Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 1987ko irailaren 15a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Kultura eta Turismoa
1992

Kultura eta Turismo Sailaren 1987.eko irailaren 8ko ERABAKIA, 1987.eko Euskal Letretako Merezimenduzko Saria emateko Epaimahaia nola osatzen den eta horrek emandako ebazpenaz.

Euskal Letretako Merezimenduzko Saria sortzen zuen Kultura eta

Turismo Sailaren 1986.eko martxoaren 6ko (martxoaren 13ko E.H.A.A.n) aginduko 1. eta 4.atalek diotenaren arabera, Sail honek erabaki du aurtengo sarirako Epaimahaiaren osatze-modua eta horrek emandako ebazpena herri-argipideketara ateratzea.

Lehenengoa: Epaimahaia honako modu honetara osatu zen:

Epaimahaiburua: Joseba Arregi Aranburu Jaun Txit Gorena, Kultura eta

Turismo Sailburua. Epaimahaikideak: -Juan M.Lekuona Jauna, Euskal

Kultur munduaren izenean. - Patxi Altuna Jauna, Deustuko Unibertsitatearen izenean. -Xabier Kintana Jauna, Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean -Josu Legarreta Jauna, Euskara-Arazoetarako Zuzendaria.

Idazkaria: Josu Erkoreka Jauna.

Halaber, Euskaltzaindiko ordezkaria ez zen mahairatu.

Bigarrena: Horrela eratutako Epaimahaiak, 1987.eko Euskal Letretako

Merezimenduzko Saria Antonio Maria Labayen Jaunari emateko erabakia hartu zuen.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori. Gasteiz, 1987.eko Irailak 8

Kultura eta Turismo Sailburua JOSEBA ARREGI ARANBURU


Azterketa dokumentala