Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 1987ko irailaren 15a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1987

Irailaren 8ko 293/87 DEKRETOA, Hezkuntza-Ituneei buruzko Araudia onartuz.

ZIOEN ADIERAZPENA

Herri-saretik, norbanakoen alorreko saretik eta ikastolen saretik abiatuz, demokraziaren arauzko, aunitzkor, ontasunezko eta

Itunebidezko jaurpidepean herri-diruz eutsitako Euskal Herri. Eskola bakar bat lortzea dugu unibertsitatekoez besteko euskal hezkuntza-sistema birrantolatzearen xede.

Konstituzio-Auzitegiaren 1986.eko Irailaren 24ko erabakiz, Euskal

Herriko Autonomia-Elkarteko hezkun tza-ituneen jaurpidea araupetzen zuen Ekainaren 10eko 137/1986

Dekretoan, funtsezko zati bat osatzen zuten manu batzuk indargabetu ziren.

Hori horrela, eta hezkuntza-ituneak egiteratu izanagatik izandako saioak ere araupetu beharrak, bidezko egiten zuen, Euskal Herriko

Autonomia-Elkarteari, bere Autonomia-Estatutoaren 16. Atalean, aitortzen zaion agintepideaz baliatuz, helburu horiek lortzera jo dezan arau bakar bat argitaratzea.

Horretaz gainera, itunepeko ikastegietan, oinarrizko irakaskuntza dohangoa izatea bermatu beharra dago, horrela betez, Jaurlaritzaren egitarauean adierazitakoa. Horretarako, itune orokorrak, nahitaezko irakaskuntzamailak ematen dituzten ikasgeletarako ohartemanda daude.

Bigarrenik, orain arte zati-itunea duten nahitaezko irakaskuntza-mailak itune-jaurpide orkorrera suztatzen dira.

Legegintza-aldi honetan, maila hauetako hezkuntzako herri-alorrerako ohartemanda dauden beharrak bete ondoren, osoko itunea 4 urtekotik 16 urtekorainokoetan arian-arian erabiltzeko asmoa dago.

Azkeneko neurri honekin, 1987/88 ikasturteko oinarrizko Hezkuntza

Orokorraren dohangotasuna lortuko da, horrela betez, 1987.eko

Elkarteko Guztizko Diruegitamuei buruzko Legean, Legebiltzarrak ohartemandakoa.

Bestalde, euskeraren normalkuntza eta hizkuntza honen eskearekiko erantzuna, lege-berme osoaz, egokitu behar zitzaizkien ituneei buruzko arauak jartzen dituen lehentasunei.

Azkenik, euskal hezkuntza-sistemaren zehaztapen egonkor bat ez edukitzeak, ikastolak herri-sarean sartu ahal izateko, maila goragoko arau baten zai daudela, komenigarri egiten zuen behin-behingozko jaurpide bat jartzea, ikastolentzako orain arteko herri-diruak, esandako araua agertu arte, bermatzeko moduan.

Horregatik, ikastegi-jabeei, ikasle-gurasoei eta irakasleei entzun ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren saloz,

Jaurlaritzak, Irailaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

/p>

Atal Bakarra.- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Unibertsitatekoez besteko Ikastegientzako Itune-Araudi hau onartzea.

I ATALBURUA: Zerdena eta xedeak

1 Atala.- Dekreto honetan finkatzen den Jaurpidearen bidez, Euskal

Herriko Autonomia-Elkartean, unibertsitatekoez besteko araupeko irakaskuntzá emateko itunepeko Ikastegiei herri-diruz eustea araupetzen da.

2. Atala.- Ikastegien jabeek, horretarako baimena izan eta

Arduralaritzarekin hezkuntza-ituneak egin ditzatenean, ikastegi horiek itunepekoak izango dira.

3. Atala.- Espainiarrak, nobanako-alorreko ikastegien jabe izan eta izaera horrekin Ikastegi-Erroldean sartuta egon daitezen norbanakoek eta norbanako-alorreko lege-nortasundunek heldu ahal izango diete ituneei. Zehaztapen honek Ikastolen jabeak hartzen ditu, aldibaterako xedapenetatik bigarrena erabilgarri duteneraino.

4. Atala.- Halaber, atzerriko norbanakoek eta norbanako-alorreko lege-nortasundunek heldu ahal izango diete itune horiei, Legeak eta horretazko nazioarteko hitzarmenek ohartematen duten modo eta neurritan, edo azken hauen ezean, elkarrekikotasunaren irizpideaz baliatuz.

5. Atala.- Honako hauek ditugu Itune-Jaurpidearen xede:

a) Nahitaezko eta dohango oinarrizko hezkuntzarako eskubidea, benetan gauzatzea norbanako-alorreko Ikastegietan, Itune orokorrak direla horretarako bide.

b) Ikastegi horietan, nahitaezko ez den hezkuntzara iristeko bide ematea, beti ere, Dekreto honetan jartzen diren baldintzak betetzen ba dituzte, osoko edo zatikako Itune berezien bidez.

6. Atala.- Nahitaezko oinarrizko irakaskuntzako mailak, dohangoak izatea bermatuta, eta diru-eskuarteen arauera, nahitaezko ez diren mailetarako itune bereziak egin ahal izango dira, maila hauetan itunepean egon ez daitezen ikastegiekin.'

7. Atala.- Itunetarako deiei heldu ahal izateko, ikastegi eske-egilea, itune horien gai diren irakaskuntzak emateko, behar bezala baimenduta egon beharko da.

8. Atala.- Halaber, irakaskuntza maila bakoitzerako, une bakoitzean agindu dadin ikasleen eta irakaslearen arteko heina bete beharko du.

9. Atala.- Hezkuntza-Itunearen iraunaldia lau urtebetekoa izango da,

Dekreto honetan ohartematen den moduan berriztatu ahal izango dela.

10. Atala.- Batean bildu ditzan itune bakar bat egin ahal izango da, beti ere, ikastegi horiek jabe bat eta bera edukitzekotan.

11. Atala.- Ituneak errolderatu egingo dira, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren Ituneetarako Berarizko Erroldean.

12. Atala.- Eskolaratu beharrak bete edo beren gizarte-ekonomiaren aldetik ahulak diren biztanlegoei erantzuten dieren ikastegiek, ituneei heldu ahal izateko lehentasuna izango dute.

13. Atala.- Aurreko atalean adierazitako baldintzetakoren bat bete eta pedagojia aldetik hezkuntza-sistemarako interesgarriak izan daitezen saioak egin ditzaten ikastegiek, lehentasuna izango dute itune-jaurpideari heldu ahal izateko.

14. .Atala.- Hamabigarren atalak dioenaren ondorioetarako, Euskadiko

Eskola-Kontseiluak jarritako egitarauketaren arauera, euskeraren arauzkotze-bideari eta hizkuntza honen irakaskuntza eskeari darizkienak izango dira eskolaratu beharrak.

15. Atala.- Edozein modulan, Koperatiba gisa antolatuta egon eta 12,

13 eta 14. ataletan esandako helburuak betetzera jo dezaten ikastegiek izango dute ituneak egiteko lehentasuna.

16. Atala.- Irakaskuntza-maila bakoitzerako, Ituneetarako izendatzen diren herri-diruen guztirakoa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen

Guztizko Diruegitamuei buruzko Legean agertu dadina izango da.

17. Atala.- Diruegitamu horietan, irakaskuntza-maila bakoitzeko ikasgela bakoitzerako, itunepeko ikastegiei eusteko izendatzen den diru-zenbatekoa zehaztuko da. Zenbateko horretan, Erresumako

Diruegitamu Nagusiei buruzko Legean, une bakoitzean, adierazitako oinarrizkoa eta, horrela izanez gero, Euskadiko Autonomia-Elkarteak izendatu dezan osagarria bilduko dira.

18. Atala.- Ikasgela bakoitzaren euste diru-zenbatekoa, herri-irakaskuntzaren gosteetarako egiten den bezalaxa, honako osagai hauek bereiztuz aterako da:

a) Lanarigo-xahupenak, Gizarte-Segurantzarako ugazaba ordainsariak barne sartuz, irakasle eta irakasle ez direnen xahupenak bereiztuz.

b) Ihardutze-xahupenak eta tresnazaingo eta iraunarazpen-agizko xahupenak.

c) Gauzetango diru-ezarketak berregiteko xahupenak.

19. Atala.- Legebiltzarraren dagokion erabakia hartu baino lehen,

Jaurlaritzak, urte bakoitzean erabiliko den zenbateko-neurriaren zehazte eta banatze-modus aurkeztuko du, lan-alor horretan izan dadin bateango lan-hitzarmenaren ondorioak ikusi eta doakien gizataldeei entzun ondoren.

Horren kaltetan gabe, Arduralaritzak ezin izango du bere gain hartu,

Autonomia-Elkarteko Diruegitamuei buruzko Lege Orokorrean adierazi daitezen lansari-diruzenbatekoen gehikuntza-ehunekoa gainditu dezaten bateango lan-hitzarmenei darizkien irakaslego-lansariaren aldaketak.

Irakaslegoarentzako zenbateko-neurriaren zatiak bide emango du herri-irakaslegoarekin, arian-arian, berdintzeko

20. Atala.- Zenbateko-neurri horrek lanarigo-xahupenetarako jartzen dituen diru-zenbatekoak, ikastegiak ezin izango ditu inolaz ere bere helburuetatik kanpo erabili.

II ATALBURUA: Deia eta izenpetze-aldia

21. Atala.- Urte bakoitzeko lehenengo hiruhilabetekoan, Hezkuntza,

Unibertsitate eta Ikerketa-Sailak dagokion deia egingo du, itune-jaurpideari heldu nahi diezaioten ikastegiek beharrezko eskabidea egin dezaten. Eskabide horrekin batera, ituneak egin ahal izateko eta, hala behar izanez gero, eske-egileen arteko lehentasuna erabakitzeko eskatzen diren agiripaperak aurkeztu beharko dituzte.

22. Atala.- Dekreto honen 12. atalean eta hurrengoetan ohartematen diren merezimenduak biltzen dituztela zuritzeko, Ikastegiek aurkez ditzaten agirietan, honako hauek bereiziko dira:

- Ikastegiak benetan betetzen dituen eskolaratu beharrak. - Ikastegiaren esku dagoen ikaslegoaren gizarte eta ekonomia-egoera, merezimendutzat aipatzekotan. - Pedagojia aldetik hezkuntza-sistemarako interesgarri izan daitezen saioak, horiek ikastegiaren egitarauketan ohartemanda dadudenetan. - Koperatiba moduko ihardutze-jaurpideak, horrela gertatuz gero.

23. Atala.- Edozein kasutan, aurreko atalean esaten den agirisortan, honako hauek egongo dira zehaztuta: ematen diren irakaskuntzen mailak eta hizkuntza-ereduak, ikasle era irakasle-kopurua, eta ihardutze-modu orokorra.

24. Atala.- Aurreko ataletan esandakoaz gainera, hezkuntzako

Arduralaritzak beharrezko eritzi diezaion guztia eskatu ahal izango du, ikastegiek aurkez dezaten.

25. Atalean: Deia egin dezan erabakian, aurkeztu daitezen eskabideen balio-neurketa egingo duten batzordeak osatu ahal izango dira.

Horretaz gain, balio-neurketaren arauera, zio eta guztizko saloa egingo diote dagokion sailari, honek erabaki dezan.

Hezkuntza-Arduralaritzaren eta Toki-Arduralaritzaren ordezkariek, norbanako-jabetzapeko ikastegietako ikasle-gurasoen ordezkariek, irakasleek eta ikastegi hauen jabeek, ordezkari izan ditzaten elkarteen bidez, osatuko dituzte batzorde horiek.

26. Atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailak hartuko du deiaren erabakia, deia egindako ikasturtea bukatu baino lehen, eta

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko.

27. Atala.- Ukatzezko erabakiaren aurka, doakionak, auzipidetara. jo aurretik, birrabiatze-eskea egin ahal izango du.

28. Atala.- Deiaren erabakian, Arduralaritzarekiko itune orokorrari heldu dioten ikastegiak, ikastegi eskeegileek heldu dieten berarizko itune-mailak, maila horietako ikasgela bakoitzeko diru-zenbatekoaren arauera, eta dirurik ezagatik Arduralaritzarekin ituntzeko gai izan ez diren ikastegiak adieraziko dira. Azkenik, eskatzen ziren baldintzak ez betetzeagatik, itunea ukatu zaien ikastegiak ere agertuko dira deiaren erabakian, ukatzeko zioak eta guzti azalduta.

29. Atala.- Deia erabaki ondoren eta erabakian bertan adierazi dadin epearen barruan, dagozkien hezkuntza-ituneak gauzatu eta izenpetuko dira, itune-jaurpide orokorrari edo berarizkoari heldu diezaien ikastegiekin. Ituneen onarpena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Sailburuak egingo du.

30. Atala.- Ikastegiaren jabeari leporagarri izan dadin ziogatik, itunearen izenpetzea epe horretan ez egitekotan, dei egingo dio

Arduralaritzak, 5 eguneko epea bukatu baino lehen izenpetu dezan.

Horrela egiten ez ba du, ituneari uko egiten diola ulertuko da.

III ATALBURUA: Gauzatzea

31. Atala.- Ituneak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuak onartuta eta, berak edo esku eman diezaion ihardutze-sailak eta ikastegiaren jabeak edo legez ordezka dezanak, izenpetutako agirian gauzatuko dira, eta deia egin denaren hurrengo ikasturteko lehenengo egunean sartuko da indarrean.

Itune-agirietan, Arduralaritzaren eta ikastegi-jabeen eskubide eta betebeharrak jaso dira, beti ere, honako zehaztasun hauek adieraziz:

a) Ikastegiak, bere betebeharrak eta Dekreto honetan ohartematen diren eskakizunak betetzea bere gain hartzen dituela.

b) Arduralaritzak Ikastegiari eman behar dion guztirakoa, itunepeko ikasgeletan bananduta eta lanarigoari dagokion zatia bereiztuz.

c) Horrela gertatuz gero, ikastegiak, ordainsari osagarri gisa eskuratzen dituen zenbatekoak, eta eskuratze-sari horiek berez eta besterik gabe birregokitzeko erak.

d) Ikastegia, une bakoitzean indarrean egon dadin ikasgela bakoitzeko irakasle-ikasle bataz besteko heinari eusteko, behartuta egotea.

e) Itunepeka irakaskuntza-mailari dagozkion ikasgelen kopuruari ihardunean eutsi beharra, Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa-Sailak, berarizko gorabeherei begira, aldatzeko baimena eman dezanetan salbu.

Itunearen iraunaldia, bukatzeko zioak, aldatzeko eta berriztatzeko oharpideak.

g) Ikastegiaren agiripaperetan eta iragarkietan itunepekoa dela adierazi beharra.

h) Horrela izanez gero, ikastegiarekin zerikusia duen gizataldeari ikastegiaren berezko izaera, jabeak jakinarazi behar diola.

i) Ikastegiak iharduteko behar dituen gastuak zuritzeko bidea eta

Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko artekaritza nagusiaren dirubide-zaingoari atxikitzeko modua.

IV ATALBURUA: Itunea egiteratzeko modua

32. Atala.- Hekuntza-Ituneak, itunearen gai diren irakaskuntzak dohainik oso osoan ematera behartzen du itunepeko ikastegiaren jabea,

Euskal Herriko Autonomia-Elkartean indarrean dauden ikasketa-egitamu eta irakaskuntza-arauei jarraituz.

33. Atala.- Osoko ituneko izaera gabeko itune bereziak egin ditzaten

Ikastegiek, hala ere, bakoitzean baimendu daitezen zenbatekoak jaso ahal izango dituzte beren ikasleengandik, osagarrizko dirubidetarako.

Zenbateko horiek, ezin izango dute osoko itunepean jasoko lukeenaren eta Arduralaritzatik jasotako zenbatekoaren arteko aldetik gora jo.

99 Atala.- Itunea egin ondoren, ikastegiko jabeak, ituneari dagokion agirian adieraz dadin epean, une bakoitzean indarreango legeek itunepeko ikastegientzat orohar finkatutako jaurtzeko ihardutze-sailak sortaraziko ditu. Jabeak, eskola-kontseiluaren sorkuntzaren berri emango dio Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa-Sailari, honek finkatu dezan moduan.

35. Atala.- Itunepeko ikastegien jabeek, ikastegiko artezte-sailak hautatzeko bidea bermatuko dute, zabalkuntza eta egiatasun egokiaren bidez, hots, eskola osatzen duten elkarteko kideek emandako botuen norbanako, artezko eta isilpeko izaera dutela bermatuz eta heineango ordezkotzarako bide bati jarraituz.

36. Atala.- Arduralaritzak, dagokion itunearen indarrez, itunepeko ikastegiei eusteko herri-dirubideak izendatu behar izango ditu eta horiei dagozkien zenbatekoak, Diruegitamuei buruzko Legeak ohartemandakoaren arauera urtekal ordaindu eta bai ongintzarako irakas kuntza-erakundeekin berdinkatutako erakundearen mailari darizkion zergalaritza eta zergalaritzaz besteko onurabideak ikastegiei aitortu beharra dauka ere, betetzen duen hekuntza-ihardunari begira egokitu lekiekeen beste edozein onurabideren kaltetan gabe.

37. Atala.- Ikastegietan egin daitezen erlijio-ekintza guztiak borondatezkoak izango dira.

38. Atala.- Ikastegiaren zabalkunde-ekintzetan, jabeak, itunepeko ikastegia dela adierazi behar izango du . 39. Atala.- Jabeak ikastegiko arau-bilduma jarri beharko du agerian, ikastegiarekin zerikusia dutenek eta Arduralaritzak ezagutu ahal izateko moduan.

40. Atala.- Jabeak, hezkuntza-itunea eta baimendutako ordainkizunak behar bezala jakinaraziko ditu, Arduralaritzak zehaztu dezan moduan.

41. Atala.- Itunepeko ikastegiek, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko herri-ikastegientzat kasu bakoitzean finkatutako jaurpideari atxekiz onartu behar izango dituzte ikasleak beren ikasgeletan sartzeko.

Hasiera batetan onartutako ikasleak zuritu gabe edo bereizkeriaz kanpo uzteari aurreko atalean ezarritakoaren hauspena eritziko zaio.

42. Atala.- Ekintza osagarriak edo zerbitzuak direla eta, hezkuntza-arduralaritzak eman beharko du ikasleengandik edozein diru-zenbateko jasotzeko baimena.

43. Atala.- Ikaslearen hezkuntzari bideratuta egon eta dagozkien ikasketa-egitamuetan edo hauek garatzen duten egitarauetan sartuta ez dauden kultura, kirol, atseden edo gizarte-alorrekoak dira ekintza osagarriak.

44. Atala.- Jantoki eta eskola-garraio, sendagile edo sikopedagokia-urgazlaritza, norbanako edo bakoitzarekiko zaingo-alorrekoak edo horien antzeko beste edozein alorrekoak dira zerbitzu-ekintzak.

45. Atala.- 43 eta 44. ataletan adierazitako ekintzak ez dira eskola-orduetan sartuko, borondatezkoak eta bereizketarik gabekoak izango dira eta hezkuntza-ihardunak bezelaxe, irabazte xederik gabekoak. Akintza horiek, balio-neurketa egitarakoan, ezin izango zaie eskatu ikasleei ikasketa-egitamuak osatzen dituzten irakaskuntzak gainditzeko.

46. Atala.- Aurreko atalean adierazitako ondorioetarako, eskola-orduei eskola-ihardunaldi osoak hartzen dituenak eritziko zaizkie, bata bestearen ondoren eman beharreko bi klaseren artean finkatu daitezen atsedenaldiak barne.

47. Atala.- Itunepeko ikastegietan hutsik geratu eta horiek betetzeko irakasle berriak akuratzea eskatzen duten irakasle-lantokiak, 49 eta

54. ataletan finkaturako moduari jarraituz beteko dira.

48. Atala.- Hutsik gerta daitezen lantokiak ikastegian bertan dauden irakasleez baliatuz bete ahal daitezenean, edo, lantoki horiek bete gabe beharrezko den irakasleikasgela heinean bete dadinean, ez da beharrezkoa izango aurreko atalean adierazitako bideari jarraitzea.

49. Atala.- Hutsik gerta daitezen lantokiak, ikastegia dagoeneko

Kondaira-Lurraldeko zabalkunderik handieneko egunkarietan argitaratu behar izango dira. Iragar ki horretan, doakienek beren eske-idazkiak behar bezala aurkeztu ahal izateko, beharrezko diren argibideak edo, hala badagokio, argibide horiek jasotzeko bideak adierazi behar izango dira.

50. Atala.- Hutsik gelditu diren lantokiak argitara daitezeneko egunaren eta eskeak aurkezteko azken egunaren arteko epea, ez da hamabost egunetik beherakoa izango.

51. Atala.- Deiaren gai den lantokia betetzeko indarrean dauden legeek eskatzen dituzten baldintzak bete ditzaten eskegileen arteko hautaketa, ekola-kontseiluak ezar ditzan hautaketa-erizpideen arabera egingo da, ikastegiko jabearekin bat etorriz. Erizpide horiek, batipat, adierazitako merezimenduak eta gaitasuna izango dute oinarri.

52. Atala.- Lehiatzaileek adierazitako merezimenduak, aurreko atalean adierazitako erizpideei jarraituz neurtzeko, hautaketa-batzorde bat sortaraziko da. Batzorde hori, artezkariak, bi gurasok eta, eskola-kontseiluak izendatutako bi irakaslek osatuko dute.

53. Atala.- Merezimenduen balio-neurketa egin ondoren, lehen aipatutako batzordeak, bere eritziz egokienak diren lehiatzaileen arrazoi eta guztizko saloa aurkeztuko dio ikastegiko-jabeari.

54. Atala.- Ikastegiko jabeak, batzordeak aurkeztutako zerrenda ikusi ondoren, bat edo gehiago akuratuko du.

55. Atala.- Jabeak eta kontseiluak hautaketa-erizpideei buruzko akordiorik lortuko ez balute edo hautaketa-batzordearen saloa dela eta, oinarri eta guztizko adostasunik eta gertatuko balitz, 68. eta ondorengo ataletan ohartemandako elkarraditze-batzodea sortaraziko litzateke.

56. Atala.- Hutsik dauden lantokiak betetzen diren bitartean, ikastegiko jabeak aldibaterako akuratu ahal izango ditu irakasleak eta horrela gertatuz gero, akurapenaren berri emango dio eskola-kontseiluari.

Ikastegiko irakasleak ordezkatzeko akurapenak egin behar izanez gero, lehen adierazitako moduan egin behar izango du.

57. Atala.- Itunepeko ikastegietako irakasleak bertatik kaleratu aurretik, eskola-kontseiluak, kontseilukideen gehiengo osoz horren aldeko erabakia hartu behar izango du.

58. Atala.- Kontseiluak ikastegiko jabeak emandako kaleratze-saloa onartuko ez balu, elkarraditze-batzordea bilduko da. 67 eta 69. ataletan ohartemandako ondorioetarako.

59. Atala.- Batzodeak bere kide guztien arteko aho batezko akordiorik ez lortzeak, ez dio jabeari dagokion irakaslea ikastegitik kaleratzea galeraziko, hala ere, lan-epailaritzak horren bidezkotasuna edo bidezkotasun ezari buruzko ebazpena eman ahal izango du.

60. Atala.- Behin eta berriz zuritu gabe kaleratzeko jokaera izatea edo jabeak, bidezkogabekeriaz kaleratutako irakasle bat berriz onartzeari maiz uko egitea, itunea haustearen zio izan daitezke, 86. eta ondorengo ataletan ohartemandako ondorioetarako.

61. Atala.- Itunearen indarrez bereganatutako eginbeharrak bete direnentz, eta bai irakasleentzako eta horientzakoez besteko ordain-sarietarako eta irakaslegoari dagozkion gizarte-segurantza alorreko gastuerarako zenbatekoei ere emandako zertarakoa egiaztatzeko beharrezko argibideak eskatu ahal izango dizkie

Arduralaritzak itunepeko ikastegiei.

62. Atala.- Itunepeko ikastegiek, 7 eguneko epearen barruan, gizarte-segurantzaren jaurpidepean sartu eta, hala badagokio, bertatik aldendutako irakasleen berri emango diote Arduralaritzari, gertaera horiek behar bezala egiaztatuz.

63 Atala.- 1. Lanarigoarentzakoez besteko gastuetarako Arduralaritzak emandako zenbatekoak, ikasturtea amaitutakoan zurituko dira,

Arduralaritzak horiei buruz eska ditzan xehetasun eta agirien arabera.

2. Ondorio horietarako, ikastegiak jasotako herri-diru eta baimendutako zenbatekoen erabiltze-moduari buruz jabearen urteko kontu-garbiketa onartzea Eskola Kontseiluari dagokio.

64. Atala.- 61 eta 63. ataletan aipatutako argibideak eta hauek lortzeko xedez Arduralaritzak eskatutako agiriak eman ez ditzan itunepeko ikastegiak itunea hautsiko du, Dekreto honetan ohartemandako ondorioetarako.

65. Atala.- Aurreko ataletan agindutakoaren kaltetan gabe, Itunepeko

Ikasgiak, indarrean dauden legeek Eusko Jaurlaritzako Herriogasun eta

Dirubideetarako Saileko Artekaritza-Artezkaritzari ematen dizkion ekonomia eta dirubide-alorreko zaingopean geldituko dira. V

ATALBURUA.- Gorabeherak

66. Atala.-Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuak erabakiko ditu Ituneak indarrean dirauen artean gerta daitezen gorabeherak eta erabaki horien aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezko den birrabiatze-eskea baino ezin izango da egin, aginteeremu hau araupetzen duen legearen arauera. Dagokion bidea agindu-bidez edo doakienek goradeia egin ondoren hasiko da.

67. Atala.- Itunea gauzatzean, itunearen idarrez bereganatutako betebeharren hauspen larriagatik edo jabearen eta ekola-batzordearen artean sortutako gatazka bategatik gorabeherak gerta daitezenean, elkarraditzebatzorde bat sortaraziko da. Batzorde hori,

HezkuntzaArduralaritzako ordezkari batek, ikastegiko jabeak eta

Eskola-Batzordeko kide diren irakasle eta gurasoen arterik gehiengo osoz izendatutako batzordeko ordezkari batek osatuko dute.

68. Atala.- Batzorde hori, horretarako agintepidea duen ihardutze-sailak eskatuta, 48 eta ondorengo ataletan aipatutako agiantzetan eta gorabeheraren ebazpena eman aurretik ere osatu ahal izango da.

69. Atala.- Elkarraditze-batzordeak, aho batez, auziari irtenbide bat emateko edo egindako hauspena zuzentzeko bidezko izan daitezen neurriak hartu ahal izango ditu.

70. Atala.- Batzordeak aipatutako behin-betiko akordioa lortzen ez badu, Hezkuntza-Arduralaritzak, batzordeak egin eta adostasun-ezaren zioak azal ditzan txostena ikusi ondoren, auzitan dauden aldeek euki ditzaketen erantzunkizunak zehazteko xedez dagokion zehaztapidetza hasiarazten dunenentz erabakiko du eta hala balegokio, ikastegiaren agizko iharduna lortzeko bidezko izan daitezen behin-behineko neurriak hartuko ditu.

71. Atala.- Hezkuntza-Arduralaritzak, ezin izango du inoiz jabeari edo ikastegiko ekola-batzordeari dagozkion ahalmenak hereganatzeko neurriak hartu.

VI ATALBURUA: Itunea berriztu edo aldatzea

72. Atala.- Ituneak, hasieran finkatutako epe berdinean berriztatuko dira, beti ere diru-eskuarteek horretarako bide eman dezatenean, ikastegiak itunean eskatutako betebeharrak eta eskakizunak bete ditzatenean, eta itunea baliogabetu ez dadinean.

73. Atala.- Urtero, itune berrietarako deia egin aurretik, dagokion urtean indarraldia bukatzen dutenek berriztatzeko xedez berarizko deia egingo da.

74. Atala.- Ikastegi batek deialdian eskuhartuz itunea berriztatzeko eskea egin ez baleza, ituneari uko egiten diola ulertuko da.

75. Atala.- Ituneak berriztatzeko, hala badagokio, 12 eta ondorengo ataletan finkatutako lehentasun-erizpideak erabiliko dira, itunearen indarrez bere gain hartutako eginbeharren betetze-mailari begira.

76. Atala.- Itunea, diru-eskuarterik ezagatik, ezin berriztatu daitekeenetan, itunea urtebete edo bi urtebetekoan luzatzea erabaki ahal izango da, bat-batean herridirurik ez edukitzeak ikastegiari ekar diezizkiokeen ondorioak arintzeko moduan, beti ere, hori egiteko ainako eskuarteak baldin ba daude.

77. Atala.- Behingoagatik, 84. atalean ohartematen direnetako zioren bat gertatzekotan, itunea luzatzea erabaki ahal izango da; kasu honetan, luzapena ez da urtebetetik gorakoa izango.

78. Atala.- Itunepeko ikasgelen kopurua gehitzeak edo gutxitzeak itunearen aldakuntza ekarriko du.

79. Atala.- Itune berrietarako deiarekin batera, urtero egingo da ituntzeko ikasgelen kopuruari dagokiona. Azkeneko honi, itune-jaurpideak ohartematen dituen baldintzak eta betebeharrak bete eta ikastegian bertan ikasletoki-eskearen behar ainako gehikuntza zuritu dezaten itunepeko ikastegiek heldu ahal izango diote.

80. Atala.- Itunepeko ikasgelen kopurua gehitzea, indarreango ituneak gaurkotuz eta ituneak berriztatzeko deia ebatziz gero, aski diru-eskuarteak edukitzearen menpe egongo da.

Deia ebazteko, 12. atalean eta hurrengoetan ohartematen diren lehentasun-erizpideak erabiliko dira.

81. Atala.- Itunea egin ahal izateko ikasgela-ikasleak heina ezin betetzekotan, itunepeko ikasgelen kopurua gutxitu egingo da.

Ondorio hauetarako, ikastegiak, urtero, bertan errolderatuta dauden ikasle-kopurua egiaztatu dezan agiria aurkeztu beharko dio hezkuntza-Arduralaritzari.

Hori dela eta, itunea aldatzea, aginduz edo jabeak eskatuta egingo da, lehenengoan doakionari entzutea beharrezkoa dela.

82. Atala.- Itunepeko bi aldetakoek elkar adituz, itunearen baldintzak aldatu ahal izango ,dituzte, baldintza horiek nahitaez bete beharreko lege-manuren bati darizkionetan salbu.

VII ATALBURUA: Ezabapena

83. Atala.- Honako hauek ditugu itunea ezabatzeko zio

a) Ikastegiaren jabe den norbanakoaren heriotza edo ezintasuna, edo lege-nortasundunaren ezabapena.

b) Itunearen iraunaldia bukatzea berriztatu gabe.

c) Itunepeko ikastegiak Ituneari heldu ahal izateko beharrezko baldintzak ez betetzea.

d) ltunepekoek bere gain hartutako betebeharrak ez betetzea.

e) Ikastegiaren iharduna borondatez eta behar den baimenarekin uztea.

f) Itunea izenpetu duten bi aldeek elkarrekin hartutako baiespena.

g) Epailaritzaren erabaki bat, Ikastegiko baimendunaren ondamena edo ordainketen geldiaraztea aldarrikatuz.

h) Itune-izenpetzaileek, e1karrekin hartutako erabakiz, itunean erasota utziaraz ditzaten gainontzeko arrazoiak.

84. AtaIa: Baimendunaren eriotza gertatuz gero, bere oinordekoek itune berri bat egiteko eskubidea izango dute, beti ere itunea egiteko ezinbesteko diren beharkunak bete ditzatenaren eta, dagokion ondorio guztietarako, horren jarraipena egingo delakoaren baldintzapean.

Ikastegiaren lege-nortasunduna ezabatzea gertatuz gero, bere antolapen eta ondarearen baimendun berriak itune bat egin ahal izango du Arduralaritzarekin, beti ere dagokion itunearekiko beharkunak beretzakotu eta itune berria egiteko beharrezko diren baldintzak bete ditzanaren baldintzapean.

85. AtaIa.- Baimendunak itunean jarritako baldintzak betetzeke utzi dituela ulertuko da, itunearen izenpetzeari, egiteratzeari eta garapenari darizkien beharkunak betetzeke uzten baldin baditu.

86. Atala.- Halaber, ikastegiko baimendunak itunea betetzeke utzi duela ulertuko da Konstituzioak bere 16, 20 eta 27. Ataletan eskola-hezkuntza alorreko kideei aitortzen dizkien eskubideak hausten baldin baditu.

87. Atala.- Beharkun hauek ez betetzea hauspen larritzat joko da, baldin eta irabazteko xedez, asmo nabariz, irakaskuntza-zerbitzuan nahasketa nabarmena sortaraziz edo behin eta berriz nahiz birrautsiz egin baldin bada.

88. Atala.- Hauspen larriak itunearen ezereztapena ekarriko du.

Larria ez den hauspenak ohar-ematea ekarriko du eta ohar-emate horren gai izandakoa ez zuzentzekotan, berriro egingo da ohar-emate hori, eta jaramonik ez egitea gertatuz gero, ez da itunearen berriztapenik egingo.

89. Atala.- Itunea ez betetzeagatik egindako zehaztapidetzari agindu-bidez edo doakionak eskatuta ekingo zaio, eta horren biderapena Arduralaritza-Bideari buruzko Legeko aruetan jarritakoaren arauera egingo da. Aldezaurretik, hezkuntzako Arduralaritzak, doakion ikastegiko baimendunak edo ikastegi horretako eskolabatzordeak eskatuta, Dekretu honetan ohartematen den elkarraditze-batzordea eratuko da.

