Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 1983ko abenduaren 10a, larunbata


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2317

Azaroaren 25eko 28/1983ko LEGEA, "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak".

Eusko Legebiltzarrak, "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko

Azaroaren 25eko 28/1983 Legea" onartu duela jakinarazten zaie

Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege horri men egitea eta men eginaraztea agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei.

Gasteiz, 1983.eko Azaroak 25.

Lehendakaria,

CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.

Zioen adierazpena

I

Autonomia-Estatutoaren 10.5 Atalak bakarreango agintepidea aitortzen dio Autonomia-Elkarteari "Eusko Legebiltzarrari dagokion barne-legegintzan". Estatutoan ohartemandako hori eginbideratzea du xede oraingo Lege honek.

Atal honek dionaren arauera, Autonomia-Elkarteak egokien eta komenigarrien eritzitako moduan araupetu dezake hauteskundegintza-bideen erakuntza, hauteskunde-auzitarako auzibide-arauak barne, azkeneko hori, Autonomia-Estatutoaren 10.6

Atalak dionaren babespean, hauteskunde-bideen antolakuntza "Euskal

Herriko berarizko erakunde" bati dagozkion arauei buruzkoa denez gero.

Hala ere, zera aitortu beharra dago: 1977garreneko ekainetik orain arteko hauteskundetara erabili diren arauak larregi aldatzeak, edo gerora gauzatu daitekeena egokitu ez dakion erapidetza bat indarrean jartzeak nolabaiteko lege-segurtasunik eza sortarazi edo, gutxienez, hauteskundeetan eskuhartzen duten

Politika-taldeei eta ihardutze-era ezagun batera iadanik ohituta dauden hautatzaileei okerrak, makurrak edo nahaspilak ekarri diezaizkiekeela. Erakuntzari, botoa emateko eskubideari eta agian gerta daitezkeen araugabekeria edo hauspenen aurka dauden jazarpideei buruzkoez bestetan hauteskunde-egiteraldia ahalik eta gehien erraztu beharra nago elkarren kideko ihardutze-erei eustea, legezko segurtasunaren ezinbesteko alderdi izan, eta barzutan duten balioa ematen ez zaion bakoitzaren usteona eta segurantza-sentimenaren iturri denaren uste osoz.

Horregatik, oraingo Lege honek, batzutan, Erresumako legebidetan ororentzat jarritakoetara joarazten du; era, hori, hauteskundeen alorrean zehazki ikusiz gero gai-kidetasunik ez hauteskunde-araupidetza bakoitzak hauteskunde bereziak araupetzen bait-ditu- eta ordezkotasuna izan dezan araurik ez dagoenez gero, Legeak Gorte Nagusietarako hauteskundeentzako araupidetzari ordezkotasun hau ematen diola kontutan izanik. Beste batzutan, bestetara jo-arazte hori nahitaezkoa da. Hori gertatzen da hauteskunde-legeekiko hauspenen alorrean.

Zazpi idazpuruk, erabaki gehigarri batek, aldi baterako hau erabakik eta bost azken erabakik osatzen dute Legearen egitura.

II

Orotariko erabakiei buruzko Lehenengo Idazpurua hautatzaile eta hautagaitasunaz ari da, legebiltzar-tokiak banatzeko moduaz hauteskunde-barruti bakoitzeko legebiltzartokien zenbatekoaz, herri-agintarien egitekoen eta, bukatzeko, hauteskunde-egiteraldian hauteskunde-bideak arteztu, arauak ulertzeko moduak zehaztu, eta

Legeak ematen dien zigartzezkoa barne dela, gainontzeko ahalmenak dituzten Hauteskunde-Batzordeentzat etengabeko ta benetako laguntzaile izango den Jaurlaritzako ihardutze-erakundeaz.

Horretxegatik, harremanezko eta teknikazko laguntza emateko, erakunde honetako kide batzuk Hauteskunde-Batzordetako kide izango direla ohartematen da. Lehenagoko hauteskundeetan lortutako haztura ikusita,

Jaurlaritzak zerbitzu batzuk egitea, inolako zalantzarik gabe, hauteskunde-ekintza aisagotzeko eta batez ere, hauteskundetarako deiaren eta Legebiltzarra aratzearen arteko aldia laburtu ahal izateko bide izango da. Alde horretxetatik, Legeak

Hauteskunde-Batzordeek benetan etengabe ihardungo dutela bermatzen du, hauteskunde-egiteraldian deia egitezko Dekretoa ezagutu dezaten egunetik bertatik bere bilkurak egiteari ekin dakizkioneko moduan.

Hautatzailetasuna ahalik eta modurik zabalenean araupetu da, gara-adinarekin, hautatzaile-erroldean sartuta egotearekin eta herri eta politika-eskubide osoen jabe izatearekin kidekatuz.

Hautagaitasunik ezaren eta elkartuezin aren baldintzek, lehenengo eta behin, aginteen banakuntzaren arauerako irizpidea argi eta garbi dute xede. Alde batetik Euskal Egintzapide eta Legegintza-aginteen arteko banakuntza denez, eta bestetik berriz, euskal aginteen eta etresuma-aginteen arteko banakuntzaren aldetik. Bigarrenez, hauteskunde-bideen gardentasuna eta norberekoikeriarik eza bermatze-xedezko hautagaitasun-ezinak jartzen dira. Azkenean, eta erapidetzaalorreko zioegatik, herri-ihardun moeta batzuentzako berarizko manu batzuei darizkien hautagaitasun-ezin batzuk errepikatu ez, baina

Legeak horretara jo-arazten du, oinarrizko eskubide batekiko mugapenak direnez gero mugapen hoiek Lege-bidez egitea beharrezkoa denarren.

Oinarri-irizpide hoietatik abiatuta, baxruti bakar baterako indarra baizik izan ez dezaten karguak izan daitezenarren, hautatu ezinak

Autonomia-Elkartearen mugarte osoa hartu behar dutela erabakitzen da eta gainera, beti, hautatu-ezinaren zioak elkartuezinen zio izan behar dutela, zio hoiei

Diputadu-Batzarreko kide izatea gaineratzen zaiela.

Bigarren Idazpuruak hauteskundeen erakuntza du gai. Epailaritzakoen lehendakaritzapeko eta Epailari, Auzimaisu,

Legelariz edo Lege-alorreko lanbidedunez osatutako

Hauteskunde-Batzordeen bidezko erapidetzari eusten zaio. Auzi-maisuek honetan eskuhartzearen komenigarritasunak, hoiek Epaitegi Nagusiko

Auzimaisuak izatea aholkagarri egin du. Epaitegi Nagusi hori, ordea, oraindik eratu gabe dagoenez gero, behin-behingorako Bilboko

Lurralde-Auzitegikoei izendatu zaie egiteko hori.

Hiru moetako Hauteskunde-Batzordeak daude: Bere egoitza

Legebiltzarrean izango duen Autonomia-Elkarteko Batzordea; aginte-eremuz Kondaira-Lurraldea hartzen duen Kondaira-Lurraldearen mailakoa, eta agintepidez epailaritza-barrutietako bakoitza hartzen duen Eskualdekoa.

Legea ulertzeko moduarekiko iritziak bateratzeko Autonomia-Elkarteko batzordeak bertan eskuhartzea funtsezko gertatzen deneko iritzi-eskatzezko erapidetzaren ardatza Batzorde hori izan dedineko ahaleginak egin dira eta, horregatik, politika-alderdiek, batasunek edo baterakundeek artez Batzorde horrengana jotzea legezkotzen da.

Xede horixe bera du horren Erabakiak beheragoko mailako Batzordeei jakinarazteak, eta bere orokortasuna dela eta komenigarri izan dedinean erabaki hoiek iragartzeak ere.

Hauteskunde-Sailekiko hauteskunde-erakuntza Eusko Jaurlaritzari uzten-zaio, inola ere Hauteskunde-Batzordeei alderdikeriarik ezarentzako ezinbesteko baldintza ez den arduralaritza-lana kenduz.

Egitekoz dagokien Sailaren tegian hauteskundeak eraz arteztea duten

Hauteskunde-Mahaiak zozketaz izendatutako Mahaipuru batek eta

Laguntzaile batek, politika-alderdien, baterakundeen, batasunen eta hauteskunde-bazkunen izeneko artekariek osatuko dituzte, guztiek eginbehar berdinekin, herri-zuduzko ihardunean ari direnarren hautagai-zerrenda baten egiten duten artekaritzaren zernolakoen berarizkotasunak hoiei hauteskundeak artezteko arduralaritza-ahalmenari datxezkon eskubideak ematea eragozten badu ere. Artekari izateko, ahaldun izateko bezala, hautagai izatea baino ez da beharrezkoa.

IV

Hirugarren Idazpuruak Jaurlaritzaren 1981garreneko Ekainaren 30eko

Legeari egokituz Lehendakariaren Dekretoz egin beharko den hauteskundetarako deia du gai. Hauteskunde-aldia ahalik eta gehien laburtzeko xedez, 46garren Atalak deia egitezko Dekretoa argitaratu dedin egunetik eta hauteskundeak egin daitezenerarte gutxienez hogeita hamasei eguneko aldi bat eta gehienez berrogeita bostekoa jartzen du, guztiek benetan jakin dezaten Autonomia-Elkartean ateratzen diren egunkari guztietan argitaratu beharra eta beste gizarte-iragarpide batzuen bidez ere zabaldu beharra agintzen dela.

V

Laugarren Idazpuruak hautagaien aurkezpenari edo aldarrikapenari buruzkoak araupetzen ditu. Hautagai batzuezko hauteskunde-barrutikako heintasunaren arauerako erapide bat denez gero, Aurkezpena politika-Alderdien, Baterakundeen eta Hauteskunde-Batasun eta

Bazkunen esku uzten da, azkeneko bi hoiek direnerako berarizko arauak jarriz.

Elkarteekiko araupeketak, elkartuta aurkezten diren alderdi edo baterakundeei hautagai-zerrendak berenez aurkeztea debekatu egiten die. Halaber, hauteskundetara aurkezten diren politika-taldeei, hauteskunde barruti bakoitzean hautagai-zerrenda bat baino gehiago aurkeztea debekatu egiten zaie. Hauteskundetara aurkeztu direnen arteko aukeraberdintasunaren arauerako oinarri-irizpidea bermatu nahi da horrela hautagaiei dagozkien herri-laguntzak hautagai-zerrenda bakoitzari ematen zaizkionez gero debeku hori ez izatera aukera-berdintasun horren kaltetan bait-litzateke.

Bazkunak bostehun izenpe gutxienez eskatuz araupetzeak zer du xede:

Herri-laguntzez baliatuz, bere zuduak aldezteko berenezko bideak izan behar ditzatenarren, hautatzaileei bere aukera egin dezaten jaurtze-egitasmo batzuk aurkeztea helburu duen ihardun bat bestetarakotuz herritarrentzat nahaspide gertatu behar ez duten gutxi batzuen nahientzako ozengailu bat aurkitzea xede izan dezaten hautagai-zerrendei bideak itxi.

Hautagai-zerrenda baten baino gehiagotan egotea debekatu egiten da eta, horren arlora, hautagai-zerrendak aurkezterakoan hautagai bakoitzaren onarpena egiaztatzeaz gainera, hautagaii-zerrenda baten baino ez daudela adieraztea eskatzen zaie

Hautagai-zerrenda baten ordezkariaren zerdena zehazten da. elkarrekingo harremanetan, eta bere erabakien bidez legez behartzen duen hautagai-zerrendaren ahaldun dela hauteskunde-arduralaritzaren

Iankide denez.

Iragarketa bi barne dituen hauteskunde ihardunaren aldi honetan, hautagaiek hautagaitasun-baldintzak betetzen dituztela, eta hautagai-zerrendak jarrita dauden arauei atxikiz eginda daudela egiaztatzea dute Batzordeek funtsezko egitekua, arau hoiek, hautatzaileei, hautagai bakoitza zerrendetan behin baino ez dela agertzen eta zerrendok garbi eta egiaz eginda daudeneko lege-segurtasuna bermatzera jotzen dutela. Horretxegatik, atzera egitea, hiltzea edo hautaezinen bat agertzea gertatutakoan salbu, zerrendetako izen-hurrenkera ezin da zerrendok behin-betiko aldarrikatu ondoren aldatu, ordezkaketa egiteko hurrenkera ordezkoen izenena bera dela. Agindu-bidezko zuzenketez gainera, beste hautagai-zerrenda batzuen ordezkariek egin ditzaketen jazarpenak ere araupetzen dira eta, hori, legezko segurantza eta hauteskunde-egiteraldiaren argitasuna eta gardentasuna betmatzezko helburuarekin berarekin.

Aldarrikapeneango bidegabekeria, hautagai-zerrendek berenez dituzten akatsak eta hautagaiei banaka dagozkienak elkarrengandik bereiziz araupetzen dira, hautagaiak aurkezterakoango akatsek nahitaez hautagai-zerrenda esoari zer eraginik ez dutela eritzi eta, noiz nola, ondorio ezberdinak ematen zaizkiela.

VI

Hauteskunde-egiteraldirako arauak Boskarren Idazpuruan ematen dira.

Orotariko manuek, hauteskunde-ekintzaren aldia hamabost egunekoa dela diote.

Boskarren Idazpuruko Lehenengo Atalburuak ezein aintzin-iragarpenen debekua egiten du, aurrez gaudimena utzi beharrari darion zeharkakoa barne.

Hiri-bidetango tokiez baliatzeari buruzkoentzat, Udal bakoitzean

Alkatearen lehendakaritzapeko Batzorde batzuk sortarazten dira, hauteskunde-barruti horretan aurkezten duen hautagai-zerrenda guztien ordezkariek hoietako kide izateko eskubidea dutela. Batzorde hoiek,

Udalbatzarrak hauteskunde-ekintzako bilkurak egiteko eta iragarkiak jartzeko gai diren hiriguneak zeintzuk diren zehaztu ondoren, tegi eta gune hoiek bereizkeriarik ezaren eta aukera-berdintasunaren arauerako irizpidez banatuko dituzte, Batzordearen erabakiari

Kondaira-Lurraldeko Hauteskundebatzordearen aurrerako goradeiez jazarri ahal izatea jartzen dela.

Lege-hauspenekiko edo ondamenekiko erantzun beharra Alderdiei,

Baterakundeei eta Batasunei eta Hauteskunde-Elkarteen suztatzaileei leporatzen zaie.

Irudi edo irarki-bidezko iragarkiak horretarako baimena dagoeneko tokietatik kanpo jartzea zigortu eta hauteskundeak bukatu ondoren hauteskunde-iragarkiak kendu beharra jartzen da.

Herri-adierazpideetako dohango iragarraldiez baliatzeko bideak ere araupetzen dira, Kondaira-Lurralde guztietan hautagai-zerrendak aurkezten dituztenei eta, nolanahi ere, aurreko legegintza-aldian berenezko Legebiltzar-taldeak izan dituztenei Telebistatikako irraketa-aldi bat eta Irratitikako beste bat gutxienez emanaz.

Idazpuru honetako Bigarren Atalburuak hauteskunde-gastuak araupetzen ditu. Hoiek neurtzeari ezinezko eritzi, eta ez zaie mugarik jarri, are gehiago norbanako-jabetzapeko adierazpideen nahiz gizartean eskuhartzaile direnez bere adierazpen-askatasuna ezin murriztu dakiekeen hertsatze edo zudukide-taldeen zeharkako laguntzak egon daitezkeela eta, bestalde, lege-nortasundun direnez dirueskurapide finkoak dituzten politika-alderdien gastuak mugatzeko inolako arrazoirik ez dagoela.

Besterik da beste dirueskurapide-moeta batzuk debekatzea, bere emaitzen truke politika-bidetarako baldintzak jarri nahi lituzketenengandikakoak edo legez kontrako ekintzapidetatik datozenak adibidez.

Hauteskunde-egiteraldiango ahalik eta gardentasunik haundiena lortzen saiatuz, egindako gastuen Hauteskunde-Batzordean artapeko agiritasuna ezartzen da.

