Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 1983ko otsailaren 10a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Ekonomia eta Ogasuna
269

Abenduaren 6ko 239/1982 DEKRETOA, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Mailegupide-Koperatibekiko menpekotasun-jaurpideei buruz.

Mailegubideen antolapenaren alorreko oinarri-arauak legebideratzea eta egiteratzea, oinarri-arauek berek zehaztu dezatenaren ariora, bere mugartean Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari dagokiola dio

Autonomia-Estatutoak 11garren Atalean.

Aurreko guzti horrek, baina, jadanik Autonomia-Estatutoak aitortzen dizkion araugintza-ahalmenez baliatuz eta "Banco de España"-ri dagozkion eskubideak gordez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko

Autonomia-Elkarteko Mailegupide-Koperatibei buruzko zenbait gai eta, zehazkiago, Koperatiba hauen ihardutze eta eratze-menpekotasunezko jaurpideak, bere garaian egin dezan lege-osabideratzearen kaltetan gabe, araupetzeari eki dakionari ez dio eragozten.

Horregatik, Erresumako gaur egungo legeei begira,

Autonomia-Estatutoaren Aldibaterako Erabakietatik Zazpigarrenak agindutakoaren barnean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritza-Batzarrak aztertu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengo Atala.-Erabiltze-eremua

Dekreto honetako erabakiak, bere baltzu-egoitza Euskal-Herriko

Autonomia-Elkartean egon dadineko Mailegupide-Koperatibei doazkie bakarrik. Aipatutako erakundeei "Mailegupide-Koperatibak" esango zaie, laburtuz, aurrerantzean.

Bigarren Alala.-Mailegupide-Koperatiben sortzea eta eraldatzea Honako hauek izango ditu Ekonomia eta Herriogasun-Sailak bere ahalmen:

a) Beharrezko bideak eginarazi ondoren, Mailegupide-Koperatiba berríak sortzeko baimena ematea, bakoitzaren

Araudiaren onarpenaz; alor honetan indarrean dauden manuei egokitzen ez zaizkien arauen aldakuntza agindu dezakeela.

b) Beharrezko bideak eginarazi ondoren eta erakundearen eske eginda,

Mailegupide-Koperatiben gutxienezko dirutzak indarreango araupideei egokitzeko ohartemandako epea luzeagotzeko baimena ematea.

c) Erakundearen izatearen lehenengo bost urtetan gertatu eta erakundearen eraentza beretanatzea arrazoizko egin dezaten gora-beherak ezagutzea. Hala badagokio eta "Banco de España"-ren saloz mailegupide-erakunde gisa ihardutzeko emandako arduralaritza-baimena indargabetu ahal izango du.

d) Hala dagokionetan, horien eskugabetzeaz erabakitzea, deuseztapenerako aurretikako baldintza gisa.

Hirugarren Atala.-Mailegupide-Koperatiben Araudiak eta JaurtzeSailak

l. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Azaroaren 3ko 2.860/78

Errege-Dekretoan ohartemandakoarekin bat, honako ahalmen hauek egiteratuko ditu:

a) Biltzar Nagusiak erabakitako edozein Araudi-aldakuntza onartzea.

b) Artezte-Kontseilukideen eta Artezkarien izendapenekiko bidezko izan daitezen eragozpenakjartzea, indarrean dauden araupideekin bat.

c) Artezte-Kontseiluaren saloz Batzar Nagusian onartutako Artezkari

Nagusiaren kentzea onartzea eta "Banco de España"-k horretarako eginarazitako zigorpide-zehaztapidetza erabakirzea.

d) Indarrean dagoen araupidetzan ohartemandako guztizko mugaz gainetikako mailegu, dirutza edo izenpe-egiketetarako baimena ematea,

Mailegupide-Koperatibetako Artezte-Kontseilukoei eta Artezkaríei.

e) Mailegupide-Koperatibetan, boto-eskubideaz baliatzeko indarreango araupidetzak ematen ditu agintarauak, hala balegokio, aldatzea.

2. Mailegupide-Koperatibek, Artezte-Kontseilukideen eta Artezkarien izendapen, uzte, aldakuntza eta birrautapenak Ekonomia eta

Herriogasun-Sailari adierazi beharra izango dute, jakinean eta erasota geldi dadin eta, hala behar izanez gero, aurreko puntuko b) zatian ohartemandakoetarako. Horretarako, indarrean dagoen araupidetzak ohartemandako era eta epe berean eta Sail hark adierazpen horiek "Banco de España"-ri igorri diezaizkionaren kaltetan gabe, dagokien adierazpenak bertara aldatuko direneko

Mailegupide-Koperatibetako

Goi-Artezkarien Errolde bat izango da esandako Sailean.

3. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, ezarritako baldintzak betez beren ihardunean bete beharreko arauei egoki dakizkien

Mailegupide-Koperatibei "Mailegupide-Koperatiba Sendespenduna" i izena eman ahal izango die, "Banco de España"-ri jakinarazi beharko diola.

4. Agizko eta berarizko Batzar Nagusietarako deiak Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko hedapen haundienetako egunkarietan ere argitaratuko dira.

Laugarren Alala.-Mailegupide-Koperatiben Hedakuntza

Honako hauek dagozkio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari:

a) Mailegupide-Koperatibek, Autonomia-Elkarteko Lurraldearen barruan idazgu berrien irekitze-alorrean indarrean dauden arauak betetzen dituztela egiaztatzea.

b) Mailagupide-Koperatiben baltzu-egoitza aldatzeko baimena ematea eta "Banco de España"-ri jakinaraztea. Bosgarren Atala.-Irabazien erabilkera

Ordaintze-gaieztasunaren arriskuak ohartematez,

Mailegupide-Koperatibek diru-izendapen berrien ehuneko berrogeita hamarrekoa, gutxienez, zertzea, balore-azokarako onartutako dirusari jakineko agiritan, edo horrela ez bada, Euskadiko Autonomia-Elkarteak eta/edo Erresumak jaulkitako edo horien gaudimean izan dezaten balore-agiritan.

Seigarren Atala.-Mailegutza eta eraentza-iharduketaren xaingoa

Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Mailegupide-Koperatiben Mailegutza eta eraentza-ihardunari buruz, lege-aginduetan zehazten diren ahalmenak izango ditu, eta berauen artean, Atal honetan esaten direnak bereziki. Hori guzti hori, "Banco de

España"-ri dagozkion argipidetzazko eta ikuskaritzazko eskubideen kaltetan gabe.

1 . Norbanako edo lege-nortasundunekin nahiz arriskupidezko ekonomia-banakoa osatzen duten elkarteekin Mailegupide-Koperatibek hartutako arriskuek guztirako eskuarteen ehuneko 5etik gorago jo dezateneko baimena ematea.

2. Dirusari aldakorreko balore-piloa, nahitaezko diruezarketazko ehunekoetan kontutan hartutakoak direnak direla, eta eraikintzetan eta altxarietango mugiezinak, batean hartuta, domuaren eta emendioen guztizkoa gainditzeko baimena ematea.

3. Mugiezinekoek, beren eskuarteetatik gorago jotzeko baimena ematea, gaindikina, maileguen ordainez ogasunak eskuratzeagatik gerta dadinean, eta bai ogasun horiek saltzeko epea erabakitzea ere.

4. Sendespenik gabeko Mailegupide-Koperatibei, "Banco de España"-k aldezko erizpena eman ondoren, baimena ematea Elkar-Kitapidetarako

Etxe ofizialetan eta Norbanakoetan, artez, sar daitezen, beti ere indarrean dagoen araupidetza betzearen baldintzapean.

5. Indarrean dagoen araupidetzaren ariora, baimena ematea

Mailegupide-Koperatibei etxebizitza-aurrezkiaren eta atzerriratze-aurrezkiaren kontua irekitzeko, beren bazkideen eta elkartutako bazkunetako berarizko kideen izenean baino ez.

6. 2.860/1978 Errege-Dekretoa aldarrikatü baino lehenago eratutako

Mailegupide-Koperatibei baimena ematea, bazkunean bost urtetik beherako aldian egondako bazkideen baltzu-domuaren partzuer-zatia, berauei itzultzeko, baina hori eginez gero, gaudimen-ehunekoak, ezarritako mugatik gehera jotzea gerta ez dadinaren baldintzapean.

Zazpigarren Atala.-Diruezarketen kontagarritasuna l. Jaurlaritzak,

Mailegupide-Koperatiben eskuarte kontagarrien piloari dagozkion diruezarketazko lege-ehunekoei buruz, eta, dena dela, horietaz

Erresuma-Ardurlaritzak ezarritako ehunekoak begiratuz:

a) Mailegupide-Koperatibek orohar eta Nekazaritza-Kutxek berariz, bereizi araupetutako maileguen ehunekoan kontutan hartu beharko dituzten diruezarketak etsi ahal izango ditu.

b) Orohar Mailegupide-Koperatiben eta bereziki Nekazaritza-Kutxen nahitaezko diruezarketa-ehunekorako maileguen eta dirusari jakineko tituloen kontagarritasuna erabaki ahal izango du.

2. Nekazaritza-Kutxen nahitaezko diruezarketa-ehunekoan honako mailegu eta dirusari jakineko balore hauek izango dira kontagarri:

a) Dekreto hau indarrean jarri baino lehenago eman edo izenpetutako eta bere garaian kontagarri ziren mailegu eta dirusari jakineko baloreak.

b) Erantzupide-ogasunak, indarrean dauden legeen arauera horrelakotzat etsitako horiek.

c) Nekazaritza-Kutxen eta Nekazaritza-Sailaren arteko laguntza-ituneei darizkien maileguak.

d) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak jaulkitako dirusari jakineko tituloak eta Jaurlaritzak kontagarritzat etsitakoak.

2 c) eta 2 d) idaz-zatietan esandako diruezarketek, Jaurlaritzak kontagarritzat etsitako zorpideen % 5-ekoa gutxienez jo beharko dute.

3. Gainontzeko Mailegupide-Koperatiben nahitaezko diruezarketa-ehunekoan, honako hauek izango dira mailegu eta dirusari jakineko titulo kontagarri:

a) Dekreto hau indarrean sartu baino lehenago eman edo izenpetu izan eta bere garaian kontagarrietako izan zitezen mailegu eta dirusari jakineko tituloak.

b) Elkarteko Bazkunetako bazkide eta berarizko kideentzako maileguak, berauen gauzatze-modua eta zenbatekoa direnak direla, horien xedea diruezarketen dirubideketa egitea baldin bada eta beren batazbesteko epe-muga hiru urte baino gutxiagokoa.

c) Erresumak eta Autonomia-Elkarteak eta Euskal Herriko Toki-Bazkunek jaulki edo sendetsitako dirsusari jakineko tituloak eta Jaurlaritzak etsitakoak.

d) Industriazko Erresuma-Erakundeak, elektraindarra Ekoizteko

Baltzuek ta Espainiako Erresumako Telefono-Baltzuak, indarrean dagoen araupidetzak ezarritako baldintzen arauera, jaulkitako dirusari jakineko tituloak.

3 c) eta 5 d) idaz-zatietan esaten diren diru-ezarketen balioa, zorpide kontagarrien % 10-ekoa, gutxienez, izango da, nahitaezko diruezarketa-ehunekoan kontagarri daitezen balore eroskizunen %

15-ekoa, Autonomia-Elkarteak jaulki edo sendetsitako dirusari jakineko titulotan eta Jaurlaritzak etsitakoetan izan beharko delarik, Aldibaterako Erabakian zehaztutako gutxienezko mugetaraino iritsi daitezenerarte, eta nolanahi ere, titulo horiek dirubidetza-merkatuan egon badaude.

2 c) ta 3 d) zatietan zehaztutako maileguen saria, Aurrezki-Kutxetako araupide berezizko maileguentzako erabakitakoari lotuta egongo da, gerta daitezen alderantzizko Koperatiba-itzulketen kaltetan gabe.

