Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 1983ko martxoaren 9a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
376

Epailaren 7ko 2/1983 LEGEA "Gipuzkoako KondairaLurraldeko Biltzar Nagusietarako Hauteskunde-Legeaz".

Legebiltzarrak, Epailaren 7ko 2/1983 Legea, "Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeko

Biltzar-Nagusietarako HauteskundeLegea"ri buruzkoa, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei.

Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Epailak zazpi.

Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.

Lehenengo Atala Artezko, isilpeko eta heineango ordezkatze-indarrezko boto-emate orokor eta askez hautatutako 51 ahaldunek osatuko dituzte Batzar Nagusiak.

2garren Atala Horretarako, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldea ondoren zehazten diren hauteskunde-barrutietan banatzen da:

a) "BIDASOA-OIHARTZUN": Errenteria, Hondarribia, Irun, Lezo, Oihartzun, Pasaia.

b) "DEBA-GARAIA": Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza,

Leintz-Gatzaga, Oñati.

c) "DEBA-BEKOA": Deba, Eibar, Elgoibar, Mutriku, Soraluze.

d) "DONOSTIA": Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil.

e) "GOIHERRI": Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gainza, Idiazabal,

Isasondo, Lazkao, Legorreta, Legazpia, Mutiloa, Olaberria, Ormaiztegi, Ordizia,

Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga.

f) "TOLOSA": Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegi, AItzo, Amezketa, Andoain,

Anoeta, Belaunza, Berastegi, Berrobi, Billabona, Elduaien, Hernialde, Ibarra,

Iruerrieta, Irura, Larraul, Leaburu-Gaztelu, Lizartza, Oreja, Tolosa, Zizurkil,

Alkiza.

g) "UROLA": Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil,

Getaria, Orio, Zarautz, Zeztoa, Zumaia.

3garren Atala

Lehenengo atalean esaten den Ahaldun-zenbatekoa hauteskunde-barruti bakoitzeko biztanle-kopuruaren heinean banatuko da, hoietak.o bakoitzari gutxienezko bi Ahaldun izendatu ondoren.

Hauteskunde-barruti bakoitzari horrela dagozkion Ahaldunak izendatu ondoren, gainontzekoak banaketa egiterakoango ondarrik haundienen arauera banatuko dira.

4garren Atala

Hauteskunde-barruti bakoitzean sartutako udaletakoren baten hautatzaile eta hautagai izan daitezenak izango dira hautatzaile eta hautagai. Hautagai-zerrendak politika-alderdiek, baterakundeek eta hautatzaileek aurkeztuko dituzte, Toki-Hauteskundeen Legeko Bigarren idazpuruan ohartemandako modutan. Lege horretan 14garren Ataleko C letrako 2garren zatian hautagai-zerrendak aurkeztu ditzaketen hautatzaile-ehunekoei buruz esaten dena, barruti bakoitzeko biztanleen erabateko zenbatekoari buruz esaten dela ulertuko da.

5garren Atala

1. Biltzar Nagusietarako Ahaldunen manu-aldiaren iraupena

Udaletarakoarekin baterakoa izango da.

2. Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia AhaIdun Nagusiak egingo du, hoietarako egutra eta epeak udal-hauteskundetarakoak. berak direla.

3. Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia egitezko Dekretoak haien marru-aldiaren bukaera dakar berebaitan. 6garren Atala '

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ahaldunetarako hauteskundeetan,

Toki-Hauteskundeen Legeko zazpigarren atalaren lehenengo zatian zehazten diren hautatu ezinak eta Lege horretakoxe bederatzigarren atalaren lehenengo zatian ohartematen diren agiazko elkartuezinak hautagaiak bere egoitza bertan izan dezaneko hauteskunde-barrutirakoak direla ulertuko da.

7garren Atala

1. Ahaldunak hautatzea Udal-Zinegotziak hautatzearekin batean egingo da, bainan azkeneko hoiek hautatzeko atabakaz beste baten.

2. Boto-emateak batera egingo dira, boto-kontaketetan lehenengo

Zinegotzitarakoa eta gero Ahaldunetarakoa egiteü direla.

8garren Atala

Boto-emanketa egin ondoren, aginte-tokiak edo toki hutsak hautagai-zerrenda berezien artean banatzea Toki-Hauteskundeen

Uztailaren 17ko 39/1978 Legearen 11garren atalean jartzen den moduan egingo da.

9garren Atala

1. Probintziako Hauteskunde-Batzordeak, eratu eta ondorengo zazpi egunen barruan, Eskualde-mailako Hauteskunde-Batzorde bereziei dagozkien hauteskunde-barrutiak izendatuko dizkie, aurreko atalean aipatutako aginte-toki edo toki hutsak ematea egin dezaten.

2. Probintziako Hauteskunde-Batzordeak erabakiko du, halaber, eskualde-mailako hauteskunde-batzordeek hautatutako Ahaldunen aldarrikapena egingo duteneko eguna ere. AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA

Lege honetan oharteman gabeko guztietarako TokiHauteskundeen

Uztailaren 17ko 39/1978 Legeak dakartzan arauak izango dira erabilgarri, aldi baterako Boskarren Erabakiak dakarrena salbu.

AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. BALIOGABETZE-ERABAKIA

Lege honetan agintzen denaren aurkako manu guztiak baliogabetua gelditzen dira.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana