Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 1990eko maiatzaren 14a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1478

1/1990 LEGEA, Apirilaren 6koa, Euskal Autonomi Elkarteko Epailaritza-Barrutietako Hiriburuak Erabakitzeari Buruzkoa.

Eusko Legebiltzarrak, Euskal Autonomi Elkarteko

Epailaritza-Barrutietako hiriburuak erabakitzeko apirilaren 6eko 1/1990 Legea onartu dela jakinerazten zaie Euskal Autonomi Elkarteko herritar guztiei.

Beraz, Lege horri men egiteko eta men eginerazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskal Autonomi Elkarteko herritar guztiei.

Gasteiz, 1990.eko apirilak 24. <P ALIGN="JUSTIFY">Lehendakaria, <P ALIGN="JUSTIFY">JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

ZIOEN ADIERAZPENA   <P ALIGN="JUSTIFY">Euskal Herriko Autonomi Elkartearen Autonomi Estatutuak, 34,

1 ataleko, 2. lerroaldian, dioenez: "Konstituzioko 152. artikuluan erabakitzen denari jarraiki Komunitate Autonomoak probintziak baino ingurune txikiagoa duten barruti judizialak eratzen parte hartuko du, bai beroien hiriburua seinalatzen ere, dena-den horren muga finkatuz." Halaber, 13.1 atalean esaten denez: "Justizi Administrazioari dagokionez, justizia militarra alde batera utzirik, Euskadiko Komunitate Autonomoaren esku egongo dira, bere barrutian,

Justizi Boterearen eta Justizi Boterearen Kontseilu Nagusiaren Lege Organikoek

Gobernuari ezagutu, erreserbatu edo gainjartzen dizkioten ahalmenak".   Epai-Agintaritzari buruzko uztailaren 1eko 6/1984 Oinarrizko

Legearen 35. ataleko 6. zatian esaten denez, Autonomi Elkarteek legez erabakiko dituzte epailaritza-barrutien hiriburuak.   Bestalde, esandako oinarrizko lege horren erabaki gehigarrietako lehenengoan ematen den legezko agindua betez aldarrikatutako

Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko abenduaren 28ko 38/1988 Legeak sendetsi egiten du, aurrekoaren ildo beretik, Autonomi Elkarteen Legegintza Biltzarren

Legez erabakiko direla hiriburuak, epailaritza-barrutien mugak finkatzen ditu (I Eraskina) eta barruti horiek, hiriburua kokatzen deneko udalerriaren izenez ezagutuko direla eta hiriburutza hori udalerri bat bakarrak izango duela erabakitzen du.   Ondorioz, Autonomi Elkarteko epailaritza-barrutietako hiriburuak zein izango deiren erabakitzea Eusko Legebiltzarrari dagokio, horrela Autonomi Estatutuaren 34.1 ataleko bigarren lerroaldian agindutakoa betez eta Erresumako esandako legeak osabideratuz.   Lege honen edukiari dagokionez, horren alderdirik nabarien gisa zera adierazten da, epailaritza-barrutien lurralde-eremua erabakitzeko,

Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko legera jotzeko teknika erabili beharrean, han bertan ematen zen osakide izanezko udalerrien zerrenda bere osoan aldatzea nahiago izan dela. Alde honetatik, erazkoak besterik ez diren aldaketa batzuk sartu direla ohartarazi behar da. Batzuk, izen jakin batzuri buruzkoak dira, lege-testuan erabilitakoak ofizialki onartuekin ez bait zetozen bat. Besteak, udalerri batzuk sartzean datza, beste udal batzuetatik banandu direnez, berriro eratu bait dira, eta Estaduko legean sartu gabe zeuden.   Xedea   1. Atala.- Lege honek, Epai-Agintaritzako oinarrizko legeko

35.6 atalean eta Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko legearen 4.4 atalean agintzen denari jarraiki, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko

Epailaritza-Barrutietako hiriburuak finkatzea du xede.   Epailaritza-Barrutiak: horien ezagupidea   2. Atala.- Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko legean aipatzen diren Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Epailaritza-Barrutiak, ondorengo atalean zehazten denez, bere hiriburua kokatzen deneko udalerriaren izenez ezagutuko dira.   Epailaritza-Barrutiak: horien hiriburuak eta izenak   3. Atala.- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko

Epailaritza-Barrutien hiriburua, hori osatzen duten udalerrien zerrendaren jarraian adierazten dena izango da:

/p>

ARABAKO LURRALDE HISTORIKOA

1 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza Barrutia:

/p>

Amurrio, Artziniega, Ayalaa, Laudio, Okondo, Urkabustaiz,

Gaubea.

Hiriburua: Amurrio. <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Amurrioko Epailaritza Barrutia

2 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza Barrutia:

/p>

Dulantzi, Aramaio, Armiñon, Arraia-Maeztu,

Arratzu-Ubarrundia, Asparrena, Baños de Ebro, Barrundia, Beranturi, Bernedo,

Kanpezu, Zigoitia, Kripan, Koartango,

Burgelu, Eltziego, Bilar, Iruña, Iruraitz-Gauna, Bastida, Lagran,

Biasteri, Lantziego, Lantaron, Lapuebla de Labarka, Legutiano, Leza,

Moreta, Nabaridas, Oion, Urizaharra, Erribera Goitia, Erribera

Beitia, Añana Gesaltza, Agurain, Samaniego, Donemiliaga, Harana,

Uroiona, Gasteiz, Ekora, Zalduondo, Zanbrana, Zuia.

Hiriburua: Gasteiz <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Gasteizeko Epailaritza Barrutia

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA:

/p>

1 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza Barrutia:

Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzaga, Altzo, Amezketa,

Andoain,

Anoeta, Arama, Asteasu, Ataun, Baliarrain, Beasain, Belauntza, Berastegi,

Berrobi, Elduaien, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Hernialde, Ibarra, Idiazabal,

Iruerrieta, Irura, Itsasondo, Larraul, Lazkao, Leaburu-Gaztelu, Legorreta,

Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Orendain, Orexa, Ormaiztegi, Segura,

Tolosa, Billabona, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zizurkil.

Hiriburua: Tolosa <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Tolosako Epailaritza Barrutia

2 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza Barrutia:

/p>

Aizarnazabal, Aia, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian,

Getaria, Errezil, Zarautz, Zestoa, Zumaia.

Hiriburua: Azpeitia <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Azpeitiko Epailaritza Barrutia

3 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza Barrutia:

/p>

Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta,

Eskoriatza, Legazpi, Leintz-Gatzaga, Oñati, Urretxu, Zumarraga.

Hiriburua: Bergara <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Bergarako Epailaritza Barrutia

4 Zk.: Udalerriok osatutako berritan sortutako Epailaritza

Barrutia:

/p>

Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Soraluze.

Hiribura: Eibar <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Eibarko Epailaritza Barrutia

5 Zk.: Udalerriok osatutako berritan sortutako Epailaritza Barrutia:

/p>

Astigarraga, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Orio,

Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Urnieta, Usurbil.

Hiriburua: Donostia <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Donostiako Epailaritza Barrutia

6 Zk.: Udalerriok osatutako berritan sortutako Epailaritza

Barrutia:

/p>

Hondarribia, Irun. Hiriburua: Irun <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Irungo Epailaritza Barrutia

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA

1 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza Barrutia:

/p>

Abadiño, Amorebieta-Etxano, Arantzazu, Areatza, Atxondo,

Bedia, Berriz, Arteaga, Zeanuri, Dima, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Igorre,

Iurreta, Izurza, Lemoa, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Ubidea, Zaldibar.

Hiriburua: Durango <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Durangoko Epailaritza Barrutia

2 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza Barrutia: Abanto

Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao,

Trapagaran.

Hiriburua: Barakaldo <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Barakaldoko Epailaritza Barrutia

3 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza Barrutia: Amoroto,

Arrieta, Aulesti, Bakio, Bermeo, Berriatua, Busturia, Ea,

Etxebarria, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Fruiz, Gamiz-Fika,

Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Gizaburuaga, Ibarrangelua, Ispaster, Kortezubi,

Lekeitio, Markina-Xemein, Meñaka, Mendata, Mendexa, Morga, Mundaka, Mungia,

MunitibarArbatzegi Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz, Ondarroa, Sukarrieta.

Hiriburua: Gernika-Lumo <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Gernika-Lumoko Epailaritza Barrutia

4 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza Barrutia:

/p>

Etxebarri Doneztebeko Elizatea, Arakaldo, Arrankudiaga,

Arrigorriaga, Basauri, Bilbo, Derio, Erandio, Galdakao, Larrabetzu, Lezama,

Loiu, Orduña, Orozko, Sondika, Ugao, Zamudio, Zaratamo, Zeberio.

Hiriburua: Bilbo <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Bilboko Epailaritza Barrutia

5 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza Barrutia:

/p>

Artzentales, Balmaseda, Karrantza, Galdames, Gordexola,

Gueñes, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz, Zalla.

Hiri burua: Balmaseda <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Balmasedako Epailaritza Barrutia

6 Zk.: Udalerriok osatutaka Epailaritza Barrutia: Barrika,

Berango, Gatika, Getxo, Gorliz, Laukiz, Leioa, Lemoiz,

Maruri, Plentziz, Sopela, Urduliz.

Hiriburua: Getxo <P ALIGN="JUSTIFY">Izena: Getxoko Epailaritza Barrutia

XEDAPEN GEHIGARRIA   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Udalak elkartu edo banatu izanagatik, oraingo udalerrietako mugarteetan izan daitezkeen aldaketak direla eta, Lege honetan ezarritako

Epailaritza-Barrutien eremuetan ez da aldaketarik egingo.   AZKEN XEDAPENA   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Lege hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.


Azterketa dokumentala