Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1991ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ogasuna eta Finantzak
3563

629/1991 DEKRETUA, azaroaren 19koa, hogeitabost mila laurehun eta hogeitamabi milioi (25.432.000.000) pezetako diruzenbatekoz, Euskal Autonomi Elkarteko Zor Publikoa, barnerakoa, amortizagarria eta bonotan eratua, jaulkitzea xedatzen duena.

Euskal Autonomi Elkartearen 1991rako Aurrekontu Orokorrak onartzeari buruzko maiatzaren 30eko 1/1991 Legearen 8. ataleko 1 idazatiak, Ogasun eta

Finantza Sailaren proposamenaz, eta inbertsioei erantzun ahal izateko,

Euskal Autonomi Elkarteko Zor Publikoa jaulkitzeko baimena eman zion Eusko

Jaurlaritzari, 35.932.000.000; PTAko diruzenbatekorarte. Baimen horretaz baliatuz, 10.500.000.000,- PTA hartzen dituen lehenengo jaulkipena egin denez, bidezkoa da, Euskal Autonomi Elkarteko Zor Publikoaren bigarren jaulkipena egitea, barnekoa, amortizagarria eta bonotan eratua izango dena; horren diruzenbatekoa, hogeitabost mila laurehun eta hogeitamabi milioi (25.432.000.000) pezetakoa da; aldez aurretik, koordinaketa-lanak burutu beharko dira. Horiek horrela, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenaz,

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren 1991ko azaroaren 19an egindako bilkuran, honako hau

XEDATU DUT: 1. atala.- Jaulkipenaren diruzenbatekoa. Euskal Autonomi

Elkartearen 1991rako aurrekontu orokorrak onartzeari buruzko 1/1991 Legeko

8. ataleko 1. idazatian Jaurlaritzari ematen zaion baimenaz baliatuz, hogeitabost mila laurehun eta hogeitamabi milioiko (25.432.000.000,-PTA)

Zor Publkoa, Euskal Autonomi Elkartearena, barnekoa, amortizagarria eta bonotan eratua, jaulkitzen da. 2. atala: Jaulkipenaren harpidedunak.

Dekretu honen bidez baimentzen den jaulkipena, harpidetza publikorako izango da. 3. atala.- Zor Publikoaren gauzatze modua. Zor Publikoa, bonotan gauzatuko da, bakoitza 10.000 PTAko balio izendatuaz; kontuan egindako oharterazpenetan ordezkatu ahal izango dira bonook. 4. atala.-

Jaulkipenaren ezaugarriak. 4.1.- Izendatutako interes-tasa. Kaleratzen den

Zor Publikoak, ehuneko hamaika koma berrogeitabosteko interesa izango du.

4.2.- Harpidetza-aldia eta lagapen-prezioa. Harpidetza-aldia azaroaren 27an hasiko da eta abenduaren 20an amaituko; bata eta bestea, 1991koak. Bonoak parrean jaulkiko dira. 4.3.- Jaulkipen eguna. Jaulkipen egun lez eta ezagupen ondorioetarako, 1991ko abenduaren 20ko data eramango dute bonoek.

4.4.- Sortzen dituzten interesak eta horien ordainketa. Interesak ematea eta horien ordainketa, jaulkitze egunetik kontatzen hasi eta seihilabeteka egingo da, urte bakoitzeko ekainaren 20an eta abenduaren 20an. 4.5.

Amortizazioa. Beren jaulkipen egunetik lau eta bost urtetara kitatuko dira bonoak, laugarren urtearen amaieran titulu bakoitzaren izendatutakoaren erdia gutxitzen dela. 4.6.- Onura fiskalak. Bonotan eratutako Euskal

Autonomi Elkarteko Zor Publikoa sortzea eta ondorengo eskualdaketa, eskualdaketetan ezartzen den zergatik salbuetsita egongo da. Dekretu honen bidez jaulkitako bonoak jaraunspenez edo legatuz hartzen direnean,

Jarauntsi eta Dohaintza Zerga arautzeko horri dagozkion arauetan ohartemandako murrizketa izango dute aipatutako Zergaren Zergagaian.

Ezargarri diren arauek aipatu murrizketa ohartematen badute, baina haren ezaugarriak zehazki ezartzen ez badituzte eta murrizketa izateko eskubidea duten zor publikoen jaulkipen baldintzetara bidaltzen badute, ehuneko

90ekoa izango da portzentaia; beti ere, esandako bonoak ondarearen kausatzailearen jabetzan egon badira bere heriotza izan baino urtebete lehenagotik gutxienez. 4.7 - Konputagarritasuna. Dekretu honen bidez baimentzen den Zor Publikoaren jaulkipeneko bonoak, ez dira balore konputagarritzat joko, indarrean dauden legeek Gordailu-Entitateentzat ezartzen dituzten inbertsio koefizienteetan. 4.8 - Beste ezaugarri batzuk.

Jaulkipen honen lekuko diren bonoek, Estatuko Zor Publikoari ezartzen zaizkion arau berei atxikita daude eta horrek dituen onura eta baldintza berdinen pean egongo dira. Arau hori erabiliz eta titulu horien konputagarritasunaren ondorioetarako, Elkarrenganako Bermedun Sozietateen,

Aseguru Pribatuetarako Entitateen eta Estatuko Zor Publikoaren konputagarritasuna automatikoki aitortua izan dezaten antzeko btste entitateen koefizienteetan, inbertsio-ondorioetarako beharrezko den gaitasundun baloreen aitorpena izango dute. AZkEN XEDAPENAK Lehenengoa.-

Ogasun eta Finantza Sailari baimena ematea. Ogasun eta Finantza Sailari baimena ematen zaio, Dekretu honek agintzen duena betetzeko beharrezkoak izan daitezen xedapenak eman eta erabakiak hartzeko. Bigarrena.- Indarra hartzea. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1991ko azaroak 19.

Lehendakaria. JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun eta Finantza Sailburua,

JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana