Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 1994ko uztailaren 4a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Nekazaritza eta Arrantza
2393

168/1994 DEKRETUA, apirilaren 26koa, Aralar aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onesten duena.

Naturguneen eta Basa-flora eta Basafaunaren Artapenari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legeak, 15. atalean, parketzat jo nahi den aldeko natur baliabideen antolamendurako plana egitea exigitzen du.

4/1989 Legearen 6. atalean aurrikusitakoa betetzeko,

Aralar aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako

Planak beharrezko izapideak bete ditu, hots, interesatuei entzunaldia eskaini zaie, informazio publikoaren menpean jarri da, ukituriko gizarte- eta erakundeinteresei kontsultatu zaie, eta Euskal Autonomi Elkarteko

Lurralde Antolaketarako Batzordearen irizpenaren menpean jarri da, zein 1994ko martxoaren 11n eman baitzen.

Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko apirilaren

26an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.- Naturguneen eta Basa-flora eta Basafaunaren

Artapenari buruzko martxoaren 27ko 4/1989

Legearen II. idazpuruan ezarritakoarekin bat etorriz,

Aralar aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako

Plana onestea.

Horretarako, dekretu honekin batera eta I eta II. eraskin gisa, hurrenez hurren, zati arauemailea eta antolamendurako planoa argitaratzen dira.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

Honako dekretu hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Lazkao, Tolosa eta Zaldibia udalerriak ukitzen dituzten eta lurraldea antolatzeko diren tresnak, Aralar aldeko Natur Baliabideen

Antolamendurako Planean ezarritako zehaztapenei egokituko zaizkie. Egokitzapen hori gertatu bitartean, planeko zehaztapenak lurraldearen antolamendurako tresna horiei nagusituko zaizkie eta horrela aplikatuko dira.

AZKEN XEDAPENA

Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko apirilak 26.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.

a) Publizitatea, eta horrekin batera, edozein hiritarrek duen eskubidea dokumentazioa begiratzeko; hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza

Sailak dokumentazioa agiri legeztatuetan jarriko du jendearen ikusgai, adierazitako lokaletan.

b) Betebeharra, lurralde edo inguru fisikoa antolatzeko beste edozein tresnaren gainean egongo da beti plana, izan ere, haiek ezin izango dute aldatu honek xedatzen duena. Lurralde edo inguru fisikoa antolatzeko diren eta Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren aurka doazen tresnek Planaren xedapenetara moldatu beharko dute ezinbestez. Dena dela, eta egokitzaepena lortu bitartean, lehentasuna emango zaio antolamendurako planari, lurraldearen plangintzarako dauden tresnen aurretik.

c) Natur Baliabideen Antolamendurako Plan honetan emandako arau eta jarraibideak adierazgarri izango dira sektorekako beste plan eta egitarau batzuekiko, eta kontuan hartuko dira ordezkotasunez, aurreko atalean ezarritakoaren kaltetan gabe.

4. atala.- Aplikazioeremua.

1.- Baliabideen antolamendurako plan honen aplikazioeremua,muga hauen barruan sartzen dena da:

- Eskubirantza eta Beasaindik Lizarrustirako GI3153 errepideak Nafarroako mugarekin duen bidagurutzetik abiatuta, hegoalderantz egiten da Ataungo udalmugatik zehar, «Agauntza» izeneko H.O.ko 39. zenbakiko mendiko pagadia amaitzen den punturaino. - 39 zk. duen mendi publikoari dagokion pagadiaren mugatik jarraitzen da, mendi honen kanpoko mugara iritsi arte. - Ekialderantz jarraitzen du OPko 39 zk. duen mendiaren mugatik Lauztierrekako aldai nagusiarekin topo egin arte. - Ondoren, azken aldai hau EkialdeMendebalde norabidean mozten duen beste aldai bat hartzen da muga bezala. - Puntu honetatik 39 zk. duen OPko mendiaren mugatik jarraitzen da, Txitxoloerrekara iristen den arte. - Txitxoloerrekatik jaisten da GI-3153 errepidera iristen den arte. - Errepide horretatik jarraitzen da San Martin auzora bidean. - San Martingo hiri gunean Amondaraina doan zorudun aldaia hartzen da, Ataun eta Zaldibi udalerrien arteko mugara iritsi arte. - Zaldibiko 84 zk. duen mendi publikoko mugatik jarraitzen da. - Mendi publiko honen mugak GI-4781 errepidearekin gertuen duen lekutik bertara iritsi arte jaisten da. - Mugak errepide horretatik jarraitzen du, GI2133 errepidearekin guruzatzen den arte. - Puntu honetatik errepide berritik jarraitzen da

Larraitzeraino. - Larraiztik GI-3670 errepidetik jarraitzen da

Abaltzisketara, Amezketako errepidearekin dagoen bidegurutzeraino. - Errepide honetatik jaisten da herriguneraino. - Amezketatik goruntz hartzen da Tours-eko San

Martinera doan zorudun errepidetik. - Bide honetatik jarraitzen da Larrondorantz, ehundaka metro batzuk igaro ondoren aldaiera aldatuz, 36 zk. duen Mendi Publikora iristen den arte. - Mendi honen mugatik jarraitzen da ekialderantz herrilurren mugaraino. - Herrilurren mugatik jaisten da, Bedaiora doan bideraino iritsi arte. - Bedaioko hirigunetik, GI-3715 errepidetik jarraitzen da Gurbille Haundiko bidearen bidegurutzera arte. - Azken bide hau hartuz, mikeleteen lehengo etxerantz jarraitzen da, Nafarroako mugaraino. - Puntu honetatik Nafarroako probintzi mugatik jarraitzen da, muga honek GI-3153 mozten duen arte, izan dugun abiapuntua hain zuzen.

2.- Gorago zehazturiko lur-eremua parke naturaltzat hartuko da, horri dagokionez indarrean dagoen legerian aurrikusita dagoenarekin bat etorriz.

5. atala.- Planaren iraupena eta plana berrikusi eta aldatzeko baldintzak.

Natur Baliabideen Antolamendurako Plana, bada, ondorengo balizko hauetarikoren bat ematen denean berrikusi beharko da:

a) Irizpide eta helburu orokorrak aldatzean.

b) lurralde-eremua aldatzean.

c) Babesturiko balioen zaindu beharrak areagotzen direnean.

Edozein pertsona edo erakunde publiko zein pribatuk, idazketaren arduradunari prozedura egokia has dezan eskatu diezaioke, aldaketarako edo berrikusketarako beharra eta aukera xurituz gero.

Edozein kasutan, Planaren berrikusteak edo aldaketak lehendabiziko onarpenaren ihardunbide berdina jarraitu beharko du.

6. atala.- Bermeak.

1.- Aralar aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako

Planak, babeshelburuen zioz ezar daitezkeen mugen kaltetan jo gabe, jarraian adieraziko direnekin bateragarria izateaz gain, hondoko hauek bermatuko ditu:

a) Autonomiako Administrazioaren, Estatuko Administrazioaren, lurralde historikoetako foru administrazioeneta udal korporazioen eskurantzen egikaritza, eskudunak diren gaietan.

b) Landaiharduerak eta baliabideen ustiapen egokia.

c) Auzoerabileren eta haien kudeaketa organoen existentzia eta funtzionamendua, parkearen kultur eta ekonomi ondarearen parte gisa (egur eta bazkarako auzoeskubideak, mendiak eta abar).

d) Administrazio eskudunen ahalmenak, desjabetzapenari dagokionez, eta eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubideen egikaritza, parkearen barruko lurren inter vivos kostubidezko eskualdaketa guztietan; edonola ere, desjabetzapenak, kasua denean, beharbeharrezkoak diren ondasunak bakarrik ukituko ditu.

Horretarako, ondasun horiek zehaztuko dira alegazio epealdiaren menpean egongo den zerrenda batean.

Ondasunak atzemateko beharrizanari buruzko akordioa lortutakoan bakarrik, emango zaio hasiera desjabetzapen espedienteari.

Jabeek edo ukituriko ondasun zein eskubideen beste titular batzuek, herri-administrazioekin aplikatu behar den arauteria bereziaren ondoriozko gaitzkalteengatiko beste kalteordainik edo konpentsaziorik hitzartzen ez dutenean bakarrik erabiliko dira desjabetzapen ahalmenak.

2.- Lur publiko zein pribatuan burutu nahi diren iharduketa guztietarako, beharrezkoa izango da jabe edo eskubidearen titularraren baimena, indarrean dagoen legeriak emandako ahalmenak egikaritzeko

Administrazioak duen aukeraren kaltetan jo gabe.

7. atala.- Kalteordainak eta mugak.

Legebidezko ondare eskubide zein interesak edo jabetza pribatua kendu edo bereziki mugatzeagatik gertaturiko errenta galera izango da kalteordainaren xede, Parkearen eremuan Natur Baliabideen Antolamendurako

Planak eta Erabilera eta Kudeaketarako

Planak ezarritako murrizketa edo mugak indarrean jartzeko helburuaz suertatzen denean.

8. atala.- Parkearen administrazioa.

1.- Aralarko Parke Naturalaren administrazioa

Gipuzkoako Foru Diputazioari dagokio.

2.- Kontrol, kontsulta eta lankidetza organo izateko,

Patronatu bat sortu beharko da; Patronatuan, gutxienez, honako hauek egon beharko dute ordezkaturik:

a) Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Diputazioa.

b) Udalak eta EnirioAralarko Mankomunitatea.

c) Jabe partikularrak.

d) Sektorekako elkarteak.

e) Bestelako elkarteak.

3.- Parke Naturalaren kudeaketa eta administrazioaren arduradun gisa, Foru Aldundiak zuzendariartatzaile bat izendatuko du.

4.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak antolamendurako plan honetan eta Erabilera eta Kudeaketarako

Plan Eraentzailean biltzen diren helburu, jarraibide eta arauak bete daitezen jagongo du, legezkotasun printzipioaren menpean ihardungo du, administrazio iharduera, oro har, eraentzen duten arau eta printzipioetara, eta plan horiei buruz edota plan horiek osatu eta garatzeko gainerako tresnetan ezartzen diren arau eta jarraibideetara makurturik. Ihardutean, edonola ere, zioak agertarazi beharko ditu.

Parkearekin zerikusia duten administrazio izapideetarako leihatila bakarreko sistema ezartzeko behar diren prozesuak definituko ditu.

II. IDAZPURUA.- ANTOLAMENDUA

ETA ARAUTERIA

I. ATALBURUA.- IHARDUERA ETA ERABILEREN

ERREGULAZIORAKO ETA BALIABIDEEN

BABESERAKO HELBURUAK, JARRAIBIDEAK ETA

ARAU OROKORRAK

A SEKZIOA.- IHARDUERA ETA ERABILEREN

ERREGULAZIORAKO HELBURUAK, JARRAIBIDEAK

ETA ARAU OROKORRAK

9. atala.- Iharduera eta erabilerak.

A.- ARAUAK.

Barruti bakoitzarentzat ezartzen den arauteria gorabehera eta hirilur gisa definitzen diren barrutietan salbu, debekaturik dago, izaera orokorraz, Parkearen barruan jarraian adieraziko diren erabilera eta/edo iharduerak gauzatzea, horretarako Iharduera Ekonomikoen

Sailkapen Nazionala (C.N.A.E.) erreferentziatzat hartuz:

1. atalburua.- Energia eta Ura, 151 (energia elektrikoaren ekoizpen, garraio eta banaketa) eta 160. (uraren hartze, arazketa eta banaketa) idazatiak salbu.

2. atalburua.- Mineral ezenergetiko eta eratorritako produktuen erauzketa eta eraldakuntza. Industria kimikoa.

Debeku horretatik salbuetsita geratuko dira

Ataungo udal mugarteko Arrateta izeneko harrobia eta hurbileko ingurugiroa berreskuratzeko izan daitekeen planak eragindako lanak.

3. atalburua.- Metalen eraldaketarako industriak.

Doitasuneko mekanika.

4. atalburua.- Manufakturako beste industria batzuk, honako idazati hauek:

434: Zuntz gogorren eta beraien nahasturen industria.

437: Alfonbra, tapiz eta ehun inpregnatuen fabrikazioa.

441: Larru eta larru iletsuen zurratze eta leunketa.

471: Paper orearen fabrikazioa.

472: Paper eta kartoiaren fabrikazioa.

473: Paper eta kartoiaren eraldaketa.

481: Kautxuaren eraldaketa.

482: Gai plastikoen eraldaketa.

10. atala.- Nekazaritza eta abeltzantza erabilerak.

A.- HELBURUAK.

1.- Aralarko Parke Naturalean burutzen diren landaihardueraketa artzantzarako guneak mantendu eta garatzeko behar diren guneak sustatzea, modu horretara kultur eta natur balioak artatzen lagunduz.

2.- Egungo ekoizpen sistemak hobetu, errentagarritasun ekonomiko handiagoa eta kalitate hobeko produktuak lortzearren.

3.- Larre baliabideen kalitatearen gehiagotzea eta aziendaren osasun eta ekoizpen baldintzen hobetzea.

4.- Artzainen bizimoduen baldintzak hobetzea.

B.- JARRAIBIDEAK.

1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak nekazaritza eta abeltzantza erabilerak manten daitezen jagongo du. Erlazaintza ere abeltzantzaren barruan dagoela ulertuko da.

2.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak

Aralarko abeltzantzaren antolamendua jorratuko du.

3.- Abeltzantza iharduerak ematen direneko udalerriek, iharduera horiek arautzeko beharrezkotzat jotzen dituzten ordenantza guztiak aterako dituzte, Natur

Baliabideen Antolamendurako Planaren eta hura garatzen duen Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailearen zehaztapenekin bat etorriz.

4.- OPko 82. mendiko larreguneetako abeltzantzaren antolamenduan EnirioAralarko Mankomunitateak duen ardura babestu eta/edo indartuko da.

C.- ARAUAK.

1.- Parkeko eremu publikoetako larreak, dagokien erroldan inskribaturik dauden aziendek bakarrik erabil ditzakete.

2.- Larre berriak, %30etik gorako aldapa duten lurretan ezingo dira sortu. Kasu bakanetan, lurren ezaugarrien arabera, aurretikako txosten ziodun baten ondoren eta parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak berariazko baimena emandakoan, baimendu ahal izango dira.

3.- Larre berrietan, beraien azaleraren %5 gutxienez bertako ezpezieen basotxoak eratzeko utziko da, edo bestela, bertako espezieen landaketa bat egin beharko da, ha bakoitzeko 25 oineko gutxienezko dentsitatea emanik. Zuhaitzen kokapena inguru hauskorren babeserako egingo da lehenik eta, horrelakorik ez badago, larreak hobetzea eta azienda babestea izango dira irizpideak.

4.- Abeltzantzarako egiten diren instalazioek, aipatzen diren kasu hauetan parkea kudeatzeko ardura duen erakundearen baimena beharko dute: 40 buru baino gehiago dituzten behi ikuiluak, txerrienak 30 ugaltzaile, ziklo itxian, edo gizentzeko 10 buru baino gehiago dituztenean eta 1.000 leku baino gehiago dituzten oilo eta untxien ustialekuak.

11. atala.- Basogintza erabilera.

A.- HELBURUAK.

1.- Zuhaitz sailetatik atera daitezkeen mota guztietako onurak kontutan izanik, Aralarren zuhaitzez estalita egun dagoen azalera mantentzea.

2.- Ahal den neurrian, bertako espezieetako zuhaitzek estaltzen duten azalera gehitu, parkeko interes ekologiko eta sozialak bateratuz.

3.- Hazkuntza azkarra eta ertaina duten espezieen birbasoketak, ekoizpen ahalmen nahikoa izaki inpaktu aipagarririk eragingo ez duten inguruetara mugatu eta, hauekin batera, lurzoruak egokitzearren eta hobetzearren beharrezkoak gertatzen direnetara edo espezie klimazikoetarako bidean tarteko maila bezala erabiltzen direnetara.

4.- Parkeko zuhaitz sailek osasun eta hazkuntza egoera onean iraun dezaten zaintzea.

5.- Batez ere inguru naturalaren babespenera zuzenduta egongo den kudeaketa egitea.

B.- JARRAIBIDEAK.

1.- Kudeaketarako plan teknikoak egitea bultzatuko da, mendi publikoetan nahiz jabego pribatua dutenetan.

2.- Baso jabeen elkartzea indartuko da.

3.- Baso bideen kopurua eta bide horiek eraikitzeko era, basogintza lanak egiteko eta zaintzeko benetako beharrizanetara egokituko dira.

4.- Zuhaitzak ebakitzeko baimenak ematerakoan, teknika, ekonomia, paisaia eta ekologiari buruzko irizpideak erabiliko dira.

5.- Baso sailen mugen taiuketan, hala espezie ezberdinen erabileran nola ebakieretan eta beste ekintzetan, halabeharrez ez bada, ez dira mendietan lerro zuzenak erabiliko.

6.- Bertako landaretza errespetatuko da, batez ere ibar eta urbazterretan.

7.- Ingurunean inpaktu arina duten teknikak bultzatuko dira eta, era berean, ebakiera hondarrak mekanikoki desegiteko erabil daitekeen makineria.

8.- Espezien nahasketa lagunduko da birbasoketa guztietan.

9.- Zuhaitzen birsorketaren kalterako ez denean, zuhaitz sailak baso eta larre gisa ustia daitezen bultzatuko da.

10.- Hostozabalen basobeherak hostozabalen baso garai bihurtzera jo beharko da.

11.- Erretzeko arrisku handia duen landaretzak estaltzen dituen esparru zabaletan, erregaitzak diren landareerakuntzak sustatuko dira.

12.- Antolatutako mendietan antolaketaren irizpideak jarraituko dira. Antolaketa irizpideen berrikusteak edo etorkizunean egin daitezkeen antolaketak,

Mendi Zerbitzu, titular eta parkeko zuzendaritzaren artean adostu beharko dira.