Zortzigarren Atala.-Estadislika eta argipidetza

Mailegupide-Koperatibak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari honako argipide hauek bidaltzera behartuta egongo dira:

a) Kontu-Garbiketa eta Emaitzen Kontua, eraskin osagarriekin bat, hilabeteko.

b) Kontu-artekariek, beren kabuz edo bazkideen, elkartutakoen edo lanarien akioz, indarreango legeen arauera egindako berarizko ikerketen ondorioen egiaztatze-agiripapertza.

c) Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eskatuta eta honen eritziz,

Dekreto honetan esaten diren ahalmenak egiteratzeko beharreko izan daitezen argipide guztiak.

Bederatzigarren Atala.-Zigorpide-ahahnenak

1. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Mailegupide-Koperatibek egin ditzaketen lege-hauespenak direla-eta, horienganako zigorpide-ahalmenak erabiliko ditu, dirutza-arauak ez betetzeari darizkionak salbu.

2. Zigor horiek, bere kabuz edo "Banco de España"-ren saloz ezarri ahal izango dira, beti ere, indarreango araupideei jarraituz.

3. Zigorraren zenbatekoa bostehun mila pesetatik gorakoa izan dadinetan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokio isuna ezartzea.

4. Ezingo da zigorrik ezarri, doakiona entzunez zehaztapidetza hasiarazi ondoren baino, zehaztapidetza Arduralaritzabide-Legearen agintzen arauera bideratuko dela. Hasitako zehaztapidetza gauzatzen den bitartean eta Erakundearen egoeragatik badaezpadako edo segurantzazko premiazko neurriak hartzea beharrezko izan dadinean,

Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, bere kabuz edo "Banco de España"-ren saloz, Mailegupide-Koperatibako arteztezko ihardutze-Sailen iharduna, aldibaterako, geldiarazi ahal izango du, eta Aldibaterako Arduralari bat edo batzuk izendatu, haien ahalmenak har ditzaten. Era berean,

Mailegupide-Koperatibaren artekaritza, Ekonomia eta

Herriogasun-Sailak izendatutako norbanakoek egitea erabaki ahal izango da, beroriek eskuhartu gabe, artekaritzaren gai den

Erakundearen eraentze-sailek hartutako erabakiek ez dute baliorik izango, legez erabat baliogabeko izango direla, artekaritza hori

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadinetik hasita.

ALDIBATERAKO ERABAKIA

Dekreto honen 7.2 eta 7.3 ataletan, Nekazaritza-Kutxetarako eta gainontzeko Mailegupide-Koperatibetarako ohartemandako ehunekoak

betetzeko xedez, ondoren adierazitako egunetan lortu beharreko nahitaezko gutxienezkoak, behin-behingoz, ezartzen dira:

TAULA

AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Argipide, zentzapide eta ikuskatze-alorreko egitekoei buruz:

1. Dekreto honek Ekonomia eta Herriogasun-Sailari eskuratzen dizkion ahalmenak "Banco de España"-k egiteratu ahal izango ditu Sailarekin batean. Beti ere, "Banco de

España"-ri argipideak emateari eutsiko zaio, indarrean dauden Iegeek agindu dezatenean.

2. Aurreko zatian aipatzen diren ahalmenen bat "Banco de España"-k egitera dezanean, ahalmen horiek gertarazi dezaten zehaztapidetzarekiko azken erabakia, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokio.

Bigarrena-Dekreto hau egipideratzeko beharrezko izan daitezen neurriak hartzeko eta aginduak emateko eskua ematen zaio Ekonomia eta

Herriogasun-Sailari.

Hirugarrena.-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Laugarrena.-Dekreto honetan agindutakoaren aurkako gerta daitezen maila bereko edo apalagoko erabaki guztiak indargabetuta gelditzen dira.

Gasteizen, 1982.eko Abenduak 6. Jaurlaritzako

Lehendakaria,

CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.

Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua,

PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.


Azterketa dokumentala