Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 1987ko irailaren 15a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Kultura eta Turismoa
1991

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailburuaren 1987.eko Uztailaren 30eko AGINDUA, 1987.ean ospatzekoa den Euskadiko III. Komiki Lehiaketarako dei eginez.

Balore kulturalak gazteenganatzeko beharra kontutan izanik eta aurreko urteetan antolatutako ekintzei jarraiki.

Horren ondorioz,

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.- 1987.ean ospatzekoa den III Komiki. Lehiaketarako dei egitea.

Bigarren Atala.- Bertan, 16tik 26 urtera bitarteko gazteek eskuhartu ahal izango dute, baldin eta beren lurralde eremuan 1987.eko urtarrilaren 1a baino lehen erroldaturik badaude. Dagokion Udalak egindako errolda-agiria aurkeztea beharrezkoa izango da.

Hirugarren atala.- Obren gaia honako hau izango da:«Euskal Gazteria gaur». Pertsonaiak erabiligabeak eta jatorrizkoak izatea derrigorrezkotzat joko da. Testua euskaraz nahiz gazteleraz idatzi ahal izango da.

Laugarren Atala.- Jatorrizko obrak, 18x25 zm. neurriko formato bertikalean edo formato proportzionalean aurkeztuko dira. Marrazkiek zuri beltzean eginak beharko dute izan; luma, errotuladorea, pintzela nahiz boligrafoa erabili ahal izango delarik.

Bostgarren Atala.- Norbanaka edo gidoigile eta marrazkilariaren artean aurkeztu ahal izango dira obrak. Seigarren Atala.- Obrak aurkezteko epea, honako deialdi hau E.H.A.A.-n argitara dadineantxe zabaldu eta 1987.eko azaroaren 13an itxiko da.

Zazpigarren Atala.- Lanak, Autonomi Elkarteko Kultura eta Turismo

Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan, hiru aldakitan aurkeztu beharko dira. Gutunazal itxi batean, inskripzio buletina eta egilearen datuo pertsonalak sartuko dira, gutunazalaren kanpokaldean berriz, aurkezten diren lanen lema edo izenburua jarri beharko da.

Zortzigarren Atala.- Epaimahaiaren osaketa, E.H.A.A.-ren bidez jakinaraziko da, Gazteria eta Komunitate

Ekintzarako Zuzendaritzak horretarako emango duen Erabakian.

Aurkeztutako obren aintzin-aukeraketa egin ondoren, Epaimahaiak dagokion ebazpena emango du, aurkeztutakoen artean obraren bat sarituz, edo hala balegokio, lehiaketa betegabetzat aldarrikatuz.

Ebazpena, 1987.eko Abenduaren 31a baino lehen eman, eta Gazteria eta

Komunitate Ekintzarako Zuzendaritzaren Erabakiaren bitartez,

E.H.A.A.-n argitaratuko da.

Bederatzigarren Atala.- Hautatuak izan ez diren obrak lehiatzaileen esku izango dira Kultura eta Turismo Saileko Lurralde

Ordezkaritzetan, Lehiaketa ebatsi eta ondorengo 15 egunetan. Epe hori igaro ondoren, egileek beren lanei uko egiten dietela ulertuko da.

Hamargarren Atala.- Epaimahaiak lau sari emango ditu dirutan:

1go Saria: 50.000,- pzta. dirutan. 2gn. Saria: 40.000,- pzta. dirutan. 3gn. Saria: 30.000,- pzta. dirutan. 4gn. Saria: 20.000,- pzta. dirutan.

Hamaikagarren Atala.- Epaimahaiak, ongi baderitzo, 10.000,- pztako lau akzesit eman ahal izango ditu. Hamabigarren atala.- Saritutako obren jabegoa Eusko

Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak izango du, argitaratzeko eskubidea ere bere egingo duelarik. Hamairugarren Atala.- Lehiaketa honetan eskuhartzeak, honako oinarri-arauok onartzea dakar.

Hamalaugarren atala.- Gazteria eta Komunitate Ekintzarako

Zuzendaritzak, honako agindu honetan ezarritakoa betetzeko eta garatzeko beharrezko neurriak hartuko ditu.

Gasteiz, 1987.eko Irailaren 3an. Kultura eta Turismo Sailburua,

JOSEBA ARREGI ARANBURU.


Azterketa dokumentala