Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 1989ko ekainaren 9a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1596

3/1989 LEGEA, maiatzaren 30ekoa, Zergapideen Elkaregokitasun, Erakidetasun eta Lankidetasunekoa.

Euskadiko herritar guztiei, zela jakinerazten zaie, hots,

Euskolegebiltzarrak, Zergapideen Elkar-egokitasun, Erakidetasun eta

Lankidetasuneko maiatzaren 30eko 3/1989 Legea onartu duela.

Hori dela bide, Euskadiko herritar guztiei, norbanakoei zein agintariei, herri bete eta betearazi dezatela agintzen diet.

Gasteiz, 1989.eko ekainak 7. <P ALIGN="JUSTIFY">Lehendakaria <P ALIGN="JUSTIFY">JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

ZIOEN ADIERAZPENA   <P ALIGN="JUSTIFY">Estatutua onartu zenetik argi gelditu zen kondaira lurraldeetako erakunde eskudunei dagokienez zergapidetza harremanen eremuan elkar-egokitasuna, erakidetasuna eta lankidetasuna lortzeko premia zegoela.

Premia horren ondorioz, aribidez, Euskadiko Autonomi Elkarte osorako erakundeen eta kondaira lurraldeetako erakunde eskudunen arteko harreman hestuak sortu ziren. Horrela bada, lan horiek egiatan egin izan direla esan daiteke. Eta horrek bidea zabaldu du harreman iraunkorrak eratzeko, aurretik ere doakien

Erakundeen arteko lankidetasun gogoak erraztuak zeudelarik.   Hasierako urte hauetan ere aurrera egin da, eta hor elkar-egokitasuna eta erakidetasuna lankidetasun-giro orokorraren barnean egokitzeko dauden arazoak agerian geratzen joan dira. Halaber, orain arteko azturak, gaur egun, arrakasta izateko nahiko bermez, bete behar duten esparrua

Elkartearen premia zehatzei egokitutako araupidea eskaintzeko moduan legez araupetzeari heltzeko aukera ematen da.   Horrela, bada, gure Herriko legebidezko sarea osatzen joan diren bata-bestearen ondorengo Legeek arlo honetan emandako agindua betetzeko une egokia da hau.   Alde batetik, Autonomia Estatutuko 41.2.a) atalean aipatzen da, Kondaira Lurraldeetako Erakunde eskudunek, bere lurraldeetan, zerga-jaurpideari eutsi, hori ezarri eta arautu ahal izango dutela, Itunean bertan Estatuarekiko agertzen diren erakidetasun, zergapidezko elkar-egokitasun eta lankidetasun arauekin bat etorriz; baita Eusko Legebiltzarrak helburu berekin Autonomia Elkarterako emandakoekin ere.   Halaber, Ekonomi Itunearen legeak, 3.1.4. atalean, Kondaira

Lurraldeen Zerga-Sistemaren oinarritakotzat hartzen du Kondaira Lurraldeetako

Erakundeen arteko erakidetasuna, zergapidezko elkar-egokitasuna eta lankidetasuna, horretako Eusko Legebiltzarrak eman ditzan legeekin bat etorriz.   Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta horko

Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanei buruzko legeak, Kondaira Lurraldeetako Lege izenez ere ezagutzen denak, bere 14. ataleko 3. zatian, eten gabe aipatzen dituen bi alderdi hauek jasotzen ditu.

Batetik, Ekonomi Itunean aitortutako arauak emateko ahalmenaz baliatuz, Foru

Erakunde eskudunek eman ditzaten manuek zerga ezberdinen funtsezko gaiak era bateratuz arautu beharra. Bestetik, Eusko Legebiltzarrak Kondaira Lurraldeen arteko zergapidezko elkar-egokitasun, erakidetasun eta lankidetasunerako arauak osabideratuko dituela ohartematen da.   Argi dago, bada, gai honi heltzeko benetako premia; horrela, bide batez, Autonomi Elkartearen legebidezko sarea osotzen joan diren lege ezberdinetako lege-aldetikako aintzin-oharpideak betetzen dira. Eremu araupetzeko funtsezkoa den beste alderdi bat ere nabari da, arau horiek Eusko

Legebiltzarrak emanak izan behar dutela, alegia.   Erraz uler daitekeenez, gai honi heltzeko bi bide zeuden.

Osabideratu beharreko araupidetzan jasotzearen gai diren alor guztiak Lege bakar baten berariz eta zehazki arautzera iritsiz, alderdi guztiak eta bakoitza arautzean zetzan bat. Aukerako beste bidea, alderdirik zehatzenak eta berarizkoenak geroagoko baten osabideratzeko, esparru-legea egitean datza.   Gai honi heltzean, erakunde ezberdinen aginpideak begirunez eta kontu haundiz hartzeko, eta zerga-araupidetzaren dinamikari berari egokigarri izanezko mekanika bizkorra bilatzeko premiak, elkar-egokitasun, erakidetasun eta lankidetasun biderapen honi berme osoz heltzeko modurik egokiena esparru-lege bat egitea hobetsi-arazi du.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Lankidetasuna, Helburu bat bera lortzeko beste batzurekin elkar lanean aritzea dela, eta Erakidetasuna ekintza bateratu bat egiteko ahaleginak biltzea dela ulertzen badugu, denok bat etorriko gara hau pentsatzean: biderapen hauek antolatzeko, berauek egiteratzetik sor daitekeen baino zailtasun haundiagorik ez dagoela. Horrela, biderapen hauek, berenez, lortu beharreko helburuen batasuna azaltzen dute.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Elkar-egokitasuntzat zer ulertzen den zehazki adieraztea zailago izan daiteke, horren norainokoa zehaztea benetan korapilotsua den neurrian, azken batean, batasun-irizpidearekin baterakoa izatera iritsi daiteke eta.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Argi utzi behar denez, elkar-egokitasunaren arloan, hori ez da zerga-gaietan kondaira lurraldeetako Erakunde eskudunetatik sortu beharreko araupidetza osoa berdintasunez lortu behar. Ez da, beraz, zerga-erapidetza baten eta bestearen artean ezberdintasunik izateko aukera guztiak eragozteko asmorik, erapidetza horiek ari-biderako izan behar dituzten oinarrizko irizpideak finkatu nahi dira baizik.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Lege honen funtsezko guraria, kondaira lurraldeetan ezarritako zerga-erapidetzaren ezaugarria osotasun bakar bat itxuratzen duten zatiekin bat etorrizkoa izatean datzala ulertu behar da. Baina horrek ez gaitu elkar-egokitasunerako tresna bakartzat berdintasun-bideaz baliatzera eraman behar.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Lege honek funtsean lortu nahi dituen xedeak hauek dira:

  - Zerga beharkizunak betetzea erosoago eginez, Kondaira lurraldeetako zerga-erapidetzak erraztea.

- Zerga-iruzurra zebatzera bideratutako ekintzak Euskal

Herriko Foru Aldundien arteko argibideen bapateko trukaketa eta ikuskaritza-egitamu bateratuen bidez erakidetzea.

- Zerga-araupidetzaren elkar-egokitasuna, zergalaritzaren aldetikako hobariei arreta berezia eginez.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Helburu horiek lortzeko, kondaira lurraldeetako erakundeak

Ekonomi Itunearen arabera araupidetzarako ahalmenaren jabe diren neurrian,

Legeak Norbanakoen Urteko Irabaziekiko Zergarekiko araupidetza erakidetzeko esparrua xedatzen du. Baltzu-Zergari dagokionez legeak zehaztu egiten ditu elkar-egokitasunaren gai izan daitezkeen alderdiak, zerga horren berenezko gaiak eta zergalaritzaren aldetikako hobariak horrelakotzat izendatuz eta, lurralde baten baino gehiagotan iharduten duten baltzuen kasuan, zerga lakatzeko gai den Arduralaritza izendatuz edo, Ekonomi Ituneko hemezortzi eta ondorengo atalak erabiliz, Estatuko Arduralaritzari ez dagokion zerga kopuruaren zatia Foru Aldundiei izendatzeko. Ogasunen Jabe-Aldakuntzarekiko

Zergari eta Agirizko Lege-egiketekiko Zergari buruz, legeak, Zerga bereizkeriarik gabe ezarriko dela bermatzeko beharrezko diren funtsezko alderdiak elkar-egokitasunaren gai izan daitezkela uste du; funtsean besterlakoa den araupidetza ezartzeak ekarriko lituzkeen diruzko okerrak aldenduz. Azkenik, toki-mailako zergetan elkar-egokigarritzat hartzen dira horien funtsezko alderdiak.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Era berean, zerga-beharkizunak betetzea zentralizazio bateratzeko tokia sortzen da; horrek zerga-harremanak Arduralaritza batekin baino gehiagokin dituztenek horietako batean aitorpen bakarra aurkezteko bide emango du, gaur egun dagoen zeharkako zerga-saka gutxitzeko bide.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Bere araupidetzaren Elkar-Egokitasunari buruzkoan lege honetatik at gelditzen dira Jarauntsi eta Emaitza-Zerga eta Ondarearekiko Zerga eta, hori, bestelako bestelako araupidetzak, eta bihurdurarik, ez baliabideen izendapenean erizpide aldaketarik sortuko ez duela pentsatzen delako, eta Balio

Erantsiaren Zerga, araupidetzarako eskurik ez izateagatik.  

Zerga-Kidekaketarako Saila sortzen du eta hor ordezkariak Jaurlaritzak eta

Aldundiek dituzte, Sailarenosatze-modua eta eginkizunak zehazten direlarik.

Sail hau funtsezko alderdi gisa itxuratzen da eta horren inguruan ibili behar dira eremu honetan garatu beharreko ekintzak. Eginkizun zehatzak dituen sail berezia da hau; horrela Autonomi Elkarteko eremu ezberdinetan ekintza egiterakorraren euskarri diren sailen arteko zati izango da, bakoitzak bere eginkizunak dituelarik.   Lehenengo Atala.- Legearen ezarpen-eremua.   <P ALIGN=“JUSTIFY”>Autonomi Estatutuko 41.2.a) atalean agindutakoarekin bat etorriz, honako xede hau du Lege honek:

  a) Eusko Legebiltzarrak aurrerantzean egingo dituen legeen bidez osabideratzeko, Euskadiko Autonomi Elkarteko Kondaira-Lurraldeen zergapidetza-jaurpideak elkarri egokitzeko esparrua ezartzea.

b) Kondaira-lurraldeetako Herriogasuntzak euren zergapidetza-lanetan aritzean erakidetasunez eta elkarrekin batera jokatzeko arauak ematea.   <P ALIGN="JUSTIFY">I ATALBURUA   <P ALIGN="JUSTIFY">2. Atala.- Elkar-egokitasuna.   <P ALIGN="JUSTIFY">Kondaira-lurraldeetako zerga-arauek, dirubidezko elkar-egokitasunari buruzko gaietan, Ekonomi Ituneko legean daudenez gain,

Eusko Legebiltzarreko legeek ezar ditzaten arauak beteko dituzte, lege honetan aipatutako eraginarekin.   Autonomi Elkarte osorako erakundeen eta horko

Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko, azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 14. atalaren 3. zatian ohartemandakoa betez,

Ekonomi Itunean aitortutako arauak emateko aginpidea egiteratzean, kondaira-lurraldeetako foruzko ihardutze-sail eskudunek eman ditzaketen manuek zerga ezberdinen funtsezko alderdiak era bateratuz arautuko dituzte.   Lortutako elkar-egokitasun mailak kondaira-lurraldeetan araupidetza ezberdinak izatea erraztuko du, beti ere, orokorrean, Autonomi

Elkarte osorako zerga-saka berdintsua bermatzen badute behintzat.   3. Atala.- Orokorrean elkar-egokigarri diren alderdiak.   Orokorrean, Ekonomi Ituneko legean agertzen diren edozein zergari buruz, egoki izan dadinean elkarri egokituko zaizkio:

  1.- Foru-Aldundi bakoitzarekin izan beharreko lege eta zerga-alorreko harremanak zehazteko erizpideak, behartutako zergaduruak betetzen dituen ekintzek zergakizunaren egiterapena edo zergalaritza-zorrak kondaira-lurralde baten baino gehiagotan sortzea dakartenean.   2.- Aitorpenak aurkezteko epeak eta kitapenak egiteko ereduak: hauek, nolanahi ere, aitorpenak edozein kondaira-lurraldetako

Arduralaritzatan egiteko baliozkoak izango dira.   4. Atala.- Norbanakoen Urte-Irabaziekiko Zergari buruz, honako alderdi hauek egoki izan dadinean elkarri egokituko zaizkio:

  a) Enpresa, ogibide eta ederlan-ekintzapidetan aritzeari datxezkon ogasun iraunkorren balioen araupeketa edo eguneratzea.

b) Esandako ogasun horien elkar-egokitasunerako berarizko egitamuak eta gehienezko eta gutxienezko ehunekoak.

c) Deneantxeko eta banakako haztapenezko jaurpidepeko irabazien balio-neurketa egiteko erabili ohi diren ikur, erakuskari eta neurtze-arauak jartzea eta horiei balioa ematea.

d) Gauzazko ogasun finkoetan diru-ezarketak egiteagatikako beherapena.

e) Norbere gastuei eta opariei buruzko zertako ezberdinegatikako ordainsari-beherapenak.   <P ALIGN="JUSTIFY">5. Atala.- Baltzuekiko Zergapideari buruz, honako alderdi hauek egoki izan dadinean elkarri egokituko zaizkio:

  a) Zergaren funtsezko alderdi hauek zehaztea:

/p>

1. Ezarpen-eremua

2. Zergakizuna

3. Zergadurua

4. Zergagaia

5. Zerga-neurria

6. Zorpidea

b) Zergagabetzeak, beherapenak eta gainontzeko hobariak jarri, kendu eta luzatzea.

c) Ogasunen balioak arauzkotzea eta eguneratzea.

d) Egitamu bereziak eta kitapenaren gehienerako eta gutxienezko ehunekoak.

e) Ogasunetan egindako diru-ezarketegatikako beherapena.

f) Ekonomi Ituneko hemezortzigarren atalean eta hurrengoetan dioena erabiliz, Euskal Herriari dagokion diru-kopurua Foru Aldundien artean banatzea.

g) Foru-Aldundi bakoitzari dagokion diru-kopurua zehaztea, zergaduruak, agizko lurraldean ari gabe, lurralde baten baino gehiagotan lan egin dezanean.   <P ALIGN="JUSTIFY">6. Atala.- Ogasunen Jabe-Aldakuntzarekiko eta Agiri-bidezko

Lege-Egiketekiko Zergari buruz, honako eremu hauek egoki izan dadinean elkarri egokituko zaizkio:

  a) Zerga-gaia zehaztea.

b) Zergari lotzen ez zaizkion kasuak zehaztea.

c) Zergagabetzeak, beherapenak eta gainontzeko hobariak jarri, kendu eta luzatzea.

d) Zerga-gaia zehazteko arauak.   <P ALIGN="JUSTIFY">7. Atala.- Ekonomi Ituneko legean ohartemandako toki-mailako zergei buruzko araupidetzaren honako alderdi hauek egoki izan dadinean elkarri egokituko zaizkio:

  a) Funtsezko alderdi hauek zehaztea:

/p>

1. Ezarpen-eremua.

2. Zergakizuna.

3. Zergadurua.

4. Zerga-gaia.

5. Zerga-neurria edo saritaula-ordainkizuna.

6. Zorpidea.

b) Zergagabetzeak, beherapenak eta gainontzeko hobariak jarri, kendu eta luzatzea.   <P ALIGN="JUSTIFY">II ATALBURUA   <P ALIGN="JUSTIFY">8. Atala.- 1.- Baltzuekiko Zergaren edo Balio Erantsiaren zergaduruek, baita kondaira-lurralde baten baino gehiagotan ari eta Norbanakoen

Urte-Irabaziekiko Zergaren eta Baltzuekiko Zergaren konturako euspenak egiten dituztenek ere, zerga horiei dagozkien dirubidezko beharkizunak zergapide-egoitza datzaneko kondaira-lurraldean edo, horren ezean, Euskal Herri barruan antolapide nagusia duteneko lurraldean bete ahal izango dituzte. Euskal

