Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 1983ko abuztuaren 6a, larunbata


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1526

Uztailaren 27ko 1983/16 LEGEA, "Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeaz".

Eusko Legebiltzarrak, "Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen

Lege Jaurpide"ei buruzko Uztailaren 27ko 16/1983 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egiteko eta men egina razteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei.

Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Uztailak hogeita zazpi.

Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. ZIOEN ADIERAZPENA

Lanarigoa funtsezko alderdi gertatzen da ezein

Herri-Arduralaritzatan. Esan dugun hori edozein Arduralaritzari dagokionaren, Euskadiko Autonomia-Elkartean berarizko garrantzia dauka.

Euskal Herriak bere burujabetza ardietsi eta Autonomiazko

Arduralaritza berri bat sortu izanak autonomia-bidearen zerbitzurako egon eta teknikaz oso gertatuta egon eta eginkor izan dedin lanarigoa aukeratzea eta gaiagotzea ezinbesteko egiten da.

Autonomiazko Arduralaritzarekin batean, Euskadiko Kondaira-Lurraldeek eta Udalek ere eskabide berdinak dituzte bere herrilanarien teknikazko gaitasunari eta gaikuntzari buruzkoetan. Eginkortasun-eske horri, Euskal Herriko Arduralaritza guztiek horretan bat egiten duteneko beste hau gehitu behar zaio: Herri-iharduna funtsean euskaldun izatea lortu nahia, alegia. Bateango behar eta gurari hoiek, gure Herriaren legearen eta ekonomiaren aldeetatikako bereizitasunekiko zientzia-mailako ikerkuntza suztatu beharraren luzaezinarekin batean, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea sortzea bidezko egiten dute, Euskadiko Herri-Arduralaritza guztiak eratzeko oinarritzat jotzen dugun Erakundea, alegia.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea Euskal Herriko Kontseilu

Nagusiaren mila bederatzirehun eta hirurogeita hemeretzigarreneko

Urtarrilaren hamabosteko erabakiz sortzen da, autonomiaurre-aldian

Herri-Arduralaritzako lanarigoa gaitzearen aldetik zeuden beharrei erantzuteko, eta horren Araudia mila bederatzirehun eta larogeigarreneko Otsailaren hogeita seian onartu zen (Eusko Kontseilu

Nagusiaren Aldizkari Ofizialaren 1980garreneko Epailaren 27ko

37garren alea). Garai hartan zeuden agintepide murritzen arauera,

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea lege-nortasuna eman ziezaion lege berezi baten bermerik gabe sortarazi zen. Bermerik eta hori zutentzea du xede oraingo Lege honek. Alde horretatik

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Herri-Arduralaritzako beste

Iraskunde ospetsu batzuen bideari jarraituz, Lehendakaritza-Sailari eratxikita egon eta ihardutze-eremuz Euskadiko Autonomia-Elkarte osoa hartzen duen Erakunde Burujabe eta lege-nortasundun gisa sortzen da.

Honako hauek dituzte oinarrizko alderdi Herri-Arduralaritzaren Euskal

Erakundearen Legearen funtsezko artezpideek:

Lehenengo eta behin, lanariak aukeratzea du Legeak

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen xedeetako bat: Alde horretatik, legearen 4.1 Atala, bai Autonomia-Elkartearen herri-ihardunaren alorreango agintepideei geroan ikutu diezaieketen erresuma-mailako arauera bai Kondaira-Lurraldeen Lege eta Euskal

Herriko Toki-Arduralaritzaren Lege izango direnen aurka ez egoten saiatzen da. Hoien edukia dena dela, Herri-Arduralaritzaren Euskal

Erakundeak lege hoiek izendatu diezaioten lanari-aukeraketa egin ahal izango du, eta bai akurapen hori beste Herri-Arduralaritzaren bati esku emanda edo elkar hartuta egin ere.

Bestalde, Erakunde Burujabe denez, Herri-Arduralaritzaren Euskal

Erakundeak berenez dagozkion egitekoak betetzeko diruegitamu berezi bat izan beharko du.

Oinarrizko irizpide hoietatik abiatuta, Euskal Herriko

Herri-Arduralaritza horren iharduna funtsezkotzat jotzen deneko

Erakunde hori araupetzen du Herri-Arduralaritzaren Euskal

Erakundearen Legeak.

I ATALBURUA Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakunderen Lege Jaurpideak

1 Atala

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea sortarazten da, Euskal

Herriko Erakundetzako Herri-Arduralaritzaren baitako.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzako

Lehendakaritza-Sailari atxikitako arduralaritzako Ihardutze Erakunde

Burujabe gisa eratzen da.

2 Atala

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea lege-nortasunaren eta bere helburuak beterzeko behar diren eskuarteen jabe da.

3 Atala

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bere egoitza Oñatiko

Unibersitate zaharraren etxean izango du; hala ere, eta bere helburuak lortzeko komenigarri izan dedinetan hiri berezietango ordezkaritzen bidez ere ihardun ahal izango du. 4 Atala

Honako hauek ditu xede Herri-Arduralaritzako Euskal Erakundeak:

1. Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzak akuratu beharreko herrilanarien aukerapena, alor horretako bere iharduna

Lehendakaritza-Saileko horretzazko zerbitzuekin antolakidetuz.

2. Beste Herri-Arduralaritzaren batek edo legebideek bere esku utzi diezaioketen herrilanarien aukerapena.

3. Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzak edo beste edozein

Herri-Arduralaritzak bere esku utzi diezaizkiokeen herrilanari eta akuratuen gaikuntza eta hobekuntza.

4. Kondaira-Lurraldeekin, Udalekin eta Euskadiko Toki-Arduralaritzako gainontzeko Erakundeekin hoien lanarigoa gaitzeko eta hobetzeko elkar hartzearen suztapena.

5. Euskeraren Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legean agintzen dena egiteratuz, Euskera Herri-Arduralaritzan sarraraztea, hedatzea, erabiltzea eta arauzkotzea, baita arduralaritza-hizkuntza zehaztea ere.

6. Euskal Herriko Herri-Arduralaritzen azterpena, irakaskuntza eta hoien legearen, dirubideen eta estadistikaren aldeetatikako bereizitasunak ezagutaraztea.

7. Arduralaritza-Zientziari buruzko ikerketa, irakaskuntza eta ezagutaraztea, eta Euskal Herriko Arduralaritza berezietan sarraraztea.

8. Xede bereko beste erakunde espainiarrekin edo atzerrikoekin harremanak eta ituneak egitea.

5 Atala

Bere helburuak lortzeko, herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak honako hauek egin ahal izango ditu:

1. Komenigarri eritzitako Lan-Sail, Lan-Alor eta Zerbitzuak eratzea.

2. Horretarako gaitasuna izan eta ikastorduak mintegiak edo hitzaldiak eman edo berarizko gaiei buruzko edo zientziamailako lanak egin ditzaketenei bere laguntza eskatzea.

6 Atala

Erakundeak, norgehiagoka eta lanari-akurapena egiteko bestetan, eta

Arduralaritza-karreran aurreratzeko merezimendu izan daitezkeen agiri eta egiaztagiriak emango ditu.

7 Atala

Autonomia-Elkarteko Erakundeak Herri-Arduralaritzaren Euskal

Erakundearengana joan ahal izango dute Euskal Herriko

Herri-Arduralaritzaren egituraketari eta hobekuntzari buruzko aholku bila, galdezka eta arauak gerta diezaizkienaren eske.

II ATALBURUA Herri-Arduralaritzako Erakundearen Erakuntza 8 Atala

Erakundeko eraentza-sailak honako hauek dira: a) Zaingo-Batzordea.

b) Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria. 9 Atala

Honako hauek izango dira Zaingo-Batzordeko kideak: Lehendakari:

Lehendakaritza-Sailburua. Lehendakariorde: Toki-Arduralaritzako

Sailburuordea. Batzordekideak: Kondaira-Lurraldeetako Ahaldun

Nagusiak; Autonomiazko Arduralaritzaren Kondaira-Lurralde bakoitzeango ordezkari bana; Euskal Herriko Toki-Arduralaritzaren

Kondaira-Lurralde bakoitzeango ordezkari bana; Eusko Jaurlaritzako

Herri-Ihardunaren ordezkari bat, gutxienez Artezkari-maila duela, eta

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkari Nagusiak egingo du

Idazkaritza, hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe.

Zaingo-Batzordeak erabakiak hartzeko erabiliko dituen jaurpideak,

Arduralaritzabide-Legearen I Idazpuruko II Atalburuan bateango ihardutze-sailentzat jartzen direnak heurak izango dira.

10 Atala

Honako hauek izango ditu Zaingo-Batzordeak bere berenezko egitekoak:

Erakundearen Garapenerako Orotariko Egitamua, Herri-Arduralaritzaren

Erresuma-Erakunde, Toki-Arduralaritzako Erakunde, Unibersitate edo horrelako beste erakunde batzuekingo Ituneak ontzat ematea, urteko

Ekonomia Txostena, Ikasketen, lanarigoaren gaitasun-agirien eta erapidetzen hobekuntzarako eta horren akuratze Egitamua ontzat ematea, diruegitamuaren aintzin-egitasmoa Eusko Jaurlaritzako

Lehendakaritza-Sailari bidaltzeko ontzat ematea, eta Erakundearen artezte-mailako gainontzeko arazoak. 11 Atala

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria Jaurlaritzaren

Dekretoz izendatu eta hala behar izanez gero kenduko da,

Lehendakaritza-Sailburuaren saloz, Herri-Arduralaritzakoen artean gaitasuna aitortzen zaienen artetik.

Kargu hori Artezkari-mailari dagokion Lanari-Araudiaren jaurpidepekoa izango da, Jaurlaritza-Legean agindutakoaren arauera.

12 Atala

Erakundeko Artezkariari dagokio ihardunbide guztien bateango eta erazko eraentza, zerbitzu-artezkaritza eta lanari-burugoa bere gain hartzea, eta bai Erakundearen ordezkotza, ikasketen, lanarigoaren gaitasun-agirien eta erapidetzen hobekuntzarako eta horren akuratze-Egitamuaren saloa egitea, diruegitamuaren aintzin-egitasmoa idaztea, gastuak egiteko baimena ematea eta ordainketak eta

Erakundeko lanari erroldea zuzentzea ere.

III ATALBURUA Diru-Eskuarteez 13 Atala

Bere helburuak lortzeko Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, urteoro, beretzat berezia izan eta Autonomia Elkartearen Guztizko

Diru-egitamuetan sartutako diruegitamu bat izango du.

14 Atala

Honako eskuarte hauek osatuko dute diruegitamuko eskuraketa-erroldea:

1. Ikasketa-sari, titulu-emate, agiri, egiaztagiri eta zerbitzuegatikako gainontzeko petxa edo arielek.

2. Argitalpenek, iragarkiek eta Erakundeak dirutruke egindako zerbitzuek eman dezatenek.

3. Ezein norbanako edo Erakundek emandako diru-laguntza, laguntzabide eta emaitzek.

4. Bere ogasunetatikako irabaziek, Euskadiko Ondare-Legeak agintzen duenaren arauera.

AZKEN ERABAKIAK

Lehenengoa.-Lehendakaritza-Saileko ihardutze sail gisa ziharzuen

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea ezabatu, eta honen gizakizko eta gauzazko eskuarteak Lege honen bidez eratzen den Erakunde

Burujabearentzat gelditzen dira.

Bigarren.-Eusko Jaurlaritzari, Lehendakaritza-Sailburuaren saloz Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen arau guztiak emateko eskua ematen zaio.

BALIO GABETZE-ERABAKIA

Euskal-Herriko Kontseilu Nagusiaren 1980garreneko Otsailaren 26ko erabakiz onartutako Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen

Araudia baliogabetuta gelditzen da, eta bai 1980garreneko Azaroaren

11ko Dekretoa ere, Lege honek agintzen duenaren aurkako izan daitezen guztietan.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana