Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 1982ko ekainaren 2a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
684

"Euskal-Irrati Telebista" Herri-Erakundea sortzeko Maiatzaren 20ko 5/1982 LEGEA.

Euskadiko Herri osoari, Legebiltzarrak Maiatzaren 20ko 5/1982 "Euskal-lrrati Telebista" Herri-Erakundea sortzezko legea, onartu duela jakinarazten zaio. Beraz, hori bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko herritar guztiei.

Gasteizen, 1982garreneko Epailaren 20an. CARLOS GARAlKOETXEA.

ATARI KOA

Euskal Hernko Autonomia-Elkartea, bere AutonomiaEstatutoaren 19garren

Atalak dionaren arauera, irrati eta telebistari buruzkoak

1980garreneko Urtarrilaren 10eko 4/80 Legez onartutako oinarrizko jaurpideak osatuz Eusko Legebiltzarraren Lege baten bidez araupetzeko gaitasunaren jabe da.

Agintepide hori erabiliz, eta funtsezko herri-zerbitzu deneko irizpidea aitortuz, Lege honen gai diren gizarteadierazpideak, herritar euskaldunak argipide eta politikan eskuhartzeko lehen-lehen mailako bide direnez eratzen dira, eta bai hezkuntzarekiko eta euskal kulturaren suztapen eta zabalkundearekiko gure erapidetzaren oinarrizko lankidetasun-tresna direnez ere, euskeraren suztapena eta zabalkundea bereziki kontutan izanik eta, hori guzti hori,

Autonomia-Elkarte honetako herritarren eskubide eta iareipideak behar bezala egiteratzeko eustazpi eta oinarri.

Labur-labur esandako oinarri-irizpide hoietatik abiatuta, Lege honek, orotariko oinarrizko irizpideei men egitea ezezik, erantzuneskubidea araupetzea ere egiten du, lehen aipatu ditugun oinarrizko jaurpide hoiek elkar-egokitasunez osatu eta, batean esanda, horretarako egoki diren lege-bideez baliatuz Legearen xede diren helburuei egokitutako egitura bat ezarriz.

LEHENENGO ATALBURUA "EUSKAL IRRATI-TELEBISTA" HERRIERAKUNDEAREN ZER DENA

1 Atala

1. Lege honen gai diren irrati-telebistazko zerbitzuen jabetzadun denez Autonomia-Elkarteari dagozkion egitekoak, "Euskal

Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen bidez egiteratuko dira.

2. "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundea berenezko legenortasunaren jabe da, lege honetan eta hau osabideratu dezaten aginterauetango agintzak ditu jaurpide, AutonomiaElkarteari erresumaren jabetzapeko telebista-irrapide baten artezko eraentza eman diezaion Legeak bakoitzean agindu dezanaren eta uhin-sarritasunak eta irrada-indarrak izendatzeari darizkion eginbehar eta eskubideen kaltetan gabe.

3. Besteekingo lege-alorreko harremanetan, ondareez jabetzeko eta akurapenak egiteko Merkataritza eta Herrialorreko Legeen menpe egongo da, Lege honetan ohartemandako salbuespenez besterik gabe eta, nolanahi ere, egintza bereizgarriei eta Itune-bidezko eta edo

Itune-bideaz besteko erantzukizunekiko jaurpideei buruzkoetan inolako salbuespenik ez dagoela.

BIGARREN ATALBURUA

OROTARIKO OINARRI-ARAUAK ETA ERABILTZEEREMUA 2garren Atala

Autonomia-Elkarteko Herri-Agintariek eta HerriErakundearen ihardutze-sailek adierazpide-askatasuna eta argipideak hartzeko eta emateko eskubidea babestuko dituzte, adierazpideek bere egitekoa demokraziaren arauzko Gizarte batek eskatzen duenez egin ahal dezaten.

3garren Atala

Autonomia-Elkartearen jabetzapeko gizarte-adierazpideen ihardunak honako oinarri-irizpide hauek izango ditu:

a) Berriemanketen gauzak direneantxe ikustea, egiatasuna eta alderdikeriarik eza.

b) Berriemanketa eta iritziaren arteko zehazketa eta bereizketa, azken honek adierazten dutenak nor diren hertsiki eskatuz.

Merkataritza-berriemanketak erabilkera zehatz eta berezi bera eskatuko du hertsiki.

c) Berdintasun-sortarauarekiko, politika, erlijio, gizarte, kultura eta linguistika-aniztasunarekiko begirunea.

d) Orotariko interesaren alde, Autonomia-Estatutoan eta Konstituzioan onartutako elkarbizitzaren herri-balioen aldezpen eta suztaketa.

e) Konstituzioak eta Autonomia-Estatutoak onartzen dituen eskubideekiko. begirunea.

f) Pertsona ohorearekiko, izen onarekiko begirunea eta, bereziki, urkotasun eta berarizko irudirako eskubidearekikoa. g) Gazteriaren eta haurtzaroaren babesa.

h) Kulturaren eta euskeraren suztapena, euskera erabiltzearen xedetarako, oinarrizko egitarausortarauak ezarriz, orotariko eskeintza mailan Elkarte Autonomiadunean euskeraz irrati-telebistazko emankizunen oreka beharra kontutan izanik.

4garren Atala

1. Lege honetako 2. eta 3. ataletako sortarauak eta Euskal Herrirako

Autonomia-Estatutoaren 9.2 atalak herri-aginteei ezarritako eginkizunak egokiro betetzeko honako hau ekar dezakeen ezein egitarau baztertzera joko da:

a) Askatasunaren eta norbanakoen eta taldeen arteko berdintasunaren aurkako ekintza edo jokabideak goratzea edo aldeztea.

b) Lege edo gizarte aldetik gaitzesgarri diren jokabideak alde onetik erakustea edo aldeztea.

2. Haurrentzako asmotako zabalkunde eta egitarauek "Bezeroen

Estatutoa"-ri buruzko Legean jarritako baldintzak bete beharko dituzte.

5. Norbaiten hitzak edo irudia bere barnekoitasuneskubidea hautsi eta bere baimenik gabe jasotzea debekatuta gelditzen da, eta bai hartze horri datxezkon nolanahiko aztarrenak zabaltzea edo gordetzea ere.

Halaber, legea hautsi dezaten gara-adinera gabekoen izenak agertaraztea ere debekatuta gelditzen da.

HIRUGARREN ATALBURUA ERAKUNTZA ETA LEGEBILTZAR-ZAINGOA LEHENENGO SAILA

5garren Atala

Honako hauek dira "Euskal Irrati-Telebista" HerriErakundearen ihardutze-sailak:

a) Eraentza-Batzordea.

b) Herri-Erakundeko Elkarteen Aholku-Batzordeak. c) Artezkari Nagusia..

BIGARREN SAILA ERAENTZA-BATZORDEAZ 6garren Atala

1. Eraentza-Batzordea Legebiltzarrak autatuko dituen hamabost kidek osatuko dute.

2. Kontseilariaren karguak ez du honako hauekin elkartzerik izango:

a) Bere ekintzen artean, nagusi edo bigarren mailako izan, honako hauek sar ditzaten ezein norbanako elkartekiko, zuzen edo zeharkako, edozein lanbide-lotura moetarekin; zabalkunde-iragarpengintza edo banaketa; zinefilmak laburrak barne, egitea eta banatzea; zinez edo magnetoskopioz irarritako saioak egitea; diskak, magnetofono-zintak edo antzekoak egitea, eta baita Lege honen bidez araupetzen den

Herri-Erakundeak bere ardurapeko izan ditzan Enpresa edo Baltzu berezitan erabili daitezen edo erabili daitezkeen antolapide, tresna edo nolanahiko zati edo hoien eta hoientzako zuzkiketa egitekoak.

b) Herri-Erakundearekin edo horren Baltzuekin zerbitzuegitezko edo lanezko ezein harremani atxikitakoekin. 7garren Atala

1. Eraentza-Batzordearen izendapena LegebiltzarTaldeak, batera,

Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean aurkeztu ditzaten saloei jarraiki egingo da.

2. Emandako botoen bi herenezko gehiengoa lor lezan saloa hautatuko litzateke.

5. Eraentza-Batzordea, bertako kideak izendatu eta hilabeteko epearen barruan eratuko da, kide guztiak bere tokiaz bilkura berean jabetzen direla.

4. Eraentza-Batzordekideek dagokien legegintza-aldia bukatzeaz bat utziko dituzte bere karguak, kide berriak bere tokiaz jabetu arte bere ihardunari jarraituko bazaizkio ere.

5. Eraentza-Batzordearen aginte-denboran edozein arrazoigatik gerta litezen balizko hutsuneak, aurreko 2. idazatian ezarritako gehiengoaren arauera, betetzeko hautagaia izendatu izan zezan

Legebiltzar-Taldearen izenean aurkeztu zitezenen artetik aterako dira.

8garren Atala

1. Eraentza-Batzordea balio osoz bildu dadin, gutxienez, bere zortzi kidek egon beharko dute bertan.

Batzordearen erabakiak bertango batzordekideen gehiengoz hartuko dira, honako atal honen 2. idazatiak aipatzen dituenetan salbu.

2. Honako gai hauetarako Eraentza-Batzordeko kideen bi herenezko gehiengoa beharko da:

a) Herri-Erakundeko Artezkari Nagusiaren izendapenari buruzko txostena. Egin dedin lehenengo boto-emanketan gehiengo hori lortuko ez balitz, bilkura ordubete geldiarazi eta ondoren bigarren boto-ematea egingo da. Orduan ere arauzko gehiengoa lortuko ez balitz, Eraentza-Batzordeak Artezkari Nagusiaren izendapena utzi egiten duela ulertuko da, eta arauzko bide hori betetakotzat joko.

b) Artezkari Nagusiaren saloz Herri-Erakundearen ekintzapideen egitamua ontzat ematea; egitamu horretan, gutxienez, emankizun-egitarauarekiko oinarrizko irizpideak bilduko dira, eta bai

Herri-Erakundeko Baltzu berezien ekintzapideegitamua ere.

Ekintzapide-egitamua lehenengo aldiz eztabaidatu dedin bilkuratik hasi eta hilabeteko epearen barruan ezin onartu ahal bada,

Batzordekideen erabateko gehiengoa aski izango da egitamu hori onartzeko.

c) Herri-Erakundeko eta bere Bazkunetako lanarierroldeak eta hoiek aldaketak behin betikotzat onartzeko. d) Herri-Erakunde eta bere

Baltzuetako lanarien lansari jaurpideak onartzeko.

e) Herri-Erakundearen eta bere aintzin-diruegitamuak onartzeko.

Lehengo boto-emanketan zati honen lehenengo zatian jarritako arauzko gehiengoa lortuko ez balitz, diruegitamuekiko egitasmoa Jaurlaritzari bidaliko zaio, legezko epearen bamian, Eraentza-Batzordekide bakoitzaren botoa zehaztuz.

f) Autonomia-Elkarteko gizarteen auniztasunarekiko eta elebitasunarekiko begirunez, gizarte eta politika-taldeentzako egitarau-zatia sei hilabetez behin zehazteko.

9garren Atala

1. Honako hauek ere, halaber, Eraentza-Batzordearen ardurapeko dira:

a) Lege honen BIGARREN ATALBURUAN agintzen denaren arauera egitarauak bete daitezenaz arduratzea.

b) Bere e itekoa dela eta Herri-Erakundearen agintepeko izan daitezen

Baltzu eta Enpresetako Artezkarien izendapenen eta Kentzen adierazpen zehatzak hartzea.

c) Herri-Erakundearen eta horren ardurapeko Baltzu eta Enpresen ekintzapideei buruzko urteko txostena onartzea. d) Eusko Jaurlaritzak iragarkuntzaren alorrean emanasmo izan ditzan erabakiei buruzko erizpenak ematea.

e) Herri-Erakundeko Baltzuen bidezko Zabalkundeiragarketa araupetzeko arauak jartzea, ontasun-maila, iragarketa-mezuen edukia, eta iragarketa-denbora egitamuketari eta bertan sartutako gizarte-adierazpideen beharrei egokitzea kontutan izanik.

f) Herri-Erakundeari eta bere Baltzuei izendatutako egiketei buruz herritatrek egin ditzaketen saloak hartzea, hoiei bere bideak eginaraztea eta erantzutea.

g) Urteoro, adierazpide bakoitzaren emanaldietan sartu beharreko norbere irradagaien ehunekoa zehaztea.

h) Bere ardurapeko izan ez daitezenarren HerriErakundeko Artezkari

Nagusiak aurrera ekarri diezazkion gai guztiez jabetzea.

2. Atal honetako aginpideak egiteratzeko bide izan daitezen erabakiak bertangoen arteko gehiengo soilez hartuko dira,

Arduralaritzabide-Legeak taldeango ihardutze-sailentzat agintzen duenaren arauera.

10garren Atala

1. Iharduera hutsezko xedea izango duen EraentzaBatzordeko

Lehendakaritza, Batzordekideen artean txandakakoa izango da. Hilabete iraungo du eta batzordekide zaharrena ekingo zaio, txandan adinez lehendakariaren hurrengoa izan dedina jatraitzen zaiola, eta irizpide berdinari atxikiz hurrengo txandadunak.

2. Legegintza-aldi batek dirauen artean batzordekideren baten ordezkoa jarri beharra gertatuz gero, ordezkoak txandakako

Lehendakaritzarakotan ordezkatzen duenaren txanda izango da.

11garren Atala

1. Eraentza-Batzordeak, Hetri-Erakundeko lanarien artetik botoeskubiderik eta hizpiderik gabeko Bilkura-agiritarako Idazkari bat izendatuko du; horrek, bilkura bakoitzeko biltzar-agiria egin beharko du, bilkura bakoitza bukatzean horren idazkera onartu, eta horretarakoxe agiri-liburuan erasota uzten dela.

2. Idazkariak, Lehendakaritzaren oniritziarekin, hartutako erabakiekiko egiaztagiriak egin ahal izango ditu.

3. Biltzar-agirietarako Idazkariak bere gain izango du agiri-liburuaren zaingoa; hori beti Herri-Erakundearen egoitzan egongo da, Eraentza-Batzordeko Lehendakariaren berarizko idatzizko baimenik gabe bertatik ezin atera daitekeela.

4. Halaber, Biltzarragiri-Idazkariak Herri-Erakundearen ikurratza ere horren Egoitzan gordekodu; hori ezingo da

Herri-Erakundearen agiri ofizialetan baizik erabili,

EraentzaBatzordeko Lehendakariak agindu dezan guztietan.

12garren Atala

Eraentza-Batzordeak hilean agizko bilkura bat egingo du, gutxienez,

Herri-Erakundearen Egoitzan edo deian zehaztu dedin tokian, eta bereziak, hurrengo atalaren arauera beharrezko dedinero.

13garren Atala

1. Lehendakariari dagokio Eraentza-Batzorderako deia idatziz egitea, bertan Gaizerrenda eta bilkura izango den toki, egun eta ordua adierazi dadilarik.

2. Lehendakariak nahitaez egin beharko du Batzorderako deia, gutxienez bertako sei batzordekidek eskatuta, bertan dei bereziaren xede izan daitezen puntu zehatzak ezar daitezeneko idatzizko eskabide baten bitartez.

3. Atal honen aurreko zatietan ohartemandakoa hala dela ere,

Lehendakariak bere kabuz luzaezineko eta berebiziko garrantzizkotzat eritzitakoetan, Bilkurarako deia telegramaz egin ahal izango du; mezuan, atal horren lehenengo zatian ohartemandako zehaztasunak eman beharko dira.

4. Eraentza-Batzordeak ez du Gaizerrendan jasotako arazoetaz baino aritzerik izango, bilkuran egon daitezen kideek ahobatez besterik erabaki dezatenean salbu.

14garren Atala

1. Herri-Erakundeko artezkari Nagusiak EraentzaBatzordearen bilkuretara joan ahal izango du, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidez, baina berari artez dagozkion gaietan ezin eskuhartu dezakeela.

2. Halaber, Batzordeak hoien aholkuak eskatu ditzaneko teknikariek ere joan ahal izango dute, Batzordeari argipideak emateko ez bestetarako.

HIRUGARREN SAILA AHOLKU BATZORDEEZ 15garren Atala

1. Euskal Irrati-Telebistarako herri-zerbitzuak eraentzeko sor dadin

Herri-Baltzu bakoitzak, Eraentza-Batzorde bat sortzea ekarriko du honako hauek osatuko dutelarik.

a) Heintasun-irizpideen arauera ordezkotza-indar haundiena izan dezaten Sindikaritza-Elkarteetako Sailek edo Langile-Bazkunek izendatutako Langileen hiru ordezkarik.

b) Honako erakunde hauek izendatutako lau ordezkarik:

Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak, Euskalerriaren Adiskideen

Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.

c) Bat adierazpideen (Albistaritza, Irrati eta Telebista) Elkarteek eta bestea Bezero Baliatzaileen Elkarteek izendatutako bi ordezkarik.

d) Foru-Diputazioek izendatutako hiru ordezkarik,

Diputazio.bakoitzeko bat.

e) Euskal Herri-Arduralaritzaren sei ordezkarik, Eusko Jaurlaritzak izendatuta.

2. Aholku-Batzordekideak heurak izango dira irrati eta telebista-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuetarako ere.

3. Arduralaritza-Batzordeak hiru hilabetez behin gutxienez egingo dio bilkurarako deia irrapide bakoitzeko AholkuBatzordeari; hauek,

Arduralaritza-Batzordeak berariz eska diezaietenean emango dute bere iritzia edo erizpena, irratsaio-egitaraugintzari buruz

Arduralaritza-Batzordeari ematen zaizkion agintepideei men eginaz.

LAUGARREN SAILA ARTEZKARI NAGUSIA 16garren Atala

1. Jaurlaritzak izendatutako Artezkari Nagusia du HerriErakundeak bere egiterapen-sail eta, horren ondorioz, honako egiteko eta eskubide hauek izango ditu:

a) Lege honek, lege hau osatzeko arau-bidezko manuek, eta hala egokituz gero oinarrizko edo osatze-bidezko legepide direnez erabilgarri eta nahitaez bete beharreko izan daitezenek agintzen dutena betetzea eta betearaztea.

b) Arduralaritza-Batzordeak bere agintepeko gaietan har ditzan erabakiak betetzea eta betearaztea.

c) Arduralaritza-Batzordeari, onar dezan, HerriErakundearen ekintzapide-Egitamua aurkeztea, eta baira haren menpeko Baltzu eta

Enpresenak eta esandako ekintzapide-egitamu hoien Egiterapenari buruzko Urteko Txostena ere.

d) Diruegitamuen aintzin-egitasmoa Batzordeari onar dezan aurkeztu, lan-sariak eta aurreko zatian esandako egitamuak egiteratzeko ohartemandako gastu eta diru-eskuraketak barne daramatzala, esandako

Batzorde horrek emankizunegitarauari buruz ontzat emandako oinarri-iritziak eta orotariko bideak kontutan izanik eta horretzazko zehaztapentxostenarekin batean, hori guzti hori bai Herri-Erakundeari berari bai horren menpeko Baltzuei dagokiela.

e) Akurapen-sail gisa ihardun eta Herri-Erakundearen eta bere

Baltzuen ordainketa eta gastuetarako baimena eman. f)

Arduralaritza-Batzordeari Herri-Erakundearen eta bere

Baltzuen ihardutze-egitura aurkeztea onar dezan, eta bai herri-Erakundeko eta bere Baltzuetako artezkaritzakoak lanbide-gaitasunari begira izendatzea ere, izendapen hoiek aurrez

Arduralaritza-Batzordeari ezagutaraziz.

g) Herri-Erakundearen eta bere Baltzuen iharduna berma dezaten nolanahiko zerbitzuak eratzea, bideratzea, indartzea, antolakidetzea eta arakatzea, horretarako beharrezko eta aski izan daitezen arau eta oharpideak eman ditzakeela, hori guzti hori Arduralaritza-Batzordeari dagozkion eskubideen kaltetan gabe.

2. Irratsaioak bi hizkuntzetan egingo direla kontutan izanik,

Autonomia-Elkartean ofizial diren bi hizkuntzaz aski jabetuta egoteari balioa emango zaio.

17garren Atala

Artezkari Nagusiaren manu-aldiak lau urte iraungo du eta, nolanahi ere, Eusko Legebiltzarraren Legegintza-aldia bukatuaz bat amaituko da. Hori gertatuz gero, Artezkari Nagusia izendatu arte bere karguan jarraituko du.

Artezkari Nagusia Eusko Legebiltzarkide izatearekin batera ezinekoa izango da, Arduralaritza-Batzordekoentzat jarritako elkartuezin guztiek ere hartzen dutela.

19garren Atala

1. Eusko Jaurlaritzak, zio eta guztizko erabakiz Artezkari Nagusia kendu egin ahal izango du, Arduratze-Batzordeari entzun ondoren.

Artekari Nagusia kentzea ere erabaki ahal izango da honako hauek gerta daitezenean:

a) Sei hilabete segidan baino denbora gehiagoz gorputzezintasun edo heritasuna.

b) Ageriko gaieztasuna edo Lege honek aipatzen dituen erizpide, sortarau edo xedeen aurkako portaera.

c) Marrukeriazko lege-hauspenagatikako zigorra.

d) Zatiak aipatzen duena gertatzekotan, kentzeak, halaber, ziopekoa izan beharko du.

2. Halaber, Jaurlaritzak, Arduratze-Batzordeak kendu ahal izango du

Artezkari Nagusia aurrekoren batetan oinarritutako zerbaitegatik eta bi hereneko gehiengoz erabakirik.

BOSGARREN SAILA ZAINGOZKO LEGEBILTZAR-BATZORDEAZ 20garren Atala

Eusko Legebiltzarrak erabaki dezanaren arauera, Legebiltzar-Batzorde batek "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen Herri-Baltzuen ekintzaren zaingoa egingo du, hala nola haien iharduera galerazi ez dezalarik.

LAUGARREN ATALBURUA IRRAPIDE ETA ZUZENKETA ESKUBIDEAK 21garren Atala .

1. Gizarte eta politika-talde ordezkagarriek, Lege honen xede diren herri-adierazpideak erabiltzeko eskubidea izango dute. Eskubide hau egiteratzeko, Arduratze-Batzordeak, Artezkari Nagusiarekin bat eta dagozkion aginteak egiteratuz, erizpide soilak ezarriko ditu, hori erabakitzeko, aipatutako taldeek bateango Erakundeetan, Kondaira

Lurraldeetan eta Elkarte Autonomiaduneko Udaletxeetan daukaten ordezkotza, eta beharrezko jo ditzan sindikaritza edo ugazabaordezkotzazko, edo gizarte eta kultura-interesezko beste ezein erizpide kontutan izanik.

2. Irrapide-eskubidea esangura gutxiagoko politika, gizarte eta kultura-taldeentzako ere bermatuko da.

22garren Atala

1. Legebiltzar-eztabaidaketen geroagoko zabalkundean, edo hoiei buruzko albisteetan eta hauteskundeetako zabalkunde-ekintzetan,

Legebiltzar-Talde bakoitzarentzako irrada-aldia Eusko Legebiltzarrean diren ordezkari-kopuruaren heinekoa izango da.

2. Hauteskunde-ekintzetan zehar hauteskunde-arauek aintzin-ohartematen duten jaurpide berezia ezarriko da. Bere ezarketa eta zaingoa Euskal Herriko Hauteskunde-Batzordeak egingo du, bere eginkizuna Arduratze-Batzordearen eta Artekari Nagusiaren bitartez beteko duelarik.

23garren Atala

Eusko Jaurlaritza, aldian-aldian, gizarte-adierazpideak herrizerbitzu izateari darien irradaketak zehaztu ahal izango ditu eta

Arduratze-Batzordeari bere iritzia eskatu ondoren hoiek betearazi.

24garren Atala

Eusko Jaurlaritzak, beharrezko eritzitako herri-zuduzko nahi hainbat agintaritzaren adierazpen edo mezu irratsaiotan sartu eta emanarazi ahal izango ditu, hoien nondikakoa esanaz. Jaurlaritzari neurtzea dagokion presa dagoenean, adierazpen eta mezu hoiek berehala zabalduko dira.

25garren Atala

Irrapideetako Artezkariek, Arduralaritzak HerriErakundeko

Artezkariaren bidez bere agintepide edo egiteko direnei buruz emandako albisteak zuzenduz edo argituz bidali diezazkien ohar eta adierazpen guztiak hartutako egunaren biharamonean eman beharko dituzte. Zuzenketa, bere zio den albistea eman zeneko albiste-irratsaioaren ordu berekoan egin beharko da.

BOSGARREN ATALA ERANTZUTEKO ESKUBIDEAZ 26garren Atala

Irratiz eta telebistaz zabaldutako edozein berrigatik bidegabekeriaz kalte egin zaiola uste dezan ezin norbanako edo lege-nortasundunek, berez edo egokiro legeztaturiko bere ordezkarien bitartez, erantzuteko eskubideaz baliatu ahal izango du.

Halaber, herri-zuduei kalte egingo balitzaie, hauek aldezteko legeztaturik egon dadin beste edozein Erakundek baliatu ahal izango du eskubide honetaz.

27garren Atala

1. Erantzuteko eskubidea egiteratzeari gagozkiola, literatura, arte, zientzia edo hotrelako lanen egile izan eta jendaurreko agerraldiak lanbidez egin ditzatenak ezingo dira irizlariek lan edo agerraldi hoiei buruz azaldutako aburuek bidegabekeriaz kalte egindakotzat jo, bere lan edo agerraldiekiko irizlari-erizpenak baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Doakienen jendautreko lanaren artearen edo zientziaren aldetatikako balioari buruzkoetara mugatzea, eta

b) Lege honetan aitortzen diren irizpide eta eskubideekiko begirunez eginda egotea.

2. Gaudeneko adierazpen-askatasunezko giroan, nolanahiko herri-ihardunean dabiltzan edo ibili direnak ere ezingo dira bidegabekeriaz kaltetan ateratakotzat jo esana edo aipamena ihardun horri buruzkoa izan eta Lege honetan aitortzen diren irizpide eta eskubideekiko begirunez egindakoa denean. 28garren Atala

Erantzuna argipenaren. edo zuzenketaren gaiari baino ez datxekona izango da, eta horren zabalkundea dohan egingo da.

29garren Atala

Erantzuna emateko eskea, hala behar izanez gero oinarri dituen agiripaperak aldean daramatzala, horren zabalkundea egin behar deneko

Adierazpideko Artezkariari bidaliko zaio.

Erantzunaren gai den berria edo iritzia egunoroko albistealdi baten zabaldu baldin bada, erantzun hori Adierazpideko Artezkariak hartu dezan egunaren biharamonean zabaldu beharko da, eta bestetan bexriz hurrengo zazpi egunen barruan.

30garren Atala

1. Albiste edo iritzia eman zeneko albiste-aldia arauzko aldizkakoa baldin bada, erantzun hura zabaldu zeneko albiste-aldi berean sartu beharko da; bestelakotan, esana edo aipamena egin zeneko saio haren izakera berbereko baten auxretik egingo da.

2. Lehen esandakoaren kaltetan gabe, erantzunaren zio izandako iritzia edo berria albisteematezko ez den irratsaio baten eman bada, eta iritziak telebista edo irratia lanbide dutenen gandikakoak ez badira beti, doakionak erantzuna izakera bereko irratsaio baten irakuxri dedila eskatu ahal izango du. Beti ere, Albistepideko

Artezkariaren edo ArduratzeBatzordearen erabakia Albistepidearen izakerari eta saioegitarauaren beharrei egokituko zaie.

31 garren Atala

Erantzuteko eskubidea, albistea edo iritzia zabaldutako egunetik hasi eta honako epe hauen barruan egiten ez bada galdu egingo da:

1. Irratsaioak bertaraino iristen direneko herritan bizi direnak badira, zazpi egutegi-egun.

2. Erresumako izaroez besteko lurraldetan bizi direnak badira hamabost egutegi-egun.

3. Exresumako izaroetan edo atzerrian bizi direnak badira, hogeita hamar egutegi-egun.

32garren Atala

1. Dagokion Albistepideko Artezkariak erantzuteko eskubidea ukatzearen aurka Arduratze-Batzordearen aurrera jo ahal izango da; horrek gehienezko hiru eguneko epearen barruan erabaki beharko du, horrekin arduralzritza-bidea aituz. Ukoak adierazi egin beharko dira.

2. Arduxatze-Batzordearen aurrera jo ahal izateko epea, ukoaren adierazpena egindako egunaren biharamonetik hasita kontatuko da eta, nolanahi ere, 31garren Atalean esandako epeak bukatzerakoan.

3. Arduratze Batzordearen erabakia erantzuna sartzearen aldekoa bada, erantzun hori 31garren Ataleanjarritako irizpideen arauera zabaldu beharko da.

4. Arduratze-batzordearen ezezko erabakiaren aurka arduralaritza-auzipideetatikako goradeia egin ahal izango da.

33garren Atala

Ukoa zio eta guztizkoa izango da, eta honako arrazoi hauek baino ezingo ditu oinarri izan:

a) Eskea edo idatzia bere zio izandako aipamenak edo esanak zehaztera ez mugatzea.

b) Erantzunaren edukiak indarrean dagoen legeerapidetzak ezartzen dituen mugak haustea.

c) Erantzuteko eskubideaz baliatzeko modua argi eta garbi ezegokia izatea.

d) Lege honen 27. Atalak dionaren arauera horretarako legegaitasuna dutenek albiste edo iritziaren alderdi berei iadanik erantzun izana.

e) Albistepideak albistea edo iritzia eskatzen den moduantxe edo holatsu iadanik borondatez argitu izana.

f) 28. Atalak aipatzen duen egoeraren bat gertatzea. 34garren Atala

Eskubide honen egiterapena, agian egindako kalteari legozkiokeen zigorlege edo herrilegeen alorretan egin daitezkeen bideetatik bestekoa da.

SEIGARREN ATALBURUA ERAENTZA MODUAK LEHENENGO SAILA

HERRI-ERAENTZA 35garren Atala

1. Euskal Irrati-Telebistaren herri-zerbitzuen eraentzak lege honetan agindutakoak izango ditujaurpide, etajarri daitezen agizko zerbitzuak eratxikitzen zaizkiola egingo da.

2. Herri-Erakundeak har ditzan erabakiez eta hoiei darizkien eskubideez, bakoitzean dagozkiokeen aginte-saila arduratuko da, aurrez jaurtze-agintaritzatikako zuzenketa-eskea egin beharrik gabe.

36garren Atala

1. Herri-Erakundearen ihardutze-egiturari eta horren aldaketei buruz

Arduratze-Batzordeak bere erizpena arauz eman beharko du, eta horren erabakiak Artezkari Nagusiarentzat behartze-indarra izango du.

2. Ezingo da behar denez onartutako ihardutze-egituran ez dauden lantokientzako artezkaritza-lanaririk izendatu. BIGARREN SAILA

MERKATARITZA-ERAENTZA 37garren Atala

Telebistazko herri-zerbitzuen eraentza horretarako sortarazi daitezen. Herri-Baltzuen bitartez egingo da.

38garren Atala

Aurreko atalak dion Baltzuen baltzu-domua oso-osorik

Autonomia-Elkarteak hartuko du, erabat Herri-Erakundearena izango da, eta ezingo da ez ordain-truke ez dohan saldu, bahituran eman, zozpetu, gaudimen gisa utzi edo inori utzi.

39garren Atala

Herri-Erakundeak norbanako-jabetzapeko irratetxeak beretzakotu ahal izatea uhin-sarritasunezko eta irrada indarrekiko arduralaritza-baimenaren jabetzarekiko ordezkotza hartzearen baldintzapean egongo da.

40garren Atala

1. Erakundea sortu ondoren, Herri-Baltzuetako Artezkariak

Herri-Erakundeko Artezkari Nagusia izendatuko eta kenduko ditu,

Arduratze-Batzordeari aurrez jakinarazi ondoren. Herri-Baltzuek

Artezkariak izango dituzte bere Arduralari bakar, eta Akziokako

Baltzuentzat orotariko legeek jartzen dituzten baldintzak bete beharko dituzte. Baltzu bakoitzaren Araudian zehaztuko dira gastutarako baimenaren, gastuak erapideratzearen eta akurapenak egitearen alorretan Baltzu bakoitzeko Arduradun bakarrari dagozkion ahalmenak eta Herri-Erakundeko Artezkari Nagusiarentzat gordetzen direnak.

2. Herri-Baltzu baten Artezkaritza eta hoiei ihardutzeegituraz atxikitako Adierazpideren bateko Artezkaritza HerriErakundearen

Artezkaritza Nagusiarentzat aintzinohartemandako elkartuezin beren menpe egongo da. 41garren Atala

1. Jaurlaritzak Artezkari Nagusiaren saloz, eta

ArduratzeBatzordearekin elkar hartuta, menpebaltzuak sortarazi ahal izango ditu, eraentza eginkorrago baterako bide.

2. Sortarazi daitezen menpebaltzuak, beti ere, herridomuzkoak izango dira, eta aurreko ataletan esandako legejaurpideen menpeko.

ZAZPIGARREN ATALBURUA DIRUEGTTAMUAK ETA DIRUBIDEAK 42garren Atala "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen diruegitamua Lege honi eta

Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen orotariko Legeari atxikiko zaio.

43garren Atala

Herri-Baltzu bakoitzak bere diruegitamu berezia izango du eta hoiek,

Autonomia-Elkartearen orotariko Diruegitamuei eratxikita,

Legebiltzarrak ontzat eman beharko ditu.

Lege honen 42garren Atalaren babespean sortarazi daitezen menpe-baltzuek lege jaurpide hori bera izango dute. Diruegitamuak, oreka-irizpidearen arauera egingo eta erabiliko dira.

44garren Atala "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen eta eraentza eta menpebazkunen diruegitamuen kaltetan gabe, diruegitamu finko bat egingo da, agiango edo behin-betiko mentsei ihes egin eta hoiek diruegitamu finko horretan sartutako erakundeen irabazien hidez estali ahal izateko.

45garren Atala "Euskal Itrati-Telebista" Erakundearen eta horren zerbitzuen eraentzarako hetri-baltzuen dirubideak Euskal Herriko

Autonomia-Elkartearen Orotariko Diruegitamuen pentzutan egingo dira, eta egiteratu ditzaten ihardunetatikako dirueskuraketa eta irabaziez baliatuz.

46garren Atala "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen ondarea eta eraentzarako herri-baltzuenak, guztitarako Euskal autonomia-Elkartearen ondarean sartuta geldituko dira, eta herrizerbitzu bakoitzaren zerbitzuak jarritako herri-jabetzapekoa izango da. Ezein zerga edo laketatik iare egongo da.

ZORTZIGARREN ATALBURUA 47garren Atala

1. Lan-harremanak, Herri-Erakundean eta Araudi honetan aipatzen diren erresuma-bazkunetan, lan-legeek agintzen dutena izango dute jaurpide.

2. Arduratze-Batzordeko edo Aholku- Batzordetako izateak ez du, inoiz ere, Herri-Erakundeekiko eta bertako Baltzuekiko laneskubiderik sortaraziko.

3. Herri-Erakundean nahiz horren ezein Herri-Baltzutan sar daitezen

Autonomia-Elkarteko herri-lanariak lantokiizendapenezko, zerbitzu-manualdiangó edo gaindikako gisa sartuko dira, herrilanari-jaurpidez bakoitzari dagokionaren arauera. Nolanahi ere,

Lanari-Sail Nagusietakoak lantokiizendapenez hoietaratuko dira.

4. Herri-Erakundean eta sortarazi daitezen erresumabaltzutan berenezko lanari sartzea, ezingo da Artezkari Nagusiak

Arduratze-Batzordearekin elkar hartuta jarri eta hoiek deia egindako sartze-saioen bidez baino egin.

48garren Atala

1. Artezkari, Antolatzaile, taiugile, egiteratzaile, aurkeztaile edo horrelako gisa jendaurrerako emankizunetan ari daitezen

Herri-Erakundeko lanariak 41. atalak esaten dituen elkartuezinen menpe egongo dira, eta ezingo dute jendearentzako tokitan hoietan edo hoien antzerakotan ihardun. Noizbehinkako emankizun-aurkezpenak edo jendaurreango agerpenak elkartuezin horretatik kanpo gelditzen dira.

2. Erosketa edo akurapen-zerbitzuetako edo zerbitzu horren eraentza hobetzeko sortarazi daitezkeen Baltzuetako teknikariak ere 41. atalak jartzen dituen elkartuezinen menpe egongo dira.

2. Herri-Erakundearen edo bere Baltzuen lanarierroldean behin betirako sartzea, ordu berean beste inorentzako lansaripeko beste ezein ekintzaren egiterapenarekin elkartuezina izango da.

LEHENENGO ERABAKI GEHIGARRIA "Radio Vitoria, S.A." Herri-Baltzua "Euskal IrratiTelebista"

Herri-Erakundearen barruan sartzen da. BIGARREN ERABAKI GEHIGARRIA

Lege hau araupidez egiteratzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari, indatrean jartzen denetik sei hilabete baino goragoko izan ez dadin epe batetan.

AZKEN ERABAKIA

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.


Azterketa dokumentala