Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 1987ko irailaren 15a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Kultura eta Turismoa
1993

Kultura eta Turismo Sailaren 1987.eko irailaren 8ko ERABAKIA, euskarazko literatur lanak sortarazteko diru-laguntzak luzatzeko Epaimahai Balioemailea nota osatzen den eta honek emandako ebazpenaz.

Euskarazko literatur lanak sortarazteko diru-laguntzen ematea araupetzen zuen Kultura eta Turismo Sailaren 1987.eko apirilaren 27ko (maiatzaren 2ko E.H.A.A.n) aginduko 4.atalak dioenaren arabera, Sail honek erabaki du Epaimahai Balioemailaren osatze-modua eta horrek emandako ebazpena herri-argipideketara ateratzea.

Lehenengoa.- Epaimahai Balioemailea honako modu honetara osatu zen:

Epaimahaiburua: Joseba Arregi Aranburu Jaun Txit Gorena, Kultura eta

Turismo Sailburua. Epaimahaikideak:

-Juan M. Lekuona Jauna, Euskal Kultur munduaren izenean. -Juan Luis Goikoetxea Jauna, Euskaltzaindiaren izenean. - Alfontso Irigoien Jauna, Deustuko Unibertsitatearen izenean. - Endrike Knorr Jauna, Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean. -Josu Legarreta Jauna, Euskara-Arazoetarako Zuzendaria.

Idazkaria: Carlos Aiestaran Jauna.

Bigarrena.- Horrela eratutako Epaimahai Balioemaileak ondorengo hau erabaki zuen:

a) Eleberri-Alorrean, Felix Zubiaga, Pako Aristi, Txomin Peillen,

Joseba Alcalde eta Andolin Eguzkitza Jaunei diru-laguntza bana ematea.

b) Saio-Alorrean Federico Krutwig eta Luis Haranburu Altuna Jaunei diru-laguntza bana ematea.

c) Herri-Literaturaren Bilketan, Iñaki Sarriugarte, Augustin

Zubikarai eta Juan Manuel Etxebarria Jaunei diru-laguntza bana ematea.

d) Olerki-Alorrean, Felipe Juaristi eta Joxemari Iturralde Jaunei diru-laguntza bana ematea.

e) Antzerki-Alorrean, Imanol Elias Jaunari diru-laguntza bat ematea.

Itzulpen-Alorrean, Mikel Lasa, Xabier Mendiguren eta Xipri Arbelbide

Jaunei diru-laguntza bana ematea.

g) Han-hemenka sakabanaturik daudekeen idazle baten Literatur Lanen

Bilketan, Xabier Azurmendi Jaunari eta Igone Etxeberria Andereari diru-laguntza bana ematea.

h) Literatur Proiektu Berezietan, Martin Ugalde Jaunari diru-laguntza bat ematea.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori. Gasteiz, 1987.eko Irailak 8.

Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.


Azterketa dokumentala