Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 1993ko otsailaren 26a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
660

16/1993 DEKRETUA, otsailaren 2koa, zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzkoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko

6/1989 Legeko 79.2 atalean ezartzen denez, funtzionariek badute eskubiderik eskeini dituzten zerbitzuetan izandako gastuengatiko kalteordainak eskuratzeko; diruzenbatekoak eta baldintzak arauz finkatuko dira. Aipatu legean jasotakoa betetzeko eta funtzionari publikoek euren egitekoetan dihardutenean izan ditzatengastuei behar-bezala aurre egiteko orduan araubaliabide egokiak izateko, Dekretu honen bidez, zerbitzuan iharduteagatik Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio

Publikoetan lanean ari diren funtzionariek jasoko dituzten kalteordainen erregimena arautzen da era bateratsuan. Finkatzen den eraketak mugatu egiten ditu kalteordainak eskuratzeko bideak, Administrazioko eta Epaitegietako

Organo kolegiatuen bileretan parte hartzearen eta hauen pentzutan heziketa-iharduketetan parte hartzearen ondoriozko konpentsazioak, hasierako diruzenbatekoak, eguneratze mekanismoak eta horiek ordaintzeko eskubidearen jatorri diren agiangoak eta baldintzak; horrez gain, berebiziko arreta eskatzen duten adibide bereziei buruz beharrezkoak diren prebisioekin osatuz.

Horiek horrela, 6/1989 Legeko 8. atalean xedatutakoa betez Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak emandako diktamena ikusita, Lehendakaritza, Lege

Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren proposamnez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko otsailaren 2an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

/p>

I. ATALBURUA <P ALIGN="CENTER">ERIZPIDE OROKORRAK ETA BALIATZE EREMUA

1. atala.- 1.- Ondoren aipatzen diren zerbitzuetako langileak baliatu ahal izango dira Dekretu honetaz:

a) Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko eta bere Erakunde Autonometako Administrazio Nagusia, lurralde horretako Poliziako funtzionarik izan ezik. b) Foru eta Toki Administrazioak. c) Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiak. d) Herri Kontuen Euskal Epaitegia. e) Lan Harremanetarako Kontseilua. 2.- Karrerako funtzionariak, behin-behinekoak, aldibaterakoak eta saiobidean dauden funtzionariak hartzen ditu aurreko idazatian adierazitako eragineremuak.

Dena dela, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren zerbitzuango Behin-behineko langileak, urriaren 28ko 14/1988 Legeko 3. atalean jasotako ohartemateak aplikatu behar dituztenak alegia, azken manu honetan eta horren garapenerako eman daitezen arauetan xedatutakoa izango dute jarraibide lez. 3.- Lan itunepeko langileen kalteordainak, horientzat aplikagarriak diren itune kolektiboan edo arautegian jasotakoari jarraiki arautuko dira. 4.- Dekretu honetan xedatutakoak ordezkatze indarra izango du Dekretu honen aplikapen eremuan sartu gabeko langileentzat, baldin eta atal honetako lehenengo idazatian aipatzen diren Administrazio Publikoen zerbitzupean egon badaude. Kasu honetan, langileek horiek duten lan-lotura zein den berdin diola eta.

2. atala.- Ondorengo idazatietan aipatzen diren egoeretan izango da kalteordainerako eta konpentsaziorako eskubidea, Dekretu honetan ezartzen diren baldintza eta eskakizunei men eginez:

a) Lan-leku aldaketak. b) Zerbitzu zereginetan izan daitezen joanetorriak. c) Trebaketa edo hobetze ikastaroetara bertaratzea, horretarako baimena ematen duen Erabakian halaxe xedatzen denean. d) Administrazioko Organo Kolegiatuen eta Baltzu

Publikoetako Zuzenbide Pribatuko Izaiki Publikoetako

Administrazio Kontseiluen bileretara joatea. Langileen hautaketa prozesuak epaitzeaz arduratuko diren epaimahaietan edo profesioetan iharduteko eta lanean aritzeko gainditu behar diren saioetan parte hartzea. Administrazioaren trebaketa zereginetan laguntza eskeintzea, baina ez beti ez eta ohiz ere.

3. atala.- Kalteordainak eskuratu ahal izateko egiaztatu egin beharko da beti gastua benetan egin dela.

Beste kontzepturen batengatik dagoeneko eskuratu badituzte kalteordainak, ez da egongo berriro eskuratzerik.

Gastuagatik ordaindutakoa Dekretu honetan xedatutakoa aplikatzetik ateratzen dena baino txikiagoa bada, aldeari dagokiona ordainduko da.

4. atala.- Dekretu honetan ezartzen diren agiangoak eta baldintzak agertzen badira, langileek kalteordainak edo konpentsazioak eskuratu ahal izango dituzte honako gai hauengatik:

a) Bidaia-gastuak; hau da, zerbitzuko zereginetarako hartutako garraiabideren bat erabiltzeagatik ordaindu behar den diruzenbatekoa b) Otordu gastuak; hau da, bazkaltzen eta afaltzen gastatutako diruzenbatekoa, bakoitza bere aldetik kontutan hartuz. c) Hazkurrirako dieta; hau da, ohizko egoitzatik kanpo egindako egonaldiak dakartzan bazkari eta afari gastuak ordaintzeko egunero erabiltzen den diruzenbatekoa. d) Alojamendu gastuak; hau da, egoitza ofizialetik kanpo lo egin eta gozaltzeagatik ordaindutako diruzenbatekoa. e) Behin-behineko egoitzagatiko kalteordaina; hau da, egoitza ofizialetik kanpo lanean aritu izanagatik sortutako gastuengatik egunero ordaindutako diruzenbatekoa. f) Tokiz aldatzeagatiko kalteordaina; hau da, egoitzaz aldatzeagatik eskuratzen den diruzenbatekoa. g) Bertaratzea; hau da, Administrazioko Organo Kolegiatuen eta Administrazio Kontseiluen bileretara joatea,

Epaimahaietan parte hartzea eta trebaketa ekintzetan laguntzea.

5. atala.- 1.- Benetan gastatutako eta zuritutako diruzenbatekoa ordainduko da otordu gastuengatik; diruzenbateko hori ez da izango hazkurri dietarako jarritako diruzenbatekoaren %50a baino gehiagokoa. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Dagokion kalteordaina ordaintzeko orduan, bazkaria eta afaria joko dira otordu gastu lez, bakoitza bere aldetik hartuta.

6. atala.- 1.- Bidaia-gastuak direnean, txartelak edo pasaiak duten balioaren arabera ordainduko da; norbere ibilgailua erabiltzen bada, egindako ibilbidearen hainbateko dirua, Dekretu honetako II Eraskinean ezarritako eran. Gainerakoetan, benetan gastatutako eta egiaztatutako diruzenbatekoa ordainduko da. <P ALIGN="JUSTIFY">Ibilgailua aparkatzeagatiko gastuak eta autopistako bidesariak ere ordainduko dira, benetan gastatutako eta egiaztatutako diruzenbatekoaren arabera. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Norbere ibilgailua erabiltzearen ondoriozko kalteordaina,ibilgailuaren jabeak edo erabiltzeko baimena duenak bakarrik eskura dezake; ildo horretatik, berdin dio ibilgailu hori zenbatek erabili duten batera. <P ALIGN="JUSTIFY">3.- joan-etorriak taldekako garraiabide publikoetan egingo dira ahal den guztietan; hala ere, zernolako bereziak direlaeta, norbere ibilgailua edo beste garraiabide bat erabiltzeko baimena eman daiteke. Garraiabide lez abioia edo tresna erabiltzen bada, turisten eta primerakoen sailak erabiliko dira; bidaia neketsua izan badaiteke edo dagokion sailean txarteleik edo pasairik ez balego, sail hobean joateko baimena eman daiteke.

7. atala.- 1.- Hazkurrirako dietak edo aplikagarria izan daitekeen horien portzentaia eskuratu egingo dira sortutako egunen arabera, Dekretu honetako I Eraskinean jasotako zenbatekoaren arabera. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Estatutik kanpo sortzen bada dietarako eskubidea,

I Eraskin horretan ohartemandako zenbatekoa %50ean gehituko da.

8. atala.- 1.- Lo egitea eta gosaltzea hartuko dira alojamendu gastu lez. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Lau izerrerarteko ostatuak hartu beharko dira edo Administrazioak erabaki edo itune bidez aukeratu dituen ostatuetan. Hala ere, joan-etorrirako arrazoi izan den ekintza lau izerritik gorako hotelean burutzen bada, salbuespen lez hartuko da hotel horretan alojatzea. <P ALIGN="JUSTIFY">3.- Alojamendu gastuetarako eskuratu daitekeen zenbatekoa, benetan gastatu eta zuritutakoaren hainbatekoa izango da, aurreko idazatian ezarritako mugei egokitu beharko zaiela. <P ALIGN="JUSTIFY">Ostatuaren barne ez bada sartzen gosaria, benetan gastatutako eta zuritutako zenbatekoa ordainduko da horren ordain lez, zenbateko horrek ezingo du gainditu hazkurri dietarako jarritako zenbatekoaren %15a.