Herrian ez zergapide-egoitzarik, ez eraikuntzarik ez baleuka, toki baten biltze hori edozein lurraldetan egin ahal izango da, zergaduruaren aukeran.   Beharkizun horiek betetzeko toki baten biltze horrek norbere kitapenetatik sortzen diren zerga-zorrak ordaintzea hartzen du, baina ez da dagozkien Foru-Aldundiek egindako behin behineko edo behin betiko kitapenetatik sortutako zerga-zorrik ordaindu behar izatera iristen.   2.- Bere zerga-beharkizunak betetzeko toki baten bildu aurretik, zergaduruak edo euspenak egiten dituenak era horretako aitorpena aurkeztu beharko die doakien Foru Aldundiei.   Aitorpen hori, dagokion zerga-beharkizuna betetzeko epea hasi aurretik aurkeztu beharko da.   9. Atala.- Zergaduruak edo euspenak egin dituenak zerga-aldetik zituen beharkizunak betetzeko erabili duen Foru-Aldundiak, aurreko atalean agindutakoarekin bat etorriz, aitorpena egin-ondorengo hilean, zergaduruak edo euspenak egin dituenak aurkeztutako agiriak, toki baten biltzea aukeratu izan ez balu, Aldundi horietan aurkeztu behar izango zituzkeenak, hain zuzen, dagozkien beste Foru Aldundiei bidaliko dizkie.   Halaber, sarrera egin-ondorengo hilaren barruan kitatuko ditu beste Foru Aldundien alde zergaduruak edo euspenak egin dituenak egindako sarreretatik, berak egindako kitapenaren arabera, bakoitzari dagokiona.

Sarreraren egunetik kitapena egiten den bitartean igarotako denborari dagozkion korrituak kontatu egingo dira kitapenean.   10. Atala.- Kondaira-Lurraldeetako Arduralaritzen arteko harremanak errazteko, lurralde bakar baten bere zerga beharkizunak betetzeko toki baten biltzea erabaki duten zergaduruak eta euspenak egin dituztenak errolda berezi baten erroldatuko dira; eta hori lege honen 16. atalean ohartemandako Zerga-Kidekaketarako Sailean egingo da.   III ATALBURUA   11. Atala.- Elkar-egokitasunerako Legeen ezarpena.   Zerga-Kidekaketarako Sailak, Eusko Legebiltzarraren legez edo lege honen bidez erakidetutako gaiei buruzko foru-mailako manu orokorretarako egitasmoei buruzko txostena egingo du.   Horretako, Foru-Aldundiek, onartzea dagokion erakundeari aurkeztu aurretik, Zerga-Kidekaketarako Sailari bidaliko diote manu orokorrerako egitasmotarakoa.   Zerga-Kidekaketarako Sailak 30 egunen barruan emango du bere erizpena. Aipatutako epea igaro eta gero, erizpena aldekoa dela ulertuko da.   Halaber, hiru Foru-Aldundiek eska dezatenean,

Zerga-kidekaketarako Sailak bere erizpena gehienera hamar egunen barruan emango du edo, hala behar izanez gero, presakakotzat aldarrikatu ondoren, horietako batek eskatuta, Zerga-Kidekaketarako Sailak behar hori ikusi ondoren.   IV ATALBURUA   12. Atala.- Kidekaketa.   Kondaira-lurraldeetako Zerga-Arduralaritzen ekintzak,

Ekonomi Itunean eta atalburu honetan, baita Eusko Legebiltzarreko beste legeetan ere, ezarritako era eta neurritan kidekatuko dira.   13. Atala.- Ikuskaritza-Egitamu Bateratuak.   Bereziki kondaira-lurralde baten baino gehiagotan diharduten arlo, talde eta enpresei buruzko ikuskaritza bateraturako egitamuak

Foru-Aldundiek egingo dituzte.   Ikuskaritza-egitasmoen egiterapena, baita jarraipena ere, lege honetan sortutako Zerga-Kidekaketarako Sailaaren baitan egingo da.

Horretarako Foru-Aldundiek, zergaduruei buruzko argipideak Zerga-Kidekaketarako

Sailaren esku egon ahal izateko, egoki izan daitezen baliapideak, informatikazkoak barne, jarriko dituzte.   14. Atala.- Behartze-indarreko argibideak.   Kondaira-Lurraldeetako zerga-Arduralaritzek izango dituzten erizpideen erakidetasuna lortzeko, 16. atalean aipatzen den

Zerga-Kidekaketarako Sailak txostena egin beharko du behartze-indarreko argibideak egin aurretik.   Egindako txostenak, baita egindako argibideak ere,

Zerga-Kidekaketarako Sailak eramango duen erroldean sartuko dira, eta honek agindutako zabalkundea izango du.   15. Atala.- Lankidetza.   Kondaira-lurraldeetako ihardutze-sail eskudunek, bere zerga-aginpideak erabiltzean, itundutako zergak ahalik eta ondoenen lakatzeko behar dituzten argibide eta altzinak emango dizkiete elkarri. Horretarako, hiru kondaira-lurraldeetako Foru-Aldundiek elkarren arteko harremanetarako beharrezko izan ditzaten teknika-bideak jarriko dituzte.   V ATALBURUA   16. Atala.- Zerga-Kidekaketarako Saila.   1.- Zerga-Kidekaketarako Saila sortzen da eta honela osatuko:

  a) Herriogasun eta Dirubidetarako Sailburuaren saloz, dekretuz izendatutako Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkari; horietako bat lehendakari lanetan arituko da.

b) Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bana.   <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Zerga-Kidekaketarako Sailak bere lehenengo bileran erabakiko ditu jarraitu beharreko ihardunbide-arauak. Beti ere, erabakiak baliozkoak izateko, erabateko gehiengoa a beharko da.   <P ALIGN="JUSTIFY">3.- Eusko Jaurlaritzako Herriogasun eta Dirubidetako Sailak emango dio Zerga-Kidekaketarako Sailari, aginduta dauzkan egitekoak betetzeko behar dezan teknika eta arduralaritza-mailako laguntza.   <P ALIGN="JUSTIFY">17. Atala.- Zerga-Kidekaketarako Sailararen egitekoak.   <P ALIGN="JUSTIFY">Zerga-Kidekaketarako Sailaren egitekoak honako hauek dira:

/p>

 

a) Zerga-kudeaketan eraginkortasun hobea lortzeko xedez,

Foru-Aldundiek zerga-agintepideak betetzean, horien arteko erakidetasuna eta lankidetasuna bultzatzea.

b) Lege honetako 11. atalak aipatzen duen txostena egitea.

c) Zerga-arloan Euskal Herriko Autonomi Elkarte osorako erakundeek edo kondaira-lurraldeetako Foru-Erakundeek eska diezazkioten txosten guztiak egitea.

d) Egindako kudeaketa eta ikuskaritzari buruzko argipideak emanez, euskal Herriogasuntzak egindako lanen osatutako txostena urtean-urtean argitaratzea.

e) Lege honek edo beste batzuk agintzen dizkioten beste guztiak.   <P ALIGN="JUSTIFY">ERABAKI GEHIGARRIA   <P ALIGN="JUSTIFY">Jaurlaritza zerga ezberdinen zergapideak elkarri egokitzeko behar den edo diren egitasmoa edo egitasmoak Eusko Legebiltzarrera bidaltzen joango da. Horretarako, gehienez urtebetekoa izango den aldiaren barruan, Eusko

Jaurlaritzak 3,4 d), 5 e), f) eta g) ataletan esandako elkar-egokitasunari buruzko lege-egitasmoak bidaliko ditu.   AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA   Zerga-Kidekaketarako Sailari teknikazko eta arduralaritzazko laguntza ematea segurtatzeko, Herriogasun eta Dirubidetako Sailean beharrezko lanarigoa ugaritzeko baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari.   AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA   Lege honen bidez sortu den Zerga-Kidekaketarako Saila, legea indarrean jartzetik bi hilabetetik gora gabeko epean osatu beharko da.   AZKEN ERABAKIETAKO HIRUGARRENA   Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.   Hala ere, Lege honetako 8. eta 14. ataletan agindutakoa datorren 1990.eko urtarrilaren lehenengotik aurrera jarriko da indarrean.


Azterketa dokumentala