Bi neurri-moeta jartzen dira zaingo hori egiteko. Alde batetik, hautagai-zerrendek bere kontaduritza-liburua izan beharko dute; bestetik, zuritu gabeko diru-eskuraketaren edo izkutatutako gastu-atalaren hiru-alakora eta 87garren atalaren gai den dirulaguntza hartzeko eskubidea kentzera iritsi daitezkeen zigorrak ohartematen dira. Beti ere, diru-laguntza eskuratzea

Hauteskunde-Batzordeak dirueskuraketa eta gastuen zuriztapenari buruzko bere erizpena eman dezanaren baldintzapean gelditzen da.

VII

Legearen Seigarren Idazpuruak, Hauteskundetegia irekitzen denean hasi eta erabakiteko boto-kontaketa eta hautatutako Legebiltzarkideen aldarrikapena egin dedinerarteko alde berezien bilbakuntza egiten du.

VIII

Zazpigarren Idazpuruak agiripaperak eta hauteskunde-jazarpenak aurkezteko eta egiteko modua araupetzen du, arduralaritza-bideei dagozkienetarako bide erraz bat jarri eta, hauteskunde-auzipidetarako, Gorte Nagusietarako hauteskundeetan gai hori antolatzen duen araupidetzara jo-araziz.

LEHENENGO IDAZPURUA OROTARlKO ERABAKIAK

Lehenengo Atala

Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 26garren atalean ohartemandakoa egiteratuz, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak araupetzea da Lege honen xedea.

2garren Atala.-Hautatzaileak

Autonomia-Elkarteko edozein Udaletako Biztanle-erroldean sartuta egon eta bere herri eta politika-eskubideen eramateko jabe izan daitezen gara-adineko guztiak izango dira hautatzaile.

3garren Atala.-Hautatzaile-Zerrendaren Agirikotasuna Hautagaien aldarrikapena egiteko izendatutako eguna baino lehen

Eskualde-Batzordeetako Lehendakariek dagozkien Udalekin elkar hartuta eta behar bezala ezagutarazitako tokietan, honako agiri hauen egiaztatutako aldakiak jarri beharko dituzte agirian:

a) Hautatzaileen behin-betiko zerrenda.

b) Atal honen 3garren zatiak dioenaren arauera eskuratu dakizkien harez gero hildakoei eta botoa emateko eskubidea egiteratzeko gaitasungabetutakoei edo eskubide horretzaz aldi beterako gabetutakoei buruzko egiaztagiriak.

2. Hautagai-zetrenda bakoitzaren ordezkariei, horrela eskatzen badute, biztanle-erroldearen edo hori dakarren Kondaira-Lurralde bakoitzeko informatika-zetrendaren aldaki bana eskuratuko zaie, dohan, hautagai-zerrendak aurkezteko unean.

3. Udaletako Idazkariek, hauteskundetarako deia argitaratu eta hurrengo sei egunen barruan, zendutakoen sendetsitako zerrendak bidali beharko dizkiete Eskualde-Batzordeei. Halaber, eta epe horretxen barruan. Epailaritza-Agintariek, dagokien Epailariaren edo

Probintzia-Auzitegiko Lehendakariaren bidez, noiz nola, heurek eskuhartuta gaitasungabetutakoen zerrenda eta botoa emateko eta hautagai izateko epaiz eskubidegabetutakoena edo eskubide hori aldi baterako kendu zaienena bidaliko dituzte.

Zerrenda hoiek sendetsitakoak izan beharko dute, bainan hauteskundetarakoak eta ez beste ezertarakoak direnez, dagokien eragina izateko ez dute legezko sendespenik beharko eta, hori, hala balegokio herri-agiri bateango gezur izateagatik ekarri litzaketen eta ekarri behar dituzten erantzunbeharren kaltetan gabe.

4. Atal honen lehenengo zatian esandako egiaztagiritan oker-bidez sartu dituztela uste dezatenek, hauteskunde-eguna baino bost egutegi-egun lehenagorarte Eskualdeko Haureskunde-Batzordearen aurreango zuzenketa-eskea egin ahal izango dute. Eskualde-Batzordeak, zuzenketa-eskeari erantsitako agiri-bidezko egiaztapena ikusita, hurrengo berrogeita zortzi orduen barruan erabateko erabakia emango du inolako gora-deirik egiterik ez dagoela.

4garren Atala.-Hautagaitasuna

Autonomia-Estatutoaren 7garren atalean jartzen diren baldintzak betez, hautagai izan eta Lege honetan esaten diren hantaezin-zioek hartzen ez dituzten herritarrak izango dira hautagai.

5garren Atala

Honako hauek ezingo dute hautagai izan:

a) Eusko Jaurlaritzaren edo Ministro-Batzarraren Dekretoz izendatutako aukerako izendapenezko herri-kargudunak. Erresumako

Jaurlaritzako Ministroak Eusko Jaurlaritzaren eta Erresumako

Jaurlaritzaren menpeko Herri-Baltzuetako Arduratze-Batzordeetako kideek.

b) Erresuma-Arduralaritzako Autonomia-Elkarteango

Lurralde-ordezkariek erakundegoren-mailako Arduralaritzakoak barne eta baita halaber Erresuma-Arduralaritzaren

Probintzia-mailako Ordezkari, Artezkari edo Buruzagiek ere.

c) Lanbidezko Gudal-sailetakoek.

d) Ertzaintzako, Arabako Foru-Diputarioaren agintepeko Miñoietako,

Erresumako Segurantza-Sail eta Indarretako eta Udalzaingoetako kideek.

e) Hauteskunde-Batzordetako Lehendakari Hatzordekide eta Idazkariek.

f) Lege-mailako beste manuren baten bidez hautaezintzat jotakoek.

6garren Atala

1. Aurreko atalean esandako kargu edo egitekoren baten ihardun eta hautagai gisa aurkeztu ditzatenek hautaezina dakarren kargua edo egitekoa erabat edo aldi baterako utzi egin dutela egiaztatu beharko dute dagokien Hauteskunde-Batzordearen aurrean, modu-sinestagarriz.

2. Hautagai-zerrenda baten egon eta hautaezintzat jotako kargu edo egitekoren batera iritsi daitezenek, egoera hori dagokion

Hauteskunde-Batzordeari jakinarazi beharko diote, eta hautagai-zerrendatik kanpo geldituko dira.

7garren Atala

1. Hautaezin-zio guztiak bidebatez elkartuezin-zio dira. 2. Eusko

Legebiltzarkide izatea Erresumako Diputadu-Batzarreko izatearekin ere elkartuezina izango da.

3. Elkartuezina sortuzko karguz, iharduna edo egoeraz jabetu ledin

Legebiltzarkideak, legebiltzarkide izateari. utzi egingo dio.

8garren Atala.-Hauteskunde-Barrutiak

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, Kondaira-Lurraldea izango da hauteskunde-barruti.

9garren Atala.-Hauteskunde-Barrutiko Legebiltzarkide-zenbatekoa

Hauteskunde-barruti bakoitzeko hogeitabost legebiltzarkide hautatuko dira.

10garren Atala.-Gutxienezko ehunekoa

1. Legebiltzarkide-tokien banakuntzan sartu ahal izateko, dagokion hauteskunde-barrutian izandako baliozko boto guztien ehunetik bostekoa gutxienez atera beharko da.

2. Ehuneko hori ateratzeko, indarrik gabeko botoak eta boto zuriak ez dira baliozko bototzat kontatuko.

11garren Atala.-Legebiltzarkide-Tokiak ematea

1. Hauteskunde-barruti bakoitzean alderdi edo hautagaizerrenda bakoitzari legebiltzarkide-tokiak ematea, D'Hont-en arauak erabiliz egingo da.

2. Hauteskunde-barruti bakoitzean aurkeztu daitezen hautagai-zerrendak itxitákoak eta aldatu ezinekoak izango dira.

3. Botoen kontaketa, zerrendak botorik gehien arteratakotik hasitako hurrenkeran jarrita egingo da.

4. Zerrenda bakoitzak ateratako baliozko boto guztien biren, hiruren... etabarren arteko banaketa egingo da.

5. Legebiltzar-tokiak, hori egin eta banakin haundienak eman ditzaten zerrendei emango zaizkie, haundienetik txikienerainoko goitik beherako hurrenkeraz.

Toki bat ematerakoan bi hautagai-zerrendek edo gehiaok ematen dituzten banakinak berdinak izatea gertatuz gero, bazpena hamarrenak aterata egingo da, legebiltzar-tokia amarren gehien izan dezan hautagai-zerrendari emanaz.

6. Aurreko zatian esandako araua erabiliz gero berdintasunak oraindik irautea gertatuz gero, Legebiltzarkide-tokia ohar boto gehiago ateratako zerrenddri emango zaio.

7. 5garren zatian esandako araua erabiliz banakinak eta etoen guztizkoak berdinak izatea gertatuz gero, lehenengo

Legebiltzarkidetokia zotz eginda emango da, eta ondorengoak gandakatuz

8. Zerrenda bakoitzari dagozkion legebiltzarkide-tokien zenbatekoak zehaztu ondoren legebiltzarkideei ematea, zerrendan izan dezaten hurrenkerari hertsiki atxikiz egingo

9. Hautatutako legebiltzarkide aldarrikatutako batek bere nkia uztea, hiltzea edo ezinduta gelditzea gertatuz gero, legebiltzarkide-tokia, berez eta besterik gabe, dagokion zerrendako hurrengoari ematen zaio.

10. Era berean, legegintza-aldiak diraueno legebiltzarkidetakoaren bat hiltzea, ezinduta gelditzea edo bere tokia uztea gertatuz gero, legebiltzarkide-tokia aldarrikatutako hautagai-zerrenda berean hurrergo egon dedin hautagaiari emango zaio.

11. Ordezkaketak legegintza-aldiak diraueno egin ahal izango dira.

12garren Atala

1. Herri-agintari guztiak, bere aginte-eremuaren barruan,

Hauteskunde-Arduralaritzak bere egitekoak behar bezala bete ditzan bere laguntza ematera behartuta daude.

2. Boto-emanketaren egunean, Hauteskunde-Sail edo Mahai bakoitzerako izendatutako Aginte-eskudunak, botoak emateko tegiaren barruan edo horretarako satpideetan edo inguruan bakeari eusteari dagozkionetan

Mahaiko Lehendakariaren agintepean egongo dira.

13garren Atala

1. Eusko Jaurlaritzari dagokio Estadistika-Artezkaritzaren bidez

Hautatzaile-Erroldea egitea eta unean-uneangotzea.

2. Era berean Eusko Jaurlaritzak, Herrizaingo-Sailaren bidez,

Hauteskunde-egiteraldirako laguntza ematezko honako lan hauek egingo ditu, etengabe, boto-eskubidea bermatzeko:

a) Hauteskunde-bideak Lege honetan jarritako epeen barruan egin daitezen beharrezko izan daitezen teknikazko ekintza guztiei arta egitea eta zaintzea.

b) Hauteskundeak teknikaren aldetik behar bezala egingo direla bermatzeko Hauteskunde-Hatzordeei aholkuak ematea. c) Hautatzaileek,

Hautagaiek, politika-alderdi edo

Hauteskunde-Batasunek eta ezein Herri-Agintarik egin diezazkioten eskabide, iritzi-eske eta zuzenketa-eskeei erantzutea. d)

Hauteskunde-batzordeen esku diruzko eta gauzazkonolanahiko eskuarteak jartzea eta bai, Kondaira-Lurralde eta Eskualde-mailetako Batzordeei dagozkienetan, Hauteskunde-aldian bere egitekoa betetzeko behar ditzaketen lanariak ere.

e) Lege hau edo honen araudiak egiteratzeko araupide guztiak gertatzerakoan bere iritzia ematea.

3. Aurreko zatien gai diren egitekoak, Hauteskunde--Batzordeei dagozkien egiteko eta agintepideen kaltetan gabekoak izango dira. `

4. Atal honen 2garren zatian aipatzen den Herrizaingo-Saileko

Artezkari edo Zerbitzuburua, Eusko Jaurlaritzako

Estadistika-Artezkariarekin batean, Autonomia-Elkarteko

Hauteskunde-Batzordeko kide izango da. Era berean,

Kondaira-Lurraldeen mailako Hauteskunde-Batzordeen bilkuretara ere hoiek izendatutako ordezkariei dei egin beharko zaie, izendapen hoiek

Batzordeak eratu baino lehen eginaz. Aholkuak ematea eta

Hauteskunde-Batzordeekingo harremanak bermatzea izango da hoien egitekoa.

Eskualde-Batzordetan, Batzordeak bere egoitza bertan dueneko Udaleko

Idazkariak eskuhartuko du edo, hala egokituz gero, Udalean

Hauteskunde-Arduralaritzari datxezkon egitekoak bere gain dituen herrilanariak.

Hoiek hitz egiteko eskubidez bainan botoa ematekorik gabe eskuhartuko dute.

BIGARREN IDAZPURUA HAUTESKUNDE-ERAKUNTZA Lehenengo

Atalburua.-Orotariko Erabakiak 14garren Atala

Hauteskunde-arduralaritzak hauteskunde-egiterapideen gardentasuna eta bereizkeriarik eza eta herri-kargutara iristeko aukera-berdintasuna

Lege honek jartzen dituen modu eta neurritan bermatzea du helburu,

Epaitegiei dagozkien agintepideen kaltetan gabe.

15garren Atala

1. Egituraz, Hauteskunde-Batzordeek eta Hauteskunde-Sailek osatzen dute hauteskunde-erakuntza.

2. Hauteskunde-Batzordeak Autonomia-Elkarte, Kondaira-Lurralde eta

Eskualde-mailakoak izango dira. 16garren Atala

1. Hauteskunde-Batzordeetako Lehendakaritza, Kidegoa eta Idazkaritza, eta bai Hauteskunde-Mahaietako kide izatea ere, nahitaezkoak izango dira.

2. Ezingo dute Hauteskunde-Mahaietako izan:

a) Hauteskunde-Batzordetako kide izan daitezenek.

b) Hauteskundetara hautagai gisa aurkeztu daitezenek. c)

Hauteskunde-bidezko edo nahi bezalako izendapenezko herri-kargudunek.

d) Bere herri eta politika-eskubideak erabat indarrean izan ez ditzatenek.

9. Eritetxean egon daitezen gaisoek eta gainontzekoek hori mediku-egiaztagiri baten bidez zuritu dezatenean, hauteskunde-barrutitik landa bizi direnek eta itsasontzi-lanariek, joan ezina adierazi dezakete.

4. Aurreko zatietan aipatutakoetakoren bat izendatzen badute dagokion

Eskualde-Batzordeko Lehendakariari jakinaraziko dio, ordezkoa jarri dezan.

17garren Atala

1 . Hauteskunde-Batzorde bateko kide izatea beste bateko izatearekin bateraezina da. .

2. Hori gertatuz gero, bete beharreko egitekoa goragoko mailakoan egiteratuko da, eta biek maila berekoak izatea gertatuz gero, aukeratu dedinean.

3. Hauteskunde-Batzordetako kideak ezingo dira artezkari nahiz ahaldun-ihardunetarako izendatu.

Bigarren Atalburua.-Hauteskunde-Batzordeez Lehenengo Saila.-Osatze-Modua

18garren Atala.-Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaria

1. Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaritza,

Epaitegi Goreneko Lehendakariari dagokio. 2. Lehendakariordetza karreran aintzinakoena izan dedin auzimaisuak izango du, eta horretan berdintasuna gertatuz gero zaharrenak.

19garren Atala.-Kideak

1. Honako hauek izango dira Autonomia-Elkarteko

Hauteskunde-Batzordeko kideak:

a) Epaitegi Goreneko lau Auzimaisu.

b) Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustoko Unibertsitateko

Lege-Unibertsitatesailetako Dekanoak.

c) Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Abogadu-Elkarteetako Dekanoak.

d) Bere egoitza Autonomia-Elkartearen mugartean izan dezaten

Eskribau-Elkarteetako Dekanoak.

e) Legetango Lizentziadun izeneko lau kide gehienera.

2. Aurreko a) zatiaren gai diren batzordekideak epaitegi Goreneko

Lehendakariaren aurrean egindako zozketaz izendatuko dira. Nolanahi ere, hala egokituz gero, hauteskunde auzipideen ardura izan behar dezaten Auzimaisuak zozketa horretatik kanpo geldituko dira.

3. e) zatian aipatutako batzordekideen izendapena Legebiltzarrak egingo du, bere barne-Araudiak zehaztu dezan eran. Kargua bost urterakoa izango da.

20garren Atala.-Ordezkaketak

1. Aurreko atalaren 1. zatiaren a) eta e) txataletan esandako

Batzordekideen ordezkapena, izendapenaren modu berean egingo da.

2. Aurreko atalaren 1. zatiaren b) txatalean esandako batzordekideen ordezkotza Dekano-ordeei dagokie eta, hoien ezean, dagokien

Lege-Unibertsitatesailetako Idazkariei.

3. Aurreko atalaren 1. zatiaren c) eta d) txataletan esandako batzordekideen ordezkotza, dagokien Elkarteko Eraentza-Batzordeak edo eraentzarako bateango ihardutze-sailak izendatu dezanak egingo du.

21garren Atala.-Idazkaria

Eusko Legebiltzarreko Legelari Nagusia izango da Autonomia-Elkarteko

Hauteskunde-Batzordeko Idazkari.

22garren Atala.-Egoitza

Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak Eusko-Legebiltzarrarean izango du bere Egoitza.

23garren Atala.-Kondaira-Lurralde eta Eskualde-mailetako

Hauteskunde-Batzordeen osatze modua

1. Kondaira-Lurralde eta Eskualde-mailetako Hauteskunde-Batzordeen osatze-modua, ordezkaketak, eta egoitza, Gorte Nagusietarako hauteskundeen buruzko legebidetan agindutakoaren arauera antolatuko dira.

2. Hala egokituz gero, esandako Batzorde hoietako kide izan daitezen

Auzimaisu eta Epailariak, hotren zio izandako zer-dena eta ihardutze-tokiak iraun dezaten artean egongo dira kargu horretan.

3. Hauteskunde-Batzordeetako kide izan behar dezaten Irakaslegoren edo hautatzaileek bost urteko aldi baten ihardungo dute egiteko horretan.

24garren Atala

1. Hauteskundetarako deia iragarri dedinetik guztizko boto-kontaketa burutu dedinerarteko aldian Hauteskunde-Batzordetako kide izatea dakarten kargudunak tokiz aldatzea, kargutik kentzea edo geldialdian uztea, bakoitzean erabilgarri izan daitezen

Herrilanariekiko edo Lanbide-Elkarteekiko Legepideek agintzen dutenez araupetuko da.

2. Hauteskunde-alorreko lege-hauspen edo hutsegatikako zehaztapidetza bati ekin behar dakionetan, Autonomia-Elkarteko

Batzordea izango da bere kideak edo gainontzeko batzordetakoak bere ihardunetik aldentzeko erabakia hartzeko gaitasuna duen ihardutze-sail bakarra.

Bigarren Saila.-Batzordeen agintepideak

25garren Atala.-Autonomia-Elkarteko Batzordea

Honako hauek dagozkio Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari:

a) Hautatzaile-Erroldeari buruzko zerbitzu guztiak arteztea eta ikuskatzea.

b) Behin-betiko hautatzaile-zerrenden aldakiak egiteari eta zabaltzeari buruzko erabaki guztiak hartzea

c) Euskal Irrati-Telebista Herri-lzaikiaren menpeko herri-adierazpideetango dohango iragar-aldiez baliatzeko eskubidea egiteratzea eta bermatzea eta, orohar, hauteskunde-egiteraldian herri-iareipideen egiterapena bermatzea.

d) Beheragoko mailetako batzordeek egin diezazkioten iritzi-eskeak ebaztea, eta bere agintepideen eremuan hoiei artezpideak ematea.

e) Egin dakizkion kexuak, zuzenketa-eske edo goradeiak arau hauen edo agintepide hori eman diezaion beste edozein manuren arauera ebaztea.

Hautatzaile-erroldeak egiteari, zuzentzeari, gordetzeari eta jatorrizkoekin alderatuz egiaztatzeari buruzko arazo guztietan eta hoietako beste lege-biderik jarri gabeko hauteskunde-ekintza guztietan zuzenketa-eskeak eta goradeiak hartzeko eta ebazteko gai izango da.

f) Hauteskunde-lanetan eta Hautatzaile-erroldea egin, zuzendu, gorde edo jatorrizkoarekin egiaztatzekotan ofizialtasunez eskuhartu dezaten guztiekiko zigortze-agintearen jabe izatea.

g) Egin daitezen hauspenak zuzentzea, Epaitegientzat gordeta egon ez daitezen guztietan, eta bidezko eritzitako 100.000 pesetarainoko isunak jartzea.

h) Hauteskundeen nahiz hautatzaile-erroldeen alorretan Legeak edo bestelako manu batzuk izendatu diezazkioten egitekoek.

26garren Atala

1. Kondaira-Lurralde eta Eskualde-mailetako Batzordeek, bere agintepidea egiteratzen duteneko eremuaren barruan,

Autonomia-Elkarteko Batzordeak dituen ahalmenak heurak izango dituzte, eta Lege honek edo beste manuren batzuk eman diezazkieten gainontzekoak.

2. Kondaira-Lurraldeetako Batzordeek gehienezko 50.000 pesetarainoko zigorrak jarri ahal izango dituzte, eta Eskualde-mailakoek 25.000 pesetarainokoak. Batzordeek, bere larria dela eta bere agintepidea gainditzen duten zigorrak dagozkien jokabideen berri izanez gero; aginte-mailaz bere gaineko duten Batzordeari jakinarazi ahal izango dizkiote.

Hirugarren Saila.-Erakuntza eta iharduna

27garren Atala

1. Hauteskunde-Batzordeak HauteskundeArduralaritzako ihardutze-sail iraunkortzat joko dira. Hauteskundetarako deia egitezko Dekretoa argitaratu dedin egunaren biharamonean arauz bildu beharko dute.

2. Auzimaisu edo Epailariei dagozkien karguetango ordezkaketak, eta bai bost urtetarako direnetangoak ere, heriotza, zer-dena galtzea, lan-tokiz aldatzea edo Batzordeko izateko eragozpena, debekua edo elkartuezina dakarren beste ezein gertatutako egunaren hurrengo hamabost egunetan egingo da. Hoietakoren bat hauteskunde-egiteraldian gertatu, edo batzordekide bat hautagai gisa aurkeztera doanean, dagokion Batzordeko Lehendakariak hori jakin eta berrogeita zortzi orduko epearen barruan egingo da ordezkaketa.

3. Batzordeak eratu ondoren, Autonomia-Elkarteko Batzordeko

Lehendakariak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta

Kondaira-Lurralde eta Eskualde mailatako Batzordeetako Lehendakariek dagokien Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Oñizialean argitaratuko dute

Batzordearen erakuntza eta osatze modua iragartzezko erabakia, batzordekide bakoitza bertan egoteko zioak zehaztea beharrezkoa dela.

Halaber, egin behar izandako ordezkaketak ere Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, bakoitzaren zergatikakoa adieraziz.

4. Deia egitezko Dekretoa argitaratu eta hiru eguneko epearen barruan, hauteskunde-egiteraldian Batzordeak nola osatuta egongo diren berriz argitaratu beharko da dagokien Aldizkari Ofizialetan.

28garren Atala

Hauteskunde-Batzordean erakuntzarako eta ihardunerako jaürpideak Lege honetan ohartemandakoak izango dira eta, hoien ezean,

Arduralaritzabide-Legean bateango ihardutze-erakundeentzat ohartemandakoak.

29garren Atala

1. Batzordeak Lege honetan esandakoetan eta jarritako egunetan bilduko dira eta, gainera, Lehendakariak beharrezko eritzitakoan edo hiru batzordekidek eskatu dezatenean.

2. Bilkuretarako deiak idatziz egingo dira, hartu direla, eguna eta gai-zerrenda egiaztatuta utzi daitekeeneko ezein bidez baliatuz.

3. Bilkuretara joatea nahitaezkoa da. Joaterik eta zuritu gabe huts egin dezaten bilkurakideek, zentzapide-alorreko erantzunbeharra izango dute.

30garren Atala.-Idazkariak

1. Idazkariek hizpidea izango dute, bainan botoa emateko eskubiderik ez.

2. Idazkariei, bateango ihardutze-erakundeei buruzkoetan

Arduralaritzabide-Legeak izendatzen dizkien egitekoak dagozkie.

Batipat, Batzordearena izan eta honek bere Egoitza dueneko tegietan gordeta egongo diren agiriei arreta egingo die.

31garren Atala.-Argiabide-eskeak

1. Hautatzaileek, bere egoitzari dagokion Eskualde-Batzordeari egin beharko dizkiote bere argipide-eskeak.

2. Hauteskunde-barruti bakar bati baino gehiagori doazkiekeen arazoak izan daitezenean, politika alderdi, batasun edo baterakundeek

Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari aurkeztu ahal izango dizkiote bere argipide-eskeak.

Eske hori hauteskunde-barruti bakar bati baino ez dagozkiona izan dedinean, dagokien Kondaira-Lurraldeko Batzordeari egingo diote.

3. Herri-Agintari eta Erakundeek, iritzi-eskalearen aginte-eremua bere agintepean izan dezan Batzordeari artez egin ahal izango dizkiote bere argipide-eskeak.

32garren Atala

1. Argipide-eskeak idatziz egon eta hartu ditzan Hatzordeak ebatziko ditu, bere iritziz garrantzitsua delako edo orokortasun-irizpidez erabakitzeari komenigarri deritzalako Goragoko mailako Batzorde bati bidaltzea erabaki dezanaren salbu.

2. Autonomia. Elkarteko Batzordeak, irizpide-batasuna lortzeko, ebatzi ditzan eta Kondaira-Lurraldetako Batzordeei egin dakizkien aholku-eskeen enemuan eragina izan dezaketen gaiei buruzkoak izan daitezen aholku-eske guztiak Kondaira-Lurraldeetako Batzordeei jakinarazi beharko dizkie.

3. Aholku-eskearen presak Batzordeari bilkurarako deia egiteko astirik eman ez, eta lehendik ere Batzorde horretxen edo Goragoko

Baten horretzazko kideko erabakiak egon daitezenean, Lehendakariak erantzukizuna bere gain hartuz, behin-behingo erantzun bat eman ahal izango du, hori Batzordeak egin dezan lehenengo bilkuran sendestearen edo aldatzearen kaltetan gabe.

33garren Atala.-Erabaki eta akordioen iraganketa

1. Egin zaizkien eta ebatzi ditzaten aholku-eskeen orokortasunak hori komenigarri egin dezanetan, Hauteskunde-Batzordeek, bere Lehendakariaren aginduz hartutako erabaki hoiek edo aholku-eskeen edukia iragarri egin beharko dituzte. Nolanahi ere

Autonomia-Elkarteko Batzordearenak izan eta Kondaira-Lurraldeetakoei jakinarazi zaizkienak beti argitaratu egingo dira.

2. Argitalpena, Autonomia-Elkarteko Batzordea bada, Euskal Herriko

Agintaritraren Aldizkarian egingo da, eta gainontzekoetan dagokion

Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean.

Hirugarren atalburua.-Hauteskunde-Sail eta Mahaiez

Lehenengo Saila.-Hauteskunde-Sailez

34garren Atala.-Hauteskunde-Sailen zenbatekoa eta zehaztepena 1.

Hauteskunde-barruti bakoitzean hautatzaileak, botoa emateko,

Hauteskunde-Sailkaeratuko dira.

2. Udal bakoitzean Hauteskunde-Sail bat egongo da gutxienez.

3. Hauteskunde-Sail bakoitzaren neurria Ekonomia eta

Herriogasun-Sailburuaren aginduz zehaztuko da. Nolanahi ere daitekeen neurrian Eusko Legebiltzarreko hauteskundetarako Hauteskunde-Sailak

Gorte Nagusietarako, Batzar-Nagusietarako eta Udalbatzarretarakoak heurak izan daitezeneko ahaleginak egingo dira.

4. Sailen eta Mahaien zenbatekoa eta mugak behin-betiko zehaztea, deia argitaratu dedin egunaren ondorengo 10 egunen barruan egingo da.

5. Hauteskunde-Sailkako banaketa, aurreko zatian esandako epea bukatu ondorengo 4 egunen barruan argitaratuko da Kondaira-Lurraldeetako

Aldizkari Ofizialetan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

35garren Atala.-Tegien xehaztapena

1. Herrizaingo-Sailburuak, agindu bidez, Hauteskunde-Sail bakoitzari dagokion tegia zehaztuko du, honako oinarri-irizpide hauen arauera:

a) Herri-jabetzapeko eraikintzen norbanako-jabetzapekoekiko lehentasuna, lehenengo hoietan ikastegietarakoak eta bertan luma-lanerako idazgurik edo etxalderik egon ez dedinekoak hobetsiz.

Norbanako-jabetzapeko eraikintzetango tegiez baliatu beharra izanez gero, lehentasuna hezkuntzarakoek edo Kultura edo

Jostabide-Erakundeenek izango dute, hoien jabeek edo artezte-sailek bere baiezkoa eman ondoren; baimen hori ezingo dute behar bezala egiaztatutako zioegatik baizik ukatu.

b) Hautatzaileen pilaketaren edo bakanketaren neurria, tegia dagoen tokia Saileko alde guztietatik ahalik eta hautatzaile gehien etortzeko erreztasun-bidee izan dedin saiatuz.

2. Tegien zehaztapena Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean iragarriko da, aurreko atalaren 5garren zatian esandako modu eta upeen barruan. Kondaira-Lurraldean zabalkunde gehien izan dezaten egunkariek, boto-emanketaren egunaren aurreko azkeneko igande edo jai egunean, eta bai egun horren bezperan ere, Sailen, Mahaien eta hoiek daudeneko tegien zerrenda agintaritzagandikako argipide gisa argitaratu beharko dute.

36garren Atala.-Tegien Iragarketa

Udalek, Hauteskunde-Sail eta Mahai guztiei dagozkien tegiak non dauden behar bezala erakusteko iragarkiak jarri beharko dituzte.

Bigarren Saila.-Hauteskunde-Mahaiez

37garren Atala.-Egitekoak

Boto-emanketetan buru izatea eta hoiek antolatzea, boto-kontaketa egitea eta boto-emanketaren egunean Hauteskunde-Legea bete dedinaz arduratzea dira Hauteskunde-Mahaiek egitekoak.

38garren Atala.-Mahaien banakuntza

1. Hauteskunde-Sail bakoitzean, Lehendakari batek eta Laguntzaile batek osatutako Hauteskunde-Mahai bana izango da. Hauteskundetara aurkeztu daitezen Politika-Taldeek izendatutako artekariak ere

Hauteskunde-Mahaiko kide izango dira.

2. Beharrezko eritziz gero Hauteskunde-Sail bakoitzean Mahai bat baino gehiago jarri ahal izango da. Hori gertatutz gero, eta herritarren barreiapenagatik bada salbu, hautatzaileak Mahai berezien artean banatzea alfabetoaren arauerako hurrenkeraz egingo da.

39garren Atala.-Mahaietako kide izateko baldintzak

Sail bakoitzeko Hauteskunde-Mahaietako Lehendakari eta Laguntzaile izango direnak izendatzeko, bi talde egingo dira:

Lehenengoa.-Saileko hautatzaileetan Batxilerreko edo lehenengo mailako Lanbide-Hezkuntzako tituloarenjabe izan daitezenak.

Bigarrena.-Irakurtzen eta idazten jakin bai, bainan aurreko taldean sartzen ez diren Saileko hautatzaileak.

40garren Atala.-Mahaietako Kideak izendatzeko zozketa

1. Hautagai-zerrendak aldarrikatzeko egunaren aurreko bost egunen barruan, Eskualde-Batzordeak jendeaurreango bilkura egingo du, bilkura hori, aurrez, "Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean" eta

Kondaira-Lurraldean hedapenik haundiena izan dezaten egunkarietan iragarri ondoren.

2. Hauteskunde-Batzordeak, Sail bakoitzean, lehenengo taldean egon daitezen hautatzaileetatik, eta egoki deritzan zozketa-moetaren bidez, Hauteskunde-Mahai bakoitzeko Lehendakaria eta horren bi ordezkoak izendatuko ditu. Laguntailea eta horren ordezko biak era berean izendatuko dira, bi taldeetako hautatzaileen artetik, lehenengokoetatik iadanik izendatuta daudenak kanpo utziz.

3. Lehenengo taldeko zerrenden hautatzaileen zenbatekoa Mahaien zenbatekoaren bi halakoa baino haundiagoa izan ez dedinean, Sailean irakurtzen eta idazten dakitenen orotariko zerrenda bat egin, eta hortik izendatuko dira, aurreko zatian esandako modu berean,

Mahairako edo Mahaietarako kargudunak.

41garren Atala.-Karguaz jabetu beharraz

1. Izendapenak 48 orduko epearen barruan doazkienei jakinaraziko zaizkie hoiek, hurrengo bost egunen barruan, kargua hartzea eragozten dienaren sinistarazte-indarreko zuriztapen-adierazpena egin ahal dezaten. Eskualde-Batzordeak bost eguneko epearen barruan horretzazko erabakia hartu, eta horren aurka ez da inora jotzerik izango

2. Izendatutakoren bati joan ezina gertatuko balitzaio

Eskualde-Batzordeari jakinarazi beharko dio, boto-emanketaren eguna baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez. Hori ezinezkoa gertatuz gero, gaztigua bertan-behera egingo da.

3. Eskualde-Batzordeek, boto-emanketaren eguna baino lehen, Barruti eta Udal-Epailariei Mahaietako berenezko kide edo ordezko direnen nortasun-xehapenak emango dizkiete.

4. Mahaia eratzeko adina kide ez joatea gertatuz gero, bertan egon daitezenek edo hoien ezean herrizaingo-agintaritzakoek, berehala, dagokion Eskualde-Batzordeari jakinaraziko diote, eta horrek nahi bezala izendatu ahal izan go ditu Sail horretan boto-emanketa eta boto-kontaketa eraz egingo direla bermatzeko egokien deritzenak.

42garren Atala.-Artekarien izendapena

1. Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu dedin egunaren biharamonaz gero, hautagai-zerrenda bakoitzaren ordezkariek,

Hauteskunde-Mahaian egon eta boto-emanketa jarrita dauden arauei atxikiz egiten dela egiaztatu dezan artezkari bana izendatu ahal izango dute. Artekariok, bertan ihardungo duteneko Mahaia dagoeneko hauteskunde-barrutikoak izan beharko dute.

2. Artekari-ihardunetarako Lege honetako 2garren atalean esaten den hautesle deneko baldintza eskatu ahal izango da, bere lanak egingo ditueneko Mahaia dagoeneko hauteskunde-barrutiko izan beharko duela.

3. Izendapena orri hondodunetan egin, eta izendatze-eguna eta izenpea daramatzaten izendapen-agiriak emanaz egingo da.

4. Artekariak izendatzea, boto-egunaren aurreko laugarren egunerarte egin ahal izango da.

5. Artekari bakoitzari buruzko orri hondodunek lau zati izan beharko dituzte: Bat, jatorrizkoa, ordezkariak gorde dezan; bigarrena artekariari emango zaio izendapen-agiritarako, eta hirugarrena eta laugarrena Eskualde-Batzordeari bidaliko zaizkio hoietako bat artekaria bertako kide deneko Hauteskunde-Mahaiari eskuratu diezaion eta bestea, berriz, artezkariak bere botoa bertan emateko eskubidea dueneko Mahaiari, bertako hautatzaile-zerrendatik kendu dezan.

6. Ordezkariak, hautagai-zerrendak aldarrikatzeko aldiaren bigarren egunetik hasi eta boto-egunaren aurreko berrogeita zortzi orduak artean, artezkarien izendapen-agiriak Eskualdeko

Hauteskunde-Batzordean aurkeztuko ditu.

7. Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak orri hondodunaren hirugarren eta laugarren zatiak Hauteskunde-Mahaiari bidaltzea, aldarrikatutako hautagai-zerrenden iragarpena egin dedinez gero egingo da.

8. Hoiek boto-egunean Mahaian sartzeko, Lehendakariak eta

Laguntzaileak hoiek dakarten izendapen-agiria Mahaiak daukan orri hondodunarekin bat datorrela egiaztatu beharko dute. Ezezkoan, edo orri hondodunik a izatea gertatuz gero, tokia eman ahal izango zaie, bainan gorabehera hori Mahaiaren Agirian erasota utziz.

9. Artezkari bat Hauteskunde-Mahaiaren aurrera bere artezkarigoa izendapen-agiriz egiaztatuz aurkeztu dedinean, Lehendakariak, Mahaiak orri hondoduna oraindik hartu ez badu ere, Mahaiko kide izateko baimena emango dio. Hala ere, artekariak ez du bertarako artekari-izendapena dueneko Mahaian botoa eman ahal izango.

Mahaiak orri hondoduna iadanik hartuta euki eta artekaria izendapen-agiririk gabe joaten bada, bere nortasuna egiaztatu ondoren

Mahaiko kide izateko baimena emango zaio, orduan botoa Mahai horretan emateko eskubidea duela.

43garren Atala.-Artezkarien egitekoak

1. Artekariek, Mahaietako kide direnez, boto-emanketa eta boto-kontaketa ondo egin ditezeneko laguntza emango dute,

Lehendakariarekin eta Laguntzailearekin batean hauteskunde-bideak

Legeak dionez egin daitezenari arreta eginaz.

2. Legearen arauea, Artekariek honako hauek egin ahal izango dituzte:

a) Mahaiaren Erakuntza-Agiriaren, Bilkurako Orotariko Agiriaren edo hoietako jakineko zatiren baten egiaztapideak eskatzea. Ez da hautagai-zerrenda bakoitzeko egiaztagiri bana baizik emango.

b) Hautatzaile baten nortasunari buruzko jazarpena; hori agirian egin beharko dute.

c) Nahi badu, hautatzaileen zenbaki eta guztiko zerrenda baten boto-emailearen izena eta zenbagarrena idaztea.

d) Boto-emanketa egiterakoan, Lehendakariak irakurritako boto-txartela ikusteko eskatzea.

e) Mahaiak ebatzi beharko lukeen edo bere ustez gaizki ebatzi duen ezein hauteskundeegintza edo egiketari buruz bidezko eritzitako gaitzespenak eta zuzenketa-eskeak egitea, bere gaitzespen eta zuzenketa-eskea Bilkurako Orotariko Agirian erasota utzi-arazteko eskubidez.

44garren Atala.-Ahaldunak

1. Hauteskundetara aurkeztu daitezen politika-talde guztiek, bere ordezkarien bidez eta horretarako egindako esku-ematez, hauteskunde-egintza eta egiketetan hautagai-zerrendaren ordezkari izan daitezen ahaldunak izendatu ahal izango dituzte.

2. Ahaldun-egitekoetarako, Lege honetako 2garren atalean esaten den hautesle deneko baldintza bakarrik eskatu ahal izango da.

3. Ahaldunak bere egitekoak hauteskunde-barruti bakar baten baino gehiagotan, Epailaritza-Barruti bakar bati baino gehiagori dagozkien sailetan edo Eskualde-Barruti bereko Sailetan bete behar ditzanaren arauera, ahaldungoa, noiz nola, Autonomia-Elkarteko,

Kondaira-Lurraldeko edo Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeko

Idazkariaren aurrerakoa izango da.

4. Ahaldunek artekarien eskubideak heurak dituzte, bainan bere botoa

Hautatzaile-Zerrendango erasopenaren arauera dagozkien Sail eta

Mahaian eman beharko dute.

III IDAZPURUA HAUTESKUNDETARAKO DElA

45garren Atala.-Deia egitezko Dekretoa

1. Deia egitezko Dekretoa Lehendakariak emango du, 1981garreneko

Ekainaren 30eko Jaurlaritza-Legean agintzen denaren arauera.

2. Dekretoan boto-emanketaren eguna zehaztuko da.

46garren Atala.-Hauteskundeak egiteko epea Hauteskundetarako deia

Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratu dedin egunetik boto-egunerarte, hogeita hamasei egunetik behera eta berrogeita bostetik gora gabeko tarte bat egon beharko du.

47garren Atala.-Deiaren iragarpena

1. Deia egitezko Dekretoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2. Halaber, Autonomia-Elkartean atera daitezen egunkari guztietan ere argitaratuko da, eta gainontzeko ezein gizarte-adierazpidetatik zabalduko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertu eta hurrengo hamar egunen barruan.

48garren Atala.-Zatikako hauteskundeak

1. Zatikako hauteskundeak ezingo dira barruti edo Sailen baten egindako hauteskundeak sendetsitako epaiz baliogabekotzat jo daitezenean baizik egin.

2. Zatikako hausteskundeetarako deia, Jaurlaritzak sendetsitako epaia jakin eta lehenengo Batzarrean erabaki eta Dekretoz egin beharko da.

Hauteskundeak, dei-egunetik hasi eta gutxienez hamar eguneko eta gehienera hogei eguneko epearen barruan egin beharko dira.

3. Baliorik ezaren aldarrikapena bartuti osorakoa izan dedinean, lehen hauteskundeetan eskuhartu zuten edo, hala gertatuz gero, eskuhartu behar zuketen politika-taldeen hautagai-zerrendak baino ez dira onartuko.

Baliogabetasunak Sail bat edo Sail baten zati bat baino ez dezanean, ezingo da hautagai-zerrendako izenik ez hoien hurrenkerarik ezertan ere aldatu.

IV IDAZPURUA

HAUTAGAlEN AURKEZPENA ETA ALDARRIKAPENA

Lehenengo Saila-Hautagai-zerrenden aurkezpena

49garren Atala.-Hautagaiak aurkezteko eskubidea

Honako politika-talde hauek eskuhartu ahal izango dute Eusko

Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, Lege honen hurrengo Atalek eskatzen dituzten egipideak egin ondoren:

a) Politika-alderdiei buruzko Legepideek horretarako jartzen duten

Erroldean sartutako Politika-alderdi, Elkarte eta Baterakundeek.

b) Aurreko Atalean aipatutako Alderdi, Elkarte eta Baterakundeek hauteskundeetarako egindako Batasunek.

c) Hauteskunde-barruti bateko hautatzaileen elkarteek.

50garren Atala.-Erari buruzkoa orotariko egipideak

1. Hautagai-zerrendak, deia egitezko Dekretoa Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hirugarren eta hamargarren egunen arteko aldian, bi egunok barne, aurkeztuko zaizkio

Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari.

2. Idazkian honako hauek zehaztuko dira:

a) Hauteskunde-egiteraldian aldatu ezin eta boto-txartel guztietan nahitaez agertu-beharko duten izena eta ikurra.

b) Hautagaien eta ordezkoen izen-deiturak, egoitza zehatza, eta bai bakoitza zerrendan zenbatgarrena den ere. Hauteskundetarako elkarteak edo batasunak izan daitezenean, hautagaiaren izenaren ondoren zein

Alderditako edo Baterakundetako denaren berarizko zehaztapena egin daiteke, Alderdi edo Baterakunde hori barruti berean berenezko hautagaizerrendarekin aurkezten ez bada.

c) Kondaira-Lurraldeko hiriburuan bizi dedin ordezkari bat

Hauteskunde-Batzordeek, hautagai-zerrendari buruzko arazoetarako harremanak ordezkariarekin izango dituzte, ez beste inorekin, adierazpen guztiak bere etxera bidaliz.

d) Hautagai-zerrendan sartzea onartzen denaren egiaztapen-agiria, hautagai edo ordezko bakoitzak izenpetuta, eta baita Autonomia-Elkarte osoan zerrenda baten baino ez dagoenaren adierazpena, eta hautagai izateko baldintza guztiak betetzen dituenarena ere. Adierazpenak Erresumako Nortasun-Txartelaren zenbakia eramango du berebaitan.

e) Hautagaia Autonomia-Ekarteko hauteskundeerroldean sartuta dagoenaren egiaztagiria, eta AutonomiaEstatutoaren

7garren Atalaren 2. zatiak hartzen dituenentzat, legezko euskalduntasuna ematen duten gainontzeko baldintzak betetzen dituztenaren adierazpena.

3. Politika-alderdiek, Bazkinek edo Baterakundeek aurkeztu ditzaten zerrendek, bakoitzaren Araudiaren arauera hoien ordezkotza izan dezatenek izenpetuta egon beharko dute, eta hauteskundeetarako

Batasunak edo Elkarteak izan daitezenean, hoien suztatzaileek.

51garren Atala

Ezein hautagaik edo ordezkarik ezingo du zerrenda bakar baten baizik egon edo hauteskunde barruti bakar batetik baizik aurkeztu.

52garren Atala

1. Zerrendetan gutxienez hiru ordezko, eta gehienera hamar egon daitezke.

2. Nolanahi ere, bete behar diren legebiltzarkide-toki hainbat hautagai izango dituzte. Ez da baldintza hori bete ez dezan zerrendarik onartuko.

53garren Atala.-Hautatzaile-elkarteak

1 Hautatzaile-elkarteak hauteskunde-barruti bakar baterako eratuko dira, hauteskunde-ekintzaldian beste hauteskunde-barruti batzuetako beste politika-taldeekin hatean ihardun ahal izatearen kaltetan gabe.

2. Hauteskunde-elkarte bat sortarazteko, dagokion hauteskunde-barrutiko hautatzaile-erroldean sartutako bostehun hautatzaileen izenpeak gutxienez beharko dira. Hautatzaile bakoitzak ezingo dio laguntza hori hauteskunde-elkarte bakar baita baino eman.

3. Izenpetzaileen nortasuna, Erresumako NortasunTxartelaren argazki-aldakia aldean izan dezan izenpe eta guztiko onespen-idazki-baten bidez egiaztatuko da Hauteskunde-Batzordearen aurrean.

4. Hautatzaile-Elkarteek ezingo dituzte politika-alderdiek bere ditutzen ikur eta ezaugarriak erabili, 50.2.b) Atalean esandakoa salbu.

54garren Atala.-Alderdien, Baterakundeen edo Batasunen zerrendentzako jaurpideak

1. Ezein politika-alderdi edo Bazkun, Baterakunde edo

Hauteskunde-Batasun edo Elkartek ezingo du hauteskunde-barruti berean hautagai-zerrenda bakar bat baino aurkeztu.

2. Baterakundeen edo batasunen baten sartutako ezein Taldek ezingo du baterakundeak edo batasunak hautagaizerrenda bat aurkeztutako hauteskunde-barrutian bere berenezko hautagai-zerrendarik aurkeztu.

55garren Atala

1. Agiri-paper guztien hiruna aldaki aurkeztuko dira.

2. Aletako bat Autonomia-Elkarteko HaateskundeBatzordeari bidaliko zaio, eta beste biak Kondaira-Lurraldeko

Batzordean geldituko dira gordeta.

56garren Atala

1 Kondaira-Lurraldeko Batzordeko Idazkaritzak, aurkezpena egin deneko eguna eta ordua erasota izan ditzan biderapen-agiria egingo du.

Eskatzen bazaio, hartu duenaren egiaztagiria emango du.

2. Idazkariak, hautagai-zerrenda bakoitzari aurkeztehurrenkeraz dagakion zenbagarrena jarriko dio, eta argitalpen guztietan zenbagarren horri eutsiko zaio.