9. atala.- Behin-behineko egoitzagatiko kalteordaina, sortzapen egunen hainbatekoa izango da; horretarako zenbatekoa, hazkurri dietarako begiz jotako zenbatekoaren %150ekoa izango da. Itunepekoa bada alojamendua, %55ekoa izango da portzentaia hori; itun horretan ez bada gosaria sartzen, %65erartekoa izango da portzentaia.

II. ATALBURUA <P ALIGN="CENTER">LANPOSTUKO GORABEHERAK

10. atala.- 1.- Atalburu honetan ohartemandako ondorioetarako, lanpostuko gorabehera lez hartuko dira honako egoera hauek:

a) Halabeharrezko izaeraz esleitutako zerbitzualdiak, baldin eta interesatuak bere lanpostua dueneko herritik kanpo betetzen badira. b) Lanpostutik kentzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50. ataleko 4. idazatiaren 2 eta 3 txataletan eta a) pasartean xedatutakoaren arabera. c) Lanpostua lekuz aldatzea, bai behinbehinerako zein behinbetirako. 2.- Zigor izaerako zehapenen ondoriozkoak ez dira egundo lanlekuko gorabehera lez hartuko, eta ez dute kalteordainak eskuratzeko ezelango eskubiderik izango.

11. atala.- 1.- Lan-leku aldaketek, baimena jasota badute, otordu-gastuak ordaintzea dakarte; egoitza herritik destinorarteko bidaia eta itzulerako bidaia ere ordainduko dira. Otordu gastuetarako ere emango da baimena, baldin eta destinoko herrian jaten bada; horri dagokionez, egoitzatik destinoherrirarteko aldea, egon dauden garraiabideak eta lanordu kopurua hartuko dira kontutan. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Aurreko idazatian ohartemandako kalteordainek, honako sortzapen hauek izango dituzte:

a) Halabeharrez esleitutako zerbitzualdiak eta lanlekutik behin-behinekoz higitzea, eskubide horren jatorri diren baldintzak dirauten bitartean. b) Aurreko ataleko 1 idazatiko b) hizkian jasotakoetan, interesatuak behin-betiko destinoa nahinon lortzen ez duen bitartean edo Behin-behineko destinoatxekipena duen herrira bere egoitza aldatzen ez duen bitartean; bi urtekoa izango beti gehienezko epea. c) Lan-lekuz behin-betirako aldatzen denean, interesatuak bere egoitza destino-herrira aldatu artean; bi urtekoa izango beti gehienezko epea.

12. atala.- 1.- Kalteordaina eskuratzeko eskubidea izango du bai familiko titularrak zein lekuz aldatzen diren familikide guztiek; diruzenbatekoa, Dekretu honetako

III Eraskinean adierazten da, hots, kalteordainaz gain, altzariak eta tresneria garraiatzeak dakartzan gastuak ere eskuratu ditzake, onartutako eta zuritutako aurrekontua aurkeztu ondoren:

a) Dekretu honetako 10. atalaren 1 idazatiko b) hizkian adierazitako egoeretan, Behin-behineko atxekipena duen herrian jartzen badu bere egoitza edo behinbetirako destinoa lortzen badu. b) Lanlekutik behin-betikotasunez egiten diren joan-etorrietan, lanleku hori kokatuko den herrira aldatzen badu bere egoitza. 2.- Eskubidedunaren pentzutan bizi direnak joko dira familiako kide lez. 3.- Familia batetan bi lagun edo gehiago badaude atal honetan jasotako kalteordainak eskuratzeko eskubidea dutenak, horietako batek baino ez ditu ekarriko sortzapenak. 4.- Aldaketaren gai izan zen ekintza-egunetik kontatzen hasi eta bi urte igaro ondoren galduko du indarra egoitzaz aldatzeagatik kalteordainak eskuratzeko eskubideak.

13. atala.- 1.- Lanlekuz aldatzearen gai izan daitezkeen kasuak aztertzen dituzten erabakietan zehaztuko dira kalteordainak; kalteordainok, Dekretu honetan xedatutakoaren arabera, bidezkotzat jo beharko dira aldezaurretik.

