Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1991ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ogasuna eta Finantzak
3564

AGINDUA, 1991ko azaroaren 21ekoa, Ogasun eta Finantza Sailburuarena, 25.432.000.000 PTAko diruzenbatekoz Euskal Autonomi Elkarteko Zor Publikoaren Jaulkipena, barnekoa, amortizagarria eta bonotan eratua, egiteko mekanismoak antolatzen dituena.

Azaroaren 19ko 629/1991 Dekretuz, Euskal Autonomi Elkarteko Zor

Publikoaren jaulkipena xedatu da, barnekoa, amortizagarria eta bonotan eratua, 25.432.000.000 PTAko diruzenbatekoz, inbertsio-gastuei aurre egiteko.

Aipatutako Dekretu horrek xedatzen duena betez eta bertan agintzen direnak gauzatzeko beharrezko diren xedapen eta erabakiak hartzeko Ogasun eta Finantza Sailari ematen dion baimenaz baliatuz, honako hau

XEDATU DUT: 1. atala.- Zorraren azalpena.

Bakoitzak 10.000 PTAko balioa duen bonotan gauzatuko da Zor Publikoa, eta Bilboko Balore Azokako Elkarte Kudeatzaileko Konturako

Oharterazpenen Zerbitzuak kudeatutako kontabilitate erregistroan egindako oharterazpenetan azaldnko dira.

2. atala.- Zor publikoa hartzeko modua.

2.1.- Ogasun eta Finantza Sailak, maiatzaren 14eko 312/1991

Dekretuaren indarrez aterako den Zor Publikoa, barnekoa, amortizagarria eta bonotan eratua, eskainiko du.

2.2.- Hori doakienek, jaulkipenaren aseguratzaile diren Banku eta

Aurrezki Kutxen eta Kreditu Kooperatiben bidez egingo dute harpidetza, eskatutako diruzenbateko guztia suskribapen unean emanez.

2.3.- Eskatu den zenbatekoari dagokion dirua sartu dela ziurta dezan ordainagiri bat emango zaie hartzaileei, suskribapena eska dezateneko unean bertan.

Diru-ezarpena ez da behin betikoa izango bonoen azken esleipena egin artean eta orduantxe bakarrik. 2.4.- Bere garaian, bonoen jabetza ziurta dezaten agiriak emango zaizkie hartzaileei, esleitu zaien diruzenbatekoaren heinean.

3. atala.- Jaulkipenaren emaitza eta gastua.

3.1.- Jaulkitzen den Zor Publikotik lortutako guztirako emaitza,

Dirusarreren Aurrekontuari atxikiko zaio, bederatzigarren atalburua, «Finantzazko Pasiboen Aldaketa», laurogeitamargarren atala, «Euskal

Autonomi Elkartearen Zor Publikoa» delakoan.

3.2 - Jaulkipenean lagun dezaten entitateek, «Euskal Herriko

Diruzaintza Nagusia»-ren izenean sartuko dute bakoitzari dagokion diruzenbatekoa, 1991ko abenduaren 20an.

3.3.- Mota horretako eragiketei eta beren gauzaketei dagozkien gastu guztiak, indarrean dagoen aurrekontuak horretarako emandako kredituen kontura joango dira, laurogeitamargarren Sailean, «Zor Publikoa», 01

Zerbitzua, «Epe Luzerako Zorpetzea», hirugarren atalburua, hogeitamargarren atala, 304 kontzeptua.

3.4.- Ogasun eta Finantza Sail honek, jaulkipen honetan lagun dezaten entitateekin, jaulkipen horren jartze-prozedura itunduko du eta batzordeei dagokien diruzenbatekoa finkatuko du.

3.5.- Ogasun eta Finantza Sailak, Euskal Autonomi Elkarteko

Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta

Aurrekontu Batzordearen aurrean azalduko ditu eragiketen kontuak.

4. atala.- Interesak ordaintzeko prozedura.

4.1.- Jaulkipen honetako interesen ordainketa, Bilboko Balore Azokako

Elkarte Kudeatzailearen Konturako Oharterazpen Zerbitzuaren bidez,

Azoka horretan partehartzen duten entitateen bidez eta ordainketak bideratzen lankidetza eskeintzen duten entitateen bidez egingo da.

4.2.- Interesen ordainketa ofizioz egingo du Ogasun eta Finantza

Sailak; ahalik laisterren egingo da hori, ordainketen mugaegunak erarik zehatzenean betetzeko.

4.3.- Mugaegunean edo, hau Bilbaon jaieguna bada, hurrengo astegunean, Konturako Oharterazpenen Zerbitzuak euren saldoei edo besteren batzuenei dagozkien interesak Qrdainduko dizkie entitate partehartzaile izan eta balore kontuetako titular direnei. Zerbitzuan partehar dezaten entitateek arduratuko dira bonoetako titularrek ordainketak eskura ditzaten.

4.4.- Konturako Oharterazpenen Zerbitzuak, mugaegunean, interesak ordaintzeko oinarri lez hartzen diren bono-saldoen zerrenda, entitate partehartzaileei dagokiena alegia, bidaliko dio Ogasun eta Finantza Sailari.

5. atala.- Amortizazioak ordaintzeko prozedura. 5.1.- Amortizazioak ordaintzeko prozedura, laugarren atalean ezarritako berbera izango da, «interesak» hitza azaltzen den lekuan «amortizazioak» azaldu behar duenarren.

Vitoria-Gasteiz, 1991ko azaroak 21. Ogasun eta Finantza Sailburua,

JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana