Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1993ko azaroaren 15a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3635

6/1993 LEGEA, urriaren 29koa, animaliak babestekoa.

Euskadiko herritar guztiei jakinarazten zaie, Eusko Legebiltzarrak ondoko lege hau onartu duela:

URRIAREN 29K0 6/1993 LEGEA, ANIMALIAK BABESTEKOA

Zioen adierazpena

Gure inguruko ekonomia-garapenak gizarte eta kulturaren garapen handiagoa ekarri du berekin. Era berean, animalien mundua osatzen duten izakienganako gero eta errespetu-eskari handiagoa ikusten da, batez ere gizakiarengandik hurbilago dauden eta giZakiarekin batera bizi diren animalienganakoa.

Europako Elkarta oso jabeturik dago animalienganako errespetu eta babes beharraz, eta hala ikus daiteke araubidezko erabakietan, hala nola 86/609/EEE Arteztarauean, saiakuntzarako eta zientziazko helburuetarako erabilitako animalien babesari buruzkoan; 90/18/EEE

Arteztarauean, laborategiko ihardunen egokitasuna ikuskatzeari eta egiaztatzeari buruzkoan; 91/628/EEE Arteztarauean, animaliak garraiatzean babesteari buruzkoan, bai eta animaliak hiltzean babesteari buruzko Kontstiluaren Araudi Proposamenean (EEE) ere.

Euskadiko gizartearentzat gauza jakina eta ezaguna da animaliak errespetatu, defendatu eta babesteko oinarriak aitortzeko kontzientziazio-ekimena. Eta horrek, nazioarteko hitzarmen eta itunekin bat etorriz, lege-esparru egokia aldarrikatzea eskatzen du, orain arte ez da horrelakorik izan eta; lege-esparruak aipatutako oinarriak jaso, bermatu eta bultzatuko ditu, animalien jabeen edo edukitzaileen betebeharrak ezarriz, debekatu beharreko jarrerak zernolakotuz eta kasu bakoitzean ezarri behar diren zigorrak ohartemanez.

Are gehiago, lege honek gure gizartean dagoen kontzientziazioa areagotu nahi du, hain zuzen ere, jokabide gizatiarragoak eta gizarte modernorako egokiagoak diren jarrerak hartzera bultzatuko duen heziketarako oinarriak ezarriz.

Legearen I. idazpuruak izaera orokorreko erabakiak ezartzen ditu animalien elikaduraz, higieneaz, tratuaz, garraioaz eta salmentaz.

Hala ere, lege honen esparrutik kanpo geratzen da basa fauna bere ingurunean babestea eta zaintzea, bai eta ehiza eta arrantzazko ekintzak ere, horiek, oso konplexuak eta zabalak iza nik, legedi berezia eskatzen dute eta.

II. idazpurua lege honek hartzen dituen animaliak edukitzeari eta identifikatzeari -horiek izatea hiri handietan nahikoa zabaldua baitago eta higiene eta osasunezko zenbait baldintza betetzeari buruzkoa da. Animaliak etxebizitzetan edukitzeko joerak beste arazo bat sortarazi du, edukitzaileek animaliak bazter uztea hain zuzen, etxean edukitzeari komenigarria erizten ez diotenean; ekintza horrek zigor zorrotzak izango ditu eta animalia-biltegiak arau daitezen eskatuko da, sor litzaketen osasunezko arazoak ekidinez hornla.

Laguntzako animalien haztegiek, salmenta-tokiek eta aldi batez edukitaeko tokiek izan behar dituzten baldintzak ere ezartzen dira.

II.idazpuntak animaliak babeatu eta aldezteko elkarteez eta horiek administrazioarekin izan behar dituzten harremanez dihardu.

IV, eta V. idazpuntek erroldatzeko, ikuskatzeko eta zaintzeko neurriak ezartzea dituzte eta legeak xedatutakoaren hauspeaak zernolakotu eta hauspen bakoitzari dagokion zigorra arautzen.

I. IDAZPURUA Erabaki ookarak

1. atala:

Lege honen helburua Euskal Autonomi Elkarleko lurraldean dauden etxeko animaliak, etxekotuak eta basati gatibuak babesteko arauak ezartzea da, elkarte honetan erroldatuak egon ala ez, eta animalien jabeen edo edukitzaileen bizilekua edozein dela ere.

2. atala:

1.- lege honen ondorioetarako, bizi ahal izateko gizakiaren laguntza behar dutenak jotzen dira etxeko animaliatzat.

2.- etxekotutako animaliak, basati eta jare jaioak izanik gizakia ikustera eta horren lagun izatera ohitu diren eta, bizirik iraun ahal izateko, behin betiko gizakiaren menpe daudenak dira.

3.- Animalia basati gatibuak, basati jaioak izanik gatihu bizitzera behartuta egon arren, etxekotzeko hezibiderik izan ez dutenak dira.

3. atala. 1.Lege honen esparrutik kanpo geratzen dira eta araubide berezia izango dute honako hauek: Ehizak.

b) Arrantzak.

c) Basa fauna berezko ingurunean babesteak eta zaintzeak.

d) Zezenek.

e) Animaliak saiakuntzarako eta beste helburu zientifikoetarako erabiltzeak.

2.- Hala ere, basoko animalia gatibuei edo jatorrizko ingurunera itzultzeko xedaurekin hazi dituzten animaliei ezarri ahal zaizkie lege honetako. 4.1 eta 2. ataleko erabakiak eta, oro har, osasun-izaerakoak eta bazter uzteari, jasotzeari, barneratzeari, isolatzeari eta hiltzeari buruzkoak.

4. atala. 1.Animaliaren bat duenak higiene eta osasunezko baldintza egokietan eduki beharko du, aterperako leku egokia jarriz, janaria eta edaria emanez, albaitaritza-sorospena eta gorputz-ariketak egiteko aukera akainiz eta bere espezie eta arrazaren behar fisiologiko eta etiologikoei dagokien moduko arreta eskainiz.

2.- Dena den, den,debekatua dago:

a) Animaliei tratu txarra ematea edo arrazoirik gabeko oinaze edo mina eta larritasuna sor diezaiekeen edozer gauza egitea.

b) Bazter uztea.

c) Bizi ahal izateko behar duten janaria ez ematea eta/edo higiene eta osasunaren ikuspuntutik egokiak ez diren tokietan edukitzea.

d) Animaliei mozketak egitea, albaitarien ardurapean ezinbesteko arrazoiengatik, funtzionaltasunagatik edo arrazaren ezaugarriei eusteko.egiten direnak izan ezik.

e) Alkohola, drogak edo farmakoak ematea, edo kalte fisikoak edo psikikoak sor diezazkieketen edonolako manaiu artifizialak egitea, lehiakelaren batean emaitza hobeak lortzeko izan arren.

Animaliei ez dagozkien edo tratu iraingarria suposatzen duten jokabide eta jarrerak indarrez ezartzea.

g) Zakur eta oilar borrokak.

h) Kalean animaliak hitzea, behar-beharrezko edo ezinbesteko izan ezik.

3.- Foru-aIdundietako horretarako gai diren sailek tiroko elkarteei, bakoitzaren federazioaren artapean, usakume-tiraketako lehiaketak egiteko baimena eman ahal izango diete.

4.- Animaliak osasunezko arrazoiengatik edo hiltegian hil behar direnean, konortea berehala galtzea dakarten eta oinazerik sotarazten ez duten metodoak erabiliko dira.

5.- Euskal kirol-ospatizunak egiteko oinarritzat etxeko animaliak erabili behar direnean, Eusko Jaurtaritzak, dekretu baten bidez, araudiz zehaztuko ditu bete behar diren baldintzak eta betebeharrak.

Dena dela, idazpuru honetan zehaztu diren higiene, osasun eta elikadurazko baldintza berberak bete beharko dira, batez ere atal honetako 2.e) idazatian xedatutakoa.

6.- Herri ikuskizun eta jaietan animaliek parte hartu ahal izateko administrazioaren baimena beharko da, Eusko Jaurlaritzak emango duen araudiari jarraiki.

7.- Eusko Jaurlaritzak araudi bidez debekatu ahal izango du zakur-arraza jakin batzuk, hauen arriskugarritasuna dela eta, Euskal

Herriko Autonomi Elkarteka lurren mugartean haztea.

5. atata. Debekatuadago, halaber:

a) 14 urtez beherakoei edo ezinduei animaliak saltzea, ematea edo uztea, haien guraso-agintea edo zaintza duen pertsonaren baimenik gabe.

b) Animalien kalez kaleko salmenta, baimenduak dauden merkalu edo azoketatik kanpo.

c) Animaliak laboralegiei edo klinikei saltzea administrazioaren kontrolik gabe.

d) Animaliak salmentak bultzatzeko sari edo ordain gisa ematea, animalien ordainbidezko eskualdaketaren ondorio diren negozio juridikoak salbu.

6. atala:

1.- Animaliek, batetik bestera eramaterakoan, nahikoa toki izan beharko dute. Garraiabideek edo estalkiek animaliak babesteko eta eguraldi-aldaketa handietatik begiratuko prestatuak egon beharko dute, eta estalkietan adierazi egin beharko da barruan animalia biziak daudela. Garraioa beharrezko diren segurtasun-neurriekin egingo da.

2.- Garraiatzerakoan animaliei begiratu egin beharko zaie eta janari egokia emango zaie egokitzen zaien orduetan.

3.- Animaliak gairaiatzeko tokiak higiene eta osasunezko baldintza egokiak izan beharko ditu, eta intsektuz eta infekzio-bidez behar bezala gabetua egon beharko du. . Nolanahi ere, Europako Elkarteko arauak eta nazioarteko itunetan gai horri buruz aipatzen dena bete beharko da.

7. atala.

Edozein motatako komunikazio-euskarritan animalien irudi ankerrak, tratu txarra ematen zaienekoak edo oinazea adierazten dutenak fotografiatu, filmatu edo grabatzeko, autonomi administrazioko organo aginpidedunari alde aurrez eman beharko zaio jakitera, ematen zaila itxuratzen denez mina benetan itxura hutsean geratzen dela egiaztatu ahal izateko.

8. atala.

1.- Animaliaren edukitzailea izango da animaliak zortzen dituen kalte hondamen eta enbarazoen erantzule, Kode Zibilaren 1.905. atalean ezarritakoaren arabera.

2.- Animaliaren edukitzaileak neurri egokiak hartu beharko ditu kaleetan eta leku publikoetan gorotzik geratzea eragozteko.

Animaliaren edukitzaileak, edo honen baimena duenak, hala gertatuz gero, animalia galdu zaiolako salaketa egin beharko du.

II. IDAZPURUA

Etxeko animaliak, etxekotutakoak eta basati gatibuak LEHENENGO ATALBURUA

Arauo orokorrak

9. atala:

1.- Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Osasun

Sailak lege honetan esaten diren animaliei txertoak ipintzea, nahitaezko tratamenduak eta hilketa behartu ahal izango dituzte, animalien osasun edo osasun publikoko arrazoiak direla eta.

2.- Albaitariek, beren Lanbideko ihardunean, nahitaezko trafamenduak jartzen badizkiete animaliei, artxiboa eduki beharko dute tratatutako animalia bakoitzaren fitxa klinikoarekin, Nekazaritza eta Arrantza

Sailak eta Osasun Sailak araudiz zehazten duten modura; artxibo hori foru-organo aginpidedunaren eta toki-mailako eta osasun-agintarien esku egongo da.

10. atala:

1.- Batagatik edo besteagatik txakurrak dituztenek erroldatu egin beharko dituzte ohizko bizilekuetako udaletan, hilabeteko epean, animalia jaio edo erosi zenetik hasita. Animaliak derrigorrez eta beti eraman beharko du errolda-identifika zioa. Nekazaritza eta

Arrantza Sailak eta Osasun Sailak laguntzako beste animalia batzuei ere zabaldu ahal izango diete atal honetan ezartzen dena, egoki eritziz gero.

2.- Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Osasun

Sailak araudiz ezarriko dute nola egin behar diren identifikazioa eta errolda animalia bazter uzten bada edo galtzen bada ahalik eta azkarren jakiteko nongoa den.

11. atala. 1.Euskal Autonomi Elkarteko udalek eta osasun publikoari edo animalien osasunari buruzko aginpidea duten agintariek animaliak barneratzeko edo isolatzeko aginduko dute, gizakiari edo gainerako animaliei kutsa diezazkieketen gaitzak diagnostikatu edo sintomak somatzen bazaizkie, bai sendatzeko tratamendua emateko edo baita, beharrezkoa bada, hiltzeko ere.

2.- Gizakiari eraso egin dioten animaliak bameratzeko eta/odo isolatzeko agindua ere eman ahal izango dute animalia aztertzeko eta, beharrezkoa bada, aurreko atalean aurrikusten diren neurriak hartzeko

12. atala. Udalakahaleginduko dira herriko lorategietan eta parketan txakurrak paseatzeko eta txakurren aisialdirako leku egokiak eta behar bezala seinaleztatuak prestatzen.

13. atala.

Indarrean dagoen osasun-araubideak ezarriko du, janariak egin, saldu, bildu, garraiatu edo erabiltzen diren lokaletan, ikuskizun publikoetan, igeritokietan eta antzeko lekuetan animaliak sartu, egon eta herri-garraioetan eraman daitezkeen ala ez.

BIGARREN ATALBURUA Animaliak bazter uztea eta animalia-biltegiak

14. atala:

Bazter utzitako animaliatzat joko da jatorriaren eta jabearen identifikaziorik ez daramana eta bakarrik dabilena, bai eta identifikaziorik eraman arren, jabeak edo ardutadunak galdu egin dela jakinarazi ez duena ere.

15. atala:

1.- Udalen eta foru-aldundietako sail aginpidedunen egitekoa izango da bazter utzitako animaliak eta, identifikazioa eraman arren, edukitzailearen laguntzarik gabe noraezean dabiltzanak jasotzea, berreskuratu, jabe berri bati eman edo hil ditzaten arte.

2.- Horretarako, udalek langileak eta toki egokiak izan beharko dituzte edo, eduki ezean, adminis trazioarekin elkarlanean ari diren animaliak babesteko eta aldezteko elkarteekin, udalen gainetik dauden erakundeekin edo foru-aldundietako organo aginpidedunekin hitzarmenak egin beharko dituzte zereitzu horiek izateko.

16. atala:

1.- Identifikaziorik gabeko animalia bat jasota edukitzeko epea hogeita hamar egunekoa izango da gutxienez. Epe hori igaro ondoren inork erreklamatzen ez badu, animalia eskuratu, jabe berri bati eman edo hil egin ahal izango da.

2.- Animaliak identifikazioa baldin badarama, jabeari animalia jasota dagoela sinistarazte-indarrez jakinaraziko zaio eta 7 laneguneko epea emango zaio berreskuratzeko, animaliak biltegian sortarazitako gastuak ordaindu beharko dituela eraman aurretik. Epe hori igaro ondoren jabeak berreskuratzen ez badu, aurreko atalean aipatu dena egingo da animaliarekin.

17. atala.

1.- Dagokion araubidean adierazten diren osasun-arrazoiak direnean izan ezik, edukitzaile pribatu bat aurkitzeko arrazoizkoa den guztia egin eta ezer lortu ez eta animalia-biltegietan denbora luzeagoz edukitzea ezinezkoa denean bakarrik erabakiko da

Herri-Administrazioen esku dauden animaliak hiltzea.

2.- Animalia bat hil beharra baldin badago, konortea berehala galtzea dakarten eta oinazerik sortarazten ez duten metodoak erabiliko dira.

3.- Animalia albaitariaren kontrolpean eta erantzukizunpean hil beharko da.

4.- Eusko Jaurlaritzak, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Osasun

Sailak elkar hartuta proposamena egin ondoren, araudi bidez ezarriko ditu hiltzeko erabili behar diren metodoak, Europako Elkarteko araubideari jarraiki.

18. atala.

1. Animalia-biltegiek, direla udalarenak, udal mailaz gainekoak, foru-aldundienak edo animaliak babesteko eta aldezteko elkarteen jabegokoak, foru-organoen menpe dauden albaitaritza-zerbitzuen kontrolpean egon beharko dute. Nolanahi ere, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) foru-aldundietako erregistroan izena emanda edukitzea.

b) Errolda-liburua izatea eta behar bezala betetzea; animaliak noiz sartu eta atera diren adierazi beharko da liburu horretan, bai eta

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak araudi bidez ezar ditzan gainerako zehaztasunak ere.

c) Jarritako helburuak lortu ahal izateko higiene eta osasunezko baldintza egokiak izan beharko ditu biltegiak.

d) Behar bezalako albaitaritza-laguntza izan beharko du.

2.- Biltegi horietan neurri zorrotzak hartu beharko dira dauden animalien artean kutsapenik gerta ez dadin.

HIRUGARREN ATALBURUA

Haztegiak, salmentarako tokiak eta animaliak aldi batez edukitzeko tokiak

19. atala.

Animaliak hazi edo saltzen dituzten tokiek, animalia-egoitzek, trebakuntza-zentroek eta animaliak aldi batez edukitzeko tokiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, gainerako erabakietan ezarri dakizkiekeenen kaltetan gabe:

a) Egoitza edo zentroa dagoen lurralde historikoko foru-organo aginpidedunaren baimena izatea.

b) Errolda-liburua izatea eta liburu hori administrazio aginpidedunen eskueran egotea; liburuan adieraziko dira dauden animalien datuak eta

Nekazaritza eta Arrantza Sailak, araudi bidez, egoitza, zentro eta animalientzat ezartzen dituen kontrolak.

c) Higiene eta osasunezko baldintza egokiak izatea eta bertan dauden animalien behar fisiologikoetarako lokal egokiak izatea.

Animalia-mota bakoitzarentzat gutxieneko neurri eta antolabideak araudiz zehaztuko dira, gai horri buruz Europako elkartean indarrean dagoen araubidearen arabera.

d) Albaitaritza-zerbitzuaren laguntza izatea.

e) Zakurrak trebatzeko era bateko eta besteko moduei buruzkoan, trebakuntza-zentroa dagoen lurralde historikoko foru-organo aginpidedunaren baimena izatea.

20. atala. Animaliaegoitzek,trebakuntza-zentroek eta laguntzako animaliak aldi batez edukitzeko tokiek, honako baldintza hauek bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoaz gainera:

a) Animalia sartzen denetik zentroko albailaritzazerbitzuak animaliaren egoerari buruzko iritzia eman arte, isolatuta edukitzeko egoitza egokiak izatea.

b) Animaliak jabeei behar bezalako osasun-bermeekin itzultzea.

c) Animalia zaintzeko, horretarako baimena duen toki batan utz dezan jabeak, honekin harremanetan jartzea ezinezko litzatekeenerako animaliari bizirik eusteko presaz egitea beharrezko litzatekeen albaiteriaren edozein eskuhartzetarako baimena behar bezala emanda utziko du.

21. atala.

1.- Animalien haztegiek edo salmenta-tokiek 18. atalean aipatu dugun errolda-liburuan adierazi beharko dituzte animalien sarrerak eta irteerak. Bestalde, hiru hilabetero, saldu dituzten animalien zerrenda, animaliak nondik datozen, zein espezie eta arrazatakoak diren eta erosleak nortzuk diren adierazi beharko diete dagokien udalei.

2.- Horrezaz gain, haztegiek erroldan jaso beharko dituzte erditzeen kopurua, erritmoa eta egindako umeak.

LAUGARREN ATALBURUA Tradiziozko zezenketak

22. atala:

1.- - Lege honen ondorioetarako tradiziozko zezenketatzat joko dira entzierroak, ganadua jare uztea larre-behiak, sokamuturrak eta animaliei odolezko zauririk egitea xede ez duten gisa bereko guz tiak.

2.- Tradiziozko zenzeketak egin ahal izateko ADMINISTRAZIO-BAIMENA lortu beharko da, Eusko Jaurlaritzak horretarako ezarriko duen arautegiari jarraiki.

3.- Ganadua zauritua, kolpatua eta gaizki tratatua den ikuskizunik egiteko ez da inola ere baimenik emango.

4.- Ikuskizunetan kontrol-lanaren ardura duten funtzionariak aurreko txatalean agindutakoa nabarmen hausten dela ohartzen badira, jokaera horiek izan ditzaketen zigorrak ahaztu gabe, etenarazi egingo dute ikuskizuna

III. IDAZPURUA

Animaliak babesteko eta aldetzeko elkarteak

23. atala.

Lege honen arabera, animaliak babesteko eta aldezteko elkarte izango dira helburu nagusitzat animaliak aldeztea eta babestea duten elkarteak, legez eratuak eta IRABAZI-ASMORIK gabeak badira

24. atala.

1.- Eusko Jaurlaritzak araudi bidez zehaztutako baldintzak betetzen dituzten elkarteak administrazioarekiko lankidetzako erakunde izendatuko di tuzte foruorganoek

2.- Osasun Sailak, foru-organoek eta, hala balegokio. udal-batzek animaliak babesteko eta aldezteko iharduerak itundu ahal izango dituzte erakunde laguntzaileekin Hona iharduerak:

bazter utzitako animaliak, edo jabeek emandakoak, jasotzea.

h) Bazter utzitako, jaberik gabeko, administrazioak bahitutako edo osasunketa-arrazoiak direla eta isolatuak egon behar duten animaliak eduki, zaindu eta tratatzeko tokiak erabiltzea.

c) Animalia beste jabe bati emateko kudeaketa-lanak egitea edo animalia hiltzea lege honetan ezartzen denaren arabera.

d) Etxeko animaliak, etxekotutakoak edo basatiak izanik gatibu daudenentzako tokiak ikuskatua eta, beharrezkoa balitz, salaketak egitea agintari aginpidedunari, dagokion zigor-espedientea izapidatu ahal izateko.

e) Dagokien administrazioei animaliak eraginkortasun handiagoz babesteko eta aldezteko egokientzat dituzten neurriak hartzeko proposatzea.

IV. IDAZPURUA Errolda, zaintza da ikuskaritza

25. atala:

Udalen eginkizuna izango da Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta

Arrantza Sailak araudi bidez zehazten dituen etxeko animalien espezieen errolda ezartzea.

26. atala. Udaleketa foru-organo aginpidedunek, bakoitzari dagokion esparruan, animalien haztegiak, salmentatokiak edo aldi batez edukitzeko tokiak, bai eta bazter utzitako animalien biltegiak ere, zaindu eta ikuskatu egingo dituzte.

V.IDAZPURUA Zigor-jaurbidea LEHENENGO ATALBURUA

Arau-hausteak

27. atala:

Lege honen ondorioetarako hausteak hiru motatakoak izango dira:

arinak, larriak eta oso larriak.

1.- Arau-hauste arintzat joko dira:

a) Laguntzako animaliak erroldako identifikaziorik gabe edukitzea, eraman behartekoa dutenean.

b) Animaliak garraitzea lege honen 6. atalean edo hori garatu dezaten arauetan ezartzen dena bete gabe.

c) Animaliak behar adinako arreta eta zainketa jaso ezin duten lekuetan edukitzea.

d) Animaliei tratu iraingarria ematea edo haien izaerari ez dagozkion jokaerak edo jarrerak edukiaraztea.

2.- Arau-hauste larriak honako hauek dira:

a) Animaliak behar beste ez elikatzea edo higiene eta osasunaren ikuspuntutik egokiak ez diren tokietan edukitzea.

b) Antzutea, mozketak eta hiIketak albaitariaren kontrolik gabe edo lege honek ezartzen dituen baldintzak eta betebeharrak alde betera utziz egitea,

c) Txertoak edo derrigorrezko tratamenduak ez ematea.

d) Animaliak baimenik gabe saltzea.

e) Lege honetan edo legea garatzeko egin daitezen arauetan Iege honen gai diren animaliak aldi batez edukituko tokietarako, haztegietarako edo salmenta-tokietarako ezarritako baldintzak eta betebeharrak ez betetzea.

Animaliei tratu txarra ematea edo erasotzea. baharrezkoak ez diren oinazeak, kalteak edo mozketak eginez.

g) Animaliei beharrezkoak ez diren oinaze edo kalteak sortarazi diezazkieten sustantziak ematea, zuzenean edo janarien bidez.

h) Kalterik egin dezaketen animaliak zaintzen eta gordetzen behar hainbateko arretarik ez izatea.

i) Animaliak nabariak eta larriak diren gaitzak eta minak izan eta albaitaritza-sorospen egokiak ez ematea.

j) Beharrezko administrazio-baimenik ez duten ikuskizunetan animaliei parte harraraztea.

k) Sendetsitako erabaki bidezko zigorra jaso duten hiru Arau-hauste arin eginak izatea, zigor-espedientea hasi aurreko bi urteetan.

3 - Honako hauek dira Arau-hauste oso larriak:

a) Animaliak erasoen bidez edo sustantzia toxikoak emanez hiltzea

b) Laguntzako edo etzeko animalia bazter uztea.

c) Itxurak egin beharrean, krudelkeria tratu txarra edo oinazea arakusten dituzten benetako eszenak grabatzea zinemarako edo telebistarako

d) Baimendutako ikuskizunetan parte hartzen duten animaliei anestesiak, drogak edo bestelako gaiak ematea animalien otzantasuna, errendimendu fisiko handiagoa edo berezkoa ez duen beste edozein jokabide lortzearren.

e) Zakur-arrua arriskutsuak haztea edo edo. hastea.

Janari pozoituak bide eta leku publikoetan uztea.

g) Debekatutako ikuskizunetan animaliei parte harraraztea.

h) Sendetsitako erabaki bidez zigorra jaso duten hiru Arau-hauste larri eginak izatea. zigor-espedientea hasi aurreko bi urteetan.