C.- ARAUAK.

1.- Birbasoketak egiteko, lurra prestatzeko edo garbiketetarako makineriaren erabilera araututa geratzen da. Horretarako, honako arau hauek jarraituko dira:

1.1.- %50etik gorako maldetan autopropultsaturiko makineriarik ezingo da erabili.

1.2.- %30etik eta %50era bitarteko maldetan, zuloak egiteko, luberritzeko edo airean igurtzitzeko erabili daiteke makineria.

1.3.- %30etik beherako maldetan makineria erabiltzea baimentzen da, hala ere lurzoruarentzat eta paisaiarentzat inpakturik ekartzen duten basogintza lanak ez dira onartuko, hala nola, goldekin eginiko lurrazpi lanak, aterrazamenduak edo ildokatzeak.

1.4.- Eskumakineriaren erabilera edozein malda motatan baimenduko da.

1.5.- %50etik beherako maldetan, eskuz egiten diren lanek lehentasuna izango dute.

2.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunaren berariazko baimenik gabe, edozein zuhaitz botatzea debekatzen da.

3.- Erabateko ebaketek, zati batean 5 ha baino gehiagoko azalera hartzen dutenean, parkea kudeatzeko ardura duen erakundearen baimen berezia beharko dute, ingurunean duen eragina eragileak xuritu ondoren.

4.- Bertako espezieek gehiengoa duten mendien ustiapenean, parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak, sailen egonkortasuna bermatzearren, behar diren mugak jarriko ditu.

4.1.- Erabateko ebaketak aparteko kasuetan bakarrik baimenduko dira, eta kasu horietan, jabeak, bi urteko epearen barruan lehen zeuden espezieekin berriro ere birbasotu beharra izango du; zailtasun teknikoak daudenean, flora elkarte bereko beste zuhaitz espezieren bat erabili ahal izango du birbasoketarako.

4.2.- Erabilera aldaketak, aparteko kasuetan bakarrik baimenduko dira.

5.- Parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak mugak jarri ahal izango ditu, ebakitzeko eta ateratzeko metodoei edo urtaroari dagokienez. Ingurunearentzat inpaktu berezia duten ustiapenak sumatzen direnean, parkearen helburuekin bat datozen moduak erabiltzen diren arte, parkea kudeatzeko ardura duen organoak ustiapena gerarazteko ahalmena izango du.

6.- Birbasoketa guztiek parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena izan beharko dute, horretarako, barruti bakoitzeko araudia betetzeaz gain, inguruarekiko egokitzapenirizpide teknikoak erabiliko direlarik.

7.- Koniferoek osaturiko zuhaiztietan, Erabilera eta

Kudeaketarako Plan Eraentzaileak bertako hostozabalez osaturiko sailak, nahiz linealki nahiz basotxoetan, lortzeko mekanismoak jarriko ditu martxan. Ekologiaren zein paisaiaren ikuspegitik behar den dibertsitatea zaintzeko edo fauna basatiaren babesleku izan eta suaren aurkako berezko oztopo gerta daitezen egingo dira.

Arauteriaren diseinua egiterakoan, orokorki, zati hauek baso sailaren %5a baino gehiagoko azalerarik ukitu ez dezaten saiatuko da, bereizgarri fisiko saihestezinak direnetan salbu, hala nola ubideen mugakideak diren lursailen kasuan.

8.- Lurrean, ubideetan, azpiegitura edo bideetan edozein motatako baso ustiapenak direla eta, egiten diren kalteak, baso ustiapenaren egileak ongitu beharko ditu, horretarako gehienezko epea ustiapena bukatzen denetik 6 hilabetekoa izango delarik. Parkea kudeatzeko ardura duen organoak ustiapenaren emakidaprozeduran fidantza bat ezarriko du, aipatutako ongitze horren bermagarri izan dadin.

12. atala.- Ehiza eta arrantza erabilerak.

A.- HELBURUAK.

1.- Aralarko Parke Naturalean egiten den ehiza iharduerak honako helburu hauek bete beharko ditu:

1.1.- Fauna orokorrean babestea, espezieen osasun eta genetika egoera zainduz.

1.2.- Biztanleriak kontrolatzea, biztanleria horien eta bizi direneko natur eta giza ingurunearen arteko oreka lortzeko.

1.3.- Inguru natural babestua, jolas eta ekonomi baliabideez hornitzea.

2.- Arrantzaren arauketa, Aralarko Parke Naturalean ondorengo helburuek gidatuko dute:

2.1.- Uren kalitatea eta ibaietako ubide eta urbazterren egitura babestea.

2.2.- Uretako fauna, bere aniztasuna eta edukin genetikoa babestea.

2.3.- Inguru natural babestua jolas aukerez hornitzea.

B.- JARRAIBIDEAK.

1.- Parkearen lurralde osoa ehizaren kudeaketarako unitate bat da. Kudeaketaz arduratuko den organoak ehizaespezieen aprobetxamendu eta artapen egokia burutu dadin jagongo du, lurraren titularrekin eta ehizarako eskubideen adjudikatariekin ados jarrita.

2.- Parkearen kudeaketaz arduratuko den organoak, ekintza hau antolatzeko plan teknikoa egingo du, ehizak

Parkean garatzen diren beste ekintza guztietan, jolas ekintzetan batez ere, sor ditzaken interferentziak gutxitzearren beharrezkoak diren neurriak proposatuz.

2.1.- Plan horrek ondoko alderdi hauek jorratuko ditu:

a) Ehiza eta arrantza aprobetxamenduak ireki eta hersteko datak.

b) Parkearen aldeztaketa, ehiza eta arrantza erabilerei dagokionez.

c) Ehizan iharduteko moduak.

d) Ehiztari eta arrantzaleek kudeaketan izango duten parte hartzea.

2.2.- Inguruko honetako ehiztari eta arrantzale elkarteek parte hartuko dute plana egiterakoan, parkearen kudeaketarako organo arduradunak erabakitzen duen moduan.

C.- ARAUAK.

1.- Zenbait espezie, beti ere ehizak parkeko biztanlerien biziraupenerako arriskurik ekartzen ez duenean, ehizatu ahal izango dira indarreko legeriaren arabera eta, kupo, data eta tokiei dagokienez, antolamendurako plan honen eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailearen helburuekin bat datozen mugekin.

2.- Aralarko Parke Naturalaren barruan sartutako lurrek ehizaaraubide bereziaren menpeko lurren kalifikazioa izango dute. Parkearen kudeaketaz arduratuko den organoa ehizarako aukerak eskaintzeko arduraduna izango da, ahal den neurrian herrietako eta lurren jabeen interesak kontutan hartuko dituelarik.

3.- Egun Parke Naturalean dauden ehiza eta arrantzako espezie egonkorretako ale berrien sarrera gauzatzeko, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren berariazko baimena nahitaezkoa izango da.

4.- Aralarko Parke Naturaleko ibai eta erreketan, arrantza arautuko da.

5.- Aralarko Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketarako

Planak urtegi eta ibaien zatiak arrantzarako erabiltzea kontuan har dezake, arrain biztanlerien egoeraren arabera sor daitezken mugekin eta parkearen jolas egitarauetan laguntzearren.

D.- Behin-behineko ARAUA.

1.- Ehiza eta arrantza parkea kudeatzeko ardura duen organoak eginiko planen bidez arautzen diren arte, ustiapenerako urteroko aginduen bidez arautuko dira, aipatutako organoak ehiza eta arrantza baliabideak antolatzeko behar diren neurri zehatzak har ditzakeelarik.

13. atala.- Jolas iharduerak.

A.- HELBURUAK

1.- Jolas erabilerak laguntzea, biztanlegoa Aralarko inguru naturalera gerturatzea ahalbidetuko duen eta kalitate onekoa den eskaintza baten bidez.

2.- Naturaren gozamena, herrien garapenaren eta inguru naturalaren babespenaren ondorioz datozen beharrekin baterakor bihurtzea.

B.- JARRAIBIDEAK.

1.- Dauden edo sortu daitezkeen jolas erabileren bilakaera arautu eta kontrolatuko da, lur eremu osoa eta bertan dauden iharduera guztiak kontutan harturik.

2.- Barruti espezifikoetan jolas iharduera jakin batzuen bilakaera lagunduko da, babeserako edo beste erabilerekiko (jolaserakoak nahiz bestelakoak) kalteak sortzeko arriskurik ez duen erabilera maila batera heldu arte.

3.- Edozein jolas ihardueren bilakaerak berarekin ekarri beharko ditu erabiltzen duen lekuaren egokitze, mantentze, sustatze eta dibulgazioa, haren funtzionamendu egokia ahalbidetu dezan.

4.- Inguraldeko udalekiko koordinazioa bilatuko da, babes helburuekin desadostasun handiena duten jolas erabilerak inguruko eremuetara bideratzearren.

5.- Lurralde guztia zaintza, begirapen eta mantenimendu zerbitzu batez hornituko da, baimendutako iharduera guztien garapen egokia kontrola dezan.

C.- ARAUAK.

1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak edozein jolas iharduera debekatzeko ahalmena izango du, beste iharduera batzuen (jolaserakoak nahiz bestelakoak) garapen egokia edo/eta ekosistemen funtzionamendua garbiki aldatzen duela iritziz gero.

2.- Parkearen eremu osoan, motoredun ibilgailuen (4X4, motokros, triala,...) erabilera galerazten da, iragaitza askekoak diren eta baimendurik dauden bideetan salbu, plan honen 16. atalaren B.1. idazatian definitu bezalaxe.

3.- Aterpe edo txabolen handitzeak, berregokitzeak edo aldatzeak eta eraikitzeak, jolas erabilerako helburuarekin egiten direnean, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren oniritzia beharko dute.

4.- Jolas helburuekin (eraikuntza, suak, etab.) egurra ebakitzea debekatzen da parkearen eremu osoan, aurretikako baimenik ez badu.

5.- Gau batez kanpatzea baimentzen da ilundu baino bi ordu lehenagotik eguna argitu eta bi ordura bitartean, parke naturalaren eremu osoan, erreserba barrutietan ezik. Lur pribatuetan, jabearen baimena ere beharrezkoa izango da.

6.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak honako gai hauek arautuko ditu:

6.1.- Jolas erabileretarako, eremu honetan egun kokatzen diren aldeen mugaketa.

6.2.- Jolas iharduerak garatzeko leku eta denbora sekuentzien ezarketa.

6.3.- Iharduera hauek garatzeko ekipamendu, zerbitzu, sustapen eta dibulgazio arloetan dauden gutxienezko beharrak.

6.4.- Jolas iharduera bakoitzerako berariazko arautegia.

6.5.- Endekatze prozesuak detektatu direneko lekuetan ematen diren berreskuratze eta mantenimendu beharrak.

D.- Behin-behineko ARAUAK.

1.- Errepideetatik, biztanleak dituzten guneetara iristeko auzobideetatik eta landaguneetako kaleetatik baimenduta dago motoredun ibilgailuak ibiltzea, eta gainera honako hauetara heltzeko tarteetatik:

- Mankomunitateko muga, Lareoko urtegira doan aldaian. - Mankomunitateko muga, Eniriora doan aldaian. - Olatako Zelaia, Zaldibitik hasten den aldaian. - Amarlekuta, Amezketatik hasten den aldaian.

2.- Jolas erabileretarako egun dagoen ekipamendua (iturriak, seinaleztapena, picnicguneak, aterpeak...) kontrolatu eta mantendu egingo da.

3.- Kanpatzea, arauteriaren 4. idazatian aipatutakoa salbu, parkearen kudeaketaz arduratuko den organoari eskabidea egin ondoren bakarrik baimenduko da.

Honek erabakiko du egoteko lekua eta denbora, baita baimendutako kanpaketa kopurua ere.

4.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak seinaleztatuko dituen leku zehatzetan ibilgailu kopuru jakin bat aparka dadin baimenduko da, eta horretarako kontrola ezarriko da.

14. atala.- Ikerketa eta zientzi iharduerak.

A.- HELBURUAK.

1.- Inguru Natural Babestuan ematen diren prozesu naturalen dinamika eta bilakaera ezagutzea.

B.- JARRAIBIDEAK.

1.- Ingurunearen Jarraipenerako Plana antolatuko da, edozein momentutan natur eta kultur ingurunearen egoera jakitearren eta, beharrezkoa gertatzen den kasuetan, parkean dauden ekosistemen kalitatea babesteko behar diren ekintza neurriak proposatzearren.

2.- Aralarko ingurune naturalarekin eta bere berezitasunekin erlazionaturiko ikerketa lanak egitea bultzatuko da, ingurune naturalarekiko ahalik eta inpakturik txikiena duten teknika eta sistemak erabiliz.

3.- Zientzi Aholkamendurako Batzordea eratuko da,

Parke Naturalean zientzi iharduerak gainikusi eta arautuko dituena. Batzorde horrek ikerketaren salbuenespenezkotasun eta interesari buruzko erabakiak hartuko ditu.

C.- ARAUAK.

1.- Parke naturalean garatzen diren zientzi edo ikerketa iharduera guztiak, parkearen kudeaketarako organo arduradunari ezagutarazi beharko zaizkio. Parketik edozein material atera edo biltzea beharrezkoa bada, edo natur ingurunea ezertan aldatzen bada, berariazko baimena eskatu beharko zaio parkearen kudeaketarako organo arduradunari, zeinek jakinaraziko baitio iharduera burutzen deneko udalari.

2.- Zientzi edo ikerkuntza iharduerak burutzeko denean, erabilera murriztuko bideetatik gaiak eta pertsonak garraiatzeko iragaitehaizugo bereziak eman ahal izango dira. Era berean, gaiturik ez dauden aldeetan kanpalekuak edo beste azpiegitura beharrezko batzuk jartzeko baimena eman ahal izango da.

3.- Parkean egindako ikerketen arduradunak, lehenagoko baldintza naturalak berreskuratzeko behar diren lanak egin beharko ditu.

15. atala.- Hezkuntza iharduerak.

A.- HELBURUAK.

1.- Jendea natur ingurura hurbiltzea, ingurune horri buruzko ezagutza zabaltzeko eta, batez ere hiriko biztanleen kasuan, natura artatu beharrarekiko jarrera adikorragoa lortzeko.

B.- JARRAIBIDEAK.

1.- Aralarko natur eta kultur ondarearen balioak jendartera hedatzeko, horrela egitea premiazkoa baita, behar den informazio eta hezkuntza azpiegitura antolatuko da.

C.- ARAUAK.

1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, parkearen «Hezkuntza Erabilerarako Plana» egingo du, non jorratuko baitira martxan jarri beharreko iharduerak eta haiei loturiko azpiegiturak.

2.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena beharrezkoa izango da hezkuntza azpiegiturako instalazio guztietarako -eraikinak, panelak, seinaleak eta abar-, parkearekin zerikusirik ez duten pertsona edo organismoen menpekoak direnean.

16. atala.- Eraikuntza eta azpiegitura iharduerak.

A.- JARRAIBIDEAK.

1.- Jadanik eraikita egon eta eraberritzea eskatzen duten azpiegituretan, paisaian duten eragina gutxitzeko behar diren zaharberrikuntza neurriak gauzatuko dira.

2.- Eraikuntza eta azpiegitura berriak parkearen ingurunera moldatu beharko dira, sortu ditzaketen inpaktuak gutxituz.

3.- Aralarko Parke Naturalerako bideazpiegituren plan bat eratuko da, mendizerraren bide sarerako plangintza orokorki eginez.

B.- ARAUAK.

1.- Aralarko bide, errepide eta aldaiak, ibilgailuen iragaitzari dagokionez, honela sailkatuko dira:

1.1.- Iragaitza librea: errepideak, parkearen barruan dauden eta biztanleak dituzten guneetako kaleak, eta bailara eta baserri bakanetara heltzeko bideak. Ibilbide hauetan ibiltzea eta geratzea, aplikatzekoak diren arauek bakarrik mugatuko dituzte.

1.2.- Iragaitza baimendua: Erabilera eta Kudeaketarako

Plan Eraentzailean definituko diren jolasguneetara doazen parke naturaleko aldai eta bideak. Ibilbide hauetan, parkearen kudeaketarako organo arduradunak egokitzak jotzen dituen mugak ezartzeko ahalmena izango du, eta erabiltzaileak ezin izango dira hauetatik kanpora ibili.

1.3.- Iragaitza murriztua: beste aldai eta bide guztiak.

2.- Parke naturaleko bisitariek ezin izango dute barruan aparkatu, iragaitza libreko bideetan horretarako gertatu diren guneetan eta Erabilera eta Kudeaketarako

Plan Eraentzailean definituko diren gune baimenduetan ezik.

3.- Parke Naturaleko iragaitza murriztuko bide eta aldaietan motoredun ibilgailuak erabiltzea debekaturik geratzen da. Ibilbide hauek Parkearen zerbitzuek bakarrik (zainketa, sorospena, salbamendua,...) erabil ditzakete, edota abeltzantza, basogintza eta mendiko aterpeetarako zerbitzuek. Parkearen kudeaketarako organo arduradunak beste erabilera batzu baimendu ditzake.

4.- Oinezkoek parke naturaleko aldaiak, bideak eta bide zidorrak erabil ditzakete, eta parkearen kudeaketarako organo arduradunak egokitzat hartzen dituen mugak jar ditzake.

5.- Aldai berri bat zabaltzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimen eta onespena, sustatzaileak txosten bat aurkeztu ondoren; txosten horrek bide berri baten beharra bidezkotuko du, daudenek lortu nahi diren helburuak betetzen ez dituztelako, diseinu aukera batzuk aurkeztuko ditu, obraren eragina ebaluatuko du eta obrak ekar lezakeen ingurugiroko inpaktua gutxitzeko behar diren neurriak proposatuko ditu. Trazaketan, %10etik gorako maldak saihestuko dira; muga hori salbuespenez eta paisaiarentzako eragin kaltegarriak ekiditeko gainditu ahal izango da. Uraren pasabideak gainditzeko, hala iraunkorrak nola sasoikoak, fabrika obra egokiak egingo dira.

6.- Parkearen kudeaketaz arduratuko den organoak,

Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak zehazten duenearekin bat etorriz, baimendu ala gaitzetsiko du «Hirilur eta Azpiegitura Barrutitik» at dagoen edozein seinale, bidemarka, errotulu, plaka edo monumentu oroigarri, edota mendiko buzoi.

7.- «Hirilur eta Azpiegitura Barrutitik» at ez da onartuko Parkearekin zerikusirik ez duen ezein motatako kanpopublizitaterik, ez euskarri artifizialean ez euskarri naturalean.

8.- Ostalaritza edo merkataritza establezimenduen izena adierazten duten iragarkiak ez dira kanpo publizitatetzat hartuko. Iragarki hauek, dena dela, Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak zehaztuko dituen eta parkearen estetika orokorrarekin bat etorriko diren tamainu, mota eta abarrei buruzko irizpideetara makurtu beharko dira.

9.- Energia elektrikoa banatzeko hariteriak (100 kvtik beherakoak) eta isurkin erako energia fosila, lurrun edo ur beroa banatzeko lineak eraikitzeko proiektuetarako (hiri lurzoruan ezik) eta energia elektrikoa transformatzeko azpiestazioetarako, beharrezkoa izango da

parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena.

10.- Eraikuntza berrien instalazioa, «Hirilur eta

Azpiegitura Barruti» gisa definiturik dagoen lurraldetik at denean, ukituriko udalerriko ordezko arauek eraenduko dute, eta beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren onespena. Hirilur eta azpiegituretarako definituriko barrutitik kanpo eta ordezko arauetan definituriko landaguneetatik kanpo, lehen sektoreari lotuta ez egonik, egoitza erabilera izango duen eraikuntza berririk ez da inola ere baimenduko.

11.- Egun dauden eraikuntzetan egin beharreko edozein ihardueratarako, udalerri eskuduneko ordezko arauek aginduko dute, eta beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren onespena.

12.- EnirioAralarko Mankomunitatearen kasu berezia dela eta, ordezko araurik ez baitu, mankomunitatea ordezkatzen duen erakundearen eta parkearen kudeaketarako organo arduradunaren arteko akordioen bidez onartuko dira eraikuntza iharduerak.

13.- Landazabal barrutiko lurzorua hiri lurzoru edo lurzoru urbanizagarri gisa birkalifikatzeko, ez da beharrezkoa izango honako antolamendu plan hau aldatzea.

Birkalifikazioak beste barrutiren bat ukituz gero, beharrezkoa izango da antolamendu plana osorik berrikustea.

C.- BEHIN BETIKO ARAUAK.

Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea onartzen den bitartean, Behin-behineko arau hauek hartuko dira kontutan:

1.- Udalerri bakoitzeko ordezko arauek eraenduko dute azpiegitura berrien eraikuntza.

2.- Iragaitza baimenduko bidetzat honako hauetara heltzeko tarteak hartuko dira:

- Mankomunitateko muga, Lareoko urtegira doan aldaian. - Mankomunitateko muga, Eniriora doan aldaian. - Olatako Zelaia, Zaldibitik hasten den aldaian. - Amarlekuta, Amezketatik hasten den aldaian.

3.- Aldai eta bideetan bizikletaz ibiltzea baimentzen da, baina ez hauetatik kanpo.

17. atala.- Bestelako iharduera eta erabilerak.

A.- ARAUAK.

1.- Leku irekietan sua egitea debekatzen da, jolas, abeltzantza eta basogintza ihardueretarako ezartzen diren salbuespenetan ezik.

2.- Debekaturik egongo da parkeko baretasun eta lasaitasuna urratzea, ihes libreko ibilgailu, megafono, turuta, musika tresna, irrati edo antzekoak gogaikarria den bolumenean erabiliz.

3.- Sute baten ondoren, lurraren edozein erabilera aldaketa debekatzen da, lehen soilik zeuden lursailak zuhaitzez janztekoak ez badira.

4.- Motoredun baliabideak erabiltzen dituen edozein kirol iharduera edo proba debekatzen da, lur guztietarako ibilgailuak baimendurik ez dauden lekuetatik iragaitea barne.

5.- Edozein gai kimikoren erabilera -bere dosia eta aplikatzeko modua, landare zein abere sanitatezko helburuekin, zomorrohilkari, belarrilkari edo emangarri gisa-, Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean ezarritako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da, erabilera horri aplikatu behar zaizkion arauetan xedaturikoari lotuta, edonola ere.

6.- Suaren erabilera estentsiboa debekatzen da.

Eskuduna den organoak egun berean berariazko baimena ematen duenean eta hondarrak pilatu ondoren bakarrik baimenduko da. Gainera suaren aurkako talde baten zaingoa beharrezkoa izango da eta ilundu baino ordubete lehenago suak erabat itzalita geratu beharko du.

B SEKZIO A.- BALIABIDEEN BABESERAKO HELBURUAK,

JARRAIBIDEAK ETA ARAUDI OROKORRA

18. atala.- Lurzoruaren zainketa.

A.- JARRAIBIDEAK.

1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak lurzoruaren baliabideak arta daitezen jagongo du, galerak gutxitzeko behar diren ekintzak burutuz.

2.- %50etik gorako malda duten azalerak zuhaitzez estaltzera joko da.

B.- ARAUAK.

1.- Debekaturik egongo da lurzoruaren oraingo egoera ezertan aldatzea, baimendutako ihardueretarako -abeltzantza, nekazaritza, basogintza, eraikuntza edo azpiegiturak- beharrezkoak diren aldaketak salbuetsita.

Parkearen kudeaketarako organo arduradunak beste eginera batzuk baimendu ahal izango ditu, interes orokorrak horrela eskatzen duenean: zundaketak, zientzi ikerketak, eta abar.

2.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak ihardueren burutzapena arautu edota debekatu ere egin ahal izango du, ezin onar daitezkeen lurzorugalerak edo lerradurak gertatzen diren lekuetan.

3.- Lurzoruaren aprobetxamendu mota transformatzeko, zuhaiska edo zuhaitzez osaturiko estalkia ezabatzenbada eta 5 ha-tik gorako azaleretan egiten bada, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena.

4.- Debekaturik dago lurzoruaren eta landareestalkiaren oraingo egoeraren aldaketa dakarren edozein obra egitea parkearen kudeaketarako organo arduradunak gainikusi gabe.

5.- %30etik gorako maldak dituzten lurretan, debekaturik daude zuhaitzen galera dakarren erabilera aldaketa batera zuzendutako iharduera guztiak.

19. atala.- Baliabide ekologikoen zainketa.

A.- JARRAIBIDEAK.

1.- Uraren kalitatea, azaleko nahiz lurrazpikoarena, zainduko da eta gutxienezko ur-etorri ekologikoak segurtatuko dira, arroen ezaugarrien eta berezko balantze hidrikoaren arabera.

2.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak,

Urei buruzko Legeak definitutako ibaibideen hegi, ubide eta urbazterrak arta daitezen jagongo du. Alde horien egitura edo landaretza aldatzen duten obren burutzapenak ekar litzakeen eraginak ahal den gehien gutxituko dira.

3.- Mendizerraren plangintza hidrologikoa egingo da, ubide edo urbazterretan egindako urekarketa eta urbideak, unean-uneko isurketa eta aldarazpenak inbentariatuz.

B.- ARAUAK.

1.- Debekaturik egongo da edozein isurketa egitea, horretarako baimendurik dauden lekuetan ezik, indarrean dagoen legeriak arautzen dituen baldintzetan.

2.- Debekaturik egongo da ziklo hidrologikan edo parkeko uren kalitatean eragin txarra izan dezakeen edozein gai kimiko erabiltzea.

3.- Edozein obra hidrauliko burutzeko beharrezkoa da parkearen organo kudeatzailearen baimena, indarrean dagoen legerian xedaturikoaren kalterik gabe.

4.- Urtegien edo ubideen karrakaketa eta garbiketetarako, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena beharko da.

5.- Ongarriketetarako, 5 ha baino gehiagoko azalera hartzen dutenean, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena beharko da.

6.- Debekaturik dago ibaiubideetatik hartxintxar eta hondarrak erauztea.

7.- Lareo urtegi, Agauntza ibai eta Amezketa eta

Amundarain erreken mugakideak diren eta hirilur eta azpiegitura barruti gisa sailkaturik ez dauden lurrek babesaldea izango dute. Agauntza ibai eta Amezketa eta Amundarain erreken ubideen alde bietako 50 eta 25

m-ko zabalerako lurrerrenkek, hurrenez hurren, osatuko dute babesalde hori, eta Lareo urtegiaren kasuan, haren inguruko 200 m-ko zabalera duen lurrerrenkak; neurketak urbolada arrunt handienetako maila gorenetik edo urtegiaren maila gorenetik egingo dira.