90. Atala.- Elkarraditze-batzorde horrek aho batezko inolako erabakirik ez hartzea gertatuz gero, Arduralari tzak akio egin ahal izango dio batzorde horri, horretarako finkatutako epearen barruan, ez dela hori 5 egunekoa baino laburragoa izango, bat ez etortze horren arrazioak eman ditzan. Arrazoi horiek ikusi ondoren edo, arrazoi bat ere ez ematea gerta baledi, altzinak zeintzuk diren ikusita 88. Atalean aipatzen den zehaztapidetzari hasera emateko baiespena eman ahal izango du.

91. Atala.- Aurreko atalean esandáko arduralaritzazehaztapidetzaren ondorioz, ikastegiko baimendunak itunearekiko hauspen larria egitea gerta baledi, Arduralaritzak ezereztatu egingo du itune hori, hurrengo ikasturtetik hasita izango duela eragite indarra, eta bidezko diren neurriak hartuko ditu dohango irakaskuntzaren etenik gabeko jarraipena bermatzeko, dohantasun hori zeukaten ikasleei.

92. Atala.- Itunea izenpetu duten alde biek, elkarrekin bat eginda, itune hori ezabatzeko erabakia har balezate, ez da itune hori ezabatuko herri-zuduzko arrazoiren batek eragozten baldin badu.

Nolanahi ere, entzun egin beharko da eskola-batzordearen erizpena.

93. Atala.- Ondamena nahiz ordainketa-geldialdia gertatu izatekotan, eta itunea ezabatzeko epailaritza-erabakia hartu ez dadin bitartean,

Arduralaritzak, dagozkion epailaritza-ikuskariekin bat etorriz, ituneari darizkion beharkunak betetzea bermatzeko bidezko neurriak hartuko ditu.

94. Atala.- Itunearen ezabapenak, hori erabakitzeko agintea duen ihardutze-sailak oharteman dezan egunetik hesita izango du eragite-indarra.

95. Atala.- Itunepeko ikastegiko baimendunaren borondatez edo baimendunari eratxikigarri zaion zioagatik itunea ezabatua izan dadinean, ikastegi horrek ezin izango dio itunetarako deialdiei heldu, ezabatze hori izenpetua izan dadineko egunetik hasi eta gutxienez 4 urteko epearen barruan.

96. Atala.- Itunea behin ezabatu ondoren, Arduralaritzak, hala badagokio, bidezko diren neurriak hartuko ditu, itunepeko ikastegiko ikasleak, baldin dohan eta hizkuntza-aldetik eredu berean jarraitzea nahi badute, behar bezala eskolaratuak izan daitezen.

97. Atala.- Ezabatzezko zehaztapidetzan nahiz bestelako zehaztapidetzan, Arduralaritzak ikastegiarekin edo honek harekin izan ditzan ekonomia-betebeharren kitapenaren zenbatekoa zehaztu egingo da.

Ikastegiak Arduralaritzari ordaindu beharreko diruzenbatekoa, zehaztapidetzaren erabakiari jarraituz, Arduralaritzak finkatutako epearen barruan ordainduko da, eta epe hori ez da inola ere 3 hilabetekoa baino laburragoa izango, erabakiaren berri eman dadineko egunetik hasita kontatuz. Epe horretan ez ordaintzea gertatuz gero hertsipen-bidez egingo da zenbateko horren eskuraketa.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- Arduralaritzak ituneak egin ahal izango ditu bai behin-behineko sailkapena izan duten ikastegiekin, eta bai berarizko nahiz aldarteko baimena izan dutenekin ere. Itune horiek gehienez 4 urterako indarra izango dute, epez luza ezin daitezkeela, epe horretan behin-betiko sailkapena izan badute salbu.

Bigarrena.- Arduralaritzak ituneak berariz egin ahal izango ditu bestelako ikastegiekin ere, nahiz eta Oina rrizko Hezkuntzako mailari edo mailei dagokien ikasgela-zenbatekoa oraindik ez izan, beti ere, eskolaratze-eskeari beste modu batez erantzun ezinik, baserrialdetako nahiz aldauriko herritarrak bere gain hartzen baldin badituzte, edo euskalduntze-beharrari erantzuten badiote.

Hirugarrena.- Hezkuntza-ituneetan kontutan hartu ahal izango dira berarizko hezkuntzako ikastegien edo, Martxoaren 6ko 334/1985

Errege-Dekretuan ohartematen denaren indarrez, bateratutako irakaskuntza egin dezatenen zernolakoak, eta bai hezkuntzazko

Arduralaritza agintedunak baimena emanda, pedagogiazko saioak egin edo, dagokion itunearen bidez, ordezkatzezko hezkuntza-egitarauak egitera ditzatenak.

Laugarrena.- Sortu berriak izan eta norbanako-jabetzapekoak diren, ikastegiek, hala nahi izanez gero, itunebidezko jaurpidean sartzeko eskea egin ahal izango dute arduralaritza-baimenaren biderapena hasterakoan. Horrela ez egitekotan; ezin izango diote jaurpide horri heldu, horretarako baimena izan dadineko egunetik hasi eta 5 urteko epea burutua izan dadinera arte.

Ikastegi horiek, itunebidezko jaurpideari berari dagozkion beharkunak betetzeaz gainera, itune baten saloa egin beharko diote

Arduralaritzari, eta bertan zehaztuko da, Uztailaren 3ko 8/1985

Legeak jarritako esparruaren barruan, artezkaria izendatzeko behar den biderapena.

Erabakia hartzen ez bada, Arduralaritzak, zio eta guztiz adierazita, dagokion erabakia hartuko du, eta erabaki horren berri emango dio eskabidearen arduradunari. Horrek, hartutako erabakiaren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrrezko den birrabiatze-eskea egin ahal izango du.

Artezkariaren izendapena behin-behinekoa izango da, ikastegiko eskola-batzordea eratuta izan dadinera arte.

Bosgarrena.- Tokiko agintzaritza-erakundeak baimendun direneko ikastegien zaingoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailarekin horretarako izenpetu daitezen ituneek adierazten duten moduan egingo da.

