi mailakoak bezala baita osasun publikoaren mailakoak ere, bere baitan hartzen dituena.

II.ATALBURUA

Atentzio farmazeutikoko establezimendu eta zerbitzuak

3. atala

1.-Lege honen ondorioetarako, eta apirilaren 25eko 14/1986 Osasun

Lege Orokorraren eta abenduaren 20ko 25/1990 Medikamentuaren legearen arabera, atentzio farmazeutikoko establezimendu eta zerbitzuak dira:

a) Dispentsaziokoak:

1.- Farmazi bulegoak

2.- Botikinak.

3.- Osakidetzako osasunzentrolako eta lehen mailako atentzioko osasunegituretako farmazi zerbitzuak.

4.- Ospitale eta zentro soziosanitarioetako farmazi zerbitzuak.

5.-Ospitale eta zentro sozio sanitarioetako botikategiak

b) Banaketakoak:Produktu farmazeutikoen banaketako handizkako almazenak.

2.- Albaiterotzako medikamendu edo botiken dispentsazioa abenduaren

20ko 25/1990 Medikamentuaren legearen 50.atalean aurrikusitako terminoetan egingo da.

4. atala.Medikamentuendispentsazioa helburu horretarako aurreko atalean aurrikusitko establezimenduetan soilik egin ahal izango da eta horien baimena ematerakoan ezarritako balditzen barruan.

Oinarrizko legeriari jarraituz espreski debekatua geratzen da medikamentuen kalez kaleko salmenta, etxez etxeko salmenta, posta bidezkoa edota jendaurrean egin daitekeen beste edozein merkataritzamodu.

III.ATALBURUA

Farmazi bulegoak

1. Sekzioa

Xedapen orokorrak

5. atala.1.Hiritar guztiek farmazi bulegoa askatasun osoz aukeratzeko eskubidea dute.

2.- Farmazi bulegoak establezimendu sanitarioak dira, eta horietan, beren interes publikoko zerbitzuizaeragatik, ondorengo eginkizunak garatzen dira:

a) Medikamentuen eskuratzea, kontserbatzea eta zaintza.

b) Pazienteei botika edo medikamentuak botikari batek dispentsatzea, edota hark gainbegiratuta, erantzukizun osoz.

Errezetarik gabe baimendutako botikak botikari batek dispentsatuko ditu ardura osoz, edota hark gainbegiratuta, zientzia eta arte farmazeutikoaren jarraipideen arabera.

Botika guztiak zuzen erabiltzeko argibideak, aholkuak eta aginduak ematea nahitanahiez botikari baten eginkizuna izango da.

c) Formula magistral eta bulegoprestakinen elaborazioa.

d) Medikamentuei buruzko informazioko eta famakozaintzako programetan osasunadministrazioarekiko lankidetza.

e) Osasunadministrazioarekiko lankidetza emandako zerbitzuen kalitatekontrolari buruzko programetan, medikamentuaren publizitateari buruzkoetan, osasun eta beziketa sanitarioaren sustapen eta babeskuntzakoetan eta medikamentuaren erabilera razionalari eta berorren neurriz gaineko erabileraren prebentzioari buruzko programetan.

f) Pazienteei medikazioari buruzko informazioa eman eta tratamenduen jarraipena egitea.

g) Dispentsatutako errezeten behaketa, kontrola eta zaintza.

3.- Farmazi bulegoek beste eginkizun eta iharduera profesional eta sanitario batzuk ere bete ahal izango dituzte, ohituraz edo arau berezietan jasota egoteagatik botikariak ein ditzakeenak.

6. atala.1.Botikariak bakarrik izan daitezke jendearentzat irekiak dauden farmazi bulegoen titular eta jabe.

Botikari bakoitza farmazi bulego bakarraren jabe edo jabekide, eta titular edo titularkide, besterik ezin izango da. Titularkide izateko jabekide ere izan beharko da nahitaez, eta alderantziz.

2.- Titularraren edota titularkideen presentzia eta iharduketa profesionala derrigorrezko betebeharra da 5. Atalean aurrikusitako eginkizunak garatzeko.

Bere egitekoetan diharduen botikaria dagokion profesionalbereizgarri eta guzti ibiliko da. Eta hori farmazi bulegoaren baliatzaileak argi ikusteko moduan agirian eramango du.

3.- Beharrezkoa iznago da botikari erregente bat izendatzea lege honetan mugatutako kasuetan, titularari dagozkion erantzukizunak bere gain har ditzan.

4.- Aldi baterako, eta erregelamenduan aurrikusten diren suposamenduetarako, botikari ordezko bat izendatu ahal izango da titularrari dagozkion eginkizunen erantzukizuna bere gain har ditzan.

5.- Bain titularren eta baita erregente eta ordezkoek ere botikari laguntzaileen eta pertsonal laguntzailearen lankidetza eduki ahal izango dute.

6.- Erregelamenduz zehaztuko dira hainbat suposamendu, eta horietan, titularraren, erregentearen edo ordezkoaren adina dela medio, zein 5.

Ataleko 2. eta 3. idazatietan esaten diren egitekoetan aritzeagatik zehaztutako ihardueramaila kontuan izanik, botikari laguntzaileen presentzia beharreskoa izango da. Iharduera- maila aurreko ataleko azken idazatian esaten den diren egiteko eta ihardueratan aritzeagatikakoa baino izan ez dadinean, botikari laguntzailea izendatu ordez, egiteko horietan aritzeko gaitasunaren jabe den beste osasunprofesional tituludun batena aurrikusi ahal izango da.

7. Erregentearen. Ordezkoaren edo languntzailearen izendapena egiteko baimena, lege honetan eta erregelamenduan ezarritako kasuetan eta zehaztutako prozeduraz. Osasunadministrazioak emango du, titularrak, oinorkekoek edo legezko ordezkotza duenak izendatutakoak eskatzen diren baldintzak betezen dituela ziurtatu ondorren.

7. atala.1.Farmazi bulegoetako lokal eta instalazioek atentzio farmazeutiko egokia eman ahal izateko beharrzko baldintza higieniko-sanitarioak bete beharko dituzte.

2.- Atentzio farmazeutikoa emateko, farmazi bulegoek 75 metro karratuko azalera erabilgarria beharko dute eduki gutxienez eta ondorengo zona hauek edukiko dituzte, besteren artean:

a) Erabiltzailea atenditzeko zona.

b) Medikamentuak eta produktu sanitarioak hartu, berrikusi eta gordetzeko zona.

c) Laborategia, formula magistralak eta bulegoprestakinak elaboratzeko.

d) Botikariaren bulegoa, edota atentzio indibidualizatua posible egingo duen zona berezitu bat behintzat.

e) Komuna farmazi bulegoko pertsonalak erabiltzeko.

3.- Farmazi bulegoek sarrera zuzena, librea eta etengabea edukiko dute bide publikotik.

4.- Erregelamenduz zehaztuko dira farmazi bulegoen betebehar tekniko eta materialak, bai eta azaleraren banaketa eta bertan eduki behar duten tresneria ere.

8.- atala.1.Farmazi bulegoek etengabe eskaini behar diete atentzio farmazeutikoa hiritarrei

2.-Horretarako, jendearentzat irekiak egongo dira osasunagintaritzak ezartzen duen ordutegi arruntean, behin Botikarien Kolegio Ofizialak entzun ondoren. Ordutegi hau zehazteko lurralde bakoitzeko berezitasunak kontuan izan beharko dira; horregatik, bada, ordutegi horrek ez du Autonomi Elkarte osorako berdina izaterik izango.

3.- Ordutegi arrunt horrek posible egingo du, hala ere, zenbait kasutan atentzio farmazeutikoaren prestazio egokia ematea horretarako farmazi bulego guztiak jendearentzat irekiak egon gabe ere.

Suposamendu honetan, farmazi bulegoek aukera edukiko dute beren borondatez itxita egoteko, beti ere irekita daudenekin behar adina estaltzen badira osasunagintariek aurrikusitako atentzio farmazeutikoko beharrizanak.

Horrela gertatzen ez bada, Botikarien Kolegio Oficzialei dagokie farmazi bulegoen irekieratxandak ezarri eta finkatzea, idazati honetan jasotzen diren ordutgi arrunteko egoera salbuespenezkoetan.