BIGARREN ATALBURUA zigorrak

28. atala:

1.- Aipatutako arau-hausteei ezarriko zaizkien zigorrak 5.OOOtik

2.500.000 pezetara bitarteko isunak izango dira, mailakaketa honen arabera:

a) Arau-hauste arinak: 5.OOOtik 50.000 pezetara bitarteko isunak.

b) Arau-hauste larriak: 5O.OO1etik 250.000 pezetara bitarteko isunak.

c) Arau-hauste oso larriak: 250.0001etik 2.500.000 pezetara bitarteko isunak.

2.- Lege honelan jarritako zigorren zenbatekoak urtero eta berez eta besterik gabe gaurkotuak izango dira jendearentzako salneurrien erakuskariaren arabera, hori ,aurreko urteko zigorraren zenbatekoari ezarriko zaiola.

29. atala. 1.Zigor-erabakian, arau-haustearen gai izan diren animalien bahiketa aginduko da, animaliaren gorputz-osotasuna bermatzeko beharrezkoa baldin bada.

Bahitutako animaliak horretarako prestatutako tokietan zainduko dira eta, ahal haldin bada, beste jabe bati emango zaizkio; jabe berririk aur kitzen ez bada hil egingo dira, 16. atalean ezarritakoaten arabera.

2.- 27.2 eta 3 atalean adierazten diren Arau-hausteak eginez gero. egoitzak, tokalak edo tokiak aldi baterako ixteko agindua eman ahal izango da; bi urterako gehienez ere Arau-hauste larrien kasuan, eta lau urterako gehienez ere Arau-hauste oso larrienean; animalia gehiago erosteko debekua ere ezarri ahal izango da, gehienez ere lau urtez.

3.- Oso larritzat jotako eta zigortutako arau-hausteetan hiru urte pasa baino lehen berriro eroriz Bero. lege honen 19. atalean xedaturiko ADMINISTRAZIO-BAIMENA behin betiko galduko da.

30. atala:

1.- lsunen zenbatekoa neurtuko eta aurreko ataleko 2. idazatian jasotzen diren zigorren iraupena zehazteko. gorabehera hauek hartuko dira kontutan;

a) Engindako Arau-hausteak gizarte edo osasun mailan izan duen garrantzia eta sortu dituen kalteak.

b) Legez kanpoko irabazi-asmoa eta arauhaustea egindakoan lortutako ondasunen zenbatekoa.

c) Arau-hausteak behin eta berriro egitea. Arau-haustea behin eta berriro egin dela esaten da administazio-bideko sendetsitako arabakiz, lege honetan aurrikusten den zigoren bat aurretik ezarri denean, zigorespedientea hasi aurreko bost urteetan.

d) Arau-haustea arintzeko zein astuntzeko eraginik izan dezakoen beste edozein gorabehera. Horretarako, bereziki kontuan hartuko dira umeen edo adimen-gaitasunik gabekoen aurrean egindako animalien kontrako indukeriaekintzak.

2.- Ahal den neurrian eta administrazio-arloaren berezitasunak eskatzen dituen nabardurekin eta egokitzapenekin, antijuridikotasuna eta erruduntasuna kanpo uzteari buruzko zigor-arauak analogiaz ezarriko dira eragin berak dituzten arlo horretako beste zenbait gorabehera nabarmeni arreta eskaintzeaten kaltelan gabe.

Ekintza berak arau desberdinetan zehaztuta dauden administrazioarekiko Arau-hauste bi edo gehiago osatzen dituztenak izan daitezenean, kopururik handieneko zigorra jarriko da, espedienteari hasiera eman eta horri buruzko erabakia hartzeko gaitasunduna zigorra jartzeko ahalmenaren jabe den organoa izango dela.

HIRUGARREN ATALBURUA ihardunbidea eta aginpidea

31. atala.

l.- Lege honetan aurrikusten den zigor-ahalmena erabiltzeko, dagokion administrazio-espedientea hasi eta izapidatu beharko da, atalburu honetan eta administrazioaren zigor-ihardunbida arautzen duten legezko edo arauzko erabakietan ezartzen denaren arabera.

2.- Udalek izapidatuko dituzte zigor-espedienteak eta, gero, ahalmeaa duen administrazio-aginteari emango dizkiote erabakiak hartzeko hala egokitzen bada.

3.- Udal-agintariek zigor-espedienteak izapidatuko ez balituzte, foru-organo aginpidedunek, beren ekimenez nahiz doakionak eskatuta, beren gain hartuko dituzte izapidatu-egitekoak, kasuan kasuko zigorrak ezarriz.

32. atala:

I.- Arau-hausteetarako aurrikusitako zigorrak ezartzea hauei dagokie:

a) Alkateei. Arau-hausteak arinak direnean.

b) Udal-batzari. Arau-hausteak larriak direnenan.

c) foru-organo aginpidedunari, Arau-hausteak oso larriak direnean.

2.- Udalak foru-organoak erabaki behar dituen zigor-espedienteak izapidatuz gero, izapideak egin dituen udalak beretzat hartuko du ezarritako zigorraren dirukopurua.

33. atala. Legehonetan aurrikusten den zigorren bat ezartzeak ez du salbuesten zigortutakoaren erantzukizun zibila.

34. atala.I.Arau-hausteak delitutzat edo hutsegitetzat jo daitezen kasuetan, zigorra ezartzeko administrazioorgano aginpidedunak ekintzen berri emango dio zigor-legemendeari, eta zigor-ihardunbideari jarraitzeari uko egingo dio epaileak sendetsitako erabakia eman arte, indargaltzeko epea etenda geratuko dela ordutarte.

2.- Epailearen zigorrik izanez gero, ez da administrazio-zigorrik ezarriko.

3.- Zigor-legemendeak sendetsitako erabaki bidez erabakitzen badu errua egotzi zaionak zigor-legezko erantzukizunik ez duela, administrazioak zigor-espedientearekin jarraitu ahal izango du, frogatuta dituen ekintzak oinarritzat hartuz.

4.- Epaikak parte hartu baino lehen administrazioespedienteak izapidatzen dituzten agintariek hartutako bermezko neurriak indarrean izango dira epaileak horri buruz zer esan arte.

35. atala.

1.- Zigor-epedientea hasi ondoren, eta beste arauhausterik izan ez dadin, espedientea izapidatzen duen administrazio-agintariak honako bermezko neurri hauek hartu ahal izango ditu:

a) Animaliaren batek lege honek debekatu duen ekintzaren bat jasan duen susmorik izanez gero. animalia badaezpada bahitzea eta, animalia-biltegi batean sartu ondoren, zaintzea.

b) Egoitzak. lokalak edo tokiak badaezpada ixtea.

2.- Aurreko b) idazatiarekin bat etorriz hartu diren bermezko neurriek sendetsitako erabakia hartu arte iraungo dute; nolanahi ere, ezingo dute iraun lege honetako 29.2 atalak zigorretarako aipatzen duen epearen erdia baino gehiago,

36. atala:

Lege honen helburu diren gaietan ezarritako zigorrak bete beharrekoak izango dira erabakiak administrazio-bideari amaiera ezartzen dionean.

37. atala:

1 .- Lege honetan aurrikusten diren arau-hausteek lau hilabetera galduko dute indarra arinak direnean, urtebetera larriak direnean eta bi urtera oso larriak direnean.

2.- Zigorrek bost urtera gaIduko dute indarra 500.000 pezetakoak edo gehiagokoak direnean, eta urtebetera zenbateko hori baino gutxiagokoak direnean.

ERABAKI GEHIGARRIA

Urtebeteko epean, Eusko Jaurlaritzak eta forualdundiek lege honen edukia Euskal Autonomi Elkarteko ikasleen eta biztanleen artean zabaltzeko ekimenak antolatu beharko dituzte, bai eta animalienganako errespetua bultzatzen duten neurriak hartu eta lege hau gizartean zabaldu eta sustatu ere, animaliak babesteko eta aldezteko elkartekin elkarlanean.

ALDI BATERAKO ERABAKIA

Laguntzako animalien haztegiek edo salmentatokiek, animalia-egoitzek, trebakuntza-zentroek, bazter utzitako animalientzako biltegiek eta helburutzat laguntzakoanimaliak aldi batez edukitzea duten gainerako instalakuntzek, lege hau argitaratzen den egunean bertan ezarriko diren baldintzak betetzen ez badituzte, urtebeteko epea izango dute baldintzak betetzera heltuko.

AZKEN ERABAKIAK

LEHENENGOA

Eusko Jaurlaritzak, urtebeteko epean lege honen araudia emango duelarik, ahalmena izango du hau garatzeko eta betetzeko beste edozein erabaki emateko.

BIGARRENA:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean lege hau.

Beraz, Lege horri men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritat guztiei.

Ajuria-Enea Jauregia, 1993ko azaroak 3.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.


Azterketa dokumentala