Uren kalitatea ziurtatzeko, ubide eta urbazterren atzemate edo aldaketak saihesteko eta arrisku naturalen ondoriozko kalteak ahal den gehien gutxitzeko behar diren kontrol eta mugen menpean egongo da babesaldea.

20. atala.- Flora eta faunaren zainketa.

A.- JARRAIBIDEAK.

1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak parke naturalean egoera basatian bizi diren abere eta landareen espezieak artatuko ditu, baita beren aniztasuna eta edukin genetikoa ere.

2.- Habitat urri edota hauskorrak gordeko dira, hala behar duten espezie, biztanleria eta komunitateentzako babes-neurri zehatzak ezarriz.

3.- Biztanlerien purutasuna jagongo da, Aralarko

Parke Naturalaren eremukoa ez den geografi azpiespezie edo arrazarik sar dadin ekidinez.

B.- ARAUAK.

1.- Debekaturik egongo da abereak hil, kaltetu, zirikatu edo artegatzea, baita kume, arraultze edo habiak biltzea ere, plan honetan jasotako balizkoetan edo parkearen kudeaketarako organo arduradunaren berariazko baimenaz izan ezik.

2.- Debekaturik egongo da landareak erauzi, suntsitu edo kaltetzea, plan honetan jasotako balizkoetan edo parkearen kudeaketarako organo arduradunaren berariazko baimenaz izan ezik.

3.- Landare edo onddoen bilketa, merkataritzahelburuekin burutzen bada, parkearen kudeaketarako organo arduradunak baimendu beharko du.

4.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak arautu ahal izango du landare edo onddoen bilketa, norberak kontsumitzeko denean.

5.- Babesturiko naturgunean egun dauden basaabereen espezieetako ale berriak sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren berariazko onespena.

6.- Parke naturalean egun ez dauden basaespezieak sartu edo birsartzeko, beharrezkoa izango da plan tekniko egokia, zeinek bilduko baititu, gutxienez, zioen azalpena, sartzeak ingurugiroan duen eraginaren ebaluazioa, eta espezie horren jarraipen eta kontrolerako plana; plan teknikoa parkearen kudeaketarako organo arduradunak onetsi beharko du.

7.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak abereen biztanleriak kontrolatuko ditu eta biztanleria horien osasun egoera zainduko du. Espezie baten ugalketa ekosistemen egonkortasunerako, pertsonen osasun edo segurtasunerako kaltegarria denean, edota «arriskuan dauden espezieetarako» edo parkean burutzen diren ekonomi ihardueretarako kalteak aldez aurretik ekiditeko ere, parkearen kudeaketarako organo arduradunak ale batzuk harrapatu edo hiltzeko baimena eman ahal izango du.

8.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak berariaz baimendu eta bidezkotu ezean, debekaturik egongo dira iharduketa guztiak urbazter edo hezeguneetako basoetan.

9.- Izurriteen aurkako kanpainek eta espezieak kontrolatzeko edo desagertarazteko tratamenduek, intsektuhilkari,belarhilkari edo lehorreko nahiz uretako faunarentzat A, B edo C motatako toxikotasuna duten edo oso toxikoak diren produktuak erabiltzen dituztenean eta 10 ha bainan gehiagoko azaleretan egiten direnean, nahitaezkoa izango dute parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena.

21. atala.- Paisaiaren zainketa.

A.- JARRAIBIDEAK.

1.- Paisaiaren aldetik degradaturik dauden aldeak atontzeko lehentasunegitaraua ezarriko da, alde agerikoenei lehentasuna emanez.

2.- Paisaiako eraginari arreta berezia emango zaio oso agerikoak diren aldeetan burutzen diren iharduketetan eta azpiegitura linealetan.

3.- Parkeko kartelen diseinuak, ahalik eta neurririk handienean, inguruarekin bat etorri beharko du.

4.- Ebaki, birbasotu edo larreak jarriko diren aldeetan, eite geometrikoegiak ekiditeko ahaleginak egingo dira. Lerro zuzenak baztertzea gomendatzen da orokorrean, eta batez ere maila kurben paraleloak edo perpendikularrak badira. Birbasoketa berrietan, bertako espezieak landatzeko finkatu diren portzentaiekin jokatzea aholkatzen da lerro zuzen horiek apurtzeko.

5.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak gorde behar diren paisaiaren berezitasunak, hala natur nola kultur elementuak, zehaztuko ditu, eta babesingurua mugatuko, erakusten duen ikuspegia kontutan hartuz.

B.- ARAUAK.

1.- Hirilur barrutitik kanpo geratzen den edozein eraikuntza berri egiterakoan, bere inguruan duen paisaiarekiko integrazioa bilatu beharko da, diseinua egitean eraikitzeko materialak, koloreak eta formak horretara zuzenduz.

22. atala.- Arkeologi eta paleontologi baliabideen zainketa.

A.- HELBURUAK

1.- Parke Naturalaren eremuan dagoen ondare arkeologiko eta paleontologikoa zaintzea, ikerketa lagunduz.

2.- Arkitektura edo/eta paisaia berreskuratzeko behar diren neurriak bultzatu edo/eta burutzea.

3.- Aralarko Parke Naturaleko arkeologi eta paleontologi ondarearen hezkuntzabalioak hedatu eta zabaltzea, gizarte osoaren kultur aberasgarri izan daitezen.

B.- JARRAIBIDEAK.

1.- Ondare arkeologiko eta paleontologikoa osatzen duten ondasunak behar bezala arta daitezen jagongo da, mantenimendu eta garbiketarako behar diren iharduera eta lanak burutu edo gainikusiz.

2.- Azterlanak burutzearren, ikertzaileek ondare arkeologiko eta paleontologikoaren elementuekin dituzten harremanak arautu eta kontrolatuko dira.

3.- Jendeari ondare arkeologiko eta paleontologikoaren elementuetara gerturatzen lagunduko zaio, haien egoera arriskuan jartzen ez den neurrian; horretarako, ahal denean, jolasguneen sarean integratuko dira,

4.- Aralarko ondare arkeologiko eta paleontologikoaren balioak jendartean zabaltzeko behar den informazioetahezkuntzaazpiegitura (seinaleak, argibideetarako panelak, liburuskak, etab.) antolatuko da.

C.- ARAUAK.

1.- Ondare arkeologiko eta peontologikoaren elementu guztiek 50 m-ko erradioko babesaldea izango dute. Horrela osaturiko guneak «ondare arkeologiko eta paleontologikoa babesteko aldeak» deituko dira.

Horretarako, parkearen kudeaketarako organo arduradunak elementu arkeologiko eta paleontologikoen inbentario eta katalogazioa egingo du, gaiaren arabera eskuduna den Administrazioak inbentario eta katalogazio horien alde manuzko txostena egin ondoren. Adierazitako inbentario eta katalogazioa aldian-aldian berrikusi ahal izango dira.

1.1.- Ondare arkeologiko eta paleontologikoa babesteko aldeak hiru azpialde izan ditzake:

a) Erreserbakoa. Hemen iharduera guztiak baztertuko dira, zientzi edo kultura arlokoak eta ondasunaren kontserbazioan laguntzen dutenak ezik.

b) Kontserbaziokoa. Aztarnategia kaltetu dezaketen iharduerak baztertuko dira hemen, batez ere lurraren mugimenduak eta ikus daitezkeen inpaktuak.

c) Erne zaintzekoa. Lurren mugimenduak eragiten dituzten iharduerak kontrolatuko dira alde honetan.

1.2.- Ondare arkeologiko eta paleontologikoa babesteko aldearen barneko azpialdeen eraketa, horrelakorik egitea egokitzat hartzen den kasuetan, Erabilera eta

Kudeaketarako Plan Eraentzaileak ezarriko du. Azpialderik zehaztu ezik, babes alde osoa «erne zaintzekoa» dela ulertuko da.

2.- Eraikuntza iharduerek eta azpiegituren obratzeak, ondare arkeologiko eta paleontologikoa babesteko aldean egitekotan, nahitaezkoa izango dute parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena, organo horri frogatu beharko baitzaio eraikuntza iharduera edo azpiegitura kokatzeko beste leku egokirik ez dagoela. Nolahai ere, eraikuntza eta azpiegituretako iharduerak guztiz bazterturik egongo dira «erreserba» eta «kontserbazioko» aldeetan; «erne zaintzekoan», ordea, baimendu ahal izango dira.

2.1.- Aparteko kasuetan, parkearen kudeaketarako organo arduradunak ikerketa kanpainekin lotuta dauden

Behin-behineko eta aldibaterako eraikuntzak baimendu ahal izango ditu, ikerketa lanak burutzeko beharrezkoa den denborarako eta bakar-bakarrik denbora horretarako.

3.- Indarrean dagoen legeriak arautuko du arkeologi aurkikuntzak jakinarazi beharra; horrez gain, aurkikuntza horiek parkearen kudeaketarako organo arduradunari jakinarazi beharko zaizkio.

D.- Behin-behineko ARAUA.

1.- Natur Baliabideen Antolamendurako Plan honi dagokionean, eta Aralarko ondare arkeologiko eta paleontologikoaren behin betiko inbentarioa egin arte, parkearen kudeaketarako organo arduradunak, Eusko

Jaurlaritzako Kultura Sailak eginiko «Ondare

Arkeologikoaren Behin-behineko Inbentarioa» hartuko du baliogarritzat.

23. atala.- Espeleologi baliabideen zainketa.

A.- HELBURUAK.

1.- Mendizerraren aberastasun espeleologikoa zaintzea, bai azaleran burutzen diren erabilera eta iharduketek bai barrunbeetan egiten direnek eragindako degradazioa ekidinez.

2.- Barrunbeetako espeleologi ikerketei laguntzea.

3.- Haitzuloak jolas helburuekin eta kontrolik gabe erabiltzeak lurpeko ekosistemetan eta bisitarien segurtasunean izan ditzakeen ondorioak aurrikustea.

B.- JARRAIBIDEAK.

1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak espeleologi ondarearen elementuen kontserbazio egoera egokia jagongo du, behar diren garbiketa iharduerak eta lanak burutu edo gainikusiz eta ondare horren integritaterako kaltegarriak diren erabilera eta iharduerak ekidinez.

2.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, barrunbeetara sartzeko kontrol eta zaintza neurriak erabakiko ditu, segurtasun neurri egokiak ezartzearren, bai haitzulo eta leizeen behar bezalako kontserbazioari bai bisitarien integritate fisikoari dagokionez.

3.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, ikertzaileek ondare espeleologikoaren elementuen azterketarako duten sarbidea arautu eta kontrolatu beharko du.

4.- Lurpeko ekosistemen eta prozesu hidrogeologikoen babes beharrak hobeto ezagutzeko behar diren ikerketa bereziak burutzea proposatzen da.

5.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak interes espeleologikoa duten seinaleak arautuko ditu.

C.- ARAUAK.

1.- Debekaturik egongo da haitzulo, leizezulo edo beste edonolako natur barrunbeetan zaborrak, animalien gorpuak, gai kimikoak edo beste edozein hondakin utzi eta botatzea.

2.- Hezi gabeko publikoak barrunbe bat errazago bisita dezan jartzen den eta haitzuloaren barruan geratu behar den edozein euskarri (larakoak, sokak eta abar) ipintzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren berariazko baimena.

3.- Debekaturik egongo da barrunbe bateko fauna osatzen dutenetako edozein espezie harrapatu edo hiltzea.

4.- Debekaturik egongo da lurrazpiko eraketa geomorfologikoen edozein elemetu kaltetu, hartu edo erauztea: estalaktitak, estalagmitak, kristalak edo beste edozein motatako eraketak.

5.- Debekaturik egongo da barrunbeetan sua egitea.

II. ATALBURUA.- ERABILERA ETA IHARDUERAK

BARRUTIEN ARABERA ERREGULATZEKO

HELBURUAK, JARRAIBIDEAK ETA ARAUAK

24. atala.- Erreserba barrutiak.

A.- DEFINIZIOA.

Ekologi ikuspegitik balio itzelak dituzten edo bakanak diren areak, flora, fauna, paisai edo arkeologi ezaugarri apartekoak dituztenak.

B.- HELBURUA.

Zona hauetako balio naturalak bere horretan mantendu, beraien kontserbazio eta hobekuntzarako izango diren ekintzak bakarrik baimenduz.

C.- JARRAIBIDEAK.

1.- Inguru hauen berezitasunak bere horretan gordetzea.

2.- Zona hauetako ahalbide didaktiko berezien aprobetxamendua, inguruneari buruzko heziketa hobetzeko eta ingurunearekiko jarrera adikorragoa lortzeko.

3.- Zona hauen eta beraien inguruen babespen berezia, kontserbazioa kaltetu dezaketen ustiapen eta iharduerak eragotziz.

D.- ARAUAK.

1.- Debekaturik daude era guztietako iharduerak, azpiegiturak eta eraikuntzak eraiki edo mantentzeko lanak, eta gainerako giza iharduketa guztiak.

2.- Salbuespen hauek egiten dira:

- Suak itzaltzeko edo larrialdietako lanak. - Bere apartekotasunaren ondorioz, parkearen kudeaketarako organo arduradunak espreski baimentzen dituen ekintzak, zona hauek duten helburuaren aurka ez doazenean.

3.- Sarrera debekuak, behar bezala seinaleztatuko dira zona hauetako sarbide nagusienetan.

25. atala.- Babes barrutiak.

A.- DEFINIZIOA.

Azalera handiko lurraldeak, lurzoruen higadura eta galtze arrisku handia jasaten dutenak.

B.- HELBURUA.

Lurzorua eta uraren zikloa babestea eta hobetzea zona hauetan, lurgaltze prozesuak murrizten lagunduz eta zuhaiztien azalera hedatzera joango diren iharduerak bultzatuz.

C.- JARRAIBIDEAK.

1.- Egun dauden zuhaitzak bere horretan mantentzea.

Baso erabilpenetan, mendi garai irregular bilakatzea lortuko duten ustiatze moduak erabili beharko dira.

2.- Lurzoruari babespen egokia eskaintzeko eta bere eraketa eraginkorki laguntzeko, sustrai sistema sendo eta sakonak bilakatuko dituzten landare espezieen aldaketak bultzatzea.

3.- Larreratzeen mugaketa zorrotza, aziendak emankortasun gehiago eta higadura arrisku gutxiago duten beste leku batzuetara lekualda daitezen lagunduz.

4.- Lurzoru galtze arrisku handia ekar dezaketen ihardueren debekatzea.

D.- ARAUDIA.

1.- Aldaietatik kanpo, berez ibiltzen den makineria astunarekin lan egitea debekatzen da. Zona hauek zeharkatzen dituzten ibilbideak iraunarazteko lanetan erabiltzea baimentzen da.

2.- Lurzorua eraldatu dezaketen lan guztiak debekatzen dira, aldaketa zuloak egiteko eta sarbideak iraunarazteko lanak salbu.

3.- Orokorki, erabateko ebaketak debekatzen dira.

Birsortze natural zailekoak izaki, orain aldatuta dauden zuhaiztietan, eta bere txanda iristen zaienean, baimenduko dira bakarrik erabateko ebaketak.

4.- Landaketa berrietarako, 60 urtetik gorako txandetan ustiatu daitezkeen zuhaitz espezieak bakarrik onartuko dira.

5.- Erabateko ebaketak egiten diren lursailetan, birbasoketan erabili beharreko ezpezie autoktonoen portzentaia %25a baino txikiagoa ez da izango.

6.- Egun zuhaitzik gabe dauden lursailetan, birbasoketan erabili beharreko hostozabal autoktonoen portzentaia %50a baino txikiagoa ez da izango.

7.- Egur materialak menditik ateratzeko, kablea edo lurzoruarentzat inpakturik ez duen antzeko erabideren bat erabiltzea ezinbestekoa izango da.

8.- Artzantza zorroztasunez mugatuko da. Horretarako,

Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak lursail hauek ustiatzen dituzten aziendak, erabakitzeko geratzen diren beste leku batzuetara aldatzea bultzatuko du. Dena den, Plan horretan larre erabileretako gehienezko mugak erabakiko ditu.

9.- Nahiz eta hemen aipatuak ez izan, lurzoruen galera arrisku handiak ekar ditzaketen ihardueren arauketa edo debekatzea, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren menpe geratzen dira.

26. atala.- Mendi babesle barrutiak.

A.- DEFINIZIOA.

Arrisku eragile ezberdinen eraginagatik, lurzorua nahiz ur baliabideak babestearren, zuhaitz sail zabalez estaltzea komenigarria gertatzen zaien lursailak ditugu hauek eta, ondorioz, ekoizpenerako mugaturik daude.

B.- HELBURUA.

Alde hauetan zein uren ibilbidean behera dauden estaldura edafikoa eta ur baliabideak babestea.

C.- JARRAIBIDEAK.

1.- Artzantzaren mugaketa, azienda mantentzeko gehienezko ahalmena erabakiz, eta azienda taldeak, emankorrago diren eta higadura arrisku txikiagoak dituzten inguruetara alda daitezen bultzatuz.

2.- Abelzantza erabilerak dituzten lursailetan, adaxkak bazkagai dituzten hostozabal autoktonoez osatutako basotxoak aldatu beharko dira, zona hauskorrenetan behintzat, aziendaren babespenerako eta lurzoruari eusteko balio dezaten. Malda pikoetan, basotxo edo beste mota batzuetako zuhaitz aldaketak egingo dira lerrokadan, era horretan, lurzoruaren higadura ekiditeko.

3.- Lursail hauetan dauden hostozabalen basoei eustea, bere iraunarazketa eta hobekuntza zihurtatuko dituzten tratamenduak erabiliz. Birsorkuntza naturalak ahalbidetzen duen neurrian, mendi garai irregular moduan kontserbatuko dira basoak.

4.- Lursail hauetan dauden koniferoen basoak, jatorrizko hostozabalen basoak birgaitzeko bidean jarriko dira.

D.- ARAUAK.

1.- Lurzorua eraldatu dezaketen lan guztiak debekatzen dira, baso iraunkorra ezartzea helburu duten lanak eta sarbide eta azpiegiturak hobetzeko edo sortzeko lanak salbu.

2.- Erabateko ebaketak, birsorkuntza naturala zail duten zuhaitz espezieetarako soilik baimenduko dira.

3.- Landaketa berrietarako, 60 urtetik gorako txandetan ustiatu daitezkeen zuhaitz espezieak bakarrik onartuko dira.

4.- Birbasoketa berrietan, erabili beharreko espezie autoktonoen porzentaia %25a baino txikiagoa ez da izango.

5.- Zur gisa aprobetxa daitezkeen produktu guztiak menditik ateratzeko, lurzoruarentzat inpakturik ez duen erabideren bat erabiltzea ezinbestekoa izango da.

6.- Artzantza mugatuko da. Horretarako, espezieak, azienda kopuruak eta larreratzeko epeak Erabilera eta

Kudeaketarako Plan Eraentzailean mugatuko dira.

7.- Nahiz eta hemen aipatuak ez izan, lurzoruen galera edo uren kalitatearen murrizketa ekar ditzaketen ihardueren arauketa edo debekatzea, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren menpe geratzen da.

27. atala.- Abeltzantza barrutiak.

A.- DEFINIZIOA.

Emankortasun, larreen kalitate edota ustiaketa ohiturengatik, erabileren artean abelzantzari lehentasuna ematen zaieneko lursailak ditugu hauek.

B.- HELBURUA.

Abelzantza erabilerak bultzatzea lursail hauetan, beraien ekoizpen baldintzak hobetuz eta erabilera hau inguru naturalak behar duen babespenarekin bateragarri eginaz.

C.- JARRAIBIDEAK.

1.- Larreen ekoizkortasunean hobekuntzak ezartzea.

2.- Mendilarreek estaltzen dituzten lursailetan ohizko abelzantza erabilera mantentzea.

3.- Abelzantza modu egokienean eramateko beharrezkoak diren azpiegiturak sortze eta mantentzea:

askak, aziendarentzako babeslekuak, txabola edo eskorten hobekuntzak.

4.- Erabilera hau duten aldeak bere ingurunean integratzea, hostozabalen basotxoen sorrera bultzatuz eta inpaktua eragiten duten azpiegiturak ekidinez.

D.- ARAUAK.

1.- Aralarko mendi larreetako lursail hoberenetan ohizko abelzantza ustiapenak kontserbatuko dira, egun dituen paisaia eta landare komunitateak babestuz. Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak zona hauen kokapena eta erabilera maila erabakiko ditu.

2.- Beste edozein iharduera edo erabilera arautzeko,

Erabilera eta Iharduerak erregulatzen dituen Arauteria

Orokorra jarraituko da.

28. atala.- Basogintza barrutiak.

A.- DEFINIZIOA.

Emankortasun, zuhaitz espezie egokien erabilera edota ustiapen ohiturengatik, erabileren artean basogintzari lehentasuna ematen zaieneko lurraldeak ditugu hauek.

B.- HELBURUA.

Baso ustiapen erabilerak laguntzea, ekoizpen baldintzak hobetuz eta erabilera hori inguru naturalak behar duen babesarekin bateragarri eginaz.

C.- JARRAIBIDEAK.

1.- Lursailen ezaugarriek agintzen duten eta zuhaitz espezieekin bat datozen basogintza tratamenduen erabilera.

2.- Zuhaitz sailen emankortasuna hobetzeko neurriak hartzea, horretarako esperientzia berrien burutze eta zabaltzea lagunduz.

3.- Zuhaitz sailak beraien ingurunean integratzea, espezie bakarreko sail handiak eragiten duten etengabetasuna hausten saiatuz eta inpaktu eragileak diren azpiegitura eta lanak ekidinez.

4.- Zuhaitz sailetan eman ohi diren gaitzen sorrera eta zabalkuntza galerazteko neurriak hartzea, batez ere izurrite edo suteen ondoriozkoena.

D.- ARAUA.

1.- Basogintzara atxikitzen diren ekintzetarako,

Erabilera eta Iharduerak erregulatzen dituen Arauteria

Orokorra jarraituko da.

29. atala.- Landazabal barrutiak.

A.- DEFINIZIOA.

Belardi, soro eta zuhaizti txikiek osatzen duten mosaikoak dira hauek, baserri eta auzune inguruetan ematen direnak hain zuzen.

B.- HELBURUA.

Zona hauetako erabileren dibertsitatea mantentzea, paisaia eta fauna ikuspegietatik ekartzen duen aniztasunarekin.

C.- JARRAIBIDEAK.

1.- Inguru hauetako biztanleen bizimodua hobetzea, beharrezkoak gertatzen diren azpiegiturak sortzearen bidez eta lursailen emankortasuna handitzeko neurriak hartuz.

2.- Landatar paisaia mantentzea, inguru hauetara egokitzen ez diren eraikuntza eta azpiegiturak ekidinez, heskaiak, zapaldak, basotxoak eta bertako eraikuntzak mantenduz.

3.- Belardien hobekuntza eta mantendua bultzatuko dira, horiek mendizerraren ekoizpen sisteman ezinbestekoak baitira.

4.- Zonalde honetako erakargarritasun turistikoa areagotzea, behar diren azpiegiturak eta instalazioak sortuz, horrela bertako biztanleen diru sarrerak handiagotuko baitira.

D.- ARAUA.

1.- Zona hauetan aplikatu behar den arauteria, ukituriko udalerri bakoitzeko ordezko arauetan jasotzen dena izango da.

30. atala.- Hirilur eta azpiegitura barrutiak.

A.- DEFINIZIOA.

Udalerri bakoitzeko ordezko arauetan hiri lurzoru gisa definiturik dauden aldeak, landainguruko herriguneak eta jarraian adieraziko diren azpiegiturak sartzen dira hemen, beren zortasunak barne:

- Iragaitza libreko izendatzen diren errepide eta aldaiak. - Urtegiak, ubideak eta uharkak. - Zubiak. - Urhodiak eta biltegiak. - Urhartzeak. - Tentsio handiko hari elektrikoak. - Telefono hariak. - Telekomunikabideetako errepikagailuak.

B.- ARAUA.

1.- Zona hauetan aplikatu behar den arauteria, ukituriko udalerri bakoitzeko ordezko arauetan jasotzen dena izango da, baita aipaturiko azpiegituretarako aplikatzekoak diren legeak ere.

III. ATALBURUA.- INGURUGIROKO INPAKTUAREN

EBALUAZIOAREN MENPEKO IHARDUERAK

31. atala.- Ingurugiroko inpaktuaren ebaluazioaren menpeko iharduerak.

Ingurugiroko inpaktuaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Erregeren Dekretuan eta bera garatzen duten arauetan aurrikusitakoez gain, jarraian adieraziko diren iharduera, obra edo instalazio publiko zein pribatuak, aipaturiko erregeren dekretuan eta bera garatzen duten arauetan aurrikusitako ebaluazioaraubidearenmenpean geratuko dira. - Ibaien bideraketak eta ubideen trazatuen aldaketak. - Zentral hidroelektrikoak eta erantsitako instalazioak, hala nola presa txikiak, urdesbideraketak eta urhartzeak. - Presa handi eta txikiak eta erantsitako instalazioak. - Presen handitzeak, urez estaltzen duten gehienezko azalera %25 baino gehiago handitzen denean, edo handitze hori 5 ha baino gehiagokoa denean. - Ekipamendu amankomunekoak diren eta ubideei loturik dauden instalazioak. - Akuikulturako instalazioak, beti ere 10 tko karga gainditzen dutenean, haztegiak eta gizentzeko zentruak. - Lehen kategoriako energia elektrikoa garraiatzeko hariteriak (100 kvkoak edo gorakoak) eta isurkin erako energia fosila, lurrin edo ur beroa garraiatzeko lineak eraikitzeko proiektuak. - Autopista, autobide, bide azkar eta ohizko errepideetarako proiektuak. Halaber, saihesbideak eta trazatu aldaketak, bi kilometro baino luzeagoak direnean. - Trenbide garraiorako azpiegiturak, funikularrak edo antzeko garraioak, hirilurretik kanpo egiten direnean. - Landabide eta basabideen eraikuntza, 4 km baino luzeagoak direnean. - Hiri edo industri hondakinak biltzeko, uzteko edo iraizteko instalazioak. - Produktu toxiko eta arriskutsuen bilketarako instalazioak. - Telekomunikabideetarako antenen instalazioak eta beren sarbideak. - Hirilur eta azpiegituretarako lurren zabalkuntza. - Edozein azpiegituraren eraiketa, lurzoruen arakatzea edo edozein eraikuntza, kultur interesa duten ondasun higiezinak babesteko aldeetan egiten bada. - Ataungo udal mugarteko Arratetako harrobi eta hurbileko ingurugiroa atontzeko plana.


Azterketa dokumentala