57garren Atala.-Hautagai-zerrenden ordezkariak

1. Ordezkariek, hautagai-zerrendaren izenean Hauteskunde-Batzordearen oharpen guztiei men egin eta somatu daitezen akats edo oker guztiak zuzentzeko bere laguntza emateko eskubidea eta eginbeharra dute.

2. Ordezkarien erabakiek, hautagai-zerrendarekiko legezko behartze-indarra dute.

3. Hautagai-zerrendetako ordezkariek, Eskualdeko

Hauteskunde-Batzordearen aurrean, gehienez bost lagunetara iritsiko diren ordezkoak izendatu ahal izango dituzte.

Ordezkoek, bakoitzari dagokion Eskualdeko Hauteskunde-Batzordearen aurrean, hautagai-zerrendako ordezkariak dituen ahalmen berak izango dituzte.

Bigarren Saila.-Hautagai-zerrenden iragarketa

58garren Atala

1. Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu eta bihiramonean

Kondaira-Lurraldeko Batzordeko Lehendakariak Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedila aginduko du eta, epe beraren barruan, agirisortaren ale bat Autonomia-Elkarteko

Batzordeari bidaliko dio.

2. Hauteskunde-barruti guztietako hauta gai-zerrendak hautagai zerrendok aurkezteko epearen azken egunaren ondorengo bigarren egunean iragarriko dira. Egun horretatxe Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

3. Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu dedin egunaren biharamonean, hautagai-zerrenda guztiekiko agirisorta

Kondaira-lurraldeko Batzordeek ihardun diharduten tegietan egongo da, hauteskundetara aurkezten diren politika-talde guztien ordezkariek ezagutu, eta hala egokituz gero, jazarri dakizkion.

Hirugarren Saila.-Hutsen zuzenketa eta jazarpenak

59garren Atala.-Agindu-bidexko zuzenketa

1. Kondaira-Lurraldetako Batzordeak hautagai-zerrenda aurkezteko epea bukatu dedin egunaren biharamonean bilduko dira, aurkeztutako agiri-sorta aztertzeko. Aurkezte-epea bukatu eta hurrengo berrogeita zortzi orduko epearen barruan Autonomia-Elkarteko Batzordea bilduko da, hauteskunde-barruti batetik baino gehiagotatik aurkezten den hautagairik ez dagoela egiaztatzeko, gutxienez.

2. Somatutako arauzkontrakotasunak ordezkariari adieraziko zaizkio, hiru eguneko epearen barruan. Ordezkariak hiru eguneko epea izango du gora jo edo hutsak zuzentzeko. 60garren Atala. Jazarpenak

1. Hauteskundetara aurkezten diren politika-taldeen ordezkariak hautagai-zerrendei jazarri ahal izango zaizkie,

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru eguneko epearen barruan.

2. Hauteskunde-Batzordeak epe horren barruan jazarpena egin zaion hautagai-zerrendaren ordezkariari jakinaraziko dio, bidezko deritzan aldezpena egin dezan. Jazarpena egin zaion hautagai-zerrendaren ordezkariak hiru eguneko epea izango du zuzenketa egiteko.

61garren Atala.-Aurkezte-Auniztasuna

1. Hautagairen bat edo ordezkoren bat zerrenda baten baino gehiagotan agertzea gertatuz gero, Autonomia-Elkarteko

Hauteskunde-Batzordeak, hautegaia hauteskunde barruti baten baino gehiagotan aurkezten bada, eta bestetan Kondaira-Lurraldekoak, agindu-bidez edo doakionen batek eskatuta, zerrendetako bat aukeratu dezaneko eskea egingo dio hautagaiari.

2. Behin-betiko aldarrikapena baino berrogeita zortzi ordu lehenago aukera hori egin ez badu, ordezko gisa agertu dedineko zerrendatik edo zerrendetatik kendu egingo da. Zerrenda baten baino gehiagotan hautagai gisa agertzen bada zerrenda guztietatik kenduko da.

Lauganen Saila.-Hautagaien aldarrikapena

62garren Atala

Hauteskundetarako deia argitaratu eta hurrengo hemeretzigarren egunean, Kondaira-Lurraldetako Hauteskunde-Batzordeek hautagaien aldarrikapena egingo dute.

63garren Atala.-Aldarrikapeneren bidezkotasunik eza

1. Ondoren esaten diren zertzeladatako bat gerta dedinean,

Hauteskunde-Hatzordeek ez dute hautagai-zerrenden aldarrikapenik egingo:

a) Epetik kanpo aurkeztu daitezenean.

b) Beharrezkoa den hautagai-zenbatekorik ez dutenean. c) Idazpuru honen Lehenengo Sailean jarritako baldintzetakoren bat betetzen ezdenean.

2. Zuzendu gabe utzitako akatsak hautagaiei baino ez dagozkienean, hoiek kendu eta zerrendaren aldarrikapena egingo du, hori eginez gero aurreko zatiko b) txatalean esandakoa gertatzen bada salbu, orduan ez bait-du hautagai-zerrendaren aldarrikapenik egingo.

64garren Atala.-Aldarrikatutako hautagai-zerrenden argitaralpena

Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak aldarrikatutako hautagai-zerrendak hurrengo berrogeita zortzi orduen barruan Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Kondaira-Lurraldeetako

Aldizkari Ofizialetan argitaratuko dira.

Bosgarren Saila.-Zerrendako hurrezkeraren aldakuntxak eta ordezkaketak 65garren Atala.-Epea

1. Zerrendak behin-betiko aldarrikatu ondoren ez da hoietan inolako hurrenkera-üldakuntzarik onartuko. Aldakuntza, baliozkoa izan dedin, hautagai-zerrendaren aurkezpena izenpetu zutenek ádierazi beharko dute.

2. Hautagaiek, boto-eguna baino berrogeita zorrzi ordu lehenagorarte, hautagaizerrendan egotetik atzera egin ahal izango dute. Atzera egite hori Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, gizarte-adierazpideen bidez iraga rriko, eta Hauteskunde-Sailak eta Mahaiak dautzaneko tegietan agirian jarriko da.

66garren Atala.-Atzera egitearen aurkezpena

1. Atzera egitezko idazkia Kondaira-Lurraldeko Batzordeari bidaliko zaio.

2. Atzera egiten duenak berenez aurkeztu beharko du, bertako zeneko hautagai-zerrendaren ordezkaria lagun daramala.

3. Atzera egitezko idazkia Batzordeko Idazkariari eskuratuko zaio.

67garren Atala.-Ordezkaketen hurrenkera

1. Honako hauetan egingo da ordezkaketa:

a) Hil izanagatik.

b) Atzera egin izanagatik.

c) Aldarrikapenetik boto-egunerarteko aldian hautaezina gertatu izanagatik.

d) Hautagai bat kentzea darion akats bat zuzendu izanagatik.

2. Ordezkaketa egin dedin guztietan, hurrenkeraren arauera dagokion ordezkoa sartuko da zerrendako azkeneko tokian.

BOSGARREN IDAZPURUA HAUTESKUNDE-EKlNTZALDlA

68garren Atala.-Ekintzaldiaren iraupena

Hauteskunde-ekintzaldia, botoa hartzeko ekintzapide-pilo osoa denez, hamabost egun iraungo du eta hautezkunde-egunaren bezperako gauerdi-gauerdian bukatu beharko du.

Lehenengo Atalburua.-Hauteskunde-Zabalkundea

69garren Atala

1. Hauteskunde-zabalkundea ez da inolako arduralaritza-artapean egongo, ezta Hauteskunde-Batzordeenean ere.

2. Iritzi edo adierazpen-mailako hobenei darizkiekeen lege-hauspenak agizko Epailaritzapekoak izango dira, eta ez beste inorenak.

70garren Atala

Boto-egunean eta bezperan zabalkunde-gaiak banatzea edo zabalkunde-ekintzan ihardutzea debekatuta dago. Lehenengo

Saila.-Herri-Tegi eta tokiez baliatzea

71garren Atala

1. Udalek, beti, honako hauek gertu eta unean-uneangotuta eukiko dituzte:

a) Hauteskunde-ekintzetarako egokitu daitezen agintaritzaren tegien eta herri-baliapidetarako zabalik daudenean zerrenda bat Hoien haurgoa izan dezaten ihardutze-erakundeekin utzi ditzateneko arartekotzak egingo dituzte, hoietzaz baliatzeko egunen eta orduen egutegi bat zehaztuz.

b) Dohango irudi-idatzizko zabalkundea egin daitekeeneko tokien zerrenda bat

c) Herri-jaurgopeko izan, eta Udalari arielak edo hainbesteko bat ordainduta irudi-idatzizko zabalkundea jarri daitekeeneko tokien zerrenda bat Hala egokituz gero, Udalak zehaztuko du tokien arauerako arielen zenbatekoa. Nolanahi ere, politika-talde guztientzako aukera-berdintasuna bermatu dezaten moduak jarriko dira.

2. Zerrenda hoiek jendeak ikusi ditzan agirian jartzea Udaletxe bakoitzeko iragarketa-oholtzan egingo da, hautezkundetarako deia argitaratu eta bigarren eta hamargarren egunen arteko aldian.

72garren Atala

1. Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu eta biharamonean, arratsaldeko zortzietan, Udaletxe bakoitzeko Osoko Bilkuretarako

Aretoan edo horretarako egokitu dedin tegian, Alkatea Lehendakari izan eta Udala bertan dagoeneko hauteskunde-barrutian hauteskundetara auerkeztu daitezen politika-taldeetako bakoitzak izendatutako ordezkari batez osatutako Batzorde bat eratuko da.

2. Aurreko zatiak dion Batzorde horrek honeko hauek erabakiko ditu, bertan ego daitezenen gehiengoz:

a) Iragarkiak dohan jartzeko gordetako tokiak. Hautagai-zerrenda guztiek leku berdina izango dute. Horretarako toki bat baino gehiago egonez gero, banaketa zozketaz egingo da.

b) Elkarren lehian ari diren politika-taldeek bere hautezkunde-bilkurak egin ditzaten egokitu daitezen tegi ofizialetan eta herri-baliapidetarako zabalik daudenen banakuntza. eta bai hoietzaz baliatzea aukeztutako hautagai-zerrenden heinean banatzeko irizpideak eta horretarako zabalik egongo direneko egunak eta orduak zehaztea ere.

3. Esandako Batzorde horretan daudenetako hautagai-zerrendaren bat aldarrikatuko ez balitz, horren iragarkiak jartzeko tokiak eta tegiez baliatzeko aldiak gainontzeko politika-taldeen artean banatuko dira, heintasunaren arauerako irizpidez, Alkate-Udalbatzarburuak horretarako deia egindako bilkura-egin ondoren.

4. Bztzordearen erabaki guztiei, bere eragite-indarraren kaltetan gabe, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen aurrean jazarri ahal izango die, lehenengo eta behin-betiko goradeian, 57garren

Atalak dion hautagai-zerrendaren ordezkariak. Goradei hori aurkezteko epea, erabakiak hartu eta bi egunekoa izango da. Batzordearen erabakiaren aurka ez da beste goradeirik egin ahal izango, hiru eguneko gehienerako epearen barruan emango da, eta udalbatzarrari eta goradei-egileari ezagutarazíko zaie.

5. Udaleko Idazkaria edo horrek esku emandako herrilanaria Batzordeko kide eta Idazkari izango da, eta bertan dauden hautagai-zerrenden ordezkari guztiek izenpetuko duten bilkura-agiria egingo du.

73garren Atala

1. Hautagai-zerrenda batekoek Batzordeak hartutako erabakiak modu larrian edo behin eta berriz haustea gertatuz gero, Batzorde horrek

Udaleko Alkate-Udalbatzarburuak horretarako deiez egindako bilkuran erabateko gehiengoz hartutuko erabakiz, hautagai-zerrenda hori tegien eta irudi-idatzizko irarkiak jartzeko dohango tokien banakuntza egitean kanpo utzi ahal izango da. Kanpo uzte hori, izan daitezkeen herri eta arduralaritza-alorreko erantzunbeharren kaltetan gabekoa izango da.

2. Batzordearen erabakiaren aurka, Kondaira-Lurraldeko

Hautezkunde-Batzordearen aurrerako lehenengo era bakarreko goradeia egin ahal izango da.

74garren Atala

1. Politika-alderdi, baterakunde eta batasunek ditzaketen arduralaritza-alorreko erantzukilunen kaltetan gabe, irudi-idatzizko ezein iragarketa-moetek eraikintzetan egindako kalteegatikako herrilege-alorreko erantzunbeharra izango dute.

2. Haueskunde-Elkarteen izenpetzaileek bateango erantzukizuna izango dute.

75 garren Atala

Baimenik gabeko tokitan idatzi-irudizko iragarkiak jartzeagatik edo idazketak egiteagatik, Udalak 500.000 pesetarainoko zigorrak jarri ahal izango ditu.

76garren Atala

1. Politika-alderdi, baterakunde, batasun edo hautatzaile-bazkunek, hautezkundeak egin eta hurrengo hamabost egunen barruan idatzi-irudizko iragarkiak jarri zituzteneko tokietatik kendu egin beharko dituzte.

2. Politika-talde berezien idatzi-irudizko iragarkiak elkargainduz jarri daitezenean, hoiek kentzea gainekoak jarri diztuztenei dagokie.

3. Aurreko zatietan ohartemandakoa betetzen ez bada, garbiketa

Udalek egingo dute gaztuak Ekonomia eta Herriogasun-Sailagandik eskuratuz eta, horrek, ordaindutako diru-zenbatekoa dagokien diru-laguntzetatik kenduko du. Politika-taldeek diru-laguntzarik iritsi ez badute, dagokien diru-zenbatekoagatikako tiramena izango da. Horri erantzuten ez bazaio Epaitegien bidez eskatu ahal izango da.

Bigarren Saila.-Herri-jabetzapeko adierazpidetan dohango tokiak usteaz

77garren Atala

1. Politika-alderdi, baterakunde, batasun eta elkarteek, herri-jabetzapeko adierazpideetan dohango tokiez baliatzeko eskubidea izango dute.

2. Eskubide hori Dekretoz araupetuka da, legebiltzar-Taldeei entzun ondoren, Ordezkatze-indarra, Batzar Nagusietango eta indarra eta

Lurralde-eremua, kontutan izanda. Nolanahi ere, hiru

Hauteskunde-barrutietan hautagaiak aurkeztu, edo bukatu den legegintzaldian Eusho Legebiltzarrean berenezko Legebiltzar-Taldea izan duten alderdi, baterakunde edo batasunek, telebista-irrataldi baterako eta irratetxe bakar batetik nahiz baizuetatik

Autonomia-Elkarte osorako ihardun dezan irratitikako beste baterako eskubidea izango dute, gutxienez.

3. Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen menpe, herri-jabetzapeko telebista eta irratiek hauteskunde-ekintzaldiak dirauen artean hauteskundeei buruz zabaldu ditzaten irratsaioei arta egingo dien irrati eta telebistarako Lan-talde bat izango da.

Lantalde hori Jaurlaritzak izendatutako kidez bat hauteskundetara aurkezten diren bazkun, baterakunde eta batasunen ordezkariz osatuta egongo da, hori sortarazteko Dekretokoak jarri dezan modutan.

Bigarren Atalburua.-Hauteskunde-gastuak Lehenengo Saila.-Gastuen Egiaztapena

78garren Atala

1. Kondaira-Lurralde bakoitzean aurkeztu daitezen hautagai-zerrendetako bakoitzak, hauteskunde-ekintzaldiaren lehenengo egunetik hasita, bakoitzari dagokion Hauteskunde-Batzordeak legeztatutako kontadur:tza-liburu bat eraman beharko du, horretan nahitaez honako hauek erasota utziz:

a) Dirueskuraketak eta diru-iturriak, banaka zehaztuta. b) Egindako gastuak, zertarakoa eta egin zireneko egunaratuz Jaurlaritzak araudi-bidez egiteratuko ditu aurreko ohartemandakoak.Hauteskunde-barruti bakar baten aurkeztu daitezen elkarte edo bazkunei buruzkoetan, dirueskuraketen duen ikuskaketa

Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Sailordeari dagokion, eta bestetan

Autonomia-Elkarteko Batzordeari hoiek bere ihardunerako egoki deritzen teknikarien aholkuak har ditzaketela.

4. Hautagai-zerrenda guztien kontuak aztertu ondoren, Batzordeak bere erizpena emango du, honako hauek barne daramatzala:

a) Dirueskuraketen eta gastuen zerrenda behar bezala egiaztatuta dagoela.

b) Zuritu gabeko dirueskuraketa batzuk edo izkutatutako gastu batzuk daudela; hori gertatuz gero, hauteskunde-arauekiko hauspen bat egon dela erabakiko du.

79garren Atala

Honako hauek debekatuta gelditzen dira:

1. Ezein Herri-Arduralaritzak, Ihardutze-Erakunde Burujabek,

Erresuma-Enpresa edo Herri-Baltzuk, herri-partzuergoa duten Enpresek,

Baimendunek, Herri-Arduralaritzen Diruegitamuen pentzutango dirulaguntzak hartzen ari edo azkenengo bost urteetan hartu dituzten

Enpresek, eta azkenengo bost urteetan ezein Herri-Arduralaritzekin orohar hamar miloe pesetatik gora jo dezaten zuzkiketa-ituneak egin dituztez Enpresek hauteskunde-ekintzaldirako dirubidetarako diro-ekarketak egitea.

2. Atzerritarrak izan edo bere egoitzan Autonomia-Elkartetik kanpo izan dezaten Erakunde edo horbanakoen diru-ekarketak.

3. Legezkontrako ekintzapidetatikako dirueskuraketak.

80garren Atala

1. Hautagai-zerrenda guztiek, hauteskundeak egin eta hurrengo hamabost egunen barruan, kontaduritza-liburua eta kontu-garbitasuna dagokien Hauteskunde Batzordearen Egoitzan aurkeztuko dituzte.

2. Hatzordeak hogeita hamar eguneko epea izango du beharrezko izan ditzan teknikarien laguntzaz baliatuz aurkeztu zaion agirisorta aztertzeko, eta agirisorta horretako ezein alderdi agiri-bidez egiaztatu dezaneko eskea egin ahal izango dio, edo die, hautagai-zerrenda bati edo batzuei.

3. Batzordeak aurkeztu zaizkion kontuak aztertu eta arauzkontrakotasunen bat somatuz gero, hautagai-zerrendaren ordezkariari jakinaraziko dio, aldezpena egin dezan hamabost eguneko epea emanaz.

4. Epe horiek bukatu ondoren Batzordeek, zio eta guztiko erizpen baten bidez, kontuak iragarri, eta aurreko atalean esandako modutako bateko erabakia emango dute.

81garren Atala

Hautagaiek emandako xehapenen egiazkotasunari buruzko argipideketari ekin ahal izango diote Hauteskunde-Batzordeek.

Batzordeek bere argipideketetarako herri nahiz norbanako jabetzapeko erakundeei eska diezaizkiekeen argipideak eman ematera behartuta daude horiek.

Bigarren Saila.-Hauteskunde-gastutarako herri-dirulaguntza

82garren Atala

1. Autonomia Elkarteak hauteskundeekiko dirulaguntzak emango ditu, honako arau hauei atxikiz:

a) Legebiltzarkide-toki bakoitzeko jakineko hainbesteko bat.

b) Hautagai-zerrenda bakoitzak ateratako boto bakoitzeko jakineko hainbesteko bat, zerrendakide batek gutxienez ezein hautezkunde-barrutitan legebiltzarkide-toki bat atera izanaren baldintzapean.

2. Jaurlaritzak zehaztuko ditu, hauteskundetarako deia egitezko

Dekretoan, aurreko zatian esandako zenbateko horiek.

83garren Atala

Dagokion Hauteskunde-Batzordeak gastuekiko erizpena eman ez dezanartean, aurreko Atalaren arauera dagokion diru-eskuraketa ez du egingarri izango.

Hirugarren Saila.-Zigorrak

84garren Atala

Atalburu honen Lehenengo Sailean ohartemandako hauspenegatikako zigor eta herrilege-alorretako erantzunbeharrek Zigor eta Herri-Legebideek egindu dezatena izango dute jaurpide

85garren Atala

1. Zigor-legearen aldetikako erantzunbeharraren, eta 89garren

Atalaren gai diren Ihardutze-Erakunde eta Erakundeen iharduna araupetzen duten legepideak erabiliz atera daiezkeen erantzunbeharren kaltetan gabe, debekatutako diruak hartu izanaren egiaztapenak izan zitezkeen dirulaguntzak erabat galtzea ekarriko du, eta hartutako debekatutako diru-moltzo horren hiru halako zigor bat.

2. Zigor hori aurreko atalean jarritakoaren gainetikakoa zan ahal izango da.

86garren Atala

1. Zuritu gabeko dirueskuraketak edo izkutatutako gastu-diruatalak egon izana egiaztatu dedinean, zigórrak zuritu gabekoaren edo izkutatutakoaren hiru halakoa izan ahal izango du. Erantzunbeharra politika-alderdi, batasun edo bazkunak izango du, hoiek gero hauteskunde-ekintzaldiko kontuen eraentza bere gain izan dutenei eraso ahal izatearen kaltetan gabe.

2. Arestian esandakoa gertatuz gero, dirulaguntza hartzeko eskubidea baldin badago, dirulaguntzari zigorrak jotzen duena kenduko zaio.

Dirulaguntzatarako eskubiderik egon ez, edo zigorra baino gutxiagorako eskubidea izanez gero, diru-zenbateko hori, osorik edo osatzeko falta de zatia, eskudirutan eskuratuko da, legez onartutako ezein bidetatik lakatu daitekeela.

87garren Atala

Aurreko Ataletan esandakoak eragite-indarra izan dezan, zigorrak

Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekaritza-Artezkaritzari ere jakinarazi beharko zaizkio eta, horrek, hartu izanaren egiaztagiria egingo du.

SEIGARREN IDAZPURUA HAUTESKUNDEGINTZA-BlDEAK

88garren Atala.-Boto-emanketarako aldia

Botoak ematea izendatutako eguneko goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortziak arte egingo da, etenik gabe. Lehenengo

Atalburua.-Hauteskunde-Mahaien erakuntza

89garren Atala

1. Lehendakaria, Laguntzailea, ordezkoak eta artekariak goizeko zortzietan bilduko dira Mahaia egon dedineko tegian. 2. Lehendakari bat eta Laguntzaile bat bertan egon ezik ezingo da Mahaia eratu.

90garren Atala.-Ordezkaketak

1. Izendatutakoak, hala behar izanez gero, ordezkoez ordezkatuko dira, hoien hurrenkeraren arauera.

2. Lehendakariaren ordezkorik ez balego kargu hori Laguntzailearen ordezkoei legokieke, hurrenkeraren arauera. Era berean egingo da

Lehendakariaren ordezkoekin, Laguntzailearen ordezkorik ez egotea gertatuz gero.

3. Mahaia eratzea ezinezko egiten duten huts-egiteak gertatuz gero,

Artekariek edo bertan dauden norbanakoek, berehala,

Eskualde-Batzordeari jakinaraziko diote, eta horrek ordezkari bat izendatuko du. Hori hauteskunde-sailera joango da, bertan daudenen artetik Mahaiko kide berriak izendatzeko

91garren Atala.-Eratze-agiria

1. Lehendakariak, boto-emanketarako ordua baino lehen, Lehendakariak, laguntzaileak eta egiaztatutako izendapen-agirien jabe izan daitezen artekariek izenpetutako eratze-agiria egingo du.

2. Agiri horrek honako hauek izan beharko ditu nahitaez berebaitan:

a) Lehendakariaren eta Laguntzailearen izenak eta nortasun-egiaztapenak.

b) Bertan dauden artekariak, eta zein hautagai-zerrenden izenekoak diren.

c) Beste gorabehera batzuk.

3. Lehendakariak, nahitaez, hautagai-zerrenda bakoitzeko agiriaren egiaztagiri bana emango die eskatu dezaten artekari edo ahaldunei.

4. Lehendakariak eman beharreko egiaztagiria eskuratu ez edo ematea atzeratzen badu, doakien edo doakion ordezkariek edo ordezkariak bere jazarpena egin ahal izango dute edo du, aldaki batekingo idazkiaren bidez. Aldaki bat hauteskunde-zehaztapidetzari eratxikiko zaio, eta bestea ordezkariak Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko dio.

92garren Atala.-Hauteskundeak ez egitea edo etetzea

1. Boto-emanketak ezingo du besterik ezinean baino hasi ez edo eten.

Ez hastea edo etezea, beti, Mahaiko Lehendakariaren zio eta guztiko idazkiz erabakiko da eta horrek, berehala, idazkiaren aldaki bat

Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde Batzordeari bidaliko dio; horrek, agertzen diren zioak egiaztatu eta, bidezko bada, hartutako erabakiei dagozkien erantzunbeharrak eskatu beharko ditu eta, hala badagokio,

Epailaritzari erru-adierazpena egingo dio.

2. Boto-emanketa etetzea gertatuz gero, sartutako boto-txartelak ezabatu egingo dira.

3. Kondaira-Lurraldeko Batzordeak ondorengo bigarren egunean boto-emanketa berria egiteko deia egin, eta lehengo gorabeherak berritu ez daitezeneko aurretiazko neurriak hartuko ditu.

93garren Atala.-Boto-emanketaren hasiera

Mahaia eratu ondoren, boto-emanketa Lehendakariak "BOTAZlOA HASTEN

DA. EMPIEZA LA VOTAClON" hitzak esanaz bat hasiko da.

Bigarren Atalburua.-Boto-emanketa

94garren Atala.-Botoaren isilpekotasuna

1. Botoa isilpekoa izango da.

2. Boto-txartelak eskutitz-azal baten barruan sartuko dira.

3. Irakurtzen ez dakitelako edo gorputz-makestasunen bategatik otartela aukeratu ezina edo Lehendakariari eman ezina dutenek, bere konfiantzazko norbaitez baliatu ahal izango dute.

95garren Atala.-Boto-txartelak

1. Boto-txartelek honako xehapen hauek izan beharko dituzte berebaitan:

a) Hautagai-zerrendaren izena eta, hala badagokio, horren izenlaburra edo ikurra.

b) Hautagaien izenak, hautagai-zerrendan jarritako hurrenkeraren arauera.

2. Hautatzaileak aukeratutako hautagai-zerrendaren boto-txartela hartu, eskutitz-azalean sartu, eta botoa emango du.

96garren Atala

Hauteskunde-tegian edozergatik boto-txartelak egon ez edo gorde egin direnaz ohartu dedin unean bertan, Hauteskunde-Mahaiko Lehendakariak boto-emanketa moztu egin beharko du, geldialdi horren zio izandakoak zuzendu ondoren birrekinaz.

97garren Atala.-Botoa emateko eskubidearen egiaztapena

1. Botoa emateko eskubidea Hautatzaile-erroldeko legez. tatutako aldakitan sartuta egotearekin eta hautatzailearen nortasuna egiaztatzearekin egiaztatuko da.

2. Hautatzaileek bere Sailean baino ezingo dute bere botoa eman, eta horren barruan dagokien Mahaian, artekariek salbu, hoiek bere artekaritza egin dezaten Mahaian baino ezingo bait-dute bere botoa eman.

98garren Atala.-Boto-emaileen nortasunaren egiaztapena

1. Hautatzaileak Mahaira hurbilduko dira, bere izendeiturak esanaz.

Laguntzaileak hautatzaile-erroldearen legeztatutako aldakia aztertuko du, boto-emailearen izena eta nortasun-xehapenak bertan agertzen diren ikusteko; nortasuna Errresumako Nortasun-Txartela edo behar adinako sinistarazte-indarra euki dezaten beste agiri batzuk erakutsiz egiaztatuko da.

2. Hautagai-zerrendaren baten ordezkariak edo beste hautatzaileren batek jaki, eta hautatzailearen nortasunari buruzko zalantza sortu dedinean, Mahaiak erabakiko du, eta horren erabakirik ezean

Lehendakariak, bere ebazte-indarrezko botoz. Erabakia hartzeko, une horretan bertan egon daitezen hautatzaileei bere iritzia eskatu ahal izango zaie, eta hautagai-zerrendaren baten ordezkariak eskatuz gero, horri guztiorri buruzko agiri bat egingo da. Nolanahi ere, dagokion

Epaitegiari erru-adierazpena egin dakiola aginduko da, inoren izenazjabetu denari edo berea gezurrez ukatu duenari bere erantzunbeharra eskatu dakion.

3. Bere izena euskal idazkeraren arauera idatzita egotearen ondorioz edo beste edozein ziogatik, hautatzailearen egiaztapen-bideraketan hautatzaile-erroldan eta dagokion Erresumako Nortasun-Txartelean agertzen diren izendeituren artean ezein ezberdintasun dagoela ikusikobalitz, Mahaiak boto-emaileak erakutsi dezan beste agiriren baten bidez edo egoki eritzitako ezagutze-bideez baliatuz segurtatu beharko du haren nortasunaz.

99garren Atala

1. Hauteskunde-Mahai bakoitzean atabaka bat egongo da.

2. Mahaiak bertan egon daitezeneko tegietan ormaren kontrako tegitxo bat egongo da, hautatzailea bakarrik egon ahal izateko bide.

3. Nautatzaileak, bere eskuz, eskutitz-azala Mahaiko Lehendakariari emango dio, eta horrek jendearen agirian botoa ematen du hitzak esan eta txartela atabakan sartuko du.

4. Eskutitz-azala atabakan sartuaz bat Lehendakariek edo

Laguntzaileek bere botoa amateko unean dagokion zenbagarrena eta botoa eman izana Mahaiaren Hautatzaile-Erroldearen legeztatutako aldakian erasoko dituzte.

5. Ezein hautatzailek, bere botoa eman izana ongi erasota utzi den ikusteko eskubidea du; botoa eman izana esandako legeztatutako zerrendan "V" jarrita adieraziko da.

100garren Atala.-Boto-askatasuna

1. Botoa ematea eskubide bat da, eta askatasunez egin daiteke. Inor ezingo da boto a ematera behartu, eta ez legearen aurkako bidez jakineko alderako botoa ematera ere.

2. Mahaiko Lehendakariak, eta hori ez badago. Laguntzaileak bakarreango agintea izango du Hauteskunde-Sailaren tegiaren barruan bakea zaintzeko, hautatzailearen askatasuna babesteko eta Legea betearazteko. Halaber, tegietarako sarpidetan eta inguruan boto-askatasuna bermatzeko eta bakeari eusteko beharrezko izan daitezen neurriak hartuko ditu. Harribake-indarrek eskatu diezaizkien laguntzak emango dizkiote Lehendakariari.

Lehendakaria tegiko artea hurrengo Atalean zehazten direnentzat iare eta zabalik egon dedinaz arduratuko da

3. Inork ezingo du Hauteskunde-Sailaren tegian harmak edo harma gisa erabili daitezkeen tresnak daramatzala sartu. Lehendakariak, agindu hori hautsi dezatenak berehala egozteko aginduko du. Egozpenak, beti, hauteskunde hoietan botoa emateko eskubidea galtzea ekarriko du.

4. Sailen tegietan edo hoietarako sarpideetan edo inguruan herri-bakea hautsi dezan ezein gorabehera, eta bai hori sortarazi dutenen izen-deiturak ere, Hauteskunde aldiko Orotariko Agirian zehaztuko dira.

101garren Atala

Sailen tegietan honako hauek baino ezingo dute sartu: Bertako hautatzaileek, hautagaizerrenden ordezkariek eta hautagaiek, ahaldunek eta artekariek; Eskribauek, hauteskundeei datxekien ezein gorabeheren herri-sendespena egiteko; Lehendakariak dei egin diezaien

Agintaritza-Eskudunek; Hauteskunde-Batzordeetako kideek, eta lehenengo auzialdirako Epailariek eta hoien eskudunek, bere karguari dagokion zerbaitetara joan daitezenaren baldintzapean.

102garren Atala

Langileek botoa emateko eskubidea egiteratzeko beharrezko izan dedin aldia eta, hala behar izanez gero hoien ordainsarientzako jaurpideak, eta bai Lehendakariek, Laguntzaileek, artekariek eta ahaldunek bere egitekoak bete ditzatenekoak ere, alor horretan erabilgarri diren

Orotariko Legepideek agindu dezatenaren arauera araupetuko dira.

103garren Atala

Jaurlaritzak, Dekretoz, atabakak, azalak, txartelak eta Lege honetan ohartemandako agiri-paperak haiei atxiki beharreko eredu ofizialak zehaztuko ditu. Dekretoan txartelen irarkeraren eta azalgintzaren nolakoak jarriko ditu.

104garren Atala.-Postatikako botoa

Kanpoan edo ezinduta daudenek postaz edo esku-ematez botoa emateko duten eskubidea, Legebideek Gorte Nagusietarako hauteskundeei buruz agintzen dutenei atxikiko zaie, postatikako botoari dagozkionetan hurrengo Ataletan jartzen diren berezitasunekin.

105 garren Atala

1. Hautatzaileak, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordean, botoa postaz emateko bere eskabidea iritsi dela egiaztatzeko eskubidea izango du.

2. Botoa postaz ematea eskatutako hautatzaileari, botoa ematera agertuko balitz, botoa berenez ematea nahitaez onartuko zaio, eta lehenagoko postazko botoaren eskutitz-azaleango txartela baliogabetuta geldituko da, eskutitz-azai hori inola ere irikitzerik, ez atabakan sartzerik izango ez dela. 106garren Atala

Honelakotan, Mahaiak postatikako-botorik onartu ez eta horri buruzko agirisorta osoaz jabetuko da, Hauteskunde-Batzordeari bidaltzeko:

a) Postatikako boto-emailea Hautatzaile-zerrendan sartuta egon ez dedinean.

b) Mahaiari bidalitako eskutitz-azalaren barruan

Hauteskunde-Batzordeak egindako egiaztapen-irarkia egon ez dedinean.

c) Hautatzaile-zerrendan botoa postaz emateko eskea erasota agertu ez dedinean.

107garren Atala.-Postatikako botoekiko jazarpena

1. Postatikako botoei jazartzea botoz-boto banaka egin beharko da, postakikako botoei orohar jazartzea onartzen ez dela.

Hauteskunde-Mahaiak erabaki beharko du esandako jazarpen hori onartzen duen ala ez.

2. Jazarpena onartzen ez badu, Lehendakariak postatikako botoa atabakan sartu eta Mahaiaren izeneango posta-azala eta boto-emailea

Hautatzaile-zerrendan sartuta dagoenaren egiaztagiria baino ez ditu sartzeko utziko, gainontzeko hauteskunde-agiriekin batean bidaltzeko,

Boto-emanaldiaren Orotariko Agirian Mahaiaren erabakia eta jazarpenaren zioa erasoz.

3. Mahaiak jazarpena onartzen badu, Lehendakariak ez du postatikako botoa atabakan sartuko, eta jazarpena egin zaioneko postatikako boto hori gainontzeko hauteskunde-agiriekin batean bidaliko da,

Hauteskunde-Batzordeak aztertu eta bere erabakia eman dezan.

108garren Atala

Sailen tegietan eta hoien inguruan ez da hautagaien aldezko inolako ekintzarik egiterik izango.

109garren Atala.-Boto-emanketaren bukaera

1. Arratsaldeko zortzietan Lehendakariak, boto-emanketa bukatzera doala ozenki iragarri, eta ez dio inor gehiagori tegian sartzen utziko. Lehendakariak bertan dauden hautatzaileetakoren bat oraindik bere botoa eman gabe dagoen galdetu, eta ondoren eman daitezen botoak onartu egingo dira.

2. Herritarrek botoa emateko aldia bukatu ondoren, Lehendakariak postatikako boto-txartelak dakartzaten eskutitz-azalak sartuko ditu atabakan, aurreko Ataletan ohartemanda bezala.

3. Ondoren, Mahaiko kideek eta Artekariek emango dituzte bere botoak,

Hautagai-erroldaren sendetsitako aleei erantsitako orri baten, bertako direneko Mahaiari dagokion Saileko Hautatzaile-erroldan egon ez daitezen artekariei dagozkien Hauteskunde-Sailak zehaztuz.

4. Lehendakariak azken amango du bere botoa. Lehendakariaren eskutitz-azala Laguntzaileak sartuko du atabakan. Hirugarren

Atalburua.-Hauteskunde-Sailetako boto-kontaketa

110garren Atala.-Agiritasuna

1. Boto-kontaketa jendaurrekoa izango da eta nahi dezaten guztiek egon ahal izango dute bertan, hori egiten den tegian Lehendakariaren aburuz aski toki baldin badago.

2. Lehendakariak, bakea boto-kontaketa egitea eragotziko duen edo eragozten duen moduan hausten dela eritziz gero, tegia hustu dedineko agindua eman ahal izango du. Hori gertatuz gero, hautagaien ordezkari eta ahaldunek, Eskribauek, Lehendakariak dei egindako

Aginte-Eskudunek, Hauteskunde-Batzordetako kideek, Lehenengo Epaibidetara ko Epailariek edo hoien eskudunek baino ez dute bertan egoteko eskubiderik izango, Mahaiko kideez gainera.

111garren Atala.-Baliorik gabeko botoak

Honako hauek izango dira baliorik gabeko botoak:

a) Eredu ofizialez besteko eskutitz-azal edo txartelarekin emandakoak eta bai eskutiz-azalik gabeko txartelez emandakoak eta hautagai-zerrenda berezien boto-txartel bakar bat baino gehiago daramatzan eskutitz-azalean emandakoak ere. Eskutitz-azal baten hautagai-zerrenda beraren txartel bat baino gehiago egotea gertatuz gero, ez da boto bat baizik kontatuko.

b) Bertako izenak aldatu edo zeharmarratu edo izenen hurrenkera aldatu deneko txartelez emandako botoak.

c) Irainak edo botoaz besteko ezein hitz daramatzaten botoak.

d) Eskutitz-azalak gainean ezaupideak daramatzatenean.

112garren Atala.-Boto zuriak

Boto-txartelik ez daramaten edo hauteskunde-barrutian legez atzera egindako hautagai-zerrenda baten txartela daramaten eskutitz-azalei dagozkien botoak zuritzat kontatuko dira.

113garren Atala.-Boto-kontaketa egiteko era

1. Lehendakaria, boto-emanketa bukatu eta berehala, boto-kontaketa egiteari ekingo zaio, eskutitz-azalak atabakatik banan-bana ateraz.

Azalak ireki, eta botoa eman zaion hautagai-zerrendaren izena ozenki irakurriko du. Lehendakariak Laguntzaileari eta Artekariei erakutsiko die.

2. Boto-kontaketa etenik gabe egin beharko da. Boto-kontaketa egin dedin tokiak, bertan daudenak inguru guztian ibili ahal izateko moduan antolatuta egon beharko du.

3. Kontaketa bukatu ondoren, eskutitz-azalen guztizko zenbatekoa eta erasotako boto-emaileena erkatuko dira.

4. Boto-kontaketaren ezein unetan bertan egon dedin ezein hautatzailek edo hautagai-zerrenda bateko kidek Lehendakariak irakurritako boto-txartelak dionari buruzko zalantzak izanez gero, txartela aztertu ahal izango du.

5. Boto-kontaketa bukatutakoan, Lehendakariak boto-kontaketarekiko jazarpenik dagoen galdetuko du. Jazarpenak Lehendakariaren eta

Laguntzailearen bateango iritziz erabakiko dira eta, horren ezean,

Lehendakariarena izango da nagusi.

114garren Atala.-Botoen aldarrikapena

1. Lehendakariak ozenki iragarriko du boto-kontaketak ematen duena, honako xehapen hauek emanaz:

a) Boto-emaileen zenbatekoa. b) Irakurritako boto-txartelen zenbatekoa.

c) Baliozko boto-txartelen zenbatekoa.

d) Boto-txartel zurien zenbatekoa.

e) Baliorik gabeko boto-txartelen zenbatekoa.

f) Hautagai-zerrenda bakoitzak ateratako botoak.

2. Hori egin ondoren, eta hurrengo Atalen gai direnak egin aurretik,

Laguntzaileak egiaztapen-agiri bat egin eta Eus kal Arduralaritzak izendatutakoari emango zaio, horrek bere nortasuna egiaztatu ondoren,

Eusko Jaurlaritzak hauteskundeetan atera denaren behin-behingo jendearentzako argipideak eman ditzan, ez beste ezertarako.

Berehala, beste horrelakoxe egiaztagiri bat tegiko atean jarriko da eta, azkenean, eskatu dezaten Artekari, Eskudun edo Hautagaiei beste bana emango zaie. Hautagai-zerrenda bakoitzeko ez da egiaztagiri bakar bat baizik emango.

115garren Atala.-Boto-emanketaren orotariko agiria

1. Lehen esandakoak egin ondoren Mahaiko Lehendakariak, Laguntzaileak eta Artekariek Boto-emanketaren Agiria izenpetuko dute, horretan honako alderdi hauek zehazki adieraziz:

a) Mahaiko Hautagai-erroldan dauden hautatzaileen zenbatekoa.

b) Botoa eman duten hautatzaileen zenbatekoa.

c) Baliozko boto-txartelak.

d) Baliorik gabeko boto-txartelak.

e) Boto zuriak.

f) Hautagai-zerrenda bakoitzak ateratako botoak.

g) Egin diren jazarpen eta zuzenketa-eskeen adierazpen laburra, nork egin dituen zeaztuz.

h) Egindako jazarpen eta zuzenketa-eskeei buruz eta boto bereziei buruz, egon baldin badaude, Mahaiak hartutako zio eta guztiko erabakiak.

i) 105garren ataleko 2garren lerroaldian aipatzen den zertzelada gertatzen zaien hautatzaileen zerrenda.

j) Interesgarri izan dedin ezein gorabehera edo gertakariren adierazpena.

2. Hautagai-zerrenden ordezkari eta hoietako kide guztiek, eta bai

Ahaldunek eta Artekariek ere, Boto-emanketaren Bilkurako Agiriaren

Egiaztatutako Aldaki bat dohan eta berehala eman dakieneko eskubidea izango dute, eta Mahaiek ezingo dute eginbehar hori ez betetzeko aitzakirik jarri.

3. Jazarpen edo zalantza-bide izandako boto-txartelak Agiriari erantsiko zaizkio, Mahaiko kideek izenpetuta, eta Agiriarekin batera gordeko dira. Gainontzeko boto-txartelak bertan daudenen aurrean eta nahi den moduan ezabatu egingo dira.

4. Halaber, Artekariek ekarritako izendapen-agiriak eta Lehendakariak hartutako hondodun orri-liburuak ere Boto-emanketako, Agirieri eratxikiko zaizkio.

116garren Atala.-Boto-emanketako agirisorta

1. Ondoren, Mahaiak, hauteskundeetako agirisorta gertatu eta lau eskutitz-azal berezitan sartuko du, honela:

a) Lehenengo eskutitz-azalean honako agiri hauek sartuko dira:

- Mahaia eratzearen Agiriaren jatorrizko alea. - Boto-emanketako

Agiriaren jatorrizko alea. - Sendetsitako Hautagai-errolda. - Bereizitako boto-txartelak.

b) Gainontzeko eskutitz-azaletan honako agiri hauek egongo dira:

- Mahaia eratzearen Agiriaren hitzez-hitzezko aldakia. -

Boto-emanketako Agigiaren hitzez-hitzezko aldakia.

2. Hautagai-errolda Mahaiko kide guztiek izenpetuko dute.

117garren Atala.-Auteskunde-agirisorta dakion tokira eramatea

1. Esandako agirisorta hori osatu ondoren, Lehendakaria, Laguntzailea eta nahi dezaten Artekariak, berehala Barruti-Epaitegiaren Egoitzara joango dira, edo herrian hori ez badago, Udal-Epailariarengana.

2. Barruti edo Udal-Epailariak Lehendakariaren, Laguntzailearen eta

Artekarien nortasuna egiaztatuko du hoien Erresumako

Nortasun-Txartelak eta Mahaiko kide direla erakutsi dezaten agiriak ikuskatuz. Egiteko hori bete ondoren Epailariak, Lehendakariak eta

Laguntzaileek, eta bai bertan izan daitezen Artekariek ere, eskutitz-azaletan bere izenpeak jarriko dituzte, eskutitz azalok gero irekiko direneko tokiaren aldenik-alden.

Epailariak eskuratu dioten agirisorta hartu duenaren egiaztagiria emango dio Mahaiko Lehendakariari, zein egunetan eta ordutan eskuratu dioten bertan adieraziz.

118garren Atala

1. Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak, boto-emanketaren eguna baino zortzi egun lehenago horretarako bilduta, Epailarien,

Idazkarien edo Lanarien artetik aukeratutako Epai-Arduralaritzako bost herrilanari gutxienez izendatuko ditu, Atal honetan ematen zaizkien egitekoak betetzeko.

2. Harrilanari hoiek, Ertzaintzako bi kide lagun dituztela, eta

Ertzaintzaren zaingo-auto baten, eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde

Batzordeak zehaztu dezan irizpidez eskualdeka banatuta,

Hauteskunde-barrutiko Udal guztietara joango dira, bertako Epailariek euki ditzaten eskutitz-azalak jasoaz.

Epai-arduralaritzako herrilanariak, kanpo aldetik behar bezala dagoela egiaztatu ondoren, ematen dion agirisorta hartu duenaren egiaztagiri bat emango dio Epailariari.

3. Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak zehaztuko ditu, antolakidetza egiteko Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo-Saileko arduradunarekin edo arduradunekin bildu ondoren, ertzain-araldeen zenbatekoa, hoiei eratxikitako herrilanariak, eta hauteskunde-agirisorta biltzeko egin behar duten bidea.

4. Hauteskunde-agirisorta biltzea, hauteskundeak egin eta biharamoneko goizeko bederatzietan hasita egingo da.

5. Hauteskunde-agirisorta Epailariari eskuratzen zaionetik

Batzordearen izenekoak jaso arterainoko aldian, Epailaria izango dahura gordetzearen eta bila doazkionei ematearen arduradun.

6. Barruti edo Udal-Epailariak Epai-Arduralaritzako herrilanariari lehenengo, bigarren eta hirugarren eskutitz-azalak emango dizkio, laugarrena dagokion Barruti edo Udal-Epaitegian gordeta gelditzen dela.

7. Eskutitz-azalak bildu ondoren, Epai-Arduralaritzako herrilanariak, bi Ertzain beti ere lagun dituela, Kondaira-Lurraldeko

Hauteskunde-Batzordearen tegira joan eta hartu duen agirisorta bertan utziko da.

8. Lehenengo bi eskutitz-azalak Kondaira-Lurraldeko

Hauteskunde-Batzordean geldituko dira eta horrek, berehala, eta egoki deritzen neurriak hartuz, hirugarrena Etasko Jaurlaritzako

Herrizaingo-Sailera bidaliko du, boto-emanketa nola izan den jakin eta horretzazko argipideak izan ditzan.

Laugarren Atalburua.-Guztizko boto-kontaketa

119garren Atala.-Eguna eta agiritasuna

1. Guztizko boto-kontaketa egitea Kondaira-Lurraldeko

Hauteskunde-Batzordeak egingo du, boto-emanketaren ondorengo bosgarren lan-egunean.

2. Guztizko boto-kontaketa jendaurrekoa izango da.

120garren Atala.-Ordua eta hauteskunde-Batzordeko kideen nahitaezko gutxienezkoa

1. Guztizko boto-kontaketa egin ahal izateko Lehendakariak eta

Mahaiko gainontzeko kideen erdiak eta bat gutxienez egon beharko dute bertan.

2. Nahitaezko gutxienezko zenbateko hori bertan ez izatea gertatuz gero, boto-kontaketa bi ordu atzeratuko da, eta orduan ere ez badago,

Lehendakariak hurrengo lehenengo languneango bilkurarako deia egingo du, hori bertan daudenei eta Autonomia-Elkarteko

Hauteskunde-Batzordeari jakinaraziz.

3. Bilkura berria bertan egon daitezen Batzordekideen zenbatekoa dena dela egingo da.

4. Bi bilkurok goizeko hamarretan hasikodira.

121garren Atala.-Boto-kontaketa egiteko era

1. Guztizko boto-kontaketa mahairik-mahai egingo da. 2. Lehenengo, eta Mahaietako eskutitz-azalak ireki baino lehen, osorik dauden ikusiko da. Gero eskutitz-azalok mahairik-mahai irekiko dira, behar diren agiri guztiak daramatzaten ikuskatuz.

3. Boto-emanketaren bateko agiria ez egotea gertatuz gero, hautagai-zerrenda bateko deren batek edo eskudunen batek arauz aurkeztu dezan egiaztagiriarekin ordezkatu ahal izango da. Ondoren, eta berehala Mahai hori bertan zegoeneko Epailariari idazki ofizial bat bidaliko zaio, eskuratu zitzaion agirisortaren eskutitz-azala ahalik eta la.sterren aurkeztu dezan, horretan dagoen boto-emanketako agiri horren eza zuzentzeko hautagai-zerrendaren bateko ordezkariak aurkeztutakoarekin bat datorren egiaztatzeko. Hautagai-zerrenden ordezkari edo ahaldunek elkarren kontrako egiaztagiriakaurkeztea gertatuz gero, ez da hoietako bat ere kontatuko, bakoitzean azaltzen den-boto-kopuru berezia agirian erasota utziz. Nolanahi ere, boto hoien kontua behin-behingoa izango da, agiri-sorta Legean ohartemandakoari datxekola sinestarazteindarrez egiaztatu dedinerarte.

4. Idazkariak Mahai bakoitzeko botoen laburpena jakinaraziko du.

5. Batzordekidetako batek, bottien guztizko kontaketa egiteko eta gero Legebiltzarkidetokiak emateko beharrezko izan daitezen xehapenak hartuko ditu.

6. Mahaietako boto-emanketetako agiriak aztertuala, boto-emanketa hoien legezkotasunari buruzko zuzenketa-eskeak eta saloak egin ahal izango dira, hoiek guztiak guztizko boto-kontaketaren agirian sartuz.

7. Hautagai zerrendaren ordezkariek edo azaldunek baino ezingo dituzte zuzenketa-eskeak eta saloak egin, bertan egoz daitezenaren baldintzapean.

8. Batzordeak ezingo du ezein bilkura-agiri nahiz boto-txartel baliogabetu. Horren eskubideak Mahai bakoitzean onartutako botoen eskontaketa egiaztatzera mugatzen dira, Mahaiek hartutako erabakiei darienez eta boto-emanketetako agirietan edo, hoien ezean, boto-emanketa bakoitzeko egiaztagirietan daudenez.

122garren Atala

1. Mahai baten elkarren ezberdin izan eta Mahaiko kideek zienpetutako eta ontzat emandako agiri bi egotea gertatuz gero, Batzordeak ez du ez bata ez bestea kontatuko.

2. Hautatzaile-erroldean Mahaiari izendatzen zaion hautatzaile-zenbatekoa baino boto gehiago badaude ere, Batzordeak ez ditu kontatuko, Artezkariek emandako botoa salbu.

3. Boto-kontaketa ez da hamar ordutan ihartun ondoren baino moztuko, eta hori gertatuz gero, une hartan aztertzen ari deneko Mahaiko botoak kontatzea bukatu beharko da. Boto-kontaketari biharamonean jarraituko zaio, Lehendakariak esan dezan orduan.

123garren Atala

1. Botoen mahaikako kontaketa bukatu eta hautagai-zerrenda bakoitzak hauteskunde-barrutian zeterako botoen zenbatekoa jakin ondoren,

Legebiltzarkide-tokiak hautagai-zerrenden artean banatzea egingo da,

11garren Atalean ohartemandako emate-eraren arauera.

2. Zerrenda bakoitzari zenbat Legebiltzarkide-toki dagozkion zehaztu ondoren, Idezkariak hauteskundeetan atera denaren guztizko laburpena ozenki irakurriko du eta, Lehendakariak, orduan, hautatutako

Legebiltzarkide aldarrikatuko ditu Legebeiltzarkide-tokiak lortu dituzten zerrendetako hautagaiak.

124garren Atala.-Bilkura-agiria

1. Aurrean esandako hoiek egin ondoren, Kondaira-Lurraldeko

Hauteskunde-Hatzordeak bi aldakitango bilkura-agiri bat egingo du,

Lehendekariak eta Idazkariak eta bertan egon daitezen hautagai-zerrenden ordezkariek edo hoien analdunek izendatzen dutela.

2. Bilkura-agiriaren ale bat Hauteskunde-Batzordearen agiri-gordetegian geldituko da, horretarako egindako zehaztapidetzarekin batean, eta bestea Autonomia-Elkarteko

Hauteskunde-Batzordeari bidaliko zaio.

3. Guztizko boto-kontaketaren agirian, bilkura osoan egindako nolanahiko zuzenketa-eske eta gazarpenak erasota utziko dira.

4. Eskatu dezaten hautagai-zerrenden ordezkariei edo hoien ahaldunei guztizko boto-kontaketaren agiriaren egiaztatutako aldakiak emango zaizkie. Ezingo da hautagai-zerrenda bakoitzeko agiri edo egiaztagiri bat baizik eman.

5. Halaber, aldarrikatutako hautagaiei ere aldarrikapenaren egiaztagiria emango zaie, Legebiltzarrera aurkezteko erabili dezaten.

6. Batzordeak, egiaztagiri eta izetidapen-agiri hoiek doazkienei, hautagai-zerrendaren ordezkariaren bidez boto-kontaketa egin eta hurrengo berrogeita zortzi orduen barruan bidali dakizkiela erabaki ahal izango du.

7. Era berean, Batzordeak, Euskal Arduralaritzaren izenean bertan egon dedinari ere Agiriaren aldaki hat emango dio, jakinarazte eta argipidetarako xede soilez.

125garren Atala.-Legebiltzarrari jakinaraztea Autonomia-Elkarteko

Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaritzak, Autonomia-Elkarteko hauteskunde-barrutietan aldarrikatutako Legebiltzarkideen zerrenda

Legebiltzarrari bidaliko dio.

VIII IDAZPURUA AHAUTESKUNDETAKO AGlRIPAPEREN ETA JAZARPENEN AURKEZPENA

126garren Atala.-Idazkien nolakoa

1. Honako hauek guztiak, paper arruntean egin eta dohangoak izango dira:

a) Hautatzaile-erroldea egiteari eta birraztertzeari buuzko eske-idazki, bilkura-agiri, egiaztagiri eta biderapen-agiri guztiak.

b) Hautatzaileak bere gaitasuna, edo artez doakionetan beste hautatzaile batzuen gaitasuna edo gaitasunik eta egiaztatzeko beharditzan agiripaper guztiak. Agiripaper hoiek ezingo dira beste ezertarako erabili, eta hori egin dezatenak dagokien zergaren ebasletzat joko dira.

c) Jazarpenak, kexuak, egiaztagiriak, eske-idazkiak, eskabideak, zuzenketa-eskeak eta goradeiak eta hauteskunde-alorreko beste ezein egipide eta agiri, eta bai horiei darizkien zehaztapidetza eta ekintzak eta horiei edozein agintaritza-mailatan bere bideak eginaraztea ere.

2. Eskribau-agiriak baino ez dira aurreko lerroaldian esandakotik kanpo gelditzen, horiek Arauzko zerga-zorra sortarazi eta behereneko mailako paper zerga-seiludunetan egin beharko bait-dira.

3. Beste herrilanari bategandik agiripaperen bat edo adierazpenen bat hartu behar, eta eraman behar lioketen bezain laister eskuratzen ez badiote, horretzazko erantzun-beharra bere gain hartu eta horretarako berariz gaitutako batek bidali behar zukeenaren pentzutan jaso dezala aginduko du.

4. Eman behar diren hauteskunde-agirien aldakiak mekanikazko ezein aldakigintza-bidez egin ahal diren izenpeak eta ikurratzak deramatzatenean baino ez dute eragite-indarrik izango.

Lehenengo Atalburua.-Arduralaritza-bidetatikako biderapena

127garren Atala.-Goradeiak

1. Lege honetan edo Lege hau osabideratu dezan arauren baten berarizko goradei edo jazartze-bideren bat jarri ez dedinetan,

Hauteskunde-Batzordeen erabakien aurka goragako Batzordearen aurrerako goradeia egin ahal izango da.

2. Goradeia, jazarpena egiten zaion adierazpena edo :ragarpena egin eta hurrengo hamar lan-eguneko epearen barruan egin beharko da.

Goradeia sartu eta hogeita hamar egutegi-egunetan erabakia jakinarazten ez bada, goradeiari uko egin zaiola joko da, eta aurrerantzerako dagokion bidea irekita geldituko. Erantzunik ezean, goragoko Batzordearen aurrerako goradeia egiteko epea, sartzen denetik hasi eta bi hilabetekoa izango da.

3. Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen erabakiei, erabaki hoiek lehenengo auzialdian nahiz goradei baten ondorioz hartutakoak izan, arduralaritza-auzipideetatik jazarri ahal izango zaie, aurrez birrabiatze-eskea egin beharrik gabe.

128garren Atala.-Era eta biderapena

1. Erabakiak eskubideekiko edo zuzuekiko eragina badu, zehaztapidetza bati ekingo zaio, arduralaritzapekoei etzunaz, hamar egun baino gutxiago eta hamabost baino gehiago gabeko epe baten barruan aldezpenak egin eta bidezko agiripaperak eta zuriztapenak aurkeztu ditzaten.

2. Arduralaritzabide-legea Lege honen osagarri izango da, batipat eske-idazkiei, arduralaritza-eskakizunei eta zigorpideei buruzkoetan.

129garren Atala-Zigorrak gehitzea

1. Hauteskunde-Batzordeak, goradei bat ebazterakoan, jazarpenaren gai izandako erabakietan jarritako zigorrak ezingo ditu gehitu.

2. Lege honen 26.2 Atalean agindutakoa aurreko zatiak ohartemandakotik kanpo gelditzen da, eta bai 84garren eta 85garren

Atalen arauera jarritako zigorren aurkako goradeia izan, eta zuritu gabeko dirueskuraketa berriak edo izkutatutako gastu-atal betriak agertzen direnekoak ere.

Bigarren Atalburua.-Arduralaritza-Auzipidetatikako eskabide

130garren Atala '

Hori egiteko gaitasuna eskabidearen gai izan daitezkeen, egintzak, bideak, epeak eta epaiaren nolakoa, Gorte Nagusietarako Hauteskundeen aurkako hauteskunde-auzipidetatikako jezarpena araupetzen duten legebidetan ohartemandakoaren arauera araupetuko da.

131garren Atala.-Epaitegi Nagusia

Epaitegi Nagusia izango da hauteskunde-auzipideetatikako eskeez lehenengo eta besterik gabeko auzialdian arduratzeko gai.

ERABAKI GEHIGARRI

1. Hauteskunde-egiteraldiak ekarri ditzan gastu guztiak

Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen pentzutangoak izango dira, hoietarako dirubideak Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen

Ekonomia-Itunea onartzezko 12/ 1981 Legearen II Atalburuak dionez egitearen kaltetan gabe. Gastu hoietan, Hauteskunde-Batzortieen ihardunarenak, eta Batzordetako Idazkaritzetan zerbitzu egiten dutenez-bestekoak izan eta Batzordeak bere egitekoa ahalik eta ondoen betetzeko beharrezko eritzitako lanari teknikari edo laguntzaileek ekar ditzatenak sartuko dira. Ahal dela, eta Batzordeen Ihardunaren bereizkeriarik ezarentzat kaltegarri izan ez dedin guztietan, lanari teknikari eta laguntzaile hoiek, Autonomia-Elkarteko Batzorderako

Legebiltzarraren zerbitzuan dihardutenak izango dira, eta gainontzeko

Batzordetarakoak Jaurlaritzaren zerbitzuangoak.

2. Nolanahi ere, bere lan-tokiari ez dagozkion eta hauteskunde-egiteraldia gertatzeari edo gauzatzeari datxezkien lanak eman dakizkien herrilanariek, horregatikako diruzko sariak bere gainontzeko irabazpideekin baterakoan izan ahal izango dituzte.

ALDIBATERAKO LEHENENGO ERABAKIA

Epaitegi Nagusia sortarazi dedin artean, Bilboko Lurralde-Auzitegiko

Lehendakaria izango da Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakari.

ALDIBATERAKO BlGARREN ERABAKIA

Epaitegi Nagusia eratu ez dedin artean, 19.1.a) Atalean aipatzen diren Batzordekideak Bilboko Lurralde-Auzitegiko Auzimaisuen artetik izendatuko dira.

ALDlBATERAKO HIRUGARREN ERABAKIA

1. Legebiltzarrak, Lege hau indarrean jarri eta hilabeteko epearen barruan izendatutako ditu 19.1.e) Atalean esandako Batzordekidek.

2. Epe horretxen barruan, Autonomia-Elkarte, Kondaira-Lurralde eta

Eskualde-mailetako Hauteskunde-Batzordetako izan behar duten

Batzordekideen izendapena egingo da.

3. Aurreko zatietan esandako Batzordekideak izendatu ondoren, ahalik eta lasterren Hauteskunde-Batzordeak eratuko dira.

ALDlBATERAKO LAUGARREN ERABAKIA

1. Epaitegi nagusia eratu ez dedin artean, Bilboko Lurralde-Auzitegia izango da bai hautagai-zerrenden aldarrikapena egitezko erabakien aurkako hauteskunde-auzipidetatikako ezkabidea arduratzeko gai, eta bai hautaketaren balioarekiko eta hautatutako Legebiltzarkideen aldarrikapenarekiko jazarpenez ere.

2. Horren epaiaren aurka ez da agizko ez berarizko inolako goradei-biderik izango, epaiok jakinarazitako egunaren biharamoneango argipide-esketarakoa salbu.

ALDlBATERAKO BOSGARREN ERABAKIA

4garren ataleko a) lerroaldiari buruzko 6.1 ataleko edukia ez da datozen Legebiltzar-hauteskundetarako deia egin dedin eguna arte jarriko indarrean.

AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA

Jaurlaritzari, Lege honetan ohartemandakoa egiteratu dezaneko eskua ematen zaio.

AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA

1. Lehendakarien, laguntzaileen eta artekarien auziperatti ezinak orotariko legepidetan agindutakoak izango ditu jaurpide edo, hala behar izanez gero, Gorte Nagusietarako Hauteskundeen jaurpide izan daitezen osatze-bidezko legebideak.

2. Hauteskunde-hogenak zigor-legepidetan ohartemandakoaren arauera araupetuko dira.

AZKEN ERABAKIETAKO HlRUGARRENA

Jaurlaritzak "Ente Público Radio-Televisión Española"-rekin itunebideak egingo ditu, Izaiki horrek dohango hauteskunde-zabalkundea egitea gertatuz gero irraketak 77.1 Atalean aipatzen den Lantaldeak ontzat emandako irizpideei atxiki dakizkien.

AZKEN ERABAKIETAKO LAUGARRENA

Berariz besterik esaten bada salbu, Lege honetan jartzen diren epeak eta aldi-mugak kontatzeko egunak beti egutegi-egunak izango dira.

AZKEN ERABAKIETAKO BOSGARRENA

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. BALlOGAlTZEZKO ERABAKIA

Lege hau indarrean jartzean, "Euskal Legebiltzarkideen ordezkaketa

Araupetzezko", Ekainaren 30eko 8/1981 Legea baliogabetuta geratzen da.


Azterketa dokumentala