Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 1982ko abenduaren 16a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1954

Azaroaren 24ko 9/1982 LEGEA, "Enerjiaren Euskal Erakundea" sortaraziz.

Euskadiko Herri osoari, Legebiltzarrak Azaroaren 24ko 9/1982 Legea, "Enerjiaren Euskal Erakundea" sortaraziz, onartu duela jakinarazten zaio. Beraz, hori bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko herritar guztiei.

Gasteizen, 1982garreneko Azaroaren 24an. Lehendakaria,

CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. "Sociedad de Gestión de la Central Nuclear de Lemóniz, S. A.", "Sociedad de Gas de Euskadi, S. A." eta Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia oraintsu sortu izanak, Euskal

Herri-Agintesailaren enerjiaren alorreango ekintzapideak behar bezala elkarri egokitzea eta zaintzea aholkugarri egiten du. Hori du xede "Enerjiaren Euskal Erakundea" Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko

Herri-erakunde gisa sortarazten duen Lege honek.

Lehenengo Atala.-"Enerjiaren Euskal Erakundea" sortarazten da, herri-alorreko erakunde gisa, bere helburuak lortzeko legezko nortasuna izan eta arduralaritzaz eta ekonomiaz buru-jabe dela.

Bigarren Atala.-"Enerjiaren Euskal Erakundea" Norbanakoen

Lege-alorrekotako Herri-Erakunde izango da, eta Lege hau eta erabilgarri izan daitezen gainontzeko manuak izango ditu jaurpide.

Hirugarren Atala.-"Enerjiaren Euskal Erakundea" Eusko Jaurlaritzako

Industria eta Enerjia-Sailari atxikiko zaio. Laugarren

Atala.-"Enerjiaren Euskal Erakundea"-k bere gain izango ditu Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko

Herri-Agintesailaren enerjiaren alorreango oraingo eta geroko ekintzapideen egitamuketa, erakidekuntza eta zaingoa, Jaurlaritzak bere agintepideen hesparruan eman diezaizkion artezpideei atxikiz.

Bosgarren Atala.-Bere helburuak egiteratu ditzan, Euskal Herriko

Autonomia-Elkarteak enerjiaren alorrean dituen ogasun eta partzuerzatien jabetza ematen zaio "Enerjiaren Euskal Erakundea"-ri eta bai hoien eraentza ere.

Seigarren Atala.-Bat. Honako hauek osatuko dute "Enerjiaren Euskal

Erakundea"-ren hasierako ondarea:

a) Berrogeita hamar miloeko hasierako diru-izendapen batek.

b) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak "Sociedad de Gestión de la

Central Nuclear de Lemóniz, S. A."-n dituen akzioak eta eskubideak.

c) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak "Sociedad de Gas de Euskadi, S.

A."-n dituen akzioak eta eskubideak.

d) Bigarren Erabaki Gehigarrian aipatzen den Enerjia eta Meatzen

Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegian Euskal Herriko

Autonomia-Elkarteak izan ditzan akzioak eta eskubideak.

Bi. Aurreko lerroaldian aipatutako erakundeak eta Lege honen laugarren Atalean aipatzen diren Herri-Alorreko gainontzekoak

Herri-Baltzu eta "Enerjiaren Euskal Erakundea"ren menpeko izango dira, eta hori izango da hoien baltzu-domuan gehiengoaren jabe.

Zazpigarren Atala.-"Enerjiaren Euskal Erakundea"-ren artezkaritza-sailak Azterte-Batzordea eta Lehendakaria izango dira.

Artezte-Batzordeari, "Enerjiaren Euskal Erakundea"-ren ekintzapideak arteztea eta horren ihardunarekiko arta dagozkio. "Enerjiaren Euskal Erakunde"-ko Lehendakariak honen legezko ordezkotza izan, eta araudi-bidez eman dakizkion agintepideak egiteratuko ditu.

Zortzigarren Atala.-Artezte-Batzordea Lehendakariak eta honako batzordekide hauek osatuko dute:

a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren izeneko bost kidek.

b) "Enerjiaren Euskal Erakundea"-ren menpeko erakundeetako lehendakariek.

c) Enerjiaren edo industriaren alorrean gaitasuna aitortzen zaienen artetik izendatutako bost batzordekidek. Jaurlaritzako goren-kargudun edo Jaurlaritzak lanbide bakardun gisa akuratutako lanari izan daitezen Batzordekideei dagozkien ordainsariak, ordaindu ditzan erakundeak artez

Autonomia-Elkarteko Herri-ogasuntzan sartuko ditu.

Batzordekide izan daitezen b) zatian aipatutako erakundeetako lehendakariek ez dute batzordekide izateagatikako inolako ordainsatirik jasoko.

Bederatzigarren Atala.-Lehendakaritza, Industria eta

Enerjia-Sailburuak egingo du, edo honen saloz Jaurlaritzak dekretoz izendatutakoak.

Batzordekideak Jaurlaritzak izendatuko ditu, Ekonomia-Batzordearen saloz.

Zortzigarren Atalaren c) zatian esandako batzordekide-izendapena egiteko Legebiltzarrak aurrez, zio eta guztizkoa izan beharko duen horretzazko adierazpena hartu eta hilabeteko epearen barruan dagokion

Legebiltzar-Batzordearen bidez bere baiezkoa ematea beharrezkoa izango da. Epe hori igaro eta ontzat emate hori egiten ez bada,

Batzordea izendatutako kidez osatuta balio osoz eratuta geldituko da.

Hamargarren Atala.-"Enerjiaren Euskal Erakundea"-k, bere helburuak betetzeko, eraentza eta erabakitze bide guztiak egin ahal izango ditu, merkataritzako, industria-alorreko nahiz dirubidetzako direla, eta bai dirua jesanean hartzea eta zor-agiriak jaulkitzea ere, indarrean dauden legebideak jartzen dituzten mugez besterik gabe.

Hamaikagarren Atala.-Honako hauek izango dira Erakundearen eskuarteak:

a) Bere ondarearen eraentzatikako etekin, errenta edo irabaziak.

b) Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan

Erakundeari egin dakizkion diruizendapenak.

c) Beste Herri-erakunde batzuetatikako edo norbanakoengandikako dirulaguntzak.

d) Bere ihardunetikako irabaziak.

e) Egin ditzakeen dirubide-egiketek eman dezatena. f) Izendatu dakiokeen beste ezein eskuarte. Hamabigarren Atala.-Bat. Jaurlaritza sei hilabetez behin agertuko da Legebiltzarreko Lurralde-Antolaketa eta Alor-Politikarako

Batzordearen aurrera, Erakundearen orotariko ihardunari eta bere ondare eta dirubide-egoerari buruzko argipideak ematera.

Dos. Urtean behin, ekonomia-urtea bukatu eta hurrengo lehenengo hiruhilabetekoaren barruan, Erakundearen ihardunarekiko

Argipide-Txosten bat eta hurrengorako egitaraua aurkeztu beharko dizkio, idatziz, esandako Batzorde horri. ERABAKI GEHIGARRIAK

Lehenengoa.-Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Guztizko diruegitamuetako 7garren Atalburuko 03 Zerbitzuko 08 Sailari berrogeita hamar miloeko berarizko diruizendapen bat egiten zaio, horretarako dirubideak 6garren Atalburuko 09 Zerbitzuko 99 Sailari izendatutakoa gutxituz egiten direla, "Enerjiaren Euskal Erakundearen hasierarako horniketari" erantzuteko.

Bigarrena.-Bat. Jaurlaritzak "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta

Hazkuntzarako Aztertegia A. B." sortaraziko du HerriBaltzu gisa, honen Araudiak Legebiltzarraren Azaroaren 18ko "Enerjia eta Meatzen

Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia Sortaraztea" 11/1981 Legearen

4garren, 5garren eta 6garren Atalek, 7garren Atalaren 1 zatiak eta

8garren Atalak diotena betetzen duela.

Bi. Baltzu hori sortarazteko eskribau-agiria egin dedin unean bertan, "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia"

Ihardutze-Erakundea deuseztuta gelditu, eta Aztertegiaren ondare eta eskuarteak Baltzuarenak izatera aldatuko dira.

BEHIN-BEHINGO ERABAKIA

Aurreko manuetan agindutakoaren kaltetan gabe, eta

Autonomia-Elkartearen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari eta

Diruegitamu-Jaurpideei buruzko berarizko araupideak indarrean jarri daitezenarte, "Enerjiaren Euskal Erakundea" eta 6garren Atalaren 2. zatian esandako Herri-Baltzuak, hurrenez-hurren, Orotariko

Diruegitamu-Legearen 6.1.b) eta 6.1.a) Ataletan ohartemandako erresuma-Baltzutzat joko dira, Lege honetan horrelako baltzuei dagozkien eginduak hoiekin erabilgarri direla.

AZKEN ERABAKIAK

Lehengoa.- Jaurlaritzak, Industria eta Enerjia-Sailak eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailak bakoitzak bere agintepideen hesparruan egindako saloz, Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen manu guztiak egingo ditu.

Bigarrena.-Lege honen Bigarren Erabaki Gehigarriaren 2garren zatian ohartemandako unean bertan Legebiltzarraren Azaroaren 18ko "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia Sortaraztea"

11/1981 Legea baliogabetuta geldituko da, Erabaki Gehigarriaren 1 zatian zehazten diren Atalak salbu.

Hirugarrena.-"Ente Vasco de la Energía, S. A." sortarazteko

Jorrailaren bosteko 81/1982 Dekretoa baliogabetu egiten da, eta

Baltzu hori deuseztu eta horren ondarea, ogasunak eta eskubideak "Enerjiaren Euskal Erakundea"-ri emateko baimena ematen zaio Jaurlaritzari.

Laugarrena.-Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.


Azterketa dokumentala