Seigarrena.- Artezkariaren izendapenaz edo horren kargu-uzteaz ohartemandakoa ez da erabilgarri izango 10 ikasgelatik beherako eta baimendutako ikastegietako norbanako baimendunengan, hau da, Euskal

Herriko Autonomia-Elkarteko Ikastegien Erroldean baimendun direla agertu eta, ikastegiko artezkari izanik, itunebidezko jaurpideari heltzen diotenengan, alegia.

Hori gertatuz gero, ikastegiko eskola-batzordean baimendunari dagozkion tokietatik bat beteko du artezkariak.

Zazpigarrena.- 2377/85 Errege-Dekretuko Xedapen Gehigerrietatik

Laugarreneko 2, 3 eta 4. zenbakietan agintzen dena izango da baliabide, ikastegiekin lan-akurapenen zerreda bat ez izanik eta itunebidezko jaurpidearen erabilpenari begira, ikastegietan ihardunean ari diren irakasleen egoerari darizkion ondorioen ihardutemoduari dagokionetan.

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa.- Dekretu honetako Idargabetzezko Xedapenak aiparzen dituen arauen babespean izenpetutako hezkuntza-ituneak, arau horietan ohartemandako epeak dirauen artean egongo dira indarrean lortutako itunebi dearen mailari dagokionetan, beti ere, Autonomia-Elkartearen

Aurrekuntuei buruzko Legean agintzen denarekin bat etorriz, zatikako ituneak osokoetan gertatu ahal izango direnaren kaltetan gabe.

Nolanahi ere, 1987-88 ikasturtetik hasita, zatikakoak osoko gerta daitezen suztatuko da, dagoenekoz egoera hori izan ez dezaten

Oinarrizko Hezkuntza Orokerreko ikasgelei dagokienetan.

Gainontzeko alderdietan, izenpetutako ituneetan indarreango arauei egiten zaizkien aipamenak, Dekretu honetako eta horiei dagokien arauei egiten zaiela ulertuko da.

Bigarrena.- Euskal Herri-Eskolan sartu ez daitezen bitartean,

Ikastolen herri-dirubideketa Dekretu honentan jarritakoaren arauera egingo da. Dagokion Legearen aldarrikapena egin ondoren, herri-ikastegi bilakatzea nahi ez dezaten ikastolek itunebidezko jaurpideari behin-betiko heldu ahal izango diote gainontzeko norbanako-jabetzapeko ikastegiek dituzte baldintza berberakin, guzti hori aurreko aldibaterako xedapenean aitortutako eskubideen kaltetan gabe.

Hirugarrena.- Jaurlaritzak, lansarietarako ordaintzemodu bereizi bat erabaki ez dezan artean, horiek, ikastegiari egiten zaion diru-ekarketaren barruan sartuz ordainduko dira. Horretarako, oradainketa bakoitzaren eguna heldu baino 15 egun lehenago, itunepeko ikastegiek, ondoren zehazten diren agiripaperak bidalido dizkiete dagozkien Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren Lurralde-Ordezkaritzei:

1. Lanarigo eta ugazaba-sariak gizarte-segurantzari ordainduta egotearen egiaztagiriak, banketxeak behar bezala ikur-jota.

Hala gertatuz gero, ordainketak, bere kabuzko lanarien jaurpide bereziaren bidez, gizarte-segurantzari egin izanaren egiaztagiriak.

2. Norbanakoen Irabaziengatikako Zergaren pentzutango euspenei dagozkien ordainketen egiaztagiriak, behar bezala ikur-jota. Bereak diren ikastegietan lan egiten duten lekaideak izatekotan, eta

Elizaren eta Espainiako Erresumaren artean izenpetutako hitzarmenen arauera NIZ Zerga ordaindu beharrekotik iare egon daitezenetan, aurreko urteari dagokion Elkarte-Zergaren aitorpenean haren baliokidea denaren egiaztagiriak aurkeztuko dituzte.

3. Laguntzaren gai diren ikasgelei atxikitako irakasleek nahiz irakasle ez diren lanariek ere izenpetuta, bere diren ikastegietan lan egiten duten lekaideak barne sartuz, egun horretan lansariak ordainduta edukitzearen adierazpena.

Itunepeko ikastegietako lanarigoaren lansariak, ikasgela bakoitzeko dagozkion moduloetan sartutatakoak alegia, ordaintzea xede duten diruak ez ditu itunepeko ikastegiak eskusatzen jarraituko, dagokion zatian, greba egiteagatik, gaindikotasuna izateagatik edo geldiarazteko beste ezein legezko arrazioren bategatik, lanarigo horrek lan-akurapena geidiarazita izan dezan bitartean, baldin eta geldialdiaren barruan lan-akurapen berriko beste batek lanarigo hori ordezkatzen ez badu, geldiarazte horren bidezkotasuna gerta dadinetan. Hori gertatuz gero, zera kendu beharko da Arduralaritzak ordaindutako dirutik: ordezkatutako irakasleak eskuratzen zuen sariari, ordezkoak eskuratutakoa kenduz gelditzen dena, hain zuen.

Ez da ordainik egingo moduloan lansariek dagokien zatia egunerakotzeko, ikastegi bakoitzak, dagokion aldirako, irakasleen lansariak benetan gehitu direla egiaztatu dezanerarte.

INDARGABETZEZKO XEDAPENA

Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ikastolekiko eta gizarte iniziatibako ikastetxeekiko itune-araudia onartzen duen Ekainaren

10eko 137/1987 Dekretua, eta bai Dekretu honetan jarritakoaren aurkako maila bereko nahiz apalagoko xedapen guztiak indargabetuta gelditzen dira.

AZKEN XEDAPANA

Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean.

Gasteizen, 1987.eko Irailak 8. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua,

JOSE RAMON REKALDE DIEZ.


Azterketa dokumentala