III. ATALBURUA <P ALIGN="CENTER">ZERBITZUKO JOANETORRIAK

14. atala.- Langileek euren egitekoak egunero lez betetzean edo egoera jakin baten gaineratzen zaizkien egitekoak betetzean derrigorrez burutu behar dituztenak joko dira zerbitzuko joan-etorri lez.

15. atala.- Lanlekua kokatuta dagoen udalerriaren barruan egiten bada joan-etorria; edo hortik kanpo egin, baina interesatuak egoitza duen udalerrian lo egin badu, Bidaia-gastuak eskuratzeko eskubidea izango du. Udalerritik kanpo joan behar balu eta burutu behar dituen ekintzen ondorioz bertan bazkaldu beharko balu, hori dela-eta izandako gastuak eskuratu egingo lituzke; eskuratu aurretik, zerbitzua ezarri dion agintedunaren adostasuna beharko du.

16. atala.- Lanlekua kokatuta dagoen udalerritik kanpora egindako joan-etorriak, egoitza herritik kanpo lo egitea eskatzen duten joan-etorriak, hainbat kontzepturengatik eskuratzeko eskubidea ematen dute:

a) Bidaia-gastuak. Joan-etorrian izandako gastuak ordainduko dituzte eta, beregain dituen zereginen ondorioz, geroakarrenean destino-herritik kanpo burutu behar direnak ere bai. Egonaldia urtebetetik gorakoa bada, destino-herritik egoitza-herrirainoko bidaiei dagokiena eskuratzeko eskubidea izango dute langileek eta itzuliko bidaiei dagokiena ere bai, baldin eta horrela jasotzen bada aipatu zereginei buruzko erabakian; bakar batek baino ez du eskubide hori izango. b) Hazkurrirako dieta. Joate egunetik sortuko ditu eskubideak; joate eta itzultze egunen bitarteko epeak, gehienez hogeita hamar egunekoak, hartuko dira kontutan.

Arratsaldeko hirurak ostean irtenez gero, dietaren %50a eskuratuko da egun horretan; berdin jokatuko da itzultzeko egunean, ordu hori igarota ekiten bazaio bidaiari. c) Alojamendu gastuak. Joate egunean izandakoak ordainduko dira; joate eta itzultze egunen bitarteko epeak, gehienez hogeita hamar egunekoak, hartuko dira kontutan. Behin-behineko egoitzagatik kalteordaina sortzeko eskubidea duten langileek egin ditzatenak ere ordainduko dira, baldin eta, eurengan hartu dituzten zereginak direlaeta, destino-herritik kanpo lo egiterik badute. d) Kalteordaina, Behin-behineko egoitzagatik. Egonaldia hogeita hamar egunetik gorakoa denean sortuko ditu eskubideak, itzultze egunetik hasi eta hazkurridieta eta alojamendu gastuak eskuratzeari utzi arteko egunetan hain zuzen ere; hala ere, derrigorrezkoa izango da sortzapen horretarako atal honetan ezartzen den

Behin-behineko epemuga gainditzea.

17. atala.- Zerbitzu eginkizunak direlaeta egindako joan-etorrietan norbere ibilgailua erabiltzeko baimena

Saileko edo Erakunde Autonomoko Zerbitzu Zuzendaritzak emango du Euskal Autonomi Elkarteko Administraziorako lan egiten duen langileentzat. Gainerako

Administrazio Publikoetan, agintedun Organuek emango dute baimena. Administrazio unitateetako arduradunek ere eman dezakete baimen hori; unitateok, ondorio horietarako, aipatutako Organoek habilitatu beharko dituzte.

IV. ATALBURUA <P ALIGN="CENTER">TREBATZE EDO HOBETZE IKASTAROAK

18. atala.- 1.- Trebatze edo hobetze ikastaroetara joateak egoitza-herritik kanpo lo egitea badakar, 16. atalean ohartemandako kalteordainak ordainduko dira, berton ezarritako era eta baldintzetan. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Ikastaro horrek ez badu eskatzen egoitzaherritik kanpo lo egitea, ikastaro horretara bertaratzeak zera dakar:

a) Bidaia-gastuak. Joan-etorrian izandako gastuak ordainduko dira. b) Otordu gastuak. egoitza-herritik kanpo egin daitezenak ordainduko dira; egoitza-herritik destinoherrirako aldea, erabilgarri dauden garraiabideak eta ikastaroaren ordutegia izango dira kontutan baimena emateko. 3.- Ikastaroan izena emateak edo berorretara bertaratzeak dakartzan gastuengatik ere eskuratu ahal izango dira kalteordainak, benetan gastatutakoa hainbat ordainduko zaiela.

19. atala.-1.- Trebatze eta hobetze ikastaroetan parte hartzeko baimemak ematen dituzten erabakietan zehaztuko dira kalteordainak, dekretu honetan xedatutakoaren arabera eta kasu bakoitzak dituen zernolakoak kontutan hartuz, bidezkotzat jotzen diren kalteordainak hain zuzen ere. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Trebatze edo hobetze ikastaroetara bertaratzeagatik eman daitezen kalteordainek, bertaratze baimenari buruzko erabakian horrela xedatu duten hasuetan bakarrik izango ditu sortzapenak; bete behar diren baldintzak ere erabaki horretan daude finkatuta.

V. ATALBURUA <P ALIGN="CENTER">BERTARATZEAK

20. atala.- 1.- Atalburu honetan jasotakoaren arabera ordaindu behar den dirutza joko da bertaratze lez, honako egoeretan:

a) Administrazioko Organo Kolegiatuen bileretara eta Baltzu Publikoetako eta Zuzenbide Pribatuko Izaiki

Publikoetako Administrazio Kontseiluen bileretara bertaratzea. b) Langileak aukeratzeko prozesuak edo saioak epaitzeaz arduratuko diren Epaimahaietan parte hartzea, izan ere, horiek gainditzea beharrezkoa izango da bai profesionalek lanari ekiteko eta bai iharduketetan aritzeko ere. c) Administrazioaren trebatze ekintzetan laguntza eskeintzea, baina ez beti, ez eta ohiz ere. 2.- Bertaratze horiek eskuratzeko Atalburu honetan adierazitako mugak gaindi ditzaten diruzenbatekoak, sortzapen horien eragile izan diren langileak atxikita daudeneko Administrazioaren Diruzaintzan sartuko ditu artez Erakunde ordaintzaileak. Eskuratu ahal izateko jarri zaizkien mugetara iritsi badira azaldutako sortzapenak, gaindikin hori izan duen Erakundeari eman beharko dio horren berri interesatuak. 3.- Atalburu honetan aipatzen diren eskuraketak eta parte hartzeak ekar ditzaketen joan-etorriei dagozkien kalteordainak bateragarriak izango dira. 4.- Betetzen den lanpostuarekin zerikusi zuzena dutelaeta,Organo Kolegiatu, Administrazio Kontseilu edo aukeraketa saioetako Epaimahai bateko kide izan edo horietako batetan parte hartzen bada, Atalburu honetan adierazitako bertaratzeak ez dira izango egundo aplikagarriak eta kontzeptu horrek ez du ezelango sortzapenik ekarriko.

21. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko

AdministrazioarenOrgano Kolegiatuen bileretara bertaratzeak oso egoera berezietan baino ez ditu ekarriko sortzapenak, honako hauetan alegia, Ogasun eta Finantza Sailak eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi

Garapenerako Sailak, biak batera, proposamena egin eta Eusko Jaurlaritzaren akordioz horretarako baimena eman dadinean, Jaurlaritzak berak zehaztutako zenbatekoei eta baldintzei lotuz. Ardurarik duen Sailak edo

Erakunde Autonomoak horrela eskatu ondoren emango da baimena. Gainerako kasuetan, bertaratzearen ondoriozko sortzapenak, dagokion Administrazioko agintedun Gobernu

Organoaren aldezaurretiko baimena beharko du. 2.- Euren Administrazio Kontseiluetara bertaratzeagatik eskura daitezkeen diru-konpentsazioak Baltzu Publikoek eta Zuzenbide Pribatuko Izaiki Publikoek finkatuko dituzte, euren estatutuetan eta aplikagarriak zaizkien gainerako xedapenetan ezarritako erizpideen arabera. 3.- Aurreko bi idazatietan aipatzen diren bertaratzeengatik ezingo da egundo eskuratu, urte bakoitzeko, %40tik gorako guztizko zenbatekorik; portzentaia hori,

A Taldeari dagozkion oinarrizko alokairuei, hirurtekoak kanpo, dagokiena da.

22. atala.- 1.- Langileen hautaketa prozesuak epaitzeaz edo profesioetan iharduteko eta lanean aritzeko gainditu behar diren saioak epaitzeaz arduratuko diren epaimahaietan parte hartzea ordainduko da; horrela egon beharko du jasota deialdiari buruzko erabakian. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Epaimahaikideek, horiei aholkuak ematen dizkieten langileek edo beroiekin zaingo edo sorospen materialeko zereginetan dihardutenek eskuratuko dituzte bertaratzeen ordainak. Diruzenbatekoa, Dekretu honetako IV Eraskinean ezarriko da; zenbateko hori, bilerak larunbatez edo jaiegunez izaten badira, %50ean gehituko da. <P ALIGN="JUSTIFY">3.- Sei ordutik gorako bileretara joateak edo hainbat bileretara joan eta denen artean kopuru horretara iristeak ekarriko ditu sortzapenak. Azkeneko kasu horri dagokionez, bileretariko bat larunbatez edo jaiegunez egin bazen, egun horietarako jarrita dagoen zenbatekoa eskuratuko da bertaratzeagatik. <P ALIGN="JUSTIFY">Muga horien barruan, Organo bakoitzeko lehendakariak ebatziko du bere kideei edo laguntzaileei dagokien bertaratze-kopuru zehatza, egindako bileretako akten arabera. <P ALIGN="JUSTIFY">4.- Urtebete bakoitzeko ezingo da sekula 75 bertaratzetik gora eskuratu. <P ALIGN="JUSTIFY">5.- HAEEko ordezkariek sortzen dituzten bertaratzeak

Erakunde horrek berak ordaindu ditzake; ordainketa horiek dagozkion Erakundeak itzuli egingo dizkio dirukopuru horiek HAEEri.

23. atala.- 1.- Administrazioko trebaketaiharduketetan, bai konferentzia, ikastaro eta mintegietan, edo antzeko iharduketetak garatzen dituzten ekintzetan noizbehinka laguntza eskeintzeagatik ere ordaindu daitezke bertaratzeak. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Administrazioaren zerbitzupeko langileak trebatzeko edo berorrekin zerikusirik duten azterlanak egiteko

Zentru Ofizialak eratutako iharduketetan parte hartzeak sortzen badu bertaratzea, helburu horietarako aipatu Zentruek onartzen dituzten baremoei egokituko zaizkie eskuratu beharreko zenbatekoak. Enparatuetan, Ogasun eta Finantza Sailak eta Lehendakaritza,

Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako

Sailak finkatuko dute zenbatekoa Euskal Autonomi

Elkarteko Administrazioan; gainerako administrazio publikoetan, ordea, agintedun organoek. 3.- Aurreko bi idazatietan aipatzen diren bertaratzeengatik ezingo da egundo eskuratu, urte bakoitzeko, %40tik gorako guztizko zenbatekorik; portzentaia hori,

A Taldeari dagozkion oinarrizko alokairuei, hirurtekoak kanpo, dagokiena da.

24. atala.- 1.- Atalburu honetan ezarritako bateraezintasunak, egitekoei eta ordainketei buruzkoak, ez betetzea, aplikagarria den zigor-erregimenaren arabera zehatuko da. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Alderdien artean laguntza eskeiniz, bertaratzeak ordaintzen dituzten Erakundeei dagokie langileek egin ditzaketen bateraezintasunei aurre hartzea eta, hala behar izanez gero, zuzentzea, Dekretu honetan interesatuei leporatzen zaizkien betebeharren kaltetan gabe.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lehenengoa.- Otordu, bidaia eta alojamendu gastuak zerbitzu enpresekin hitzarmendu daitezke, gastu horiei buruz Dekretu honetan ohartemandako muga eta baldintzei egokituz.

Bigarrena.- Ohizko lanaldia luzatzeagatik langileek izan ditzaten ezohizko gastuak, hots, otordu, bidaia eta alojamendukoak, ordaingarri lez hartuko dira eta Dekretu honetan jasotako eran ordainduko dira.

Hirugarrena.- Lanean diharduen langileren bat hiltzen bada, bidaia gastuak eskuratzeko eta altzarien zein tresneriaren garraiatzeko eskubidea izango dute familiako kideek; aldezaurretik, onartutako aurrekontua aurkeztu beharko da eta, ondoren, zuritu. Egoera hori behin bakarrik gerta daiteke, eta Euskal Autonomi Elkartea eta Estatu osoa hartzen ditu.

Laugarrena.- 1.- Ordezkapen lanetan dihardutelako hirugarrengoak afarietara eta gozarietara gonbidatzea ere ordaindu beharreko gastutzat joko da, aldezaurretik baimena beharko dela horretarako. Egindako gastuaren hainbateko kalteordaina emango da, horien zuripena aldezaurretik egin aurretik; zuripen horretan, bertaratzen direnen Izen-abizenak eta zein kargu edo lanpostu duten adierazi beharko da. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Ordezkapenak direlaeta gastuak egiteko baimena, dagokion Zuzendaritzako titularrak emango du, berorri atxikitako langilegoari dagokionez; gainerako Administrazio

Publikoetan, agintedun organoek beteko dute eginkizun hori. 3.- Ordezkapen zereginetan egindako gastuak eskuratzea, eta helburu horrekin izandako gastuak ordaintzeko erabil daitezkeen dieta edo kalteordainen sortzapenak bateraezinak dira.

Bosgarrena.- Otorduetarako dirulaguntzak ezar ditzakete

Administrazio Publikoek euren zerbitzuak etendako lanaldian betetzen dituzten langileentzat. Dirulaguntza horien diruzenbatekoa eta sortzapenerako behar diren baldintzak eta beharkizunak, Jaurlaritzaren

Kontseiluak finkatuko ditu Euskal Autonomi Elkarteko

Administrazioan; eta lekuan-lekuko organoek, gainerako administrazio publikoetan. Lanegun bakoitzagatik esleitu daitekeenak ezingo du gainditu, egun bakoitzeko,Dekretu honetako I Eraskinean hazkurri dietarako ezarritako diruzenbatekoaren %50a.

Seigarrena.- V atalburuan adierazitako bertaratzeak eskuratzeko gehienezko mugak zenbatu asmoz, Dekretu honen esparruan sartu gabeko administrazio publikoetan antzeko izaerako iharduketengatik sor zitezkeenak hartuko dira kontutan.

Zazpigarrena.- Dekretu honetan jasotzen ez diren ezohizko egoeretan, hau da, zerbitzuko zereginetan gastuak sortu eta uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 79.2 atalean xedatutakoaren arabera kalteordainak eskuratzeko eskubidea sortzen duten egoeretan, Ogasun eta

Finantza Sailak eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta

Autonomi Garapenerako Sailak onartuko dute, Euskal

Autonomi Elkarte honetan, kaltea ordaintzeko erabakia; gainerako administrazio publikoetan, ordea, agintedun organoek.

Zortzigarrena.- Dekretu honetako III eta IV atalburuetan adierazitako egoeretan, interesatuak egoitzaherritik kanpo lo egitea izango balu eta minusbaliaren bat izan, bere zaintzailea izango litzatekeen laguntzaile bat izatera behartuko lukeena alegia, laguntzaile horrentzat ere baliagarriak izango lirateke kalteordain horiek.

Bederatzigarrena.- 1.- Dekretu honetako III eta IV atalburuek aipatzen dituzten egoeretan, kasu bakoitzean legozkiekeen kalteordainen diruzenbatekoak aurreratuta eskura ditzakete langileek, gero justifikatu edo itzuli daitezenaren kaltetan gabe. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Aurrerakinak eskatzea, esleitzea eta likidatzea, eta kalteordaingarriak diren gastuen zuripena, gai horretarako

Ogasun eta Finantza Sailak -Euskal Autonomi

Elkarteko Administrazioa- eta agintedun organoek gainerako administrazio publikoak- zehaztu ditzaten manuei egokituko zaizkie. 3.- Atzerrian izandako gastuen zuripenari dagokionez, «Banco de España»k finkatuko du trukaneurria likidapen egunean.

Hamargarrena.- Dekretu honetan zehatzmehatz aiaptu gabeko garraiabide berezirik erabili ahal izateko,

Ogasun eta Finantza Sailaren aldezaurretiko baimena beharko da Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan; eta agintedun organoena, gainerako administrazio publikoetan.

Hamaikagarrena.- 1.- Lehendakaria, Lehendakariordeak,

Sailburuak, Administrazioko goi kargudunak edo atxikitakoak, Foru Diputuatuak, Toki Korporazioetako kide hautagarriak buru direneko Ordezkaritzetako langileak edo, zerbitzuko zereginak direlaeta, euren egitekoak betetzen lagun diezazkienak, Dekretu honetan adierazitako kalteordainei buruzko araubide bereziari egokituko zaizkio, xedapen honetako hurrengo idazatietan ezarritako salbuespenekin. 2.- Benetan gastatu eta zuritutakoa joko da alojamendu gastuengatik eskura daitekeen diruzenbateko lez, Dekretu honetako 8. atalean ezarritako mugapenak ezingo zaizkiela aplikatu. 3.- Dekretu honetako 5. atalean adierazitako diruzenbatekoak gainditzen dituzten otordugastuengatik, benetan gastatu eta zuritutakoa ordainduko da, eurak laguntzaile direneko karguaren edo agintariaren edo partaide direneko Ordezkaritzaren aldezaurretiko adostasunaz. Horrelako egoeretan, baldin eta interesatuaksortzapenerako eskubiderik izango balu, hazkurridietaren zenbatekoa %50ean gutxituko da, idazati honetan adierazitakoaren arabera ordaindutako gastu bakoitzeko, gozaria zein afaria izan.

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa.- Dekretu honek indarra hartu aurretik sortutako kalteordainetan, une hartan aplikagarria zen arautegian xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.- Dekretu honek indarra hartzerakoan euren bileretan parte hartzeagatik bertaratzeeskubidea, edo antzeko izaerakoa, aitortuta duten Administrazio

Organo Kolegiatuek, bertaratze horiek ordainduz jarraitu dezakete egun horren ondorengo sei hilabetetan.

Epe hori igaro ondoren, eskuratze horiek indarrik gabe utziko dituzte; 21. atalean aipatzen den baimena dutenak salbuetsi egingo dira.

INDARGABETZE XEDAPENA

Dekretu honen aurkako maila bereko edo beheragoko xedapenak indargetu egiten dira, batez ere irailaren

17ko 307/1985 Dekretua.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Dekretu honetan ezarritako kalteordainen diruzenbatekoa aldizka berraztertuko da Eusko

Jaurlaritzaren Dekretu bidez; izandako gastuaren eta benetan ordaindutakoaren arteko oreka lortzeko ahaleginak egingo dira.

Bigarrena.- 1.- Dekretu honetan aipatzen diren gastuen kontuhartze zaingoa egin-osteko kontuhartze bidez burutuko da, Ogasun eta Finantza Sailaren Kontuhartze

Zuzendaritzak zehaztu ditzan harmen eta zernolakoekin; zuzendaritza horrek ezarriko du zerbitzuaren ondoriozko kalteordainen fiskalizazio egitasmoa; emaitzen berri Jaurlaritzaren Kontseiluari emango diote. 2.- Zerbitzuko zereginak direlaeta izandako gastuak,

Dekretu honetako III eta IV atalburuetan adierazten direnak, ordaintzeak eta, hala behar izanez gero, aurrerakinak emateak, aurreratutako ohizko fondoen araubideari buruzko arautegia izango dute aplikagarri.

Hirugarrena.- Ogasun eta Finantza Sailak eta Lehendakaritza,

Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako

Sailak, bere-bereak dituzten eskuduntzen alorrean, dekretu honetan xedatutakoa aplikatzeko beharrezkoak izan daitezen xedapen osagarriak emango dituzte.

Laugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra Dekretu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko otsailak 2.

Lehendakaria, <P ALIGN="RIGHT">JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. <P ALIGN="JUSTIFY">Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako

Sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA ATXAERANDIO.

I. ERASKINA <P ALIGN="JUSTIFY">EUSKAL AUTONOMI ELKARTEA ETA ESTATUA <P ALIGN="JUSTIFY">Hazkurri dieta: 5.600 PTA.
II. ERASKINA <P ALIGN="JUSTIFY">Kalteordaina, norbere ibilgailua erabiltzeagatik: 36 PTA/Km. <P ALIGN="JUSTIFY">Kalteordaina, norbere motozikleta erabiltzeagatik: 20 PTA/Km.
III. ERASKINA <P ALIGN="JUSTIFY">Kalteordaina, egoitzaz aldatzeagatik: 60.000 PTA.
IV. ERASKINA <P ALIGN="CENTER">BERTARATZEAK, LANGILEGOAREN AUKERAKETA SAIOAK EPAITZEAZ

ARDURATUKO DIREN EPAIMAHAIETAN PARTE HARTZEAGATIK

EPAIMAHAIKIDEA DIRUZENBATEKOA <P ALIGN="JUSTIFY">LEHENDAKARIA ETA IDAZKARIA 6.500 <P ALIGN="JUSTIFY">BOKALA ETA LAGUNTZAILEA 6.000


Azterketa dokumentala