Txandak behar bezala antolatuko direla garantizatzeko, idazati honetan aurrikusitako aukera urte naturalen arabera burutuko da.

4.- Ordutegi horretatik kanpo, atentzio farmazeutikoa urgentziako erregimenean soilik emango da eta kasu horietan errezeta mediko baten bidez agindutako botika eta produktu sanitarioak banatuko dira dereigor, baita, botikari arduraduk baloratu eta gero, une horretan urgente edo beharrrezko bezala kalifikatuak izatea merezi duten bsteak ere.

5.- Urgentzi erregimena txandakako sistema bidez moldatu eta beteko da. Eta sistema hori Botikarien Kolegio Ofizialek finkatuko dute.

Osasun Sailak mugatutako irizpideen arabera.

6.- Farmazi bulegoek aldi baterako bere iharduerak eten ahal izango dituzte oporraldibitartean beti ere OsasunSailak zehaztutako atentzio farmazeutikoko beharrizanak errespetatuz gero. Botikarien

Kolegio Ofizialei dagokie oporretako txandak antolatzea, horietaz gozatzeko interesa duten botikarien artean.

7.- Urgentziako botikazerbitzuari buruzko argibideak farmazi bulego bakoitzean agerian egongo dira, Autonomi Elkarteko bi hizkuntza ofizialetan idatzirik.

2. SEKZIOA

Farmazi bulegoen planifikazioa

9. atala.1.Farmazi bulegoen planifikazioa lurraldemugape jakin bateko biztanleen atentzio farmazeutikoko beharrizanetan oinarrituz egingo da.

2.- Aurreko idazatian aipatutako lurraldemugape horri zona farmaeutiko esango zaio, eta osasun- zona bakarrak edo bat baino gehiagok osatua egongo da.

10. atala.1.Zona farmazeutikoak ondorengo irizpideen arabera saikatuko dira:

a) Udaberri bat, lurraldearen ikuspegitik, osasunzona bat baino handiagoa den kasueta, zona farmazeutikotzat udalerriaren mugapea hartuko da.

Salbuespen gisa, a) idazati honetan aipatzen den zona farmaeutikoaren barruan sartuta dagoen udalerri bakar bezala konputatzen jarrituko da berorren osasunzonetako baten batek beste udalerri batt edo batzuk, edota horietakoren baten zati bat, barne hartzen dituzten kasuak.

b) Osasunzona batek udalerri bakar baten osotasuna hartzen duen kasuetan, zona farmazeutikoak osasunzonarekin eta udalerriarekin kointzidituko du, lurraldearen ikuspegitik.

c) Osasunzona batek udalerri bat baino gehiago hartzen dituen kasuetan, osorik edo zatika, zona farmazeutikotzat osasunzonaren mugapea hartuko da.

11. atala.1.Aurreko atalaren a) idazatiko supensamenduetan. Farmazi bulegoen kopurua batekoa izango da gehienez ere, zona farmazeutiko horrretan erroldaturik dauden 3.200 biztanleko. Behin proportzio hori bete ondoren, beste farmazi bulego bat ezarri ahal izango da, beti ere proportzio hori 2.500 biztanletik gorakoa bada.

2.- Aurreko atalaren b9 idazatiko suposamenduetan, farmazi bulegoen kopurua batekoa izango da, gehienez ere, zona farmazeutiko horreta erroldaturik dauden 2.800 biztanleko. Behin proportzio hori bete ondoren, beste farmazi bulego bat ezarri ahal izango da, beti ere proportzio hori 2.500 biztanletik gorakoa bada.

3.- Aurreko atalaren c) idazatiko suposamenduetan, farmazi bulegoen kopurua batekoa izango da, gehienez ere, zona farmazeutiko horretako gertatzezko 2.500 biztanleko, zona osatzen dute udalerrietako batek bertako biztanleen %75 gutxienez ere kontzentratzen duen kasuetan izan ezik. Kasu honetan, zona hori aurrko ataleko b) taldekoa bezala saikatua izango da.

4.- Lege honetan biztanleei buruz egiten diren erreferentzia guztiak, eskaria aurkezteko unean indarrean dagoen udalerroldaren azken berrikuspenean den populazioari begira eginak bezala ulertuko dira.

12. atala.1.Zona farmazeutiko bateko biztanle bezala harutko dira berori osatzen duten udalerriko edota udalerrietako edota horien zatietako erroldan horrelaxe inskribatuak agertzen direnak soilik.

2.- Aurreko atalaren 1,2 eta 3 idazatietan ezartzen den farmazi bulegoko biztanle-kopurua behin bete ondoren, hurrengo farmazi bulegoari bimena emango zaio baldin eta ondorengo ratioak betetzen badira (Zfko Bizt. Kop. Zona farmazeutikoan erroldaturik dauden biztanleen kopurua izanik, eta Zfko FB kop., zona farmazeutikoko farmazi bulegoen kopurua.

a) Aurreko atalaraen 1 idazatiko suposamenduetan:

ZFko Bizt. Kop. > (ZFko FB kop. x 3200) +2500

b) Aurreko atalaren 2 idazatiko suposamenduetan:

ZFko Bizt. Kop. > (ZFko FB kop. x 2800) +2500

Aurreko atalaren 3 idazatiko suposamenduetan:

ZFko Bizt. Kop. > (ZFko FB kop. x 2500) +2500

13. atala.Aurrekoirizpideen arabera farmazi bulego berri bat ezartzeko aukera sortuz gero, kokalekua ondorengo arauen arabera egingo da:

a) 10.1 a) atalaren suposamenduetan, farmazi bulegoa kokatuko da:

1.- Zona farmazeutikoak bi osasunzona hartzen baditu, zona farmazeutikoko edozein tokitan, lehendik ezarriak daukenekiko distantziak errespetatuz.

2.- Zona farmazeutikoak hiru, lau edo bost osasunzona hartzen baditu, azkeneko erroldaren arabera farmazi bulegoko biztanleproportzio handiena mantentzen duten bi osasunzonetako batean, lehendik ezarriak daudenekiko distantziak errespetatuz

3.- Zona farmazeutikoak sei osasunzona edo gehiago hartzen baditu, azkeneko erroldaren arabera farmazi bulegoko biztanleproportziorik handiena mantentzen duten hiru osasunzonetako batean, lehendik ezarriak

Daudenekiko distantziak errespetatuz.

b) 10.1.b) atalaren suposamenduetan, farmazi gulegoa udalerriko edozein lekutan kokatuko da, lehendik ezrrik daudenekiko distantziak errespetatuz, zon famzcutikoa 11.3 atalean aurrikusitako portzentaia udalerri bakar gatean kontzentz¡ratzearen ondorioz 10.1 b) atalean aurrikusitako motakoa bezala sailkatua izan den kasuan izan ezik.

Kasu horretan, eta nahiz eta zona farmazeutikoa 10.1.b) atalean aurrikusitako motakoa izan, farmazi bulegoa kokatzeko arauak 10.1.c) atalean aurrikusitako zona farmazeutikoetako farmazi bulegoen kokapenari dagozkionak izango dira.

c) 10.1. c) atalaren suposamenduetan, farmazi bulegoa kokatuko da:

1.- Farmazi bulegorik gabeko udalerri batean, gutxienez 800 biztanle baldin baditu.

2.- Aurreko parrafoan adierazitako egoerarik gertatzen ez den suposamenduan, lehendik ere farmazi bulegoa baduen zona farmazeutikoko edozein udalerritan, beti ere ezarpen berriak ez badu udalerri horretan erroldaturik dauden 2.500 biztanleko farmazi bulego baten proportzioa gutxitzen.

3.- 1. edo 2. Parrafoetako suposamenduak bete ezingo balira, farmazi bulegoa ezartzeko eskariari ezezkoa emango litzaioke.

14. atala.1.Ez da baimenduko farmazi bulegorik 800 biztanletik beherako udalerrietan, eta bere kasuan atantzio farmazeutikoa 25. Atalean aurrikusitakoaren arabera emango da.

2.- Salbuespen gisa, bereziki lujotako zenbait alde sustatzeko egitarauetan, tokiko administrazioek eskatuta, neurri gehiagoren artean, farmazi bulegoak sorzea kontuan izatea aurrikusten denean, sortze hori 800 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietan egiteko baimena eman ahal izango da. Erregelamendu bidez finkatuko dira horien baimenerako prozedura eta baremoa.

15. atala.1.farmazi bulego berri baten kokalekuak 250 metroko distantzia bat gorde beharko du, gutxienez, hurbilen dagoen bulegoarekiko, dela osasunzona berekoa dela beste zona batekoa.

2.- Salbuespen gisa, kilometro koadroko 4.000 biztanletik gorako dentsitatea duten farmazi zonetan, osasunzona baitzeko dentsitatearen eretzean, zona horietan kokatutako farmazi bulegoen arteko distantzia gutxienez 150 metrokoa izatera murriztu ahal izateko eskala erregelamenduz ezarri ahal izango da, horiekin mugakide diren osasunzonetako farmazi bulegoei buruz orokorki ezarritako distantzia errespetatuz.

3.- Instalazio berria edo lekualdaketa dela eta farmazi bulego berri bat jartzerakoan, 150 metro baino gutxiagokoa ez den distantzia gorde beharko da hubilen dagoen Servicio Vasco de SaludOsakidetzaren menpeko beste edozein osasunzentrorekiko.

4.- Farmazia bakarra duten udalerrietan ez da irizpide hori jarraituko.

5.- erregelamenduz finkatuko da farmazi bulegoen arteko eta hauen eta osasunetxeen arteko distantziak neurtzeko prozedura.

3. SEKZIOA

Farmazi bulegoen lekualdaketa

16. atala.1.Farmazi bulegoak kokatuak daudeneko zona farmazeutikoaren barruan bakarrik lekuz aldatu ahal izango dira.

2.- 10.1.a) atalean aurrikusitako zona farmazeutiko batean ezrriak dauden farmazi bulegoek beren kokalekua aldatu ahal izango dute:

a) Beren osasunzonaren barruan, beti ere kokaleku berriak lege honetan aurrikusitako betebeharrak betetzen baditu.

b) Beste osasunzona batera, baldin eta ondorengo baldintzak betetzen badira:

1.- Kokaleku berriak bete ditzala lege honetan aurrikusitako betebeharrak.

2.- Farmazi bulegoko biztanleen proportzioa, lekuz aldatu nahi dueneko osasunzona horretan, ez dadila izan farmazi bulegoko 2.500 biztanlekoa baino txikiagoa, behin lekualdaketa egin ondoren.

3.- Jatorrizko osaunzona ez dadila geratu farmazi bulegorik gabe.

3.- 10.1.b) atalean aurrikusitako zona farmazeutiko batean ezarriak dauden farmazi bulegoek beren kokalekua aldatu ahal izango dute:

/p>

a) Udalerri bakarreko zona farmazeutikoa baldin bada, udalerri bereko edozein lekutan, beti ere lege honen betebeharrak betetzen baditu.

b) Udalerri bat baino gehiago dituen zona farmazeutikoa baldin bada,

11.3 atalean jasotako salbuespenaren ondoriozkoa, kokapen berria tal honen 4 idazatian xedatutakora egokituko da.

4.- 10.1.c) atalean aurrikusitako zona farmazeutiko batean ezrriak dauden farmazi bulegoek beren kokalekua aldatu ahal izango dute:

a) Udalerri beraren barruan, beti ere kokaleku berriak lege honetan aurrikusitako betebeharrak betetzen baditu.

b) Zona farmazeutiko bereko beste udalerri batera, baldin eta ondorengo betebeharrak betetzen badira:

1.- Kokaleku berriak bete ditzala lege honetan aurrikusitako betebeharrak.

2.- Farmazi bulegoko biztanleen proportzioa, lekuz aldatu nahi dueneko udalerri horretan, ez dadila izan farmazi bulegoko 2.500 biztanlekoa baino txikiagoa, behin lekualdaketa egin ondoren.

3.- Jatorrizko udalerria ez dadila geratu farmazi bulegorik gabe, salbu 800 biztanle baino gutxiago baldin baditu.

5.- Erregelamenduz mugatuko dira nahitaezko lekualdaketaren suposamenduak, dela behin-betikoa dela behin-behinekoa. Kasu bietan lehendik badauden bulegoekiko distantzia txikiago bat finkatu ahal izango da, baina inoiz ere ez 125 metro baino txikiagoa.

4. SEKZIOA

Farmazi bulegoen eskualdatzea

17. atala.1.Farmazi bulegoen eskualdatzea, irekieratik edo azkeneko eskualdatzetik gutxienez hiru urte pasa direnean bakarrik egin ahal izango da, botikari titularraren heriotza, jubilazioa, gaitasungabetzea edota ausentziako deklarazio judiziala gertatzen den kasuetan izan ezik.

2.- Farmazi bulegoen eskualdatzea egiteko Osasun Sailaren baimena beharko da aldez aurretik. Atal honetako 3. Zenbakian aurrikusi gabeko kostubidezko eskualdatzeak egin baino lehen, eskualdatzaileak osasunadministrazioari jakinaraziko dizkio eskualdatzearen prezioa eta gainontzeko baldintza orokorrak.

Osasunadministrazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarriz emango du jakitera meritulehiaketaren hasiera, eta hori, eskualdatzaileak egindako eskaintzaren -hau administrazioespedientean azaltzen den esate-modu eta neurri beretakoa izango dabaldintzak onartzen dituzten guztien artean lehentasun-hurrenkera zehaztu ahal izateko. Eskualdatzea egiteko baimena, eskeegileen merituak haztatu ondoren, puntu gehien lortzen dituenaren alde emango da. Lehiaketa horietan parte hartzeko, atentzio farmazeutikoarekin zerikusirik duten zerbitzuetakoren batean profesionallanean hiru urte bete izana ziurtatu beharko dute ezinbestez lehiatzaileek.

3.- Hala doako eskualdatzeak oro, nola botikari titularraren seme-alaba, guraso, biloba, anai-arreba, senar edo emaztearentzako kostubidezko eskualdatzeak, erregelamendu bidez ezarriko den prozedurari jarraiki baimenduko dira.

18. atala.1.Jubilazio, gaitasungabetze edo ausentziako deklarazio judizialarenkasuetan, erregente bat izendatu beharko da farmazi bulegoak atentzio farmazeutikoa ematen jarraitzeko modurik eduki dezan.

2.- Erregentea izendatzeko eskaria edota, bere kasuan, farmazi bulegoa ixteko eskaria jubilazio, gaitasungabetze edo ausentziako deklarazioa pasa eta 10 eguneko gehienezko epean formulatu beharko da.

3.- Aurreko idazatian aipatzen den eskaririk gertatuko ez balitz, ofizioz hasiko da farmazi bulegoaren itxieraespedientea.

4.- Ausentziako deklarazio judizialaren gaitasungabetzeen kasuetan, erregentziak 10 urteko iraupena edukiko du gehienez ere, salbu ausente edo gaitasun-gabetu deklaratua izan denak 65 urte baino gehiago dituenean deklaraziodatan, eta kasu horietan erregentziaren gehienezko iraupena bost urtekoa izango da

Behin epe hori pasa ondoren, 18 hilabeteko beste epe bat emango da farmazi bulegoaren eskualdatzea edo itxiera gauzatzeko.

5.- Jubilaziokasuetan, erregentziak bost urteko iraupena izango du gehienez ere, eta denboraldi iraupena izango du gehienez ere, eta denboraldi horretan formalizatu beharko da farmazi bulegoaren eskualdatzea edo itxiera.

19. atala.1.Farmazi bulegoko botikari titularraren heriotza gertatuz gero, oinordekoek osasunadministrazioari aditzera eman beharko diote farmazi bulegoa behin-betiko ixteko edota eskualdatzeko beren borondatea.

Aditzera emate hori 10 eguneko epean egingo da gehienez ere eta horrekin batera erregentea izendatzeko proposamena ere aurkeztuko da.

Aipatu jakinarazpen hori egin gabe epea pasa ondoren, osasunadministrazioak hasiko du farmazi bulegoaren itxieraespedientea.

2.- Atal honetan araututako erregentziak 18 hilabeteko iraupena edukiko du gehienez ere. Farmazi bulegoaren eskualdatze edo itxierarik eskatu gabe epe hori pasa ondoren iraungi egingo da daukan baimen administratiboa, eta berorren itxieraespedientea ofizioz tramitatzen hasiko da.

20. atala.1.Farmazi bulego bateko botikari titularraren heriotza gertatzen denean bere ezkontideak edo semealabetakoren batek oinordekotasuna edukiko balu, farmazi fakultateren batean matrikulatua egon eta behin bere ikasketak amaitu eta gero kausatzailearen farmazi bulegoan profesioa egikaritzeko bere borondatea agertuko balu, farmazi bulego horrek iharduera jarraitzeko baimena eduki lezake, beti ere oinordekoek eskualdatzeko beren borondatea osasunadministrazioari jakinaraziz gero, aurreko atalaren

1. Idazatian aurrikusitakoaren arabera.

Baldin eta hildako botikariaren oinordeko guztiek onuradun bakarraren edo batzuen aldeko eskaria aurretiaz egiten badute, farmazi bulegoaren funtzionarmendujarraipena baimenduko da, sei urteko denboraldi batez gehienez ere, según eta zein ikasturtetan dagoen, botikari titularraren heriotzaunetik aurrera.

Epe horretan, farmazi bulegoak derrigor beharko du botikari erregente baten iharduketa profesionala.

Jarraitzeko baimena eskatzeko epea bederatzi hilabetekoa izangoda kausatzailearen heriotza gertatzen denetik aurrera.

Baimen horren betebeharrak eta baldintzak erregelamendu bidez finkatu edo zehaztuko dira.

2.- Farmazi lizentziaturako ikasketak amaitu ondoren, jarraitzeko baimenaren onuradunak edo onuradunek farmazi bulegoaren jabetza ere krekitatu beharko du.

Ikasketak heriotza gertatu eta 18 hilabete baino lehenagoko epean bukatuz gero, jabetza lortzeko 18 hilabeteko epea edukitzen jarraituko du.

Behin lizentziatura lortu eta farmazi bulegoaren jabetza eskuratu ondoren hiru hilabeteko epea edukiko du gehienez ere farmazi bulegoaren eskualdatzea bere mesedetan eskatzeko.

3.- Farmazi lizentziaturako ikasketak amaitzerakoan ez balu oraindik lortu farmazi bulegoaren jabetzarik, oinordekoek hiru hilabeteko epea edukiko dute eskualdatzea edo itxiera burutzeko.

21. atala.1.Farmazi bulegaren zatigabeko atala hirugarren ezoinordeko bati eskualdatzen zaionean, botikari jabekideek legezko atzeraeskuratze eskubidea egikaritu ahal izango dute kode Zibilean aurrikusitako terminoetan.

2.- Farmazi bulego baten zatigabeko atal baten gainontzeko eskualdatzeak, edozein delarik ere bere modalitatea, farmazi bulego bakoitzaren eskualdatzeko 17. atalean deskribatutako arau berberen bidez eraenduko dira, erregentearen izendapena izan ezik, ez baita beharrezkoa izango gainerantzeko titurkideen iharduketa profesionalak jarraitzen duen bitartean.

22.atala.Oinordekotzatjoko dira lege honen ondorioetarako farmazi bulegoa edo berorren zatigabeko atala barne hartzen duen herentzi zatiaren oinordekoak direnak.

5.SEKZIOA

Obrak farmazi bulegoetan

23. atala.1.Legehonen ondorioetarako, obra bezala hartua izango da farmazi bulegoko lokalaren itxura aldatzen duen edozein lan.

2.- Osasun Sailaren aldez aurretiko baimena beharko dute sarrerari eragiten dioten obrak, azaleraren handitzea edo txikitzea eta ordurarteko egitura aldatzea suposatzen duten barnebanaketaren aldaketa guztiak.

Gainerantzeko obren berri osasunadministrazioari eman beharko zaio, obra horiek egin aurretik.

3.- Obren ezaugarrien arabera eta obra horiek atentzio farmazeutikoa eskaintzeko orduan eduki dezaketen eraginaren aldi baterako itxiera erabakitzeko ahala edukiko du edota, kasua denean, Behin-behineko lekualdaketa baimentzekoa.

4.- Lege hau indarrean jarri baino lehen irekitako farmazi bulegoen egitura aldatzea dakarten eta 7. Atalean aurrikusitako baldintzetara egokitzea xede duten lanak ez dira 15. Atalean esaten diren distantzien neurketa berriak egitearen menpe egongo.

5.- Erregelamenduz finkatuko dira atal honetan aipatzen diren obrak baimentzeko eta jakinarazteko prozedurak.

6. SEKZIOA

Farmazi bulegoen itxiera

24.atala.1.Beharrezkoa izango da baimen administratibosanitarioa eskatzea farmazi bulegoan behin-betiko itxiera borondatez egin ahal izateko.

2.- Erregelamenduz finkatuko dira farmazi bulegoen aldi baterako itxiera baimendu ahal izateko arrazoiak. Itxiera hori borondatezkoa nahiz nahitaezkoa ezan daiteke.

3.- Farmazi bulegoen behin-betiko itxiera, edota aldi baterakoa bere kasuan, hala hiritarren atantzio farmazeutikoa nola medikamentuen eta gainerako produktu sanitarioen zaintza, kontserbazioa eta, kasua denean, itzulketa edo suntsipena garantizatzera joko duten neurri egokiak hartu ondoren bakarrik egin ahal izango da.

IV. ATALBURUA

Botikinak

25. atala.1.800 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietan eta, nahiz eta farmazi bulegoz hornituak egon, urruntasunagatik, gertueneko establezimenduarekin harremanetan jartzeko zailtasunagatik edota aldi baterako kontzentrazioarrazoiengatik atentzio farmazeutikorako osasunzentro edo establezimenduren bat egotea gomendagarria egiten duten zonak edo auzuneak dituzten udalerrietan, botikin bat ezartzea baimendu ahal izango da.

2.- Botikinak, edozein kasutan, zona farmazeutiko bereko edo udalerri bereko, según eta egoera nolakoa den, farmazi bulego batekin lotetsiak egongo dira.

3.- Dispentsazioa,botikari baten eskutik egingo dena, medikamentuetara eta Osasun sailburuaren agindu bidez finkatuko diren produktu sanitarioetara mugatua geratuko da.

4.- Erregelamenduz zehaztuko dira botikinak funtzionatu ahal izateko baldintzak, baimentzeko, sortzeko eta ixteko prozedurak eta baita funtzionamenduerregimena ere.

5.- Baimendutako botikin bat itxi egingo da:

a) Farmazi bulegorik ez baina botikin baimendua duen udalerri batean

800 biztanletik gora edukitzearen ondorioz, edo lege honen 14.2 atalean xedatutakoaren ondorioz, farmazi bulego batek funtzionatzeko baimena ematen denean.

Lehendik ere farmazi bulegoa bazuen udalerriren bateko edo auzune batean botikin bat baimentzea gomendatu zuten arraazoiak desagertzen direnean.

V. ATALBURUA

Osakidetzako lehen mailako atentzioko egitura sanitarioetako eta osasunzentroetako farmazi zerbitzuak

26. atala.1.Lehen mailako atentzioko farmazi zerbitzuek medikamentuen erabilerarekin zerikusia duten eginkizun eta iharduerak barne hartu eta egituratuko dituzte, ikuspegi kualitatibotik bezala baita kuantitatibotik ere, Osakidetzako lehen mailako atentzioan medikamentuen erabilera ahalik eta razionalena izan dadin, osasunadministrazioak ezarritako gidalerroen arabera.

2.- Osakidetzan lehen mailako atentzioko zerbitzu sanitarioak ematen dituzten erakundeek farmazi zerbitzu espezifikoz hornituak egon beharko dute.

3.- Lehen mailako atentzioko farmazi zerbitzuak horiek eskaintzen dituzten erakundeetako asistentzi zerbitzuen multzoaren barruan egongo dira. Botikari baten ardura eta zuzendaritzapean egongo dira, eta, behar izanez gero, beste botikari laguntzaile batzuen lankidetza izango du botikari horrek.

4.- Farmazi zerbitzu bat ezarriko da, gutxienez osasuneskualde bakoitzeko.

5.-Erregelamenduz finkatuko dira lehen mailako atentzioko farmazi zerbitzuek bete beharko dituzten betebehar materialak eta baldintza teknikoak.

6.- Lehen mailako atentzioko farmazi zerbitzuek ondorengo eginkizunak beteko dituzte:

a) Beren eraginpeko eremuan medikamentuen erabilera aztertu eta etengabe ebaluatzea:

b) Talde asistentzialeko gainerantzekoekin koordinatuak egotea, medikamentuen erabilera razionalari buruzko programak aplikatzeko.

c) Osasunprofesionalak informatu eta heztea medikamentuen erabileran.

d) Populazioaren heziketa sanitarioa egitea medikamentuen inguruan.

e) Farmakozaintzako programetan kolaboratzea.

f) Medikamentuak eskuratu, almazenatu, zaindu, kontserbatu eta dispentsatzearen erantzukizun teknikoa garantizatu eta bere gain hartzea, lehen mailako atentzioko egituren barruan aplikatzeko edota behakketa, gainbegiratze edo kontrol berezia eskatzen dutenentzat, apirilaren 25eko Osasun Lege Orokorraren 103. Atalean adierazitakoaren arabera.

g) Lehen mailako atentzioko gainerantzeko zerbitzuekin batera osasunaren prebentzio, babeskuntza eta sustapeneko programen elaborazio eta egikaritzan, hala nola ikerketa sanitarioan, parte hartzea.

7.- Lehen mailako atentzioko zerbitzu farmazeutikoei dagokie farmazi bulegoen eta lehen mailako atentzioko pertsonalaren arteko koordinazioa, medikamenturaren erabilera razionalaren, osasunsustapenaren, gaixotasunen prebentzioaren eta heziketa sanitarioaren inguruan sortu edo bultzatuko diren iharduerak egikaritzeko.

VI. ATALBURUA

Atentzio farmazeutikoa ospitaleetan eta zentro soziosanitarioetan

27. atala.1.3. Atalean xedatutakoaren arabera, ospitale eta, hala badagokio, zentro soziosanitarioetako atentzio farmazeutikoa ospitaleko farmazi zerbitzuen eta medikamentugordailuen bitartez emango da.

2.- Derrigorrezko izango da ospitaleko farmazi zerbitzu bat ezartzea:

a) Ehun ohe edo gehiago dituzten ospitale guztietan.

b) Ehun ohetik behera eduki arren, beren tipologia eta iharduera asistentzialaren munta dela medio, medikamentuen erabileran kualifikazio espeziala dutelako erregelamenduz finkatzen den ospitaleetan.

3.- Derrigorrezkoa izango da medikamentuen gordailu bat ezartzea ehun ohetik behera duten ospitaleetan, beti ere beren borondatez edota aurreko idazatiaren b) puntuan sartuak egoteagatik ospitaleko farmazi zerbitzurik martxan jarrita ez baldin badute.

4.- Lege honen ondorioetarako honako hauek joko dira zentro soziosnitariotzat: zenbait bistanlesailen, hala nola, zaharren, baliogutxituen eta beren osasunegoerak, zentroak ematen dizkieten gizartezerbitzuez gainera, osasunasistentzia jakin baten beharrean aurkitzen den beste edozein atenditzen aritzen direnak.

Zentro hauek, alor horretan aginpideak dituzten sailen proposamenez erregelamendu bidez zehaztutako kasu eta moduetan, farmazi zerbitzuak edo medikamentugordailuak jartzea behartuta egongo dira, zentroen ahalbideen eta atenditzeko propulazioak behar duen medikutza edo farmakologi aldetikako atentzioaren eretzean.

28. atala.1.Ospitale eta, hal badagokio, zentro soziosanitarioetako farmazi zertzuek ondorengo eginkizunak bete beharko dituzte:

a) Ospitalerako beharrezkoak diren medikamentuen hautespenerako disziplinarteko prozesuan parte hartzea, eraginkortasun, segurtasun, kalitate eta kostuaren irizpideen arabera.

b) Ospitale barruko ihardueretarako beharrezkoak diren botikak eskuratzeko, kalitatea kontrolatzeko, beharrizanak asetzeko, almazenatzeko, berorien baliotasunepea, kontserbazioa, zaintza, formula magistralak edota bulegoprestakinak prestatzeko eta horiek dispentsatzeko eginkizunen erantzukizun teknikoa garantizatu eta beren gain hartzea, eta baita ospitalez kanpoko tratamenduetarako behaketa, gainbegiratze eta kontrol berezia eskatzen duten medikamentuena ere.

c) Medikamentuen banaketarako sistema razional bat ezartzea, prozesuaren segurtasuna, azkartasuna eta kontrola garantizatzeko moduan.

d) Ikerketa klinikoaren fasean dauden produktuak zaindu eta dispentsatzea.

e) Medikamentuei buruzko informaziosistema egokia martxan jartzea, bai pertsonal sanitarioari eta baita populazio asistituari ere datu objektiboak eskaini ahal izateko.

f) Sorgorgarriei eta psikotropoei buruzko legeria eta baita kontrol berezia behar duen beste edozein mdikamenturena ere bete dadin saiatzea.

g) Ospitale barruko farmakozaintzasistema bat ezartzea eta medikamentuak erabiltzeko ikerketa sistematikoak eta, bere kasuan, farmakozinetika klinikoko iharduerak aurrera eramatea.

h) Medikamentuen eta produktu sanitarioen ebaluazio zientifikorako botikari baten ezgutzak baliagarriak ezan daitezkeen kasuetan ospitaleko batzordeetan parte hartzea.

i) Medikamentu berrien ikerketaprogramak garatzea eta botika horien entseiu klinikoetan parte hartzea.

j) Bere eskuduntzakoak diren arazoetan heziketa mailako iharduerak burutzea, pertsonal sanitarioari bezala baita ospitaleko era biltzailee ere zuzenduak.

k) Medikamentuaren legeko 87. atalean aipa tzen diren egitekoak betetzeko, zonako le hen mailako atentzioaren eta espezialita teen egituraren lankidetza aritzea.

2.- Ospitaleko farmazi zerbitzuren arduraduna os pitalefarmazian espezialista den botikari bat izango da, eta bere erantzukizunaren azpian ga ratuko dira aurreko idazatian aurrikusitako egin kizunak.

Osasunzentroa zein motatakoa den eta bertan egiten den iharduerak zein neurri duen kontu, erregelamenduz finkatuko da ospitaleko farma zian espezialista diren botikari laguntzaileen eta pertsonak laguntzailearen beharrizana farmazi zerbitzuan.

4.- Farmazi zerbitzua irekia dagoen bitartean, bertan gutxienez ospitaleko farmazian espezialista den botikari batek egon beharko du.

Hala ere, farma zi zerbitzuen antolamenduak eta funtzionamen duerregimenak posible egin beharko du medika mentuak eguneko 24 orduetan erabili ahal izatea.

29. atala.

1.- Ospitale eta, hala badagokio, zentro soziosanita rioetako medikamentugordailuak botikari baten ardurapen egongo dira, eta bere presentzia eta iharduketa profesionalaren pean eramango dira aurrera, gordailuak funtzionatzen duen bitartean, lege honetan aurrikusitako eginkizunak

2.- Erreglamenduz, eta aipatu zentroek dituzten ezaugarrien arabera, finkatuko da medikamentugordailuak funtzionatzeko gutxie neko denbora, zentroaren funtzionamendu erregimenak eguneko 24 orduetan botikak erabiltze ko modua egin behar duela ahaztu gabe.

3.- Medikamentugordailuek gutxienez era 28. ata laren a)-tik f-)-rako txataletan ospitaleko eta zentro soziosanitarioetako ospitalefarmaziako zerbi tzuentzar adierazten diren eginkizunak bere be harko dituzte.

30. atala.

1.- Bai farmazi zerbitzuek eta baita medikamentugordailuek ere kokaleku egokia eduki beharko dute, eta barnekomunikazio ego kia.

2.- Erreglamenduz finkatuko dira horiek osatu be har dituzten area edo eremuak, hala nola hartu behar duten azalera ere, esleitutako eginkizunak behar bezala bete ahal izateko.

ATALBURUA Produktu farmazeutikoen banaketa

31. atala.

1.- Produktu farmazeutikoek lege honen 3.1.a) ata lean aurrikusitako atentzio farmazeutikoko esta blezimendu era zerbitzuetara banatzeko, banake tako, almazenen bitartekaritza erabili ahal izango da.

2.- Banaketako almazenek baliabide pertsonal, ma terial eta teknikoz behar adina hornitutako insta lazioak edukiko dituzte, medikamentuen identi tatea, kalitatea eta gutxienezko izakinak garanti zatu ahal izateko, eta baita botiko horien alma zenamendua, kontserbazioa, zaintza eta banaketa garantizatzeko modukoa den sistema eraginkor bat ere.

Banaketako almazenak zuzendari tekniko farma zeutiko bat edukiko dute, eta berori izango da bertan egiten diren lan teknikosanitario guztien arduraduna.

Iharduerabolumenaren arabera finkatuko da bo tikari laguntzaileen beharrizana, zeina erregela menduz arautuko den.

4.- Abenduaren 20ko 25/1990 Medikamentuaren legearen

79.2 atalean xedatutakoarentzat inolako kalterik gabe, erregelamenduz, finkatuko dira establezimendu hauen instalazioei eta funtzionamenduari dagozkien beharrezko betebeharrrak, atentzio farmazeutikoaren prestazioko jarraipenaren printzipioa betetzeko moduan.

VIII. ATALBURUA

Atentzio farmazeutikoko establezimendu eta zerbitzuen baldintzak

32. atala.

Lege honetan arautzen diren atentzio farmazeutikoko establezimendu eta zerbitzuak ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

a) Osasun Sailaren aurrtiazko baimen administratibosanitarioa, bere sorkuntza, eskualdatze, obra, lekualdaketa edo itxierarako.

b) Funtzionatzeko baimena, Osasun Sailak emango duena, behin ikuskapenakta egokiaren bitartez,

a) idazatian aipatzen den baimenaren baldintza eta betebeharrak behar bezala betetzen direla egiaztatu ondoren.

c) Erregistro eta katalogazioa

d) Eskatzen zaizkien osasuninformazio eta estatistikak elaboratu eta osasunadministrazioari bidaltzea.

e) Solidaritate eta integrazio sanitarioaren printzipiotik eratorritako betebehar guztiak betetzea, la rritasunkasuan edota osasun publikoarentzat arriskuren bat agertzen denean.

Indarrean dagoen arautegiak eskatutako betct,e harren kontrola eta horiek betetzen direla ikus katzea.

33. atala.

Atentzio farmazeutikoko establezimendu eta zer bitzuak baimentzeko prozedurak lege honetan xedatu takora, prozedura administratiboaren arau orokorretara eta erregelamenduz gai honen inguruan finkatzen de nera egokituko dira.

IX. ATALBURUA

Farmazi bulegoei dagozkien baimenen baldintza espezi fikoak

34. atala.

1.- Farmazi bulego berrien baimenerako prozedurari ofizioz ekingo zaio. Osasun Sailak berak hasita, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argi taratutako deialdiaren bidez.

Dagokion deialdia edo, hala badagokio, farmazi bulego berrien beharrik ez dagoelako iragarkia, biztanleen udalerroldaren berrikusterik ateratako datuak ezagutu ondoren, urtearen lehen seihila betekoaren barruan egingo da.

2.- Farmazi bulego baten titulartasuna eskuratu ahal izateko, eta eskari bat baino gehiago formulatu diren kasuetan, erregelamenduz, baremo bat eza rriko da, baldintza eta meritu profesional eta akademikoen arabera.

Prosedura horiek 65 urte baino gehiagoko boli karien edo farmazi zona berean kokatutako far mazi bulegoetako titularren edo titularkideen alde erabaki, espediente berean beste inoren es karirik ez dagoenean erabaki ahal izango dira. beste inoiz ez.

Farmazi bulego berria sortu eta bertan lan egite ko baimena eman zaienek sortze horretarako es pedientean azaldutako merezimenduak ez dira aintzat hartuko aurrerantzean farmazi bulegoak sortzeko egiten diren espedienteetan.

3.- Erregelamenduaz finkatuko da sortzeeta lekual datzeprozedurak ebazteko lehentasunezko orde na, beti ere aipatu eskariak Euskal Herriko Agin taritzaren Aldizkarian argitaratutako deialdiira garkian aurrikusitako epearen barruan aurkeztu baldin badira.

35. atala.

1.- 16. atalaren 2, 3 eta 4. idazatietan aurrikusitako lekualdaketakasuetan, prozedura botikari íntere satuaren eskariz hasiko da.

2.- Farmazi bulegoen nahitaezko lekualdaketak, be hinbetikoak bezala baita behin-behinekoak ere, osasunadministrazioak hasiko ditu ofizioz, behin lckualdeta hori eragiten duten arrazoien berri eduki ondoren, aldez aurretik interesatuek hasi ez badu, noski.

36. atala.

Erregelamenduz finkatuko da farmazi bulegoak behin-betiko edo aldi baterako ixteko prozedura

Aldi baterako borondatezko itxierakasuetan, eta berorren iraupenaren arabera, baimenerregimen bat eta aurretiazko jakinarazpenerregimen bat bereizi ahal izango dira.

X. ATALBURUA

Atentzio farmazeutikoko establezimendu eta osasun zerbitzuen erregistroa

37. atala.

1.- Osasun Sailak atentzio farmazeutikoko establezi mendu eta zerbitzuen erregistro bat jarriko du martxan, ordenazio farmazeutikoari dagokionez osasunpolitikak modurik egokienean elaboratu eta aplikatzeko beharrezko informazioa eskura tzeko.

2.- Erregelamenduz finkatuko da erregistroaren an tolamendua eta funtzionamenduerregimena.

XI. ATALBURUA Etengabeko formazioa 38. afala.

Osasun Sailak, Botikarien Kolegio Ofizialekin eta gainerako erakunde interesatuekin batera, botikarien eta atentzio farmazeutikoko establezimendu eta zerbi tzuetako pertsonak laguntzailearen etengabeko forma zioa bultzatuko du.

XII. ATALBURUA Medikamentuen sustapena eta publizitatea. 39. atala.

1.- Osasun Saila arduratuko da medikamentuen eta Produktu sanitarioen informazioa, sustapena eta publizitatea, osasunprofesionalei zuzendua beza la baita populazioari oro har zuzendua dagoena ere, egiazkotasunirizpideetara lotu dadin eta pu blizitate horrek kontsumoa bultzatu ez dezan.

2.- Jendeari zuzendua dagoen produktu farmazeuti koen publizitatea, Euskal Autonomi Elkartearen esparruan baino zabaltzen ez denean edota egoi tza Elkartearen duten idatzizko zein ikusentzunez ko komunikabideetan argitaratzen denean, Osa sun Sailak baimendu beharko du. Erregelamen duz finkatuko da baimen hori lortzeko prozedu ra.

XIII ATALBURUA Bateraezintasunen erregimena

40. atala.

1.- Indarrean dauden izaera orokorreko bateraezin tasunen kalterik gabe, botikariaren egikaritza profesionala 3.1.a) atalean aurrikusitako atentzio farmazeutikoko establezimendu eta zerbitzuetan bateraezina da laborategi farmazeutikoetan eduki dezakeen era guztietako zuzeneko interes ekono mikoekin.

2.- Botikarien egikaritza profesionala farmazi bulegoan, bere modalitateetako edozeinetan, bateraezina da:

a) Atentzio farmazeutikoko gainerako establezimendu eta zerbitzuetan, botikinetan eta medikamentugordailuetan izan ezik, gauzatutako egikaritza profesionalarekin.

b) Medikuntza, odontologia eta albaiterakotzaren egikaritza kinikoarekin.

c) Beste edonolako iharduera profesionalekin, baldin eta oro har botikariei ez badio uzten jendeari atenditzeko ohizko ordutegian bertan izaten.

3. Aurreko 2 a) idazatian finkatutakoa ez zaie aplikatuko ez botikari ordezkoei eta ezta denbora partzialerako kontratatuak izan diren laguntzailee ere.

XIV. ATALBURUA

Zigorerregimena

41. atala

1.- Lege honen arauak eta berori garatzeko emandako arautegia urratzeak zigor administratiboa ekarriko du aldez aurretik espediente egokia instruitu ondoren, gerta daitezkeen erantzukizun zibil, penal edo bestelakoen kalterik gabe.

2.- lege-urratzeak arin, larri edo oso larri bezala kalifikatuko dira, ondorengo irizpideei begiratuz:

osasunarentzat dakarten arriskua, zilegi ez den moduan lortutako onuraren munta, intentziomai

1a, eragindako kalteak gizartearen duen eraginaren maila eta legeurratzean berrerortzea.

3.- lege-urratze arin bezala kalifikatuko dira:

a) Indarreango osasun-arautegia betetzeari buruzkoa egindako irregulartasun soilak osasun publikoarentzat zuzeneko eraginik ez dutenean

b) Osasunadministrazioarekin produktu far mazeutikoen ebaluazio eta kontroleko in formaziolanetan lankidetzan iharduteko betebeharrean egindako irregulartasunak.

c) Administrazioari ikuskapen eta kontroleko eginkizunak errazteko betebeharrari buruz koan egindako irregulartasunak.

d) Aplikatzeko modukoa den arautegi espezi fikoan lege-urratze arinaren kalifikazioa duen beste edozein iharduketa.

e) Lege honek eta bere garapenean ematen diren xedapenek ezarritako betebehar, bal dintza obligazio edo debekuak ez betetzea, baldin eta lege-urratze arin bezala kalifikatu behar bada atal honen irizpideen arabera eta lehendik ez bada hutsegite larri edo oso larri bezala kalifikatua izan.

4.- lege-urratze larri bezala kalifikatuko dira:

a) Atentzio farmazeutikoko establezimendu eta zerbitzuek botikari titularraren, titularkideen edo, kasua denean, berorren arduradunaren presentzia eta ihardukera profesionalik gaber funtzionatzea.

b) Farmazi zerbitzuak edo, bere kasuan, medikamentugordailuak edukitzera behartuta dauden ospitale eta zentro soziosanitarioetan horietakorik ez egotea.

c)Indarrean dagoen arautegiaren arabera, atentzio farmazeutikoko establezimendu eta zerbitzuei dagozkien eginkizunak ez betetzea.

d) Lege honen eta bere garapenean ematen den arautegiaren arabera kasu bakoitzean zerbitzuari dagozkion iharduerak aurrera eramateko beharrezkoak diren bailiabide gizakizko eta teknikoak eskura ez edukitzea.

e) Medikamentuak dispentsatzeari arrazoirik gabeko ezetza ematea edota indarrean dagoen arautegiak xedatutakoa ez betez dispentsatzea.

f) Medikamentuak eskatzen dituen baldintzak bete gabe kontserbatu, zaindu edo dispensatzea.

g) Formula magistralak eta bulegoprestakinak legez eskatzen diren prozedura eta kalitate kontrolak bete gabe elaboratzea.

h) Indarrean dagoen arautegiak eskatutako betebeharrak betetzen ez dituen medikamentuei buruzko informazioa sustapen eta publizitatea egitea.

i) Urgentzi zerbitzuak ez betetzea.

j) Farmakozaintzabetebeharra ez betetzea. k) Bere iharduketa atentzio farmazeutikoko establezimendu eta zerbitzuetan burutzen duen pertsonalaren bateraezintasunei buruz Icge honetan dauden arauak ez betetzea.

l) Pertsonal sanitarioaren aldetik errezetak eta agindu medikoak tramitatzean pazienteen konfidentzialtasuna eta intimitatea garanti zatu beharra ez betetzea.

m) lege-urratze arinetan behin eta berriz eror tzea.

n) Aplikatzeko modukoa den arautegi espezi fikoan lege-urratze larriaren kalifikazioa duen beste edozein iharduketa. lege-urratze oso larri bezala kalifikatuko dira:

a) Jakinaren gainean eta deliberatuki egiten direnak, beti ere kalte larria eragiten de nean

b) Osasunadministrazioak formulatutako errekerimenduak behin eta berriz ez bete tzea.

c) Beste lege-urratze sanitario larriekin batera gertatzen direnak edota horiek egitea erraz teko edo estaltzeko balio izan dutenak.

d) Kontrol eta ikuskaritzako zerbitzuei infor mazioa emateko edota lankidetza eskain tzeko ezezko biribila.

e) osasun-agintarien aurrean erakutsitako erresistentzia, bortxa, mehatxu, errepresa lia, desmenegite edo bestelako edozein presiomodu.

f) Atal honetan jasotako osagaien arabera, eta beren errepikamailaren arabera oso larrien kalifikazioa merezi dutenak, edota arin edo larri bezala kalifikatu ezin daitezkeenak.

g) Azken bost urteetan hutsegite larriak behin eta berriz egitea.

h) Kasuari aplikatzeko modukoa den arautegi espezifikoan hutsegite oso larriaren kalifi kazioa duen beste edozein iharduketa.

42. atala.

1 .- Lege honetan adierazitako arauurratzeak atal honetan xedatutakoaren arabera izango dira zi gortuak, urratzemaila bakoitzari graduazio txi kiena, ertaina edo handiena aplikatuz, hainbat faktoreren arabera:

zabarkeria, intentziomaila, konibentzi maila, iruzurra aldez aurretik eginda ko abisuei kasurik ez egitea, entitatearen nego ziomunta, eragindako kaltea, erasandako pertso nen kopurua, legeurratzearekin lortulako onu rak, eta bai arriskuen iraupen edo iragankortasu na ere.

2.- a) lege-urratze arinak:

1.- Maila minimoa: 100.000 pezeta bitar tean.

2.- Maila ertaina: 100.001 etik 300.000 pezeta bitartean.

3.- Maila maximoa: 300.001 500.000 pezeta bitartean.

b) lege-urratze larriak:

1.- Maila minimoa: 500.001 pezeta 1.150.000 pezeta bitartean.

2.- Maila ertaina: 1.150.001 etik 1.800.000 pezeta bitartean. Maila maximoa: 1.800.001letik 2.500.000 pezeta bitartean, baina ko puru horí gainditu daiteke legeurra tzearen arrazoia diren produktu edo zerbitzuen balioa halako bost iriste raino.

c) lege-urratze oso larriak:

1.- Maila minimoa: 2.500.001etik 35.000.000 pezeta bitartean.

2.- Maila ertaina: 35.000.001etik 67.500.000 pezeta bitartean.

3.- Maila maximoa: 67.500.001etik 100.000.000 pezeta bitartean, baina kopuru hori gainditu daiteke Iegeu rratzearen arrazoia diren produktu edo zerbitzuen balioa halako bost iristeraino.

3.- Horretaz gainera, lege-urratze oso larrien suposa menduetan Gobernu Batzarrak establezimendua edo zerbitzua aldi baterako ixtea erabaki dezake, gehienez ere bost urterako.

4.- Eusko Jaurlaritzak arestian aipatu diren kopuruak eguneratzeko ahala izango du.

43. atala:

1.- Lege honetan aipatzen diren arauurratzeei dago kienez, arin bezala kalifikatuek urtebetera pres kribituko dute, larritzat jotakoek bi urtera eta oso larri bezala kalifikatuek bost urtera.

2.- Legeurratzeen preskripzioaren epea legeurratzea egindako egunean bertan hasiko da korritzen eta prozedura ustezko legeurratzailearen kontra gi datzen den unetik beretik etengo da.

Zigorren preskripioaren epea zigor hori ezartzen duen ebazpenak irmotasuna lortutako egunaren biharamunetik beretik hasiko da kontatzen.

44. atala.

Osasunsailburuak eskubidea du, nahiz eta zigorizaerarik gabeko erabakia izango den, aurretiaz ko baimenik edota beharrezko osasunerregistrorik ez duten atentzio farmazeutikoko establezimendu edo zerbitzuak klausuratu eta ixteko, edota berorien fun tzionamendua geldiarazteko, akatsak konpontzen ez diren bitartean, edota osasun, higiene edo segurtasu nezko arrazoiengatik eskatutako betebeharrak betetzen ez diren bitartean.

ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa.

Gobernu Batzarraren aurretiazko baimenarekin, Osasunsailburuak

Euskal Herriko Botikarien Kolegio Ofizialen esku utzi ahal izango ditu, osorik edo par tzialki, farmazi bulegoak eta botikinak irekitzeko, sor tzeko, lekuz aldatzeko, obrak egiteko, eskualdatzeko eta ixteko baimeneskuduntzak.

Bigarrena. Lege honen 5. atalean aurrikusitako farmazi bu legoen eta osasunadministrazioaren arteko lankidetza instrumentatu asmoa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak beharrezkotzat jotzen dituen lankide tzahitzarmenak sinatu ahal izango ditu sektoreko or dezkariak diren erakunde eta organizazio profesionale kin.

Hirugarrena

1.- Lege hau indarrean jartzean, eta bere 11. atalean ezarritako irizpideak aplikatzearen ondorioz, far mazi bulego berriak ezartzeko modurik balego, osasunadministrazioak, horien kopurua eta ko kalekua finkatu ondoren, ofizioz hasiko ditu hai menak emateko beharrezko espedienteak.

2.- Espediente horietan farmaziako lizcntziatu guz tiek parte hartu ahal izango dute ondorengo le hentasunekin:

A) Lehendik ere Euskal Herriko Autonomi Elkartean instalatuak dauden botikariek, beti ere ondorengo beteheharrak betetzen badituzte:

a) Beren farmazi bulegoaren kokapenari dagokionez:

a.1.- Bere farmazi bulegoa 10.1.a) atalean aurrikusitako zona far mazeutikoko osasunzona ba tean kokatua egotea, bertako biztanleproportzioa 2.500etatik beherakoa izanik fannaoi bule go bakoitzeko.

a.2.- Bere farmazi bulegoa 10.1.1a) atalean aurrikusitako zona far mazeutiko batean kokatua ego tea, udalerri bakarrarekin, biz. tanleproportzioa 2.500etik be herakoa izanik bertako farmazi bulego bakoitzeko .

a.3.- Bere farmazi bulegoa 10.1.b) atalean aurrikusitako zona far mazeutiko batean kokatua ego tea, udalerri bat baino gehiago rekin, edota 10.1.c) atalean au rrikusitako zona farmazeutiko batean, bertako biztanleen pro portzioa 2.500etik beherakoa izanik farmazi bulego bakoitzeko, beti ere kokatua dagoen udalerria asistentzi farmazeuti korik gabe uzten ez duenean, salbu 800 biztanle baino gu txiago dituen udalerri batean kokatua baldin badago eta hiru urte badaramatza funtziona menduan lege hau indarrean jarizeko datan.

a.4.- Bere farmazi bulegoa 800 biz tanle baino gutxiago dituen udalerri batean kokatua egotea, beti ere lege hau indarrean jar tzean gutxienez ere hiru urte badaramatza funtzionamen duan.

b) Farmazi bulego berriek funtzionatu ahal izateko baimena eman aurretik titular zireneko farmazi bulegoen be hinbetiko itxierak gertatzea.

B) A idazatiak aipatutako farmazi bulegoko titularren eskariak behin aintzat hartuta, oraindik modurik balego farmazi bulego berriak ezartzeko, farmazi bulegoen titula rrak ez diren farmaziako lizentziatuen eska riak hartuko dira aintzat lehentasunez.

3.- Erregelamenduz finkatuko da farmazi bulegoei baimena emateko zer baremo erabili lehenta sunmaila bakoitzaren barruan, meritu, gaitasun eta, hala balegokio, titularrak direneko farmazi

Bulegoen kokaleku mailako irizpideetan oinarritatuta.

Laugarrena.7.atalean aipatzen den gutxienezko azalera erabilgarria ezin eskatu ahal izango zaie lege hau indarrean jarri aurretik biamendutako jarmazi bulegoei, lekualdaketetan izan ezik.

Bosgarrena.Erregelamenduzarutuko dira espetxeetako medikamentugordailuak.

ALDI BATERAKO ERABAKIAK

Lehenengoa.1.Lege hau indarrean jarri baino lehen hasitako espedienteak, horiek farmazi bulegoen sorkuntza, lekualdaketa, eskualdatze, obra edo itxierari buruzko ebazpen administratiborik eduki baldin badute, lege honen aurretik indarrean zegoen arautegiaren arabera eraenduko dira aurretantzean ere.

2.- Lege hau indarrean jarri baino lehen hasitako espedienteek, horiek inolako ebazpen administratiborik eduki ez baldin badute, beren tramitazioa egiten jarraituko dute, baina lege honen arabera eraenduko dira, erabaki gehigarrietako hirugarrenean aipatzen diren espedienteek agektatutako zona farmazeutikoetako irekiera berrei, eskualdaketei edo itxierei dagozkien espedienteak izan ezik. Kasu hauetan espedienteak tramitazioa jarraitzea erabaki gehigarrietako hirugarren horretan aipatzen diren espedienteak, behin-betirako, administraziobidez konpontzera baldintzatua geratuko da.

Bigarrena.- Jendearen atentziorako farmazi bulegoen ordutegi arrunta, hala nola urgentziako eta oporretako txandak finkatu ahal izateko aukera emango duen atentzio farmazeutikoko beharrizanen estalduraerregimean erabakitzen ez diren bitartean, ekainaren 30eko

186/1992 Dekretuaren bidez egindako delegaziotik ateratzen den erregimenak jarraituko du indarrean.

Hirugarrena.- Asistentzi zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeei

26. Ataletik ateratzen diren obligazioak eskatuko zaizkie Euskal

Herriko ordenazio sanitarioa ezarriko duen legea indarrean jartzen den unetik, berorren garapenerako ezarriko den erregelamenduaren arabera.

Laugarrena.-Titularkidetasun-erregimeneko farmazi bulegoek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute, lege hau indarrean jartzen denetik aurrera kontatuta, osasunagintaritzari titularkide bakoitzak daukan jabekidetasunkuota jakinarazteko.

INDARGABETZEKO ERABAKIA

1.- Indargabetuak gelditzen dira, osorik edo partzialki, lege honetan xedatutakoaren lerrun berekoak edo txikiagokoak diren xedapen guztiak.

2.- Indarrean deklaratzen dira, partzialki bada ere, lege honetan xedatutakoarekin bateragarriak diren neurrian:

- 206/82 Dekretua azaroaren 2koa osasunketazerbitzu, tegi eta etxeei buruzkoa. - 271/85 Dekretua irailaren 10ekoa osasunkea asistantziarako zerbitzuen, eritegien eta tegien baimenei buruzkoa. - 24971986 Dekretua, azaroaren 18koa, Lan, Osasunketa eta

GizartesegurantzaSailburuak, sendagaitegiak sortu, eraiki aldatu, egokitu edo kentzeko baimena emateko agintepidearen egiterapena

Euskal AutonomiaElkarteko Kondaira-Lurraldeetako Sendagailarien

Elkarte Ofizialen esku uzteko baimena emanez. - 550/1991 Dekretua urriaren 15ekoa, osasunbide publizitatea araupetzeko dena. - 186/1992 Dekretua ekainaren 30ekoa, farmazia Bulegoen ihardun erregimena antolatzeko hainbat ahalmenez eta horiekin zerikusirik duten zehapenahalmenez baliatzea, Farmazilarien Euskal Autonomi

Elkarteko Kolegio Ofizialen esku uzten duena. - 83/1993 Dekretua, martxoaren 30ekoa animalien produkzioan erabiltzen diren produktu zoosanitarioen eta beste sustantzia batzuren establezimenduen eta zerbitzuen baimen eta kontrolari buruzkoa. - 243/1992 Dekretua irailaren 1ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko ospitaleetako farmaziazerbitzuak eratzen dituena. - 1986.eko azaroaren 28ko Agindua, farmaziabulegoak irekitzeko baimenaren agintepidea gauzatzea Euskal Autonomia Elkarteko

Farmazeutikoen Kolegio Ofizialei eskuratuz, eta egitekoen eskuratze hori gauzatzea arautuz. - 1989.eko urtarrilaren 24ko Agindua, Osasunketa eta Kontsumo

Sailburuarena, Euskal Herriko FarmakozainketaZentrua sortuz.

AZKEN ERABAKIA

Bakarra.1.Eusko Jaurlaritzari baimena ematen zaio farmazi bulegoen amortizazioa eta bategitea erraztuko duten arauak emateko , beti ere osasunzonaren batean lege honetan farmazi bulego bakoitzeko aurrikusten diren biztanleproportzioak iristen ez badira.

2.- Era berean, Baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari lege honen garapen eta aplikaziorako beharrezkoak diren arauak eman ditzan.

Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Ajuria-Eneako Jauregia 1994ko uztailak 4.

Lehedakaria.

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.


Azterketa dokumentala