Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 1991ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
3562

AGINDUA, 1991ko azaroaren 5ekoa, Herrizaingo Sailburuarena, Lehergailuak Desaktibatzeko Unitate Bereziaren birregituraketa egin eta bertan sartzeko baldintzak finkatzen zituen 1991ko urriaren 17ko agindua aldatzeko dena.

Lehergailuak Desaktibatzeko Unitate Bereziaren birregituraketa egin eta bertan sartzeko baldintzak finkatzen zituen 1991ko urriaren 17ko

Aginduan (urriaren 31ko 220 zk. duen EHAA) hutsegiteak nabaritu direnez, dagokion zuzenketaren bidez horren konponketa egitea komeni da, beraz hau

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.- Lehergailuak Desaktibatzeko Unitate Bereziaren birregituraketa egin eta bertan sartzeko baldintzak finkatzen zituen

1991ko urriaren 17ko aginduaren 4.1 atalak ondorengo idazkera hau izango du:

«Lanpostu hutsak bete ahal izateko, merezimenu lehiaketapekotzat hartuko dira Lehergailuak Desaktibatzeko Unitate Bereziko lanpostuak,

Unitateko Buruzagiarena izan ezik, izendapen iarezkoa izango bait da».

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du indarra Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1991ko azaroak 5. Herrizaingo Sailburua,

JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana