Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 1989ko ekainaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1595

2/1989 LEGEA, maiatzaren 30ekoa, Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzekoa.

Eusko Legebiltzarrak Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzezko maiatzaren 30eko 2/1989 Legea onartu duela jakinarazten zaie euskadiko herritar guztiei.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar guztiei.

Gasteiz, 1989.eko ekainak 7.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

ATARIKOA

Konstituzioan eta Euskal Herrirako Autonomi Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legearen 10.34 atalean agindutakoaren babespean, abenduaren 30eko 2.769/1980 Errege-Dekretuaren bidez, errepide eta bideen alorreko zerbitzuak Erresumak Euskal Herriko Autonomi Elkarteari eskuratu zizkion.

Horrela eman zitzaion hasiera errepide eta bideei buruzko foruzko berenezko jaurpideak eguneratzeko aldaketa-aldiari; horri buruz autonomiaren eremuan zegoen Konstituzioaren aurretiko adierazgarri bakarra Arabakoa zen, eta honi Errepideei buruzko 1974.eko abenduaren 19ko Legea moldatzeari buruzko azaroaren 7ko 3.140/75 Dekretuan esaten zenez eusten zitzaion.

Bizkaiak eta Gipuzkoak euren jaurpide bereziak birreskuratzeko eta, foru-jaurgopekoak izan arren, Erresumak kudeatzen zituen errepide-zati batzuk Arabako Lurraldeari eskuratzeko aldiak, alor horretako zerbitzuak Kondaira-Lurraldeei eskuratzeari buruz Eusko Jaurlaritzak emandako martxoaren 5eko 45/1985 eta 55/1985, irailaren 9ko 188/1986 eta otsailaren 24eko 22/1987 Dekretuen bidez, oraindik gutxi dela amaitu dira.

Autonomi Elkartearen barruan gaitasunen banaketa finkatu ondoren, egokia dirudi Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta horietako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Saileen arteko Harremanei buruzko abenduaren 25eko 27/1983 Legeko 7.a.8) atalean aipatzen den Errepideen Egitamu Nagusiaren lege-jaurpidea zehaztuzko araudi-esparrua gure esku izateak.

Lege-idazki hau gainerako administraritzen agintepideei bete-beteko errespetoa izateko oinarri-irizpidea betez egin da; ahalmenen banaketa kontutan izateak Euskal Herriko errepideei buruzko bata-bestearen ondorengo Egitamu Nagusiak tresna erakidetzaile eta erakidegarri direnez moldatu beharra areagotzen du. Horrela eskatzen du bide-sareak jarraiangoak eta bateratzaile izateak, horietan egin beharreko lanak elkarren antzeko izateak, bideen plangintza beste alorrekin, hona nola garraioarekin, bide-goaia arautzearekin, lurralde eta ingurugiroa edo ekonomia eratzearekin, bateragarri izateak, eta batez ere, hala eskatzen du 27/1983 Legeak xede duenarekin bat etorri beharrak, Lege horrek Foru-Administraritzei, Euskal administraritzek teknikazko eta seinaleak jartzeko arauak indarrean jartzearen kaltetan gabe, Autonomi Elkarte Osorako Erakundeek onartutako Errepideen Egitamu Nagusian emandako aintzin-neurri, helburu, lehentasun eta hobekuntzak gauzatu bederen egiteko agintzen bait die.

Ezaugarri horrek egitamututakoa egokia eta horko egiterapenak bete-betekoak direla bermatzeko bide emanezko haztaketa berezia eskatzen du, horiek bait dira Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia, hori tajutzeko, aldatzeko eta birraztertzeko aribidean eta bere edukian malgua izanez erakidetzeko tresna denez eratzearekin, baita egitamututakoaren baliozko zaingoa egitea errazteko irizpideak atontzearekin ere, lortu nahi diren alderdiak.

Zeregin horretarako modurik egokiena Lege-mailako arauak izan behar du, bere iraunkortasunagatik eta Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiak duen esanahiagatik, atzera begira berrikuntzak dituena eta egungo autonomien Erresuman berezia da eta.

Legea hiru idazpuruz, hiru gehigarrizko erabakiz, bi aldi baterakoez eta hiru azken erabakiz eratzen da.

Gai nagusiei buruzko lehenengo idazpurua, hiru atalburu berezitan, Legearen xedeari, Errepideen Egitamu Nagusiari buruzko agintepideen banakuntzari, eta Euskal Herriko Autonomi Elkarteko errepideen mailaketa egiteko eta izenak jartzeko oinarizko erizpideei buruzkoa da.

Bigarren idazpuruan Errepideen Egitamu Nagusiari buruz honako hauek aipatzen dira: zerdena, eremua eta indarraldia; edukia; Euskal Herriko ihardunbideak, eta horien tajuketa, birrazterketa eta aldaketa, eta horien egiterapena eta zaingoa lau atalburu ezberdinetan garatzen dira.

Hirugarren idazpurua Egitamua gauzatzeko beharrezko diren ihardunak elkarri egokitzeaz ari da: bi atalburutan egituratzen da, lehenengoa gai nagusiei buruzkoa eta bigarrena Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordea arautzeari buruzkoa direla; Batzorde hori osakeraz kopuru-berdintasunezkoa eta ihardunak elkarri egokitzeko oinarrizko tresna da, eta horren altzinetakoa 1984.eko azaroaren 19ko Aginduz sortutako Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiaren zaingo eta aintzin-onarpenerako Batzordea izan zen.

Gehigarrizko Erabakietan Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiari datxezkon alderdien aipamen egiten da; aldi baterakoetan, Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailaren Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiaren zaingo eta aintzin-onarpenerako Batzordea sortzeari buruzko 1984.eko azaroaren 19ko Aginduari, Lege honetan agindutakoaren aurkakoa izan ez dadin guztian, behin-behingorako indarrean eusten zaio, eta Egitamuaren eta udal-mailako hirigintza-egitamuketaren arteko loturaren aldibaterako jaurpidea arautzen da. Azken erabakietan, Legearen edukia garatzeko gaitasuna, horren aurkako erabakiak erabili beharrik eza eta Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia Araupetzeko Legea indarrean jartzea ohartematen dira.

Azkenik, Legearen eraskinean, Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiaren zaingo eta aintzin-onarpenerako Batzordearen baitan aurkeztutako Egitamuaren Gai den Sarea osatzen duten errepide guztien azalpena egiten da.

Egitamuaren Gai den Sarea hobeto ulertzeko, lege-jaurpideek indarrean dirauten artean eta eskuraketak Autonomi Estatutuan ezarritako modutan egin ez daitezen artean, aldi baterakotasunez Erresumaren agintepeko izan eta baimen emanezko jaurpidepeko bidesarizko bidegurenei buruzko zerrenda hor nabarmenarazteak ba du garrantzia; eta guztia bi arrazoigatik: lehenengo, eta Euskal Autonomi Elkarteko lurren luze-zabala kontutan izanik, errepide guztiek, elkartzepide direnez, elkarren artean duten eragin eta menpekotasuna nabaria da, eta bidegurenen egitekoa funtsezkoa da. Horregatik, lanen plangintza eta horien arteko lehentasunen finkaketa, horiek oinarrizko bide direlakotik eta horiek kontutan izatetik abiatuta egin behar da; bigarren, Errepideen Egitamu Nagusiaren lege-jaurpideak. Lege arauemaile honetan gehienez 18 urteko indarraldia ohartematen du Egitamuarentzat, aldi hori bidesarizko bidegurenen baimen-ematearen iraupen-aldia baino agian luzaroagokoa izan daitekeela. Horrela bada, iraupen-aldi hori amaitu eta Autonomi Elkarteari eskuratu ondoren, horiek Egitamu honetan sartzeko bestetarako gabe Legea aldatu beharra ekarriko luke, eta horrek garbi dagoenez ez du itxura haundirik, elkartzebideak funtsezko eta plangintzaren oinarrizko aurrekontutarakoak izanik.

1 IDAZPURUA.- GAI NAGUSIAK

1 ATALBURUA. LEGEAREN XEDEA

Lehenengo Atala.- Lege honek Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia zehaztea eta arautzea du xede, baita, Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen agintepideen barruan, Egitamu horri datxezkien ahalpide-erabilerak elkarri egokitzea ere.

2. ATALBURUA. AGINTEPIDEAK

2. Atala.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia landu, onartu, zaindu, aldatu eta birraztertzeko gai izango direnen ihardutze-sailak, Lege honetan agindutakoaren arauera, Eusko Jaurlaritza, Autonomiazko Administraritzan errepideen alorrean gaitasunaren jabe izan dadin Saila eta Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordea izango dira.

3. Atala.- Eusko Jaurlaritzari dagokio:

a) Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia onartzea.

b) Errepideen Egitamu Nagusiaren seiurteroko birrazterketa eta ohizkoez besteko aldaketak onartzea.

4. Atala.- Errepideen alorrean gaitasunaren jabe den Eusko Jaurlaritzako Sailari dagokio:

a) Errepideen Egitamu Nagusiaren Aintzin-adierazpena eta Egitasmoa Lege honetan ohartematen denez gertatzea.

b) Errepideen Egitamu Nagusiaren ohizko aldaketak onartzea.

c) Kondaira-Lurraldeetako foruzko ihardutze-sailek adierazi ditzaten saloei buruzko txostena Lege honetan ohartematen denez egitea.

d) Legeei jarraiki, Errepideen Egitamu Nagusiaren zaingoa egitea eta horiek modu egokian egin daitezenaz arduratzea.

e) Lege honen gai diren alorretan legeek eman diezazkioten gainerako ahalmen guztiak.

3. ATALBURUA. ERREPIDEEN MAILAKETA ETA IZENAK

5. Atala.- 1.- Lege honen ondoriotarako, Euskal Herriko errepideak, euren erabilgaitasunaren arauera, lau saretan mailakatuko dira: lehen-mailako interesgarritasunezko, oinarrizko, eskualdeko eta toki-mailako saretan.

1.a. Lehen-mailako interesgarritasunezko sarean nazioarte-mailako bideak, guztientzako interesgarritasuneko muga-pasaratara, portu eta aideportuetara eramaten dutenak, eta ibilbide luzeko autonomi arteko garrantzi haundiko goaia izanezko bideak sartuko dira, baita bertan garraio astun ugari edo kanpotikako nahiz barruko merkatalgai arriskutsu asko samar ibiltzen denekoak ere.

1.b. Oinarrizko sarea, lehen-mailako interesgarritasunezko sarekoak izan gabe, ibilbide osoak osatuz, Kondaira-Lurralde bakoitza egituratzen duten errepideek osatuko dute, baita goai handia izanik, Kondaira-Lurraldeak elkarri edo beste Autonomi Elkarteekin estekatzeko izaten direnek ere.

1.c. Eskualdeko sareak, goai haundia izan gabe, elkarren ondoko eskualdeen arteko lotura eginezko errepideak hartuko ditu.

1.d. Toki-mailako sarea, gorago esandako beste sareetan sartzen ez diren errepideek osatuko dute.

2.- Autonomi Elkarte Osorako Erakundeei dagokie, aurreko idazatietan jasotako erizpideei jarraiki, Lege honetako 7.2 atalean zehaztutako Egitamuaren gai den Sarearen mailaketa egitea.

6. Atala.- 1.- Euskal Herriko errepideei, euren mailakako sailkapena kontutan izanez jarriko zaizkie izenak.

2.- Bideei izenak emateko, honako irizpide nagusi hauek finkatzen dira:

a) Egitamuaren Gai den Sarean sartutako errepideei izenak Lege honen eraskinean agindutakoari moldatuz jarriko zaizkie.

b) Lehen-mailako interesgarritasunezko sareko errepideen izena "N" batez hasiko da, atal honetako 3. lerroaldian ohartemandakoaren kaltetan gabe.

c) Gainerako sareetako errepideena, horiek daudeneko Kondaira-Lurraldeari dagozkion bat edo bi letraz hasiko da, ondoren oinarrizko sarekoei hiru zenbaki eta eskualde eta toki-mailako sareetakoei lau erantsiko zaizkiela; eskualde-mailako sarean lehenengo zenbakia "bi"-a izango da eta toki-mailako sarean, "hiru"-a edo "lau"-a.

3.- Autonomi Elkartetik kanporako jarraibidea duten bideetan, Administraritza Nagusiarekin eta ibilbide horrek hartzen dituen gainerako herri-erakundeekin elkar hartuz finkatuko da.

Nazioarteko bideen izenak, hala behar izanez gero, Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 20.3 atalean agindutakoari egokituzkoak izango dira.

4.- Foruzko ihardutze-sailenak izan eta Egitamuaren Gai den Sarean sartu gabeko errepideen izenak, aurreko idazatietan adierazitako erizpideen arauera, elkar hartuz finkatuko dituzte.

Errepideen Plan Orokorraren Batzordeak, gai honi buruzko aholkuak eman ahal izango ditu, aholku horiek ez direlarik lotesleak izango.

2. IDAZPURUA. ERREPIDEEN EGITAMU NAGUSIARI BURUZ

1. ATALBURUA. ZERDENA, EREMUA ETA INDARRALDIA

7. Atala.- 1.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia izango da, Autonomi Elkarteko errepideen sareak elkarri behar bezala egokituzkoak direla ziurtatzeko, Euskal Herri-Administraritzek euren sareetarako indarrean jarriko dituzten teknikazko eta seinaleak jartzeko arauak finkatuko dituen, eta aintzin-neurriak, helburuak, lehentasunak eta Egitamuaren Gai den Sarean gutxienez egin beharreko hobekuntzak zehaztuko dituen agiria.

2.- Egitamuaren Gai den Sarean, Kondaira-Lurraldeak elkarri edo Autonomi Elkartekoez besteko Administraritzetako errepideekin elkartzekoak diren errepideak ere, horietako bide-goiaren garrantziaren arauera sartuko dira.

Egitamuaren Gai den Sareko errepideen zerrenda Lege honen eraskin gisa jasotakoa, eta hori aldatzeko gai Euskal Autonomi Elkarteko Legebiltzarra izango da.

8. Atala.- 1.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia 12 urterakoa izango da, aldi hori birrazterketa-bidez luzatu ahal izango delarik.

Errepideen Egitamu Nagusia, bide-goaiaren bilakaerari eta seiurteko horretan zehar egindako lanak izanez, argitaratzetik 6 urtera birraztertu beharko da. Birrazterketa gehienez 12 urterakoa izango da.

Errepideen Egitamu Nagusi bakoitza indarrean jartzeak, aurrekoa eta haren birrazterketa beste gabe baliogabetuta uztea ekarriko du.

2.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusian jasotako teknikazko eta seinaleak jartzeko arauen indarraldia ez da lerroaldi honetan finkatutako iraunpen eta birraztertze-aldien menpeko izango.

3.- Errepideen Egitamu Nagusia ohizko eta ohizkoez besteko aldaketen gai izan daiteke.

Teknikazko eta seinaleak jartzeko arauei eta egitarauan sartutako ekintzen lehentasunei doazkienak, eta Egitamuan bertan ohartemandakoak joko dira ohizko aldaketatzat. Gainerakoak ohizkoez besteko aldaketatzat joko dira.

2. ATALBURUA. EDUKIA

9. Atala.- Egitamuan, aintzin-neurriak, helburuak, lehentasunak eta Egitamuaren gai den Sarean gutxienez egin beharreko hobekuntzak eta euskal administraritzetako errepideen sareetan indarrean jarriko diren teknikazko eta seinaleak jartzeko arauak ere jasoko dira.

10. Atala.- 1.- Aintzin-neurriak, helburuak, lehentasunak eta hobekuntzak egitarau-bidez eratuko dira.

2.- Lurraldearen eta/edo teknikaren aldetik batasun-arauzko diren ekintza guztiek osatuko dute egitarau bakoitza.

3.- Egitarau bakoitzeko ekintzak, bakoitzaren gutxi gora beherako aurrekontua, lehentasuna, helburuak eta bakoitza egiteratzeko epeak emanez aurkeztuko dira.

4.- Egitarau bereko ekintzen arteko lehentasunak, bai gizarte-ekonomiazko erizpideei bai ibilbide ezberdinen arteko ekintzetan elkar hartzeari begira finkatuko dira.

5.- Egitarauen edukia, orokorki Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusian sar daitezen helburuei atxikizkoa izango da, eta ekintza bakoitzaren beharrei egokituko zaie.

11. Atala.- 1.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusian jasotako teknikazko eta iragarketa-arauak, beharrezko erakidetasuna ziurtatzeko Euskal Herriko Autonomi Elkarteko administraritzen jabetzapeko errepideetan indarrean jarriko diren eta derrigorrez bete beharreko arau guztiak izango dira.

2.- Euskal Herriko errepideetako teknikazko eta iragarketa-arauak, hiru taldetan sailkatu ahal izango dira: egitasmo-arautan, eraikuntza-arautan eta bere onean eusteko arautan.

Egitasmo-arauek, errepideko lanaren taiukeran kontutan izan beharreko alderdi guztiak arautuko dituzte, plangintzatik hasi eta azkenean hura jaso artekoak, egitasmoetan egindako aldaketak eta iragarketa ere barne izanez.

Eraikuntza-arauetan, Euskal Herriko errepideetako edozein lanen jaurpidetarako izango diren oharpide guztiak sartuko da.

Bere onean eusteko arauek, Euskal Autonomi Elkarteko errepideei bere onean eustekoko eta horien ustiaketarako bete beharko diren ezaugarri, helburu eta erizpideak zehaztuko dituzte.

3.- Estatuko teknikazko eta iragarketa-arauak ordezko mailakotzat hartuko dira.

Dena den, Erresumak emandako teknikazko eta iragarpen-arauak, Autonomi Estatutuan eta Erresumak Euskal Herriari errepide-alorreko aginteak eskuratzeari buruzko abenduaren 30eko 2.769/80 Errege-Dekretuan agindutakoari dagokionez erabiliko dira.

4.- Atal honetako lehenengo idazatian agindutakoaren kaltetan gabe, Kondaira-Lurraldeetako ihardutze-sailek, beharrezkotzat jo ditzaten alderdietan, teknikazko eta iragarpen-arauak garatu ahal izango dituzte. Horiek onartu baino lehen, horretarako gai den Eusko Jaurlaritzako Sailak, saloak Egitamuan jasotakoekin bat datozenari buruzko txostena idatziz eman beharko du.

3. ATALBURUA. GERTAKETA, BIRRAZTERKETA ETA ALDAKETA-ALDIA

12. Atala.- 1.- Errepide-alorrean gaitasunaren jabe izanezko Eusko Jaurlaritzako Sailak, Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeak horretarako egindako saloak aztertu ondoren, eta doakien beste arduralaritza-sailekin, lurralde-antolaketa eta inguru-giro, garraio, bide-goai eta ekonomiari atxikitakoekin batipat, elkar hartuz, Errepideen Egitamu Nagusiari buruzko Aintzin-adierazpena tajutuko du.

Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta horien Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanei buruzko Legeko 7.a.8 ataleko 3. idazatian agintzen denaren arauera, Foru Diputazioekin batera jokatzea ere ere nahitaezkoa izango da.

2.- Errepideen Egitamu Nagusiari buruzko Aintzin-adierazpena tajutu ondoren, Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeak horri buruzko txostena hilabeteren barruan egin beharko du; aldi hori igaro ondoren, txostena aldekoa dela joko da.

3.- Horrela tajututako Aintzin-adierazpena, Saileko Buruaren Aginduz, Agindu hori argitaratzetik hasi eta bi hilabeteko aldian gutxienez, herri-argipideketara aterako da. Halaber, agiripaperak non jarri eta nola aztertu ere, Agindu horretan zehaztuko da.

Esandako aldiaren barruan, doakienek egokitzat jotako salo, jazarpen eta idarokizunak aurkeztu ahal izango dituzte.

4.- Egitamu horren eraginpean gerta daitezkeen Udal eta gainerako Administraritzei ere iritziak aldi horretan bertan eskatuko zaizkie eta, hori, jazarpenak aldi horren barruan aurkezterik izan dezaten.

5.- Egitamua tujutu duen Sailak, argipideketa-aldian zehar zehaztapideari egindako salo, jazarpen eta idarokizun guztiak aztertu eta beharrezkoak jo ditzan aldaketak hilabeteren barruan egingo ditu.

6.- Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeari iritzia eskatu ondoren, gorago esandako aldaketak, hala badagokio, egitetik aurrera, aurregitasmoari onartu arteko biderapenak egingo zaizkio.

7.- Errepideen Egitamu Nagusia Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko den Dekretoz onartu beharko du.

13. Atala.- Errepideen Egitamu Nagusiaren seiurteroko birrazterketa eta bertan egin beharreko ohizkoez besteko aldaketak Egitamuaren onarpenerako finkatutako modu berean egingo dira.

14. Atala.- Ohizko aldaketak onartzeko ardura alor horretako gaitasunen jabe den Eusko Jaurlaritzako Sailarena izango da, eta onartu, horko Sailburuaren Aginduz onartuko da eta hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratuko.

Hala ere, egitarauan sartutako ekintzen lehentasunetan aldaketak egiteko, Foru-Diputazioekin aurrez elkar hartu eta Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordearen txostena beharko da.

4. ATALBURUA. INDARREAN JARTZEA ETA ZAINGOA

15. Atala.- 1.- Kondaira-Lurraldeetako foruzko ihardutze-sailek, bakoitzak bere lurraldearen eremuan eta bere agintepideen arauera, gutxienez Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiko ekintzen egitarauan jasotako aintzin-neurri, helburu, lehentasun eta hobekuntza guztiak gauzatu beharko dituzte.

2.- Egitarau bakoitzean esaten diren lan guztiak, Egitamua indarrean egon dadin bitartean eta egitarauan finkatutako hurrenkerari jarraituz betetzea ezinbestekoa izango da. Hala ere, egitarauetan jasotako ekintza bakoitzarako epeak eta gosteen aurre-usteak ez dira nahitaez bete beharrekoak izango.

3.- Kondaira-Lurraldeetako foruzko ihardutze-sailek, Errepideen Egitamu Nagusiko ekintza-egitarauetan nahitaez bete beharrekoa benetan beteko dela bermatzeko aurrekontu eta ekonomi-alorreko neurriak, Lege hohetako erabaki gehigarrietako bigarrenean eta Autonomi Estatutuko 10.25 atalean agindutakoa kontutan izanez eratuko dituzte.

16. Atala.- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzek jarriko dituzte indarrean Errepideen Egitamu Nagusiko teknikazko eta seinaleak jartzeko arauak. Arau bakoitzean finkatuko da beren betebeharren norainokoa.

17. Atala.- 1.- Egitamua egiteratzearen zaingoa egiteko beharrezko diren ekintzak, hurrengo ataletan ohartematen denez, eta Kondaira-Lurraldeetako foruzko ihardutze-sailen agintepideen kaltetan izan gabe, Eusko Jaurlaritzako horretarako gai izan dadin Sailak eta Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeak egiteratuko dituzte.

2.- Argipideak eman eta Egitamuaren zaingorako beharrezko izan daitezen gainerako modutako lankidetzaz, Errepideen Egitamu Nagusian finkatutakoa egiteratzeko gaitasunaren jabe izan daitezen foruzko ihardutze-sailek arduratu beharko dute.

18. Atala.- 1.- Foruzko ihardutze-sailek, urte bakoitzeko irailean bederen, honako hauei buruzko argipideak bidaliko dizkiote Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeari:

a) Lurralde bakoitzean ohartemanda, egitasmotan edo gauzatze-bidean aurkitzen diren bide-lanen multzoa; Egitamuaren Gai den Sarerako eratutako lanei buruzkoan, aurrekontuak, egiterapen-aldiak eta horien aldaketak adieraziko dira gutxienez.

b) Errepideen Egitamu Nagusiko egitarauetan ohartemandakoak zenbateraino bete diren.

c) Errepideen Egitamu Nagusiaren zaingorako ihardutze-sailek finka ditzaten epeetan egitasmoak tajutzeko eta lanak gauzatzeko aintzin-usteak.

d) Indarrean dauden teknikazko eta seinale-jarketako arauei buruzkoan egokitzat jotako idarokizunak.

e) Foruzko ihardutze-sailen eta Egitamuaren zaingorako ihardutze-sailen ustez, Egitamua benetan betetzeko eta zaintzeko baliagarri izan daitezkeen gainerakoak.

2.- Aipatutako argipideketa hori Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeak aztertu eta, Lege honetako 15. atalean ohartemandakoa elkarri egokituz betetzeko, ekintzen adierazpena eginezko egutegia gertatuko du, ondoren Kondaira-Lurraldeetan horretarako gai diren foruzko ihardutze-sailek onartzearen kaltetan gabe.

3.- Kondaira-Lurraldeetako foruzko ihardutze-sailek Euskal Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeari, Egitamuaren Gai den Sareko bide-lanetako egitasmo bakoitza teknikazko eta seinaleak jartzeko arauei eta Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiko egitarauen behartze-indarrezko edukiari datxekiena dela egiaztatuzko txosten eta agiripaperak ere bidali beharko dizkiote.

Batzordeak argipide horiek aztertu eta ekintzen eta Egitamuko egitarau, teknikazko eta seinaleak jartzeko arauen arteko atxikitasunari buruzko txostena eman ahal izango du.

19. Atala.- Kondaira-Lurraldeetako foruzko ihardutze-sailek Egitamuaren Gai den Sarean Egitamuko nahitaez bete beharreko edukiarekin bat ez etorrizko lanak egin nahi ditzatenean, lan horiek egin aurretik, Lege honetan ohartemandako aribidez Egitamuan sartzeko saloa egingo dute. Beharrezkotzat jotako saloak egitea Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordearen zeregina izango da.

3 IDAZPURUA.- ELKAR-EGOKITASUNA

1. ATALBURUA. ALDERDI NAGUSIAK

20. Atala.- 1.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusian Erresumako edo beste Elkarteetako Administraritzek egitamututakoari doakiekeen ekintzak oharteman daitezenean, ekintza horiek elkarrekikotasun-irizpideei jarraiki eta bakoitzaren ahalmen eta eskurantzen esparruan egokituko zaizkie elkarri.

Eusko Jaurlaritzak Erresumako Administraritzari, gaur egun honek kudeatzen dituen bideetan eta Lege honetako 21. atalean agindutakoaren kaltetan gabe, Errepideen Egitamu Nagusiaren indarrez, Administraritza horrek egiteari egoki eritzitako lanak egiteko saloa egingo dio.

2.- Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek aldezaurre eskatuko eta emango dizkiote elkarri errepide-alorreko lanak, Euskal Herriko Autonomi Elkartekoez besteko Administraritzekin batera jokatuz, nola egingo direnari buruzko iritziak eta argipideak.

3.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiko egitarauetan sartutako lanak Kondaira-Lurralde bati baino gehiagori doazkienean, horiek egiteratzeko foruzko ihardutze-sailek elkar hartuta jokatu beharko dute. Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeak, egitasmoak eta lanak egiteko epeak elkarri egokitzeko berarizko ardura izanez, horri buruzko saloak egin ahal izango ditu.

21. Atala.- Euskal Herriko autonomi Administraritzaren eta Erresumako, autonomi, Foru eta Udal-mailakoetako administraritzen arteko bide-alorreko ekonomi, teknika eta administrazio-mailako lankidetza, Legeetan ohartemandako esate-modu eta neurritan, borondatezkoa izango da.

2. ATALBURUA. EUSKAL HERRIKO ERREPIDEEN EGITAMU NAGUSIAREKIKO BATZORDEA

22. Atala.- 1.- Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordea eratzen da, eta honako hauek osatuko dute:

a) Errepideen alorrean gaitasuna duen Sailaren saloz, Jaurlaritza-Batzarrak izendatuko Eusko Jaurlaritzaren izeneko hiru ordezkarik eta horietako bat Batzordeburu izango da.

b) Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta horien Kondaira-Lurraldeetako Ihardutze-Sailen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 2. atalean ezarritako irizpideetan oinarrituz eta horien arauera, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Diputazio bakoitzak izendatutako ordezkari banak.

2.- Batzordeak egin ditzan bilkuretara, bere baitan erabaki ondoren, aztertuko diren gaiak direla eta, doakiekeen beste Administraritzetako ordezkariei dei egin ahal izango die. Aukera berdinean, Euskal Autonomi Elkarteko ordezkotzarik haundiena duten Udal-Elkarteetako ordezkariei dei egin ahal izango zaie.

3.- Errepideen alorrean gaitasunaren jabe den Eusko Jaurlaritzako Sailak, Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeari, honek eskuratuta dituen egitekoak betetzeko beharrezko izan dezan teknikazko eta administraritza-mailako laguntza segurtatuko dio, parte hartzen duten gainerako Administraritzei ere eskatu ahal izatearen kaltetan gabe.

4.- Honako hauek izango dira Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordearen egitekoak:

a) Gaitasunaren jabe den Eusko Jaurlaritzako Sailaren ahalmenen kaltetan gabe, Errepideen Egitamu Nagusia tajutzeko irizpideen saloak egitea.

b) Errepideen Egitamu Nagusiaren edukiarekiko saloa egitea.

c) Errepideen Egitamu Nagusiaren Aurre-Laburpenari buruzko txostena egitea.

d) Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiaren birrazterketari eta aldaketei buruzko txostena hilabeteren barruan egitea.

e) Lege honetako 6. atalean finkatutako irizpideen arauera, Euskal Herriko errepideen sareetan sartzen diren bideen izenak elkarri egokitzeko neurrien saloak egitea.

f) Bere ardurapeko gaietan, eska dakizkion aholkuak eta txostenak ematea.

g) Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia benetan betetzeko eta zaintzeko beharrezko izan daitezen neurrien saloak Foru eta Autonomi administraritzei egitea.

h) Legeek eman diezazkioten gainerako egitekoak.

5.- Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeak Ihardunerako Araudia egin eta onartuko du. Dena den, horren Erabakiak baliozkoak izateko erabateko gehiengoa beharko da."

ERABAKI GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 28 atalaren 1. lerroaldiko b) letran eta 8. lerroaldian agindutakoarekin bat etorriz, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, lanak elkar hartuz egin beharreko guztitan, Errepideen Egitamu Nagusia garatzeko saloak aztertu eta horiek Jaurlaritzari eta Foru Diputazioei egin ahal izango dizkie.

Bigarrena.- 1.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia doakion lurralde eta hirigintza-egitamuketari hirigintzako eta Lurralde-Antolaketako legepideetan ezarri dadinez egokituzkoa izango da.

2.- Errepideen Egitamu Nagusiaren noiz artekoak ez du Egitamuaren gai den sarean egin beharreko lanen egitaraua besterik zehaztuko; ondorioz, eta beharrezko diren hirigintza-erapidetzen bidez, etorkizunean Elkarte-lurraldeko errepide-sareen garapena erraztu ahal izateko beharrezko eritzitako lur-emendio guztiak egin ahal izango dira.

3.- Dena den, Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia onartzeak, horrek hartzen dituen udal edo hirigintza-aldeen lurralde edo hiri-egitamuketarako tresnak Egitamuaren garapenerako egitasmoak egiteratzearekin bateraezinekoak izan daitezenean, horiek egokitzea ekarriko du berekin. Esandako egitasmoak onartzeak, dena dela, horietan ohartemandako lanak bertan behera egiteratzeko gaitasuna emango du.

Hirugarrena.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiko egitarauetan sartutako ekintzak egiteratzeko beharrezko izan daitezen ondasun eta eskubideez gabetzea eta, hala badagokio, zerbitzu-zorrak jartzea, indarrean dauden legeen arauera egingo da.

Errepideen Egitamu Nagusi bakoitza onartzeak, nahitaezko jabego-kentzeari buruzko legepidetako egitarauetan sartzen diren lanak egiteak ematen dituen ondasun eta eskubideei buruzkoan, legepide horretan ohartemandako eran lanak ahalik eta azkarren egin beharrekotzat aldarrikatzea ekarriko du berekin.

ALDI BATERAKO ERABAKIAK

Lehenengoa.- Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordearen Araudia indarrean jar ez dadin artean eta Lege honetan agindutakoaren aurkako izan ez dadin guztitan, Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailaren 1984.eko azaroaren 19ko Aginduan emandako erabakiak ezarriko dira.

Bigarrena.- Lege hau indarrean jartzean, Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeak, horretarako berarizko erabakiz, eta Lege honetako 22.4 atalaren a) eta B) letretan izendatzen zaizkion egitekoak betetzat emanez, Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailaren 1984.eko Azaroaren 19ko Aginduz eratutako Batzordeak Euskal Herriko Errepideen lehenengo Egitamu Nagusia tajutzeko egindako lanak beretzakotu ahal izango ditu.

Hirugarrena.- Egiteko eta zerbitzuen eskuraketak egiten ez diren artean, A-1, A-8 eta A-68 bidegurenen aipamena Lege honen 20. ataleko lehenengo lerroaldian eta 21. atalean adierazitarako baino ez da izango.

AZKEN ERABAKIAK

Lehenengoa.- Eusko Jaurlaritzari, Lege hau garatzeko eta betearazteko beharrezko izan daitezen erabakiak emateko baimena ematen zaio.

Bigarrena.- Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen agintepideen alorrean, Lege honetan esandakoaren aurkako erabaki guztiak indarrik gabe geratzen dira.

Hirugarrena.-Lege hau argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean.

ERASKINA

EGITAHUAREN GAI DEN SAREAREN ZERRENDA

Bilduma Zaharra Bilduma berria Izena Hasiera Amaiera Luzera Km-ak Oharrak

A. IFARRALDE-HEGOALDE BIDEA

A-1 A-1 Burgos Cantabria Bidegurena (Maltzaga) Arabako Muga (Rivabellosa) A-8 (Maltzaga) 74,8 MOPUri emana. Eraikitzeke

N-1 N-1* Madridetik Iruna Burgos Prob. Muga Rivabellosan Nafarroa F. E. Muga Eginon 73,124 Trebiño Konterriko zatia ere sartua

Nafarroa F. E. Mugan Irún (Muga) 73,200

SS-413 GI-131 Andoainik Donostiara Hernanin zehar Andoain (N-1) Donostia (Loiolako Gunea) 22,000

N-638 Hondarribiko aideporturako sarrera Ifar-Hegoalde saihesbidea Hondarribiko aidep. 1,860

B. KANTAURI ERTZEKO BIDEA

A-8 A-8 Bilbo-Behobia ordainpeko bidegurena Behobia Basauri 100,200 MOPUri emana

A-8 A-8 Bilbo Hegoaldeko Irtenbid. Basauri Gurutzeta (Baracal. 19,915 Bilbo-Behobia bidegurena osatzen du

A-8 A-8 Donostiako Saihesbidea 8,000 Bilbo-Behobia bidegurena osatzen du

A-8 Ugaldebieta Irtenbidea Gurutzeta (Barakaldo) Cantabriako Muga Errepide berria

N-644 Portuko Autobidea A-8 Santurtziko Port.

C-639 N-639 Porturako sarrera Zierbanatik A-8 (Nocedal) Santurtziko Portua 9,9 Kanpoko Porturako etorkizuneko sarre.

N-634 N-634 Donostiatik Santander eta la Coruñara Donostia (Rekalde N-1) Cantabriako Muga 133,930

BI-111 N-637* Gurutzetatik (Aldaketagunea) Erletxes-a Rontegi zubitik Aldaketagunean Erletxeta (N-634) 8,600 Bilbo Ifarraldeko Saihesbidea

BI-112 N-637 Gurutzetatik (Aldaketagunea) Erletxes-a Rontegi zubitik Aldaketagunean Erletxeta (N-634) 4,730 Bilbo Ifarraldeko Saihesbidea

BI-113 N-637 " " " " " " 1,650 " "

BI-114 N-637 " " " " " " 3,300 " "

- N-637 " " " " Rontegiko zubia " 3,300 " "

N-633 Sondikako aideporturako sarrera

C. EBROKO BIDEA

A-68 A-68 Bilbo-Zaragoza Bidegurena A-8 bidegurutzea Errioxako muga 79,000 MOPUri emana

N-232 N-124 Gasteiztik Logroñora Armiñon (N-1) Briñas 14,920

D. BIZKAIA-BURGOS ESTEKAGUNEA

C-6318 BI-636 Bilbotik Reinosara Bilbo (N-634) Burgos P. muga 31,220

E. BIZKAIA-CANTABRIA ESTEKAGUNEA

C-6210 BI-630 Balmasedatik Ramales de la Victoriara Balmaseda (C. 6318) Cantabriako muga 23,710 Truziozko (Cantab.) barrendegitikako pasara salbuesten da

F. BURGOS-SANTANDER ESTEKAGUNEA

C-629 N-629 Burgostik Santoñara Cantabriako muga Cantabriako muga 5,500 Lanestosako udalerria

G. NAFARROA-GIPUZKOA ESTEKAGUNEA

A-15 Aduna-Nafarroako Muga arteko autobidea Aduna (N-1) Nafar. muga Urto mendatean Errepide berria

N-240 N-130 Iruñetik Tolosara Nafarroako muga Tolosa 12,730

C-130 GI-120 Lizarratik Beasaina Lizarrustitik barrena Beasain (N-1) Nafarroako muga 18,900

H. ARABA-NAFARROA ESTEKAGUNEA

C-132 A-132 Lunbierdik Gasteiza Tafalla eta Lizarratik Vitoria-Gasteiz Kanpetzun, Nafarroarekiko muga 19,535

I. ARABA-BIZKAIA ESTEKAGUNEA

C-6210 N-622 Gasteiz-68 Autobidea Vitoria-Gasteiz Altube (A-68) 19,535

N-624 Foronda Aideporturako sarrera Gasteiz-Altube Autobid. Estek. Forondako aideport. 3,000

N-240 N-240 Tarragonatik Bilbora Barazartik barrena Vitoria-Gasteiz Galdakao (El Gallo N-634) 52,967

N-625 BI-625 Orduñatik Bilbora Arabako muga Bizkaiko muga 15,070

N-625 A-625 Orduñatik Bilbora Bizkaiko muga Aretan, Arabako muga 18,110

C-6211 A-623 Gasteiztik Durangora Legutio (N. 240) Gomilaz, Bizk. mug. 6,063

C-6211 BI-623 Gasteiztik Durangora Gomilaz, Arabako muga Durango (N-634) 19,380

J. ARABA-GIPUZKOA ESTEKAKETA

C-6213 A-627 Gasteiz-Eibar Legutio (Urbina) Gipuzkoako muga 5,8

C-6213 GI-627 Gasteiz-Eibar Arabako muga Eibar (Malzaga) 38,1

K. ARABA-CANTABRIA ESTEKAKETA

C-6210 A-624 Gasteiz-Cantabria Balmasedatik barrena Altube (A-68) C-6318 Estekagun. 45,1

L. GIPUZKOA-BIZKAIA ESTEKAKETA

C-6322 GI-632 Beasaindik Durangora Kanpazartik barrena Beasain Bizkaiko muga 32,500

C-6322 BI-632 Beasaindik Durangora Kanpazartik barrena Gipuzkoako muga Durango 10,214

SS-610 GI-632 Beasaindik Durangora Kanpazartik barrena Arrasate Bizkaiko muga 5,500

BI-1225 BI-632 Beasaindik Durangora Kanpazartik barrena Gipuzkoako muga Elorrio 7,330

* OHARRA: Izarrez adierazitakoetan, egitamuaren gai den Sarea lehendik dagoen eta arau-bilduma berriaren arauerako izen berria hartuko duen errepideari buruz ari da; baina zuin berriko errepidea egitean, berri honek hartuko du eta lehendik dagoenak beste izena hartu beharko du.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana