Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 1983ko martxoaren 9a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
377

Epailaren 7ko 3/1983 LEGEA, "Bizkaiko Kondaira-Lurraldeko Biltzar-Nagusietarako Hauteskunde-Legeaz".

Legebiltzarrak, Epailaren 7ko 3/1983 Legea, "Bizkaiko

Kondaira-Lurraldeko Biltzar-Nagusietarako HauteskundeLegea"ri buruzkoa, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet

Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei.

Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Epailak zazpi.

Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. I.ehenengo Atala

Artezko, isilpeko eta heineango ordezkatze-indarrezko boto-emate orokor eta askez hautatutako 51 Ahaldunek osatuko dituzte Bizkaiko

Batzar Nagusiak.

2garren Atala

Horretarako, Bizkaia Kondaira-Lurraldea ondoren, zehazten diren hauteskunde-barrutietan banatzen da:

1. "BUSTURIA-MARKlNA": Honako Udal hauek hartzen dituela: Amoroto,

Munitibar, Arteaga, Aulesti, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño,

Errigoiti, Etxebarria, Gernika eta Lumo, Gizaburuaga, Ibarrangelu,

Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendata, Mendexa, Morga, Mundaka,

Muxica, Ondarroa, Sukarrieta.

2. "DURANGO": Honako Udal hauek dituela: Abadiño, Atxondo, Berriz,

Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Zaldibar.

3. "ARRATIA-IBAIALDEAK": Honako Udal hauek hartzen dituela: Arakaldo,

Arantzazu, Areatza, Artea, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri,

Bedia, Dima, Etxebarri, Galdakao, Igorre, Lemoa, Orduña, Orozko,

Ubidea, Ugao, Zaratamo, Zeanuri, Zeberio, Zornotza.

4. "URIBE": Honako Udal hauek hartzen dituela: Arrieta, Bakio, Derio,

Erandio, Gamiz-Fika, Gatika, Larrabetzu, Laukiz, Lemoiz, Lezama,

Loiu, Maruri, Meñaka, Mungia, Fruiz, Sondika, Zamudio, Barrika,

Berango, GaminizPlentzia, Getxo, Gorliz, Leioa, Sopela, Urduliz.

5. "ENKARTERRIAK": Honako Udal hauek hartzen dituela:

Abanto-Zierbana, Artzentalez, Balmaseda, Barakaldo, Galdamez, Gueñez,

Gordexola, Iturrioz (Truzioz), Karrantza, Lanestosa, Nirakiz,

Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trapaga-Aran, Zalla.

6. "BILBO": Bilboko Udala hartzen duela. 3garren Atala

Lehenengo atalean esaten den Ahaldun-zenbatekoa hauteskunde-barruti bakoitzeko biztanle-kopuruaren heinean banatuko da, hoietako bakoitzari gutxienezko hiru Ahaldun izendatu ondoren.

Hauteskunde-barruti bakoitzari horrela dagozkion Ahaldunak izendatu ondoren, gainontzekoak banaketa egiterakoango ondarrik haundienen arauera banatuko dira.

4garren Atala

Hauteskunde-barruti bakoitzean sartutako udaletakoren baten hautatzaile eta hautagai izan daitezenak izango dira hautatzaile eta hautagai. Hautagai-zerrendak politika alderdiek, baterakundeek eta hautatzaileek aurkeztuko dituzte, Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko

39/1978 Legeko Bigarren idazpuruan ohartemandako modutn. Lege horretan 14garren Ataleko C letrako 2garren zatian hautagaizerrendak aurkeztu ditzaketen hauttzaile-ehunekoei buruz esaten dena, barruti bakoitzeko biztanleen erabatekoari buruz esaten dela ulertuko da.

5arren Atala

1. Biltzr Nagusietaako Ahaldudunen manu-aldiaren iraupena

Udaletarakoarekin baterakoa izango da.

2. Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia Ahaldun Nagusiak egingo du, hoietarako eguna eta epeak udal-hauteskundetarakoak berak direla.

3. Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia egitezko Dekretoak haien manu-aldiaren bukaera dakar berebaitan. 6garren Atala

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ahaldunetarako hauteskundeetan,

Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Lege ko zazpigarren atalaren lehenengo zatian zehazten diren hautatu-ezinak eta Lege horretakoxe bederatzigarren atalaren lehenengo zatian ohartematen diren agiango elkartu-ezinak hautagaiak bere egoitza bertan izan dezaneko hauteskunde-barrutirakoak direla ulertuko da.

7garren Atala

1. Ahaldunak hautatzea Udal-Zinegotziak hautatzearekin batean egingo da, baina azkeneko hoiek hautatzeko atabakaz beste baten.

2. Boto-emateak batera egingo dira, boto-kontaketetan lehenengo

Zinegotzitarakoa eta gero Ahaldunetarakoa egiten direla.

8garren Atala

Boto-emanketa egin ondoren, aginte-tokiak edo toki hutsak hautagai-zerrenda berezien artean banatzea Toki-Hauteskundeen

Uztailaren 17ko 39/1978 Legearen 11garren atalean jartzen den moduan egingo da.

9garren Atala

1. Probintziako Hauteskunde-Batzordeak eratu eta ondorengo hamar egunen barruan, Eskualde-mailako Hauteskunde-Batzorde bereziei dagozkien hauteskunde-barrutiak izendatuko dizkie, aurreko atalean aipatutako aginte-toki edo toki hutsak ematea egin dezaten.

2. Probintziako Hauteskunde-Batzordeak erabakiko du, halaber, eskualde-mailako Hauteskunde-Batzordeek hautatutako Ahaldunen aldarrikapena egingo duteneko eguna ere.

AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA

Lege honetan oharteman gabeko guztietarako, Toki-Hauteskundeen

Uztailaren 17ko 39/1978 Legeak dakartzan arauak izango dira erabilgarri, Aldi Baterako Boskarren Erabakiak dakarrena salbu.

AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. BALIOGABETZE-ERABAKIA

Lege honetan agintzen denaren aurkako manu guztiak baliogabetuta gelditzen dira.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana